Politika eta Franco

  • 1128 Franco Eibarren

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    Franco Donostian. Eibarrera ere etorri zen, baina ez zuen denbora asko egin. Eibarko jendea etxean sartuta. Egun horretan Faustina Hendaiatik etorri zen trenez eta kanpoko jende asko etorri omen zen trenean. Armada izugarria ekarri omen zuen Francok. Orduko bizipenak.

  • Juana Arrieta Lezeta Euskararen egoera gerra zibilaren ostean

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Euskararen aldeko mugimendu handia Bilbon. Gerra ostean euskaraz berba egiterik ez zegoen; umeei euskarazko izenik ipintzerik ere ez.

  • antonio-maria-yraolagoitia-orbea Eibarko udaletxean 60-70 hamarkadetan alkatea aukeratzeko erabiltzen zen sistema

    Antonio María Yraolagoitia Orbea (1925) Eibar

    Eibarko udaletxean 60-70 hamarkadetan alkatea aukeratzeko erabiltzen zen sistema

  • Ofelia de los Toyos Recuerdos de la guerra: la familia de un lado para otro

    Ofelia De los Toyos (1925) Eibar

    Recuerdos de la guerra: la familia de un lado para otro

  • Ofelia de los Toyos Exilio: eibarreses y el Centro Republicano

    Ofelia De los Toyos (1925) Eibar

    Exilio: eibarreses y el Centro Republicano

  • Danel Zenarruzabeitia Toribio Etxeberria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera

    Danel Zenarrutzabeitia Badiola (1927) Eibar

    Toribio Etxeberria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera

  • Teresa eta Mari Paz Informazio falta gerraostean

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Auzoko baten irratian entzuten zituzten kanpotik (Frantziatik, Ingalaterratik) ematen zituzten berriak. Hala ere, guardia zibilak inguruan ibiltzen ziren irratiak zituzten edo ez jakin nahian.

  • Juan eta Aurelio Abaunza Eskolan euskara galarazita

    Aurelio Abaunza Bereziartua (1929) Juan Abaunza Etxebarria (1930) Abadiño

    Maistra donostiarra zuten Mendiolako eskolan, baina erdalduna zen. Galarazita zuten euskaraz egitea. Gerraostean joan ziren biak eskolara, zazpi-zortzi urte izan arte ez baitziren eskolara joaten. Eskolatik irteterakoan beti izaten zuten baserriko lana zain.

  • Joxe Aburuza Etxeberria Emakumeak puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik

    Joxe Aburuza Etxeberria (1936) Aduna

    Lehen emakumeak ezkondu ondoren gutxi joaten ziren lanera. Puntuen sistema zegoen eta hura azaltzen du. Emakumeek puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik eta horrela lanean baino gehiago irabazten zuten. Puntuena Francok familia ugarien alde egindako lege baten araberako sistema zen. Jornala lanera joan gabe lortzen zuten. Gero puntuen sistema gutxitzen joan zen eta azkenean kendu egin zuten.

  • Eugenio Sagastizabal "Historia de España" maisuaren ikasgai kutuna

    Eugenio Sagastizabal Beobide (1928) Arrigorriaga

    Burgosko maisua izan zuten. Militarra zuen semea. "Historia de España" irakasten zieten asko, galdutako koloniak eta horrelakoak zituen beti ahoan. "Horrek hona etorri zien hau Espaiñeratuten", dio Eugeniok.

  • Joxe Mari Lertxundi 'Cara al Sol' (bertsio "berezia")

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Bazen tipo bihurri bat, kartzelan izandakoa. Kartzelan, Cara al Sol abestera derrigortzen zituzten; bere bertsioa abesten zuen hark.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Francoren diktaduran errepublikazaleak isilik

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Gerra hasi ondoren errepublikazaleek ezin zuten hitzik esan. Gerra bukatu zen Madrilera iritsi zirenean eta gero Franco jarri zen eta diktadura ezarri zuen, hark esaten zuena egin behar zen.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Soldadu Afrikan

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Komunio handia egin zuen hamabi urterekin eta hor bukatu zen bere eskola baino gero soldadu zela ikasten jarraitu zuen. Soldadutzan ofizinista eta furriel izan zen, 50-51 urteetan, Saguenen, Afrikan. Ondo ibili zen soldadutzan, kapitainak maitea zuelako. Brigadak ekarritako kartak berak partitzen zituela gogoratzen du. Soldadutzan elkarrekin izandakoak gogoratzen ditu eta euskaldunak estimatuak zituztela pentsatzen du. Soldadutzako kontakizunak azaltzen ditu. Kapitainak bidali zion karta bat oraindik gordetzen du, karta hari esker hiru hilabete gutxiago egin zituelako soldadu bezala.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain Argitalpen klandestinoen, sermoien... bilketa

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Lazkaoko fraide-etxean liburutegi eta artxiboa sortzeko hasieran izan zituen zailtasunei buruz hitz egiten du. Hasiera batean liburutegia eratzeari ekin zion, eta gero etorri zen artxibategia osatzearen ideia. Argitalpen klandestinoen, sermoien... bilketarekin nola hasi zen. Bilketaren garrantziaz hitz egiten du.

  • Basilisa Agirre Maistra euskalduna, baina ezin euskaraz egin

    Basilisa Agirre Uranga (1932) Amorebieta-Etxano

    Montorra auzoko eskolako maistraren alaba bere laguna zen. Maistra zornotzarra eta euskalduna izan arren, ezin izaten zuten euskaraz egin.

  • Xabier Amuriza Sotana eta guzti manifestazioetan

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Bizkaian "Gogor" izeneko abade taldea sortu zen "gogorkeriaren aurka gogortasuna" lelopean. Manifestazioak egiten zituzten, sotana eta guzti, poliziak ezin zituen ukitu gotzainaren baimen barik eta.

  • Xabier Amuriza Elizako erregistaroak euskaraz

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Abade zenean, erregistro liburuak euskaraz idazten hasi zen eta erdaraz heltzen zitzaizkion gutunak itzuli egiten zituen. Hori dela eta, arazoak eduki zituen artzapezarekin.

  • Xabier Amuriza Elizaren independentzia errejimenaren kontra egiteko

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Errejimena elizan sartu ezin zela aprobetxatuz, abade askok elizako lokalak uzten zizkieten behar zutenei. Abade izateagatik eskura zituzten tresna guztiak erabiltzen zituzten kulturaren alde eta errejimenaren kontra.

  • Xabier Amuriza Elizako atean atxilotu zuten lehenengoz

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Lehenengoz, elizako atean atxilotu zuten Xabier, ezkontza baten ostean. 30 mila pezetako isuna zeukan eta ordaindu ezik, mila pezeta bakoitzeko egun bat pasatu behar zuen kartzelan. Ordezko abade bat bidali zuten kartzelan egon zen artean, baina herriak ez zion mezarik esaten utzi.

  • Xabier Amuriza Hamar urteko kondena

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Agiri bat sinatu zuten bost abadek eta gose greba egin zuten. Hamar urteko kondena jaso zuen Xabierrek eta zazpi urte egin zituen Zamorako kartzelan.

  • Xabier Amuriza Iraultza Frankismoko azken urteetan

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Frankismoaren azkenengo urteetan berpizkunde handia egon zen Euskal Herrian. Gazte belaunaldi berri horrek greba handiak antolatu zituen, boltsa solidarioak... Abadeek asko lagundu zuten ekintza hauetan. Abadeen mugimendua handia izan zen.

  • Xabier Amuriza Aitaren ipuinak kartzelan zegoela

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Gurasoek ez zuten ondo ulertzen gose greba zer zen. Kartzelara bisitan joaten zirenean ere, aitak ipuinak-eta kontatzen zizkion. Erderaz egin behar izaten zuten berba kartzelako bisitetan.

  • Xabier Amuriza Kondena luzedunen isolamendua

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Kodena txikidunak Madrilera bialtzen zituzten eta kondena luzedunak Zamoran utzi, isolatuta. Azkenean gutxi batzuk geratu ziren kartzelan, baina berrogei izatera ere heldu ziren sasoi batean.

  • inaki-arregi Hainbat taldetako kide

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    JOC (Juventud Obrera Católica) elkarteko kide ere izan zen. Belgikan sortu eta hona etorritako elkartea zen, garai batean Acción Católica deitzen zitzaiona. Gerora beste talde baten ere parte hartu zuen. Han egunkari pixka bat iraultzailea kaleratzen zuten eta bera zen egunkariak banatzearen arduraduna. Umeekin begirale gisa ere ibilia da.

  • Bitoriano ansa Gerraostean eskolan "Viva España"

    Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain

    Eskolan mojetan ibili zen, ospitalean. Gerraostean La Sallen ibili zen. Dena erdaraz egiten zieten, euskaldunak izan arren. Besoa altxatuta "Viva España" kantatu behar. Francoren koadroa. Erdara umetatik entzun du.

  • Migel Amas Santa Barbara eta Burgosko prozesua

    Migel Amas Egibar (1932) Andoain

    Santa Barbara egunean, jai izaten zuten Sapan eta langile guztiak bazkaltzera joaten ziren. Santa Barbara egun batean, "Burgosko prozesua" izan zen eta denak greban atera ziren. Geroztik, ez da berriro egon Santa Barbara jairik Sapan.

  • Migel Amas Hilketaren interpretazioa lehen eta orain

    Migel Amas Egibar (1932) Andoain

    Hasieran, grebak jornala hobetzeko izaten ziren; gerora, arrazoi politikoengatik izaten ziren. Carrero Blanco hil zutenean, xanpainarekin ospatu zuten askok. Gaur egun, jendeak ez du berdin ikusten hilketa.

  • Mikela Ansa Andoaingo ikastolan, itxi zuten arte

    Mikela Ansa Goenaga (1926) Andoain

    Eskolan mojekin hasi zen, eta gero ikastola zabaldu zuten, Doña Juanita Alkainena. Gantxiloa egiten erakusten zuen. Han dena zen euskaraz. Eskolarako bidea. Gerra denboran itxi egin zuten ikastola, eta eskola publikora joan behar izan zuen. Doktrina ere gaztelaniaz han, eta kosta zitzaion; lehen euskarazkoa zuten. Jaunartzea noiz egin zuen. Erdaraz ez zekien. "Cara al Sol" kantatzen zuten.

  • Miren Zarraga Etxera buelta

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Mirenen aitak gutunak idazten zituen, eta Gurutze Gorriaren bitartekaritzaz bueltatu ziren Frantziatik Andoainera ama eta lau anai-arrebak. Trenez iritsi eta aita ikusi zueneko oroitzapena. Herrira bueltatu zirenean, ezer gabe utzi zituztela jabetu ziren.

  • Miren Zarraga Espainiako ereserkia abestu behar

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Herrira itzuli, eta eskolan hasi ziren. Amak esaten zien ez esateko Frantzian egonak zirela. Astean behin opila txokolatearekin ematen zien eskolan, baina Miren eta bere bi ahizpei ez zien ematen "gorriak" zirelako. Espainiako ereserkia abesteko esaten zien maistrak, baina beraiek ez zekiten: amak ez kantatzeko esaten zien.

  • Miren Zarraga Maistra errepublikarra

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Gerraostean eskolan hasi zireneko kontuak. Maistra berri bat hasi zen eskolan: Doña Karmen Talavera. Antza, maistra berria errepublikarra zen. Maistra horrek opila eta txokolatea uzten zizkien komuneko ate atzean, baina norbaitek salatu eta mokadu gabe geratu ziren.

  • Miren Zarraga 'Prietas las filas' abestera behartu

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Eskolako kontuak. Inpektoreak ibiltzen ziren eskolan. Behin, 'Prietas las filas' abestera behartu zuten. Gero, etxera joan zirenean, ahizpa batek esan zion amari Mirenek kantu frankista bat abestu zuela, eta amak jo egin zuen. Eskolan, kalean, etxean... diktadura bizi zutela dio.

  • Miren Zarraga Astero komandantziara joan behar

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Andoainera bueltatu zirenean, astero komandantziara joan behar izaten zuen familia guztiak. Kalean zihoazela "rojos" esaten zien.

  • Miren Zarraga Oldarra taldeko ikurra

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Klandestinitate kontuak. Ikurrinak kolkoan sartuta ibiltzen ziren. Mirenen ahizpa Begoña oso abertzalea zen. Santa Krutz jaietan, besoan Oldarra Dantza Taldearen ikurrarekin atera zen ahizpa. Guardia Zibilak ikusi eta hura kentzeko agindu zion.

  • Miren Zarraga Ikurrinak banatzen

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Ikurrina txikiak banatzen ibiltzen ziren Miren eta bi ahizpak. Ez zuten beldurrik pasatzen.

  • Miren Zarraga 'Pirenaica' irratia

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    'Pirenaica' irrati klandestinoa entzuten zuten etxean. Dolores Ibarruriren hitzaldiak entzuten zituzten irrati bidez. Ondoko bizilaguna, emakume errepublikar bat, beraien etxera joaten zen irratia entzutera.

  • Miren Zarraga Francoren bisitak

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Pena du etxean gaztelaniaz hitz egiten zutelako. Aita Asuatik Andoainera bizitzera joan zenean, euskaraz hitz egiten zuen. Gero, ordea, jazarpen handia egon zen, eta gaztelaniaz hitz egiten hasi zen. Francoren bisitaren bat izaten zen bakoitzean Mirenen aita eta beste bost gizon kartzelan sartzen zituzten.

  • Erramun Ansa Pelayoak eta margaritak

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Karlisten seme-alabak izaten ziren pelaioak (mutilak) eta margaritak (neskak). Andoaingo Bastero eraikinean biltzen omen ziren. Erramunek gogoan du nola 'Cara al Sol' eta martxa erreala kantatu behar izaten zituzten eskolan, eseri baino lehen.

  • Migel Ansa "Gora Euskadi, Jaungoikoa eta lege zaharra"

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Gerraosteko giroaz hitz egiten du. Igandetan, La Salleko apaizekin mezara joaten ziren. Etxera bueltan, errepidean idatzita ikusi zuen: "Gora Euskadi, Jaungoikoa eta lege zaharra". Arrebak gerrari buruz esaten zituenak.

  • Migel Ansa Buruntzako gurutze puntan ikurrina

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    15 urte inguru zituela, San Roke egun batez Urnietako bi lehengusurekin Buruntzara joan zeneko pasadizoa. Buruntzako gurutzearen puntan ikurrina zegoen jarrita. Ikurrina debekatuta zegoen orduan. Guardia zibilek agindua eman zuten ikurrina kentzeko.

  • Migel Ansa Ikurrina eta propaganda politikoa

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Frankismo garaia du hizpide. Ikurrina eta propaganda politikoa ezkutuan gorde beharra. EGI eta ETAren propagandak.

  • Migel Ansa Kantu frankistak, eskolan

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Mojen eskolan, 'Cara al Sol' eta 'Viva España' kantatzen zuten.

  • Migel Ansa Agur faszista egiteari utzi

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    La Salle eskolan, eskolako zuzendaria gelan sartzen zenean eskuineko besoa altxatu (agur faszista) eta "Ave Maria Purísima" esan behar izaten zuten. Zuzendari berriak, ordea, agindua eman zuen besoa gehiago ez altxatzeko.

  • Migel Ansa Euzkadi irratia

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Iluntzetan, anaia zaharrenaren etxera joaten zen Euzkadi irratia entzutera. Venezuelatik emititzen zuten irratia.

  • Migel Ansa 1966an Urbian bizitakoa

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Diktadura garaiko kontuak. Mixel Labegerieren kantak hasi ziren modan jartzen. Urriko aurreneko igandean mendizaleen eguna ospatzen zen Urbian. Euskal giroko festa. Euskal kantak abestu zituzten. Hernaniko gudari batek altxatu zuen ikurrina. Jendeak ikurrinak atera zituen.

  • Migel Ansa Euskara elizan

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Diktadura garaian, euskaraz egitea debekatuta zegoen. Elizan ere latina zen nagusi: Aita Gurea, arrosarioa eta sermoi batzuk izaten ziren euskaraz.

  • Maria Jesus Ansa Mojen zigorra

    Maria Jesus Ansa Uribe (1931) Andoain

    'Cara al sol' ozenki ez kantatzeagatik zigorra ezarri zioten mojek Maria Jesusi: Espainiako ereserki nazionalaren letra hogeita lau aldiz kopiatzea. Gurasoek hori jakin zutenean, Maria Jesusen bila joan eta etxera eraman zuten, mojei sekulakoak esan eta gero.

  • Maria Jesus Ansa Gregorio 'carbonero'k mojak Valladolidera bidali!

    Maria Jesus Ansa Uribe (1931) Andoain

    Gregorio 'carbonero' esaten zioten ikazkin bati kontatzen zizkioten Maria Jesusek eta haren bi ahizpek mojekin izaten zituzten istiluak. Harekin husten zituzten barrenak.

  • 1369 Erromeriara derrigortuta

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Ilerik ez zioten ebaki, baina beste batzuri bai. Zerora, makinarekin. Herri bat hartzen zuten aldiro, erromeria egiten zuten plazan, eta behartuta zeuden joatera.

  • 1369 Luzarorako zigorrak

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Urtebete iraun zuten zigorrek. Joan ziren denak ibili ziren garbiketak egiten, txandaka. Baserrian dirurik ez zegoen. Anai bat langile batailoeitan eta bestea kartzelan. Gasteizko plazara joaten hasi zen, etxean laguntzeko. Hiru andre joaten ziren. Bezperan bidaltzen zuten jeneroa, kamioi txiki batean. Udaletxean pasea eskatu behar zen. Sagarrak, intxaurrak, gaztainak. Babarrun gorria plazara ez eramateko esan zion, berari emateko.

  • Julian Astola Argoitia Gasteizen gazteak "Gora Euskadi"ka

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Euskaldun gutxi zeuden orduan Gasteizen. Julian bizi zen Aldabe kalean zegoen euskaldun bakar horietako bat, gipuzkoarra bera. Gasteizen erdara apur bat ikasi zuen, eta gero soldaduskan gehiago. Urte bi eman zituen morroi. Gogoan ditu orduko gazte batzuk "Gora Euskadi"ka kaleetan. Poliziak harrapatzen bazituen, soldadu errekrutatu eta atzerrira bidaltzen zituzten armadarekin borrokara.

  • Mauri Lasaga Belategi Senarra kartzelara

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Ezkondu eta urte batzuetara Mauriren senarra atxilotu, jipoitu eta kartzelaratu egin zuten. Kartzelan zegoela, 19 hilabeteko alabatxoa hil zitzaien. Sei hilabete eman zituen preso.

  • 528 Taberna giroa; Aberri Eguna

    Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta

    Taberna giroa nolakoa izaten zen; lehenago neskak ez ziren tabernetan sartzen, ez zegoen ongi ikusia. Aberri Egunean, gauza berezi bezala, aitarekin joaten ziren. Beraien etxean Aberri Eguna ospatu egiten zen; gerraostean baina, kalean ezin zitekeen horri buruz lasai hitz egin.

  • 270 Haurtzaroa gerraostean

    Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate

    Umea zela erdarazko kanta asko ikasten zituzten.

  • Soledad Abarrategi Bi maistra

    Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Eskolako kontuak. Lehenengo eduki zuten maistra falangista zen. 'Cara al Sol' abesten zuten eskolan. Bigarren maistra ona zen: urtean behin bazkari bat egiten dute harekin.

  • Pilar Bastida Irastorza Ezkonduta ezin lan egin

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Bederatzi urtez aritu zen "Unión Cerrajera"n lanean, bulegoan. Gero etxean torlojuak egiten zituen. Umeak hasi eta gero, lan bila hasi eta ezin izan zuen lanik egin ezkonduta zegoenez legeak debekatzen zuelako. Enpresa titulazioa atera zuen bere akademia jartzeko.

  • Felix Ajuria Belar Zine akaberan, eskua jasota

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Zine akaberan, Franco agertzen zen pantailan eta ereserkia entzuten zen. Ikusleek tente jarri eta eskuineko besoa altxatu behar zuten. Mutil batek besaulkiko heldulekua teloira bota zuen behin.

  • Felix Ajuria Belar Francoren argazkiari txikitoa bota

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Santa Agedako festetan Francoren argazki bati txikito bat zion mutil batek. Kartzelan sartu zuten mutila. Kartzelatik ihes egin zuen, eta nondik nora ibili zen azaltzen du.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel Uniforme militarraren uhalez mandoarentzako hedeak egin

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Txapel gorriarekin eta korreajeekin desfilatzen zuten mutikoek San Martinen, gerra denboran. "¡Viva Santiago!" esan behar zuten eliza paretik pasatzean. Mutil baten aitak mandoentzako hedeak egiteko erabili zituen semeren uniformeko uhalak.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel "Vuela avecilla, vuela" kantua

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Eskolan kantatzen zuten erdarazko kantu bat: "Vuela avecilla, vuela"

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel 'Cara al Sol', bertsio zaharra

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Eskolan kantatzen zuten Cara al Sol kantua. Bertsio zaharra; tartean "carlistas aurrera!" entzun daiteke.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel "España es mi patria, mi madre adorada..." kantua

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Eskolan erakusten zieten beste kantu bat: "España es mi patria, mi madre adorada...". "Gloria a la patria, gloria sin fin porque alegre sabe morir" amaitzen da. Bigarren aldiz kantatzen du, lehenengoan nahastu egin da eta.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel "Ya la campana sonora avisa" kantua

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    "Ya la campana sonora avisa" kantua kantatzen du.

