Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Enrike Ardanza Saibiko batailan hildako asko

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Saibin egondako bataila batean soldadu asko hil zen. Urkiolarako bidean hildako gizon horiek guztiak ikusi zituzten bide bazterrean.

  • Bittor Garaigordobil Salaketen ondorioz hildakoak eta kartzelaratuak

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    Gerra garaian, ezinikusien ondorioz, kartzelaratu eta hil zituzten hainbat lagun. Auzokoen edo herrikoen arteko salaketa asko egon ziren herri askotan.

  • Ana Artola Etxeberria Zapi zuri bat teilatu gainean, karlistak zirela adierazteko

    Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa

    Teilatu gainean, beraien ideologia karlista zela adierazteko, trapu zuria jarri behar zutela esan zieten. Anaia Santanderren hil zuten.

  • Santio Garmendia Garmendia Soldaduek pasatako beldurra

    Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa

    Gerran soldadu zeudela, arrosarioa errezatzen zuten tarteka. Batzuek "hemen hilko gaituk" pentsatzen zutela dio. Soldadu asko bertan gelditu ziren enterratuta. Buruzagiek apuntatzen zuten nongoak ziren jakiteko-eta.

  • Joxe Mari Lertxundi Gerrako injustiziak

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Gerra garaia gogoan du, hiru urte eta erdi bazituen ere. Orduko oroitzapenak kontatzen ditu: soldaduak, familiaren estutasuna, soldadu zaurituak hil egin zituztela...

  • Axun Zuloaga Zorrak ez ordaintzearren egindako jukutriak

    Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia

    Gerra gaiztoentzat garai ona izan zen: batzuek, zor zutena ez ordaintzearren, dirua utzi ziona salatu eta hil egiten zuten. Horren gaineko anekdota kontatzen dute.

  • Axun Zuloaga Anaia gerran hil zitzaien

    Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia

    Gizon bat garo artean hilda topatu zutenekoa gogoan dute. Anaia gerran hil zitzaien, mina bat zapaldu eta odolustuta. Anaiaren gorpuaren bila apaiza eta komandantea joan ziren. Gerrara ez joatearren, badira atzerrira ihes egin zutenak.

  • Miren Odriozola Itsasoan kanoikada batek hil zuen neba

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Bere neba gerra aurretik hasi zen bakailao-ontzietan lanean. Gero kanoiekin jarri zuten Galerna izeneko ontzi hori, gerrarako. Beste neba bat Sotaren ontzi batean sartu eta bertan hil zuten. Ez zuten beraiekin komunikaziorik, ezinezkoa zen gutunak batetik bestera ibiltzea.

  • Carmen Itxaso Lizaso Gerra, bizipen gogorra

    Mari Carmen Itxaso Lizaso (1926) Albiztur

    Gorriek eta erreketeek inguruko mendietan liskarrak izan zituzten eta hildakoak egon ziren. Gogorra izan zen. Gorputzak bertan utzi zituztela uste du eta oraindik ere litekeena da batzuk bertan egotea. Gosea ezagutu zuten. Gauza tristeak ziren. Gaixotasunekin jende asko hil zen gerra ondoren, tisikoak. Gaur egungo egoera ere negargarria iruditzen zaio. Mundua erotuta dagoela dio. Zigorra etorriko dela uste du.

  • joxe-mari-agirre-gaztanaga Fraideak herrian

    Joxe Mari Agirre Gaztañaga (1928) Altzo

    Apaizek beldur gehiago ematen zuten fraideek baino. Fraideekin broman ere ibiltzen ziren. Fraideak baserriz baserri ere ibiltzen ziren, eta frontoian ere bai pilotan. Gerran, Altzon egondako fraide bat edo bi hil zituzten. Fraide etxean hiru bat fraide egoten ziren, "hermano" bat edo bi, eta mutil gazteren bat estudiatzen. Ez zuten dirurik izaten, baina goserik ere ez.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerrako gizagabetasuna

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Nafarrak Beasainen sartu zirenean, ikaragarriak egin zituzten jendearen aurka: semeari eginarazi zioten aita lurperatzeko zuloa; bere bistan hil zuten aita.

  • Xabier Amuriza Gerran, soldadu bat buru barik korrika

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Behin, aitaginarrebarekin Bizkargiko egunera joan ziren. Aitaginarreba bertako frontean ibilikoa zen eta bertan gizon bat buru barik korrika ikusi zuela kontatu zien.

  • Joxe mari olazabal Gerra bat-batean eta bala hankan ezustean

    Jose Mari Olazabal Iñurrita (1928) Andoain

    Gerra bat-batean etorri zen, bonbardaketak bat-batean hasi ziren. Jose Mari jolasean zebilela, bala galdu batek jo zion hankan, falangista batek medikuarengana eraman zuen, eta 15 egunean egon behar izan zuen etxean sendatu arte.

  • Juan Bautista Arruti Lehengusua gerran hil

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Auzoko bost mutil hil ziren gerra. Tartean, Juan Bautistaren lehengusu bat.

  • Erramun Ansa Borrokako zaurituak eta hildakoak nora?

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Buruntzan izandako borrokan hildako eta zauritu asko egon ziren. Zaurituak sendatzeko nora eramaten zituzten azaltzen du. Ospitale haietan nazionalak bakarrik sartzen ziren.

  • Erramun Ansa Gerrako desagertuak eta ezinikusiak

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Etxez etxe joaten ziren fusilatu behar zituzten gizonen bila. Behin Erramunen familiarteko baten bila etorri ziren, baserriko lanetan zebilela; ordutik desagertuta dago, inork ez daki zer egin zioten. Hura bezala, jende asko dago desagertuta. Diru-kontuengatik hildako jende asko egon zen, gerra aurreko ezinikusiak eraginda.

  • Joxe Forcada Soldaduekin tratu ona zeukaten

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    Gogoan ditu gerra garaiko soldaduak; haiekin bazkaldu izan zuten eta tratu ona zeukaten. Soldaduak tiroka aritzen ziren; "pakun" hotsa egiten zuten tiroek. Gogoan du tiro haietako batek lagun bati hankan egindako zauria.

  • Migel Ansa Osaba bat gerran hil

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Migelen bost osaba gerran ibili ziren. Haietan gazteena, errepublikano-abertzaleekin boluntario joan zen eta Anboto aldean hil zuten. Beste bi osaba Donostia defenditzen ibili ziren. Eta beste bi osaba, berriz, etxean geratu ziren baino frankistek eraman zituzten gero.

  • Martin Aranburu Gerrako tiroekin gertatutako eskapadak

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Buruntzatik Kale Txikira tiro egiten zuten gorriek. Orduko eskapada batzuk azaltzen ditu.

  • Primitibo Arregi Gerrako oroitzapen batzuk

    Primitibo Arregi Arizaga (1932) Andoain

    Gerrako oroitzapenak aipatzen ditu: San Roketik tropak sartu zirenean, etxetik alde egin zuten, Buruntzan bizi baitziren. Anaia gerran hil zen, eta etxetik nola joan zen gogoan du. Tiroak eta soldaduen joan-etorriak gogoratzen ditu, baina umeegia zen hura zer zen ulertzeko.

  • Fermin Belamendia Belkoainen hildako soldaduen hilobi galdua

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Nazionalek 15-20 egun eman zituzten Andoainen. Belkoainen, borrokan hil eta lurperatutako mutil batzuei buruzko kontuak aipatzen ditu. Gorpu haiek ez zituzten aurkitu.

  • Balentina Lizarralde Eskibel Neba galdu zuen frontean

    Balentina Lizarralde Eskibel (1928) Antzuola

    Ez du gogoan gerran soldaduak batetik bestera ikusteaz, baina bai Elgetara zihoazen hegazkinak ikusi zituela. Neba Francoren aldekoek eraman zuten frontera eta Katalunian hil zen. Gorpua etxera ekartzea lortu zuten.

  • Maria_Igartza Gerran soldaduak etxeetan

    Maria Igartza (1915) Antzuola

    Telleria larrugintza-lantegiko seme bat gerran hil zen zalditik jausita. Soldaduak etxe ezberdinetan egon ziren, beraienean bi nafar.

  • Patxi Madina Karobiak hilobi moduan

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Karobia non zegoen. Gerra denboran hildakoak karobietan sartzen zituzten, lur ematen ez ibiltzeko.

  • Patxi Elejalde Plazaola Bi osaba galdu zituen gerran

    Patxi Elejalde Plazaola (1930) Aramaio

    Gerran edo gerraren ondorioz, bi osaba galdu zituen; horietako bat gerran betirako desagertuta.

  • 1624 Gerra Aramaion

    Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio

    Aramaio bonbardatu zutenekoa. Bonba batek Joxeren etxeako teilatura "salto" egin zuen, eta beheko zelaian sartu zen. Untzilla inguruan hildakoak izan ziren.

  • 1625 Abioien arteko borroka

    Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio

    Behin, lotan zegoela, bonba-hotsak esnatu zuen, sukaldera jaitsi, eta ez zuen inor aurkitu etxean. Gurasoak sasipe batean etzanda zeuden bitartean, umeak etxean negar batean. Beste behin, ehiza-abioi bi ikusi zituen gorrien "Abuelo" abioi ezagunari erasotzen. Aitarekin basora joaten zenean, hor-hemenka aurkitzen zituzten gizonak hilda. Herriko mediku zaharra, hildakoei urrezko hortz-haginak kentzera joaten zen.

  • 1625 Gorpuzki eta hezurrak nonahi

    Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio

    Gorputz asko erdi lurperatuta geratu ziren. Azpeitiar batek prestatutako segada azaltzen du. Kurtzetako karobi handi bat hildakoen gorputzez bete omen zuten. Urteetan ikusi izan ziren garezurrak mendietan.

  • 1625 Gerrako istorio gogorrak

    Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio

    Istorio makabroak: su emandako soldaduak; atzera geratutako soldadu gizajo bat guardia zibilek hil zutenekoa; eta kobazulo batera jausi eta bertan hil zenarena.

  • 75 Milizianoak inguruetan lurperatuta

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.

  • Julian Astola Argoitia Gerrako aireplano batetik paperak botatzen

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Gerran zauritutako hamabi soldadu Julianen etxean egon ziren. 1937ko apirilaren 4an Francoren aldekoek aireplanotik paperak bota zituzten. Haietako bat erakusten digu. Egun hartan baja asko eduki zuten nazionalek.

  • Mauri Lasaga Belategi Aita gerra denboran betiko ezkutatu

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Aita gerra denboran etxetik eraman zuten aitorpena ematera, eta ez zuten gehiago bere berririk izan. Aita etxetik eraman zutenak aramaioarrak ziren, baina gero ukatu egin zuten aita eraman izana. Aramaiotik Arrasatera eta handik Bergarara eraman zutela badaki Maurik, baina Bergaran ezkutatu omen zen.

  • Mauri Lasaga Belategi Nazionalistak eta karlistak familian

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Jaioneren aita nazionalista eta Mauriren aita karlista Aramaioko udaletxeko zinegotziak izan ziren legealdi berean. Jaioneren aitonak karlisten aldean borrokatu zuen azken karlistadan. Mauriren aita gerran desagertu zen eta hiru urtean ezin izan zuten hileta-elizkizunik egin.

  • Mauri Lasaga Belategi Aita desagertzea

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Aita desagertzeari buruzko pasartea kontatzen du.

  • 1219 Baserriko lan-banaketa

    Leandra Elizburu Bilbao (1923) Aretxabaleta

    Baserriko lan-banaketa. Amak etxean eta kanpoan egiten zuen lana. Aita asko ibiltzen zen kanpoan, lagunei laguntzen. Gerra hasi zenean, 15 urte zituen anaiak; soldadu joan zen Burgosera, eta hanka apurtu zuen han. San Pedrotan bisitan joan ziren. 17 urterekin, Burgosko katedrala ikusi zuen, eta trenez bueltatu zen.

  • 1353 Anaia gerran hila

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Mortero batek berna eta beso bat kendu eta odolustu egin zen Antonioren anaia. Bertan lurperatu zuten; baina familiak, hara joan, hilobitik atera eta etxera ekarri zuten hilotza.

  • 1291 Asuni tiroa gerran

    Asuncion Leibar Kortabarria (1924) Arantxa Olabe Leibar (1947) Arrasate

    Asunzion 1924an eta Arantza 1947an jaio ziren. Asunek tiro bat bota ziotenean hartu zuen sustoa kontatzen digu. Gerra zenean, bizimodua ahal zenik eta era normalenean egiten zuten, egunerokoak eginez, gerra girora ohituta.

  • 583 Ama non lurperatu zuten jakin barik

    Gregori Markaide Pildain (1921) Arrasate

    Ama zauritu zenean, lehenengo abadeari abisatu behar zitzaiola esaten zuen Gregoriren ahizpak. Osatuko zela esan zieten arren, Bergarara eraman zuten eta bertan hil zen odolustuta. Ez dute sekula jakin non lurperatu zuten amaren gorpua.

  • 1414 Gerran hildakoak

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Elorriar gehienek senideren bat frontean zuten. Gerran hildakoak ikusten ziren bide bazterretan. Ermandadeak ez zuen ordaindu gerran galdutako ganaduagatik.

  • 1416 Anaia gaztea tiroz zauritua

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Lorokoan egon ziren bitartean, nazionalek aita kalera eramaten zuten, guardiak egitera. Anaia gaztea, aitari ganaduekin laguntzen zebilela, tiroz zauritu zuten. Erreketeek eraman zuten kalera sendatzera. Bala aldean zuenez, mokor hezurrean sartuta, Tolosako ospitalera eraman zuten.

  • 1424 Gerran Arrasaten hildakoak

    Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate

    Gerratik libratu zen, ikusmena mugatua zuelako. Arrasaten geratu zen, eta bertan hildakoak oroitzen ditu.

