Euskara eta politika

  • Luis Haranburu Altuna Kontzientzia politikoa piztu

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Urte batean Franco Alegiatik pasa behar zela eta, ume guztiak agurtzera joan zirela oroitzen du. Zigortu egin zuten Luis, Franco galiziarra zela esateagatik, gaizki ikusirik baitzegoen hura.

  • Luis Haranburu Altuna 1968ko maiatzaren eragina eta Euskal Herriko egoera

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Unibertsitatera ere iritsi zen Parisen 68an egindako greba. Kontraste handia nabaritu zuen handik aurrera Alegiara bueltatzen zenean. Era berean, Euskal Herrian giro politika ere pil-pilean zegoen orduan, Etxebarrieta eta Pardinesen hilketak.

  • Luis Haranburu Altuna Alderdi komunistako kide

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisen Marxismoa ezagutu zuen. Alderdi komunistak ere indar handia zuen orduan. Batak bestera eraman zuen eta alderdi komunistan sartzea erabaki zuen, 1974. urtearen bueltan.

  • Luis Haranburu Altuna Parisen giro politiko bizia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Hemeretzi urterekin joan zen Donostiako seminariotik Parisera. Pariseko giroa pil-pilean zen, eta bertan ezagutu zuen, besteak beste, Mikel Azurmendi. Politika mundura hurbiltzen hasi zen orduan. Parisen euskal giroan murgildu zen, euskal etxean. Hala ere, ikasketei eskaintzen zien denbora gehiena.

  • Luis Haranburu Altuna Hiriko eta herriko jantziak oso ezberdinak

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskara ez zegoen lehen mailan seminarioan. Kontzientziazioa geroago etorri zen. Amezketarrak eta alegitarrak zirela euskaran ez ezik, jantzietan ere nabaritzen zen. Osaba zapataria zuen eta botak egiten zizkion.

  • Luis Haranburu Altuna Lur argitaletxea ezagutu zuenekoa

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisetik etorri eta irakasleen elkartearekin jarri zen harremanetan. Euskarazko liburuak ekoizten hasi zen. Lan honetan ari zela Lur argitaletxeko lantaldearekin kontaktatu zuen eta haiekin hasi zen lanean.

  • Luis Haranburu Altuna Parisen egotetik militante izatera

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisetik etorritakoan euskalgintzan 'militante' izateko asmoa zuen, konszienteki ez bazen ere. 74. urtearen bueltan hasi zuen militantzia. Gabriel Arestiren bitartez sartu zen Lur argitaletxean.

  • Luis Haranburu Altuna Ez Dok Amairu Parisera eraman

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Seminarioan erderaz ikasi zuen. Parisen agureak zaintzen aritu zen eta frantsesa erabiltzen hasi zen. Han zebilela, euskal literatura irakurtzen hasi zen.

  • Luis Haranburu Altuna Lur eta euskara batuaren auzia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskara Batuaren sorreran eta euskara idatziaren auzian, Lur argitaletxearen jokabidea garrantzizkoa zen. Egiten ziren liburu guztiak saldu ohi zituzten. Anaitasuna. Zeruko Argia.

  • Luis Haranburu Altuna Salbador Garmendiak asko irakatsi

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Salbador Garmendia zaldibitarrak asko lagundu zion euskararen kontuarekin. Zeruko Argiako zuzentzailea zen bera, eta hark irakatsi zion euskara batuan idazten.

  • Luis Haranburu Altuna Triunfon argitaratutakoak

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Madrilgo Triunfo argitaletxean ere aritu zen, Gabriel Arestiren bitartez. enbait artikulu argitaratu zizkioten.

  • Luis Haranburu Altuna Alegiako ikastola bultzatuz

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Alegiako ikastola bultzatzen aritu zen. Gipuzkoa osoko ikastoletako arduradunak biltzen ziren bileretara ere joan ohi zen Loiolara, lagun zuen Joan Mari Oiartzabalekin batera.

  • Luis Haranburu Altuna Hezkutza elebidunaren alde

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskal Herrian hezkuntza eredu elebiduna bultzatu nahi izan zuen eta elebitasuna aztertzen hasi zen Parisen bertan. Hamaika lekutan eman zituen hitzaldiak.

  • Luis Haranburu Altuna Edizio lanetan hasi: Kriseilu

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Edizioan lan egiteko asmorik ez zuen hasiera batean. Carrero Blanco hil zutenean, Lur finantzatzen zuen Enrique Villar atzera bota eta Luisek hartu zuen lekukoa. Arestik Kriseiluren birrargitalpen bat egiteko aholkatu, eta hala hasi zen edizioaren munduan.

  • Luis Haranburu Altuna Euskal Geografia osoa eta Hiztegi Nagusia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Kriseilurekin hasi zen eta harpidedunak mantentzen. La Gran Enciclopedia Vasca. Euskal Geografia osoa egin zuen, Hiztegi Nagusia ondoren eta Gerra Zibilari buruzko liburu kolekzioa.

  • Luis Haranburu Altuna Idaztea: herriarekin konprometitzea

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Idaztea konpromisoa hartzeko modu bat zela ikusten zuen gaztetan. Herriarekin konprometitzea. Idazten hasi eta gustura egiten zuela ikusirik, jarraitu zuen. Zeruko Agian, Anaitasunan eta edizio eta liburugintzan aritu da ordutik. Antzerkigintza ere ukitu zuen. Gaztelaniaz ere idazten hasi zen, jende gehiagorengana iristeko asmoz.

  • Luis Haranburu Altuna Alegiatar Pio Montoya

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Aitzolek Pio Montoyarekin harreman handia izan omen zuen. Alegiako apaiza zen, nazionalista. Jeltzaleen Egiz adizkaria finantziatu zuen.

  • arantza garaialde Barriola ahizpak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Maritxu eta Koro Barriola ahizpak ezagunak ziren euskararen alde egin zuten lanagatik. Maritxu Barriola argitalpenak saltzen aritu zen, ezkutuan.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Eskolako oroitzapenak

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Urruzolatik Alkizako plazara azkar joaten ziren. Eskola plazan zegoen. Joxe Ramon eskolara beste bi senideekin joaten zen. Maisua Nafarroakoa zen eta maistra Lesakakoa. Mutilak behean egoten ziren eta neskak goian. Eskola sartzerakoan Cara al Sol abestu behar zuten. Maisua oso frankista zen. Oso gogorra zen. Maisuaren seme alabak ere eskolara joaten ziren. Maisua eta bere emaztearen izenak gogoan ditu. Erregelarekin nola jotzen zituen kontatzen du. Orduko umeak oraingoak baino gogorragoak ziren. Eskolako sua egiteko egurra bizkarrean eramaten zuten etxetik

  • Jose Mari Kruzeta Euskararen inguruan idazteagatik poliziak atxilotu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Egunkari, liburu eta elikula guztiak zentsuratuta zeuden, eta oso kontrolaturik. Bi aldiz eraman zuten Jose Mari poliziarengana euskararen inguruan idazteagatik.