  • Sabina Arruabarrena Anaiak izan zituen arazoak, gerra ondoan

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Anaia zaharrenak ezin zuen etxetik atera; gordeta egon zen, Urnietan. Gainera, isuna jarri zioten gero. Ama eta biak bisitan joaten ziren. Guardia zibilak ate joka joan, eta udaletxera eramaten zuten anaia, gaua pasatzera.

  • Sabina Arruabarrena Gerra ondoan, eskolan komeriak

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Udaletxeko eskolako kontuak. Neska-mutilak aparte. Maistrak begitan hartu zuen, gerran kanpoan ibilia zelako. Jostorratza puntaz gora eman ziolako errieta egin zion, esanez "gorriek" erakutsi ziotela hori egiten. Berak ez zuen eskolara bueltatu nahi, baina etxean ezin zuten beste ikastetxerik ordaindu.

  • Sabina Arruabarrena Besoa altxatuta, denen erakusgarri

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Eskolan errezatu eta kantatu egiten zuten. Atze-atzean egoten zen bera, mahairik gabe banku batean eserita, eta aurreraino joanarazten zuen irakasleak, besoa altxatuta abestera. Jostorratzaren pasadizoa aipatzen du.

  • Begona Gabilondo Mugan atxilotuta

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Ahizpa Frantziara joan zen ezkontzera, nobioa han zegoelako, bueltatu ezinik. Legez kanpo pasatu behar zuen muga, baina berak ez zekien. Anaia eta bera joan ziren laguntzera. Guardiak zain zeuden, eta Irunera eraman zituzten atxilotuta. Hurrengo egunean pasatu zuen muga, eta ezkondu zen; sozialista batekin, baina elizaz.

  • Begoña Errasti Aita libre, baina etxean ezkutatuta

    Begoña Errasti Agirre () Azpeitia

    Begoñaren aita nazionalisten bandoan ibili zen gerran. Gerra bukatu, eta denboratxo bat preso egin zuen. Libre utzi zutenean, ordea, baldintza batzuk jarri zizkioten: hiru urtean ezin zuen etxetik irten, eta ezkutuan egon behar zuen; karlistentzat egin zezakeen lana soilik.

  • Migel Gurrutxaga Mutikoak falangista jantzita elizara

    Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia

    Urrestillan bertan eduki zuten eskola, bata mutilena eta bestea neskena. Falangista jantzita joan behar izaten zuten eskola-mutikoek elizara. Eskolan maisu erdalduna zuten, gaiztoa. Eskola garaian zigorrak edukitzen zituzten euskaraz hitz egiteagatik eta baita soldaduskan ere.

  • 475 "Frente de Juventudes"-eko kide izan behar

    Txomin Sarriegi Olaran (1928) Beasain

    "Frente de Juventudes"-en inguruko azalpenak ematen ditu. Kirol ekintza desberdinak antolatzen zituzten.

  • 475 Arlo askotan zegoen zentsura

    Txomin Sarriegi Olaran (1928) Beasain

    Politika gaien inguruan ere zentsura handia zegoen. Elizak indar handia zuen garai hartan. Kultur ekintza desberdinen antolaketa euren esku zegoen.

  • 478 "Maestros sietemesinos"

    Aitor Garmendia Goitia (1934) Beasain

    Rufino Movellan kanpotarra zen izatez. Irakasle aparta zen baina jarrera politikoagatik debekatu zioten eskolak ematea. Alderantziz, Erregimenaren aldeko zirenek, zazpi hilabetetan lor zezaketen irakasle titulua. "Maestros sietemesinos" esaten zitzaien hauei.

  • 447 Francoren garaiko politika Bergaran

    Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara

    1966 inguruan sartu zen Antonio politikan. Hauteskundeak egin ziren Bergaran eta orduko gorabeherak azaltzen ditu. Lehenengo 6 urteetan bizi izandako egoera politikoa.

  • 447 Diktadura garaiko giro politikoa Bergaran

    Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara

    Frankismo garaiko giro politikoa Bergaran. Udalean zeuden ordezkariak, frankismoaren aldekoak edo kontrakoak ziren; ez zegoen partidu politikorik. "Terzioak" (kulturala, familiarra eta sindikala).

  • Inazio Madinabeitia Irizar Lapurreta baten lekuko, 1971. urtean

    Inazio Madinabeitia Irizar (1922) Bergara

    ETAk lapurreta egin zen 1971. urtean banku batean, eta bera hantxe zegoen, Narbaizako dirua eramatera joanda. Deklaratzera joan behar izan zuen gero, Donostiara.

  • Inazio Madinabeitia Irizar Franco Bergarara joan zenekoa

    Inazio Madinabeitia Irizar (1922) Bergara

    Franco Bergarara joan zenekoa. San Pedroko parrokiako kristoa ikusten egon zen. 50eko hamarkadan izango zen. Soldadu zegoenean, Francoren aurrean desfilatu zuen birritan.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Gerra garaiko giroa, nazionalak sartu ostean

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Ez da desfileekin eta kanpai jotzeekin akordatzen, baina bai besoa altxarazten zietela. Bazeuden "margaritak", baina gutxi ziren. Denak etxe barruan egoten ziren, San Antonion. Oñatin egin zituzten desfile asko. Bandera espainola jarri behar zen balkoian, baina beraiek ez zuten jarri.

  • Julen Madariaga Frantzian kartzelan egon ondoren, debekatu egin zioten Ipar Euskal Herrian bizitzea

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Kartzela ez da errefuxiatuei ezartzen zaien zigor bakarra. Kartzelan egon ondoren, debekatu egin zioten Ipar Euskal Herrian bizitzea eta lan egitea. Dordoña ibaitik iparraldera joatera behartua zegoen. Bilbora itzultzea erabaki zuen orduan.

  • Julen Madariaga Baionako Katedraleko gose-grebaz (1974)

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Gose-greba famatu bat egin zuten Baionako Katedralean, 1974an Telesforo Monzon, Txillardegi, Julen bera eta beste berrogei bat lagunek. Polizia bonba negar eragileekin sartu zen. "Madariaga, besterik ez dugu nahi", esaten omen zuten. Ikusita jendea itotzen ari zela, entregatu egin zen. Bera eta zakurra; honek aurre egin zien poliziei; dena filmatua dago.

  • Julen Madariaga Marc Legasseren interpretari-lan bitxia poliziaren eta grebalarien artean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Marc Legasse-k organo kontzertuak ematen zieten gose-greba garaian Baionako Katedralean. Eta horretaz gain, itzultzaile-interpretari lanak egiten zituen polizia eta grebalarien artean, oso modu bitxi batez.

  • Julen Madariaga Fresnes-ko ospitalean maoista batekin

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Konpromisoa hartu zuten grebarekin jarraitzeko eramaten zituzten lekuan. Bera Baionako kartzelara eraman zuten lehendabizi. Hotz handiak eta grebak gaixotuta, Pariseko Fresnes-era eraman zuten gero, han ospitalea zegoelako. Ospitalean, tranpako gose-greba egiten ari zen maoista bat ezagutu zuen.

  • Julen Madariaga Irakasle mutxurdin gaizto batek Institutuan gorriak ikustarazi zizkion

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Txiletik hamalau urterekin itzuli eta Institutuan hasi zen Bilbon. Oso oroitzapen txarra du. Ameriketan ez zen latina eta greziera erakusten. "Mutxurdin" hitzaren etimologiaz. Bazen Institutuan irakasle mutxurdin bat, gaiztoa, beltzak ikustarazi zizkiona. Bazekien "rojo separatista" ginela, eta ikasi arren, 0 jartzen zion.

  • Julen Madariaga Julen erraldoia mutil koskorren artean Institutuan

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Ikasgai batean "0" izanez gero, ezin zen bataz bestekoa egin. Bizpahiru urte galdu zituen horregatik. Getxoko Institutuko argazki zaharretan ikusten dira mutil koskorrak praka motzetan, eta erraldoi bat: Julen.

  • Julen Madariaga "Oztopo izan dena abantaila bilakatzen da batzuetan"

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Errebalida Espainian egin behar izan zuen, Euskal Herrian ezin baitzen. Oviedon galdutako ikasturteak berreskuratu zituen. Oztopo izan dena abantaila bilakatzen ei da batzuetan.

  • Julen Madariaga Aita Urrutia jesuitak jakin gabe lagundu zuen Ekin-ETAsortzen

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Aita Urrutia, Jatabekoa izatez, administratiboko irakaslea Deustun. Oso jakintsua. PNVkoa zen pentsamenduz. 1978ko estatutua idazten lagundu zuen. Haren bidez ezagutu zuen Julenek Gurutz Ansola, azpeitiarra. Julenek "abogado economista" ikasi zuen. Urrutiak bere aldetik ezagutzen zituen Jose Manuel Agirre, Gurutz Ansola eta Julen. Ikusi zuen hirurak abertzaleak zirela, eta hirurak bildu zituen. Ez da oroitzen zein momentutan batu ziren Benito del Valle eta abarrekin.

  • Julen Madariaga Nola ezagutu zuen Madariagak Txillardegi

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Txillardegi aspalditik ezagutzen zuen Julenek, txiripaz. Amak ahizpa zuen ezkonduta Donostian, eta oporretan Julen eta anaia Jon sarri joaten ziren hara. Antiguan ezagutu zuten elkar, 16-17 urte zituela. Albisu ere bai. Nork erran lau edo bost urte geroago Ekin eta ETA bezalako erakundeak sortuko zituztenik?

  • Julen Madariaga Madariagak eta Txillardegik erdaraz elkarrekin

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    16-17 urterekin erdaraz jarduten zuten Madariagak eta Txillardegik, ez baitzekiten euskaraz. Zertxobait bazekien Julenek, umetan neskameekin ikasita.

  • Julen Madariaga Xabier Peñarekin eta Alfontso Irigoienekin ikasi zuen euskaraz

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Xabier Peñarekin eta Alfontso Irigoienekin ikasi zuen euskaraz Bilbora itzulitakoan. Asko estimatzen zuen Julenek Alfontso (hau ere Ekin-en sortzaileetarikoa, bertsolaritzaren sustatzailea izateaz gain). Txilera joatean ahaztu zitzaion zekien euskara apurra.

  • Julen Madariaga Hiru nazionalitate ditu Madariagak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bi osaba guztiz españolistak zituzten Bilbon. Txiletik itzuli zirenean Jon eta biak, ondo hartu zituzten. Egunak igarotzen zituzten euren etxean. Gero Txilen alderantzizkoa gertatu zitzaien. Fresnesen greba egin ondotik Txilera bidali zuten, Orly-tik hegazkinez. Hiru nazionalitate ditu: Txiletarra, frantziarra eta espainiarra.

  • Julen Madariaga Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Egonezin handia zegoen sasoi hartan (1945-50) zenbait zirkulutan. Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen joan ziren. Bazen ezkerreko jende ez abertzalea, eta karlista "onargarriak", gero eurak... Elkar ezagutuz joan ziren poliki-poliki. Berrogei bat lagun izango ziren orduko bilkuretan.

  • Julen Madariaga Abertzaleak elkar ezagutzen eta biltzen

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Azkenean dozena bat lagun geratuko ziren, galbahea pasatu ondoren. Barandiaran, Benito del Valle, Txillardegi, Alfontso Irigoien... Julenek uste du Alfontso apur bat minduta geratu zela eurekin, taldeko norbaitek erabili egin zuelako zenbait eginkizunetarako. Ikasle ez zen bakarra zen. Ekin, barne aldizkariaren izena zen lehenik

  • Julen Madariaga Ekinen sorrera 1952an

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Benito del Valle, Alfonso Irigoien, Txillardegi, Jose Manuel Agirre, Barandiaran... geratu ziren taldean. Eta erabaki zuten zerbait ezberdina egitea, gure herria hiltzen ari zela ikusita. Eta astero biltzen hasi ziren. 1952-53 ikasturtean sortu zen Ekin.

  • Julen Madariaga Lehen helburua: independentzia

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Sei urtez harremanetan ibili ziren Ekin gisa PNVrekin eta abarrekin. Orduan eta orain lehen helburua: independentzia. Horretan ez da batere diferentziarik orduko Ekin eta oraingo ETAren artean. Eta barne demokrazia handia zegoen urte haietan. Dena eztabaidatzen zen.

  • Julen Madariaga EAJrekin harremanak ETA sortu aurretik

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    ETAren lehen asanblea 1962an izan zen. PNVko Ajuriagerrarekin ("El Almirante") eta beste batzuekin harremanak izan zituzten elkarlan posible bati begira. Fitxa polizialik gabeko bi edo hiru militante taldean integratzea proposatu zioten baina jelkideek ez zuten onartu. Amezaga, Gallastegi, Isasi... jelkideak.

  • Julen Madariaga Ekin eta ETAren hasierako bilera lekuak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Barandiaran, Benito del Valle eta bere etxean biltzen ziren. Barandiaranena Elkano kafetegiaren parean zegoen (hemen biltzen ziren Bizkai Buru Batzarrekoak: Ajuriagerra, Retolaza, Artetxe eta abar).

  • Julen Madariaga Klandestinitatean nola ibili jakiteko esku-liburua

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Alderdi komunistatik, Austriatik, Vaticanotik eta abar dokumentazioa bildu zuten klandestinitatean nola ibili ikasteko. Gero esku-liburutto bat atera zuten, "normas de seguridad", erdaraz. Txillardegi, Alfontso eta Gurutz Ansola kenduta, besteak euskaraz ikasten ari ziren; eta ikasi zuten gehienek.

  • Julen Madariaga Bizirik geratzen diren ETAko hiru sortzaileak biltzekotan

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    ETAren sortzaileetarik hiru daude bizirik: Jose Manuel Agirre, Iñaki Larramendi eta bera. Agirreri proposatu zion hirurak elkartu, memoria freskatu eta hirurak sorrerako gauzez ados daudenaz idaztea eta sinadura jartzea. Egitekotan dira.

  • Julen Madariaga Hainbat goitizen erabili zituen klandestinitatean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Etxean ditu ETAren lehen asanbladako aktak. Oso laburrak dira. Hainbat izengoiti erabili zituen klandestinitatean. Izena aldatu zalea zen.

  • Julen Madariaga Belloc-eko Monastegian (Bastida) egin zen ETAren lehen Asanblada

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Belloc-eko Monastegian (Bastida) egin zen ETAren lehen Asanblada, 1962an. Dozena bat lagun izango ziren. Fraideekin bazkaltzen zuten. Erakundea poliki-poliki handitzen joan zen.

  • Julen Madariaga Militanteak formatzeko materiala sortzen

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Lan asko egin zuten formazio-materiala sortzen. Makinaz asko idatzi behar izaten zuten. Eurek lantzen zituzten gaiak: Historia: prehistoria, erdi aroa, Karlistadak, Arana Goiri... Foruak, erakundeak (diputazioak etab.), ekonomia, frankismoa, Falange Española, irakaskuntza... (azken biak Julenek berak egin zituen). Eurak lehenik, eta gero militanteak formatzeko.

  • Julen Madariaga Bilkura zabalak eta itxiak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bilkura itxiez gain, zabalak ere egiten zituzten: konfiantzako pertsonei deitzen zitzaien taldera, eta informazioa ematen zitzaien, beti esanez inor eta ezer ez zegoela atzean. Beti isilean. Lau edo bost lagun biltzen ziren, sekula ez zazpi edo zortzi baino gehiago, segurtasunagatik.

  • Julen Madariaga Militante berriaren lehen pausoak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Militanteak lortzea ez zen erraza. Ikastaroa egiten zuten zazpi edo zortzitik bat edo bi bihurtzen ziren militante. Orduan esaten zitzaien zer zegoen atzea. Harri eta zur geratzen ziren. Eginkizun bat izendatzen zitzaion bakoitzari. Gero, bigarren ikastaldi batean parte hartzen zuten. Lehen gaia "normas de seguridad" zen.

  • Julen Madariaga Hiru eredu: Tunisia, Israel eta Irlanda

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Askapen nazionalean hiru eredu zituzten: Tunisia (gero Burgiba alu bat izango zen), Israel, batez ere hebraieraren kontuagatik, eta Irlanda.

  • Julen Madariaga Askapen nazionala lehendabizi

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    ETAren barruan eztabaida gogorra izan dira beti askapen nazionala eta soziala direla eta. Krutwig-ek simil bat egiten zuen: lehenengo misila: askapen nazionala lortu behar du herri batek. Hori lortutakoan, askapen soziala. Denek lehen kolpez ulertzen zuten haren ideia.

  • Julen Madariaga Cambridge-tik itzuli eta kartzelara

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Donostiako trenaren ekintza gertatu (ETA Donostiara Eibar aldetik zihoan frankisten tren bat karriletik ateratzen saiatu zen 1962ko uztailaren 18an) eta gutxira itzuli zen Julen Cambridgetik. Agorrilaren (abuztua) 4an Bakion zen Julen lagun batzuekin; tabernatik irten eta beren etxera abiatu zen oinez. Etxe parean polizia zuen zain. Hango lagun batzuk ohartu ziren, baina ez zuten abisua pasatzeko astirik izan. Atxilotu eta Donostiako kuartelera eraman zuten. Ez zekien ezer Donostiako ekintzaz.

  • Julen Madariaga ETAren lehen bi ekintzak Bilbon

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bilbon bi ekintza egin ziren: 1) Hierro egunkariari sua eman zioten kaleko soto-leiho batetik. 2) Bilboko komisariako baratzera dinamita bota zuten. Izutzea, beste helbururik gabe. Esan beharrekoa da komisariako etxe hori Julenen lehen emaztearen familiakoa zela, frankistek kendutakoa.

  • Julen Madariaga Gasteizen Gobernu Zibileko besaulkiari su

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Gasteizen Gobernu Zibileko itxarongelara sartu ziren aitzakiaren batekin, eta hango besaulkian kloratoa ezarri zuten. Kloratoak sutu egiten du denbora batera.

  • Julen Madariaga Santanderren, Alerta egunkariaren aurka

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    "Arbol Malato"ren ohiturari uko eginez, Santanderren Alerta egunkariaren egoitzan sua eragin zuten.

  • Julen Madariaga Entrenamenduak basoan

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Entrenamenduak egiten zituzten basoan, aldez aurretik aukeratutako lekuetan. Landetan, esate baterako.

  • Julen Madariaga Torturetan hiru saihets hautsi zizkioten

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Atxilotu zutenean, lau egun eduki zuten Donostian torturapean. Meliton Manzanas zen torturatzailea. Gero Madrilera eraman zuten tren korreoan; 22 orduko bidaia. Oso gaizki pasatu zuen hiru saihets hautsiak zeramatzalako torturengatik. Oso minberak dira saihets hautsiak.

  • Julen Madariaga Carabanchelera heltzea ia zerura heltzea

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Carabanchelera ailegatzea infernutik ia zerura heltzea izan zen. Kuarentenan izan zuten han denboraldi batez. Oso funtzionario gaiztoak egokitu zitzaizkion.

  • Julen Madariaga Carabanchelen berriz torturatu zuten

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Poz handia hartu zuen bere erkideak Carabanchelen ikustean. Astean behin zinea izaten zuten;behin, eten, eta abisua entzun zen: "que salga el preventivo Julian de Madariaga a diligencias". Beste lau egun eta gauez torturatu zuten, baina "ez zuten lortu".

  • Julen Madariaga Multikopista salbatzeko komeriak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Multikopista salbatzea zen bere helburua. Beren altxor handia zen. Danimarkakoa. Bilboko bulego baten zuten. Anaia inplikatu zuen horretarako. Atxilotu egin zuten anaia Bilbon hori dela eta. Bitartean bi erkidek makina motokarro batean hartu eta bizpahiru egunez kalez kale erabili zuten. Horrela salbatu zen multikopista

  • Julen Madariaga Carabanchelen preso sei hilabetez

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Carabanchelen sei hilabete egin zituen. Iñaki Larramendi, Imanol Laspiur eta Rafa Albisurekin batera egon zen. Gela berean zeuden eta han zein patioan hizketarako edo irakurtzeko aukera izaten zuten. Frantziako sistema, berriz, ezberdina zen. Denbora gehiena gela indibidualetan itxita ematen da.

  • Julen Madariaga Jasandako torturak paper batean idatzi zituzten

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Erakundeko militanteak, segurtasun neurriak hartzeaz gain, formazio klaseekin hasi ziren: matematika, frantsesa, ingelesa... Gero paper berezi batean bakoitzak jasandako torturak idatzi zituen. Liburu batean argitaratuko laster paper haiek. Garai hartan ere tortura haien berri Vaticanora heldu zen, eta baita BBCra ere, Julenen aitak egindako itzulpenaren bidez. 1961a zen.

  • Julen Madariaga ELAko hiru eta PNVko bat espetxekide

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Hogeita hamar bat euskaldun ziren Carabanchelen. ELAko hiru. PNVko bat, Sabin Barrena, hau nahastua zegoen alderdiak aliatuen alde antolatutako informazio zerbitzuetan.

