Ihes egin beharra

  • Asun Anguera Illarramendi Gerra sasoian Eibarko lantegietako makinak Deustora; Errusiara exiliora

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra garaian Eibarko lantegietako makinak Deustora eraman ziren. Umeak exiliora (Errusiara) eramango zituzten itsasontzietara sartzeko Armeria eskolan hilara handiak egoten zirela kontatzen du Josek.

  • Marina Basterra Belgikara ihes umeekin

    Marina Basterra Iturbe (1916) Lucía Larreategui San Martin (1909) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Gerra denboran, Belgikara joan zen Margarita umeekin. Gregorita Olañeta, Amberesen ezkonduta. Laguntza asko. Eibartarrak zelan heldu ziran Amberesera. Bilbotik zelan egin zuten ihes, "La Havana" barkuan. Umeek abesten zuten kantu bat gogoratzen du.

  • Juana Arrieta Lezeta Bilboko bonbardeoa zuzenean bizi izan zuten; exiliora joan beharra

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Bilboko bonbardaketak ikastolan harrapatu zituen. Lehelengo Frantziara joan ziren ihesi, La Rochelle-ra; gero Belgikara.

  • Juana Arrieta Lezeta Exiliorako bidea: Belgika; bertakoen harrera

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Umeek ez zuten kontakturik etxekoekin. Belgikara joan zirenean, umeak etxeetan banatu zituzten. Bertako ikastetxeetara joaten ziren ikastera eta segituan flamenco ikasi zuten.

  • Juana Arrieta Lezeta Gerrako umeak: exiliotik etxerako bidea

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Herrietako egoera hobera egin ahala, gurasoek seme-alaben itzulera eskatzen zuten. Guztira 2 urte eta 3 hillabete egon ziren Euskal Herritik kanpo.

  • Juana Arrieta Lezeta Euskaldunen laguntasuna exilioan

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Belgikan bizi ziren euskaldunen laguntza. Jaiak antolatzen zituzten ume exiliatuentzat dirua lortzeko. Gregorita Olañeta eta William margolaria.

  • Juana Arrieta Lezeta Exiliotik itzuli eta Eibarko egoera zein zen

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murguizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Belgikatik itzulitakoan, Eibar haustuta topatu zuen. Ardantza ingurua; erreka. Amberesetik etorri eta dena "txatxarra" begitantzen zitzaion.

  • Aurora Baskaran Eibartik ihesi

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Aiton-amonekin joan ziren Bilbora arte eta Marcelino Bascaran atzean geratu harren gerora elkartu zen Murtzian beraiekin. Benigno Bascaranekin elkartu ondoren, bidean militarren kamioian zoazela Bartzelonatik Frantziara bonbak botatzen zizkieten eta oinez joan ziren menditik Frantziako estazio batera ihesi.

  • Aurora Baskaran Murtziara ihes

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Murtziara nola iritsi ziren azaltzen du Concepcionek. Senarrarekin nola elkartu eta bidean izandako beldurraz hitz egiten du. Etxe baten bizitzen jarri ziren bertako ugazabarekin, hala ere, fronteak aurrera egin ahala gero eta gorago mugitzen joan ziren.

  • Aurora Baskaran Frantzian kontzentrazio esparruan eta aterpean

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Ihes eginda zeudela Poitierseko aterpean sukaldari lanetan egon zen Concepcion, aterpea Eusko Jaurlaritzarena zen eta ez ziren Toulousera joan Benignok lana aurkitu zuen arte. Marseillan hondartzako kontzentrazio esparruan egon zen Benigno aurretik.

  • Aurora Baskaran Frantzian ihesi

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Gerratik ihesi zeudela, Concepcion eta alaba Poitiersetik Toulusera joan ziren Benignok lana aurkitu zuelako. Toulusen zeudela, Alemanak ezarri zirenean Benigno atxilotu eta Concepcion eta Aurora aske utzi zituzten. Itsasontzian Mexikora joatekoak ziren baina Alemanek itsasontziak bonbardatzen zituzten eta ez ziren irten. Tuberkulosiarekin gaixotu zen Benigno gero eta etxean egon zen ezkutuan.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerra hasi zenean ihes

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra hasi zenean ihesi irten ziren; Asunek etxea utzi behar izan zuen eta Josek Bilbora, Santanderrera eta gero Frantziara ihes egin zuela gogoratzen du. Itsasontzian egindako bidaian bizi izandakoa kontatzen du. Valentziara joan zen azkenean gurasoengana.

  • Asun Anguera Illarramendi Eibarko bonbardaketa

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra hasi zenean Asun oraindik Eibarren zegoen. Lehenengo bonbardaketa izan zenean Asun etxera joan eta babeslekura joan zen etxekoekin. Babeslekua bonbardatu zuten eta beraiekin zeuden ama alabak hil egin zirela gogoratzen du. Getxora ihes egin zuten eta gero Matienara aldatu ziren. Soldaduekin bizi izandako anekdotak kontatzen ditu Asunek.

  • Jose Sarasua Gorrotxategi Valentzian ikasi eta lan

    Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Bi urte egon zen Jose Valentzian. Aita bertan lanean zegoen eta esku lana behar zenez hamalau urterekin lanean hasi zen ikastaro txiki bat egin ondoren. Oroitzapen ona du Valentzian egon zen garaikoa. Laranjak, tomatea, kafea eta batzuetan ogia jaten zituztela gogoratzen du. Bertan bizi izandako anekdotak eta oroitzapenak kontatzen ditu.

  • Andres Prieto Arana Andrés Prieto; de la cárcel al exilio en Francia

    Andres Prieto Arana (1918) Eibar

    Andrés Prieto; de la cárcel al exilio en Francia

  • Jose Ocamica La guerra; preparando los papeles para ir al exilio en Rusia

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; preparando los papeles para ir al exilio en Rusia

  • Jose Ocamica La guerra; el viaje a Santurce junto con otros eibarreses para embarcar con destino a Rusia

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el viaje a Santurce junto con otros eibarreses para embarcar con destino a Rusia

  • Jose Ocamica La guerra; el viaje; al barco con 20 pesetas

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el viaje; al barco con 20 pesetas

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; los niños iban para quedarse un año

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; los niños iban para quedarse un año

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; los barcos en los que hicieron el viaje:El HABANA y El SONTAI

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; los barcos en los que hicieron el viaje:El HABANA y El SONTAI

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; educadores y médicos que acompañaban a los niños

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; educadores y médicos que acompañaban a los niños

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; el viaje; la llegada al puerto de Burdeos

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; el viaje; la llegada al puerto de Burdeos

