Euskara eta politika

  • Kontxi Arrien Jendea ez zen fio; diru-iturri barik

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Euskal Etxea sortzea Madrilen ez zen erraza izan, hasiera guztiak bezala. Jende askok zalantzan izaten zituen eta ez ziren fio. Bere senarra Madrilgo Euskal Etxeko lehen presidentea izan zen eta lan eta buruko min handiak izan zituen beste askorekin batera. Hasieran ez zuten inongo diru-laguntzarik eta beraien poltsikotik jarri behar izan zuten.

  • Kontxi Arrien 'Kili-Kili' aldizkaria Madrilen saltzen

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Bere alabek hasieran ez zituzten euskara-eskolak kobratzen. Kontxik Kili-Kili aldizkaria saltzen zuen Madrilen eta euskara-eskoletarako ere erabiltzen zuten. Katekesia ere euskaraz ematen zuten.

  • Josefina Usatorre Izen euskaldunak galarazi

    Josefina Usatorre Lejarzegi (1933) Gernika-Lumo

    Miren izena zuen lagun bati mojak bere izenarekin burla egiten zion. Galarazita zeuden euskara eta zelan ez, baita euskarazko izenak ere. Bere lehengusiña Uguzne zen eta "María Bautista" deitzen zioten; Maitederri "María del Amor hermoso"...

  • Maria Luisa Olaeta Euskarak ematen digu nortasuna

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Gure nortasuna euskarak ematen digula dio. Gernikan konplexu asko zeuden, "aldeanoen" hizkuntza eta kultura gabekoa zelakoan.

  • Andoni Etxarri Euskal kontzientzia hartzen

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Soldadutza bukatutakoan, Parisera itzuli zen. Euskal Etxean hasi zen sartzen orduan. Han lagunak egin zituen. Garai hartan bazuen Hegoaldeko egoeraren berri (Franco, Gerra Zibila, mugak itxita...), baina ez zuen militantziarik. Pixkanaka konturatzen joan zen Iparraldeko errefuxiatu gehienen artean konplizitatea zegoela. Udan Pasaiara joaten zirenean, duintasuna "berreraikitzen" zuten, han Etxarri familiak izena baitzuen; Hendaian, ordea, gutxietsi egiten zituzten.

  • Andoni Etxarri Euskal Etxean nola sartu zen

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Parisen Euskal Etxean sartu zen eta Paul Etxemendi ezagutu zuen. Enbata egunkaria saltzen hasi zen.

  • 1608 Euskara ikasten eta antzerkia egiten

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Euskara nolatan ikasi zuen, senargaiarekin. Antzerkia egiten ere hasi zen. Jarrai antzerki taldea. 24 urterekin ezkondu zen. Bi talde zeuden: Escuela de Declamación eta Jarrai, modernoagoa. Itzulpenak egiten zituzten. Haurdun geratu zenean, antzerkia utzi zuen. Sei seme-alaba izan zituen.

  • 1608 `Jarrai´ antzerki taldea

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Jarrai antzerki taldea. Iñaki Beobide, orduko bere senarra, zen zuzendaria. Liburuak zentsuratu egiten zizkieten.

  • 1608 Euskal kulturan murgilduta

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Joxe Migel Zumalaberekin ikasi zuen euskara. Jarrai antzerki taldekoek irratirako programak ere egiten zituzten. Karmele Esnal. Etxean egiten zituzten grabazioak. Euskara egarriz zegoen jendea. Entseguak non egiten zituzten. Dekoratuak alokatu egiten zituzten. Principal antzokian antzezlanak egiten zituzten igande goizetan.

  • 1606 Euskararen eta elizaren aldeko lanetan

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Euskararen alde lan egindakoa da, eta garai batean oso elizkoia izan zen; gero komunismora bildu zen (semea bai, baina alaba ez zuen bataiatu).

  • 1606 ETAn ibili zeneko garaia

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    ETA barruan zegoenean, gauzak pasatzen zituzten bestaldera (paperak). Irunen Aberri Egunean manifestazioa antolatu zuten, kartelak egin... Grisen aurrean korrika ibiltzen zen, eta askotan kolpatu zuten. Deban gertatutako anekdota: ez zekiten nondik heldu, eta ihes egin zuen. Saltsa guztietan ibili da. Euskara irakasten ere ibili da.

