Ekonomia gerra garaian

  • Leonor Larrañaga Eibartar asko Valentziako hainbat herritan lanean gerra garaian

    Leonor Larrañaga Azurza (1913) Eibar

    Gerra Zibila. Durangotik, Castro Urdiales-era joan ziren. Bonbardaketa izugarria. Tunel batean egin zuten lo. Handik Valentziara joan behar zirela esan zieten. Han 3 herritan egon ziren: Alberique; Buñol eta Alginet. Bertan egiten zuen lana zein zen azaltzen du.

  • Salvador Marzana Hegazkinen metrailadoreak eta bonbak prest edukitzea zen euren betebeharra

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Gerrak irain zuen artean, armagin moduan batetik bestera ibiltzen zituztela kontatzen du, beharraren arabera. Hegazkinek zeramatzaten metrailadore eta bonbak konpondu eta prest edukitzea zen euren betebeharra. Lan haiei buruzko azalpenak ematen ditu. Ehiza-hegazkin batek Albaceten metrailatu zitueneko anekdota dakar gogora.

  • Salvador Marzana "Comité de No Intervención" zelakoaren traizioa

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Gerra zibilaren ia amaierara bitartean irabazle irtengo zirenaren ustea zuten. Hala ere, Frantziako gobernuak Francoren alde agertu etaTxekiarrek eta Errusiarrek alde egin zutenean, babesik gabe geratu zirela kontatzen du. Francok aldiz, Italiar, Alemaniar etab. en babesarekin jarraitu zuen aurrera. "Comité de No intervención" zelakoaren traizioaren erruz galdu zutela dio Salvadorrek. 500 hegazkin zituzten Frantziako mugan erasorako prest baina, pilotu eta mekanikoak konzentrazio-esparruan preso hartu zituztela kontatzen du haiek erabilgaitz utziz.

  • Salvador Marzana Abiazioan zegoen bitartean ez zuen goserik pasa

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Hegazkintzan jardun zuen bitartean goserik ez zuela sekula pasa kontatzen du. Frantzian erbesteratuta zeuden gurasoei ere bidaltzeko adina diru irabazten zuen gainera.

  • Jose Mari Kruzeta Umetako oroitzapenak: gerrako ekonomia

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Umetako kontuak. Estazioan trenbide bat zegoen Orbea lantegira joateko. Orbeatik irteten ziren obusak gogoan ditu.

  • Jose Mari Kruzeta Estankoak gerrako alargunentzat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerrako alargunei estankoa eman zitzaien, Eibarren ere bai. Margaritaren denda izaten zen Eibarren kasu honetakoa.

  • Jose Mari Kruzeta Blokeo ekonomikoaren ondoren tailerrak itxi

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Sozialistak ere erresitentzia baziren ere, Francoren propaganda komunisten kontrakoa zen. 1941. urte inguruan 'Division Azul'. Blokeo ekonomikoa bukatu eta tailer txiki batzuk desagertu egin ziren.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra denboran etxerik ez

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Zaila izaten zen gerra denboran etxea topatzeko, batez ere kanpotarrek. Eztabaida handia egon zen herrian etxe gehiago sortu edo lantegi gehiago. Ermua nola handitu zen.

  • Secundino Loidi "Pampo" Gerra garaian, Deustura fusilak egitera

    Secundino Loidi Erquizia (1919) Eibar

    Gerra hasi zenean, Deustura joan zen lanera, fusilak egitera. Zein lan egiten zituzten azaltzen du.

  • Secundino Loidi "Pampo" Gerran fusilak egin, kartzelara eta soldadutzara

    Secundino Loidi Erquizia (1919) Eibar

    Deustun fusilak egiten aritu ziren gerra garaian eta handik pixkaka ia Galiziaraino iritsi ziren. "Eibartikan urten genduan" kantuaren estrofa bat abesten du. Kartzelatu egin zituzten. Ondoren, soldadutzara joan behar izan zen frankistekin eta sei urte egin zituen.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Gerra hasieran, Alegiatik ihesi

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Gerra hasi zenean, aita Azpeitira joan zen ihesi, errepublikazalea zelako. Amonarekin Orendainera joan ziren; eta bere amak, berriz, bi fronte pasa zituen. Aitarengana iritsi zenean, hura bezalakoei zer egiten ari ziren jakinarazi zion eta berarekin bueltan ekarri zuen. Alegiara bueltatzeari esker, ez zuen lana galdu. Garaiz itzuli ez zirenek, berriz, paper-fabrikako lana galdu omen zuten.