  • Julen Madariaga Komunistekin eta libertarioekin kartzelan

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    100 bat komunista zeuden hasieran Carabanchelen, 40 bat gerora. Harreman zailak zituzten. Stalinen garaia zen artean. Haren metodoak erabiltzen zituzten. Hainbat aldiz harrapatu zituzten beren solasak entzuten atearen atzean. Zortzi libertario espainiar ere baziren. Horiekin primeran konpontzen ziren. Dena eskaintzen zioten elkarri.

  • Julen Madariaga Torturak salatu ala ez, eztabaida.

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Une batean, eztabaida sortu zen presoen artean torturak publikoki salatu ala ez. Luze jardun zuten. Batzuek ez zuten salatu nahi errepresalien beldurrez. Zazpi ziren, botaziora eraman, eta lauk ezetz eta hiruk baietz. Julen salatzearen aldekoa zen.

  • Julen Madariaga Harrera ikaragarria presoei trenean eta Donostiako geltokian

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    1961eko urtarrilean irten zen kartzelatik. Guarda zibilez inguratuta, trenez ekarri zituzten. Mirandan presoen aldeko jendea igotzen hasi zen. Orduan debekatuta zeuden abesti guztiak kantatzen hasi ziren eurak. Guardia zibilak urduri. Donostiako geltokian izugarrizko jendetza harrera egiten, tartean Julenen familia artekoak. Gaua Martutenen eman eta hurrengo egunean karrikara, libre.

  • Julen Madariaga Espia bat jarri zuten Julenen etxe atarian

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Espia bat jarri zuten Julenen etxe atarian. Etxe aurrean eserita, egunkaria irakurriz denbora guztia. Leku guztietara jarraitzen zioten. Arriskua ikusita erakundearentzat, urte sabatikoa hartzea pentsatu zuen. Horrela, 1961eko apirilaren 14an, Errepublikaren Eguna, Iparraldera pasatu zen Dantxarineatik.

  • Julen Madariaga II Mundu-gerrako materiala lortu zuten anarkistengandik

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    1962an, Baionako anarkista talde batekin harremanetan jarri ziren, eta haien bitartez, Okzitaniako Tolosakoekin. Tartean zen Federica Montseny, Errepublikako ministra izandakoa. Erresistentzian erabilita gero, lurpean gordeta zeukaten armamentua. Atera, konponketa batzuk egin eta ETAkoen esku geratu zen. Oso material ona omen zen.

  • Julen Madariaga Julenen aurkako segada Boluetan, hau Cambridgen zelarik

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Lehen aipaturiko "urte sabatikoa", Cambridgeko unibertsitatean igaro zuen 1961-62 ikasturtean, doktoretza egiten. Julen Cambridgen zela, 1962ko martxoan, guardia zibilak segada bat prestatu zuen Boluetan, auto bat tirokatu barruan bera zihoalakoan, eta pertsona bat hil eta beste bi zauritu zituzten. Oso informazio txarra omen zuen estatuak. Ez zekiten Madariaga Ingalaterran zenik. Tartean Bilbora etorri zen anaiaren ezkontzara. Hegazkinez egiten zuen atzera-aurrera, baina inoiz ez Bilbotik. Madril, Biarritz... ziren puntuak.

  • Julen Madariaga Borroka armatuaren oinarrizko etikaz gogoetak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Astakeria asko egin da. Borroka armatuaren oinarrizko etikaz gogoetak. Azkoiti, Etxabe, Esnaola, Fandó... oso larriak iruditzen zaizkio horien aurkako difamazio kanpainak. Inkisizioa geure artean.

  • Julen Madariaga Txema Monterok bere bulegoan lan egiteko aukera eman zion egora zail batean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Txema Monteroren aurka ere kanpaina gogorra egin zen. Txema izan zen bakarra Juleni egoera zail batean bere bulegoa ireki ziona lan egiteko. Sabino Arana Fundazioko zuzendaritza dela eta bien arteko solasak.

  • Julen Madariaga Minduta zenbait jenderekin

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Floren Aoizek berari buruz "tonto útil" zela esan zuen; 'Diario Vasco'n eta abar jaso ziren haren hitzak. Oso minduta dago horrekin. Patxi Zabaletak defendatu zuen. Duela 18 urte gertatu zen hori, eta geroztik ez dio ez barkarik eskatu, ez hitzik zuzendu. Ez dute gizonki jokatzen, eta horrelakoez ez da fidatzen.

  • Julen Madariaga 1963ko Itsasuko Aberri Eguna

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Oso oroitzapen ona du lehen Aberri Egun hartaz. Enbata eta ETAren artean egin zuten antolaketa, anaia-arrebak bezala. Hitzaldiak, bazkaria, bertsolariak... Ximun Haran eta Julenek, Iparraldearen eta Hegoaldearen izenean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Gero, etsaiek arbolatxoa hondatu zuten hiru edo lau aldiz, eta orduan erabaki zuten haren ordez harri eder bat ipintzea.

  • Julen Madariaga Iparraldearentzat gertaera garrantzitsua Aberri Egun hura

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Iparraldearentzat danbateko handia izan zen Aberri Egun hura. Enbatak hurrengo egunean zenbaki berezi bat atera zuen han esandakoekin. Labegerie ere han zen, baina tamalez Frantziaren alde joan zitzaigun. Bada muga bat Iparraldean: 1960aren aurrekoa eta geroztikoa.

  • Julen Madariaga Iparraldeko gose-greba, kontzientzia piztailea

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Iparraldeko zenbait jende preso hartu zuten, eta hiru pertsonak gose-grebari ekin zioten. Oihartzun handia izan zuen, arras mobilizatu zuen jendea iparraldean. Gose-grebalaria gehituz joan zen. Beste gose-greba batzuk ere izan ziren. Elkarrizketatzaileak aipatu diona 1971koa izango da ziurrenik. Berrogei bat lagun bildu ziren, Telesforo Monzon tartean.

  • Julen Madariaga Marc Legasse itzultzaile eta organista gose-greban

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Polizia lehen aldiz sartzen zen Frantziako Iraultzaz geroztik eliza batean. Marc Legassek "itzultzaile lana" egiten zuen horma baten hankalatraba jarrita, nahiz eta eurek ongi ulertu frantsesa. Barre asko egin zuten. Gauean, organo-kontzertuak ematen zituen.

  • Julen Madariaga Leizaola lehendakaria Monzon gose-grebalaria ikustera Baionako katedralera

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Baionako katedralean gose-greban zeudela, Jose Maria Leizaola l"Lehendakari zaharra" etorri zen Telesforo Monzon ikustera. Auzo-lotsa sentitu ei zuen. Leizaolak ikusi nahi omen zuen anabasa hartan bere kide batek nola jokatzen zuen. Eta Julenentzat harrigarriena edo penagarriena, ez zitzaiola hurbildu ere egin Telesforori.

  • Julen Madariaga PNVkoen ikusmina eta harridura mugimenduen aurrean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    PNVkoek ikusten zuten mugimendu berri eta erakargarriak ari zirela sortzen, ETA hegoaldean eta Enbata Iparraldean, eta elkarrekin ondo konpontzen zirela. Eta beren mezua, berriz, zaharkitua zegoela. Orain ulertzen du Leizaolaren ikusmina giro berri haren aurrean.

  • Julen Madariaga Dapena Amigo Espainiako koronela Itsasuko Aberri Egunean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Dapena Amigo koronela, SIM (Servicio de Inteligencia Militar) delakoaren kidea, Itsasuko Aberri Egunean identifikatu zuten jende artean. Harrapatu, haritz baten aurrean inguratu, eta zartada bat edo beste eman zioten. Pareta baino zuriago ei zegoen. Zenbait gauza erran, eta askatu egin zuten. Han joan zen bere txoferrarekin autoan.

  • Julen Madariaga Leizaolaren alabekin erdaraz egin behar

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Itsasuko ekitaldia amaituta gero, Leizaolaren bi alaba aurkeztu zizkioten. Hitz egiterakoan jabetu zen lehendakariaren alabek ez zekitela euskararik. Harrituta geratu ziren bera eta han gertatu ziren besteak.

  • Julen Madariaga Erakundeen sortzaileen artean hegoaldera pasatzen zen bakarra

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Ez zaio horretaz mintzatzea gustatzen, baina galdetzen diotenean erantzun behar izaten du. Bera izaten zen erakundearen sortzaileetarik hegoaldera pasatzen zen bakarra, eta hirugarren, laugarren eta bosgarren bilkuretan egon zena.

  • Espe Gonzalo Senarra, ezkerreko politikari ezaguna

    Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo

    Senarra politikan nola hasi zen. Seberren familian denak ziren nazionalistak, eta bera ezkerrekoa, 'Acción Vasca'koa. Gerra sasoia. Galdakaoko jendearekin batu zen. Galiziara joaten ziren bileretara. Eskumakoen mesfidantza. Herri Batasuna. Diputatua izan zen.

  • Espe Gonzalo Harreman ona herriko politikarien artean

    Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo

    Francoren garaian istiluak izaten ziren, baina Herri Batasunak eta batzokikoek elkar laguntzen zuten. Harreman ona.

  • garbine-jauregizar Izen euskalduna izateagatik arazoak

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Denak izen euskaldunak familian. Arazoak izan zituzten horregatik; esaterako, Miren Gorane "Exaltación" eta Miren Garbiñe "Maria de la Purificación" bihurtu zituzten. Mojek beren izenez deitu izan diete. Atzerritik itzultzean izenaz galdetu ziotenean "Garbiñe" erantzun zuen.

  • garbine-jauregizar Zigortuta ekitaldi frankistetara ez joateagatik

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Ez ziren joaten gerra osteko ekitaldi frankistetara. Eskolan zigortu egiten zituzten horregatik.

  • Jesus Garmendia Barberian Francoren argazkia jarri behar

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Herriko aguazil batek Francoren argazkia eraman zioen bizartegira bertan jartzeko, gainera argazkia bera ordaindu egin behar izan zuten.

  • Jesus Garmendia "División Azul"eko abestia ez kantatzearren zaplaztekoa

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Eskolatik irteteko zegoela II. Mungu Gerra hasi zen. Espainian preso zeuden asko, tartean hainbat bermeotar, Errusiako División Azulera joan ziren. Pedro Fernández Bermeoko sasoi hartako alkateak Hermanoetan División Azuleko abestia irakatsi zien. Berak ez zuenez abestu "hermano" batek zaplazteko itzela jo zion.

  • Jesus Garmendia Zaplaztekoa jaso ostean ikastetxea utzi zuen

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Hermanoen ikastexean "División Azul"eko abestia ez kantatzearren zaplazteko itzela jaso zuen. Aitaren barberiara joan eta azaldu egin zion gertatutakoa. Orduan, beste mutiko bat etorri zen idatzi batekin barkamena eskatzen. Hala ere, ez zen eskolara bueltatu.

  • Begoña Bilbao "Plato Único", gobernuaren zerga kobratzen etxez etxe

    Begoña Bilbao Aberasturi (1931) Bermeo

    Aita San Migeleko auzo-alkate izan zen berrogei urtez. Udalen erabakien berri auzoan ematea ei zen haren eginkizun nagusia. Zergen errekaduak pasatzea ere bai. "Plato único" izenekoa zen horietako bat, erreal bat kobratzen zen. Bera ere ibilita dago 7-8 urterekin auzoan kobratzen. Bermeoko denda batean jasotzen zituzten udaleko gutunak. Bandoak bidean josita ipintzen zituzten jendeak ikusteko moduan. Egur-gurdi bat ematen zioten aitari sari-gisa urtean, dirurik ez.

  • Aintzane Telleria Falanjearen sermoiak entzutera behartuta

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Batzokia izandako etxea hartu zuen beretzat Falanjeak. Fabrikatik ordubete galdu eragin eta behartuta joan behar izaten zuten hara "euren inuzentekerixek entzuten". Errebeldea izan da Aintzane, ez zuen amore ematen. Bandera edo "txori" espainiarrak eramatera behartzen zituzten eskolan baina berak kendu egiten zituen.

  • Aintzane Telleria Euskadiren alde lan asko egindakoa

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Aintzane oso iraultzailea izan da, ez du beldurrik izan. Asko egin du Euskadiren alde. Baserriz baserri ibili da zigortuentzat janaria eta gauzak biltzen.

  • Mari eta Pilar "Putas, putas son... las que están en el balcón"

    Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo

    Cara al Sol kantatzen jartzen zituzten Mari-eta kalean. Pilarrek gogoan du kalean nola ibiltzen zen falangista taldea kalean eta zer kantatzen zieten leihotik begira geratzen zitzaizkienei: "Putas, putas son... las que están en el balcón".

  • Jexus Altuna Berastegiko eskolan, maisu erdalduna

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Berastegiko maisua herritik bidali zuten, gerra hasi zenean. Katalana zen maisu berria, eta erdaraz egiten zuen dena. Ez zuten tutik entenditzen, eta ezin asmatu ibiltzen ziren (anekdota). "Federico el botarate" liburua zuten eta "El Quijote" ere bai. Neskak maistrarekin zeuden. Lau maisu desberdin izan zituen. Sartzerakoan eta ateratzerakoan "Cara al sol" eta beste bi himno kantatu behar zituzten.

  • joaquin arizaga Hegoaldetik Bordelera jendea pasatzen laguntzen zutenak

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Donostiako mutil batek Hegoaldetik Bordelera pasatzen zituen "gordeak". Gerora, alemanak zakurrak erabiltzen hasi ziren, haiek usaimenari esker jendea harrapatzen baitzuten gauez. Zakurrei aurka egiteko, Amerikako produktu bat erabiltzen zuten; izan ere, produktu horri esker, zakurrek alde egiten zuten. Mutil hura hil egin zuten 1944an soldadu espainolek.

  • Elisa Kalzada Tropak sartu zirenekoa; eskolako kanta frankistak

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Gerra Zibila hasi zenean, gudariek esan zien etxetik alde egiteko. Gaua etxetik kanpo pasatu ostean, etxean zeudela etorri ziren tropak. Auzoko batzuk ondo etorria ere eman zien haiei. Eskolan haiei gorazarre egiteko kanta guztiak ikasi zituzten.

  • Elisa Kalzada Tropek herri bat hartzerakoan, ospatu egin behar

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Beraien aita fusilatu ostean ez zuten aparteko arazorik izan mojekin, tratu bera ematen zieten. Tropak herri batera sartzerakoan ospatu egin behar izaten zuten eta elizara kanpaiak jotzera joan.

  • 1403 Makiak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Europako gerra bukatu ondoren, makiak ibili ziren. Nafarroako kontrabandistak eta Oiartzungoak.

  • 1403 Isilkako lanak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Isilkako lanean ibili zeneko kontuak. Erresistentzian ibili zen. Donostiako irratian mezuak zabaltzen zituzten, propaganda egiten zuten... EGIkoa zen. Atxilotu egin zuten. Burua nor zen ez zuten normalean jakiten. Frantziako Tourrean propaganda egin zuten: ikurrinak jarri, paperak zabaldu...

  • 1403 Ezkondu eta irratian lanean

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Emaztegaia muñoatarren etxean egon zen sukaldari, ezkondu arte. Hiru alaba izan zituzten Iparraldean. Radio Euzkadin egiten zuen lana, baina galarazi egin zieten. Parisen lana eskaini zioten, baina ez zuen onartu.

  • 1403 Donostiara bueltatzeko paperak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.

  • Alazne Azkue Euskaraz egiteagatik arazoak

    Alazne Azkue Erostarbe (1936) Donostia

    Zazpi urte zituela jaitsi ziren Agarre baserritik Loiolara; orduan, Martuteneko mojetara joaten ziren. Neba-arrebek ordura arte euskaraz egiten zuten, baina dena aldatu zen. Euskaraz egiteagatik arazoak zituzten: zigorrak, lagunik ez...

  • TXILARDEGI Bilbora ikastera; politikarako harra piztu zitzaion

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    Pianoa ikasteko gogoa zuen, baina aitak ez zion utzi. Ingeniaritza ikasi zuen, Bilbon. Errazionamendu kartila zuten. Emakume batzuek estraperloko ogia saltzen zuten. Politikarako kezka 17 urterekin piztu zitzaion. Ekin taldea. Kartzelako egonaldiak. Martutene.

  • TXILARDEGI Ekin taldearen sorrera I

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    EAJrekin jarri ziren harremanetan, baina iruditu zitzaien haiek ez zirela nahikoa mugitzen, eta Ekin sortu zuten, talde klandestinoa. Bilerak.

  • TXILARDEGI Erbestea: Paris, Landak

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    Bigarrenez, 1960an atxilotu zuten, eta gero bestaldera joan zen. Xarriton. Hazparnen egon zen, eta gero lana aurkitu zuen Parisen. Gero, Euskal Herrira. Landetara joan zen bizitzera.

  • TXILARDEGI Ekin taldearen sorrera II

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    ETA sortu zen garaia. Benito del Valle. Gerra garaiko Gudari aldizkariaren aurrean egin zuten zin. Ekin taldea, 1956.

  • 1511 Eskolan erdaraz

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Erdaraz ikasten zuten eskolan, Konstituzio plazan. Besoa altxatuta abestu behar zuten; horrekin lotutako pasadizo bat. Frankismoak ezarritako liburuak zituzten. Pupitreak, tinteroak. Ikurrinak marrazten zituzten; don Eugeniok abisatzen zien inspekzioa zetorrenean. Erabiltzen zituzten trikimailuak. Francoren erretratua nola estaltzen zuten.

  • 1511 San Geronimo kaleko tabernak

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    San Geronimo kalean zeuden tabernak: asko zeuden, baina ixten joan ziren. Francoren garaiko istiluak. Grixak, ke poteak. Taberna uztea erabaki zuten. Diputazioan plaza atera zuen, eta 20 urtean ibili zen han.

  • 1511 Francoren eragina ospakizunetan

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Estropadetako bandera Francok berak ematen zuen. Franco Donostian zegoenean, jaiak desberdinak izaten ziren: bandera espainolak edonon, tabernak itxi behar, balkoietara irten ezin... Salbean, desfilea egiten zuen Francok, eta Santa Marian gonbidapenarekin sartu behar zen, ate txikitik.

  • 1511 Tabernan, Francoren argazkia eta partea

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Tabernan Francoren argazkia jarri behar izaten zuten. La Ser irratian ematen zuten partea, eta zutik jarri behar zen. Derrigortu zuten tabernetan irratia izatea. Anaiak 600 pezetan erosi zuen irratia.

  • 1511 Gobernuak tabernariei jarritako zergak

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Auxilio Socialera joaten zen jendea, bazkaltzera, Mirakruz kalera. Tabernei kartoizko txartelak ematen zizkieten, dirua eskatzeko harako. Pilarreko basilikako lurra ere Euskal Herriko tabernariek ordaindutakoa ei da. Eskubitar zintzoak ere bazirela dio; koronel mozkorraren pasadizoa.

  • 1511 Franco Donostian zenean, atxiloketak

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Alderdi politikoak: EAJ, CNT... Etxerik etxe egiten zituzten bilerak, isilpean. Franco zetorrenean, batzuk atxilotu egiten zituzten beti. Nola igartzen zen Franco etorri zela: Gipuzkoa plazako bi zisne Aieteko jauregira eramaten zituzten. Inork ez zuen uste errejimena aldatuko zenik. Abertzaleak baziren propaganda egiten, baina indarrik ez.

  • Juan Joxe Azkue Franco Aieten

    Juan Joxe Azkue Iarza (1938) Seberiana Azkue Iarza (1932) Donostia

    Gerrak sufrimendu asko dakarrela uste dute. Gogoan dute nola Franco Aietera joaten zen udan, eta auzoa guardia zibilez bete ohi zela.

  • Amale Arzelus Aitaren hileta elizkizuneko arazoak

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Muñoatarrei esker ekarri zuten aitaren gorpua. Poliziak jarritako oztopoak. Hileta elizkizuna, Santa Marian; ordua aldatu behar. Hitzordu berria azkar zabaldu zen, eta jendetza joan zen.

  • Amale Arzelus Aitarekin antzezlanak prestatzen, isilpean

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Aita lagun baten etxean egon zen gordeta, eta isilpean antzezlanak prestatzen zituzten berarekin. Poliziaren bisita izan zuten, eta bera larri. Bibotea utzi zuen, inork ez ezagutzeko. Argia aldizkariko zuzendaria izan zen aita gerra aurretik, Garitanonaindia apaiza hil zenean.

  • Manuel Urrestarazu Aieteko jauregian guardia egiten

    Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia

    Pakea baserriaren historia: 30.000 duron saldu zuten, lursail eta guzti. 60.000 durotan Aieteko jauregia. Soldaduska garaian Aieteko jauregian guardia egitea ere egokitu zitzaion, Franco hara joaten zenean. Behin lo hartu zuen.

  • Arantxa Barriola Francoren bisitak; gerran konfiskatutako ondasunak

    Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia

    Telefonoa kendu egiten zieten, Franco Aietera etortzen zenean; urarekin ere murrizketak. Gerra denboran, Aldapetako etxea kendu egin zieten; Garibai kaleko eraikinean ere bizitza bat eta denda. San Bartolomeko mojak aitonaren etxean ezkutatu ziren. Komentua zaintzen.

  • Mirentxu Agote Polizia aitaren bila sarri

    Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia

    Bere aita abertzalea zen eta askotan joan izan zen Francoren polizia aitaren bila. Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean, beraien aita kartzelara eramaten zuten. Beraien etxea miatu eta nahi zuten guztia ere eramaten zuten.