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; el viaje; de Burdeos a Leningrado

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; el viaje; de Burdeos a Leningrado

  • Jose Ocamica El exilio; el día de la llegada a Leningrado

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    El exilio; el día de la llegada a Leningrado

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; los españoles muy bien acogidos por los rusos

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; los españoles muy bien acogidos por los rusos

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; la casa de niños de Odessa

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; la casa de niños de Odessa

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; de Odessa a Krasnodar

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; de Odessa a Krasnodar

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; la educación

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; la educación

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; el primer trabajo de Ocamica en Saratov

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; el primer trabajo de Ocamica en Saratov

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; rivalidad entre Stalin y L.Beria en Tiflis

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; rivalidad entre Stalin y L.Veria en Tiflis

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; se acerca la Segunda Guerra Mundial

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; se acerca la Segunda Guerra Mundial

  • Jose Ocamica Reflexiones sobre Rusia

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    Reflexiones sobre de Rusia

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; recibían información sobre la situación en España

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; recibían información sobre la situación en España

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; J. Ocamica decide ir a Moscú pero el empadronamiento estaba prohibido

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; J. Ocamica decide ir a Moscú pero el empadronamiento estaba prohibido

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; de Moscú a Niepopetrov

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; de Moscú a Niepopetrov

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; Ocamica se casa por el rito ortodoxo

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; Ocamica se casa por el rito ortodoxo

  • Jose Ocamica La vida en el exilio; 1956 comienza la repatriación

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La vida en el exilio; 1956 comienza la repatriación

  • Jose Ocamica La guerra; el exilio; el viaje; detalles del barco HABANA

    José Ocamica Clementi (1926) Eibar

    La guerra; el exilio; el viaje; detalles del barco HABANA

  • Enrike Ardanza Gerra sasoian Mendiolako ermitan meza

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Gerran, sasoi batean zenbait abade hil zituzten Gipuzkoan eta beste batzuek ihes egin behar izaten zuten. Horrela, aitaren lehengusu abade bat etorri zen Mendiolara eta berak esan zuen meza Mendiolako ermitan han egon zen artean. Bestela, Abadiñora joan behar izaten zuten meza entzuten.

  • Enrike Ardanza Ebakuazioan osabaren etxera, Abadiñora

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Ebakuazioan, milizianoak etorri zitzaizkien etxetik ateratzen. Lehenengo Abadiñora jaitsi ziren osabaren etxera, baina egunez meatze-zulo batera joan behar izaten zuten babes bila. Frontea pasatzen ari zenean, ateak itxi eta etxe barruan egon behar izan zuten.

  • Jose Gastelu-Urrutia Gerra sasoian, jende asko joan zen Santander aldera

    Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia (1922) Abadiño

    Eurek ez zuten etxetik irten behar izan, baina asko Santander aldera joan ziren ganaduekin. Milizianoek etxeak hartzen zituzten eta baita ganaduak ere. Frontea Eibarren egon zen artean, Berrizko baserri-etxe batean egon ziren. Nazionalak sartu zirenean jende asko sartu zuten kartzelara.

  • Teresa eta Mari Paz Kanpoko jendea hartu etxean

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Gerra sasoian, ganaduak ere atera behar izan zituzten etxetik. Etxean geratu zirenek kanpoko jendea hartzen zuten; Mari Pazen etxean, esaterako, Axpeko artzain bat izan zuten.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Euren etxera itzultzeko baimena behar

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Gerra garaian Bermeora joan ziren osaba-izeben etxera. "Kordeleria" zuten eta barkuentzat aparejuak egiten zituzten. Hiru hilabete egin zituzten han. Handik itzuli zirenean, alkateari baimena eskatu behar izan zioten euren etxean sartzeko. Baimena eman zien, baina hiru hilabetean prezintatuta izan zituzten taberna, denda eta pentsu-biltegia.

  • Santio Garmendia Garmendia Alde egin ala ez?

    Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa

    Askok Frantziara egin zuten ihes, lagunak tirokatzen zituztela ikusi ondoren. Desagertuta zegoela jakiten bazuten, etxean nahigabe handia hartuko zutela pentsatu zuen eta, horregatik, alde ez egitea erabaki zuen. Lemoako lagun batek ihes egiteko aukera eskaini zion, lan egiten zuen fabrikako nagusien laguntzaz. Ezetz esan zion. Ondo erabaki zuela pentsatzen du, bizirik atera zelako. Ihes egin nahiko balu, nondik nora joan, lagunak erakutsi zion.

  • Miren Odriozola Auto-stopean Pasaiaraino kapitain bategaz

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gernikan salbokonduktoa atera eta Errenteria auzora joan zen auto-stop egitera nebarengana joan ahal izateko. Donostiara zihoan militar kapitain batek hartu zuen eta Pasaiaraino, (Gipuzkoa) neba zegoen porturaino, eraman zuen Miren.

  • Ignacio Etxarren Makien oroitzapena

    Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil

    Makiez oroitzen da Inazio, II. Mundu Gerran alemanen kontra borrokatu eta Frantziara ihes egin zuten soldaduez. Hauek Gerraren ondoren ere borrokan aritu ziren, Francoren aurka. Mendietan ezkutatzen baziren ere, asko hil egin zituzten. Inaziok gauez janari eske ibiltzen zirela gogoratzen du.

  • Ignacio Etxarren Makiak ogi eske

    Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil

    Behin, artoak zuritzen ari zirela, Makiek atea jo zuten ogi eske. Asko eta asko hil egin zituzten.

  • Carmen Itxaso Lizaso Baserrian gerratik babestu zituztenei ihes egiten lagundu

    Mari Carmen Itxaso Lizaso (1926) Albiztur

    Eraso bat izan zen goiko mendian; soldaduak jaitsi ziren, eta etxetik ateratzea eragotzi zien. Amak ezkutuan atera zituen baserritik gordeta zeuzkaten lagunak: batzuk Zelatun menditik barrena Zarautzera; eta besteak, berriz, Altzo mendi aldera. Hori guztia bere amak nola egin ote zuen ez du ulertzen, ezeren truke laguntza eskaini zien.

  • Felipe Legarra Saizar Gerra hasiera Alkizan

    Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza

    Hogei urte zituela, gerrara joan zen. Txikia zenean, bi baserri zituzten: bat herrian eta bestea mendian. Gerra hasi zenean, Alkizatik jende askok egin zuen alde. Gerraren berri apaizak eman zuen, irratia zeukalako. Udaletxetik abisua eman zien eta Donostiara joan ziren.

