Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Herria: Iurreta (Bizkaia)
Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.
Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Borroka
-
Bonbetatik ihesi
Juan Kruz Garate Garate (1926)
Otxandio
-
1936ko hauteskundeetako pasartea
Bitora Otadui Arrasate (1930)
Berriz
-
Gerra hasi zenean, Hendaiara ihesi
Joxepa Goikoetxea Genua (1920)
Hondarribia
-
"El abuelo" aireplanoa
Juan Padilla Arruabarrena (1924)
Otxandio
-
Sardineroko hondartzan atxilotu zituzten
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907)
Oñati
-
Gerra hasierako akorduak
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928)
Durango
-
Francoren aurkako tropak Larrean
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924)
Amorebieta-Etxano
-
Anaiak frontean
Jabier Amunarriz Andonegi (1924)
Donostia
-
Gerrako tiroen oroitzapenak
Elena Etxebeste Martiarena (1931)
Pasaia
-
Kaza hegazkinak tirokatu zuenekoa
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924)
Iurreta