  • 1425 Anaia galdu zuen gerran

    Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate

    Aita gerra denboran etxea zaintzen geratu zen. Anaia bati Teruelgo batailan oinak izoztu zitzaizkion. Etxera bidali zuten, baina Elgoibarko ospitalera eraman, eta bertan hil zen.

  • Esteban Etxabe Arregi Gerra denboran, "beti tiropean"

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Estebanek bederatzi urte zituen gerra etorri zenean. Fronteak aurrera egin bitartean, senide batzuen etxera joan zen Esteban. Egunero jaisten zen kalera astoarekin: etxe ostetik irtenez gero ez zuten arriskurik izaten; etxe aurrea, ostera, fronteko tiroen jo mugan zegoen. Iluntzetan, tiro-hotsa izaten omen zen. Azerikua baserrian, Estebanen amaren jaiotetxean, granada bat sartu zen kortan, eta ganadua gobernatzen zebilen Estebanen lehengusua bertan hil zen.

  • Esteban Etxabe Arregi Nazionalek Arrasate hartu

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Nazionalak Arrasatera nondik sartu ziren azaltzen du. Baziren soldaduak herria hartzerako ihes egindakoak. "Gerra denboran, masakrea egin zuten hemen: 45 pertsona hil zituzten" dio Estebanek. Hildakoen artean, hiru abade hil zituztela kontatzen du.

  • Ignazia Llodio Bengoa Santa Agedako mutilak fraideengana aholku eske

    Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate

    Ignaziaren anaia gazteenak gerran ibili ziren. Santa Ageda aldeko mutilak fraideengana jo zuten gerran zeinen alde egin aholkua esketzeko. Han esan zien militarrek, Francoren aldekoek, irabaziko zutela gerra, eta haiekin bat egin zuten auzoko mutil gehienek. Auzoan, hainbat hildako izan ziren.

  • Matias Sagasta Elorza "Gorrien" erasoa

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Anporretan Francoren aldeko soldadu bat hil zuten. Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten, udazkenean iritsi eta udaberrira arte. "Gorriek" atakea eman eta militarrek pinudiari su eman zien. "Gorriak" Kanpazarren geratu ziren.

  • Juanita Bilbao Gernikako bonbardaketa Arratzutik

    Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu

    Gerra hasi zenean, 14 urte egitear zegoen. Gernikako bonbardaketako egunean, etxekoak ez ziren joan inora. Karkaba batean ezkutatu ziren. Aireplanoak joan-etorrian zebiltzan, munizioa bukatu eta berriro betetzen joaten baitziren. Beraien auzoko pare bat Gernikan bertan hil ziren. Albo herrietan be bota zituzten bonbak: Arratzuko plazan bonba bat bota eta bertan zeuden ganaduak hil zituzten.

  • Sabina Arruabarrena Leihoan bandera espainola jarri beharra

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Gerra garaian, nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean, kanpaiak. Eta ama negarrez, ez zekitelako anaiak non zebiltzan. Bandera espainola jarri beharra leihoan. Errezatzen egoten ziren. Lehengusu bat Hernanin fusilatu zuten eta beste bat bonbek harrapatuta hil zen.

  • Salbador Arana Astigarragako hildakoak, fusilatuak eta presoak

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Gerran izandako hildakoak izendatzen ditu. Fusilatu asko izan ziren Astigarragan; batzuk izendatzen ditu. Lan gogorretara derrigortu zituzten presoak.

  • Begona Gabilondo Mespretxuzko begiradak

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Bueltan etorritakoei, mespretxua. Guardia zibilaren alabari nola erantzun zion. Jende ona ere bazegoen: tximiniatik ke beltza ikusten zela abisatu zien bizilagun karlistak. Paperak erretzen ari ziren. Jende asko hil zen gerran.

  • Juan Oiarzabal Gerratik bizirik txiripaz ateratakoa

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Gerra garaian, bere ondo-ondoan bi pertsona hil zirenekoa kontatzen du.

  • Joxe Esnaola Enparan Gaingo mutiko bat tirokatu

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Soldaduek Enparan Gain aldean zebilen mutiko bat tirokatu zutenekoa kontatzen du. Joxe Mari eta etxekoak zuhaizpean egon ziren ezkutatuta.

  • Maria Ibarguren Gerran hildakoak plazan jartzen zituzten

    Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia

    Eraso militarretan ikusitakoak gogoratzen ditu Mariak. Bonbak ezagutu zituen etxetik gertu. Anaiek nahi ez bazuten ere, gerrara joan behar izan zuten. Gerran hildakoak herriko plazan jartzen zituzten familiartekoak beren bila joan zitezen; Maria beti joaten zen anaiak han ote zeuden begiratzera.

  • Maritxu Arzuaga San Pedroko tiroketa

    Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia

    Mezatik bueltan, Maritxuren anaia eta beste bi auzoko San Pedrora zihoazela soldaduek tiro egin zien. Maritxuren anaia arto-soroan ezkutatu zen, beste lagun bat zauritu egin zuten eta hirugarrena, berriz, hil egin zen. Isuna jaso zuten nazionalistak izateagatik. Behin tropak Azpeitira sartu zirenean, soldadu batzuek egunak pasatu zituzten Maritxuren etxean.

  • Julian Arruti 2 Milizianoek bi mutiko tirokatu

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Herriko giroa nolakoa zen gerra denboran. Gudariak Loiolan antolatzen hasi ziren... Eibartik eskopetekin joaten ziren Bidani aldera. 1936ko irailaren 20an Francoren aldeko tropak Azpeitian sartu ziren. Enparan Gain aldetik soldaduak nola jaisten ziren gogoratzen du Julianek. Milizianoek, mendian behera zihoazela, bi mutiko tirokatu zituzten Enparan Gaingo aldean. Mutiko horietako bat odolustuta hil zen. Bestea, zaurituta eraman zuten "mixikordira".

  • Julian Arruti 2 Bonbardaketa

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerrako oroitzapenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, Azpeitian tiro- eta bonba-hotsa entzuten zen. Azpeitia ere bonbardatu zuten, eta mutil gazte bat hil zen.

  • Migel Gurrutxaga Fusilamenduak Urrestillan

    Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia

    Azpeitiko parrokoak ez zuen bertan inor hiltzen uzten. Baina, Urrestillan faxista bat zegoen apaiz eta horregatik, bertara eramaten zuten jendea fusilatzera. Bonbak botatzen zituztenean ikuiluan babesten ziren. Bidainiako gainan bota zituzten bonbak. Soldaduak Beasaindik sartu ziren, Mandubitik.

  • Migel Gurrutxaga Soldaduek ganaduak eraman

    Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia

    Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.

  • Mari Alberdi Soroan lanean ari zirela hil omen zituzten zenbait herritar

    Mari Alberdi Aldalur (1933) Azpeitia

    Ez da gerraz oroitzen, hiru urte besterik ez zituen-eta. Baina gogoan du amak nola esaten zien, hegazkinak sumatzen bazituzten etxera azkar etortzeko. Antoniok, anaia zaharrenak, zazpi urte eman zituen gerran, Madrilen, ia etxera etorri gabe. Enparangainen soroan lanean ari zirela nola hil zituzten zenbait herritar kontatzen omen zuen aitak.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Gerran hildakoak

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Kanoiak, bonbak... arma mota asko erabiltzen ziren, baina ez zuten buruz buruko borrokarik izan. Tolosako bati ur bila joandakoan gertatutakoa kontatzen du. Hainbat lagun hil zitzaizkion.

  • gloria-agirrebena Hildakoen alde otoitzean

    Gloria Agirrebeña Lizarazu (1912) Bergara

    Sototik irten egiten ziren arriskua pasatutakoan, eta etxe barrura joaten ziren. Ez zekiten zer zen gerra ere. Ezagunak hil egin zirela entzuten zutenean, otoitz egiten zuten. Gorpurik ere ezin ekarri.

  • Bittor Aperribai Abasolo Bonbardaketak Bergaran

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Bergaran, bonbardaketak. Algodoneran langile batzuk hil ziren. Kamineroak eta aguazilak guardiak egiten egoten ziren, plazan, eta Leteren aita horrela hil zen, kainoikadak jota. Metraila markak duela gutxi arte egon dira Correosen.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Gerra sasoian ez zuten ihes egin

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Gerra etortzean ez ziren inora joan. Anaia joan zen, emaztea eta bi umeak utzita. Algodoneran emakume bat hil zen, bonbak jota. Beraien etxea ere zulatuta geratu zen. Aitak Uzarragara (Antzuola) eramaten zituen egunez. Rosario eta Aurea, bi ahizpak zigortu zituzten, baina Rosario gehiago. Egun osoa edukitzen zuten arropa garbitzen. Trini Agirrebeña ere zigortu zuten. Zortzi edo bederatzi emakume eraman zituzten.

  • Kontxi Barturen Gizonaren sei anaia gerran

    Kontxi Barturen Uriarte (1921) Bakio

    Bere senarraren sei anaia egon ziren gerran. Horietako bat Elgetan desagertu zen, sekula ez zuten bere berririk izan. Nondik nora ibili ziren kontatzen digu pasarte honetan.

  • Txomin Garmendia Galarza Gerra garaia Berrobin

    Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi

    Gerra garaian, nazionalek kapital bat hartzen zutenean, herriko kanpaiak jotzen zituztela gogoan du. Bilbo hartu zutenean, Berrobin kanpaiak jo zituzten. Berrobin bi mutil hil ziren gerra garaian. Gerratik itzulitakoek zorriak ekartzen zituzten. Lan gutxi zegoen. Gorriak pasa zituztela kontatzen zuten.

  • Piedad Lopez Ferrera Gerra garaiko hilketak I

    Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi

    Gorrotoak ere bazeuden gerra garaian. Bere ezagun baten semea, Txaramakoa, Elduainen dago lurperatuta; Tolosako batzuek hil zuten, inbidiengatik.

  • Piedad Lopez Ferrera Gerra garaiko hilketak II

    Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi

    Txaramakoaren kasua. Ez zuten nazionalista zelako hil, inbidiarengatik baizik. Berrobiko baserritar batzuek hiru gorpu topatu zituzten, Arrostegin orbelez estalita: maistra bat eta bi gizonezko. Berastegin ere hil zituzten batzuek.

  • Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea Anaiaren hiletan, falangistek gaizki jokatu zuten

    Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi

    Anaia bat zaurituta etorri zitzaien gerratik. 18 urte zituela, kinta deitu zuten. Anaia hil zenean, etxera itzuli zen. Anaia ekartzera joan behar izan zuten. Falangista batek "tiro de gracia" ematera etorritakoan, hiletan esandakoa gogoan du.

  • Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea Anaia nola salatu zuten

    Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi

    Anaia beldurragatik sartu zen errekete. Abertzaleak hil egiten zituztela esaten zuten eta horregatik erreketeekin boluntario sartu zen. Gerran hil zen anaia, berriz, gerra hasieran lehengusuen etxean zegoen lanean eta ezin izan zuen etxera itzuli. Berrobiko emakume batek anaiari zita eman zion, gorrietan ibiliko zelakoan. Inbidia handia zegoen.

  • Justo Astui Zauritutako laguna

    Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Justo frontera bere lagun batekin batera joan zen, Julianegaz. Hildakoak baino ez ziren ikusten, errepublikanoak zein faxistak berezitu barik. Julian eta bera Sierra de Cabalen galdu ziren; eta, ikusi zuen hurrengoan, ez zuen ezagutu: ohatilan (kamillan) zegoen zaurituta.

  • Rikardo Garcia Guardia zibilek tiroz garbitu frontetik ihes egiterakoan

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Bere taldeko bermeotar baten kasu tristea. Ebroko Batailan Kepa laguna larritu egin zen eta ihesari eman zion. Atzean zeuden guardia zibilek tiroz garbitu zuten.

  • Justo Astui 180 gazte bermeotar hil ziren gerran

    Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Bermeon 180 gazte inguru hil ziren gerran. Asko boluntarioak, errepublikaren alde borrokatu zutenak.

  • Jesus Arkotxa Kartzelatik kanposantura

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Kartzelan zegoela, Derioko kanposantura eroan eta hildakoak bazirela entzuten zuten.

  • Mari Erezuma Mariren neba gerran hil

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Familia guztia gerran izan zuen Marik: anaiak, koinatuak... Hamazazpi urtekoak ere eramaten zituzten. Mariren neba bat preso hartu zuten, 'Trabajadoreetan' (lan behartuetan) zegoen, legionario apuntatu eta gerran hil zen. Soldadukide baten gutunari esker jakin zuten berri txarra.

  • Inozenzio Astorkiza Frontean hiltzen zirenak

    Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo

    Frontean baten bat hilez gero, ezaguna bazen etxean abisatzen zen, baina ez beti. Mañu auzoan ere badago sekula bere berririk izan ez zutenen bat.

  • Esteban Garciarena2 Gerra hastean, aita nola salbatu zen

    Esteban Garciarena Belaunzaran (1929) Berastegi

    Gerra hasi zen egunean, aita nola salbatu zen kontatzen du. Gerora, aita salbatu zuen gizon hura hil egin zuten. Gaur egun, haren semea herrira maiz joaten da.

  • Maite Rodriguez Aita lau urtez etxetik kanpo ez zezaten hil

    Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia

    Gerra Zibilean aita lau urtez Bidanian (Gipuzkoa) izan zuen hara ihesean joanda. Hainbat axpetar hil zituzten gerran eta bere aitak horregatik egin zuen hanka.

  • 1508 Hobe isiltzea

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Orain atera dituzte gorpuak. Beraiek bazekiten non zeuden, baina ez dute orain arte esan.

  • 1508 Txoriak ehizatzen

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Donostia

    Umetatik hasi zen txoriak harrapatzen. Nola hartzen zituzten. Kaiolatan sartzen zituzten. Bixka. Zepoa. Kantuko txoriak hartzen zituzten, kardabak eta. Eskopetarekin, birigarroak eta. Zingiran txori asko izaten zen. Soldadutza egin zuenean, eperretara joaten ere hasi zen. Baserriko eskopeta lurpean sartuta egon zen gerra garaian. Bordaxarreko gizon alargunari gertatu zitzaiona: bi seme nola hil zizkioten.