  • Valeriana Zabala Goikoetxea Gerra hasierako oroitzapenak; osaba karlistaren bila etorri ziren

    Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo

    11 urte zituela, gerra hasi zen. Beasain aldetik gerra zetorrela esaten zuten eta jendea etxeetatik alde egiten hasi zen. Osaba karlista baten umeak etxean zituzten eta haren bila nola etorri ziren gogoan du. Gauez izebak eta umeek Nafarroara ihes egin behar izan zuten.

  • Pepa Bikandi Gerragatik Zamudiora egin zuten alde

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zornotzara etorri zenean, ganadu guztiarekin Zamudiora egin zuten alde. Aita "Hidroeléctrica Ibérica"ko (gero Iberduero) langilea zen eta Bilbora bidali zuten lanera. Ama Zamudiotik Zornotzara joan zen behin baserria ikustera, eta soldaduz beteta aurkitu zuen.

  • Pepa Bikandi Zamudiotik Burtzeñara, eta handik etxera

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Zamudiotik Burtzeñara (Barakaldon) joan behar izan zuten, amaren neba baten etxera, ganadu-tratularia zen hura. Francoren tropak sartu ziren arte egon ziren bertan. Gerrak Gasteizen harrapatu zituen aitaita-amamak.

  • Pepa Bikandi Venezuelara jende asko joan zen Zornotzatik

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Zornotza erre zutenean, zornotzar askok alde egin zuten herritik. Bilbo edo inguruko herrietara joan ziren asko. Venezuelara ere jende asko joan zen. Baserritar batzuek euren baserriak berreskuratu zituzten itzuli zirenean, baina beste batzuei baserriak kendu zizkieten.

  • juana-lorono Gerran Larreara eta Zaldibarrera

    Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano

    Eskola aldundiarena zen, eta lapitzak eta eskolako materiala doan ematen zituzten. Jolas-orduetan, perretxiko bila bidaltzen zituzten. Gerra hasi zenerako, oraindik lau erregelak ikasi gabe zituen. Gerra hasi zenean, ganaduekin Larreara joan ziren, eta handik soldaduek Zaldibarrera eraman zituzten. Zaldibarren, taberna batean bizitzen egon ziren hilabetez, aita Autzaganen ganaduarekin zegoen bitartean.

  • Rosario Barrena Larruzea Gerran etxea utzi behar

    Txaro Barrena Larruzea (1931) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibila Bilbon bizi izan zuen. Etxetik alde egitea egokitu zitzaien, eta Santanderreranzko bidea hartu zuten. Etxera bueltatu zirenean, teilatua zulatuta zutela-eta, beste etxe batera joan behar izan zuten konpondu arte.

  • Emilio Iturriondobeitia Gerran etxetik irten beharra

    Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano

    Bonbardeoa orduko alde egin zuen Emilioren familiak etxetik Apariñora. Orduan, CNT eta antzeko taldeak ibiltzen ziren etxerik etxe barruan zegoen guztia lapurtzen. Istiluak sortzen ziren sarritan eta horregatik Apariñotik ere irten egin behar izan zuten.

  • Emilio Iturriondobeitia Artzentalesen gerra sasoian

    Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano

    Lehenengo Bilbon egon ziren, gero Turtziozen, ostean Villaverden eta azkenik Artzentaleseko baserri batean. Egunero joan behar izaten zuen Emiliok Turtziozera jatekoen bila. Mendirik mendi ibiltzen zen, oraindik lainoa kendu barik zegoenean. Behin, Artzentalesen zeudela, bonbak jaurti zizkieten etxe gainera.

  • Miren Zarraga Aita atxilotuta, amarekin Bilbora

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Gerra denborako oroitzapenak. Aita atxilotuta, amak eta bost seme-alabak Asuara, Bilbora, alde egin zuten. Karlista batek eraman zituen Bilbora. Behin han, aitaren arreba baten etxean egon ziren. Baina bertan geratzea arriskutsua izan zitekeela-eta, anaia zaharrena izebarekin geratu, eta amak eta lau seme-alabek handik alde egin zuten.

  • Miren Zarraga Ihesean batetik bestera

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Gerra denborako oroitzapenak. Andoaindik ihesean Asuara, Zorrotzara, Gijónera (Asturias)... joan ziren ama eta lau anai-arreba. Bueltakoan, Santanderren edo Oviedon barku bat hartu eta Bartzelonara joan ziren. Barkuan Miren mareatu egiten zen. Andoaingo maisu bat tokatu zitzaien barkuan, eta gazta eta txokolatea eman zien.

  • Miren Zarraga Bartzelonatik Frantziara

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Ihesaldiko oroitzapenak. Denboraldi bat Bartzelonan egon eta gero, Frantziara joateko saiakera egin zuten. Anbulantzia batean Frantziara zihoazela tirokatu eta Bartzelonara bueltatu ziren. Halako batean, Frantzian sartzea lortu zuten.

  • Miren Zarraga Ihesaldiko urteak

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Ihesaldiko oroitzapenak. Andoaindik ihes egin eta lau urtera bueltatu ziren herrira, aitak erreklamatuta. Lau urte horietan nolako bizimodua egin zuten kontatzen du. Frantziako egonaldia.

  • Miren Zarraga Frantziako egonaldia

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Frantziako egonaldiko oroitzapenak. Iheslarientzako esparru batean egon ziren. Egoteko eta lo egiteko toki onena lortzeko borrokak izaten ziren. Mirenen ama eta emakume guztiak lanera eramaten zituzten "kontzentrazio-esparrura".

  • Miren Zarraga Jana eta arropak Frantzian

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Frantziako egonaldiko oroitzapenak. Ondo ematen zieten jaten. Arropak, berriz, karitateko ahizpek ematen zizkien. Arropa aukera handia izaten zuten hartzeko. Bederatzi urte zituen Andoainera bueltatu zirenean.

  • Miren Zarraga Bartzelonan Amorebietako emakume batekin egon

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Ihesaldiko oroitzapenak. Frantzian ez ziren euskaldunekin egon, baina Bartzelonan bai. Bartzelonan harremana egin zuten Amorebietako emakume bati buruz hitz egiten du.

  • Miren Zarraga Frantzian, gaztelaniaz eta frantsesez

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Gerra denboran Frantziara egin zuten ihes. Errefuxiatuekin gaztelaniaz hitz egiten zuten. Frantsesez hitz egiten ere ikasi zuten. Euskaraz hitz egiteko debekua.

  • Joxe Manuel Erkizia Aita fusilatu zutela esan zieteneko estutasuna

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerra hasi zenean, anaia bat frontera joan zen, 17 urte zituela; eta aita ezik etxeko beste guztiak Zumaiara joan ziren. Han zirela, aita fusilatu zutela esan zieten; baina gezurra zen. Zergatik esan zieten hori azaltzen du: aita ozta-ozta libratu zen heriotzatik.