  • Jesusa Izagirre Ebakuazioan Karrantzako etxe batean

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Ebakuazioan kamioi batean joan ziren Karrantzara, dendako gauzak ere bertan sartuta. Karrantzan, etxe batean egon ziren eta bertako ugazabari dendako jeneroa ematen zioten baserriko produktuen truke.

  • Agustin Legorburu Ostu beharra, jan ahal izateko

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra zibilean, neba-arrebak bananduta egon ziren. Sopuertan zeudela, akorduan du patata ostu zutela, zerbait jan ahal izateko. Arreba zaharrenak Bilbon neskame zebilela, Frantziara egin zuen alde. Gerraostean denak etorri ziren bueltan.

  • Erramun Ansa Laborden lanean ala gerran soldadu?

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Laborde oso garrantzitsua izan zen Andoainen. Espainiako enpresa garrantzitsuenetarikoa zen. Lantegian zer erreminta egiten ziren aipatzen du. Gerra garaian, militarren mende egon zen lantegia; Eibar aldetik jende asko etortzen zen Labordera, horrela ez baitzuten gerrara soldadu joan beharrik. Gerra bukatu zenean, baina, ez ziren gehiago etorri.

  • Juan Bautista Aizpurua Fabrikak militarizatzeak ekarritako abantailak

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    SAPA fabrika militarizatuta egon zen gerra garaian, eta beste hainbat lantegi ere militarizatu egin zituzten; Laborde, hala nola. Fabrika militarizatuetan sartuz gero, ez zen gerrara joan behar izaten.

  • Juan Bautista Aizpurua Fabrika militarizatuetako lanaren arriskua

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Andoaingo fabrika militarizatuak ez ziren arriskutsuak izaten, zati mekanikoaz arduratzen baitziren; Gasteizen arriskutsuagoa zen, ordea, han betetzen baitzituzten armak bolborarekin. 14-28 urte zituela SAPAn egin zuen lan Juan Bautistak.

  • Joxeba Amutxastegi Bizartegiaren garrantzia familiako ekonomian

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Familian bizartegia zeukaten: aita bizargina zen; eta amak, ezkondu zenean, ile-apaintzaile izateko ikasi zuen. Gerran, aita kartzelan sartu zuten eta heriotza-zigorra izan zuen; garai hartan amaren ile-apaindegiko lanari esker atera zen familia aurrera. Aitak Donostian ikasi zuen lanbidea, eta hara joateko bizikleta hartzen zuen.

  • Joxeba Amutxastegi Bizartegia kendu eta kiosko/posta bihurtu

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Bizartegia itxi egin zieten gerra garaian. Horren ordez, egunkariak saltzeko eta armadaren gutunak jasotzeko erabiltzen zuten lokala, eta hilabete bat egon zen horrela. Bizartegia kendu zieteneko eguna gogoratzen du.

  • Joxeba Amutxastegi Aita Andoaina itzultzera atrebitu eta kartzelan bukatu zuenekoa

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    1937-38 inguruan, aita Andoaina itzuli zen. Orduan bodegan hasi zen lanean, eta ama ere sukaldari egon zen han. Gerran espioia zegoen Andoainen, eta harekin aitak tratua izan zuen, nahiz eta amak kontuz ibiltzeko esaten zion. Azkenean, aita udaletxe azpiko kartzelara eraman zuten guardia zibilek: hiru hilabete egin zituen kartzela hartan, eta gerora 29 hilabeterako eraman zuten Ondarretako kartzelara. Bi epaiketa izan zituen denbora hartan.

  • Txomin Aranburu Gerran fabrikak militarizatuta Andoainen

    Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain

    Jende askok alde egin zuen Andoaindik gerra garaian, Bizkaia aldera gehienek. Bitartean, Andoainen lana bazegoen, fabrikak militarizatu egin baitzituzten. Laborden lan handia egon zen garai hartan.