  • 1583 Amildegitik bizirik irten zen nafarra

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Gizon bat joan zitzaien etxera. Nafarroan amildegi batetik bota zuten, baina bizirik atera zen nolabait. Goseak zegoen, gaizki jantzia... Jaten eman zioten denek. Laguntzeko prest zeuden toki batzuetan, Ondarroan, adibidez, etxeak zabalik.

  • 1585 Osaba fusilatu egin zuten

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Amaren anaia gazteenak sagardotegia zeukan San Franzisko kalean, eta falangista kuadrilla batek ordaindu gabe alde egin nahi zuen handik. Ordaintzeko esan, kolpeka hasi eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Andreak janaria eramaten zion. 12-13. egunean han ez zegoela esan zioten, libre utzi zutela. Ez zuten ezer jakin hari buruz denbora askoan. Hernanin hil zutela zabaldu zen. Duela urte gutxi jakin zuten gertatutakoa.

  • 1585 Nola jakin zuten osabarena

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Nola jakin zuen osabaren hilketarena. Hernaniko kanposantura joan zen semearekin, han jarritako plaka ikustera. Izena bazetorren: Joan Guruzeaga Illarregi.

  • 1585 Familia bati gertatu zitzaiona gerran

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Baserri batean bizi zen familiari gertatu zitzaiona gerra garaian: aita alarguna, bost seme-alaba zituen... soldaduek bi anaia hil zituzten. Pakitaren anaiek bazuten tratua inguru hartako baserritarrekin; inauterietan eta Eguberrietan elkarrekin ibiltzen ziren kantari.

  • 1616 Gerran hildako igeldotarrak

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Igeldotik ez zuen inork alde egin gerran. Horietako asko kartzelara eramaten zituzten. "Mutua" kale-garbitzailea ere fusilatu egin zuten, beste batzuen artean. Frontean ere hainbat hil ziren. Horietako hainbat aipatzen ditu Benantziak.

  • Manoli Andonegi Osaba Isidro

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Aitaren anaia, osaba Isidro, musikaria zen. Txistua jotzen zuen, eta kanturako zaletasun handia zuen. Gerra garaian hil zen osaba. Gudarien kapitaina zen. Gernikan lurperatu zuten.

  • andres ormazabal Gerra etortzean hildakoak

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Gerra nola hasi zen, Añorgako festetan. Errekalden patruila bat zegoen, eta neska bat hil zuten. Hildakoak ere ikusi zituzten. Irubiden ere bai, beste bat. Galarretan asko fusilatu zituzten.

  • pantxi matxain Gerra hasi zenean, Manttalingo neska hil zuten

    Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia

    Taberna zegoen Maizter-enean, eta hango gizona fusilatu egin zuten. Gerra nola hasi zen kontatzen du. Manttalingo neska nola hil zuten, eliza aurrean. Oriamendira joaten ziren maiatzaren lehenean, gerra hasi aurretik. Alemanek hiru urteko lehengusua harrapatu zuten autoarekin, eta hil.

  • ramoni goikoetxea Anaia hil zitzaion gerran

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.

  • jose luis aiarza Gerra garaian, familiaren gorabeherak

    Jose Luis Aiarza Zubillaga (1935) Donostia

    Aita ez zen soldaduskara joan, ama alarguna zuelako, baina gero joan beharra izan zuen; Lizarran egon zen soldadu. Anaia bat gerran galdu zuen. Amonak eta izebak gosea pasatu zuten Bilbo aldean.

  • Karmele Sistiaga Ondarretako kartzelan fusilamenduak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Ondarretako kartzela etxe parean zuten. Gerra garaiko fusilamenduak, goizaldean. Bederatzi urte zituen. "Infernuan" ere izaten zituzten presoak. Jende asko joan zen Bilbo aldera ihesi. Anaia bat Otxandion hil zen, gudari.

  • Karmele Sistiaga Anaiaren heriotza, gerran

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Gerra. Anaiaren heriotzari buruzkoak. Gorpua Gernikara eraman zuten. Beste bi anaiak Langileen Batailoietan eduki zituzten. Ama bost txikienekin geratu zen Donostian. Hamar senide ziren.

  • migel aldasoro Etxe azpian aitaren tailerra, etxe atzean baratzea

    Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia

    Aita errementaria zen; gerra garaian hil zuten. Andoainen kalean bizi izan ziren, etxe azpian zuten tailerra eta etxe atzean baratzea.

  • Nati Bilbao Bonbardaketa egunean, ahizpa esnea banatzen

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Ostegun arratsaldea eta asteburu osoa jai izaten zuten eskolan. Oporrak, berriz, oraingo antzera. Dotrina Durangoko jesuitetan ikasi zuen. Bonbardaketa egunean, Natiren ahizpa esnea banatzen zegoen kalean. Onik irten zen, baina Andra Mariako elizan jende asko hil zen. Bertan lotuta zeuden esnedunen astoak ere hil egin ziren.

  • Nati Bilbao Bonbardaketa gogorra izan zen

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Aurreko egunean mehatxuak jasota, aita ganadu guztiarekin Karrantzara joan zen. Bonbardaketa eguneko oroitzapen garratzak ditu: aita eta anaia hil egin zirela esan zieten, kaletarrak etxean babestuta, babeslekuak...

  • Milagros Zubillaga Astoaren azpian, bonbardaketatik gordetzeko

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Karrantzatik Cartesera joan ziren, Torrelavega ondoko herritxo batera. Han, esnearekin zihoan batean, bonbardatzen hasi ziren. Astoa horma baten kontra jarri, eta astoaren azpian egon zen gordeta bonbardaketak iraun zuen tartean.

  • Milagros Zubillaga Durango eta Otxandio bonbardatzen

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Koinatuak eta anaia Otxandioko frontean zeudela, Bitañora joan zen ama eta ahizpekin. Otxandioko bonbardaketa osoa ikusi ahal izan zuten leihotik. Egun berean, Durango bonbardatu zuten; eta jesuiten eta Andra Maria elizak suntsitu zituzten. Arbolapean gordeta zegoen jende asko metrailatu eta hil zituzten.

  • Milagros Zubillaga Zauritutako soldaduak Durangon

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Zauritutako soldaduak Milagrosen etxe ondotik sarritan pasatzen ziren. Soldaduek salestar mojei kanta-burlak abesten zizkieten.

  • Pascual Uribe Milizianoek hil zuten gizagaixoa

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Milizianoek Orozketako abadearen anaia hil zuten.

  • Teresa Jaio Hildako durangarrak

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Durangoko mutil batzuk gerran hil ziren. Beldur handia pasa zuten gerra denboran. Gerrako abioiak Gasteiz aldetik etortzen ziren. Gerra pasa eta gero ere egon ziren soldaduak Durangon.

  • Maitena Belaustegigoitia Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela

    Maitena Belaustegigoitia Ortueta (1923) Durango

    Bonbardaketako egunean, etxean geratu ziren. Aitak bere ahizpa Itziar Jesuitetan hilda aurkitu zuen; oraindik arnasa zuela aurkitu zuen, baina hil egin zen.

  • Isabel Agirrebeitia Gerra hasierako akorduak

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Felik gerra hasierako aireplanoak gogoratzen ditu. Solora urten eta bertan ezkutatzen ziren belarriak tapatu eta palu bat hagin tartean zutela. Isabelek Otxandioko bonbardaketako akordua du: kamioiak beraien etxe aurretik pasatzen ziren zaurituekin, Izurtzan egon baitzen gurutze gorria. "El abuelo" hegazkina. Karrantzara joan ziren ebakuatuta, ganadu eta guzti trenez joan ziren denak.

  • Encarna Ormaetxea Aita-amak eta umea metrailatu eta hil

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Gogoan du gerra garaian Herritxu parajean abioiek egindako erasoa. Andre-gizon batzuk eta euren umea metrailatuta nola hil zituzten ikusi zuen.

  • Jose Antonio Olea Bonbardaketan anaia bi eta aitita hil zituzten

    Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango

    Ez du gogoan bonbardaketan zelan irten zen etxetik. Etxe ondoko arotzerian egon zela gogoratzen du eta goitik jausten zirenak paperak zirela pentsatu zuen; bera mahai azpian ezkutatu zen. "Paper" horiek bere etxeko ezkaratzera (sukaldera) sartu ziren eta bertan hil zituen bere bi anaia eta aitita.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Hildako soldaduak ikusi

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denborako oroitzapenak. Hildako soldaduak lurrean ikusi izana gogoratzen du Mari Karmenek. Kanposantura ere eramaten zituzten gerran hildakoak.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Aita kamineroa

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Agustinen eta Maribelen aita kamineroa zen. Gerra denboran batetik bestera zebilela tiroak gertu sentitu zien aitak. Postaria hil omen zen tiroak jota.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Hileta-elizkizuna 74 urte geroago

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Onaindiaren aldeko hileta-elizkizuna 2010. urteko udazkenean egin zen Gasteizen. Moja eta abade asko hil zituzten gerran eta gerra aurretik.

  • Pepita Unzueta Iriondo Mendarora zauria sendatzera

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Rosa zauritu zutenean, egun batzuetarako Mendarora joan zen, senideen etxera. Amona Mendaroko Ospazkua dorretxekoa zuten.

  • Pepita Unzueta Iriondo Unzuetarrak gerran

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Aitaren lehengusu bat hil egin zuten Deban. Beste lehengusu karlista bati zazpi tiro eman zizkioten, baina ez zuten hil.

  • FELIX ETXEBERRIA Elizarekin izandako tirabirak

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Urte berean lau pertsona hil ziren Parapan baserrian. Euretako bat Azkoititik ihesi etorritako emakume bat. Azkoitiko parrokoak esan zion aitari ez zuela hiletarik izango, aurrez ez bazuen ordaintzen.

  • Felix Balzola Urkiolako ospitalea

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerra denboran, Felixen aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa, hildakoak, zaurituak... garraiatzen. Urkiola baserrian, ospitalea zegoen, eta hara eramaten zituzten hildakoak eta zaurituak. "Urkiolan" eta Usatorren baziren taberna modukoak.

  • Juana Txurruka Osoro Anaia Asturiasko frontea galdu

    Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar

    Juanak anaia bat galdu zuen gerran, Asturiasko frontean. Joxe Txurruka Zabaleta zuen izena. Berandu izan zuten anaiaren heriotzaren berri, eta ez zuten haren gorpurik berreskuratu.

  • Jose Zuatzubizkar Goenaga Estazioko babeslekua

    Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Estazioko komunen ondoan, babesleku bat zegoen hondarrezko zakuekin estalia. Kanpaia jotzen zutenean, hara joaten ziren. Erreketa bat trenbidean hil zen obus batek harrapatuta. 16 lagun inguru sartzen ziren babeslekuan.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Teruelen desagertu zen anaia

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    "Tercio Oriamendi"n eraman zuten anaia gerrara. Balaz zaurituta ikusi omen zuten lagunek, baina gero ezin izan zuten gorpuaren arrastorik aurkitu.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Gerraren ondorio larriak

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    Urtebeteren barruan, Josefak aita-amak eta anaia bat galdu zituen. Aita bere lursailetan egindako trintxerak ikustera joan zen, eta bertan zegoen bonba baten leherketaren ondorioz hil zen. Anaia gerran hil zen, eta ama ezbeharraren ondorioz. Gerratean auzotar asko hil ziren.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Soldaduskara joan eta itzuli ez ziren mutilak

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    Soldaduska gerran egin zuten gazteak izan ziren gerra garaian hildako gehienak.

  • 1113 Gaixoarena egiten, frontera ez bueltatzeko

    Migel Gallastegi Ariznabarreta (1918) Eibar

    Gasteizko ospitalean aurkeztu zen Terueldik ekarritako kartarekin. "Hospital militar"ean egon zen, eta gaixoarena egiten jardun zuen, horrela, tarte batean frontera ez bueltatzeko.

  • 338 Gerratean nazionalak sartu zirenekoa

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Nazionalak sartu zirenean, andre-gizonak fusilatu zituzten, eta alabari atzamarra kendu. Moroak etorri ziren. Gogorra izan zen; elgetar ugari hil zituzten. Herria ere nahiko txikituta geratu zen, erdialdeko etxe asko, eliza zati bat, plaza ingurua...

  • 340 Nazionalen erailketak Elgetan

    Ramon Zabala (1929) Elgeta

    Nazionalekin batera, moroak sartu ziren Elgetara, eta sekulako triskantza egin zuten. Hiru lagun ere hil zituzten. Gerra baino txarragoa ondorena izan zen, ondorengo mendekuak eta ikusiezinak.

  • 341 Auzoko baserrikoa hil zuten gerra denboran

    Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Elgeta

    Gerra denborako kontuak. Soldadu batzuek punteria probatzearren hil zuten auzoko bat. Emaztea 4 seme-alabarekin geratu zen.

  • 1084 Gerra garaiko bizipenak

    Bernarda Arizmendiarrieta Ojanguren (1925) Elgeta

    Baserrian, 19 ganadu zituzten: eta, gerra etorri zenean, osabak denak saldu zituen. Aita eta ama biak elgetarrak ziren. Mendiz beste aldera pasa zireneko kontuak kontatzen ditu. Gerra garaia gogorra izan zen, baina batez ere moroak sartu zirenean. Baserrietan sartzen omen ziren nesken bila. Inguruko baserri batera bartako alabaren bila sartu eta gurasoak hil zituztenekoa kontatzen du.