  • Mirentxu Agote Mirentxutik Maritxura

    Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia

    Euskaraz egitea debekatuta zuten. Mirentxu kalean 'Maritxu' zen.

  • 1542 Euskaraz egiten zuenarentzako kanika

    Patxi Sansinenea Azurmendi (1935) Donostia

    Gerra ostean amaren jaioterrira, Zegamara, joan zen eta bertako eskolan ibili zen. Maisua euskalduna izan arren, ezin zuten euskaraz egin. Kanika bat erabiltzen zuten euskaraz egiten zuena markatzeko. Egunaren bukaeran hatz puntetan erregela batekin jotzen zituzten euskaraz berba egin zutenak. Patxik bazekien gaztelaniaz Bilbon ikasi baitzuen, baina Zegamako gehienek ez zekiten.

  • 1553 Igogailu fabrikan

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Aitak igogailuen fabrikan egiten zuen lan. Francoren fabrika militarizatzeko eskariari uko egin izana gogotik ordaindu zuten. Piezak lortzeko, benetako estraperlistengana jo behar izaten zuten.

  • 1553 Udara Asteasun

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Franco Donostiara joaten zenean, aita Ondarretako espetxera eramaten zuten, eta hori ekiditeko Asteasun igarotzen zuten udara.

  • 1553 Corazón de María ikastetxean

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Corazón de María ikastetxera joan zen Patxi. Gela guztietan zegoen Francoren argazkia, goizero: '¡Arriba España, viva Franco!' oihukatu behar izaten zuten.

  • 1553 Bertako monja eta fraideak Ameriketara

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Bertako monja eta fraideak Ameriketara bidali zituzten, misioetara, eta Francoren aldeko espainiarrak ekarri zituzten hona.

  • 1553 Ikastolak

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Elvira Zipitria, ikastetxe desberdinak, Ikastolen mugimendua... aipatzen ditu. Ikastolak bisitatzea gustuko zuen Patxik, eta bera eta beste fraide bat Andoaingo ikastolara bisitan joan zirenekoa kontatzen du.

  • 1558 Aberri Egunak

    Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia

    Manifestazioak eta istiluak. Aberri Egunean kuadrilla guztia Arantzazura joaten zen, eta ikurrina jartzen zuten. Grisak atzetik zituztela.

  • 1559 Gerraosteko isiltasuna

    Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia

    Gerraostean jendea isilik bizi zen, baina beste toki batzuetan baino gehiago hitz egiten zela uste du. Franco hil zenean hasi zen jendea hizketan. Galiziako batek esan ziena.

  • 1580 Aita kartzelan zen bitartean

    Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia

    Aita kartzelan zegoela, nola egin zuten aurrera. Electricas Urumeako nagusiak soldata ematen jarraitu zuen, nahiz eta bera monarkikoa izan. Anaia, ama eta izeba aita ikustera joan ziren behin kartzelara.

  • 1582 Eskola, erdaraz

    Miren Iparragirre Alkorta (1934) Joxepa Iparragirre Izagirre (1934) Donostia

    Moja batzuk euskaldunak ziren, baina eskola beti erdaraz zen, baita Zubietan ere. Miren Alamandegin hasi zen eskolan, eta Azpeitiko maistra zuten. Cara al Sol kantatu behar zuten... Joxepak dio maistraren gizona zela frankista.

  • 1583 Anaia heriotza-zigorrera kondenatuta

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Heriotza-zigorrera kondenatu zuten anaia. Epaiketa egin zieten 20 mutili. Francori eskutitza bidali zioten. Epaileak esan zienaz, eta orduan zuten ezinegonaz hitz egiten du. Bakoitzak berea defendatzeko egiten zituen eginahalak; eta horrek ika-mikak zekartzan.

  • 1583 Goserik ez zuten pasatu

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Gerraostean goserik ez zuten pasatu, amak dirua bazuelako. Beheko andreak itxurak egiten omen zituen, goseak zeudela, eta udaletxeak ematen zien jana egunero. Hasieran ez zegoen errazionamendurik. Gero bai, eta lentejek zomorroak zituzten.

  • 1584 Eskolatik klase partikularrak jasotzera

    Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia

    Igarako eskolan, neskak goiko pisuan egoten ziren eta mutilak behean. Besoak altxata Cara al Sol abesten aritzen ziren. 10-11 urterekin klase partikularrak jasotzen hasi zen, Jose Antonio Cotorekin. Oso gizon azkarra omen zen, artista.

  • 1584 Euskaraz aritzea debekatuta

    Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia

    Etxean euskaraz aritzen ziren arren, kalean euskara gutxi entzuten zela dio Agustinek, debekatua baitzegoen, jendea beldur zen.

  • 1603 Parisen eta Londresen ibilia

    Koro Muñoz-Baroja (1945) Donostia

    Parisen ibili zen, Londresen... 19 urterekin frantsesa ikastera joan zen eta Londresera ingelesa ikastera. 23 urterekin Parisera bueltatu zen, gorabehera politikoengatik. Frantzian bizi izan ziren Franco hil arte.

  • 1605 Nerecan inprenta

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Txofreko zezen-plaza egin gabe zegoen artean. Oblaten komentua zegoen han; neska gaiztoak sartzen ei zituzten. Ospitalea ere bazegoen. Nerecan enpresa handia zen, goizeko bostetan joaten ziren, emakume eta gizonak. Tebeoak josi makinetan, paketeak egin... Doblatu makinek egiten zuten. Makina handiak ziren. Flechas y Pelayos aldizkaria. Egutegiak nolakoak ziren, takoak. Marrazkilari alemaniarrak zeuden goian.

  • 1606 Frankismoa eta euskara

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Euskararen egoera Donostian. Franco joaten zenean, Ijentea kalera joaten ziren ikustera. Elizaranen zebilela, falangeko emakume bat joaten zitzaien eta "Cara al sol" kantatu behar. Kalean erdaraz egiten zien amak.

  • 1606 Senideekin beti euskaraz

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Anai-arrebekin euskaraz egin du beti. Bere senarrak ez daki. ETAn ibilia da, eta ez da nazionalista, baina bai ezkerrekoa. Ama beraiekin bizi zen, eta harekin beti euskaraz, eta baita haurrekin ere. Hitanoa erabiltzen dute senideen artean; ilobekin zailagoa gertatzen zaio.

  • 1606 JOCetik ETAra

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    JOCen ibili zen: Juventudes Obreras Catolicas. Langile mugimenduan eta mugimendu feministan. Elizatik bidali egin zituzten, grebak antolatzen zituztelako. JOCeko asko ETAn sartu ziren. Bilera klandestinoak egiten zituzten, eta tiro praktikak egiteko puntuan egon zen.

  • 1606 ETAtik ETA Sextara

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Ez zegoen ados ETAko alderdi batzuekin, eta ETA Sextara pasatu zen gero. Donostiako emakumeen asanbladetan ibili zen, eta abortoaren alde egin zuen lana.

  • 1606 ETAn ibili zeneko garaia

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    ETA barruan zegoenean, gauzak pasatzen zituzten bestaldera (paperak). Irunen Aberri Egunean manifestazioa antolatu zuten, kartelak egin... Grisen aurrean korrika ibiltzen zen, eta askotan kolpatu zuten. Deban gertatutako anekdota: ez zekiten nondik heldu, eta ihes egin zuen. Saltsa guztietan ibili da. Euskara irakasten ere ibili da.

  • 1606 Emakumeen aldeko mugimenduko bilerak

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Emakumeen aldeko mugimenduan ibili zenean non biltzen ziren azaltzen du. Etxetan ere biltzen ziren.

  • 1608 Dantzarien biltzarra Iparraldean eta Hegoaldean

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Dantza Federazioa 1968an jarri zuten martxan, eta ez zieten baimenik eman nahi. Iparraldean ere bazegoen; handik ekartzen zituzten aldizkariak. Guardia Zibilaren kontrola, lehenengo dantzari egunean. Beldurrez ibiltzen ziren. Iparraldean ikurrina folklorea zen; Hegoaldean, debekatua zegoen. Isunak jartzen zizkieten ikurrina ondoan izateagatik. Burgosko prozesua gertatu zenean, dantzaldia bertan behera utzi zuten, eta isun handia jarri zieten horregatik.

  • 1608 Ez Dok Amairuren garaia

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Benito Lertxundiri ere isuna jarri nahi izan zioten, kontzertu batean estrofa bat gehiago kantatu zuela eta. Ez Dok Amairu taldeak lan handia egin zuen. Aurretik zebiltzan musikariak aipatzen ditu. Arantxa Gurmendiren taldea.

  • 1612 Aita Baionara ihesi

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Madrildik bueltan, lehengo lanera bueltatu zen aita, Aurrezki Kutxara. Arazoak izan zituen berriz: antzezlanak prestatzen zituen, euskaraz, eta berehala atxilotu zuten. Mugaz bestaldera egin zuen ihes, Baionara. Han egon zen hil arte. Gaixotu egin zen. 18 urte zituenean ikusi zuen azken aldiz, mendiz joanda; Poliziaren beldurrez, korrika.

  • 1612 Aitaren elizkizuna

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Aitaren lagun falanjista batek, irrati esataria bera, irratian esan zuen elizkizuna noiz izango zen. Poliziak debekatu egin zieten egitea, eta ordua aldatu zuten. Irratitik esan zuen ordu aldaketa, eta jende mordoa joan zen elizkizunera. Poliziak lurperatu zuen, familia ondoan izan gabe.

  • 1613 Bueltan, isilpeko biltzarrak Madrilen eta Donostian

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Bueltan, Kimika ikasi zuen Madrilen; jesuiten ikastetxean egin zuen batxilerra, aurretik. Frantzian hezkuntza hobeto zegoen. Madrilen euskaldunek biltzar abertzaleak izaten zituzten; Donostian ere bai, Txillardegirekin-eta. Orixeren 'Euskaldunak' argitaratu zuen aitak, eta irakurri egiten zuten. Aktibismoa: ikurrina jartzea, propaganda. Euskara debekatua.

  • 1613 Cristina erregina, Alcala Zamora eta Franco, Donostian

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Donostia modan Cristina erreginak jarri zuen; Aieteko jauregian egon zen lehenengo eta gero Miramar jauregian. Europako aristokrazia ekarri zuen. Casinoa. 1914ko gerran paradisua zen. Baian gero 1931n errepublikaren alde agertu ziren donostiarrak. Alcala Zamora. Francok militarrak ekarri zituen. Batzuk kartzelara sartzen zituzten beti.

  • 1613 Francoren garaiko gorabeherak

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Joseba Elosegik Artzain Onaren gainean ikurrina jarri zuen. Garai bateko manifestazioak; grisak. Gaur egungo egoerari buruzko iritzia.

  • 1616 Espainiar bandera leku askotan jarri behar

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Gerra bukatzerakoan espainiar bandera jarri behar izan zuten hainbat tokitan: goiko ganbaran makila batekin, astoaren otarrean, berokiaren botoian... Igeldon soldadu asko zegoen eta ikara asko pasatu zuten.

  • Pedro Illarreta Franco Aieteko jauregian

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    Franco Aieteko jauregian egoten zen abuztuan. Batzuetan irailean ere bai. Baporea badian izaten zuen.

  • MirenEgana "Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Oinarrizko ikasketak eskola frantsesetan jaso zituen. Baina Frantziako metodologia erabiltzen zenez, gero arazoak izan zitzaketelakoan, batxilerra egitera Aldapetako mojengana joan ziren. Bere amak hor ikasi zuen eta horregatik joan zen bertara. Hasieran ez zuen arazorik izan, baina izen euskalduna dela eta laster izan zituen arazoak. Hamaika urte zituela mojak esan zion "Mirentxu" ez zela izena. Eskola frantsesetan, aldiz, ez zuen inoiz arazorik izan Mirentxu izena izateagatik. Harrezkero konturatu zen leku ofizialetan Maria del Carmen izena erabili behar zuela.

  • MirenEgana "Formación de espíritu nacional" eta falangekoek emandako ikasgaia

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Aldapetako mojekin ez zuten 'Cara al Sol' abesten, baina falanjekoek emandako eskolak zituzten: "Formación de espíritu nacional" izeneko ikasgaia zuten. Soinketa eta "labores" ere falangekoek ematen zizkieten. Falangeak hainbat lanpostu sortu zituen horrela beraien jarraitzaileen artean.

  • MirenEgana "¡Arriba España!" esanarazten ziona gerora lankide

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Aldapetako mojen ikastetxean, batxilerra ikasterakoan, falangekoak ematen zizkieten hainbat ikasgai. Bakoitzaren izena esaterakoan, "¡Presente!" esan behar izaten zuten, baina laugarren mailatik aurrera "¡Arriba España!" esan behar zuten. 1981. urtean euskarazko katedra atera eta institutuan lanean hasi zenean, laugarren mailako falangeko emakume hori fotokopiak egiteaz arduratzen zen bere institutu berean. Orduan Mirenek aurre egin zion eta laster utzi zuen ikastetxea beste hark.

  • Olano Alzua Franco Donostian zenean, abertzaleak kartzelara

    Joxe Migel Olano Alzua (1937) Donostia

    Madrilgo udatiarrak hiru hilabetez etortzen ziren. Franco ere etortzen zen oporretan eta bera hemen zegoen bitartean, abertzaleak kartzelaratu egiten zituzten.

  • Pepi eta Felix Maristetan eskolan I: euskara baztertuta

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Antiguan ibili zen eskolan, maristen ikastetxean. Oinez joaten ziren toki guztietara. Kuartela zegoen ikastetxe ondoan. Cara al Sol kantatzen zuten, eta ondoren arrosarioa. Dena erdaraz egiten zuten. Igeldoko bati doktrina euskaraz hartzen zion fraide batek, isilka. Ez zuten jakiten ondokoak euskaraz zekien.

  • Pepi eta Felix Garai bateko irratiak; 'Pirenaica'

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Lehengo irratiak nolakoak ziren. Sintonizatzea zaila zen. Pirenaica hartu nahian ibiltzen ziren. Irrati kateak. Parteak.

  • Pepi eta Felix Mitxelin lantegian II: ekonomatoa

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Mitxelin lantegiko harategian lanean. Ekonomatoa eta kooperatiba. Francoren gobernuak jarritako legea. 1967an aldatu zuten legea.

  • JL Mendizabal Euskaraz eginez gero zigorra

    Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Donostia

    Eskolan euskaraz eginez gero, zigorra jasotzen zuten: belauniko arto edo babarrun gainean jartzea, erregelarekin hatz puntetan jotzea... Maisu erdaldunak Euskal Herri guztira etorri ziren.

  • ML Jaka Baserritar janzteko baimena

    Maria Luisa Jaka Legorburu (1935) Donostia

    Baserritar jantzia janzteko baimena behar zen, Gabonetan. Jaiotzarekin irteten ziren. Ez du klandestinitateko mugimendua ezagutu. Fraide batek ikurriña jarri zuen, eta kartzelan sartu zuten.

  • ML Jaka Bandera espainolarekin egindako soinekoa

    Maria Luisa Jaka Legorburu (1935) Donostia

    Balkoian bandera espainola jartzera derrigortu zituzten; kendu zutenean, harekin soineko gorria egin zion amak. Horia traputarako erabili zuten.

  • R Gerra Franco Donostiara joaten zen

    Ramon Gerra Zubillaga (1938) Donostia

    Franco urtero joten zen Donostiara. Batzuk kartzelan sartzen zituzten aldiuro. Guardia mairuak ekartzen zituen Francok. Bitxidenda batzuk itxi egiten zituzten, Francoren emazteak ez zuelako hartutakoa ordaintzen. Segurtasun neurri handiak izaten zituen Francok.

  • P Larrea Ondarretako kartzela II

    Patxi Larrea Olasagasti (1920) Donostia

    Txikiak zirenean eta gero kartzelako funtzionamendua diferentea zen. Gogoan ditu komunistak Abanti Popolo kantatzen. Cara al Sol, gero. Bandera juratu zuenean, txistua bota zion; ez ziren konturatu.

  • Xabier Goenaga Giro kultura eskasa

    Xabier Goenaga Barrena (1937) Donostia

    Giro kulturala oso eskasa zen. Literatura eta musika aldetik aberastuz joan zen giroa. Antzezlanen testuak beti zentsuraren aurrean aurkeztu behar izaten zituzten baina ez zuten arazorik izan.

  • pantxi matxain Grisen aurrean korrika

    Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia

    Takoiekin ibiltzen zen Igeldon, baina barrikadak jartzen ere bai, eta grisen aurrean korrika. Karmelitetan ezkutatu ziren behin. Lagun batzuk kartzelara sartzen zituzten, Franco etortzen zen aldiro.

  • pantxi matxain Aieteko lehengusuaren ibilerak

    Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia

    Bere lehengusu baten kontuak, Aieteko jauregiaren parean bizi zena; nola egin zuen ihes. Haren anaia tokalari famatua zen, Manuel Matxain.

  • anjel elizalde Aiako Harrian tunela egiten

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Aiako Harrian tunela egiten, soldadutzan. Bidea presoek egin zuten, baina tunela ez. Eskuz.

  • Juanito Irizar Arma instrukzioa umeentzat

    Juanito Irizar Irizar (1926) Donostia

    Gerra osteko eskolan Cara al Sol kantatu behar izaten zuten, baita armak erabiltzeko instrukzioa jaso ere erreketeekin.

  • Bidaurre Iraola Gerra aurreko eskolarik gerraostekora jauzia

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Igarako eskolako Ramona Etxarri maistra lasartearra euskalduna zen, baina beraiekin ez zuen sekula egin, ezta gerra aurretik ere. Gerraostean 'Cara al Sol' abestu eta bandera leihoan zintzilikatu behar izaten zuten.

  • martina olasagasti "Habla en cristiano"

    Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia

    Bretxan berdura saltzen ari zela, Caceresko emakume batek gaztelaniaz egiteko esan zion. Guardiak han zeuden. Umeak zirenean dena euskaraz egiten zuten, baina gero ez zuten uzten.

  • martina olasagasti Semearen eskola garaiko oroitzapenak

    Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia

    Semearen eskola garaiko oroitzapenak. Maisuak jo egiten zien. Txapela ipurdian jartzen zuten. Esne hautsa ematen zieten, eta derrigor hartu behar. Cara al Sol. Falangea.

  • Karmele Sistiaga Hondartzara gutxi; bainujantziak; isunak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Oso gutxi joaten ziren hondartzara, amarekin. Goizean bainatu eta etxera. Idiekin tiratutako aldagelarik ez zuen ezagutu. Bainujantziak nolakoak ziren. Albornoza erabili beharra. Isunak. Bainulariekin ez da gogoratzen. Udatiarrak.

  • Karmele Sistiaga "Servicio social" zer zen

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    "Servicio social" egin behar zuten 35 urtetik beherakoek. Anaia bestaldean zegoen, eta ezin zuten bisitan joan. Futbolaren aitzakian joan ziren behin. "Servicio social" egina izatea zertarako eskatzen zuten. Ez zen derrigorrezkoa, eta ez zuten egin, beraien ideien kontra zihoalako.

  • Karmele Sistiaga Gerra osteko lan klandestinoak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Gerra ostean nazionalista batzuek isilpean jarraitu zuten lanean. Klandestinitatea. Meliton Manzanas askotan joan zen beraien etxea miatzera. Mendirako zaletasunik ez du izan.

  • Irigarai Egarriak eta iturriak bat, 60ko hamarkadan

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Egarriak eta iturriak bat egin zuten 60ko hamarkadan. Argia dantza taldea, Jarrai antzerki-taldea, arkitektoak... denetik elkartu ziren Ez Dok Amairun. Borroka garaia zen. Euskal kultura zerbait dekoratiboa izan zen ordura arte.

  • Irigarai 'Jarrai' taldea; abangoardiako antzerkia eta zinema

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Jarrai antzerki-taldeak Living Theatre ekarri zuen Victoria Eugeniara. Antzerki modernoa, esperimentala. Euskal kultura abangoardiakoa zen garai hartan. Sistiagaren zine esperimentala. Ama lur. Pelotari.

  • Irigarai Mixel Labegerieren ekarpena

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Mixel Labegeriek kantagintzan egin zuen ekarpena, Iparraldetik. Nemesio Etxaniz. La Voz de Españak antolatutako lehiaketan, Benito euskaraz kantuan. Euskaltzaleen Biltzarra. Labegerieren isilpeko kantaldia, Donostian. Lourdes Iriondo. Benito Lertxundi.

  • Irigarai Sorkuntza, debekuek baldintzatuta

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Gaztaroko bere poesia. Ez Dok Amairu sorkuntzarako ate bat izan zen, eta errealitatea ikusteko modua ere bai. Orduko egoera: kantariak debekatuta, zentsura... Oreka bilatzea zaila zen.

  • Irigarai Giro itogarria eta lehen grebak

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Zinemako zentsura. Aste Santuko giro itogarria. NODOA, propaganda. Lehen grebak eta protestak. Tabakalera, esneketariak. Grisak eta manifestazioak. Lehen Aberri Eguna. Sindikatuak.

  • Irigarai Taldean ez zegoen kontsignarik

    Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia

    Ez Dok Amairu. Ez zuten kontsignarik taldean, baina politikaz hitz egiten zuten.