  • Joxe Manuel Erkizia Gerra garaian Zumaian, baserriko lanetan iaioa

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerra garaian, Zumaian egon ziren baserrian hilabete inguru. Han, baserrietako lanetan trebea zen Joxe Manuel; eta osabak apustuen bidez xaxatzen zuen. Gerora, Joxe Manuel hainbatetan joan zen Zumaiako baserrira Andoaindik, baserriko lanetan laguntzera.

  • Delia Huici Gernikako bonbardaketa I

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Gerra garaian ihesi joan ziren. Ama alarguna zen, eta esan zioten gizon gaiztoak aprobetxatu egingo zirela. Kortezubin, Gernika ondoan, denbora dezente egin zuten. Balnearioa. Bonbak bota zituztenean, han ziren; anaia eta lehengusua Santimamiñeko kobazuloan ezkutatu ziren. Gernika sutan. Pilotuak ongi ikus zitezkeen. Hegazkinak, hirunaka.

  • Delia Huici Gernikako bonbardaketa II

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Bonbardaketa hasi zenean, bazkalondoa zen eta etxean zeuden. Pinu artera joan ziren. Lehengusu txikia, Juantxo, negarrez; gero Santanderren hil zen, pneumoniarekin. Santimamiñen ezkutatu ziren anaia eta. Handik batera eta bestera. Gerra bukatu arte ez ziren Andoainera bueltatu.

  • Delia Huici Gerrako gertaerak nola jakiten zituzten

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Gerra garaian, gertaeren berri nola izaten zuten. Irratirik ez zuten, eta galdetu egiten zuten. Erdaraz egiten zuten gernikarrekin, haien euskara ez zutelako entenditzen. Bizkaierari buruzko ikuspegia.

  • Delia Huici Santandertik Oviedora; handik itsasontziz Frantziara

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Gernikatik joateko, gauerdian kamioi batean sartu zituzten. Santander aldera. Aitonari bonba bota zioten, baratzean zegoela. Santander aldean antzoki batean egon ziren, koltxoiak jarrita. Handik Oviedora, eta gero barkuz Frantziara. Hiru egunean itsasontzian. Hildako bi ume itsasora bota zituzten. Cervera itsasontzia. Gero, Frantziatik Kataluniara.

  • Delia Huici Frantziatik bota egin zituzten: Kataluniara

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Ez zieten utzi Frantzian geratzen. Lizundutako ogi koskorrak. Jatekoa: garbantzuak, babarrunak. San Juan de las Abadesas herrian urtebete, komentu batean, Bartzelona inguruan. Taldekideekin ondo moldatu ziren.

  • Delia Huici Kataluniatik berriz Frantziara, mendiz

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Arroparekin nola moldatzen ziren. Jaten ematen zieten, arropa ere bai. Jendea laguntzeko prest. Kataluniatik Frantziara joan ziren berriz, mendiz. Elurrez beteta zegoen, izoztuta. Maletek pisatu egiten zuten, eta batzuek bidean uzten zituzten; beste batzuek hartu. Sei hilabeteren ondoren bueltatu ziren, osabak erreklamatuta.

  • Gurutz Ganzarain Aita kartzelan zegoela, arreba hil

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gerra garaian, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik Burgosa eraman zuten, eta geroago Astorgara. Gerra garaian, Gurutz ama eta anaiarekin Donostian izan zen aste pare batez: orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Donostiatik Zarautza joan ziren eta han bi hilabete inguru pasa zituzten. Aita Ondarretako kartzelan zegoela bisitatu zuten: han esan zion amak aitari alaba hil zela.

  • Ramon Huici Andoaindik alde egiteko aholkua jaso zuten

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    Gerra iritsi baino lehen, Andoaindik alde egin zuten: gizon batek abisua eman zien bazegoela fusilatuko zituzten gizonen zerrenda bat, eta gizon haien artean Ramonen aitona zegoela. Hasieran nahi ez bazuten ere, azkenean joatea erabaki zuten. Kamioneta batean joan ziren Oriotik barrena Gernikara. Gernikara iritsitakoan, dentistarengana joan ziren: Kortezubiko ur sufretsua edateko esan zion hark.

  • Ramon Huici Gernikatik alde egindakoan, Frantziara eta Kataluniara

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    Gernikako bonbardaketa hasi zen egunean, han ziren; menditik ikusi zuten dena. Gernikatik alde egin zuten Gijon aldera, eta handik Frantziara La Rochellera. Geroago, Gironara joan ziren, eta hango familia batekin egon zen Ramon. Familia hark semetzat hartu nahi izan zuen Ramon, baina amak uko egin zion eskaintzari. Kataluniatik Frantziara joan ziren berriro, Orleansa.

  • Juan Bautista Barandiaran Gerran familia guztiak alde egin behar Andoaindik

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    12 urte zituela, Espainiako Gerra Zibila hasi zen. Orduko oroitzapenak gogoan ditu: aita ihesi joan zen Bizkaia aldera, eta gainerako familiartekoak Oriora joan ziren. Han zeuden bitartean, ama astean bitan etortzen zen Andoainera, horrela, bi oilo eramateko Oriora bidaia bakoitzean.

  • Juan Bautista Barandiaran Mundakan zirela, Gernikako bonbardaketa ikusi zuten

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    Oriotik Mundakara alde egin behar izan zuten, eta lehenengo Zarautzen pasa behar izan zuten gaua. Mundakan ondo zaindu zituzten. Mundakan zirela ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Gernika.

  • Juan Bautista Barandiaran Gerra garaian Bilbon

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    Gerra garaian, Mundakatik Bilbora joan ziren. Han goizean zopa ematen zieten jaten, baina Juan Bautistak ez zuen probatu ere egiten hura.

  • Juan Bautista Barandiaran Santandertik Frantziara sorpresa eta guzti

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    Gerra garaian, Bilbotik Santander aldera joan ziren ihesi. Han jatekoa bilatzeko, frutak osten saiatu zen behin anaia, baina harrapatu egin zuten. Santandertik itsasontzi bat hartu zuten Frantzia aldera joateko, eta aita ere itsasontzi hartan joatekoa zela konturatu ziren azkeneko momentuan.