  • 1155 1937an Elgeta hartu zutenekoa

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    1937ko apirilean, 6 hilabetean frontea geldirik egon ondoren, Kanpazarretik Elorriora pasa ziren milizianoak, eta Elgeta hartu zuten. Bortxaketa ugari egin zituzten marokoarrek; bat harrapatu eta Elgetako plazan fusilatu zutenekoa kontatzen du. Jose Luis eta etxekoak kamioi batean sartu eta Zornotzara joan ziren ihesean, beste etxe bat bilatu arte.

  • 1419 Aita balaz zaurituta

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Aita zaurituta zegoen; eta, ospitalean egon ostean, Zaldibarrera joan zen beraiengana. Handik hamaika hilabetera, bala bizkarretik irteten hasi zitzaion. Orduan, Elgetako Bareño medikuak esan zion joateko berarengana, baina mediku horri bihotzekoak eman zion. Berriro etxera bueltatu ziren. Handik hamabost egunera joan ziren berriro medikuarenera eta azkenean bala atera zion, zauria zabalduta.

  • 1419 Elgetan hainbat hildako

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Zaldibarren ez zegoen erasorik, Elgetan bai. Bertan hil ziren batzuk aipatzen ditu. Bere lagun bati gertatutakoa kontatzen du, moroek abusatu nahi izan zuten. Hori gertatu eta gero, soldadu batzuek Elgetako plazan hil zuten moro bat. Bere izeko bat Talavera de la Reinan egon zen moja, eta Elgetan ibilitako soldadu bat joan zitzaion kasualitatez bertako ospitalera; soldadu hark kontatu zizkion Elgetan gertatutakoak.

  • 1419 Aita ganaduari jaten zebilela zauritu zuten

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Zaldibarren bost hilabete egin zituzten. Ganaduarekin zebilela bota zioten aitari bala, jana ematen zebilela.

  • 1419 Moroetatik iheska

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Asko izan ziren hildakoak, alde batekoak zein bestekoak. Baserri bateko bi ahizpa moroetatik eskapatzeko ortozik joan ziren erreka izkinatik, ote artetik... Auzoko jendeari eta gertatutako hainbat istoriori buruz hitz egiten du.

  • Felisa Basauri Larrainaga Gerrako frontetik gertu zegoen Aixola baserria

    Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta

    Gerra denboran, frontea ez zuten etxetik urruti izan. Bonba batzuk etxetik gertu lehertu ziren, eta leihoetan koltxoiak ipini zituzten, balak gelditzeko. Nazionalek Elgeta hartu zutenean, milizianoek atzera egin zuten eta Aixola baserri ondotik pasatu ziren. Hildako asko egon omen zen. Hildakoak (ezezagunak) lurperatu, hilobiari gurutzea jarri eta ahaztu egin zituzten.

  • inaki-gallastegi Lehen tiroak eta kanoikadak

    Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio

    Arrasateko Garagartzatik botatako kanoikadak neska bat hil zuen auzoan. Beren etxea ez zuten, jo mendi tontor batek babesten zuelako.

  • Eusebio Arietaleanizbeaskoa Hildako milizianoaren istorioa

    Eusebio Arietaleanizbeaskoa Agirrezabal (1922) Elorrio

    Memariatik San Agustinera sartu ziren "nazionalak", borrokarik gabe. Hildako miliziano bat lurperatu gabe egon zen luzaroan. Emakume batek lurperatu zuen lehendabizi, eta gero apaiz batek hezurrak atera eta hilerrira eraman zituen.

  • Pilar Inurrigarro Moroek bere senide batzuk hil zituzten Elgetan

    Maria Pilar Iñurrigarro Aranzibia (1934) Elorrio

    Moroak Elgetan sartu zirenean, Pilarren senide ziren senar-emazteak hil zituzten, eta alaba zauritu zuten.

  • Maria Aizpurua Aita erretratutik ezagutu zuen

    Maria Aizpurua Murgoitio (1933) Elorrio

    Aita gerran hil zitzaion berak bi urte zituela. Ama bakarrik gelditu zen. Nahiz eta aitaren akordurik izan ez, ezagutu egin zuen bere erretratua ikusi zuenean.

  • Pedro Eriz Bonbardaketak Elorrion

    Pedro Eriz Arbulu (1925) Elorrio

    Obus batek Tetuan tabernako andrea hil zuen; geroago, abioi-bonba batek moja bat. Egun horretako arratsaldean bonbardaketa berriz. Hildakoen izenak.

  • Pedro Eriz 7 karlista fusilatu

    Pedro Eriz Arbulu (1925) Elorrio

    Elorrioko zazpi karlista fusilatu zituzten. Frontean, berak dakienez, 3 gudari hil ziren.

  • Claudio Egidazu Hamabi bonba Gazetan

    Claudio Egidazu Gongeta (1925) Elorrio

    Behin dozena bat bonba bota zituzten Gazetan: Klaudioren aitita hil zuten, soloan satsa zabaltzen ziharduela. Paperak botatzen zituzten abioitik. Babeslekuak.

  • Isidro Valenciaga Altzoan zeukan moja bonbak hil

    Isidro Valenciaga Gacetabeitia (1930) Elorrio

    Umezurtza zenez, mojekin bizi zen Elorrioko ospitalean. Bonbardaketak hasten zirenean, baso batera joaten ziren. Moja batek (Sor Estefanía) altzoan zuen Isidro, eta bonba batek hil zuen hura; berari ez zitzaion ezer gertatu. Ez du mojen oroitzapen onik. Gero, tunelean babesten ziren.

  • Jose Luis Ardanza Gazetan bonba batek gizona hil

    Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio

    Bonba batek laurogei urteko gizona hil zuen Gazetan, satsa zabaltzen ari zela.

  • begona-lizaso-eizmendi Alejandro Lizaso Eizmendi, anaia

    Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria

    Alejandro Lizaso, Begoñaren anaia, txistulari famatua izan zen. Begoñak ematen digu bere berri. 'Eusko gudariak' jatorrizko ereserkiari moldaketaren bat egina da Alejandro.

  • begona-lizaso-eizmendi "Nire tokia mendian dago"

    Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria

    Gerra hasi zen garaian Tolosako izebarekin oporretan zen Begoña, eta ezin izan zen Errenteriara itzuli. Ez zuen familiarn berririk. Errenteria hartu zutenean, aita joan omen zitzaien etxekoei, handik ihes egin behar zutela esanez. Etxekoek kontatuta daki Begoñak zer nolakoa izan zen frontean hil zuten bere anaia Alejandroren despedida.

  • seberiano inarra Bordaxarrekoak preso

    Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria

    Seberianok 10 urte besterik ez bazituen ere, gogoan du nola nazionalek Bordaxarreko gizonezko guztiak hartu eta San Markoko gotorlekura eraman zituzten. Haietatik bi anaia, Ezkaba mendiko gotorlekuan hil omen zituzten gero.

  • Jesus Aranburu Gerra hasiera Errenterian: ihesa eta erresistentzia

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Gerra hasieran, jende asko ihesi joan zen herritik Bilbo aldera. "Guardia de asaltoak" Errenterian sartu zirenean, ama bat eta bere bi seme hil zituzten. Errenterian erresistentzia pixkanaka antolatu zen.

  • Mari Tere Paskual Gerrako zerrendan aita topatzeko beldurra

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Bilbora astean bitan joaten ziren, gerran hildakoen izenak ematen baitzituzten orduan. Bilbora joateko, tranbia hartzen zuten; aitak hilean behin ekartzen zuen gerran egoteagatik ematen zioten dirua, eta diru harekin ordaintzen zuten tranbia.

  • Euxebi Zabala Anaia gerran eta arreba pulmoniak jota galdu

    Euxebi Zabala Zapirain (1926) Errenteria

    Gerra Zibilak 20 urteko anaia ostu zion Euxebiren familiari; 25 urteko ahizpa, aldiz, pulmoniak. Euxebiren ahizpa etxean eduki zuten gaixorik, eta medikua etortzen zitzaien bertara, Oiartzundik. Ahizpa azkenetan zela, apaiza bertaratu zitzaien.

  • Juana Garmendia Gerra garaiko giroa herrian

    Juana Garmendia Uzkudun (1924) Errezil

    Herrian ez zen txikiziorik egon. Karlistak nagusitu ziren Errezilen, eta orduan zabaldu zen zurrumurrua zazpi gizon hilko zituztena. Azkenean ez zituzten gizonak hil, baina bai ume bat jolasean ari zela. Bonbarik ez zen ia egon. Baserrian kalean baino gose gutxiago pasa bazuten ere, janaria ez zuten soberan.

  • 1347 Gerrako kontuak

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    "Gorriek" senide bat hil zioten gerran. Gerrako beste kontu batzuk.

  • Gerra garaia

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Herrian iritzi politiko ezberdinak zeuden, eta nahiko “pike” bazen. Tabernak ere baziren; Círculo Carlista, Círculo Católico eta Centro Republicano. Giro nahiko nahasia; bere etxean bertan bere aita errepublikanoa zen, eta honen anaia erreketea. Osabak bere aita Lekarozeko komentura eraman omen zuen, eta Bautistak berak aita fraidez jantzita ikusi zuela dio. Garai hartan, emakume batzuei ilea moztu eta akain-belarraren olioa eman zieten, baita kartzelan sartu ere. Fusilatuak ere sei edo zazpi izan ziren. Semea jaio berria hil zuten gaztearen gertakizuna kontatzen du. Oraindik orain fusilatuen omenez urtero Otxoportillon egiten duten mezara joaten da Bautista.

  • Guda garaian gizon asko hil zituzten

    Rafaela Ijurra Ganboa (1928) Etxarri Aranatz

    Gerra garaian, gizon asko hil zituzten. Behin bere gizona zerrategira lanera zihoala alkatea aurkitu zuen lurrean botata; etxera eraman zuen, eta handik egun batzuetara hil zen. Herriko "pelukeroa" ere hil egin zuten.

  • Serapio Undabarrena Bonbardaketa ondorena eta gerraostea

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean Gernikara joan zen aitarekin, txahal bat eramatera saltzeko, eta Gernikak sutan jarraitzen zuen, hildakoak omen zeuden hondakinen artean. Soldaduak plaza zaharrean jarraitzen zuten, gerraostean gerrako atxilotuek egin zuten plaza zaharra, baita Sukarrietatik Bermeora doan bidea ere.

  • Juanita Bergara Bonbardaketan bere lehengusinaren umea hil zen

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Bonbardaketak San Juan Ibarran harrapatu zuen. Bere lehengusina eta haren umearekin egon zen eta berak etxerako bidea hartu zuen. Baina lehengusinari eta umeari bonba bat gainera jausi, umea hil eta lehengusinak hanka zauritu zuen. Etxera Ajangiztik joan zen, bideak metrailatu egiten zituztelako.

  • Juanita Kanposantura gorpuak ikustera

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Gerra sasoian, bere lagun batek mutil batzuk ikusi zituen kamioi batean, eta lo zeudela pentsatu zuen. Bonbardaketa egunean, bendajearekin etorri zen Gernikara. Soldaduak beraien etxera taloa eta esnea jatera joaten ziren. Ez zekiten bere neba non zegoen eta kanposantura joan zen bere lagun batekin ea gorpua han zegoen ikusteko; 7 gorpu zeuden, baina bat bera ere ez zen Segundorena. Lurperatzaileak esan zien ez zegoela ajangiztarrik hildakoen artean.

  • Claudio Zabala Bizkargira gorpuak batzera

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Gizonezkoak gorpuak jasotzera eta garbitzera eramaten zituzten gerran. Beraien aita gurdiarekin joan zen Bizkargira, eta Claudio aitari laguntzen joan zen; baina ibilbide erdian etxerako bidea hartu zuen. Bere aita ere ez zen Bizkargira heldu.

  • Enrique Aranzabal Bonbardaketa hasiera

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, abioiak hurbiltzen zirenean, Aizerrota menditik bolanderak botatzen zituzten. Babeslekuak hareazko zakuekin eta enborrekin egiten ziren. Hainbat babesleku egon ziren. Bonbardaketan bera pinu baten azpian babestu zen. Inguruko lehenengo hildakoa trenbide ondoko txabola bateko Emilio 'Patxarrota' izan zen. Lehenengo bederatzi bonba bota zituzten eta beraien etxea orduan bota zuten: auzoko batzuei etxea gainera jausi zitzaien eta bertan hil ziren, Pascuala errekardaria eta Felix Orbe izan ziren.

  • Enrique Aranzabal Suteetatik ke-lainoetara

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ostean, Forutik Gernikara bueltatzerakoan, jesuiten etxe zahar batean igaro zituzten lehenengo bi gauak. Bonbardaketan hildako lagun batzuen izenak aipatzen ditu. Andra Maria kaleko babeslekuan handik hilabete batzuetara oraindik gorpuzkinak zeudela dio. Arana kondearen etxean ere jende asko erre zen. Inork ez ei daki zenbat pertsona hil ziren herrian. Inguruetarantz zihoazenak metrailatu egiten zituzten. Dena egon zen sutan. Hasieran guztia zegoen erretzen, baina gero keeta handia zegoela dio. Udaletxe ondoko pare bat etxe eta San Juan eliza bigarren egunean oraindik erretzen zeuden.

  • Pilar Candina 36 senitarteko eta denak onik

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    36 senitarteko egon ziren Gernikan; eta, denak kalean bizi arren, ez zuten inor galdu.

  • Maria Luisa Olaeta Bonbardaketako biktimak

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Beraiek beti egiten zuten euskaraz, baina karmeldarretan ezin zuten. Bere aitaren senitarteko batzuk hil ziren bonbardaketan.

  • Josefina Usatorre Aita desagertuaren zantzurik barik

    Josefina Usatorre Lejarzegi (1933) Gernika-Lumo

    Aita desagertu egin zen eta sekula ez zuten bere berririk izan. Batetik eta bestetik bere berri jasotzen zuten, baina ez ezer fidagarririk.