  • Arantxa Gurmendi Meliton Manzanasen aurrean

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    60eko hamarkadako giro nahasia (manifestazioak...). Lehen Aberri Eguna, Bergaran. Bidai agentzia batean zebilen lanean, eta autobusak hartu zituen hara joateko. Polizia joan zen galdezka, eta Meliton Manzanasengana eraman zuten. Galdeketa.

  • Irigoien Aitaren poemak; euskararen egoera Altzan

    Joan Mari Irigoien Aranberri (1948) Donostia

    Aitak poematxo batzuk idatzi zituen, batzuek kartzelan. Sonetoak. Oso fededuna zen. Euskaraz ere egiten zituen olerkiak, ezkontzetan irakurtzeko. Giro euskaldunak San Isidro auzoa egin zuten arte iraun zuen. 400-500 izatetik 30.000 izatera igaro ziren. Euskara zapalduta. Transmisioaren etena.

  • Zamora ahizpak Zilarrezko txanponak ezkutatzen

    Bittori Zamora Arrillaga (1930) Donostia

    Zilarrezko txanponak kentzen zituen Poliziak. Igandean ateratako diruak. Ezkutalekua Markoxen mendian, baratzean. Bilatu ezinik gero. Gazte batek aurkitu zituen eta dirua berak gastatu zuen, neskatan.

  • Inaki Alkiza Eskola garaia

    Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia

    Altzan ibili zen eskolan eta gero Herreran, La Salleko fraideekin. Merkataritza ikasi zuen gero. Altzako eskolan Don Jose Maria zen maisua, kanpotarra. Erdaraz, eta bandera espainolarekin.

  • Inaki Alkiza Euskara kalean galarazia

    Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia

    Kalean euskara gutxi erabiltzen zen Herreran, Altzan asko. Soldaduskara joan zirenean, hogei bat baziren erdaraz ez zekitenak. Euskara galarazia ere egon zen: izebari ilea moztu zioten, euskaraz egiten zuelako.

  • Arantxa Urretabizkaia Servicio Social eta "canastilla"

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Servicio Social egin zuten ahizpa biek, Prim kalean. Pasaportea lortzeko beharrezkoa zen. Jose Antonio Agirre hil zenean, Artzain Onera joan ziren mezetara. Sukaldeko oinarriak ikasten ziren, eta eskulanak. "Canastilla" entregatu beharra. Ohituta zeuden josten: eskolan, egunero bi ordu.

  • Arantxa Urretabizkaia Mojetan, abesti frankistak; diziplina

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Sagrada Familia ikastetxeko kontuak: mojekin formazioan abesti frankistak abesten zituzten. Cara al Sol. Ordurako bazekiten beraiek ez zirela haietakoak. Diziplina ez zen oso zorrotza, baina ondo portatzen zenari "ohorezko banda" ematen zioten sari moduan. Zigor gogorrik ez.

  • Luis Irazola 'Cara al Sol'

    Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango

    Bederatzi urterekin hasi zen eskolan. Beti Cara al Sol kantatzen, don German falangistarekin. Gero, maristetara joan zen.

  • Juanito Gallastegi Historia liburu gezurtiak

    Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango

    Comillasen ikasten ari zela, historiako liburuek esaten zuten Durango gorriek erre zutela. Berak kontatu zion irakasleari Durangon zer gertatu zen benetan.

  • Isabel Agirrebeitia 'Cara al Sol' abestu behar

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Gerraostean eskolara sartu orduko eta irteterakoan Cara al Sol abestu behar izaten zuten, mojen ikastetxean ere bai. Beste askorik ere derrigortu zieten horrelakoak egitera. Feliren ikastetxean, San Frantziskon, mojek ere abesten zuten; Isabelenean, karmeldarretan, ostera, ez.

  • Jose Luis Lizundia 60 eta 70 hamarkadetako ekintzetan beti hantxe Bittor

    Jose Luis Lizundia (1938) Durango

    Bittorrek EHAS alderdiaren sorreran ere bere eragina izan zuen. Haren Oletako baserrian egin zen alderdiaren hasierako zenbait bilera. Bazituen bere iritzi politikoak. Abertzaletasunaren eragina zuen barru-barruan, baina Eibarko ikuspegi soziala ere bai. Behin, Juan Ajuriagerra EAJko buruzagiarekin berba eginda gero, zera esaten ei zuen Bittorrek: "Juanitok ez zaittue ulertzen gazteok". Beti heterodoxia puntu batekin, baina beti laguntzeko prest. Bittor 'rara avis' zen; ezin da konparatu Txillardegi edo Mitxelenarekin; baina bazekien haiei ere bere puntu kritikoa hartzen. 60 eta 70 hamarkadetako iniziatibetan, han agertzen zen Bittor, beharbada azkenengo lerroan, baina beti hantxe.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Eskola gerraostean

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Eskolan "¡Viva España!" esan behar izaten zuten eskuneko besoa altxatuta. 'Cara al Sol' abesten zuten. Errezoak. Liburu bakarra gelako ume guztientzat. Neskak eta mutilak aparte ikasten zuten. Nagusienek txikiagoei irakasten zizkien batuketak egiten.

  • 811 kontzentrazio-esparruetako egoera

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Bere senarra sozialista zen. Kontzentrazio-esparruen inguruko kontuak azaltzen dituen liburu bat aipatzen du. Hango egoera gogorra omen zen. Beraiek arropa guztiak ur irakinetan garbitu eta eguzkitan lehortzen zituzten eta ez zuten zorririk izan. Ez zegoen komunik eta edateko ura ere itsasotik hartzen zen zuzenean.

  • 811 Muga pasatzeaz bat berriz kontzentrazio-esparrura preso

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Gerra amaitzean etxera itzuli behar ziren. Hasieran zalantzak izan zituzten harrapatu egingo zituzten beldurrez, baina azkenean muga pasatu zuten. Hasieran Iruneraino etorri ziren. Euskadiko pezeta batzuk zituen eta beldurrez bota egin zituen. Mugara heltzearekin batera gizona atxilotu egin zioten eta hilabeteetan ezer jakin gabe egon zen. Espainiako kontzentrazio-esparru txarrena izan omen zenean egon zen.

  • Pepita Unzueta Iriondo Senargaia arabarra

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Pepitaren senargaiaren aita Francoren errepresioari ihesean etorri zen Elgoibarrera, eta handik gutxira bere familia ere etorri zen. Senargaiak gau-eskolan mekaniko ikasketak egin zituen eta Sigma lantegian hasi zen lanean.

  • Pako Iriondo Lizarralde Eup!; berba subersiboa, Morkaiko, berriz, 'borbondarra'

    Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar

    Eup!-etik 1941ean Eibarko Klub Deportiboan sartu ziren. Eup! mendi gailurrera heldutakoan egiten zen eupada edo oihua da. 1943an Morkaiko sortu zuten. Ez zieten Eup! ipintzen utzi, berba 'subersiboa' zelako. 'Morkaiko' proposatu zuten, mendi horretan gerra denboran borbondar bat hil zelako. Presidentetzarako Pio Etura proposatu zuten, baina ez zuten onartu ez zelako frankista. "Mutilado de guerra" bat jarri behar izan zuten.

  • Pako Iriondo Lizarralde Andeetako ikurrinagatik errepresioa, eta Mendi Federazioa desegin

    Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar

    Morkaiko utzi eta mendian gogor ibiltzen hasi zen. 66an Andeetarako espedizioa egin zen Mendi Federazioen eskutik. Baina hango argazki batean ikurrina bat ikusi zuten poliziek, Feliu nafarrak egina. Gobernuaren errepresaliak hasi ziren, batzuk kartzelara, beste batzuk ihes egin behar..., eta Federazioa desegin egin zen. 68an, federazio probisional bat izendatu zen. Bera "delegado de zona costa" izendatu zuten. Hiru urte egin zituen eta mendi-taldeak asko ugaritu ziren epe horretan.

  • Luis Mari Iriondo "Viva Franco, Viva Mola, Arriba España!"

    Luis Mari Iriondo Garate (1931) Elgoibar

    Irakasletza ikasten ari den bilobak galdeketa egin zion txikitako eskolaz. Satur maistrarekin hasi zen aurre eskolan. Eskola publikoetan Roarekin gero. "Viva Franco, Viva Mola, Arriba España!" esan behar zuten eskua jasota eskolan sartzean. Maisuak etxetik janaria edo zerbait ekartzeko agindu zien. Aita haserretu egin zen, baina ematen zion maisuarentzako tabakoa.

  • 896 Errepublika eta gerraostea

    Maritxu Osa Unamuno (1921) Eibar

    Gerra garaian, Arrazolan bala zarata. Arrateko frontea. Sartu zirenean, bandera zuria eta Cara al Sol kantatu behar. Errazionamendua, Estazio kalean. Errepublika garaiko abestiak gogoan ditu, 10 urterekin ikasitakoa. Abestu egiten du. Eskola non zegoen.

  • 906 Giro politikoa, sozialismoa, mantendu egin zen sasoian

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Bere etxean ere giro politikoa ezagutu zuen. Aita eta lagunak berriketan ibiltzen ziren. Legarre inguruan denak ziren gorriak. Bere aita ez zegoen afiliatuta, baina UGTkoa zen eta sozialista. Aitak egun guztia pasatzen zuen irratia entzuten, belarria pegatuta. Radio Moscú eta Radio París entzuten zuten. Lehenengo urteetan beldurra zen nagusi, baina beti ari ziren pentsatzen "bueltia etorriko dok". Batez ere, uste zen gerra mundiala bukatzean, aliatuek Franco bota egingo zutela. Gerrak eta frankismoak ez zuten erabat ito Eibarko mugimendu politikoa.

  • 906 Gerraostean greba politikoa

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Gerraostean greba politiko handi bat ere izan zen. ELA, UGT eta denek hartu zuten parte. Frankismoak ez zuen erabat ito langile mugimendua. Klandestinitatean, baina lanean jarraitu zuten, neurri txiki-txikian bazen ere. Gerra mundiala amaitu zenean, etsipen sentimendua nagusitu zen. Ordura arte bazegoen esperantza txiki bat, baina handik aurrera gutxi. 1950eko hamarkadan ez zen egon mugimendurik. Julio Sarasua izan zen bakarretakoa, hainbat aldiz kartzelaratu zutena.

  • 906 Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Euskararen munduan, batez ere, Juanito San Martinen eskutik sartu zen. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan. Mugimendu horretan sartu zen Serafin Basauri 1953 inguruan, hemezortzi urte ingururekin. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen, Serafin bera, Imanol Laspiurrekin batera, baina oraindik ere politikan sartu barik. Ondoren, EKIN sortu zen, elkarte politiko-kultural bat. Juan San Martinek ere izan zuen harremanen bat eurekin eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. EKINeko buruen artean Alfontso Irigoien zegoen, eta sarritan elkartzen ziren Eibarren. Batez ere gai kulturalak lantzen zituzten: historia, fueroak,... Hori Klub Deportibotik kanpo egiten zuten, erdi-ezkutuan, Itziartarrak tabernan. Hantxe elkartu ziren Eibarko mugimendu euskaltzaleko sustatzaile nagusiak: Juan San Martin, Imanol Laspiur, Javier Zubiaurre, Izagirre eta Serafin bera (denetan gazteena).

  • 906 ETAko kide egin zen

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1950. hamarkada amaieran ikastaroak ematen ibili zen klandestinitatean; ikastaro politikoak. Hitzaldien ostean, fitxajeak egiteko ordua heltzen zen, konpromisoa eskatzekoa: ETA barruan sartu eta Euskal Herriaren alde zerbait egitekoa. Garai hartan Zabalkunde adarraren arduradun jarri zuten (propaganda kontuak); berak nahiago zuen kultura alorreko lana. Donostian paperak jaso eta Eibar inguruan banatzen zuen.

  • 906 Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1959. urtean Euskal Kongresua egin zen Eibarren. Oso ekitaldi ederra izan zen, euskara kalera ateratzeko urrats handia izan zelako: antzerkiak, olerkiak,... Udaletxean Euskaltzaindiaren biltzarra egin zen eta San Martinek ponentzia bat aurkeztu zuen Juan Antonio Mogelen inguruan. Laspiur, San Martin, Zubiaurre eta Basauri izan ziren ekitaldia antolatzen ibili zirenak, beste lagun batzuekin batera. Udalaren jarrera ere ona izan zen. Esteban Eguren zen alkate eta euskaraz egin zuen hitzaldia. Aurreko alkateak baino askoz herrikoiagoa eta euskaldunagoa zen. Gipuzkoako bertsolari txapelketa ere antolatu zen, Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuena. Francoren sasoian horrelako ekitaldi bat antolatzea sekulako arrakasta izan zen eta mugarri izan zen Eibarko eta Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean.

  • 906 ETA 60ko hamarkadan

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1960. urtean ezkondu egin zen, eta urtebete geroago kartzelan sartu zuten. 1961eko uztailaren 18an ekitaldi handia antolatu zuten agintariek altxamenduaren 25. urteurrena ospatzeko. ETAk erabaki zuen ekintzaren bat egin behar zuela Donostian: banderak erretzea eta Donostiara zihoan tren berezi bat (falangistekin) bere bidetik ateratzea. Horren erantzun modura, ETAko kide mordoa atxilotu zituzten. Serafinek alde egin zuen Logroñora emaztearekin batera (haurdun zegoela), baina hantxe harrapatu zuten. Martutenera eraman zuten. Martutenen irudi gogorrak ikusi zituen, batez ere Imanol Laspiur jipoituta eraman zutenean. Ondoren Carabanchelera eraman zuten, sei hilabetez. Kartzelan zegoela jaio zen bere lehenengo semea. ETAko kide gehienak zeuden bertan: Madariaga, Iriarte, Albizu... Kartzelatik irten eta ALFAra itzuli zen lanera, arazorik gabe.

  • 906 60ko hamarkada itxaropen garaia

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1962. urtetik aurrera itxaropenerako tarte bat sortzen hasten da. La era de Trujillo liburuak ere eragin handia izan zuen garai batean (Galindezek idatzitakoa). Euskal arazoa mundu mailan ezagutzen hasi zela konturatu ziren. Aita Santu berriak ere mundua beste begi batzuekin ikusteko aukera ireki zuen (Eliza Katolikoa berriztu zuen). Hortik aurrera, 1960ko hamarkada guztian, itxaropena eta mundua aldatzeko gogoa nagusitu zen guztien artean.

  • 906 Lehenengo Euskal Jaiak

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1960. hamarkadan Euskal Jaiak ere hasi ziren. Oso egun ederrak izaten ziren, emozioz betetako egunak: euskal mundua eta euskara kalera ateratzeko aukera zen. Eibarko euskal jaiak Kulturalak antolatu zuen: Julio Sarasua, Garate "Koronel Txikixa", Luis Alberto Aranberri "Amatiño"... Ezkertiarren aldetik kritika egin zitzaion (folklore hutsa zela), baina oso ederrak izan ziren, batez ere euskal mundua kalera ateratzeko. Herri guztietako jendea biltzen zen; ehunka dantzari etortzen ziren Eibarrera. Serafin bera ez zen ibili antolatzaileen artean.

  • 290 Aita eta politika

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Aita eta politika. Abertzalea zen. Gerraostean, karlistek agintzen zuten herrian, eta zigorra ezarri zioten.

  • 290 Gerraostean Elgetara itzulera

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Gerraostean Bizkaitik etorri eta baserrira sartzen ez zieten uzten. Herriko karlista ezagun batek lagundu zien.

  • 290 Aita eta politika

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Aita eta politika. Gerraostean, Pazko Egun batean irratitik "Gora Euskadi Askatuta" entzun zuen.

  • Maria Igarza Agintari berriak lapurretarako gertu

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Alkateak, apaizak, baita barrenderoak ere, aldatu ziren gerra ostean. Aurrenengo sei urteak izan ziren txarrenak. Nahikoa lapurtu zutenean baretu omen ziren apur bat. Aitari gertatutako kasua.

  • Maria Igarza Gerra osteko errepresioa

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Udaletxean agintzen jarri zirenak ez ziren izan lehengo karlista nabarmenenak. Karlistak asko kexatzen omen ziren eurek sufritutakoaz. Norbaiten aldeko sinadura eske etorritakoan, zenbaitek ez omen zuen ondo erantzuten.

  • Maria Igarza Elorrioko lehen komando klandestinoa

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Senarrak parte hartu zuen Elorrioko lehen talde klandestinoan. Atxilotu eta kartzelan egon zen. Taldekideen izenak. Ajuariagerra zuten gidari.

  • Maria Igarza Espainiako bandera lapurtu zutenekoa

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Behin, Espainiako bandera harrapatu zuten, eta nazionalista jendea kuartelera eraman eta jipoitu. Handik gerora agertu zen, "Rosita Tremens" enterradorearen alabaren leihoan.

  • Miren Mendarte Manifestazioak eta istiluak

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Lantegietako arazoak: kooperatibako jakien prezioak zirela eta. Ogia zentimo bat igo zutenean, manifestazioa. Politika kontuak. Guardia Zibilak eta asaltokoak, porradunak. Zaldiekin etorri, eta istiluak.

  • Miren Mendarte Kooperatibak ireki zituztenean, denda itxi behar

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    1975 aldera itxi zuten denda, kooperatibak hasi zirenean. Francoren aginduz zabaldu zituzten, Luzuriagak eta paper lantegiak. Konpetentzia handiegia zen, langileak ez zirenek ere han erosten zutelako.

  • Miren Mendarte Lantegietako gatazkak; manifestazioak

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Lantegietako gatazkak. Sindikatuek asanbladak, herriko plazan. Ekoizpena igotzeko planak. CNTko emakume bat buzo urdinarekin, ogiaren prezioa igo zutenean. UGT. Borrokak. Manifestazioak. Amnistiaren aldeko Gestorakoa izan zen.

  • Miren Mendarte Etorkinak bertakotuta; Errenteria, herri bizia

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Etorkin asko bertakotuta, manifestazioetan parte hartzen. Beste batzuk salatari lanetan. Gerra aurretik ere hainbat talde: batzokia, UGT, komunistak... Beti izan da herri bizia. ETA sortu zenean ere bai, mugimendua.

  • Miren Mendarte Manifestazioak eta miaketak

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Istilu handiak izaten ziren Errenterian. Polizia tiroka, jendea zapatak galduta... Teonean sartu zirenekoa. Etxez etxe miaketak, eta kalean ere bai. Barrikadak, askotan.

  • Inaxito Albisu Bidegabekerien aurkako borroka Errenterian

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    Errenteria “Kosovo euskalduna” izan omen da: beti borrokan. Inspekziora askotan eraman izan dute Inaxito eta jipoiak eman izan dizkiote. 14-16 urterekin hasi zen borroka politikoan: kartelak jartzen zituzten, bidegabekeriak salatzen zituzten (lapurretak, prostituzioa…)… Gerra aurretik, Errenterian denek ezagutzen zuten elkar eta ez zuten dudarik izaten bidegabekerien aurka borroka egiteko.

  • Xorkunde Iturria Eskolan ezin euskaraz egin

    Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria

    Irakasleren bati, emakumezkoa itxuraz (Aierbetarren bat izan zela dirudi), ilea moztu eta kaletik ibili omen zuten diktadura garaian, eskolak euskaraz emateagatik. Bestalde, Sorkundek bere izenarekin epaitegian izandako arazoak kontatzen ditu.

  • Xorkunde Iturria Francori kantari

    Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria

    Sorkunderen aitak ez zuen nahi izaten seme-alabak Franco agurtzera joan zitezen. Sorkundek-eta ez zuten joateko gogo berezirik izango, noski, baina irakasleak joateko eskatzen omen zien, inor azaldu ezean gerta ziezaiokeenaren beldur. Sorkundek goitik behera du gogoan Francori kantatzen zioten abestia.

  • Fernanda Etxeberria 'Cara al Sol' bi besoak altxata

    Fernanda Etxeberria Mitxelena (1932) Errenteria

    Sarri tiratzen omen zion Rosa andereñoak Fernandari belarri eta masailetatik, zauriak eragiteraino, askotan. Espainiako bandera igo eta 'Cara al Sol' kantatu behar izaten zutenean jasotzen omen zituen handienak. Izan ere, bere lagun-mina erdi lo joaten omen zen eskolara, eta Fernandak bi besoak jasota kantatzen zuen, lagunaren partez jaso nahi izaten baitzuen, nonbait.

  • Jesus Aranburu Gerran Francoren alde egon zirenen abantailak

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Langabezian egon zen gerratik itzuli zenean. Lana lortzeko lehentasuna izan zuten gerran Francoren alde egondakoek: Dibisio Urdinean egon izanagatik soldata jaso zuten soldaduek eta pentsiorako kontatzen zieten urte horiek; Jesusek gerran emandako 8 urteek ez zuten kontatzen.

  • Miren Astibia Franco etortzen zeneko banderen tamaina

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Gerra ostean, giroa asko aldatu zen Errenterian. Franco etortzen zen bakoitzean, Espainiako bandera jarri behar izaten zuten balkoietan: beraien etxean bandera txiki bat jartzen zuten balkoi handian. Errenterian karlista asko zegoen, eta nazionalek Bilbo hartu zutenean gerran, elizara joaten ziren ospatzera.

  • Miren Astibia Gerra ostean, gazteak elkartzen hasi ziren pixkanaka

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Karlista baten alaba PNVko mutil batekin hasi zen ateratzen. Orduko anekdota kontatzen du. Gerra bukatutakoan, urte batzuetan giroa ez zen ona izan Errenterian, baina denborarekin, pixkanaka gazteak elkartzen hasi ziren.

