Ekonomia gerraostean

  • Enkarna Elosegi Errazionamendu garaiko komeriak

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Kooperatibako lana seme-alabak zaintzearren utzi zuen. Lanean aritu zen denbora janaria lortzeagatik izan zen. Errazionamendu garaian jendeak latzak pasa zituen; orduko komeriak kontatzen ditu.

  • Manuela Uriondo Errazionamendua Zeberion

    Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio

    Zeberion ez zen egon fronterik. Errazionamenduan lortzen ziren gauzak: azukrea, kafea eta ogi beltza. Herriko plazan banatzen zen. Dendak itxita egon ziren.

  • Kandido Aizpeolea Gari bila Arabara

    Kandido Aizpeolea Muñoa (1920) Zerain

    Garia Arabako zenbait herritatik ekartzen zuten isilean, baserrietatik. Behin lagun bati esan zion nondik ekartzen zuen garia eta lagundu egin zion hara joaten. Bidean guardia zibilak ibiltzen ziren eta estraperloan zebiltzanek kontuz ibili behar izaten zuten haiek harrapa ez zitzaten.

  • Kandido Aizpeolea Garia Zegamako errotan ehotzen

    Kandido Aizpeolea Muñoa (1920) Zerain

    Garia kanpotik ekartzen zuten hilero eta Zegamako errotara eramaten zuten ehotzera. Hainbat errotaren izenak aipatzen ditu. Errota batetik bestera, garian ez zuten alderik nabaritzen.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Errazionamendua hartzera herrira

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain

    Errazionamentua hartzera etortzen ziren baserritik, ordubeteko bidean. Igande arratsaldetan gehienetan.

  • 1234 Estraperloa eta errazionamendua

    Xabier Iriondo Ibarguren (1934) Zestoa

    Eguneroko bizimoduan ardoa eta pattar merkeena edaten zen. 1941-1942 urteetan gosea pasa zuten; errazionamenduko jatekoa izaten zen. Goseteak eta diru eskasiak estraperloa ekarri zuen. Trenean poliziak ibiltzen ziren zelatan. Ogia ez zen jateko modukoa izaten.

  • 1234 Errotak estraperlo garaian

    Xabier Iriondo Ibarguren (1934) Zestoa

    Etxean taloak egiten zituzten. Aitaren lagun batek errota zuen eta handik eramaten zuten ezkutuan irina. Aita eta anaia arrantzan ibiltzen ziren eta haiek eramaten zutenean soilik jaten zuten arraina. Zestoan lau errota zeuden, estraperlokoak. Egunez baimendutakoa eta gauez kontrabandoko lana egiten zuten. Ganadua etxean hiltzea ere debekatua zegoen. Pasadizo bat kontatzen du.

  • 1286 Katilu forman egindako errazionamenduko ogia

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    Otorduetan txerriki ugari eta baba jaten zuten. Ogia errazionamenduan egoten zen eta katiluaren forma emandakoa izaten zen, gogorra. Javierren etxean ogi gutxi egiten zen. Etxetik 100 metrora Errotatxo izeneko errota zuten eta bertara eramaten zuten artoa, gero irina lortu eta talo eta morokilak egiteko etxean.

  • 1286 Gerra denboran, gosea

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    Madril hartu zutenean, banderak nola jarri zituzten azaltzen du. Gosea pasa zuten gerraostean, nahiz eta baserritarrek errazagoa zuten jatekoa lortzea.

  • 1304 Gerra garaian, "katiluko ogia"

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Gerra garaian errazionamenduan izaten zen jana eta txartel batekin joan behar izaten zuten janari bila. "Katiluko ogia" ezagutu zuen, etxean ere egiten zuten. Estatuak gariaren hainbesteko bat kentzen zien. Errotan ezkutuan aritzen ziren.

  • 1304 Estraperloko gasolina eta olioa, zuhatzetan gordeta

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Baserritik bizi ziren eta garia eta sagardoa egiten zituzten, besteak beste. Dolarea bazuten etxean eta sagardoa nola egiten zuten azaltzen du. Gasolina eta olioa estraperloan izaten ziren eta kamioietan herrira ekarri eta zuhaitzetan ezkutatzen zituzten; gauez izaten zen estraperloa, ezkutukoa. Etxeko jakiak herriko agintariek agindutako tokira eraman behar izaten zituzten eta ordainetan diru apur bat ematen zieten.

