Ekonomia gerraostean

  • Alfonso Pagonabarraga eta Fidela Mendiolea Errazionamendua urte askoan

    Fidela Mendiolea Arrazola (1928) Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928) Abadiño

    Gerra garaian hasita handik urte askoan oraindik ere, ogia eta beste hainbat gauza errazionamenduan hartzen zituzten. Hala ere, ogia, taloa zein morokila etxean egiten zuten.

  • Jose Gastelu-Urrutia Errotak itxita gerraostean

    Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia (1922) Abadiño

    Francoren sasoian, falangistek errotak zabalik izan zituzten eta besteek itxita. Horregatik, jendeak Arratia aldera-eta joan behar izaten zuen astoekin. Gero, garia, patata eta artoa ere entregatu behar izaten zituzten.

  • Teresa eta Mari Paz Gerraosteko gosea I

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Baserrikoek etxean hartzen zutena jaten zuten, baina gose galanta egon zen gerraostean. Soldaduek beharrak egiten zituzten baserrietan jatekoaren truke.

  • Teresa eta Mari Paz Gerraosteko gosea II

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Baserritarrek behar egiten zuten jan ahal izateko, baina beste batzuk estraperloan ibiltzen ziren. Eskeko asko zegoen, ezagunak, eta herritarrek ahal zutena ematen zieten.

  • 1112 Nafarroatik patataren estraperloan gauez

    Martina Agirre Zuriarrain (1930) Abaltzisketa

    Baratzeko lanetan aritzen ziren, baina bizitzeko justukoa lortzen zuten. Zaldibiako errotara eramaten zuten irina gero ogia egiteko. Gauez estraperloa egiten zen; Nafarroatik patata ekartzen zen, besteak beste.

  • Ana Artola Etxeberria Errazionamendua nolakoa zen

    Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa

    Errazionamendua nolakoa izaten zen eta zein produktu erabiltzen zituzten kontatzen du. Goserik ez zuten pasa baina miserian ibiltzen ziren dena entregatu behar izaten zen eta. Denak tratu berdina izaten zuten.

  • Maria Luisa Zabala Zubiarrain Gerra ondorengo gabeziak; janariak nola kontserbatzen zituzten

    Maria Luisa Zabala Zubiarrain (1930) Aduna

    Gerra ondoren gosea baino gehiago inbidia pasa zuten. Patatak, potajea eta taloa izaten zituzten. Ogia zen gehien nahi izaten zutena. Etxean txerria ere hiltzen zuten. Jana mantentzeko gazitu egiten zuten. Txorizoak-eta oliotan kontserbatzen zituzten. Eulietatik babesteko sare berezi batzuk erabiltzen zituzten.

  • Joxepa Elizondo Ormaetxea Gerra ondoren fraideak eskean

    Joxepa Elizondo Ormaetxea (1933) Aduna

    Senarraren etxean sardina zaharra erdi bana jaten omen zuten gerra ondorenean. Eskera etortzen zitzaizkien, fraideak ere bai.

  • Luis Asla Gerraosteko miseria

    Luis Asla Altonaga (1925) Arrieta

    Etxean egindako abarkak larruzkoak ziren, baina negurako bestelakoak behar izaten ziren. Gerraostean miseria asko egon zen, baserrian ez horrenbeste. Eskeko asko aritzen zen baserrietatik.

  • Eugenio Sagastizabal Txori-habi bila

    Eugenio Sagastizabal Beobide (1928) Arrigorriaga

    Txori-habiak topatzen ibili ohi ziren txikitan eguen arratsaldetan, ez zen eskolarik izaten-eta.

  • Eugenio Sagastizabal Kaletarrak artajorrara tripatruke gose-denboran

    Eugenio Sagastizabal Beobide (1928) Arrigorriaga

    Gerra aurretxoan bost txerri hazi zituzten, baina inork ez zituen erosi gura. Gerra etorri zen eta jendea harrapataka etorri zitzaien txerrikia erosi guran. Artajorrara ere etortzen ziren kaletarrak tripa-truke gose-denboran. Errepublika denboran, ostera, jatekoa ugari zegoen. Txerrikia egosi, beste gauza batzuekin nahastu eta txerriei ematen zitzaien atzera. Etxean asko ziren, eta berehala jaten zuten txerria.

  • Joxe Mari Lertxundi Gerra ostean gosea eta erdara

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Gerra ostean miseria etorri zen, gabezia handia. Kalean gosea pasa zuten, dirua edukita ere ez baitzegoen erosteko ezer. Garai hartan eskolan ibili ziren beraiek, eta erdaraz egin behar izaten zuten, nahiz eta ez jakin euskaraz besterik.

  • Joxe Mari Lertxundi Garia erein eta entregatu egin behar

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Lehen garia ereiten zuten baratzean, lan handia ematen bazuen ere; auzolanean lantzen zuten. Garai batean eskuz jotzen zen garia, baina gerora makinak etorri ziren. Gerra ostean, garia eta babarrunak entregatu egin behar izaten ziren; askotan, baina, jenero hura biltegietan alferrik galtzen zen.

  • Joxe Mari Lertxundi Errotak ezkutuan lanean eta kontrabandoa

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Gerra ostean, errotak itxita egon ziren eta horregatik kontrabandora jo zuen jende askok. Guardia zibilekin askotan tratua izaten zuten errotariek, inspektoreek ikus ez zezaten errotek gauez lan egiten zutela.

  • Joxe Mari Lertxundi Errazionamenduko txistea

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Gerra ostean, errazionamendua etorri zen; abertzaleei janari gutxiago ematen zieten. Errazionamenduko txistea kontatzen du.

  • Markos Manterola Estraperloko kontu tristeak

    Markos Manterola Zulaika (1937) Aia

    Estraperloari buruz irakurritakoak kontatzen ditu: guardia zibilek gazte bat hil zutela Nafarroatik irina zekarren batean; gazteak nola moldatzen ziren Lizarrustiko aldapa igotzeko...

  • Maria Iruretagoiena Iturzaeta Gerra ostean goseari aurre egiten

    Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia

    Gerra ostean goseari nola-hala egin zioten aurre. Esnegaina erabiltzen zuten olioaren ordez. Orduan zer jaten zuten azaltzen du.

  • Maria Iruretagoiena Iturzaeta Su baxua, taloak eta estraperloa

    Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia

    Su baxua nolakoa zen eta han lan egiteko zer material erabiltzen ziren azaltzen du. Irinik ez zegoen garaian, taloak jaten zituzten. Gerra ostean, estraperloan ibili behar izaten zuten.

  • Miren Odriozola Errotako menda entregatu behar

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Baserriko jeneroa herrira entregatu behar izaten zuten, bakoitzak zuena. Errotek ehotzen zutena kartillan apuntatu behar izaten zuten. Apuntatutakoaren menda, ehuneko hamarra, errotariek herrira entregatu behar izaten zuten zen.

  • Miren Odriozola Herriko idazkaria lagun, ehotakoa entregatzetik libratu

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    1943. urtean denborale txarra egon zen. Baserri askori teilatua apurtu zitzaien, baina beraiena ondo mantendu zen. Galera posible hori aintzat hartuta, berak etxean zuten jenero guztia ehotzea pentsatu zuen, diru asko lortu zezakeelako, horrela aitari dirua kartzelara eraman ahal izateko. Ehotakoa herrira entregatu behar izaten zuten eta, herriko idazkaria bere laguna zenez, harengana joan zen irina saldu eta aitarentzako dirua lortu nahi zuela esanez. Besteei, ostera, denboralearen ondorioz dena galdu zutela esan zien.