Ekonomia gerraostean

  • Angeles Arozena Letxuga eta aza, tripa betetzeko

    Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia

    Gosea pasa zuen gazte-denboran, neskame zegoela. Beduatik ekarritako letxuga jaten zuen olio pixka batekin, tripa betetzeko. Libra erdi haragi bost lagunentzat. Eta aza jaten zuten sarri. Azaren inguruan aitak esaten zuen esaera.

  • Angeles Arozena Miserian hazitakoa, baina inbidiarik ez

    Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia

    Miserian hazitakoa dela dio. Ez zuten ezer, baina horrela ohituta zeuden eta ez zuten inbidiarik izaten. Errege Eguneko oparia: txokolate zati bat eta laranja bat. Eta pozik. Gurasoek ez zuten ezer. Bera neskame bidali zuten Zumaiako mojetara, ikastearen truk, baina ez zuen ezer ikasi, eta, gainera, amak etxeko koltxoia eraman behar izan zuen.

  • Adora Osa Gerraosteko errazionamendua; artoa etxean ehotzen zuten

    Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia

    Gerraostean ez zuten goserik pasa. Artoa eta garia hartzen zituzten etxean. Gero, bazuten ganbaran haiek txikitzeko makina txiki bat. Kaletik ere etortzen zitzaien jendea artaleak ehotzera. Ez zen irina bezain fina irteten, baina harekin konpontzen ziren. Egosita jaten zuten, edo bestela taloak edo morokila eginda. Errotara Larrondora joaten ziren normalean; bestela Getariara edo Lasaora ere bai. Errazionamenduko "boniato"a, okindegira eramaten zuten erretzera.

  • Joanito Dorronsoro Seminarioan jatekoa urri

    Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia

    Seminarioan ez zuten ondo jaten, gose urteak ziren eta. Andra Mariaren egunean bakoitza bere herrira joaten zen sotana jantzita eta "eskea" egiten zen. Babarruna biltzen zuten batez ere eta hari esker jaten zuten. Egunero babarruna.

  • Joanito Dorronsoro Donostiako seminarioan greba egin zutenekoa

    Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia

    Donostiako seminarioan gosea pasatzen zuten. Gurasoek, bisitan zetozenean, jatekoa ekartzen zieten. Behin greba egitea erabaki zuten eta afaldu gabe kalera irten ziren. Apaizgaiek greba egin zutela-eta albistea zabaldu zen. Eurak apaiz egiteko zeuden orduantxe.

  • Mari Pilar Manterola "Gorrien" aldekoak izateagatik, markatuta

    Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia

    Kalean bazekien zeinekin ahal zuen euskaraz egin eta zeinekin ez. "Gorrien" aldekoak izateagatik markatuta zeuden herrian. Errazionamenduan ez zieten ematen ezer. 'Sección femenina' arduratzen zen errazionamenduaz. Jatun txarra izan zen txikitan.