Ekonomia gerraostean

  • Miren Odriozola 15 kintal entregatu beharrean hiru

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gerraostean, baserritarreko etxeko jeneroa entregatu behar izaten zuten herrian. Behin patata pilo bat atera zuten eta 15 kintal (750 kilo) entregatu behar izan zituzten. Baina Mirenek lortu zuen gezurra esanda gutxiago entregatu behar izatea, hiru kintal (150 kilo) baino ez zituzten entregatu behar izan.

  • Pedro Arrue Aizpurua Albizturreko babarrunak Madrilen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Baserrian artoa, babarruna eta garia zituzten. Beranduago gauza gehiago sartu zituzten, baina hiru horiek oinarrizkoak ziren taloak eta ogia egiteko. Behin, aitari entzun zion Madrilen Albizturreko babarrunak saltzen zituztela.

  • Pedro Arrue Aizpurua Babarruna artoarekin nahasten zuten

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Babarrunak artoarekin batera nahasten zituzten baratzean. Maiatzean landatzen ziren hauek. Hauek ereiteko lurra nola prestatzen zuten kontatzen du Pedrok. Goldea, esaterako, garia ereiteko erabitzen zuten gehienbat.

  • Pedro Arrue Aizpurua Nola ereiten zenuten?

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Pedrok baratzean aleak nola ereiten zituzten kontatzen du.

  • Pedro Arrue Aizpurua Babarruna urrian jasotzen zen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Babarruna eguraldi lehorra zenean jasotzen zuten, urrian. Ondoren lehortzen uzten zituzten, eta gero saldu.

  • Pedro Arrue Aizpurua Dirua behar zenean, babarruna saldu

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Etxerako alerik txikienak uzten zituzten, handienak saltzeko. Hasiera batean neurrira saltzen zen, ez pisura. Lakaria erabiltzen zuten Pedrok eta familiak neurri gisa.

  • Pedro Arrue Aizpurua Garia azaroan

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Artoak eta babarrunak egon ziren lurrean bertan landatzen zuten garia. Honek lan gutxiago ematen zuen. Garia nola jasotzen zuten azaltzen du Pedrok.

  • Pedro Arrue Aizpurua Patata, erremolatxa eta arbia

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Soroan patata, erremolatxa eta arbia ere bazuten. Arbia nola ereiten zuten azaltzen du Pedrok pasarte honetan.

  • Pedro Arrue Aizpurua Arbia nola atera

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Elurra egiten zuenean arbia lurretik nola ateratzen zuten kontatzen du Pedrok pasarte honetan.

  • Pedro Arrue Aizpurua Egunero babarrunak bazkaltzeko

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Letxuga, tipula, bainak... zituzten baratzean. Letxugari azukrea botatzen zioten jateko garaian. Egunerokotasunean, esnea, taloa, urdaia... gosaltzen zituzten. Babarrunak jaten zituzten bazkaltzeko, aza eta urdailarekin.

  • Pedro Arrue Aizpurua Baserrian bizitzea abantaila bat zen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Goserik ez pasatzeko, baserrian bizitzea abantaila bat izaten zen garai haietan. Horregatik, zenbait kaletarrek lurrak erosi eta patatak erein zituzten, jatekoa izan zezaten.

  • Pedro Arrue Aizpurua Gerra ostean jendea eskean

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Eskean ibiltzen ziren zenbait janari eskean, askotan ijitoak izaten ziren. Ijito batzuk, ordea, euskaldunak izaten ziren.

  • leon iputxa Oilaskoak eta arrautzak saltzera Elizondorat

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Elizondoko azokara joaten ziren garai batean. Oilaskoek eta arrautzek estimazio handia zuten. Oihala erosten zuten eta gero herria josten zuen jostunak. Denetarik erosten zuten etxerako. Orduan laborarien jeneroak diru egiten zuen. II. Mundu Gerla garaia zen.

  • leon iputxa Karabineroek harrapatu, egurtu eta jenero guztia kendu

    Leon Arambel (1932) Aldude

    II. Mundu Gerla garaia zen. Behin karabineroek harrapatu zuten Leon Elizondoko azokara zihoala. Bizkarra berotu eta zeraman oilasko eta arrautzak kendu zizkioten. Karabineroek jango omen zuten dena. Kinto-ko (Quinto Real) karabineroak are okerragoak ziren.

  • leon iputxa Auritzera arno bila kontrabandoz

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Auritzera joan ohi ziren kontrabando bila. Hotel Burguete-n jan ohi zuten zerbait. Behin bakarrik galdu zituzten zahagiak, karabineroek gauerdian tiroka hartu baitzituzten. Aldudeko hiru tabernak Auritzetik kontrabandoz ekarririko arnoz hornitzen ziren. Horrela irabazten zuten diru pixka bat.

  • leon iputxa Emazteak "kontrabandoan"

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Auritzetik arnoa ekartzen zuten. 11 urterekin, Elizondora joaten zen amarekin etxeko gauzak saltzera. Auzoko beste emazte bat ere joan izan zen eurekin. Egunez joaten ziren Elizondora, gauez Auritzera. Ogi handi bat eramaten zuten Auritzetik hurbil zegoen txabolara. Aitzinean, Leonen aita preso hartu eta Iruñera eraman zuten .

  • Santos Irazustabarrena Ermina Artoa eta babarrunei esker ez zuten goserik pasa

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Herri handietan Alegian baino miseria gehiago zegoela dio. Herri txikietan denek baratzea zutenez, taloa eta babarruna behintzat urte osorako zuten; beraz, ez zuten goserik pasa. Artoa osaba baten errotara eramaten zuten.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Tolosako Arzabalza papeleran lanean

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Tolosako Arzabalza paper-lantegian irabazitakoa zeukan gordeta. Tolosako Arzabalza paper-lantegiko arduraduna izan zen berrogei urtez. Papelerako kontuak azaltzen ditu. Peoi bezala hasi zen paper-lantegian; enkargatu izatera nola heldu zen kontatzen du.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Papelerako lana

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Papelereako kalandra eta bobina zertarako erabiltzen zuten. Pasta prestatuta etortzen zitzaien: "fibra corta" hemen egiten zen eta "fibra larga", berriz, Suediatik eta behin Errusiatik, baina hura ahulagoa zela dio. Pasta egiteko Santanderretik ekarritako eukaliptoa erabiltzen zuten. Egindako papera toki askotara saltzen zuten, Espainiara barne. Paperaren pasta gerra ondoren hasi ziren egiten hemen, lehenago dena inportatu egiten zen. Gerra ondoren pinua eta eukalipto asko jarri zutelako egiten zuten pasta bertan.

  • Lucas Lasa Burumendi Irina

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Gosete garaian, bi okindegi ziren Alegiako errotan. Handik gertu kanposantua zegoen. Poliziak estraperloko irina kentzen zien okinei. Irin zakuak ez kentzeko, kanposantuan gorde izan zituztela kontatzen du Lucasek. Nafarroatik ere ekartzen zen irina astoetan, San Migeldik barrena. 1941ean, eta lehenago ere, ogi zuriak duroa balio zuen. Litro olioak, berriz, 20 duro balio zuen, eta, garestia izanagatik ere, inguratzeko zailtasunak izaten ziren.