  • Angel Nabea Gerrako materialarekin jolasten

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Umeak zirela, Arratzun preso hartu zuten mutiko bat fusilatu egin zuten, eta bertan lurperatu zuten. Ugerkara eramaten zituzten hildakoak eskailera batean. Gerrako materiala soldaduek bota egiten zuten askotan eta umeek horiek jaso eta jolasteko erabiltzen zituzten. Hori dela-eta, badaude oraindik gerra sasoian zauritutakoak. Bonba asko erakargarriak ei ziren, koloretakoak. Mutilak aritzen ziren horretan.

  • Kontxi Arrien Neba eta osaba bonbardaketan hil zituzten

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Sei neba-arreba izan ziren, eta neba bat bonbardaketan hil zen. Udetxearen ondoan zegoen estolda batean hil zuten; handik hogeigarren egunera uholdeak izan ziren, eta horregatik atera zen haren gorpua zegoen lekutik. Osaba bat desagertutzat eman zuten, sekula ez baitzen gorpua azaldu. Gorpuzkin asko azaltzen ziren.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Amama erreta hil zen bonbardaketan

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Amama Belendizkoa (Arratzu) zuen. Aitaren aldeko aitita karlistadan parte hartutakoa zen, errementaria. Amama Gernikako bonbardaketan hil zen, etxean erreta, ezin izan baitzen handik irten.

  • Pilar Txopitea Medikurik ez Gernikan, gehienak ihesean edo kartzelan

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, sSoroetan zuloak egin, eta bertara botatzen zituzten hildakoak. Gezur asko esan ziren garai hartan. Aita bihotzekoak jota hil zen, Gernikan ez zegoen medikurik ere, ihesean edo kartzelan zeuden ia denak. Zorriak ugari, ez zeukaten beste ezer.

  • 591 Mutil-laguna hil zitzaion gerran, bera haurdun zegoela

    Martina Olaizola Balerdi (1912) Getaria

    Gerra denboran, haurdun geratu zen. Mutil-laguna itsasontzian gerrara joan zen, eta bertan hil zen, 24 urte zituela. Mutilaren anaia gerratik itzuli zenean, berekin ezkondu zen 1940an. Bitartean, umea izan zuen berak eta mutil-lagunaren gurasoen etxera etorri zen bizitzera. Haiek umea zaindu eta berak zerbitzatzen lan egiten zuen. Zarauzko harakin baten etxean lan egin zuen hasieran eta gero Miramar hotelera joan zen.

  • Joakina Cestau Kamioiak hildakoak biltzen

    Joakina Cestau Zabaleta (1931) Goizueta

    Iruñean bizi zirela gerra hasi zen. Hildakoak non-nahi ikus zitezkeen. Kalean usain txarra zegoen eta kamioak hildakoak biltzen aritzen ziren. San Kristobalgo gotorlekutik hildakoak eskuak buruan zituztela eta hankan lotuta ekartzen zituzten. Oso gogorra zen hura ikustea; behin, Joakina negarrez hasi eta aitak etxera eraman zuen.

  • Roxarito <iradi Anaia Teruelen hil zuten

    Maria Rosario Iradi Abalabide (1933) Hernani

    Oso familia behartsua zen baina maitasun asko sentitu zuen. Anaietako bat Teruelen hil zuten gerran. Anaiaren heriotzaren berri haren lagun batek eman zien gutun baten bidez. Emozionatu egiten da Roxarito oraindik ere.

  • Eulali Aranburu Aita gerran hila

    Eulalia Aranburu Urkizu (1932) Hernani

    Aitari gerrara joan beharra tokatu zitzaion eta Teruelen hil zen.

  • Juanita Izagirre Hegazkinak tirokatzearren fusilatua

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Hegazkinari tiroka aritu zen bati buruzko kontua. Argazkiak ateratzen zituzten hegazkinetatik eta emazteari esan zioten senarrari argazkia atera ziotela. Etxera joandakoan, senarra falta zuen, fusilatu egin zuten eta. Lau umerekin geratu zen.

  • Carmen Urdangarin Joxe Mari 'zakartzailea'ren heriotza

    Mari Karmen Urdangarin Letamendia (1926) Hernani

    Joxe Mari 'zakartzailea', amonaren anaia, gerra zibilean hil zen. Donostiatik Hernanirako bidean milizianoek nonbait estu hartu zuten batean, izutu eta burua galdu omen zuen, hala dio Mari Karmenek, eta handik hamabost egunera hil omen zen.

  • Enriketa Aranburu "Gorriekin" joan ez zirenak, soldadu eraman zituzten

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    "Gorriak" etxe inguruan ibiltzen ziren, baina ez zuten jatekorik eskatzen. Batzuk bizkaitarrak ziren, eta ingurukoak ere baziren; lehengusu bat zebilen tartean, eta hura desagertu egin zen. Anaiak soldadu ibili ziren gero, derrigortuta.

  • Paxkoala Kortadi "Heriotzaren aldapako" fusilamenduak

    Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani

    "Cuesta de la muerte" izena nondik datorren. Jende asko hil zen aldapa horretan istripuz. Gerra garaian, fusilatuak zulo batera botatzen zituzten han. Kale-garbitzaileak joaten ziren hildakoen bila, kanposantura eramateko. Lurperatzaile lanetarako hartu zuten osaba; ezagunak aparte uzten zituzten, familiei esateko.

  • Milagros Zeberio Tiro hotsak: pakun-pakun

    Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani

    Agerreko osaba gerrara eraman zuten, lau ume txiki zituela. Hura Valderroblesen (Huesca) hil zuten. Tiroek "pakun! Pakun!" egiten zutela gogoan du. Donostiara esnea eramatera joateko bidez aldatu behar izan zuten.

  • Hipolito Arregi Erreketeak Hernanin

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Irailean sartu ziren erreketeak Hernanira. Eulako semea hil zuten erreketeek, Loiolako kuarteletik zetorrela. Onddi menditik Hernanirako bidean etxe ondotik pasatzen ziren.

  • Hipolito Arregi Goizeguzkin bonbak hilda

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Goizeguzkin bonba erori eta bi gizon hil zituen. Bizargillia esaten zioten. Idia eta behia hartu eta urtearen erdia legarra ateratzen pasatzen zuen.

  • Josepa Goikoetxea Hendaiara joan zirenekoa

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Hendaiara joan zirenean, ondo egon ziren; aita han lanean ibilia zen aurretik, 12 urtetik 28ra arte, ardo-biltegi batean. Egun batzuk egin zituzten, eta gero buelta. Hilketak. Gurutzeko arroketara joaten ziren ezkutatzera.

  • Ebarista Imaz Anaia gerran hil zeneko nahigabea

    Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia

    Anaia gauzaina gerran hil zen, bera zegoen barkua hondoratu egin baitzuten: Baleares gurutze-ontzian zegoen. 17 urte zituen anaiak gerrara joan zenean. Anaiaren heriotzaren berri eman zietenean, nahigabe handia hartu zuten etxean.

  • Ebarista Imaz Herria gerratik ihesi

    Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia

    Gerran, Hondarribiko 18 mutil hil ziren, soldadu joanda. Jende askok ihes egin zuen herritik, frontera ez joatearren. Ahizpa zaharrenak eta anaia gazteak lortu zuten Iparraldera ihes egitea, eta han gelditu ziren gerra bukatu arte.

  • Migel Imaz Bonbak hildako gizona

    Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia

    Bonba batek hil zuen gizona, Benjamin. Harrobi zuloan sartzen ziren beraiek. Portuko eliza arrantzaleek defendatu zuten.

  • Mertxe Larrarte Anaia zaharrena gerran hil zen

    Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia

    Hamabitik zazpi senide irten ziren aurrera. Anaia zaharrena gerran hil zen, Huescan. Berak hiru urte zituen. Dirua ordainduta libratu zuten soldadutzatik, baina gero kintak harrapatu zuen. Musika bandarekin egin zioten elizkizuna.

  • carmen gonzalez Hendaian, itsasontzi batean bizitzen

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Harresian dago bere jaiotetxea. Balkoitik bonbak erortzen ikusten zituzten; behin, anaiaren lagun bat hil zen. Hendaiara joan ziren, eta handik Irun sutan ikusi zuten. Itsasontzi batean bizi izan ziren hiru familia. Frente Popularrera joaten ziren jatera. Batzuk Bartzelonara bidaltzen zituzten trenez. Milizianoek ontzia hartu nahi zuten, baina ez zuten lortu.

  • Dionisio Amundarain Alegria Falangistei beldurra

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Gerra garaian, militarrak nola zebiltzan ikusi zuten. Gaiztoenak falangistak zirela iruditzen zaio. Cara al Sol abesten zuten, eta eskua altxa behar izaten zen. Falangistek beldurra ematen zuten. Jendea hiltzen zutela esaten zelako zuten beldurra. Frontean ere asko hiltzen ziren.

  • Patxi Bolano Euskararen eta euskal nortasunaren kontrako giroa

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Alabarekin hasi zen euskararekin kezkatzen. Gerra garaian, ez zen politikaz hitz egiten. Franco onena zela sinetsarazten zieten. Aitari pistola jarri zioten aurrean, erdaraz egiteko. Patxi bizilaguna nola hil zuten azaltzen du.

  • Bittori Zarrabeitia Hiru kortezubitar hil ziren bonbardaketan

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Gernikako bonbardaketan, Errenteriako zubia apurtu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Zubi ondora bota zituzten bonbak, eta Kortezubiko Oma auzoko gizon bat hil zuten. Bonbardaketa egunean, beste bi gizon kortezubitar desagertu ziren, hirurak ziren omarrak. Euretako baten astoa etxera bueltatu zen bere kabuz. Baten gorpua baino ez zuten ezagutu; hori dela-eta, bakarra ekarri zuten Kortezubiko kanposantura.

  • Bittori Zarrabeitia Hildakoen gorpuak palekin batzen; hil zituzten senitartekoak

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Bonbardaketan hildakoen gorpuak mutil gazteek batzen zituzten, bere bi neba ere behar horretan aritu ziren derrigortuta. Jende asko arbolapeetan ezkutatu zen, bai San Juan Ibarran eta baita Forurako bidean ere, baina aireplanoak baxu-baxu joan zirenez metrailetaz hil zituzten asko eta asko. Gorpuak zabor-biltzaileen kamioietan batzen zituzten. Bere aitaren lehengusina batek, senarra eta semea galdu zituen Durangoko bonbardaketan; eta, aitaren lehengusina bat eta bere semea ere Gernikan hil zituzten.

  • valentina yeregi Ezkontzako erretratua

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Ezkontzako erretratuari buruzko komentarioak. Eskua galdu zuen gerran. Txapel eta guzti dago senarra. Jantziak. Ortuellako epaitegian ezkondu ziren. Afaria prestatu zieten tabernan.

  • valentina yeregi Ezkondu eta berehala, senarrak besoa galdu

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Ortuellan hilabete batzuk pasatu zituzten. Lau eguneko baimena eman zioten ezkontzeko, eta besoa galdu zuen handik egun gutxira, Urkiolan. Durangora joan ziren trenez, hura ikustera ospitalera.

  • valentina yeregi Abadiñotik Bilbora; sirenak eta bonbak

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Abadiñotik Bilbora joan ziren. Jende asko zegoen batera, eta handik beste etxe batera eraman zituzten. Bitartean, senarra ospitalean. Bonbardaketak. Sirenak jotzen zuenean, etxe azpira korrika.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro, ihesean

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu Garbiñek. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera. Handik Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro zituzten ihesean. Bilbon Nafarreteko mutiko bat hil zuten tiroz.

  • Gregorio Biteri Mendieta Gerrako istorio krudelak

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Gerra garaian, Elosu nolabait bi fronteren artean geratu zen. Elosuko herritar batek bere herriko 17 lagun hil zituen, tartean Gregorioren hiru senide. Komunisten "Batallón Parazagua"n zegoen herritar hori.

  • Juana Elorza Beitia Neba gerran hil zen

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Neba boluntario joan zen gerrara, miliziano joan zen. Laudion hil eta lurperatu zuten.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Herrira buelta

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Gerra denborako kontuak. Hainbat hilabete herritik kanpo pasa eta gero, herria eta euren etxea nola zeuden kontatzen du. Herriko mutil batek bonba bat aurki zuen, eta haren leherketaren ondorioz hil egin zen. Etxea berreraiki bitartean, erdipurdi zegoen beste etxe batean bizi izan ziren errentero.

  • Inazio Arregi Berriozabal Gerran hildakoen gorpuak aurkitu zituenekoa

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Jarindo mendian artzain zebilela, handik hurbil, 1944 urte inguruan, gerran hildako batzuen gorpuak aurkitu zituen arropak, uhalak, pistolak... aldean zituztela. Ilara batean zeuden gorpu danak, fusilatutakoak zirela uste du.

  • Inazio Arregi Berriozabal Alemaniarren kanposantua

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Urbinan gerran hildakoen alemaniarren kanposantua zegoen.

  • 1571 Gerra hasiera Lekeition

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra Zibila hasi zenean, Jesusak 16 urte zituen. Hasieran ez zuten askorik igarri, baina gerora, bonbardaketetan, ezkutatu egin behar izaten ziren. Hildako lekeitiar batzuk aipatzen ditu. Lekeition bota zuten lehenengo bonba talaian izan zen. Bere amak-eta, lapetan zebiltzala, gerrako obus bat aurkitu zutenekoa kontatzen du.

  • 1571 Asterrikatik zetozen erasoak

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Asterrikan egon zen frontea. Handik egindako erasoen ondorioz zauritutako eta hildako herritar batzuk aipatzen ditu.

  • Bitoriana Artola Oiartzunen hil zituztenak

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Gerra garaian jende asko hil zuten Oiartzunen. Anaiak kontatzen zuenez, ez zituzten behar bezala lurperatzen.

  • Bitoriana Artola Ama-seme batzuen hilketa, Lezon

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Lezon ama eta hiru seme nola hil zituzten, beste baserri batera ihesi zihoazela. Gernikako arbolaren ezkutua.

