Ekonomia gerraostean

  • Leandro Iraeta Elgarresta Tabako errazionamendua

    Leandro Iraeta Elgarresta (1928) Zumarraga

    Estankoan ere errazionamendua zeukaten. Jendeak kartila bat edukitzen zuen zenbakiekin eta horrexekin joan behar izaten zuen tabakoa erostera. Errazionamendua asterako izaten zen. Eurak estraperloan aritzen ziren tabakoarekin: tabakoa ogiaren truke aldatzen zioten errotariari.

  • 806 "Txaperoak" etortzen ziren etxeak eta zaldi-karroak miatzera

    Bartolo Etxabe Oliden (1928) Zumaia

    Sobratzen zen babarruna ahal zen lekuan gorde behar izaten zen eta Zumaiako "txaperoak" (aguazilak) etxeak miatzera etortzen ziren. Baserritarrek jeneroa Zumaiara zaldi-karroetan eramaten zuten eta haiek miatzera edo kentzera ere etortzen zen. Baserritarrek hauek engainatzeko tranpak ikasi zituzten; adibidez, esnearen azpian gordetzen zuten babarruna. Babarruna entregatu egin behar izaten zen estatuarentzat eta alkateak esaten zien bakoitzari zenbat tokatzen zitzaion.

  • 1359 Errotara bidean, Guardia Zibilak atxilotu

    Joxe Mari Etxabe Goikoetxea (1930) Zumaia

    Gerraostean, gauez errotara astoa hartuta zihoala, guardia zibilek harrapatu eta kuartelera eraman zutenekoa kontatzen du.

  • 1359 Anaiarekin garraio lanetan

    Joxe Mari Etxabe Goikoetxea (1930) Zumaia

    Anaia eta biak kamioiarekin "Transportes Pesa"-n hasi ziren lanean eta 20 urtez ibili zen bertan. Denetik eramaten zuten, masila eta kafea, esaterako. Eskuz egiten zuten kamioiko jeneroaren hustuketa. Irunen, Donostian eta Bilbon ibiltzen ziren.

  • Faustino Urbieta 13 urterekin Otto Holke lantegian peoi

    Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia

    13 urterekin eskola utzi eta lanean hasi zen Zumaiako Otto Holke lantegian. Gerrako armamentua egiten zuten bertan, eta Faustino peoi lanetan aritzen zen. Nagusien aipamena egiten du. Goiz eta arratsalde lan egiten zuen.

  • Faustino Urbieta Yeregi lantegian lanean

    Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia

    Oto Holke lantegitik Yeregi lantegira joan zen. Bertan zepilu limadoran, madrinadoran... lan egin zuen. Zortzi orduan bi erreal irabazten zituen.

  • Xabier Irureta Itsasontzien motorrak

    Xabier Irureta Sasiain (1936) Zumaia

    Beal lantegian motor dieselak egiten zituzten itsasontzientzat. Motorrak nolakoak ziren azaltzen du.

  • Klara Urbieta Gerra garaian, gose handia

    Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia

    Gerraostean, gosea pasa zuten; errazionamendua zegoen orduan. Otorduetako jakiak zein izaten ziren azaltzen du; ez zuten afaltzen.

  • Erramun Manterola Erakusketak jendearengan izan dezakeen eragina

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Erakusketak zertarako balio duen hitz egiten dute. Gazteek ez dute sinesten gerra eta gosea egon zenik. Baina gaurko gazteek prestakuntza hobea dute.

  • Maria Jesus Manterola Estraperloko ogia eta olioa eta ganbaran egindako fideoak

    Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia

    Bere gizona baserri batean egon zen morroi. Gerraostean, goizean lan egin eta arratsaldean hara, jatekoaren truk lanera. Gosea zegoen. Ogia errazionamenduan zegoenean, beraiek ogi zuria ekartzen zuten Zestoatik eta saldu. Fideoak ere egiten zituzten ganbaran arto-irinarekin eta hura ere saldu. Estraperloko olioa ere ekartzen zien Mutrikuko emakume batek, saltzeko.

