Gerratik itzulera

  • Gaspar Alvarez Lucio Gerraosteko Eibar

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gerra bukatzean Eibarrera itzuli zen Gaspar. Karlisten boluntarioak zeuden herrian zehar eta konfiantza gutxi zuen haiekin, jende asko fusilatzen baitzuten. Eibarko Guardia Zibilekin bizi izandako anekdota bat kontatzen du. Sinatzera joan behar izaten zen eta hasieran kartzelara joatetik libratu zela kontatzen du.

  • Gaspar Alvarez Lucio Gerraostean kartzela zigorra

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gasparri hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta azkenean bederatzi urte pasa zituen kartzelan. Emaztea gerraostean ezagutu eta ezkondu egin ziren Santanderren. Emaztearen bi anai gerran hil eta bat Frantzian erbestean egon zen.

  • Mercedes Telleria Gerraosteko zailtasunak: gosea; razionamentua...

    Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar

    Gerraostea; lehenengo urteak oso txarrak izan zirela kotatzen du Mercedesek. Gose handia; estraperloa; razionamientua. Jendea asko argaldu zen. Osasun kontuez hitz egiten du.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra Zibila ume baten ikuspegitik

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra Zibila. Frantziara ihes egin zuten; lehenengo Tolosara eta gero Donibane Lohizunera. Bertako txokolatinak gogoan ditu oraindik. Eibarrera etorri zenean (1940 inguruan), ogirik ere ez. Etxean egoera gogorra bizi zuten: ama egunero-egunero kuartelera joan behar izaten zen; osaba kanpoan zuten eta aita 7 urtez kartzelan egon zen. Aita Asturiasen harrapatu zuten (Aitak idatzitako bertso batzuk erakusten ditu). Bera gerra garaian umea zen eta ez zuen ezer ulertzen.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra osteko Eibar berreraikitzen

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ostia Eibarren. Arnaldo delineante bakarra Udaletxian. Ekin bakarrik egin zioten lanari; gitxika-gitxika. Gauza asko zeuden egiteko. Plano batzuk egin zituen: Txirixo-kalia; Eliza aurria...dena eskonbrua zen eta etxeak egiten ekitzeko derrigorrezkoa zan parzelazioarekin hastea. Inguru horretako parzelazioa "gatxa...munduan gatxena!". Ugazaba asko eta parzelazioak egitea oso gatxa zen. Pare bat urte jardun zuten horretan. Elgeta-kalian, inguru guzti horretan etxeak dana pilatuta... Arraindegi kalia; Barrenkalia...nola lan egin zuten azaltzen du Arnaldok.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra ostean erreka estaltzen

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ostia Eibarren. Dos de Mayo kalia, "Ongi etorri" tabernako etxea bera sartu orduko egiten zeuden. Orduantxe lehentxeago tapatu zuten errekia. Errekia nondik nora: Ardantzaraiñok zen Dos de Mayo kalia; gero errekia libre zoan, Ariatzaraiñok libre. Buelta eman Ariatzan, eta merkatu plazan azpitik pasatzen zen erreka. Plaza pasatu eta Muñoaneko parean (Valentinaneko taberna), beheraxeago, berriz irteten zen kanpora, libre.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra ostean erreka estaltzen

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Erreka tapatzea. Dos de Mayoko zatia egin zen lehenengo (bera oraindik ez zegoen Udaletxean), 1947 inguruan. Gero etorri ziren besteak. Bere lana, terrenoen planoak egitea. Oraindik deseskonbroa amaitu barik. 2.000 preso inguru ekarri zituen Regiones Devastadas-ek, eskonbro guztiak garbitzeko. Asko bertan gelditu ziren gero. Unzueta jauregian eduki zituzten. Goizean goizago eta iluntzean ere, hilaran "raum, raum, raum...". Haiek deseskonbratu zuten Eibar guztia.

  • Arnaldo Bolunburu Ipuruako futbo zelaia Eibarko hondakinekin eraikia

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Eskonbroak, Ipuruara eramaten ziren. Ipuruako kanpo-foballa eskonbroekin eginda dago. Gaztaiñadixa zegoen han; iturri txiki bat ere bai, tunel batetik sartuta bertara heltzen zela kontatzen du Arnaldok.