  • 1304 Txahala ukuiluan hil eta Guardia Zibila etxera

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Eguneroko otorduetan, babak eta lekak jaten zituzten. Aizarnazabalen Guardia zibilek baba konfiskatu zutenekoa kontatzen du. Festetarako, ukuiluan txahala hil, eta guardia zibilak etxera joanda pasatako estutasuna kontatzen du.

  • 1304 Txerri-hiltzearen inguruko kontuak

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Txerria hildakoan, soldadu zeuden anaiei bidaltzen zieten zati bat. Txerri-odolkiak auzora banatzeko ohitura zegoen. Txerrikia gazi-kutxa edo goitegian (freskeran) gordetzen zuten. Urtean txerri bakarra hil zitekeen. Txerria hildako batean pasatako pasadizoa kontatzen du.

  • 1305 1940an morroi joan zen auzora

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    1940an morroi joan zen auzoko etxe batera, Aldalur baserrira, eta urte eta erdi pasa zituen bertan. Gose urteak ezagutu zituen.

  • 1305 Estraperloa eta errota prezintatuak

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    Baserrietan behiak izaten ziren gehienetan, esnea saldu edo eta txahala hazte aldera. Estaduak baserritarrei hartzen zutenaren hainbesteko bat kentzen zien, eta baba eta antzekoen estraperloa hasi zen. Aizarnatik Lasaora estraperlora joaten zenekoa kontatzen du. Errotara Zestoara joaten ziren gauez astoa hartuta, gerra ostean errotak prezintatuta egon ziren eta.

  • 1306 Estraperloko tabakoa eta irina

    Kontxita Izeta Legarda-ereño (1939) Zestoa

    Tabernatik inspektoreak pasatzen zitzaizkien eta estraperloko tabakoa ezkutuan izaten zuten. Honen inguruko pasadizo bat kontatzen du. Irina Azpeitiko errotatik eraman, etxean ogia egin eta estraperloan saltzen zuen amak. Errazionamenduko ogia beltza izaten zen eta patataren ordez boniatoa izaten zen. Gaurko tabako berdinak izaten ziren orduan ere.

  • 1308 Gariaren hainbesteko bat udalari

    Maria Ixabel Garate Garate (1947) Antonio Irureta Irureta (1939) Zestoa

    Baserritik bizi izan ziren. 14 urterekin eskola utzi eta etxera itzuli zen. Baserrian behiak, ardiak eta behorrak zituzten, besteak beste. Garia, artoa, patata... soroa lantzen zuten. Gariaren hainbesteko bat udaletxeari entregatu behar izaten zioten. Garia anegatan neurtzen zen eta nola neurtzen zen eta zenbat izaten zen entregatu beharrekoa azaltzen du.

  • 1308 Etxean egindako ogia; errazionamendua

    Maria Ixabel Garate Garate (1947) Antonio Irureta Irureta (1939) Zestoa

    Etxetik gertu zituzten errotak, baina gerra garaian prezintatuta egon ziren. Amak egiten zuen ogia etxean eta artoa ere bai gero zopak eginda jateko. Eguneroko otorduetan baba jaten zuten gehienbat eta igandeetan garbantzua izaten zen jaki berezia. Olioa errazionamenduan egoten zen eta usain txarreko antzeko bat erabiltzen zuten.

  • 1309 Trukuman eta Mallu baserrietan morroi

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Trukuman baserrian eta Arroako amaren jaiotetxean egon zen morroi, besteak beste. Gero, soldadutza egin arte Azpeitian ibili zen zapatagintza ikasten. Mantenuaren truke jende asko ibiltzen zen baserrietan lanean. Baserrian egiten zituen lanak azaltzen ditu, garia esaterako. Garia baserriko errenta ordaintzeko egiten zen gehienbat.

  • 1309 Gerra garaian errotak prezintatuta

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Eguneroko otorduetan lentejak, babak, etab. jaten zituzten eta haiek ere errazionamenduan izaten ziren. Etxean morokila jaten zuten gehienbat. Lasaoko turbinan bizi zirenean errota gertuan zuten. Errotak prezintatuta egon zirenekoa kontatzen du.