  • Juan Bautista Barandiaran Frantzian bizimodu zoriontsua

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    Santandertik Frantzia aldera joan ziren itsasontziz: bi gau eta bi egun eman zituzten bidaian, eta zer jateko ematen zieten aipatzen du. Frantziara iritsitakoan, ogia banatzen ari ziren batzuk, eta beraiek lotsatuta zeuden ogi hura eskatzeko. Hainbat lekutan lo egin ostean, Dijon hirira iritsi ziren. Han futbol-taldea osatu zuten.

  • Joxeba Amutxastegi Gerra hasi, aitak alde egin eta gasolindegia galdu

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Gerra etorri zenean, aitak alde egin zuen; familia Olazabalgo baserrira joan zen. Andoaingo zubia bota egin zuten dinamitarekin eta orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Beraien gasolindegiko gasolina kendu eta beste gasolindegikoei eman zieten.

  • Txomin Aranburu Gerran fabrikak militarizatuta Andoainen

    Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain

    Jende askok alde egin zuen Andoaindik gerra garaian, Bizkaia aldera gehienek. Bitartean, Andoainen lana bazegoen, fabrikak militarizatu egin baitzituzten. Laborden lan handia egon zen garai hartan.

  • Martin Aranburu Gerran, familia Andoainen sakabanatuta

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Gerra garaian, hiru etxe desberdinetan banatu zen beraien familia. Noren etxeetan egon ziren azaltzen du. Frontea nondik nora mugitu zen.

  • Migel Irazusta Gerran Urnietara egin zuten alde

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Gerra garaian, Migelen familiak Andoaindik alde egin zuen Urnietara, amaren anaia baten etxera. Hegazkinen bonbetatik nola babesten ziren kontatzen du.

  • Migel Irazusta Soldaduengandik babesteko egindakoak

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Gerra garaian, Urnietan gelditu ziren osaba baten etxean. Arreba eta Migel orbel azpian gorde ziren soldaduak etxera etorri zirenean. Baserri hartan hiru bizitza zeuden, eta barrutik zuloak egin zituzten batetik bestera pasatzeko.

  • 134 Gerra Antzuolara iritsi, eta jende asko ihesi

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola

    Gerra zibila. Soldaduek herria nola hartu zuten. Frontea zazpi hilabetetan geratu zen Intxorta eta Elgeta inguruan. Bergaratik jende asko ihesi Antzuolako baserrietara. Anaia arteko gerra.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Beraien aitita herriko alkatea izan zen. PNVkoa zenez, Gerra Zibilean familia guztiak Antzuolatik alde egin behar izan zuen. Sei hilabetez 40 bat lagun Bermeon egon ziren. Nazionalek Bermeo hartu eta Bilbon egon ziren beste hilabetez. Bermeon eta Bilbon, bietan, Ertzilla kalean egon ziren. Artxanda hartu zutenean, Santander aldera joan ziren. Bidean, Limpiasen (Ladero ondoan) egon ziren bizpahiru egun. Gogoan du Jose Antonio Agirre lehendakaria Laderoko hondartzan jaitsi zela hegazkinez. Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Gerra Zibilean, aitita Antzuolako alkatea zenez, herritik ihes egin behar izan zuten. Batetik bestera ibili ostean, Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Lot departamenduan egon ziren bizitzen, aitita, amama, beraien lau alaba eta hainbat ume, Gregori tartean. Bere izeko zaharrena frantziar batekin ezkondu zen bertan. Denbora nahikotxo egon ziren bertan. Amama lehenago bueltatu zen etxera. Gero beraiek bueltan zetozela, elgorriak jota Irungo gurutze gorrian egon ziren berrogeialdian Antzuolara heldu aurretik. Aitita beranduago etorri zen.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Ama ezin Antzuolara bueltatu

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Gerra garaian aitita Antzuolako alkatea zen eta familiako kideak herritik bota zituzten. Bere ama ere bota zutenez, erbestetik bueltan ezin izan zuen herrira sartu eta Zeraingo baserri batean egon zen. Beraiek, umeak, osaba-izekoekin egon ziren bitarte horretan.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Antzuolako ikurrinak Frantziara eraman zituen izekok

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Bere aman ahizpa bat Antzuolako PNVko emakumeen presidentea zen. Gerran ihesi zihoazela ikurrinak eraman zituen Frantziara.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Santanderretik Frantziarako bidaia

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Gerra garaian, Santanderretik Frantziara eraman zien itsasontzia Txinako merkataritza-ontzi bat izan zen. Bidean Almirante Cerverak gelditu zien, baina errefuxiatuak zirenez aurrera joaten utzi zien.

  • 1369 Gerra garaian, Frantziara

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Frantziara joan ziren. Tiroen beldur, Andre Mariren ermita aldean babesten ziren. Gurasoak baserri batera joan ziren. Ahizpa etxera zegoen ezkonduta, eta haren gizona nazionalista zen; Frantziara joan ziren, kartzelara ez eramateko, ume birekin. Domeke haiekin joan zen. Urrian bueltatu ziren etxera. "Las francesitas". Kaleak garbitzen jarri zituzten orduan, erratz banarekin. Hurrengo egunean, Guardia Zibilaren kuartela garbitu behar izan zuten, eta haiek burlaka. Isuna ere bai. Soldaduek erabilitako koltxoiak garbiarazi zizkieten. Artilezkoak.

  • 1369 Itsasontziz Frantziara

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Perpignan inguruan egon ziren Frantzian, Bilbotik ikatz-barkuan joanda. Erdi hilda iritsi zen, mareatuta. Bilbotik ezagutzen zuen itsasoa. 19 urte zituen.

  • 1369 Frantzian, tratu ona

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Frantziatik bueltatzeko irrikaz zeuden, baina purgatorioa topatu zuten bueltan. Frantzian tratua oso ona izan zen. Kuartel handi batean egon ziren. Oheak txarrak ziren, baina jan eta tratua ona. Euskaldun asko zeuden. Frantsesez ez zuten ikasi, baina ondo pasatu zuten. Sukaldean laguntzen ere ibili ziren, bertako jana ez zitzaielako gustatzen. Dirua ematen zieten jakiak erosteko. Gizon batek egiten zituen kontuak, astean behin. Birritan arropak eraman zizkieten. Abrigo eder bat ekarri zuen berak handik.

  • 1369 Frantziako orrazkera

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Felipa ile-apaintzaileak motz-motz mozten zien ilea, Frantzian. Permanentea.

  • Patxi Elejalde Plazaola Abioi batek metrailatu zuen Patxi

    Patxi Elejalde Plazaola (1930) Aramaio

    Hainbat egunetan egon zen frontea Aramaion: Elorrio aldera, gudariak; eta, Aretxabaletara aldera, nazionalak. Gantzagara ihes egin zutenerako, ganaduak galduta zituzten. Txerria bakarrik geratu zen etxean, eta bera tiroz hil zuten, txerritegian zegoela. Ahuntzak zaintzen zegoela, abioi batetik metrailatu zuten Patxi, baina ez zuten asmatu jotzerakoan.