  • Maria Jesus Manterola Etxea alokatu eta ganbarara lotara

    Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia

    Udaran, diru pixka bat lortzearren, etxea alokatzen zieten oporretara zetozenei eta eurak ganbarara joaten ziren lotara. Baina gutxi ordaintzen zieten. Orduan ez zuten dutxarik etxean eta harraskan bainatzen ziren. Ezkondu ostean, ez zuen etxea alokatu beharrik izan, gizonak lan egiten zuelako.

  • Xanti eta Anjel Osa Etxean egindako sagardo kopurua "txaperuari" aitortu behar

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Etxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi. Etxean zenbat sagardo egiten zen ere aitortu egin behar izaten zen, eta "txaperua" ibiltzen zen etxez etxe zaintzen, gainera. Euren inguruko batek sagardo kupela ezkutatu zuen, baina bilobak egia aitortu zion "txaperuari". "Hau dek hau! Aingeruak beti egidxa!".

  • Xanti eta Anjel Osa Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.

  • Xanti eta Anjel Osa Estraperloan arrautzak saltzera Donostiara

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gerra garaian gosea egon zen. Eurak kale-baserrikoak ziren eta nahiko ondo. Hala ere, entregatu egin behar izaten zen etxeko generoa. Gero, dena estraperloan. Izeben arropa dendan baserrietako arrautzak gordetzen zituzten karetan eta gero Donostiara eraman saltzera. Orduko kontuak.

  • Xanti eta Anjel Osa Errazionamendua; azalik gabeko laranjak salgai

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Errazionamenduko kontuak. Ogi beltza. Ogi zuria lortu zutenean, beltza uretara. "Boniatoa". Algarroba. Garai batean laranjak azala kenduta saltzen zituzten, azalarekin bolbora egiten omen zutelako.

  • Xanti eta Anjel Osa Errazionamendu garaian, babak marmitean ezkutatuta

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Errazionamendu garaian baserritarrek esnea sal zezaketen plazan, baina babarik ez. Marmitarekin erdia babaz eta beste erdia esnez beteta eramaten zuten, bi aldetatik tapak jarrita. Nafarroatik garia nola ekartzen zuten kamioietan ezkutatuta.

  • Xanti eta Anjel Osa Gose garaian arrantza gutxi

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gose garaian familia gutxi salbatuko zen Zumaian arrantzatik. Orduan txalupa txikietako arrantza besterik ez zen egiten. Lapatan eta olagarrotan ere gutxi. Lehen olagarroa jateko gauza txar bat zela iruditzen zitzaien.

  • Xanti eta Anjel Osa Itsasotik egiten zen kontrabandoa

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Itsasotik egiten zen kontrabandoa. Gerraostean, lantegietarako pieza asko ekartzen ziren Frantziatik. Errodamenduak, esaterako, itsasotik Pikote baserrira eta handik herrira. Salaketak ere egon izan ziren.

  • Angeles Arozena Zumaian kolegioan neskame, ikastearen truk

    Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia

    Errazionamendu garaian ogi gogorra jaten zuen, goseak egoten zen eta. Kolegioan egon zen Zumaian; ikastearen truk neskame lanak egin behar. Kolegioa non zegoen. Emandako arropekin janzten zen. Moja joango zirela esaten zuten neskak ondo tratatzen omen zituzten; bera ez. Kolegioan zer lan egiten zituen. Bi urte inguru egin zituen han.

  • Angeles Arozena Kontrabandoko haragia saltzeagatik isuna

    Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia

    Harategirako arkumeak artzainari hartzen zizkioten. Behin Andika baserrian ezkutuan hil omen zuten txahal bat, gauez. Haragia zatitu eta astoan hartuta etorri ziren Zumaiara, baina harategian sartzera zihoazela, "txaperua" (udaltzaina) zuten zain. Kontrabandoan ibiltzeagatik isuna jarri zieten eta, zigor modura, txahalaren pisua adina haragi ospitalera entregatu behar pixkanaka.