  • joseba-goni Gerrako erabakien ondorioak

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Aitaren anaia bat ere Bilbora joan zen harekin, baina gero Frantziara ihes egitea erabaki zuen. Gerra ostean, ordea, erabaki hark ondorio latzak ekarri zizkion.

  • joseba-goni Espainiako bandera ez jartzeko protesta

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Francoren garaian, debekatua zegoen balkoietan ikurrinak jartzea. XX. gizaldi hasieran, Espainiako bandera ez jartzeagatik, zapi txuri bat jarri zuten, erdian Jesusen Bihotzaren irudia zuena; horrek haserrea ekarri omen zuen karlisten eta nazionalisten artean. Apaiz bat bidali egin zuten Errenteriatik Agurain aldera, abertzalea izateagatik.

  • Jesus Aranburu Mitinak egoitzetan eta zinema aretoetan

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Gerra Zibila piztu baino lehen, Federica Montseny (Madril, 1905 - Okzitaniako Tolosa, 1995) eta Aurora Arnaizen (Sestao, 1913 - Mexiko Hiria, 2009) mitinak bildu zituen Errenteriako Cine Reinak, Frente Popularrak, ezkerreko alderdiek osatutako koalizioak deituta. Jesusek harrez gero ibili du buruan sartuta Montseny eta Arnaizen esaldi bana.

  • inaki-goni Gerraosteko giro politikoa eta Koldo Mitxelenarekin harremana

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Gerraostean sinbolo asko debekatuta zeuden, baina Iñakiren aitak ez zuen alde batera utzi politika; Koldo Mitxelena umetatik ezagutu zuen eta harreman estua zuten. Iñakik ere ezagutu zuen Koldo Mitxelena.

  • garbine-jauregi Aita abertzalea

    Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria

    Garbiñeren aita gerra aurrean alkate izan zen Aretxabaletan PNVren aldetik. Gerra ostean ere abertzale izaten jarraitu zuen, baina ez zuen jendaurrean agertzen.

  • Joxe Mari Zapirain Errenterian alkateak erregimenekoa behar zuen

    Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria

    Joxe Mari zinegotzi lanetan aritu denbora tartean, 1974tik 1976ra, alkate aldaketa egokitu zen. Ramon Mujika omen zegoen lehendik eta Julian Yuste jarri omen zuten gero. Udalen batean gai jakin batekin adostasunik izaten ez bazen, probintziako gobernadore zibilak hartzen omen zuen erabakia.

  • Joxe Mari Zapirain Auzo elkarteak elkartu Udalaren osaketan eragiteko

    Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria

    Errenterian auzo elkarteek bat egiten omen zuten Udalaren osaketan eragiteko. Joxe Marik dio, Udalean beti izan dela interes pertsonalak defendatu izan dituen langilerik, eta horiek euren postuetatik kentzeko ahaleginean biltzen omen ziren auzo elkarteak.

  • Joxe Mari Zapirain Zinegotzi lanean "alderdien" eraginik ez zen nabaritzen

    Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria

    1974 eta 1976 urteetan zehar eginiko zinegotzi lana ez omen zegoen inongo korronte edo ideologi politikori lotua. Francoren heriotza eta gero kezka eta beldurra izan omen zituen Joxe Marik, arlo politikoan ziurgabetasun handia sumatzen baitzuen. Joxe Marik eta harekin zebilen Udal korporazio osoak karguak utzi eta hurrengo hauteskundeak ospatu bitarte Udalaren kargu egiteko sortu zen behin behineko komisioaren berri ere ematen du. Paula Casadok egin zuen komisio horren buru.

  • Joxe Gaztelumendi Izara bat bandera espainolaren ordez

    Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria

    Bizi lagun batek utzi zion bandera espainola Joxeren amari balkoian jartzeko, banderaren partez izara bat jarrita baitzeukaten.

  • 1342 Argi zentralak

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Ura eta argia bazuten etxean, baina urarentzat zentral txikiak zeuden. Olazarrek ematen zuen argia, baina tentsio baxukoa. Goribarko errotak auzorako ematen zuen argia. Beste zentralak. Pelton eta Francis turbinak. Iberduero. Iberdrola. 1967 inguruan Garoña zentral nuklearrerako erreaktorea pasatu zen Eskoriatzatik. Berari egokitu zitzaion sarrailak begiratzea. Franco joan zen hurrengo egunean, inauguratzera.

  • Eskolako kantuak

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Etxarri Aranatz

    Eskolan sartzean Cara al Sol kantatzen zuten.

  • Inauteriak

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Inauteriak ere ospatzen zituzten. Pasadizo bat gogoratzen du, zapatariak (gaita-jotzailea zen gainera) pintura batez biboteak egin omen zizkien, eta, gero, zapaten pintura hori ezin kenduz ibili ziren. Etxeko edozein arropekin mozorrotzen ziren. Orduan inauteriak debekatuta egon zirela gogorarazten du.

  • Rafa Armendariz Espainiako ereserkia zineman; zentsurak

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Argatxburuko zineman Espainiako ereserkia jarri behar izaten zuen pelikula guztietan; kanpoan "Guardas de asalto"ak egoten ziren zaintzen. Pelikulak zentsurarekin heltzen ziren, beraiek ez zuten ezer erabakitzen. Maila desberdinetako pelikulak egoten ziren.

  • Pablo Izagirre "Galazota dago euskaraz eittie"

    Pablo Izagirre Hormaetxea (1927) Gernika-Lumo

    Frente de Juventudesen euskaraz berba egitearren atentzioa deitzen zioten. Arkupeetako frontoian euskaraz egitea galarazita zegoela gogoratzen zuen kartela zegoen.

  • Kontxi Arrien Madrilgo Euskal Etxeko hastapenak

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Bere senarra izan zen Madrilgo Euskal Etxeko lehen presidentea. Bertako ikastetxe nagusi batean hasi ziren hasieran euskarazko meza ematen, bertan leku desberdinetako euskaldunak batzen ziren. Orduan izan zuten Euskal Etxea sortzeko ideia. Abade oñatiar batek lagundu zien asko legalizatzeko bidean.

  • Kontxi Arrien Eskaut talde euskalduna

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Hogei bikote euskaldun eta beraien seme-alabak batu ziren Madrilgo Euskal etxean. Bere alabak bertan eskaut taldea sortu zuen. Senarra gaixotzerakoan bueltatu ziren Gernikara.

  • Kontxi Arrien Alabak Euskal Etxeko lehen irakasleak

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Bere alabak izan ziren euskarazko lehen irakasleak Madrilgo Euskal Etxean. Hasieran ikasle gutxi zituzten. Eskaut taldean ere dena egiten zuten euskaraz.

  • Kontxi Arrien Jendea ez zen fio; diru-iturri barik

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Euskal Etxea sortzea Madrilen ez zen erraza izan, hasiera guztiak bezala. Jende askok zalantzan izaten zituen eta ez ziren fio. Bere senarra Madrilgo Euskal Etxeko lehen presidentea izan zen eta lan eta buruko min handiak izan zituen beste askorekin batera. Hasieran ez zuten inongo diru-laguntzarik eta beraien poltsikotik jarri behar izan zuten.

  • Kontxi Arrien 'Kili-Kili' aldizkaria Madrilen saltzen

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Bere alabek hasieran ez zituzten euskara-eskolak kobratzen. Kontxik Kili-Kili aldizkaria saltzen zuen Madrilen eta euskara-eskoletarako ere erabiltzen zuten. Katekesia ere euskaraz ematen zuten.

  • Iñaki eta Rosarito Kalean erdaraz, etxean euskaraz

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Eskolan dena egiten zuten erdaraz baita lagun artean ere. Kalean ere dena egiten zuten erdaraz. Etxean, ostera, dena euskaraz. Nagusitan ere ibili zen euskaltegian.

  • Kontxi Zorrozua Dotrina ere erdaraz

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Dotrinan ez zuten ezer ikasi euskaraz, ezta Aita Gurea ere. Gerraostean euskaraz egitea galarazita zegoen.

  • Kontxi Zorrozua "Berba eitten bazuen euskeraz, ointxe errixora"

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Bere osaba Juan Carlos diputazioko behargina zen eta fusilatu egon zuten. Bilboko Gran Vian Kontxiren amuma eta osabaren ama euskaraz berbetan zeudela, militar batek hauxe esan zien: "Berba eitten bazuen euskeraz, ointxe errixora botakotsuet bixori". Gerraostean ere, etxean beti euskaraz egiten zuten; kalean eta auzokoekin, ostera, erdaraz. "Agur" ere ezin zitekeen esan.

  • Kontxi Zorrozua Saraspe: euskara eta erdararen arteko muga

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Onaindiatarren etxetik, Saraspetik, Lurgorrira arte euskara zen nagusi; handik behera, erdara. Gerraostean, ostera, gauzak asko aldatu ziren. Ezin zutenez euskaraz egin, berbaera torpetu egin zitzaiola dio; beranduago berreskuratu zuen Estatu Batuetara bizitzen joandakoan.

  • Hirune Etxebarria 'Cara al Sol' Pasealekuko dantzaldietan

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Gaztetan, Pasealekura joaten ziren dantzan egitera. Cara al Sol abestu behar zenean bandak musika aldatzen zuen eta beraiek Txorraburu aldera joaten ziren.

  • Arantza Agirre Eskolan Espaniako bandera eta "¡Viva Franco!"ka

    Arantza Agirre Uribe (1932) Gernika-Lumo

    Behin, Pasealekuko eskolan Espainiako bandera balkoian jartzea egokitu zitzaionean, eskegi beharrean lurrera jausten utzi zuen. "¡Arriba Franco!" eta "¡Viva España!" esanda abestu behar izaten zuten.

  • Joxe Mari Azpeitia Zineman western asko ikusitakoa

    Joxe Mari Azpeitia Basurto (1928) Getaria

    Askotan joaten ziren zinemara Zarautzera. Oinez joaten ziren hara, westernak ikusten zituzten, eta jendeak bizi egiten zuen pelikula. Gerra ostean, Nodoa jartzen zuten, eta jendeak nola erreakzionatzen zuen azaltzen du.

  • Galdeketara ez joatearren ondorioak

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Hurrengo egunean beste galdeketa batera joatea eskatu zioten baina ez zen joan eta poliziak mehatxatu egin zuen. Ondorioak ezkondu zenean heldu ziren. Estudios Moró-k Parisera eztei-bidaia ordaintzen zion, baina poliziak ez zion utzi Espainiatik irteten. Poliziak Portugalera joatea proposatu zion baina berak diktadura batetik beste batera ez zuen joan nahi eta azkenean Mallorcara joan ziren. Familia eduki zutenean ere Mallorcara joaten jarraitu zuten.

  • Lagun batek jasandako errepresioa

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Hala ere, Robertok ez zuen errepresiorik jasan. Lagun batzuk ordea, bai. Adibidez, Agustin Gomez donostiarrak. Epaiketa batetik ihes egitea lortu zuen eta Pragan agertu zen.

  • El tío Juan exiliado en México

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Su tio Juan, exiliado en México, siempre decía que él "había entrado en México, pero que México no había entrado en él". Murió allí.

  • Andoni Etxarri Euskal Etxeko ekintza politikoak

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Parisko Euskal Etxean ezagutu zituzten ETA eta EGI-ko lehen errefuxiatuak, PNV-ko ordezkariak, exilioko eusko jaurlaritza... 1962an Kristian Etxaluz atxilotu zuten eta Paristik lagundu egin zioten; garai hartan testuingurua desberdina zen eta errazagoa zen Frankismoaren aurka egitea. Mugimendu politiko handia zuten garai hartan.

  • Andoni Etxarri Paristik Euskal Herrira itzultzeko erabakia

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Infiltrazioak izan zituzten bai Euskal Etxean, bai larunbatetako aretoan. Hiru lagunen artean erabaki zuten Euskal Herrira bueltatzea. Andoni harakina zen, baina ez zuen nahi bere negozioa sortu; merkataritza-agente sartu zen.

  • Andoni Etxarri Jendeari muga pasatzen laguntzeagatik errieta eta aholkuak

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Garai batean, Andoni Hegoaldetik errefuxiatuak pasatzen ibili zen. Aita konturatu zenean, errieta handia egin zion, baina aldi berean aholkuak eman zizkion hori nola egin behar zen esanez.

  • Andoni Etxarri Espainia Europar Batasunean sartzeak ekarritako aldaketak

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    70eko hamarkadatik aurrera pixkanaka gutxitzen joan da kontrabandoa. 1992tik, Espainia Europar Batasunean sartu zenetik, jende askoz gehiago etortzen da Hegoaldetik Hendaiara.

  • Tere Bakedano Urte gogorrak eta giro nahasia

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Giro nahasia zegoen garai hartan, eta urte gogorrak izan ziren: manifestazioak, atxiloketak... Bizilagun baten kontuak; Iparraldera joan zen, eta bisitan joaten ziren. Burgosko prozesua. Guardia Zibilarekin ere arazoak.

  • Esteban elorza Franco etorri zenean, ate nagusitik ziegara

    Esteban Elorza Aranburu (1928) Hernani

    Soldadu zegoela, behin Franco etorri zen eta ate nagusian egotea tokatu zitzaion; azkenean, ordea, ziegan egon behar izan zuen Franco joan bitartean.

  • Amaia Etxarri Gidabaimena ateratzeko, falangetik pasa behar

    Amaia Etxarri Erize (1934) Hernani

    Hemezortzi urterekin gidabaimena atera zuen furgonetarekin aritzeko. Falangearen emakume sekziora joan behar izan zuen baimena ateratzeko eta zertzuk ikasi behar izan zituen kontatzen du (erlijioa, doktrina, puntoa egitea...) Gidatzen zuen lehenengo emakumeetakoa izan zen Hernanin.

  • Amaia Etxarri Amaia izena ez aldatzeko komeriak

    Amaia Etxarri Erize (1934) Hernani

    Amaia izena ipintzea ez zen erraza. Bere aitapuntakoak, osaba batek, erabaki zuen zein izen jarri. Gerraostean, izenak erdaratzea derrigortu zuten baina berea mantentzea lortu zuen aitak. Bere ilobari Amaia jartzen ere ez zieten utzi.

  • Paxkoala Kortadi Euskara galarazita, gerra ondoren

    Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani

    Euskaraz ari zirela, Donostian esan zietena: "Hable en cristiano". Ikastolek biziberritu zuten euskara. Gerra osteko debekua.

  • Mari Karmen Olazagirre Francori agur eta ohore

    Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani

    Gerrak iraun bitartean ez ziren eskolara joan Mari Karmen eta haren anaia. Gerraostean hasi ziren eskolan, eta Mari Karmen gogoratzen da Franco Donostiako Aieteko jauregira etortzen zenean nola behartzen zituzten haren aldeko oihuak egin eta hura agurtzera.

  • Salustiana Irazusta Aitak ezkutatutako iheslariak

    Salustiana Irazusta Iraola (1939) Hernani

    Aitak poliziarengandik ihesi joandako hiru lagun ezkutatu zituen. Haiei zauriak sendatzera joaten zen aita eta amak otorduak prestatzen zizkien, aitak eramateko. Axala izeneko bat zen tarteko.

  • Bittor Galarza Gerra osteko eskola

    Bittor Galarza Ugarte (1934) Hondarribia

    Liburuak bazituzten: historia sagrada eta enziklopedia. Tinta erabiltzen zuten. Pizarran egiten zituzten ariketak. Cara al Sol kantarazten zieten. Euskaraz aritzen ziren kanpoan. Gerra aurrean, doktrina euskalduna.

  • Joxe Mari Arbelaitz Biterin eskolan II

    Jose Mari Arbelaitz Arozena (1932) Hondarribia

    Ez da gerrarekin asko akordatzen. Tunel batera joan ziren ezkutatzera. Eskolan Cara al Sol kantatu behar izaten zuten. Ez zioten euskaraz egitea galarazi.

  • Ana Mari Iza Gotorlekuko militarrak eta soldaduak

    Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia

    Carrero Blanco sidecarrean ibiltzen zen. Erdi zigortuta egon zen, baina militar inportantea zen. Soldaduekin harreman ona zuten. Senarra ere hala ezagutu zuen. 1.500 soldadu zeuden sasoi batean, barrakoietan.

  • Mari Kruz Alkain Aita Ondarretan preso, hiru hilabetez

    Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia

    17 urterekin bueltatu zen. Aita 3 hilabetez egon zen kartzelan, bueltan. Despedida batean Francoren erretratuari zerbait bota zion mutil batek, eta batek Komandantziako bati esan zion; denak preso hartu zituzten. Bisitan joan zenean, izututa. Arrantzan jarraitu zuen irtendakoan. Txipiroiak.

  • Joxe Migel Elduaien Franco eta hondarribitarrak

    Joxe Migel Elduaien Emazabel (1934) Hondarribia

    Aitari Francok eman zion Kontxako bandera, Konstituzio plazan. Hondarribiko asko egoten ziren haren zerbitzuan.

  • joxe perez Soldadutza Irunen III

    Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia

    Nafarroara joateko salbokonduktoa eta muga pasatzeko baimen berezia. Bere adineko neska bat laguntza eske joan zitzaion, eta salbokonduktoa egin zion.

  • karlos lizarazu Ventaseko eskola publikoa

    Karlos Lizarazu Zeberio (1935) Hondarribia

    Ventasko eskola publikoan Cara al Sol kantatzen zuten, maisuarekin. Ez zekien euskaraz. Mutilak eta neskak aparte.

  • Rosario Amundarain Esnaola Franco agurtzen bandera eta guzti

    Rosario Amundarain Esnaola (1937) Ikaztegieta

    Udaran Espainiako banderak egiten zituzten eta Franco Donostiarako bidean pasatzen zenean errepidera ateratzen ziren. Esandakoa egiten zuten. Francok agur egiten zien auto barrutik.

  • Patxi Bolano Ibarlako eskolara, bederatzi urterekin

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Bederatzi urterekin hasi zen eskolan, baina ordurako bazekien irakurtzen eta idazten, amak erakutsita. Ibarlako eskolan ibili zen. Ordubeteko bidea zuen etxetik. Meazuritik, berriz, bost tunel pasatu behar zituen ilunetan. Maistra frankista zen. Cara al Sol kantatu. Anaia 17 urterekin hil zen, gaixotuta. Apaizak euskaraz erakutsi zien doktrina.

  • Patxi Bolano Euskararen eta euskal nortasunaren kontrako giroa

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Alabarekin hasi zen euskararekin kezkatzen. Gerra garaian, ez zen politikaz hitz egiten. Franco onena zela sinetsarazten zieten. Aitari pistola jarri zioten aurrean, erdaraz egiteko. Patxi bizilaguna nola hil zuten azaltzen du.

  • Anton Mari Aldekoa-Otalora Bilera politikoetan Bittorrekin

    Anton Mari Aldekoa-Otalora (1951) Iurreta

    Gerediaga Elkarteko batzarren baten ezagutu zuen. Astola bueltan lorategi bat egitea erabaki zen eta Bittorri eman zioten ardura. 1975 inguruan bilera klandestinoetan ere aurkitzen zuen Bittor. Ordurako ilea zurituta zuen. Eredu zen eurentzat.

  • Carmelo Cedrun Oromiñoko eskola

    Carmelo Cedrun Otxandategi (1930) Iurreta

    Carmelo Oromiño auzoan jaio zen. Beraien etxea lurrez eta Udalez Etxano da (gaur egun Amorebieta-Etxano), baina Elizaz Iurreta. Auzoko eskolara joan zen 12 urtera arte, Iurretara joan zen arte eskola partikularrera. Euskaraz egitea galarazita zuten eskolan eta sarritan zigortzen zien Valladolideko maisuak.

  • Anjel Elorza Beitia Txapela ez kentzeagatik atentzioa deitu

    Anjel Elorza Beitia (1937) Legutio

    Eskolako mutikoak desfilean eskua altxatuta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten. Behin desfilean zihoazela, behiak uztartzen zegoen gizon bati atentzioa deitu zion maisuak beraiek pasatzerakoan txapela ez zuelako kendu.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Aita Madrilen hizlari

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    1940ko hamarkadako "Hermandad de Labradores"ko ordezkari hautatu zuten Imanolen aita. Madrilen nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko mitina eman omen zuen, Francoren ondoan eserita. Aita herrian jazarri egin zuten gerraostean. Guardia zibilek etxeko tabernan hartzen zituzten jatorduak.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Aitak igarotako komeriak

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Aita gerran ia hil egin zuten, Francoren kontra borrokan. Gerora, hainbat urtean kartzelan eduki zuten, eta 1948. urtean Madrilen Francori eskua eman behar izan zion. Aitari Burgosen egin zioten epaiketan, hiru txosten irakurri zituzten: Legutioko Udalarena, herriko epaitegiarena eta abadeak bidalitakoa.

  • Jose Eiguren Francoren eragina; salatariak

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Francoren asmoa euskara zapaltzea zen. Bizkaiko ezkerraldera eta Barakaldo aldera milaka espainiar heldu ziren eta irakasleak ere handik zetozen. Lekeition bi gizon fusilatu zituzten. Herrian bertan ere bazeuden salatariak.