  • Rufina Astola Nafarrate Zubipean gordeta egun osoz

    Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio

    Arriola auzoan, senide baten etxean egon ziren, euren ganaduak auzoko hainbat baserritan banatu eta gero. Ganadu guztiekin itzuli ziren etxera, baina aitari ardi batzuk lapurtu zizkioten Tellamendiko gurutze inguruan. Herriko kuartelean zeuden gudariak egunero etortzen ziren etxera esne bila. Frontea herrira ailegatu zen egunean, etxeko andre eta umeak kaleko zubi baten azpian babestuta egon ziren egun osoz.

  • Baxilio Ugarte Urrutia Gerratik ihesi gurdiarekin

    Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio

    Gorrien propagandagatik, etxetik irten ziren koltxoiak gurdian kargatuta, Bizkaia aldera ihes egiteko asmoz. Laster itzuli ziren etxera.

  • 1369 Amona gurdian hartuta, ihesi

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Ibarra husteko ordena jaso zutenean, amona gurdian hartu eta Gantzaga auzora joan ziren. Aita bakarrik geratu zen etxean ganaduekin. San Isidro egunean, Bilbora joan ziren, ahizparen etxera. Bilbo jausi zenean Frantziara egin zuten ihes, barkuz. Reims-en, Paris ondoan, egon ziren, maiatzetik azarora arte.

  • 1369 Frantziara babes bila

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Sei bat hilabete pasatu zituen Frantzian. Hiru aukera eman zizkieten: Ameriketara joan, Frantzian geratu edota etxera itzultzea. Bere ahizpa, haren bi alaba eta bera egon ziren elkarrekin Frantzian. Denak itzuli ziren etxera. Oso ondo hartu omen zituzten Frantzian. Kuartel handi batean egon ziren 150 bat lagun babestuta. Zurezko ohatzetan egiten zuten lo. Erosketak egin eta jatorduak prestatzeko eurek antolatu ziren, frantsesek gainbegiratuta.

  • 75 Martin anaiaren larritasunak

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Gorriek bigantxa bat kendu eta Elorriora eraman zuten, hil eta jateko. Eustakiren anaia Martin gorrien gidari ibili zen Murumendin. Ia gorriek eurek hil zuten. Aretxabaletara lehenengo, eta Gasteizera gero, ihes egin zuen Martinek.

  • maria-arriaran-larranaga Gerraostean, Arrasatera berriro

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.

  • maria-arriaran-larranaga Aitajauna milizianoetatik ezkutatu

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Gerra denboran, Arrasaten frontea egon zen. Gerrak ez zuen hain gogor jo Oñatin. Arrasaten milizianoak ibili ziren. Mariaren aitajauna milizianoek ez atxilotzeko errekan ezkutatu zen. Ezkutuan zela, txakurrarekin izandako gorabehera kontatzen du.

  • Mauri Lasaga Belategi Gerran Frantziara ihesi

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Gerra hasi zenean, Jaione, ama eta hiru ahizpa ikatz-ontzi ingeles baten Frantziako "La Rochette"ra eraman zituzten. Anaia batek Iparraldera ihes egin zuen eta beste zazpi anaiek, denak gudariak, preso edo “Batallón de Trabajadores”en bukatu zuten.

  • Mauri Lasaga Belategi Anaiak gerran egindako lanak

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Iparraldera ihes egin zuen anaia batek; eta bertako ospitalean sendatzen ziren gudariei agiriak egiten zizkien, atzerrira joan nahi bazuten. Anaia horrek, ihes agin aurretik, Bilbon zegoela, makina bat aramaioar kartzelatik ateratzen lagundu zuen.

  • Mauri Lasaga Belategi "Kurandera"ri isuna jarri zioten

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Amari isuna jarri zioten medikua izan gabe "kurandera" (petrikilo) lanetan jarduteagatik. Amak ez zien bezeroei asko kobratzen, eta haiek sarritan opariak ekartzen zizkioten. Frantziara ihes egin zuen anaia Ingalaterrara joan zen gero, eta bertatik nylonezko galtzerdiak bidaltzen zituen etxera.

  • Mauri Lasaga Belategi Familiak sakabanatuta

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Jaioneren anaia, familia Aramaion utzita, Ingalaterrara joan zen. Anaia gazteena New Yorkera joanda zegoen, eta beste anaia bat Kanadara. Anaia zaharrenak 25 urteko aldea zuen Jaionerekiko, eta Mauri koinatak ezagutu ere ez zuen egin, Kanadan hil baitzen. Amak 73 urte hartu zituen; hil zen aurreko egunera arte artatu zituen gaixoak.

  • Mauri Lasaga Belategi Iparraldean errefuxiatuta

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Gerra hasi zenean, Jaione Bilbora joan zen. Gero Frantziako La Rochette-era. Handik Baiona ingurura joan ziren, eta denera lau urte pasatu zituen Frantzian. Baiona inguruko baserritar guztiak euskaldunak ei ziren. Hango euskal esaerak gogoratzen ditu. Mauriren senarra izango zena, Imanol, morroi egon zen Iparraldeko baserri batean.

  • Mauri Lasaga Belategi Iparraldeko euskaldunak

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Imanol "gorri"tzat hartu omen zuten Iparraldean egon zenean. Horrek sortutako egoera barregarriak azaltzen ditu Maurik. Harrezkero, bisitan joaten ziren senar-emazteak Imanol egon zen baserrira.

  • 1353 Osaba frantziskotarra Ameriketara ihesi

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Osaba frantziskotarra zuen Arantzazun. El Día egunkarian idazten zuelako salatu egin zuten eta Olabera lehenengo, Bilbora gero, eta azkenean Buenos Aires-era ihes egin behar izan zuen. Argentinan hil zen osaba hori. Osaba Bilbora joan zenean, Antoniok eraman zion maleta Olabetik tren-geltokira. Ez zuen osaba gehiago ikusi.

  • 1293 Gerran ihesi

    Juana Okina Zeziaga (1922) Arrasate

    Bera umea zenean, ganaduak eta soroak bazituzten Garaikoan; orain, ordea, pinua sartuta dago denean. Gerra denboran ihes egin zuten Arrazolara, ganadu eta guzti; handik Lezamara joan ziren eta gero Zamudiora.

