Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
Euskararen munduan, batez ere, Juanito San Martinen eskutik sartu zen. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan. Mugimendu horretan sartu zen Serafin Basauri 1953 inguruan, hemezortzi urte ingururekin. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen, Serafin bera, Imanol Laspiurrekin batera, baina oraindik ere politikan sartu barik. Ondoren, EKIN sortu zen, elkarte politiko-kultural bat. Juan San Martinek ere izan zuen harremanen bat eurekin eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. EKINeko buruen artean Alfontso Irigoien zegoen, eta sarritan elkartzen ziren Eibarren. Batez ere gai kulturalak lantzen zituzten: historia, fueroak,... Hori Klub Deportibotik kanpo egiten zuten, erdi-ezkutuan, Itziartarrak tabernan. Hantxe elkartu ziren Eibarko mugimendu euskaltzaleko sustatzaile nagusiak: Juan San Martin, Imanol Laspiur, Javier Zubiaurre, Izagirre eta Serafin bera (denetan gazteena).
Informazio gehiago: Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.
Politika eta Franco
-
Mitxelin lantegian II: ekonomatoa
Felix Durandegi Lazkano (1937)
Donostia
-
1965eko Bergarako Aberri Eguna eta ordura arteko ezjakintasuna
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950)
Bergara
-
Hondartzara gutxi; bainujantziak; isunak
Karmele Sistiaga Artola (1927)
Donostia
-
Dantzarien biltzarra Iparraldean eta Hegoaldean
Axen Egaña Santamaria (1937)
Donostia
-
Joxe Joakin Lapurditik Parisera
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929)
Donostia
-
Franco Tolosan
Jose Miguel Elosegi Aldasoro (1933)
Tolosa
-
Lazkao Txiki ez kantatzera zigortuta
Patxi Iraola Garmendia (1933)
Zaldibia
-
"El fresco general y los socavones"
Teodoro Aranburu Otaegi (1928)
Usurbil
-
Senarra, ezkerreko politikari ezaguna
Espe Gonzalo Hernando (1927)
Bermeo
-
Erregimeneko ikuskatzailearen bisitak ikastolara
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969)
Lezo