  • Aurora Baskaran Eibarrera itzultzen gerraostean

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Toni eta Alfonso Arrietaren etxean egon ziren Bascarandarrak Bartzelonan. Beraien laguntzari esker itzuli ziren Eibarrera. Trenean Bilbora arte joan zirela oroitzen du Aurorak. Bartzelonara iritsi ziren eibartar askori lagundu zieten Toni eta Alfonso senar-emazteek. Ihes egindako eibartar asko mediterraneo inguruan ibili baitziren.

  • Aurora Baskaran Eibarren gerraostean goseterik ez

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Gerraostean Eibarren errazionamendurako kartilla ezarrita zegoen Aurora eta Concepcion itzuli zirenean, baina gosete handirik pasa ez zutela diote. Okindegia martxan zegoen eta baserriko jatekoak Elgetatik ekartzen zizkieten. Eibarren susperraldia eman zen industriari esker. Etxearen inguruko anekdota bat kontatzen dute.

  • Asun Anguera Illarramendi Durangoko bonbardaketak

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar

    Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak hil zituztela gogoratzen du. Etxera itzuli zenean Eibar nola zegoen azaltzen du.

  • Asun Anguera Illarramendi Eibarrera itzulera

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Eibarrera itzuli zirenean Joseren etxea beste batzuek artua zuten eta senide batzuen etxera joan behar izan ziren. Eibarrerako bidaia nolakoa izan zen kontatzen du Josek. Iritsi bezain laster aita eta osaba kartzelan sartu zituzten. Kuartelera ere joan behar izaten zuten egunero presentatzera kartzelatik edo kontzentrazio esparrutik etorritakoak.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerraostean Eibarrera itzulera

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar

    Gerraostean Eibarrera iritsi zenean Asunek bizi izandakoa kontatzen du. Izebaren etxera joan behar izan ziren beraien etxea sutan zegoelako.

  • Asun Anguera Illarramendi Eibar berreraikitzen

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra bukatu eta Eibar suntsituta zegoen. Presoak egon ziren La Salle eskola dagoen tokian. Etxeak egiten egoten ziren eta desekonbroa ere egin zuten Ipurua futbol zelaia dagoen tokian.

  • Salvador Marzana Aire Ministerioaren aurrean aurkeztu baina libre irten zirenekoa

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Garra amaitu zenean sukaldari-laguntzaile izandako baten etxean egon ziren ezkutatuta. Valentzian nola sartu ziren kontatzen du. Aire Ministerioaren aurrean deituak izan zirenean, euren alderdian jardundako teniente bat ikusi zuten falangearen uniformea jantzita. Libre geratuko zirela aurreratu zien hark eta hala izan zela kontatzen du.

  • Salvador Marzana Gerra amaitu eta Eibarrera itzulera: Valentziatik Zaragozara

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Aire Ministerioaren aurrera deituak izan ziren baina libre utzi zituzten. Dirudik ez eta libre izaten jarraitzeko konfiantza gutxi, herrira itzultzeko egin behar izan zituztenak kontatzen ditu. Bidaia luzea izan zen. Lehenengo trenak Zaragozaraino eraman zituen.

  • Salvador Marzana Gerra amaitu eta Eibarrera itzulera: Zaragozatik Eibarrera

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Zaragozan Bilborako trenean igotzea lortu zuten. Errekete eta falangista ugari zegoela dauka gogoan, beldurrik ez zuten izan ordea. Basaurin jaitsi eta mendiz Galdakaora iritsi ziren. Handik, Durangora zihoan trena hartu zuten. Apaiz batekin gertatutako pasadizoa dakar gogora. Durangon Eibarrera telefonoz deitu eta taxian egin zuten azken zatia. Eibarren hiru egun zeramatzatela ordea, Donostiako kontzentrazio-esparrura eraman zituzten preso.

  • Belgikako egonaldia eta itzulera

    Javier Etxeberria Eguren (1927) Eibar

    La Rochelle-ra (Frantzia) iritsi zirenean, zenbaki bat eta injekzioa jarri zizkietela dauka gogoan. Autobusez garraiatu zituzten gero Belgikako palazio ikusgarri bateraino. Alemaniarrak Belgikan indarrez sartzera zihoazela eta itzuli ziren Euskal Herrira bi urte inguru igaro ostean. Bilbon elkartu ziren aitarekin.

  • Jose Mari Kruzeta "Eibarko bihotza erreta zeguan"

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibarrera itzuli zirenean, dena erreta zegoela ikusi zuten. Erdigune guztia erreta eta haustuta.

  • Jose Mari Kruzeta Regiones Desvastadas eta herriaren antolaketa berria

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    "Regiones Desvastadas"-ekoek errekaren ibilbidea aldatu zuten.