Ekonomia gerraostean

  • 1360 Soldadutza (II): gosea eta lagunak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Gosea pasa zuten, eskale asko. Zer jaten zuten. Jornalik ez, eta janaria erosteko dirurik ez. Tabernetan platerkada patata jaten zuten. Euskaldun kuadrilla handia ziren. Zer egiten zuten elkarrekin.

  • 1360 Soldadutza (VI): ogia eta etxerako baimenak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Soldadutzan egon zenean, ez zegoen nahikoa ogi. Etxerako baimen gutxi. Izatekotan, ostiraletik astelehenera bakarrik. Gerora 3 hilabeteko baimena lortu. Frantziara ihes egin ez izanagatik pena.

  • 1360 Frantziarako bidaiak eta estraperloa

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Frantziara irteerak egiten hasi zen. Koinatuaren anaia berekin taxi-gidari hasi zen. Zestoako denda batentzako tela ere ekartzen zuten Frantziatik. Estraperloan ibili askotan. Aduanako abenturak.

  • 1360 Gerra (VI): gosea eta janaria

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Goserik ez zuen pasa, artoa eta babarruna baitzeukaten. Kale-ume askok, ordea, bai. Errazionamendua ezagutu zuen. Bakailao ugari zegoen garai hartan. Baina etxean arrain gutxi; haragi gehiago, txerrikia urte guztian. Kolesterolaren beldurrik ez zuten.

  • Tere Eizagirre Gerraosteko zailtasunak

    Tere Eizagirre Irure (1944) Zestoa

    Gerraostean, gariaren parte bat entregatu beharrak eta familia ugariek zailagoa egiten zuten bizimodua. Errazionamendua ezagutu zuen. Kalekoek okerrago pasatu zuten baserritarrek baino. Beti antzerakoa jaten zuten arren, ez zitzaien jatekoa falta. Haragia kontserbatzeko gatzetan sartzen zen (zezina).

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Gosea gerra garaian

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Gerra garaian, gosea izaten zen, oliorik ez zegoen, kontrabandoan ekartzen ez bazuten behintzat. Esnea eta arrautzak bazituzten. Kalekoek okerrago pasa zuten. Donostiako lehengusuek zazpi ume zituzten eta ezkutuan baserritik babarrunak eramaten zituzten. Behin izebak babarrun haiek nola ezkutatu zituen kontatzen digu. Izebak ezkutuan janaria eramaten zuen, oso arriskutsua zen arren.

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Baserrian beti zegoen jatekoa

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Baserrian ez zuten goserik pasa. Ogia eta olioa ziren gehien falta zitzaiena. Arrautzak gordinik ere jaten zituzten. Egunean zortzi edo bederatzi arrautza jan izan ditu. Hala ere, ez du sekula gibeleko arazorik izan. Bularrean mantxa bat bilatu zioten eta ez nekatzeko esan zioten.

  • Teodoro Mujika Gerraosteko gosea

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Gose handia pasa zuten 40-41 urteetan. Errazionamenduan pasa zituzten hamar urte, oliorik gabe, eta ogi gutxirekin.

  • Teodoro Mujika Baserritarrek uzta eman beharra

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Jasotako uztaren zatirik handiena eman behar izaten zuten baserritarrek. Errotak ere itxi egin zituzten. Jende asko hil zen goseak eta gaixotuta.

  • Teodoro Mujika Abere-hiltzea isilpean

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Isilpean egiten zen txerri-hiltzea, gerraostean ez baitzegoen onarturik.

  • Joxe Salegi Lurrazpiko errota ezkutua

    Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga

    Gerra ostean, errotak itxita egon ziren garaian, amak zulo bat egin zuen lurrean, han behean, ezkutuan, errota bat jartzeko. Errazionamendu garaian, baserriko jeneroaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Garai hartan, beldur galanta pasatzen zuten errotara joateko, gauez, ezkutuan. Behin, Guardia Zibilak Joxe harrapatu zuen bidean; baina, beraiekin hitz eginda, aurrera egiten utzi zioten.

  • Joxe Salegi Kaleko jendea baserrira, ogi eske

    Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga

    Etxean, amak ogia egiten zuen astean behin. Herritik jendea etortzen zitzaien baserrira ogi eske; eta, lortutakoan, pozik itzultzen ziren etxera.

  • Justina Jauregi Garia simaur azpian gordeta

    Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga

    Gari-kutxa bat simaur azpian gordeta izan zuten gerra ostean. Esku-errota antzeko bat zegoen baserri batean eta gogoratzen du jai arratsalde batez joan zirela irina ehotzera.

  • Juli Elizburu Errazionamenduko janaria

    Juli Elizburu Agirre (1939) Jesus Lizarazu Unanue (1936) Zumarraga

    Ogia kaletik ekartzen zuten, errazionamendutik, eta oso gogorra izaten zen, oso txarra. Jesusen familiari azukrea ere ematen zieten errazionamenduan, beltz-beltza. Juliren etxean, ordea, sakarina izaten zuten.

  • Jose Inazio Aranberri Kaletarrak baserrira lan eske janariaren truke

    Jose Inazio Aranberri Aldanondo (1939) Zumarraga

    Ez da gariaren prezioaz oroitzen, baina oso garestia zen. Olioa ere bai. Garia eta artoa etxe guztietan egiten ziren. Baserritarrak hainbestean defenditzen ziren. "Kalegorria" zen txarra orduan. Kaletarrak baserrira joan ohi ziren lan eske janariaren truke.

  • Migel Arratibel Dorronsoro Gerrak ekarritako komeriak

    Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga

    1936rako, Ataundik Tolosara joanak ziren bizitzera. Gerra ostean, aita lanetik bota egin zuten, arrazoi politikoengatik. Orduan, aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.

  • Migel Arratibel Dorronsoro Kalekoak baserrira lanera, jateko

    Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga

    Fabrikan lan egiten zuen jendea baserrietara ere joaten zen lanera, kalekoek gosea pasatzen baitzuten.

  • Edurne Ormazabal Jateko aukera handiegirik ez

    Edurne Ormazabal Izagirre (1934) Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga

    Gerra garaian goserik ez zuten pasa, baina jateko aukera handiegirik ere ez zeukaten: babarrunak eta porru-patatak. Bazkaria amak prestatzen zuen eta denek elkarrekin bazkaltzen zuten.

  • Maite San Miguel "Gularik ez, goserik ere ez"

    Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga

    Gerra ostean, etxeko ardiekin zezina egiten zuten. Jateko aukera ez zen oso zabala, baina goserik ez zuten pasa. Amandrearen etxetik behi-esnea ekartzen zuten eta artoa eta indabak izaten zituzten etxerako, baita sagarrak ere.

  • Maite San Miguel Gosea zetorrenaren beldurrez, hautsa jaten

    Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga

    Umeak zirela, gosea zetorrela entzuten zuten asko eta beldurtuta hautsa jaten ibili ziren lagun bat eta biak.