  • Jose Inazio Lizarazu Gerrako oroitzapenak

    Jose Inaxio Lizarazu Irazu (1930) Lezo

    Jose Inaxiok sei urte zituen gerra hasi zenean. Lezon bonba bota, eta kale-garbitzailea hil zutenekoa gogoan du: tiroak, ezkutatu beharra, anaia soldadu, denak sakabanatuta, hildakoak... Gerrak aldaketa handia ekarri zuen, baina nazionalak sartu zirenean, bere onera itzuli zen egoera.

  • Martxiel Garmendia Izeba Juli balak izterrean jo

    Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo

    Izeba Juli balkoira irten zen eskegitako arropa jasotzera, eta bala batek jo zuen izterrean.

  • Erramun Salaberria Gerrako bidegabekeria ulergaitzak

    Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo

    Gerran ama bat eta haren hiru seme fusilatu zituzten, ikurrina zeramalako.

  • Maddi Garmendia Salaberria Erreketeek ama eta hiru seme hil zituzten, eta hegazkinek Lezo bonbardatu

    Maddi Garmendia Salaberria (1924) Lezo

    Lezoko baserri batean, ama eta hiru seme hil zituzten erreketeek, eta beldurra nagusitu zen herrian. Gerraontzien kanoikadak entzuten zituzten. Hegazkinek hamalau bonba txiki bota zituzten herrian. Bonbardaketa nola gertatu zen kontatzen du zehatz-mehatz. Hainbat hildako eragin zituen.

  • Maddi Garmendia Lopetegi Bonbardaketak familiako laguna hil

    Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo

    Bonbardaketa batean familiako lagun bat hil zuten, Patxi Arriaga kale-garbitzailea, haren ilobarekin batera.

  • Manuel Olasagasti Aitona bonba batek hil zuen gerran

    Manuel Olasagasti Arriaga (1940) Lezo

    Manuelen aitona zen herriko lurperatzailea, gauzaina (serenoa) eta kale-garbitzailea. Kaleak garbitzeko, gurdia eta zaldia erabiltzen zituen. Gerra garaian, lanean zebilela, bonba batek hil zuen.

  • Genaro Agirre Andaluzian aurkitu zituzten gorpuak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Andaluzian zeudela, gau batean, gorpu pila bat aurkitu zituzten; gau hartan, trintxerak egin zituzten, eta eguna argitzean, gorpu haiek lurperatu egin zituzten. Gorpuak zer egoeratan zeuden azaltzen du.

  • Isabel kerejeta Bi milizianoren gorpuak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Isabelen aitak ez zuen egundo ikusten, baina nazionalek hildako bi milizioanoen gorpuak ikustera joan zen alaba batekin. Gorpuak gurdian kargatu eta Zumarragara eraman omen zituzten alkatearen aginduz.

  • Isabel kerejeta Hildakoa aurkitu bide bazterrean

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Gerra denborako kontuak. Tiroteoa zen garaian, aitak argirik ez pizteko esaten zien. Igande goiz batean, Isabelen ahizpa batek, esnea partitzera zihoala, hildako baten gorpua aurki zuen bide bazterrean. Fusilatutako mutila Arrasatekoa zela esan zien bikarioak.

  • Isabel kerejeta Gerran hildako herriko mutilak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Bizkaiko frontean hildako herriko mutil batzuk aipatzen ditu.

  • M Pilar Galparsoro Gerran Legazpi hustu egin zen

    Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi

    Gerra garaian, Legazpin ez zen asko nabaritu gerraren eragina. Jende askok ihes egin zuen herritik. Pilarren lehengusu bat hil egin zuten gerran. Patrizioren fabrika langile gabe geratu zen; eta baserrietako mutil gazteei eman zien lana orduan.

  • Maria Josefa Atxega Gerrako oroitzapenak

    Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza

    Gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Erreketeak edo "naparrak" Narbaitzu mendi aldetik Lizartzara nola pasatu ziren gogoratzen du. Osaba bat frontea hil omen zen.

  • Julian Beunza Lau herritar hil gerratean

    Julian Beunza Illarregi (1927) Lantz

    Herria hustu egin zen gerra denboran. Herriko bi mutil hil ziren Bilbo aldean, eta beste bi pertsona ere bai, bat apaiza, Katalunia aldean.

  • Luzia Inzunza Koban ezkutatutako gizonak jipoitu, desagerrarazi...

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra garaian, eguna argitu orduko Urkuluosteko kobara joaten ziren amagaz ezkutatzera. Soldaduak bertara hurreratu eta gizonak ikusiz gero, handik irteteko esaten zieten. Beraiek hiru gizon ikusi zituzten irteten: bat libre utzi zuten; beste bat poltsikoan zituen bala-kartutxoak kenduz jipoitu egin zuten; eta, hirugarrena, Francisco Arroitaonandia, beraiekin eroan zuten eta sekula ez zuten bere berririk izan.

  • Luzia Inzunza Otxandioko hildakoak Mañariko kanposantura

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Otxandioko bonbardaketaren ostean, hango hildako asko Mañariako kanposantura ekarri zituzten.

  • Luzia Inzunza Isunak eta kartzelaratzeak ohikoak ziren

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Mañariar bat frontean desagertu zen. Herritarrak kartzelaratzea eta isunak jartzea ohikoa da. Bere amari 50 pezetako isuna jarri zien.

  • Miren Aldekoa Lau urterekin, aita gerran galdu

    Miren Aldekoa Gorospe (1932) Mañaria

    Berak lau urte zituela, aita gerran galdu zuen. Oraintxe jakin du Bilbo ondoko Santo Domingon hil zutela. Ama diru-sarrerarik gabe geratu zen alargundu zenean, eta Agrariako hilerokoa ordaintzeko larri ibiltzen zen batzuetan.

  • Jose Luis Bizkarra Gerran hildakoak

    Jose Luis Bizkarra Etxebarria (1930) Mañaria

    Araba aldetik zetorren frontea eta handik hurbil, mordo bat hil ziren, tartean baita Mañaria bertako herritarren bat ere.

  • Petra Goiti Aitak izandako zoriaren beldur

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Bere aita frontean egon zen gerra zibilean. Otxandion harrapatu zuten eta Mañariko kanposantura ekartzen zituztenez bertako hildakoak, bertara joaten ziren ea aita han zegoen ikusteko; gerora, onik azaldu zen.

  • Jesusa Anitua Gerran hildakoak

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Gerran hil zituztenak aipatzen dituzte.

  • Kasilde Aginaga Gudariei arropak atontzen batzokian

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Bere gurasoak domekero joaten ziren batzokira; edozer behar zenean, han egoten ziren. Frontean egon ziren gizonei arropak garbitzen eta atontzen aritu ziren. Orduan ezagutu zuen bere mutil-laguna; baina, ezkondu aurretik, hil egin zen gerrako zaurien ondorioz.

  • Isidro Mandiola Barinagako asko hil zen frontean

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Hamazortzi urteko mutilak gerrara eramaten zituzten. Auzoan ere gerrara joandako mutil mordoa hil zen frontean. Ebroko batailan eta Teruelgo frontean hil ziren asko.

  • Laurentzi Aretxabaleta Zigor gogorrak familiakoentzat gerran

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Gerrako urteetan gogor zigortu zuten Laurentziren familia. Osaba Markinako alkatea izan zen eta ihes egin behar izan zuen. Beste osaba bat fusilatu egin zuten eta aita kartzelan egon zen, San Kristobalgo fuertean. Bertan, gazte gehienak gosez eta hotzez hil ziren, baina aita bizirik irten zen.

  • Laurentzi Aretxabaleta Gerran hildakoak

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Laurentziren anaia zaharra frontean hil zen, Katalunian. Osaba Derioko kanposantuan fusilatu zuten. Markinako abadeak ere hil zituzten, bat gainera herrian bertan. Abade gaztea zen hura eta, bertako batzuek salatuta, espiatzat hartu zuten eta fusilatu egin zuten.

  • Gregoria Gandiaga Neskame Lekeition gerra sartu zenean

    Gregoria Gandiaga Onandia (1919) Markina-Xemein

    Gerra sartu zenean, Lekeition egon zen neskame. Kapitain baten etxean egon zen eta bere ardura mahaia zerbitzatzea eta erosketak egitea zen. Aitak etxera etortzeko agindu zion gerra sartu zenean. Neba bi joan ziren gerrara, bat hil egin zen eta bestea zauritu. Gerra amaitu zenean, Erdotza jauregira joan zen Gregoria neskame.

  • Felisa Olazabal Herrian hildakoak

    Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro

    Herrian hildakoak egon ziren. Itziar gainera eramaten zituzten hiltzera. Taberna bateko nagusia ere hil zuten. Beraien etxea okupatzeaz gain, beste batzuk ere okupatu zituzten. Irin-fabrikan ere egon ziren.

  • Elias Arriola Anaia soldadu zela hil

    Elias Arriola Ostolaza (1930) Mendaro

    Anaia soldadu zela hil zen bonba batek jota, gerrako azken urteetan. Behinola, anaiarekin soldadu ibilitako batek hura nola hil zen kontatu zion.

  • Santi Madariaga Zauritu asko soldaduen artean

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.

  • Bernardina Aldasoro Soldaduek etxe batean eragindako ezbeharra

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Gerra garaian, soldaduak baserri batera joan ziren. Atea jo, eta mutil gazterik ez zen etxean. Gizonaren bila zebiltzan; eta ozta-ozta libratu zen hura. Hala ere, aitona zauritu egin zuten bala batekin; eta osaba hil egin zen.

  • Bernardina Aldasoro Gerrako zauriak sortutako amorrua

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Apaolaza autobusak. Gizon bat soldaduek zauritu zuten. Haren amorruaz eta bizipenez hitz egiten du.

  • Kandido Urreizti Gerran hildakoak

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerran hildako mutrikuar batzuk aipatzen ditu.

  • Kandido Urreizti Tropak Saturraranen sartu

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Abadea beren etxea zegoen ezkutatuta, eta, orduan, Kandido Saturraranera bidali zuten senide batzuenera. Tropen etorrerari buruzko oroitzapenak: Santa Kutz gainetik gizon bat seinaleak egiten, eta Arbelaitz azpitik sartu ziren soldaduak Katetxera. Katetxe barruan, bost mutil asturiar zeuden. Bostak hil zituzten. Ganadu zain zebiltzala, soldaduen tiroak.

  • 1590 Auzoan fusilatutakoak

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Gerra garaian, auzoan bertan ere hil zuten jendea: "kamiñero" bat eta bere osabaren anaia bat aipatzen ditu;: horietako bat non fusilatu zuten ere azaltzen du.

  • 1592 Gerran hildakoak

    Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika

    Gerra pasatu zenean, 10 urte zituen Basiliok. Makina bat hildako ikusi eta lurperatutakoa da; oraindik gogoan du non dauden lurperatuta. Potoko seme bat eta Errotazarreko beste bat kanpoan hil zituzten Gernika erre zuten egunean; bata ura edaten zegoela aho barrura tirokatuta hil zuten. Abioiak-eta pasatzen zirenean, kortako txahalen atzean ezkutatzen ziren atakeak irauten zuen bitartean.

  • Maximo Undabeitia Gerrako kontuak: frontea, hildakoak...

    Maximo Undabeitia Zabala (1919) Muxika

    Frontea altuera denetan zegoela dio: Askarin eta Bizkargin, besteak beste. Ajurian, Solabarriko seme bat hil zuten, bere anaiarekin batera egun pasa joan zirenean: bideak ebaki zizkieten eta abioi bat ikusterakoan areka (kuneta) batera joan zen; ikusi egin zutenez, tiro bi eman zizkioten. Ganadua errekisatu zieten, 12 bat buru zituzten.

  • Jose Mari Ajuria Gerrako soldaduak eta hildakoak

    Jose Mari Ajuria Duñabeitia (1927) Muxika

    Denetariko soldaduak egon ziren inguru horretan gerran. Beraien ondoko baserriko bateko gizona hil egin zuten. Abade asko ere desterratu eta hil egin zituzten.

  • Fernando Alegria Gerran hildakoak lurperatzen

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Gerra sasoian, 14 urte zituen Fernandok. Etxe inguruko kanoiak non egoten ziren azaltzen du. Fikan egon zen frontea eta han ondoko etxe baten ingurura joaten ziren kanoikada guztiak. Eurak bertan egon ziren, ez ziren mugitu. Nazionalek deskuidu bat izan zuten, bonba bat botata beraien soldaduak hil baitzituzten. Bertako gizonak lan ugari egitera derrigortu zituzten. Fernandoren aitak gorpuak lurperatzeko betebeharra zuen Muxikako kanposantuan, eta bera ere aritzen zen laguntzen.

  • Fernando Alegria Gorpuzkinen datuak botilan gordeta

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Gerran hildako soldaduak identifikatu barik lurperatzen zituzten bata bestearen gainean. Gorpu asko zatituta egoten ziren. Hasieran, gogorra egiten zitzaion betebehar hori, baina gero gogortu egin zen; bere aita oso ausarta zela dio. Aitak gorpuetan identifikazio-daturen bat aurkitzen baldin bazuen botila batean sartzen zuen gorpu ondoan. Hiruzpalau gorpu horri eskerrak atera zituzten, eta Gipuzkoa aldera eraman.

  • Jesus Barandika eta Feli Goikoetxea Frontea Bizkargi mendian

    Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika

    Bizkargi mendian frontea egon zen. Bizkargin hildakoak Muxikako kanposantuan lurperatzen zituzten ilara batean.

  • Felipe Martitegi Zazpi urte eta zazpi egun soldadu

    Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika

    Cuarta División de Navarran ibili ostean gerran, eta etxera bueltatu ostean, berriro bueltatu behar izan zuten. Guztira, zazpi urte eta zazpi egun egin zituen soldadu. Gorozikatik boluntario joan ziren biak hil egin ziren; derrigortuta joan zirenek, ostera, bizirik iraun zuten: Jose Urkizak eta berak.