  • Luis Urizar Garai gogorrak

    Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio

    Francoren diktadura garaia oso gogorrak izan zen: eskolan Cara al Sol abestu beharra, zikinkeria asko, hazteria "sarna" ugari...

  • Bitoria Aboitiz Itsasontziei euskal izena kendu espainiarra jartzeko

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra garaian bapore asko zeuden herrian. Beraien aitak ere beste asko bezala, alde egin zuen. 'Aberri Eguna' zuen izena beraien aitaren ontziak eta 'Navarra' jarrarazi zioten. 'Euzkadi' izenekoari, ostera, 'España'.

  • Bitoria Aboitiz Aita bakarrik joan zen ebakuatuta

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra garaian, beste askok egiten zuten legez, bere aitak ere baporea hartu ere alde egin zuen. Ontziak 'Aberri Eguna' izena zuen eta horrek sortutako ikarak eraginda, bakarrik joan zen.

  • Arantxa Larrea Kartzelan zazpi hilabetez

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    1974an kartzelan egon zen, zazpi hilabetez. Urkola medikua joan zen, eta pilulak eman zizkion; handik aurrera hobeto. Etxean ETAko jendea hartzen zuten, lotarako; jatekoa ere ematen zien. Miaketa batean pistola bat aurkitu zuen Poliziak, poltsa batean.

  • Arantxa Larrea Kartzelako egonaldia

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    Ez zioten jo, kartzelara eraman zutenean. 14 urterekin gaixotasun bat izan zuen. Berak ez zekien etxean hartzen zituenen izenak. Ijitoak ere hartzen zituen etxean. Klaustrofobia zuen kalabozoan. Senarrari lau urteko zigorra jarri zioten, baina amnistiarekin lehenago atera zen.

  • Arantxa Larrea Etakideak etxean

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    "Txikia" ETAkideari buruzkoak: indarkeriaren aurkakoa ei zen; hil egin zuten, Errenterian. Pertur aipatzen du. Garai hartan ETAk ez zuen hiltzen; atrakoak egiten zituen. Behin, atrako baten ondoren beraien etxera joan ziren denak.

  • Arantxa Larrea Kartzelan izandako borroka

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    Senarra oso gaizki egon zen Ocañan. Kartzelan borroka egin zuen emakume batekin, FACeko batekin. Mezetara joaten zen, eta mojekin ondo konpontzen zen; haiek ezin zuten hori ikusi.

  • Arantxa Larrea Kartzelako anekdota

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    Kartzelan zegoela, bere urtebetetzean Martuteneko gizonezko presoei bera ikusten utzi zieten. 33 ziren. Zorionak kantatu zioten.

  • Arantxa Larrea Kartzelako egonaldiko une gogorrenak

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    Seme-alabak izanez gero, ikustera joaten uzten zieten. Bestela ez. Ilobak joan zitzaizkion bisitan behin kartzelara, eta despedida oso gogorra egin zitzaion. Kalabozotik kartzelara eraman zutenean ere oso gaizki pasatu zuen. Lehen hilabetea izan zen okerrena.

  • Arantxa Larrea Libre utzi zutenean, Madrilen

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    Libre utzi zutenean, Madrilen, ezin zuen sinestu. Dirua bazuen, baina iluntzen hasia zen, eta ez zuen atera nahi. Koinataren anaiaren etxera joan zen. Lezon diruz lagundu zioten lagunek.

  • Rafael Agirre Ikurrina ezkutatu egin behar

    Rafael Agirre Legorburu (1926) Lezo

    Aitak etxean ikurrina zuen, eta Rafaelek kendu egin zion badaezpada ere. Milizianoek etxeak errekisatzen zituzten Francoren garaiaren hasieran.

  • Nikolas Lopetegi Ustezko lagunaren mehatxua

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Arratsalde batean, aita baserriko lanetan zebilela, ustezko lagun bat sarjentu batekin etorri zen. Txekorrik handiena hurrengo egunean hiltegira eramateko agindu zioten; nahigabe handia hartu zuen aitak, hori baitzen baserriko errenta ordaintzeko esperantza.

  • Joxe Zumeta Hitzaldietara joan, eta hango propaganda onartu egin behar

    Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo

    Madrildik División Azuleko soldaduak etortzen ziren Lezora. Lezoko gazteek, soldadu joan aurretik, Errenteriako sindikatura joan behar izaten zuten astean behin, lana utzita, hitzaldiak entzutera. Han entzuten zituztenak onartu egin behar izaten zituzten.

  • inaxi-gerenu 'Cara al Sol'en beste bertsio bat

    Iñaxi Gereñu Odria (1928) Legazpi

    Gerra ostean, eskolan ere euskara debekatu egin zuten, eta Cara al Sol abestera behartzen zituzten. Ume batzuek, baina, kantaren hitzak aldatu zituzten.

  • Felipe Etxeberria Eguerdietan, 'Cara al Sol' kantatu behar

    Felipe Etxeberria Telleria (1935) Legazpi

    Eskolako kontua. Diktadura garaia zen. Eguerdietan, eskolatik irteeran, Cara al Sol kantatzen zuten.

  • Julian eta Rosario Zabaleta Eskola garaiko kontuak

    Julian Zabaleta Kortaberria (1937) Legazpi

    Zazpi urterekin hasi zen Legazpiko eskolan. Plazako eskolan lekua falta zela eta, 'Centro Republicano' konfiskatu eta han ere eskola jarri zuten. Handik "eskola txikira" pasa zen, eta, geroago, fraideen kolegiora. Fraideetako zuzendariari buruz hitz egiten du. 'Cara al Sol' abesten zuten eskolara sartu aurretik, formazioan jarrita.

  • Julio Zabaleta Eskolan, neskak alde batetik, mutilak bestetik

    Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi

    Goizero, eskolara sartu orduko mezara joaten ziren, errezatzera, kapila bertan baitzegoen. Mutilek egurrezko kaxoi edo apaletan uzten zituzten etxetik eramandako oinetakoak, eta beste batzuek janzten zituzten, bai mezarako eta baita errekreora irteteko ere. Natik kontatzen du eskolara sartu orduko "¡Viva España!" abestu behar izaten zutela, ondoren errezoak, eta orduan hasten zirela lanean.

  • Joxe Mari Zinkunegi Agirre Apaiza eta alkatea bertso-saioak zaintzen

    Joxe Mari Zinkunegi Agirre (1932) Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza

    Joxe Mari eta Julian mutil kozkorra zirela 'Zepai' eta 'Uztapide' bertsolariak joaten ziren Lizartzara. Bertsolariek ezin izaten zuten emakumeei buruz egin bertsotan apaiza eta alkatea zaintzen egoten ziren. Basarriren bertso bat abesten du Joxe Marik.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Kolore politiko guztietako jendea Mañarian

    Daniela Bernaola Agirre (1938) Lourdes Bernaola Agirre (1932) Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Denetarik zegoen Mallabian: falangista, karlista, nazionalista eta errepublikanoak. Azken hauetatik hiru oso ezagunak ziren. Lehen bezala, gaur ere jende txarra badagoela dio Lourdesek, baina lehen partidu politikorik ez zegoela dio Danielak.

  • Adrian Amantegi Maristetan 'Cara al Sol' ez abestearren zigorra

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Durangoko maristetan eskua altxatu eta ilaran Cara al Sol kantatu behar izan zuten. Hiru anaiek ez zuten abesten eta zigortu egiten zituzten. Marista batek ohe gainean txapel gorria izaten zuela du gogoan. 14 urtegaz eskola utzi eta beharrean hasi zen familiako harrobian.

  • Laurentzi Aretxabaleta Alkate hogeita bi urtean

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Laurentzi udaletxean sartu zenean, oraindik Franco bizirik zegoen. Notarioarekin sartu behar izan zuen, ez zioten sartzen uzten eta. Herriko gurasoen ordezkaritzat sartu zen, "representante del tercio familiar". Hamar urte eman zituen zinegotzi Laurentzik, frankismoaren azkenengo urteetan. 1977an egin zen alkate eta hogeita bi urtean jardun zuen alkatetzan.

  • Laurentzi Aretxabaleta Partidu abertzaleak klandestinitatean

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Francoren garaian, klandestinitatean egon zen EAJ. Sasoi horretan, Laurentziren beharlekura eramaten zuten partiduko propaganda; ez bakarrik EAJkoa, baita HBkoa ere.

  • Laurentzi Aretxabaleta Etxea arakatu zioten

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Alderdi abertzaleak klandestinitatean zeudenean, propaganda orriak banatzen zituzten. Harrapatuz gero, kartzelaldia izaten zen zigorra eta etxeak arakatu ere egiten zituzten. Behin, Laurentziren etxera sartu ziren.

  • Laurentzi Aretxabaleta ETAkoak etxean gorde

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Behin, Laurentzik ETAko mutilak eduki zituen etxean gordeta. Hasieran, Markinara heldu zirenean komentuan egon ziren eta gero Laurentzirengana bialdu zituzten. Hamabost egunean eduki zituen etxean.

  • Kontxita Garate Francok euskaraz egitea debekatu zuenekoa

    Kontxita Garate (1923) Mendaro

    Gerra aurrean denak ziren euskaldunak. Anai-arrebekin hika hitz egiten zuen, gurasoei zu eta mediku eta apaizei berori. Francok debekatu zuen euskaraz egitea.

  • Martzelina Kalzakorta Ikurrina aurrenekoz ikusi

    Martzelina Kalzakorta Zenarruzabeitia (1931) Mutriku

    Ikurrinaren koloreekin jantzita zihoan herriko emakume bat etxera bidali zuteneko pasadizoa kontatzen du. 14 urte inguru zituela, lehenengoz ikusi zuen ikurrina parrokiako kanpandorrean. Pazko Egun bat zen. Gerora jakin zen ikurrin hura nork jarri zuen.

  • Jesus Furundarena Franco, Mutrikun

    Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku

    Franco Mutrikun egon zeneko oroitzapenak. Prozesioa parrokiara. Arraunekin pasilloa egin zioten.

  • Jesus Furundarena 'Masillas' ezizenaren jatorria

    Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku

    Jesus Arrizabalaga arrantzale eta amugileari 'Masillas' ezizena nondik zetorkion kontatzen du. Gerra aurretik bere enbarkazioak euskarazko izena zuen, eta, diktadura garaian, euskarazko izenak debekatzean, masa batekin topatu behar izan zuen ontziaren izena.

  • Garbine Andonegi Euskal izenak galarazi

    Garbiñe Andonegi Belaustegi (1934) Mutriku

    Diktadura garaian, euskaraz hitz egitea eta pertsonei, tabernei eta itsasontziei euskal izena edukitzea galarazi zen. 'Masillas' ontziaren izena 'Euskalerria' zen.

  • Claudio Usobiaga Libre gerraostean

    Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku

    Gerra ondoreneko oroitzapenak. Claudiok denbora egin zuen preso. Libre geratu ostean, Mutrikura joan zen lehenengo aldiari buruz hitz egiten du.

  • Ines Lezea Eibarko Bar Loyola

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Gerrako kontuak. Trenak martxan jarri, eta jendea Eibarrera bueltatzen hasi zen. Jan eskasia. Bar Loyolan bazkaria debalde ematen zuten. Tabernan bandera española zegoen, eta 'Cara al Sol' abestu behar zen jateko.

  • Juan Larreina Kantu frankistak eskolan

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Maristen eskolako kontuak. Eskolara joan eta lehenengo gauza egiten behar izaten zutena, atarian ilaran jartzea izaten zen. Ikasle bat bandera espainolarekin egoten zen balkoian, eta besteek 'Cara al Sol', 'Con el rumor de la faena' edota 'Montañas nevadas' abestu behar izaten zuten.

  • Gregori Ajuriagojeaskoa Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona

    Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika

    Primo de Rivera ostean etorri zen Franco. Zornotzako (Amorebieta-Etxano) jaietan egon ziren Francok agintea hartu zuela enteratu zirenean eta gerra etor zitekeela pentsatu zutenean. Antzina, Gorpuzti egunez-eta, gure Jauna palioaren azpian eramaten zen; Franco ere palioaren azpian joaten zen. Bere ustez Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona.

  • 1039 Telegramak

    Xabier Harregi Agirrezabala (1932) Oiartzun

    Udaleko telegramak beraiei iristen zitzaizkien. Gobernadoreak urtero bidaltzen zuen abisua inauteriak ezin zirela ospatu esateko. Enpresentzako telegramak ere beraiek jasotzen zituzten. Atzerritarrez etortzen ziren eta deletreatuta jasotzen zuten mezua. Nomenklatura guztia gogoan dauka. Euskaraz ere dena deletreatuta. Dolumin pila bat izaten ziren eta haiekin ere abisuak egin behar ziren etxez etxe.

  • Maritxu Maiztegi Arregi Franco Arantzazun, eta haren emaztea Goiko Bentan

    Maritxu Maiztegi Arregi (1929) Oñati

    Franco Arantzazun egon zenekoa. Paliopean sartu zuten elizara. 1940 urte inguruan izan zen. Beste egun batean Francoren emaztea egon zen Goiko Bentan bazkaltzen.

  • Nekane Ibazeta Bandera eta geziak janztera behartuta

    Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Gerra denboran paparrean Espainiako bandera txikia jartzera behartu zuten. Gero falangeko geziak jarri behar izan zituzten.

  • Miren Lore Ibazeta Soldaduen beldur gauzak erre edo ezkutatu

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Gerra garaian, soldaduak etxez etxe joaten ziren arakatzera. Liburuak, poxpolin arropak eta gainerakoak erre egiten zituzten beldurrez, baina beraien amak erre beharrean, koltxoian gorde zituen. Pregoia zabaldu zuten etxeetan zituzten gauzak entregatzeko. Beste alderdikoa zen emakume batek abisatu zien ordurako abertzaleek gauzak erre zituztela.

  • Miren Lore Ibazeta Erreketeak ohe bila

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Erreketeak etxerik etxe joan ziren ate joka ohe bila. Beraienera ere joan zen behin bat mozkor-mozkor etxez erratuta.

  • Miren Lore Ibazeta Burgosko prozesuagatik protestak

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Burgosko prozesua egon zenean, elizan egon zen jendea protestan. "Cristo Rey"koak etorri zirenean, apaizarengana joan ziren, elizan ez baitzegoen inor.

  • Juan Balenziaga Karroza subertiboak Arrantzale Egunean

    Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa

    Arrantzale Egunean denak janzten ziren urdinik, azulik. Behin Bilbotik deitu zioten hurrengo egunean, karroza subertsiboak agertu zirelakoan bezperan.

  • Juan Balenziaga "Haurtxo danak alkarturik..." kanta

    Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa

    Mutrikutik Ondarroarantzean, autobusean, dantza taldeko gaztetxoek kantatutakoa abesten du osorik. Ondarroako PNVn ikasitako abestia da. Guardia Zibilek "Kanta subertsiboak" abestu zituztela esan zieten, baina eurek ez zekiten zer ari ziren leporatzen.

  • Juan Balenziaga Berbena debekatu zuen Guardia zibilak

    Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa

    Berbenak antolatzen zituen Aurrerak. Behin Maite Idirin gonbidatu zuten; Ondarroako batzuek ere kantatu zituzten euskal kantak, eta "Maria Cristina me quiere gobernar" kantatzeagatik guardia zibilek debekatu zuten jaialdia.

  • Juan Balenziaga Berbenako atean guardia zibila

    Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa

    Berbenak Zeledonion eta Frontoi plazan egiten ziren. Guardia zibilak atera joaten ziren berbenetan. Gerra aurretik Aurrezki Kutxak eraikitako etxea hartu zuten gerora kuarteltzat guardia zibilek.

  • Juan Balenziaga Eskolan Juan izan behar zen Jon

    Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa

    Eskola nazionaletan gaztelerazko izena esan behar zen. Nolabaiteko haurtzaindegia ere egoten zen orduan. Elizaren gainean egoten ziren eskola eta udaletxea. Neskak Zeledonio Eskolan edo mojetan ibiltzen ziren.

  • Terese Lertxundi Eskolan "Cara al Sol" baino ez zuen ikasi

    Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa

    Eskola nazionaletan "Cara al Sol" abesten zuten. Doña Anita zen maistra ondarroar bakarra, baina hura ez zen bere maistra. Ez zuen eskola askorik ikasi.

  • Terese Lertxundi Erreketeak etxez etxe abertzaleen bila eta ondasunak errekisatzen

    Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa

    Behin bere aita kartzelara eramatekotan etorri ziren beraien etxera. Aita ohe azpian ezkutatu zen. Ohikoa zen etxeak erregistratzea eta bertako ondasunak errekisatzea. Emakumezko erreketeak aritzen ziren lan horretan. Abertzale asko kartzelaratu zituzten; horietako asko eta asko emakumezkoak, ama zirenak. Bilboko Larrinagako kartzelara joaten ziren.

  • 1230 Erreketeen hiletak

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Haurtzaroa gerrak markatuta zien, jolasak ere gerrarekin lotura zutenak izaten ziren eta. Errekete bat hiltzen zenean, zirkulu karlista zegoen lekuan jartzen zuten gorpua eta mutil gazteak instrukzioak egitera joaten ziren martxa militarraren atzetik.

  • Angeles, Joseba eta Rosario 'Cara al Sol' kantatu behar

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Rosario Lasa Garmendia (1938) Ordizia

    Eskola nazionalean, sartu orduko 'Cara al Sol' kantatu behar izaten zuten: gero, ateratzerakoan, berriz kantatu behar izaten zuten.

  • Elu Gaztañaga Martinez Klandestinitatean paperak mugitzen

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Paperak hona eta hara eramaten egin zuen lan klandestinitatean ETAren alde. Mendira asko joaten ziren zeregin horretarako. Arriskuan sarri ibiltzen ziren.

  • Pedro Armendariz Imaz Frankismo garaia

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Frankismo garaiko kontuak. Frankistek agintzen zuten herrian. Kartzelan egondako errepublikarrek ez zuten boto eskubiderik. Nazionalistek industrian boterea zutela aipatzen du Pedrok. Gerra aurreko egoera ekonomikoa zein zen aipatzen du.

  • 1218 Tedeumak

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Tedeumak: Francoren tropek zerbait hartzen zutenean egoten zen ospakizuna. Familiakoren batek joan egin behar izaten zuen nahitaez.

  • Juan Mari Otxandiano Paranoiko samarra erregimenaren zelatariak zirela eta

    Juan Mari Otxandiano (1949) Otxandio

    Talde politiko asko zegoen, baina Bittorrek ez zuen parte hartzen foro zabaletan. Berak bere ikuspegia zuen, oso abertzalea. Besteak argitzeko beharra sentitzen zuen. Publikoan hitz egiteko ez zuen erraztasunik. Francoren denboran kontrol handia zegoen erregimenaren aldetik. Bittor paranoiko samarra zen, "mania persecutoria" apur bat bazeukan. Bera ahalegintzen zen Bittor lasaitzen. Baina sarri arrazoia zeukan. Ez du uste inork begi txarrez ikusten zuenik. Inori ez zion kalte egin, eta ostera herriari mesede agin, bai. Austeritate handiz bizi zen, eta inoiz entzuten ziren herrian berari buruzko komentarioak.

  • Amaia Lasuen Politikaz hitz egitea gustatzen zitzaion izugarri

    Amaia Lasuen (1958) Otxandio

    Gontzal Mendibil ikusten zuen etxean gora eta behera. Kalean ere harremana zuen Bittorrekin. Politikaz hitz egitea gustatzen zitzaion izugarri. Eta hauteskundeak hurbiltzen zirenean kinielak egitea ere bai. Ez zuen inoiz asmatzen. Adin guztietako jendearekin hitz egitea gustatzen zitzaion, baina batez ere gazteekin.

  • Patxi Sein Ikurrina baporeetan

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra ondorenean, ikurrina debekatuta zegoen. Patxik baporeetako eskailerak zuri, gorri eta berdez margotzen zituen. Baporeko zubian ere ikurrina jartzen zuen.

  • Joxe Sagarzazu Boxeoan txapeldun, eta ideiak garbi

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gaztetan, boxeoan ibili zen; nola hasi zen aipatzen du. Donostiako gimnasio batean aritu zen entrenatzen. Espainiako txapeldun izan zen. Orduan kanporatu zituen boxeolarien izenak gogoan ditu. Frente de Juventudesekoa ez izateagatik, ordea, berari ez zioten Espainiako selekziorako deitu; bere aurkariei, bai.

  • Reme Gaztelumendi Kartzelan egon izanagatik, lana bilatzeko zailtasunak

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerra garaian, senarra 3 urtez egon zen atxilotuta. Handik herrira itzuli zenean, ez zioten eman nahi izan lanik, ezta itsasoan lan egiteko pasaporterik ere. Azkenean, ahalegin handiak egin eta gero, lortu zuen pasaportea.

  • Reme Gaztelumendi Francoren debekuekin, Pasaia erdaldundu

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Francoren diktadura etorri zenean, denak erdaraz hitz egitera ohitu ziren Pasaian. Herria asko erdaldundu da horren ondorioz, euskararen transmisioa eten egin da.

  • Gregorio Etxeberria 'Cara al Sol' abesteko gogoa

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    Gerra ostean, Cara al Sol abesten aritzen ziren gazteak kalean. Behin bera ere abesten atera zen, baina ama konturatu zenean, errieta galanta bota zion.

  • Xabier Oiarbide Oliden Maisua errepublikarra

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Frankoren garaian dena erderaz eskolan. Ez da "Cara al sol" abesteaz gogoratzen. Maisua errepublikarra zen.