  • Bidaurre Iraola Gerra aurretik ere eskolan erdaraz

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Igarako eskolan lau urterekin hasi zela uste du Juanitak; Veronica, aldiz, lehenago hasi omen zen. Lehenengo solairuan mutilak egoten ziren eta bigarrenean neskak. Ramona Etxarri maistra lasartearra izan zuten. Eskolan gerra aurretik ere erdaraz egiten zuten, baita beraien gurasoek ere.

  • Bidaurre Iraola Gerra aurreko eskolarik gerraostekora jauzia

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Igarako eskolako Ramona Etxarri maistra lasartearra euskalduna zen, baina beraiekin ez zuen sekula egin, ezta gerra aurretik ere. Gerraostean 'Cara al Sol' abestu eta bandera leihoan zintzilikatu behar izaten zuten.

  • Legutixoko Maria Jesus Legution, gerrak euskarari egindako erasoa

    Maria Jesus Lopez de Bergara Berriozabal (1940) Legutio

    Umetan, kalean ez zuten egiten euskaraz, auzoan bakarrik. Apaizak erdaraz ematen zuen meza, nahiz eta berak euskaraz jakin. Inguruko herrietan baziren euskaldunak, baina jendeak euskaraz egiteko beldurra zeukan. Gerra aurretik, euskara asko egiten zen Legution.

  • 345 Euskara debekatua gerra-denboran

    Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Migel Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1923) Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio

    Gerra-denboran euskara asko galdu zen, debekatu egin zutelako. Reketeak euskararen kontrakoak ziren eta parre egiten zieten euskaraz egiten zutenei.

  • Juan Padilla Euskara galarazi arren egiten zen

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Francok euskara erabiltzea galarazi zuen. Elizan ere umeei izen euskaldunak jartzeko arazoak zeuden. Ez zuten uzten berba egiten; hala ere, Otxandion beti egin da. Legution, ostera, ez. Gutxik egiten zuten erdaraz.

  • Amaia Lasuen Txillardegi Kapanagaren D mailako azterketa zaintzen

    Amaia Lasuen (1958) Otxandio

    Hurrengo urtean Euskaltzaindiko D titulura aurkeztu zen, eta suspenditu egin zuen. Orduan, lagunduko ziola esan zion Bittorrek. Haren sukaldera joaten zen, liburutegi kaotiko bat, azterketa prestatzera. Biak batera aurkeztu ziren Durangoko ikastolan egin zen azterketara. Txillardegi zegoen zaintzen. Amaiak Bittorri kopiatu zion sinonimoen atala, eta aprobatu egin zuen.

  • 1608 Pasai Donibanetik Donostiara

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Pasai Donibanera joan zenean, euskara ikasten hasi zen. Partikularrera ere joan zen. Aita ezkondu zenean, Donostiara joan ziren bizitzera. Erratzukoa zen amaordea, sukaldari ibilia etxe dotore batean. Parte Zaharrera joan ziren bizitzera; Elizaranera joaten zen eskolara, mojekin, eta Parron akademian Idazkaritza ikasten hasi zen. Elizaranen Ansorenak erakusten zuen musika.

  • 1608 Dantzarien Federazioan lanean

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Dantzarien Federazioan hasi zen lanean, eta 31 urte egin zituen han, idazkari moduan. Dantzazalea izan da beti. Eskolarteko txapelketak antolatzen ibili da. Dantzari onak irten dira. Senarraren ama beraiekin bizi zen. Borondatezko lan asko egiten zen.

  • 1608 Euskara galarazita eskolan

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Senarraren ama Zumaiakoa zen. Mojetan ibilia, euskaraz hitz eginez gero txanpon bat ematen zieten, elkarri pasatzeko. Piarres Larzabalek idatzitako antzezlanean dator hori. Gerra aurrean ere euskara debekatua zegoen eskola batzuetan.