  • 1293 Gerran ihesaldi luzea eta gogorra

    Juana Okina Zeziaga (1922) Arrasate

    Gerra garaian ihesean ibili ziren. Zamudiotik Larrabetzura, handik Apatara eta azkenean etxera itzuli ziren.

  • 1289 Gerratean, sotoan gordeta

    Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate

    1934ko maiatzean jaio zen Udalako Arteta baserrian. Senarra, Aramaioko ganboatarra, Artetara ezkondu zen. Gerra denboran ume pila bat soto batean gorde zituzten. Milagrosen anaia batek ihes egin zuen eta osabaren etxera joan zen.

  • 1314 Ardiekin Araotzera

    Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate

    Ardiak ezin zituzten etxera ekarri, frontea Arrasaten zegoelako. Horregatik, Oñatiko Araotz auzoko Agerre baserrian egon zen Santa Agedak arte ardiekin. Bildotsak jaiotzen hasi zirenean itzuli zen etxera artaldearekin.

  • 1409 Ganaduekin etxetik irten behar

    Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate

    Soldaduek etxetik irteteko agindu zieten, eta Oñatiko Urzabal baserrira joan behar izan zuten astebeterako, ganaduak hartuta. Aita basoan gordeta egon zen, baina osabak frontean ibili ziren.

  • 1414 Gerran etxetik ihesean

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Zazpi ganadu bururekin, milizianoek Udalako mikeleteen etxera eraman zituzten bera, ama eta izeba. Handik Elorriora, osaba baten kale-baserri batera joan ziren. 1937ko urtarrilean etxetik irten eta urte bereko San Prudentzio egunean itzuli ziren.

  • 1414 Etxera sartzeko baimena eskatu behar

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Elorrion Arrasatera joateko salbokonduktoa eman zieten, eta Arrasaten etxera itzultzeko beste bat eskuratu behar izan zuten. Izeba, ama eta Justa bera bakarrik zeuden etxean. Teilatuko bala-zuloak konpondu behar izan zituzten lehenbailehen.

  • 1415 Bi fronteren artean zegoen baserria

    Juan Berezibar Ibabe (1930) Arrasate

    Gerra sasoiaz, gehiago gogoratzen du entzundakoa, bizi izandakoa baino. Etxea bi fronteren artean zegoen. Leiho eta balkoiak koltxoiekin itxita zituzten. Abereak barruan izaten zituzten. Baserritik bota eta Bilboraino joan behar izan zuten.

  • 1416 Gerratik babes bila

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Gerrak gari-jotzen harrapatu zituen. San Kristobal ondoan bizi zen osaba babes bila etorri zitzaien Etxaldebarrira, bere familiarekin, zeharo larrituta. Izebak umeentzako zerbait ahaztu zuen San Kristobalen, eta haren bila joan zen. Ordurako nazionalak han zeuden, eta etxera itzultzeko arriskurik ez zegoela esan zioten. Izeba Etxaldebarrira bueltatu, eta familia biak San Kristobalera joan ziren.

  • 1416 San Kristobalen babestuta

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Oiloak zakuetan sartuta eraman zituzten gurdian. Bidean soldaduak zeuden, ogi eske. Dominikak eta familiak San Kristobal santuaren ondoan egin zuten lo egun batzuetan.

  • 1416 Babes-etxea aldatu behar

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Etxean ez zeuden seguru, San Kristobalera ezin ziren itzuli; horregatik, beste etxe batera, Lorokora, joan behar izan zuten. Lorokoa berreraiki berria zegoen, aterik eta ezer gabe, eta hilabete egon ziren bertan. Han ere tirokatu egin zituzten. Tropen arrantxoen soberakinak jaten zituzten.

  • 1416 Ganaduak eta ardiak Eskoriatzara

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Aitaren senidea zen errekete bati esker, ardiak eta idiak Eskoriatzako Mendiola auzora eraman ahal izan zituzten. Ihesi zihoazen auzotar batzuek Etxaldebarri hutsik ikusi zuten eta sartu egin ziren, baina tiroak hasi eta Lorokora joan ziren.

  • 1416 Baserria hondatuta eta hutsik

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Senidea zuten errekete baten laguntasunarekin, Dominikaren familia azkenean kalera joan zen. Etxaldebarri baserria nahiko hondatuta geratu zen gerran, eta etxean zeuden gauza guztiak ostu zizkieten. Tropak Bilbora iritsi ziren arte, kalean egon ziren. Maiatzean etxera itzuli, eta aurreko urtean ereindako artoa batu zuten soroan. Oilo batzuk jarri, ganaduak berriro ekarri eta aurrera egin zuten.

  • 1426 Etxeko umeak Eskoriatzara babesera

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.

  • 1428 Ganadua auzotarren laguntzaz babestu

    Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate

    Artzainek ere alde egin zuten: Bilbo aldera, Karrantzara... Ganadua auzotarrek lagunduta eraman zuten Elorriora.

  • Pilar Mujika Arana Izeba fusilatu zuten Oiartzunen

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Gerra denboran, Bilboko Begoña auzora ihes egin zuten; baina aitaren atzetik zebiltzanez, Santanderrera joan ziren. Handik hanka egin behar izan zuen aitak, bizirik jarraitzeko. Aita abertzalea zen. Bere arreba Paula Oiartzunen fusilatu zuten.

  • Pilar Mujika Arana Ama pontekoa bonben azpian

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Aita gerran beti ihesi ibili zen. Bilboko Begoña auzoan gordeta zeudela, etxean ume bat jaio zen. Pilar izan zen ama pontekoa, eta gogoan du elizara bidean gertatu zen bonbardaketa. Aitajauna zen Pilarren aita pontekoa, eta ezkondu eta gero ere egiten zion "karapaixoa" (Pazko-opila).

  • Pilar Mujika Arana Begoñako baserri batean babestuta

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Begoñan baserri batean egon ziren, eta Bilbora esnea banatzen laguntzera joaten zen Pilar. Hasieran, baketsu zegoen Bilbo; baina, Artxandatik bonbardaketak hasi zirenean, Santanderrera joan ziren.

  • Pilar Mujika Arana Bonbardaketa egunean Durangon zeuden

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Bilbon tuneletan gordetzen ziren. Durangoko bonbardaketa egunean, Pilar eta bere familia Durangon zeuden. Bonbardaketa beldurgarria izan zela dio. Begoñatik Santanderrera autobusez joan ziren, beste hiru senar-emazte arrasatearrekin. Santander hiriburuko kale-etxe batean egon ziren.