  • Matilde Gereñu Elorza 'Cara al Sol' abesten zutenekoa gogoan

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Mojekin ikasi zuen. Eta han Cara al Sol abesten zuten zelaian, mojekin eta alkatearekin. Hori astean hiru bat aldiz izaten zen, eta besoa jaitsiz gero, zigortu egiten zituzten. Cara al Sol abesten du.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Euskarazko izenak izatearren maistrak gogor egin

    Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Maite eta Iñese izeneko bi neska oso txarto tratatzen zituen maistrak beraien izenengatik, izen euskalduna izateagatik hain zuzen ere. Nere izeneko bati "Mia" esaten zion. Beraien etxekoek ez zuten horrelako arazorik izan.

  • 1321 Bueltan, ilea moztu zioten bati

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.

  • Karlistak engainatuta zeuden

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Giro garratza topatu zuen Belgikatik etorrita. Ordurako egoera politikoaz konturatuta zegoen, baina ezin zuten berbarik egin. Karlistak engainatuta zeuden. Gernika "gorriek" bonbardatu zutela esaten zuten urte asko geroago.

  • Mattin Labayen Sansinenea Aita deportatu egin zuten

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Erbesteratuta zeuden espainolekin harremanak bazituzten. Aita deportatu egin zuten. Amak asko sufritu zuen. Mattin txikia zenez ez zen ezertaz enteratu.

  • Pakita Penagarikano Irratia entzuten

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Diktadura garaian, desinformazio handia zegoen. Radio Francia Internacional entzuten zuten; gaztelaniaz ematen zituzten albisteak eta horrela izaten zuten gauzen berri.

  • mariani estanga Euskal izenak frankismo garaian

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Errepublika garaian jarritako izen euskaldunei buruz hitz egiten du. Frankismo garaian, ezin ziren aipatu ere egin.

  • mariani estanga 'Cara al Sol' eta "ereserki nazionala"

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra garaia du hizpide. Eskolan, mojetan, Cara al Sol eta "ereserki nazionala" abestu behar izaten zituzten. Behin lehen jaunartzea egin eta gero, ez zuten kantatu.

  • mariani estanga "Soldadu nazionalen" desfileak San Frantzisko pasealekuan

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Egun seinalatuetan, "soldadu nazionalen" desfileak izaten ziren San Frantzisko pasealekuan. Desfileetatik ihes egiteko, Betelura joan ohi zen bizikletaz. 12 urte bitartean, igandero joaten zen Betelura aitona-amonak bisitatzera.

  • mariani estanga Euskaraz egiteagatik, ilea moztu eta errizino-olioa hartu behar

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Euskaraz hitz egiteagatik eta soldaduengana joategatik zer zigor jartzen ziren aipatzen du: ilea moztu eta errizino-olioa ematen zien, beherakoa eragiteko. Gero, herrian zehar ibiltzera behartzen zuten jendea, lotsa pasako.

  • mariani estanga 'Círculo Carlista' eta batzokia

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra aurretik, Tolosan baziren Círculo Carlista eta batzokia. Gero, falangearen esku geratu eta Círculo Carlista y Tradicional y de las JONS izena hartu zuen batak, eta arte eta lanbide eskola jarri zuten bestean.

  • Xabier Garikano Solabarrieta "Poliki-poliki" inauteriak martxa hartzen

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra ondorenean, "poliki-poliki" hasi zen inauterien jaia ospatzen. Aurrena, txaranga bat; gero, danborrada... Udalak ez zeukan dirurik, eta, orduan, zozketak antolatu ziren dirua lortzeko. Herriko koadrilen batzorde bat osatu zen.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Izaskungo ermitan, tertzioen banderak falta...

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Izaskungo ermitan, gerra irabazi zuten tertzioen banderak egoten ziren zintzilik. Egun batean, bandera horiek kendu egin zituzten. Tolosako 40 lagun inguruk abisua jaso zuten guardia zibiletara joateko; Xabier tartean zen. Galdeketari buruz hitz egiten du.

  • Xabier Garikano Solabarrieta 'Frente de Juventudes'era ez zen joaten

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Frente de Juventudes eta Sección Femeninari buruz hitz egiten du. 14-15 urterekin, lanetik irten eta talde horiek ematen zituzten eskoletara joan behar izaten zen. Eskola horiek "mugimendu eta altxamenduari buruz"-koak izaten ziren. Xabierren nagusiak erabaki zuen hura ez bidaltzea, eta isuna ordaintzen zuen.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Txapel gorria eta euskal izenen debekua

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    1936tik 1942ra bitartean, txapel gorria jantzita ibili behar izaten zuten umeek. Futbol partida ikusten ari zireneko pasadizo bat kontatzen du: haizeak txapela eraman zion. Euskal izenak debekatu zirela kontatzen du.

  • Juan Miguel Elosegi Aldasoro Franco Tolosan

    Jose Miguel Elosegi Aldasoro (1933) Tolosa

    Franco Tolosatik pasatzen zen Donostiara kotxez joaten zen bakoitzean. Egun finkorik ez zen egoten baina paper fabrikak erreka garbi zuenean jakiten zuten pasatzear zegoela.

  • Bixi Garmendia Zinegotziari pilotarekin emateagatik izandako ondorioak

    Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta

    PNVkoak kartzelara sartzen zituzten. Behin, pilotan zebiltzala, zinegotziren bat pasa zen handik, eta pilotarekin jo zuten (nahita, itxuraz); han zeuden guztiak atxilotu egin zituzten.

  • Kontxita Igerategi Alaba Gurutze torturatu eta hil

    Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta

    Gerra denboran hainbat herritar fusilatu zuten Francozaleek. Askoz geroago, beren alaba Gurutze torturatu eta hil egin zuten. Orduko legeak jarraitzen omen du orain.

  • Kontxita Igerategi Etxean egindako ikurrina guardia zibilek ostu

    Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta

    Gurutzek (torturapean hil zuten alabak) eta biek egin zuten ikurrina ostu egin zieten etxetik guardia zibilek. Alaba etxetik eraman eta bi egunera ekarri zuten gorpua. Ez zuen ezer txarrik egin alabak. HBko ideiak izateagatik garbitu zuten.

  • Patxi Iriondo Francoren garaian, lana bilatzeko zailtasunak

    Patxi Iriondo Galarza (1933) Urnieta

    Aitak gerran galdu zuen bere kamioia, eta berriro moldatu behar izan zuen bizibidea ateratzeko. Lagun bati esker lortu zuen lana, Francoren aldekoak ez zirenek zailtasun gehiago baitzituzten lana topatzeko. Azido sulfurikoa garraiatzen hasi zen kamioi batean, eta behin kamioiak su hartu zuen. Hala ere, aitak ez zuen lana galdu.

  • Asun guridi Ugalde Greba zenean, euskaldunak kartzelara

    Asun Guridi Ugalde (1937) Urretxu

    Grebak erdaldunek antolatzen zituzten; baina, kartzelara, nazionalistak eramaten zituzten. Gizon batzuek beraien kabuz joaten ziren kuartelera, bai baitzekiten atxilotu egingo zituztela. Beraiek beti izan dute garbi euskaldunak zirela.

  • Manuel Maiz Soldadutzako azken uneak

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    1947an Franco etorri zen Aietera eta hari guardia egiten aritu zen. Egun txarrak izan ziren haiek, oso baldintza txarretan egon ziren eta. Soldadutzako urteei buruzko balantzea egiten du.

  • Milagros Alzaga Homosexualak kartzelara "por vagos y maleantes"

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Lehen beldurragatik homosexualek ez zuten beren sexualitatea aitortzen. Lasarten bazegoen homosexual bat Franco hona etortzen zen bakoitzean kartzelan sartzen zutena "maleante" izateagatik. Gizon hark umorearekin hartzen zuen kontua.

  • Miren Jone Rekondo Aita Usurbildik 500 km-ra desterratu zuten

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    1939an, aita osabarekin batera hasi zen etxea berriro eraikitzeko planoak eta egin beharrekoak egiten. Hartan zebilela, desterratu egin zuten: Usurbildik 500 km-ra bizi behar zuen. Madrila joan zen bizitzera eta familia amarekin gelditu zen Zubietan; han ikasi zuten baserriko lanak egiten.

  • Miren Jone Rekondo Txiki Erdiko tren-estazioa

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Aitarekin Lekunberrin elkartzeko, trena hartzen zuten. Trenaren ibilbidea aipatzen du. Txiki Erdin tren-estazioa zegoen.

  • Jexux Mari Errekondo Irratia: isilpeko irrati-kateak

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Irratia beti izan zuten etxean. Nolakoa zen. Pirenaica eta BBC entzuten zituzten, isilpekoak. Dolores Ibarruri. Onaindiak ere hitz egiten zuen, Doctor Olazu ezizenarekin. Ingelesa.

  • Pedro Iraola 'Viva España' eta 'Cara al Sol' abestu behar

    Pedro Iraola Belza (1941) Amasa-Villabona

    Zizurkilgo eskolatik ateratzen zirenean, 'Viva España' eta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten atarian. Pasadizoa: maisuak bere semea banderarekin jo zuen ez zuelako 'Cara al Sol' abestu nahi. Zelatariak.

  • Jon Ander Zurikarai Garaiko Santiagoetako erromeria kentzeko agindua

    Jon Ander Zurikarai Atxa-Orbea (1933) Zaldibar

    Santiagoetan Garain egiten zen erromeria. Behin, Bizkaiko Gobernadore Zibila hil zela eta Garaiko erromeria kentzeko agindua eman zuten.

  • Elena Sarraua Euskara debekatuta eskolan

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Umetan dena egiten zuten erdaraz eskolan, baita doktrina bera ere. Erdararik jakin ez eta zigortu egiten zituzten eskolan euskaraz egitearren: eraztuna pasatzen zioten elkarri euskaraz egiten zutenean. Honez gain, eskolara sartu orduko Espainiako bandera atera eta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten.

  • Elena Sarraua Gerraostean, irratia eta 'Euzkadi' aldizkaria debekatuta

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Gerraostean debekatuta egon zen irratia edukitzea eta baita Euzkadi egunkaria bera ere. Etxean zituzten aleak erre egin behar izan zituzten. Irratia erosi zutenean, Bilbo, Donosti eta Andorra izaten ziren entzuten zituztenak, eta La Gaceta del Norte eta La Voz de España irakurtzen zituzten egunkariak. Elizan, Zeruko argia aldizkaria hartzen zuten.

  • Eugenia Narbaiza Mutilarekin domeketako erromerian elkartzen ziren

    Eugenia Narbaiza Aranguren (1928) Zaldibar

    Gizona Arrateko erromerian ezagutu zuen, hamasei urte zituela. Domeketan baino ez zuten elkar ikusten, gizona Abadiñokoa da eta. Inguruko erromeriarik handiena Berrizen egiten zuten, soinuarekin eta saxofoiarekin. Abadiñon, esaterako, alkateak erromeria egitea debekatu zuen gerraostean.

  • Begoña Soba Piper Iberbekoren Kanta eta botoak

    Begoña Soba Landeta (1934) Zamudio

    Piper Iberbekori egindako kanta abesten du. Gaur egun bezala lehen ere botoak erosten zirela kontatzen du.

  • 351 Gerra hasierako pentsakera

    Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz

    Gerra bukaera nola gogoratzen duen. 15 urtera arte uste izan zuen Franco salbatzailea zela, gerora enteratu zirelako alemanek nolakoak egin zituzten. Irakaslea ere falangista zuen eta alemaniarrak salbatzaileak zirela uste zuen. Zarautzera etorri ziren alemanak nola gogoratzen dituen. Bere senide batzuk boluntario joan ziren reketeekin.

  • 351 Eliza eta Franco

    Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz

    Eliza ere Francoren aldekoa zen eta eskolan ere hala irakasten zietenez, berandu konturatu zen ze gauza egiten zituzten. Gerora hasi zen euskararen inguruko mugimendua. Orduko gazte gehienak preso egondakoak dira.

  • 352 Hiru hilabetez Martuteneko espetxean

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    1964-1965 inguruan taldeko gehienek Martutenen amaitu zuten, gaizki ulertu baten ondorioz, eta sasoi batean arazoak izan zituzten, berriro zailtasunak baimenak lortzeko, astean behin kuartelera joan behar... Batzuek hiru hilabete, beste batzuk urtebete edo gehiago.

  • 354 Aske utzi zuteneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gipuzkoako Eusko langileetako nagusia zegoen Madrilen eta hark esaten zien miloi bat preso euskaldun zeudela. Epaiketen ostean, igandero GUardia Zibiletan aurkeztu behar zen eta kanpora ezin zen atera. Bi urte egin zituen horrela. Gero libre utzi zuten.

  • 363 Komandantzia militarra eta Zarautzen egin zen ituna

    Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz

    Komandantzia militarra. Bertako komandantea nafarra zen: Uharte. Itun bat egin zen Zarautzen 40-41 urte inguruan eta baporeak sirena joz etorri ziren.

  • 364 Herritik irteteko baimen-eskatzea

    Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz

    Gerra-ostea. Batailoietan harrapatutako semeak kontzentrazio zelaietara eramaten zituzten lanera. Haiek ikustera joan nahi izanez gero komandantziara joan behar zen baimena eskatzera. Herritik ateratzeko ere baimena eskatu behar izaten zuten.

  • 367 Zarauzko Euskal Jaia betidanik ezagutzen du

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Francok ez zuen Euskal Jaia kendu. Betidanik ezagutu du irailaren 9ko Euskal Jaia. Denak jantzita joaten ziren, baina ikurrina debekatuta zegoen. Lehenbizikoz Iparraldean ikusi zuen ikurrina.

  • 367 Eskolako obligazioak

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Eskolako kontuak. Sarrera eta irteeran errezatzea eta Cara al Sol abestea ziren obligazioak.

  • 533 Gutxi abesten zuten, giroa ez zelako egokia

    Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz

    Gaztetan gutxi abesten zuten, gerraostean debekatuta zegoen eta. Gau-eskoletan aita Ibarbiarekin irakurri zuen lehenbizi euskaraz. Etxean bertsoak abesten zituzten, amak paperetik ikasiak.

  • 1305 Eskolara sartzean 'Cara al Sol'

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    Eskolako maisuak izendatzen ditu. Erdaraz hitz egiten zuten eskolan. Eskolara sartzean Cara al Sol abestu behar izaten zuten. Oriamendiko martxa, karlismoaren ereserkia, ere abesten zuten: "Por Dios, por la patria y el Rey..."

  • Joxe Urteaga Momentu onak eta txarrak pasatakoa

    Joxe Urteaga Oria (1926) Zumarraga

    Gazte garaian, ondo pasa zuten, baina baita gaizki ere. Urtero Trintxerpera joaten ziren soinua jotzera; eta, hala zebiltzan batean, kalejira-giroan, alde egiteko abisua iritsi zitzaien. Joaten ziren lekuaren arabera, pieza klase bat edo beste jotzen zuten.

  • Jose Inazio Aranberri Kaskarreko ederrak eta "¡Viva España!"k eskolan

    Jose Inazio Aranberri Aldanondo (1939) Zumarraga

    Sei urterekin hasi zen eskolan. Zazpirekin komunio txikia. Kaskarreko ederrak hartzen zituzten eskolan. Cara al Sol kantatzen zuten sartu aurretik, bandera jasota. "¡Viva España!" hots egiten zuen fraide batek.

  • Jose Inazio Aranberri "Hablar en cristiano"

    Jose Inazio Aranberri Aldanondo (1939) Zumarraga

    Euskaraz egiteagatik ez du zigorrik jaso baina asko insistitzen zieten erdaraz egiteko: "Hablar en cristiano!". Baserritarrak eta kaletarrak sarri ibiltzen ziren demandan, harrika eta.

  • Maite Ormazabal Seminariotik kanpora, gutuna idazteagatik

    Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga

    Anaia seminariotik bota zuten "grisen" jokabidearen aurkako eskutitz bat idazteagatik, bertan 13 urte pasa eta gero.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Abadiñon, antzeztea galarazi

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Antzerkiko gorabeherak. Abadiñora (Bizkaia) antzeztera joan zirenekoa kontatzen du. Luistarrek antolatu zuten emanaldia hura. Antzerkia hasi baino ordubete lehenago guardia zibilek galarazi egin zien antzerki hura egitea.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Antzerkia: entsegatzeko zailtasunak

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Antzerkiko gorabeherak. Pagoetan egiten zituzten entseguak. Behin, guardia zibilak joan omen ziren bertan talderik ba ote zen galdezka; atezainak ezetz esan eta joan egin omen ziren. Antzerki-taldeko kideek eraikinaren atzeko aldetik atera behar izan zutela kontatzen du. Euskaraz egitea debekatuta zegoen.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Ikastolaren sorrera

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Antzerki-taldearen ondoren, idazketa talde bat sortu zen; euskaraz idatzi eta izengoitiekin sinatzen zuten. Juan Marik Irimo izengoitia erabiltzen zuen. Talde horren bueltan etorri zen ikastolaren sorrera.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Urretxuko Euskal Jaiak: Arrate eta Segura irratiei buruzko karroza

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Urretxuko Euskal jaietan, karroza ateratzen zuten kuadrillakoek. Bengolako zerrategian egiten zuten karroza. Nolako karrozak izaten ziren kontatzen du. 15 lagun aritzen ziren lan horretan. Urte batean, Arrate eta Segura irratien itxiera zela eta, gai horri buruzko karroza egin zutela kontatzen du. 20 urte zituen orduan.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Urretxuko Euskal Jaiak: karrozen hasiera

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Urretxuko Euskal Jaietan karrozak ateratzen hasi zireneko garaiari buruz hitz egiten du. Lehenengo karrozak Urretxua eta Txirimiri elkarteek atera zituzten. Hasiera batean, karrozak aldarrikapenen bat egiteko ateratzen omen ziren.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Arrate eta Segura irratien itxiera

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Arrate eta Segura irratien itxierari buruz hitz egiten du. Garai bateko irrati emisioak nolakoak ziren kontatzen du: arrosarioa, eskelak... Gero, irrati horiek ireki egin zituztela aipatzen du.

  • Juan Mari Balentziaga Arrondo Garai bateko egunkariak

    Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga

    Garai bateko egunkariei buruz hitz egiten du. Juan Mariren aitak 'La voz de España' erosten zuen, eta Basarriren kronika omen zuen gustukoen. Klandestinitatean ateratzen zituzten egunkariei buruz hitz egiten du.

  • 931 Irene izena nola jarri zioten

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Irene izenaren inguruko gorabeherak. Aita oso nazionalista zen. Berari Edurne izena jarri nahi izan zion, baina galarazita zegoen eta Irene jarri behar izan zion. Gerora laugarren alabari Edurne jarri zion izena.

  • 931 Gerraostean Espainiako bandera edo falangistena jarri behar arropan

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Gerraosteko giroa Zumaian. Arropan Espainiako bandera edo falangistena jarri behar izaten zen. Goiko plazara Cara al Sol abesten ikastera joan behar izaten ziren.

  • Adora Osa "Franco! Franco!", deiadarrak kalean

    Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia

    Kalean `Cara al sol´ abestu behar izaten zuten eskua gora jasota. Gero "ahora veinte veces Franco" esaten zieten eta denek "Franco" deiadar egin behar.

  • Joanito Dorronsoro 60ko hamarkadako "leherketa" politikoa eta kulturala

    Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia

    60ko hamarkada politikoki gogorra izan zen; tartean, ETAren sorrera. Donostiako seminarioa frankismoarekin "kutsatuta" egon zen bere sorreran, baina handik hamar urtera dena hustu eta beste muturrera jo omen zuen, ia ETAren "habia" bihurtuz. Orduko idealak: marxismoa, klase-borroka, langileen eskubideen defentsa, Euskal Herria askatzea, sozialismoa eta iraultza. Aldaketa garaia zen: bertsolaritza indartu, euskara batua sortu, ikastolak... Elizan Vaticano kontzilioak ere beste askatasun bat ekarri zuen.

  • Joanito Dorronsoro `Eusko Gaztedi´ren sorrera; apaiz gazteen mugimendua

    Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia

    Espainia mailako "Juventud Acción católica rural" taldean ibiltzen ziren, baina Espainiarekin haustea erabaki zuten eta orduan `Eusko Gaztedi´sortu zuten. Apaiz gazte askoren mugimendua izan zen. Hortik, parrokia utzi eta fabrikan lanean hastea etorri zen. Bera Torreaga fundizioan hasi zen lanean. Aldaketa handia izan zen. Giroak bultzatutako mugimenduak izan ziren. Bera `Eusko Gaztedi´ko lidertzat hartzen omen zuen askok, baina bat gehiago besterik ez zela dio.

  • Joanito Dorronsoro Apaiz ugari atxilotuta; bera ozta-ozta libratu

    Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia

    `Eusko Gaztedi´taldean apaiz talde bat elkartzen ziren eta eztabaidak ere izaten zituzten. Poliziak atzetik izan zituen Joanitok, baina ez zuen atxilotu. Gero jakin zuen obispoak ez zuela eman baimenik bera atxilotzeko. Jacinto Argaya obispoa. Elizaren indarra. Bilboko obispoak atxilotutako apaizen alde egin zuen eta Francok estatutik bidali egin nahi izan zuen.