Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Herria: Iurreta (Bizkaia)
Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.
Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Errepresioa
-
Aitona fusilatua izatetik libratu zuten
Gurutz Ganzarain Ansa (1927)
Andoain
-
Etxera buelta
Miren Zarraga Pagola (1932)
Andoain
-
Gerrateko kontuak
Martxel Eguen Belar (1928) Felisa Errasti Onagoitia (1926)
Elorrio
-
Kartzelan konforme
Gaspar Alvarez Lucio (1918)
Eibar
-
Langile batailoiak: barrakoiak
Mikel Salaberria Kortaberria (1932)
Lezo
-
Bi Larrañaga, fusilatu bat
Jose Muñoa Zabaleta (1921)
Eibar
-
"Agur" esateagatik salatua
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928)
Durango
-
Julian Besteirorekin kartzelan
Santiago Onaindia Baseta (1909)
Amoroto
-
Kondena osoa bete zuen aitak kartzelan
Libe Asua Zarrabeitia (1916)
Galdakao
-
Aita preso
Antonio Lizeaga Arrieta (1932)
Hernani


