Euskara eta politika

  • arantza garaialde Bilerak Donostiako dendetan

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Gogoan ditu Arantzak Donostian zeuden kapela eta zapata denda dotoreak. Askotan, bilerak denda hauen biltegietan izaten ziren, zentsura zela eta. Orixe hil zenean etxez etxe bildu zuten dirua.

  • arantza garaialde Isilpeko ikastolak, klandestinitatean "onartuta"

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Garai gogorrak izan ziren ikastolentzat Arantzaren haurtzaroko urteak, eta Elvira Zipitriarekin egindako ibilaldietan norbait hurbiltzekotan, polizia izan zitekela bazekiten umeek. Zipitriak, hala ere, klandestinitatearen barruan onarpen moduko bat lortu zuen "hizkuntza eskola" moduan.

  • arantza garaialde Euskarazko Jaunartzeak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elvira Zipitriak Jaunartzerako materiala euskaratu eta prestatu egin zuen, ondoren ikastolako ikasleek Jaunartzea egin zezaten. Santa Teresan egiten zuten denek.

  • arantza garaialde "Euskara hire laguna"

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Euskarazko eskolak ere eman zituen garai batean, Patxi Altunaren "euskara hire laguna" erabiliz. Hasiera batean lagunen artean hasi ziren euskara eskolak ematen, gero eremua zabaldu egin zuten. Bidasoa tabernan izaten ziren eskola hauek batzuetan.

  • Pello Zabala 2 Salbatore Mitxelena ezagutu zuenekoa

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Franziskotar zenbaitek alde egin zuen Euskal Herritik, bertan bizi zen zentsura eta zapalkuntza zela eta, haien artean Salbatore Mitxelena eta Eugenio Agirretxe.

  • arantza garaialde Jaendik Donostiara

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Errepublika garaian oposaketa bidez lortu zuen Arantzaren amak irakaskuntzan lan egitea, baina Frankoren agintaldian ez zuen maistra gisa lan egin. 67 urte zituela Jaengo herri txiki batean lanean hasi eta Donostiako Zuhaizti Ikastolan lana topatu zuen.

  • arantza garaialde Elvira Zipitria eta Faustina Carrilen ikasle

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Ama euskaltzalea zen oso, eta isilpeko ikastoletan ikasi zuten anai-arreba guztiek, Elvira Zipitriaren ikasle gisa. Arantzak Faustina Carrilekin ikasi zuen lehenago.

  • arantza garaialde Santo Tomas Lizeoko ikasle

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elvira Zipitriaren gustoko ez bazen ere, amak Arantza Santo Tomas Lizeora eramatea erabaki zuen behin Elvirarekin ikasketak bukatutakoan. Honek bi urte inguruko haserrea ekarri zuen.

  • arantza garaialde Gimnasiako azterketa gogorra

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Kirola eskolan bertan egiten zuten. "Atletico de San Sebastian" taldearekin akordioa egin eta bertan hasi ziren kirola egiten. Urte bukaeran azterketa gogor bat egin behar izaten zuten. Irakaslea Sección Femeninakoak zen, eta oso gogorra zela oroitzen du Arantzak.

  • arantza garaialde Andereño Felitxurekin frantsesa ikasi

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elivira Zipitriarekin hasi zirenean, Iparraldetik etorritako Felitxurekin ere ikasi zuten. Honek frantsesa irakasten zien, beti ere, Elviraren metodologia jarraituz, kantu eta antzerki bidez.

  • arantza garaialde Santo Tomas Lizeoa: oinarrizko euskara

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Euskaraz ahal zuten guztia ematen bazuten ere, prestakuntza euskaraz eta azterketa gaztelaniaz izaten zen beti.

  • arantza garaialde Santo Tomas Lizeoaren oroitzapena

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Neska mutilak elkarrekin zeuden gela berean. Orokorrean donostiarrak eta hernaniarrak ziren ikasleak. Amara Berrin zegoen orduan ikastola, ibaiari begira.

  • arantza garaialde Itziar Mujika, Santo Tomas Lizeoko zuzendaria

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Santo Tomas Lizeoko zuzendaria, Itziar Mujika, kartzelan izan zen, Mitxelenarekin batera, euskal gatazka zela eta.

  • karmele esnal Elvira Zipitriarekin lanean

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Lagun baten eraginez, Elvira Zipitriarengana jo eta maistra lanetan aritzeko eskaini zuten euren burua. Urtebetez praktiketan aritu zen, eta gero lanean.

  • karmele esnal Elvira Zipitriaren pedagogia

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Pedagogia aktiboa zuten ikastolan. Lurrean egiten zuten dena. Txotxak, babarrun aleak etab. erabiltzen zituzten material gisa.

  • karmele esnal Ikastolara polizia joan zenekoa

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Behin polizia joan zen Karmelek ikastola zuen pisura. Lagunen seme-alabak zirela esan zuen. Material didaktiko gisa Xabiertxo erabiltzen zuten, edo honen kopia mekanografiatuak.

  • karmele esnal Ikastolan ostegunero ibilaldia

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Ostegunero paseoan joaten ziren Kristina Eneara, Amarako burnizko zubira... San Juan sua ere egiten zuten. Irteera hauek naturaren ingurukoak ikasteko erabiltzen zituzten. Otoitzak eta ikasketa kristauak ere lantzen zituzten ikastolan, gabonetan batez ere.

  • karmele esnal Ikastolan neska-mutilak elkarrekin

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Elvira Zipitriaren metodologia oso ezberdina zen beste eskoletakoarekiko. Azken urtean elebiduna izaten zen, gaztelaniazko gramatika ere lantzen zuten. Ezkutuko irakaskuntza zenez, adin batetik aurrera beste eskoletan matrikulatu behar izaten ziren umeak, eta lehenagoko hezkuntza eskola partikular bidez egina zela esaten zen, ikastola ez zelatatzeko.

  • karmele esnal Ikastolatik eskolarako jauzia

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Ikasleentzat aldaketa handia izaten zen ikastola utzi eta eskola batean ikasten hastea.

  • karmele esnal Maistra euskaldunen falta

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Karmeleren ondoren pisuak alokatu eta ikastolak antolatu zituzten beste emakume batzuek, baina orokorrean maistra euskaldunik ez zen ia.