  • Rufino eta Pilar Anaia 'Crucero Canarias'en hil zuten

    Rufino Etxebarria Petralanda (1922) Muxika

    Rufino-eta bederatzi seme-alaba izan ziren, bera laugarrena. Bere anaia zaharrena gerrako Crucero Balearesen hil zen. Lehenago "Sota y Compañia"ko Vapor Uria ontzian ibili zen Frantziatik ikatza ekartzen. Cervera itsasontziak beraiena hartu eta Ferrolera eraman zuten. Familiakoak Gueñesen egon ziren ebakuatuta, eta irratiz entzun zuten berria.

  • Deunoro Sardui Norbere hilobia zularazi

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    Ezer egin gabekoak hil zituzten gerran. Hainbaten kasuan, beraiek zulatu behar izan zituzten euren hilobiak. 8 urte zituen mutiko batek dena ikusi zuen eta sekula ez zuen kontatu non lurperatu zituzten.

  • 800 Gerra nahi ez zuten soldaduak

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Pascual soldadua zauritu egin zen; eta, frontera itzuli nahi ez zuenez, bakailao azala jartzen zioten zaurian Garmendiko gazteek, hartara zauria ez ixteko. Teniente batek bazekien han zegoela zauritutakoa, eta ikusi egin nahi izan zuen. Hor ibili ziren, zauriari gatza kendu nahian. Tenienteak ez zuen azpijokoa igarri.

  • 800 Zozketa: nork nor hil

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Zozketa egiten zuten, nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.

  • 802 San Markostik tiroka

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Galtzaraberritik Altzibarrera itzuli zirenean, auzoa hankaz gora aurkitu zuten. Dena konpondu eta isilik egon beharra zegoen. Galtzaraberritik Oiartzungo kalera ogi bila zihoazen batean, San Markostik botatako tiro batek jo, eta beren ondoan zegoen mutil bat hil zuen.

  • 802 Tartean militar onak ere baziren

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Gerran, kanpora atera, eta agian familiako bat topatzen zuten bazterrean hila; eta ezin ezer egin. Militarren artean, batzuk baziren onak: leihoa estaltzeko esan zieten, argia ez ikusteko, ordena zutela-eta argia ikusiz gero tiroa botatzeko. San Markostik tiro asko botatzen zituzten.

  • 621 Hiltzeko beldurrez

    Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun

    Gerran, senarra Azainera joaten zen ogiak eramatera, eta bitartean, Larrezabalera joaten zen bisitan. Hango batek kalera jaitsi nahi izan zuen, eta hil egin zuten. Senarra hilko zuten beldurrak egoten zen.

  • 809 Oiartzungo fusilamenduak

    Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun

    Anaia frontean hil zen, eta berak jaso zuen haren heriotzaren berri ematen zien telegrama. Aita ez zen politikan sartzen eta anaiak ere ez. Kanpotik ekartzen zituzten kamioietan hemen fusilatzeko. Lehendabizi Beko-plazan fusilatzen zituzten eta gero hasi ziren kanposantura eramaten. Oiartzungo mutil asko fusilatu zituzten han.

  • 809 Gerran hildako anaia

    Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun

    Anaia soldadutzatik libratuta zegoen, baina gerrara joatera behartu zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.

  • 1027 Bonbak hil

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Lazkanburuko semea, gauean bazkaketa egiten ari zela, aireplanoak botatako bonba batekin hil zen. Palankaritarra zen.

  • 1077 Eskutitzen bidez ezagutuak

    Gregori Almandoz Huitzi (1921) Joxe Luix Irastortza Mitxelena (1917) Oiartzun

    Joxe Luix Oiartzungo Larrazabal baserrikoa da eta Gregori, Aranokoa. Joxe Luix gerran zauritu zen, eta, sendatzen ari zela, Gregorirekin idazten hasi zen. Lehen, ohitura handia zegoen eskutitzak idazteko.

  • 1238 Gerra denborako aisialdia; senarra gerran zaurituta

    Baxili Madina Anduaga (1914) Oñati

    Gerra denboran, mutilak etxetik kanpo eta festa egiteko lagunik ez. Bere gizona gerran nola zaurituta suertatu zen kontatzen du.

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Donostiara bisitan

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerraren bukaeran, neskame egon ziren Donostian. Gerra bukatu zenean, kataluniarrak etxera itzultzean, neskameak eurekin eraman nahi zituzten, baina haiek nahiago izan zuten Oñatira itzuli. Soldataren 10 ogerleko amari bidali eta geratzen zitzaizkien beste biekin ondo igarotzen zuten hil osoa Donostian. Gerran Maritxuren anaia zauritu eta Legazpiko ospitalean egon zen sendatzen. Handik bisitan joaten zitzaion Maritxuri Donostiara.

  • Maritxu Txintxurreta Erdaraz nola ikasi zuen

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Anaia Madril aldean zauritu zuten. Kataluniar nagusiekin ondo konpontzen zen Maritxu. Goienetxen esnea saltzen zuten kalera, eta erdaldun asko zegoen herrian ordurako. Horri esker, Donostiara joan zenerako, nahiko ondo egiten zuen erdaraz.

  • 1322 Elgetako bonbardaketak

    Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati

    Gerra denboran, Oñatin ez zuen tirorik entzun, baina hegazkinak Elgetarantz joaten ikusten zituzten eta hango bonbardaketak ere entzuten ziren. Oñatiko preso eta hildako batzuen kontuak.

  • Felipa Urkia Milizianoak baserrietan

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Kafea falta zen etxean, eta aita bila joan zen; mahuketan sartuta ekarri zuen milizianoek emandako kafea. Aita eta anaia kobara joan ziren lotara, milizianoen beldurrez. Baserrian egon ziren mordo bat. Gizon bat nola hil zuten. Bost mutilek beraien buruak entregatu zituzten, gosetuta. Uribarriko gazte asko hil ziren. Araotzen bakarra hil zen.

  • Eusebio Lazkano 19 urterekin gerrara; Asturiasen zauritua

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Eskola bukatu eta baserriko lanetan. 19 urterekin gerrara. Donostiara joateko deialdia. Erdaraz ez zekien. Lizarran 18 egun egin zituen, esku-bonbak botatzen ikasten. Handik Balmasedara. Alferezak esaten ziena. Asturiasen balaz zauritu zuten: lepotik sartu, eta bizkarretik irten. Valdesillaseko ospitalera. Iruñera, gero. 1937.

  • Eusebio Lazkano Zauritu zutenekoa

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Esku-bonbak botatzen zebilela zauritu zuteneko xehetasun gehiago kontatzen ditu.

  • Eusebio Lazkano Gerran hildako araoztarra

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Gerran, araoztar bat hil zen: Sinforoso, Madinakoa. Balaz hil zutela uste du. Tristea zen egoera, noiz hilko ziren beldurrez egunero, hiru urtean.

  • Felipa Urkia Gerran hildakoak eta zaurituak, Araotzen eta Uribarrin

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Bi anaiak eraman zituzten soldadu. Batek zortea izan zuen, baina besteak ez: tifusa ere harrapatu zuen. Ez du ulertzen Errepublikako gobernuak zergatik ez zuen soldadurik hartu; gero Francok bai, kinta mordoa. Araotzen boluntario gutxi, eta bakarra hil zen gerran. Zaurituak. Uribarrin, berriz, pila bat hil ziren; batzuk aipatzen ditu.

  • Felipa Urkia Arantzazura, ehunezko soinekoekin

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Puxeta (lixiba) hamabostean behin egiten zen. Lihozko ehuna. Amandreak kontatzen zuena: liho jotzera joaten zen Goroetara. Gerra denboran, telarik ez zegoen eta amak ehuna eman zien soinekoak egiteko. Alpargatak, galtzerdi zuriekin. Gerran zaurituak, Arantzazun. Olabarrietako bi mutilek lagundu zieten etxera.

  • Eustaki Bergara Guridi Araoztar bakarra hil zen gerran: Sinforoso Zumalde

    Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati

    Gerran bakarra hil zen Araoztik. Hogeitik gora joan ziren. Meza eskaini zion Arantzazuko Ama Birjinari, denak osorik bueltatzeko. Hil zen mutil horrek ahizpari esan ziona. Sinforoso Zumalde. Teruelen hil zen. Nola ekarri zuten, eta nolako hileta dotorea egin zitzaion. Baltsamatu egin zuten gorpua; santua zela zabaldu zen.

  • Felipe Aiastui Galdos Gerrako kontuak; Madalenako zubia bota zutenekoa

    Felipe Aiastui Galdos (1925) Oñati

    Gerrako oroitzapenak. Hasi zenean, Olabarrin zegoen belarra ebakitzen; zarata entzun zuten. Madalenako zubia bota zuten. Egurrezkoa egin zuten. Milizianoak Torrera joan ziren Lizargaratetik behera. Anaia soldadu zegoen Donostian, sukaldari. Eltzikortako anaietako bat gerran hil zen, Teruelen uste du: Juane Erostegi.

  • Bittori Igartua Igartua Udanan fusilatuak; Txomin lagunari gertatua

    Bittori Igartua Igartua (1919) Oñati

    Legazpin egon zen gerra garaian. Udanako borrokak. Uribarriko mutilak fusilatu ere egin zituzten: Urtzelaikoa eta Otadui-Etxebarrikoa. Aireplanorik ez du gogoan, ezta baserrietan militarrik egon zenik ere. Makatzaga-Etxebarriko mutilaren (Txomin) kontuak aipatzen ditu, lehen baino zehaztasun gehiagorekin, ihesi joan eta gero nola hil zen. Lagun berezia zen.

  • Ikerne eta Eulogio Hilotza ardo kupelean

    Ikerne Artetxe (1932) Ondarroa

    Periko neba okin aritu zen Itxasalde batailoian. Osaba ere gudari, hantxe zauritu zuten. Beste pasadizo bat kontatzen zuen nebak: batailoikoek kupel handi bateko ardoa bukatu zutenean ikusi zuten hilotz bat zegoela barruan.

  • Rosario Badiola Atunetan zebilela atxilotu zuten aita

    Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa

    Rosarioren aita atunetara joaten zen gerra garaian. Itsasoan atxilotu eta Gijóneko zezen-plazan egon zen atxilotuta. Arrantzale gazte bi, aldiz, gerrara bidali zituzten eta han hil ziren.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Gerrako atxilotuak eta fusilatuak

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Rosario Lasa Garmendia (1938) Ordizia

    Gerra hasi zenean, hainbatek ihes egin zuen herritik. Sasoi hartan, Angeles 'La Amistad' tabernan neskame aritzen zen. Zinema zegoen tokian, kartzela jarri zuten: herriko eta inguruetako atxilotuak bertan sartzen zituzten. Angeles jana ematera joaten zen atxilotuei kartzelara. Gerra denborako atxilotu eta fusilatuak. Fusilatutako senide eta herritar batzuei buruzko azalpenak: Ataunen, Etxarrin, Urbasan... hil zituzten.

  • Koldo Pildain Hildako asko gerra hasi zen egunean

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Bonbaren ondoren, Koldok ez zuen ezer ulertzen, eta emakume guztiak negarrez ikusi zituen. Omega lantegia bertan zegoen, baina gerran suntsituta geratu zen. Bonbardaketa baretu zenean, jendeak San Bernabe mendira joateko deia jaso zuen. Amak eskutik oratuta joan zen hara. Koldoren osaba bat egun hartan hil zen, zauri larriengatik. Denera 50 bat lagun hil omen ziren egun hartan, familia osoak barne.

  • Koldo Pildain San Bernabetik Basaguenera

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Hildakoen artean, Otxandioko 22 urteko soldadu bat zegoen. San Bernabera iritsi baino lehenago, itzuli egin ziren; eta, autobus batean sartuta, Basagurenera joan ziren. Bertako baserri batean egon ziren 1937 urtera arte. Basagurengo etxe batean botikina zegoen, eta Koldoren arrebak zuen zauria han sendatzen zioten egunero.

  • Koldo Pildain Mañariko Urkuletan, ama zaurituak artatzen

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Frankisten erasoa Basagurenera heldu zenean, Mañariko Urkuleta baserrira joan ziren. Erasoaldietan kobazulo batean babesten ziren. Eguna iluntzear zegoenean, abertzaleek zauritutakoak ekartzen zituzten, eta Koldoren amak-eta egiten zuten erizain lana. Pago abarrez egindako andetan ekartzen zituzten zaurituak odola zeriela.

  • Koldo Pildain Osaba galdu zuen gerran

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Preso hartu zuten anaia gazteena laster itzuli zen etxera. Gerra hasi zen egunean hil zioten osaba bat, baina ez zuen beste seniderik galdu gerra denboran.

  • Emilio Olasagasti Bi gerraren eragina

    Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia

    Lehen, Pasaiako portuan, lan handia zegoen. Emilio karga eta deskargako lanetan ibili zen. Gerora, II. Mundu Gerra etorri zenean, barkuak metrailatu egiten zituzten; eta, horregatik, inor ez zen ausartzen itsasora irteten. Anaia zaharrena gerratik bueltan hil zen; Emilio gerran zen orduan, eta ez zioten etxera itzultzeko baimenik eman. Beste anaiak gerrara joan behar zuela, Emiliok haren lana hartu zuen portuan. Orduko lan-baldintzak aipatzen ditu.

  • Joxe Sagarzazu Gerraren alde ilunaz ez zen konturatu

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Jende asko hil zen frontean, baina bera umea zenez, ez zioten ezer esaten. Aita ez zuten preso hartu inoiz.

  • Manoli Calafell Fusilatuak

    Manoli Calafell Trecet (1931) Pasaia

    Gerra denborako kontuak. Manoliren amaren lagun baten senarra atxilotu eta fusilatu egin zuten.

  • Bene Arrizabalaga Gerran apaiza hil zuten

    Bene Arrizabalaga Elezgaray (1920) Pasaia

    Sakristaua zen San Pedroko elizan. Garai hartako apaiza Felipe Goena zen, gerra hasieran hil zutena.

  • xebe sistiaga Gerran Pasai Donibanen; ihesa; hildakoak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra nola hasi zen. Mezatik bueltan esan zien amak. Mutil batek esan zuen falangista zela, bakarra zen. Mutil asko hil zen, gudari joanda. Irailean sartu zirenean, hutsik zegoen herria. Zeintzuk geratu ziren. Bi anaia elkarren kontra ibili ziren gerran. Bere familia ez zen inora joan. Anaia eraman egin zuten. Borrokan hildako herritarrak.

  • Pasaiako tertulia Anttoniren anaia nola hil zen gerran

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Anttoniren anaia Bilbo aldean hil zen; gudari joan zen, boluntario. Donibaneko beste mutil batzuk ere hil ziren gerran. Albistea nola jaso zuten. Gerran hildako herriko mutilak aipatzen dituzte.

  • Matilde Gereñu Elorza Gerrako zorigaiztoko deskuiduak

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Mutiloa aldean, artzaina bizi zen. Hura gerran hil zuten. Deskuidua izan omen zen. Garai gogorra izan zen hura. Gaur egungo gerrak ikustean, beraiek bizitakoa gogoratzen du.

  • Juana Gereñu Azarola Segurako hainbat gazte eraman zituen gerrak

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Anaia gerran hil zen, 21 urte zituela. Segurako 27 gazte hil ziren gerran. Elizaren atarian urte askoan egon zen haien oroimenean jarritako kartela. Juanaren bi anaia desagertu ziren gerran. Anaia bat nola hil zen azaltzen du.

  • Pantxi Sangroniz Sondikako idazkaria fusilatu zuten

    Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika

    Bere neba herriko zinegotzia zen eta atxilotu egin zuten. Herriko idazkaria, Justo Ajuria, fusilatu egin zuten.

  • 322 Gerra garaian soldaduekin kotxean Azkoititik Soraluzera

    Pastora Iraola Larrañaga (1916) Soraluze

    Gerra hasi zenean, Azkoitian zegoen bizitzen. Komandanziatik deitu zioten etxean hiru gaixo zituela eta etxera etortzeko esanez. Hiru neska etorri ziren soldaduekin kotxean. Soraluzen geratu zen, eta gaseosak egitea erabaki zuen.

  • 320 Frontean hil zen Gabilondo antzuolarra

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Trintxeratik irten eta aurrera egin zutenean, bere aldameneko Gabilondo antzuolarra tiroz jo zuten. Behin baino gehiagotan zauritu zuten Antzuolako gizon hori. Bihotz ondotik ere sartu, zioten tiroa baina sendatu egin zen. Azkenean frontean hil zen.

  • Belen Esnal Larreategi Gerrako oroitzapenak eta kantak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.

  • Martina Iturbe Zubeldia Gerrako oroitzapenak

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra denborari buruz hitz egiten du. Garai tristeak ziren. Iruñeko familia baten etxean neskame zegoen ahizparekin batera, eta etxean gordeta egoten omen ziren. Etxe ondotik hildako eta zaurituak pasatzen ikusten zituzten. Soldaduak Iruñera eraman, eta, gero, handik banatzen omen zituzten.

  • Joxe Mari Gorrotxategi Gerra giroa umeen ikuspegitik

    Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa

    Tolosan gerra oso azkar bukatu zen, egun gutxi batzuetan nazionalak sartu ziren eta. Gerra aurretik talde politiko asko zeuden Tolosan. Gerra garaian umea zen, baina gauza bitxiak gertatzen ari zirela jakin zuen. Checa komandantea Tolosako sarreran hil zutela ere jakin zuten.

  • Pakita Penagarikano Leihoetan, koltxoiak eta mantak jarrita

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Hegazkinak ikusten zituzten. Auzoko baserri batean, 'Marea'-n, tiroketa bat izan zen eta hiru lagun hil zirela kontatzen du. Etxetik ateratzeko beldurrez egoten ziren. Arto tartean ere ezkutatu ohi ziren. Leihoetan, koltxoiak eta mantak jartzen zituzten tiroak botaz gero barrura ez sartzeko.

  • mariani estanga Gerrako ospitalea

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerrako kontuak ditu hizpide. Frontetik iristen ziren zaurituak Tolosan zegoen gerrako ospitalera eramaten zituzten; lehenago miserikordia izan omen zen. Marianiren senide bat han egon zen Maltako sukarra zuelako.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Gerra garaiko inauteriak

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, inauteri eta festak kendu zituzten. Gerra hasi eta hurrengo urtean, espainiarrek hiribururen bat bere egiten zutenean, Tolosatik estaziora joaten ziren bandarekin. Trenean bueltatzen ziren boluntarioei, zaurituei... ongietorria egiteko ereserki nazionalak jotzen ziren. Estaziotik bueltan, bandak inauterietako pieza bat jo eta jendea kalean saltoka ibili zela gogoratzen du. Gero, zezenak ere izaten omen ziren. Jendea ez zen mozorrotzen: gehienez, txaketa buelta emanda edota brusa jantzi ohi ziren. Garai hartan, "ikaragarrizko miseria eta gosea zegoen".

  • 1690 Ubideko kanposantuan hildako soldaduen gorpuak

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Gerra denboran, iluntzetan hildakoak garraiatzen zituen kamioi gorri bat gogoratzen du. Kanposantua hildako soldaduz beteta omen zegoen. Gerran hil ziren hiru mutil ubidearrak aipatzen ditu.

  • juanita garmendia Anaiaren azken nahia

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Ume-zaintzaile zegoela, Urnietara joaten ziren uda pasatzera. Han zegoela, anaiak gerrara joan behar izan zuen eta joan aurretik bazekien hil egingo zela. Hiltzen zenean, neskame-lana utzi eta etxera itzultzeko eskatu zion Juanitari. Hala gertatu zen azkenean.

  • juanita garmendia Gerran familia sakabanatuta

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Anaia zaharrena gerran hil zen. Oso mutil ona zen hura. Familiako beste gehienak baserrian elkartu ziren gerra garaian, baina laster sakabanatu ziren. Ahizpak espoletak egiteko fabrikan aritu ziren lanean Andoainen gerra garaian.

  • Angela Garmendia Gazterik hildako senideak

    Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta

    Angelaren hiru ahizpa neskame, sukaldari eta ume-zaintzaile joan ziren garaian, tifusa harrapatu zuten. Haietako bat, 17 urte zituela, hil egin zen. Beste senide bat bost urterekin hil zitzaien difteriak jota. 22 urteko anaia gerran hil zitzaien.

  • Angela Garmendia Anaia gerran hil zen

    Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta

    Anaia gerran hil zen Zaragozan. Gorpua etxera ekarri eta hileta egin zioten.

  • Kontxita Zaldua Kanoikadak neska bat hil baserri batean

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Oialume baserrira joan ziren ihesi Urnieta bonbardatuko zuten beldurrez. Baserri batean kanoikada sartu zen: etxeko alaba bat hil eta beste bat zauritu zuen.

  • Kontxita Igerategi Errepide nagusian jolasean

    Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta

    Errepide nagusian ibiltzen ziren futbolean, pilotan edo beste edozein jolasetan. Gogoan ditu futbolean ibiltzen ziren mutilen aurpegiak; horietako zenbait gerran hil edo fusilatu zituzten.

  • Hilario Lekuona Jeneral baten hiletak Oiartzunen

    Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta

    Francoren aldeko jeneral bati Oiartzunen egin zitzaion hileta-desfilea oso gogoan du. Hilerrian hilobiratu zuten. Urnietako Onddi mendian eta Santa Barbaran "gorriak" omen zeuden, eta Xoxokako plazan zeuden francozaleen mandoak hil omen zituzten.

  • Bixente Lizaso Baserria guztiz txikituta kanoikadekin

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Bixenteren baserria txikituta geratu zen kanoikadekin. Berriz eraiki zuten gurasoek. Bitartean, Gurutzeaga eta Zugatzeta baserrietan egon ziren. Baserri bateko alaba bat hil eta beste batek begia galdu zuen. Soldadu bat ere hil zen euren etxe ondoan. Astoak ere azken berdina izan zuen.

  • Margarita Plazaola Murua Urretxun bederatzi pertsona hil matxinatuek

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Salbakonduktoa behar zuten herrira joan izateko. "Nazionalek" bederatzi lagun hil zituzten herrira sartu zirenean. Izendatu egiten ditu. Nazionalistak izateagatik hil zituzten. Senarrak bi gizon ikusi zituen Legazpi aldean bide bazterrean hilda.

  • Margarita Plazaola Murua Zapataria eta haren ondokoa balaz hil

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Bi lagun hil zituzten tiroz Urretxun gerra heldu zenean; haietako bat zapataria, zapatak konpontzen ari zela. Haren ondoan gertatu zen beste lagun bat ere hil zuten.

  • jose mari soroa Anai-arreben zoria

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Etxeko alabak etxean gelditu ziren lanean; semeak, ordea, etxetik kanpo aritu ziren lanean. Bi anaia nola hil ziren azaltzen du: bata bihotzekoak emanda, eta bestea gerran.

  • Teodoro Aranburu Gerran beldurra eta ihesa

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.

  • Mertxe Aizpurua Cervera kanoiontzia Donostia inguruan

    Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Donostian egon zen, izebaren etxean, gerra garaian. Hango giroa nolakoa zen aipatzen du: Cervera kanoiontzia inguruan egoten zen kanoikadak botatzen. Kanoikada haietako batek hil zuen mutil bati buruzko istorioa kontatzen du Joxek.

  • Felix Olasagasti Eskolako zigorrak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Zubietako eskolan hasi zen ikasten; han izandako maisua fusilatu egin zuten. Eskolako zigorrak aipatzen ditu.

  • Maria Dolores Arrizabalaga Frontean frankistekin hildakoak

    Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona

    Frontean frankistekin hildakoak izendatzen dizkiote eta ezagutzen dituenei buruzko kontuak aipatzen ditu.

  • Maria Dolores Arrizabalaga Antonio Zubeldia, frankistekin frontean hila

    Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona

    Antonio Zubeldia Arakistain frankistekin frontean hil ondoren, gorpua etxera ekarritakoan gertatutakoa kontatzen du.

  • Jon Ander Zurikarai Zaldibartar bati hanka kendu eta arreba hil

    Jon Ander Zurikarai Atxa-Orbea (1933) Zaldibar

    Pedro Gallastegi zaldibartarrari hanka bat kendu zioten gerran. Abeslari ona izan zen, tenorra. Arreba ere gerra sasoian hil zuten.

  • Cipriano Askasibar Munizioa, eskuko bonbak eta obusak inguruan

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Gerra sasoian, mutikoek munizioa batzen zuten basoan eta igandeetan su ematen zioten bide bazterrean. Sasoi hartan jende mordoa hil zen eskuko bonbak zirela eta; bidean topatu, hartu eta eskuetan lehertzen zitzaizkien. Obusak ere askotan aurkitzen zituzten, euren baserri inguruan esaterako.

  • Jose Mari Garitaonandia Zaldibarko fraide bat Zornotzan fusilatu zuten

    Jose Mari Garitaonandia Gisasola (1927) Juan Lasuen Solozabal (1927) Zaldibar

    Zaldibarko fraide bat Zornotzan fusilatu zuten, kanposantuko paretan.

  • 356 Villapadiernako markesentzat lan egiten zuten neskameen egoera

    Santos Leunda Eizagirre (1912) Zarautz

    Beste bi arreba, Kuliskaneko alabarekin batera, Vista Alegreko markesarentzat neskame lanetan ibili ziren eta desagertuta egon ziren denbora luzean. Nagusiak Madrilen hil zituzten. Bera Teruelen zauritu zuten. Ondoren Bilbora joan ziren.

  • 357 Gerra garaiko giro gatazkatsua

    Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz

    Alaba gorrien tiroketa batean desagertu zitzaien 36an, eta hurrengo urtean senarra gerrara eraman zuten. Mutil gazte asko hil zirela inguruan dio. Infanterian tokatu zitzaion senarrari.

  • Antonio Guridi Gerran jende asko hil, baina bera soldadu joatetik libratu

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Zegamako mutil gazte ugari hil ziren gerran, eta inguruetan beste hainbat fusilatu zituzten. Antonioren aurreko kinta eraman zuten gerrara, baina bera libratu egin zen, Bartzelona eta Madril Francoren esku geratu baitziren.

  • 1286 Gerra garaian Pasaiako lehengusuenera ihesi

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    7 anaia eta arreba zituen, baina bi anaia gerran hil zitzaizkion. Anaiak soldadu joan zirelako etxetik bota zituzten Javier eta etxekoak eta Pasaiako lehengusu batzuen etxean egon ziren ezkutatuta. Bi anaia behiak zaintzen etxean geratu ziren.

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Tiroak Zizurkileko mendietan

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Behin, gerra garaian soldaduekin zebiltzala, mendira igo ziren eta tiro-hotsa entzun zuten. Gorriak ondoko mendian omen zebiltzan. Antoniok alkandora zuria zeraman eta ondoan zeukan soldadua zauritu zuten. Asto gainean hartu eta plazara eraman zuten.

  • Xanti eta Anjel Osa Familien egoera gerra garaian; abertzaleak herritik bota

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gerrak ez zituen harrapatu borrokarako adinean, baina hamasei urtekoak jada gerrara joaten ziren. Familiak gazte gabe geratu ziren. Frontean hil ziren auzokoak. Senarrak Bilbo aldera ihes eginda zituzten emakumeak eta umeak herritik bidali egin zituzten, gose handiagoa pasa zezaten. Zumaiarren bizipenak Gernikako bonbardaketan.