  • Pilar Mujika Arana Fraideak aita salatu zuenekoa

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Sei hilabete zeramatzaten Santanderren aitak ihes egin behar izan zuenean. Aitajaunari deitu zioten eta honek kudeatu zuen familiaren buelta Arrasateraino. Fraide karlista batek aitari salaketa jarri zion tailerreko dirua lapurtzeagatik. Dena gezurra zela frogatu zuten.

  • Maria Ormaetxea Goitana Kalera ihesi

    Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate

    Goizeko seietan, kalera ihes egin zuten. Olaben etxean jaten ematen zieten, baina ezin zuten bertan lo egin. "Bar Errasti"ko etxea hutsik zegoen, eta bertan egon ziren abenduko hogeita bat egunetan. Handik Arrasate okindegi ondoko etxe zahar batera pasa, eta zazpi hilabetez egon ziren, Eguskitza baserria bista-bistan zutela.

  • Kontxi Etxebarria Axpe Gerra garaian Oñatiko kolegioan

    Kontxi Etxebarria Axpe (1923) Arrasate

    Gerra garaian Oñatin egon zen kolegioan. Bere anaiak bi soldadu eta bat kartzelan egon ziren.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñatira ihesi, eta handik Hondarribira

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Hondarribian, senide batzuen etxean bizi zen. Hango oroitzapen onak ditu. Arrasatetik Oñatira ihes egin zuten, eta handik Hondarribira joan zen Juli. Gerra baretu zenean bueltatu zen etxera.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñati oso lasai gerra garaian

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Oñatin egon zirenean, gerratik babesteko ondo pasatu zuen. Handik Hondarribira joan zen, patrikan lau zilarrezko ogerleko zituela. Oñatiko lasaitasuna gogoratzen du. Lau senide egon ziren Uztargilearen etxean babestuta.

  • Juli Bedia Iriarte Morteroa etxe barruan lehertu

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Mortero bat etxean sartu zen amandrearen logelan, bera ohean zegoela. Orduan, Oñatira joan ziren, baina denbora gutxirako. Oñatin Joxe arotzaren etxean egon ziren.

  • Karmen Errarte Erzilla Gerra denboran, urtebete Eltziegon

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmenek urtebete Arabar Errioxako Eltziego herrian pasatu zuen Arrasateko familia batekin. Han egon zen denboran euskara ahaztu zuen, eta etxera bueltatutakoan ez omen zuen euskara ulertzen. 12 urte inguru zituen orduan.

  • Karmen Errarte Erzilla Adolfo Gomezekin Eltziegora

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmen Arabar Errioxako Eltziego herrira joan zen Adolfo Gomez musikariarekin. Gomez Karmenen amaren esne-bezeroa zen, eta beraiekin eraman zuten 15 egunerako, baina urtebete inguru egin zuen han. Eltziegon, gerrako hegazkinak pasatzen bakarrik ikusten zituzten. Herriko errepublikar batzuk hil zituztela kontatzen du.

  • Felix Zubia Arana Kainoikadak baserrira

    Felix Zubia Arana (1931) Arrasate

    Gerra garaian, kainoikada bik baserrian zulo handi bi egin zituzten eta etxetik alde egin zuten, Arrazolara amaren ahizparengana. Handik amaren jaiotetxera, Elorriora, joan ziren. Eguna Elorrioko gordelekuan ematen zuten beste askorekin batera.

  • Anjeles Garai Arregi Arrasatetik Oñatira ihesi

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Zeleta baserritik Oñatiko Zañartu auzoko Ipentza baserrira joan ziren. Bost hilabete pasatu zituzten bertan. Ganaduekin eta gurdi batean garraiatu zitezkeen gauzekin joan ziren Oñatira. Zaldia eta orga ere eraman zituzten. Gerrako lehenengo tiroketak azaltzen ditu.

  • Anjeles Garai Arregi Anaia gudari biak preso

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Oñatiar batek aita eta osaba salatu zituen. Egun pare bat preso egin ostean etxeratu ziren. Bi anaiek Amaiur batailoian borrokatu zuten. Legutioko frontetik anaia baten nortasun agiria bidali zuten etxera. Hiltzat jo zuten anaia hori, harik eta Gurutze Gorritik, bizirik zegoela esanez, berriak iritsi ziren arte. Larrinagako kartzelan zegoen preso, eta beste anaia Santoñakoan.

  • Anjeles Garai Arregi Batzuk Oñatira eta besteak Bergarara

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Amandrea eta izeba bi Bergarara joan ziren gerratik ihesi. Angelesen familia eta beste izeba bat ume birekin Oñatira joan ziren. Idiak eta behi bi eraman zituzten eurekin. Beste behiak auzoan utzi zituzten, eta oiloak eta bestelakoak etxean geratu ziren.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Gerra hasitakoan, etxetik kanpora

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Bere amak hiru gerra ezagutu zituen. Gerra hasitakoan, baserritik bidali zituzten eta ganadu eta guzti Garagartzara joan ziren. Santa Agedara barazkiak eramaten zituzten bidea itxi aurretik.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Garagartzara ihesi

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerran baserritik bota zituztenean, Mardona baserrira joan ziren Garagartzara. Non dagoen azaltzen du.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Garagartzatik Elorriora joan behar

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerra garaian, Mardona baserritik ere atera egin zituzten. Elorrioko Iguria auzora joan ziren, behiak Besaiden lagata eta hilabete eskas egin zuten bertan. Gauez ezkutuan lo egiten zuten neskek.

  • Sabina Arruabarrena Gerra hasi zenean, Markinara

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Gerra hasi zenean, neska koskorra zen. Dena prest zuten joateko, Santiomenditik tiroka hasi zirenean. Ahizpa korrika, eta bera atzetik. Markinara joan ziren, trenean, zaku artean. Lau senide. Anaia zaharrena kartzelan egon zen eta bigarrena kontzentrazio-esparruan; Laredon harrapatu zuten. Espetxetik bidali zion eskulana.

  • Sabina Arruabarrena Markinan, 11 hilabetez

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Lau senideek alde egin zuten; gurasoek ez zuten astirik izan, eta ez zuten denbora askoan jakin seme-alabak non ziren. Markinara joan ziren, koinata izango zena zegoen tokira. Anaia kartzelara. Markinan, 11 hilabete. Koltxoiak lurrean jarrita.

  • Sabina Arruabarrena Markinako oroitzapenak; jolasak eta ezkutalekuak

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Markinako oroitzapen onak ditu. Jolasean ibiltzen zen kalean, lagunekin, bihurrikeriak egiten. Mendira joaten ziren. Hegazkinak zetozenean, kanpaiak joka hasten ziren: ezkutalekura. Lurrean etzanda.

  • Sabina Arruabarrena Markinan goserik ez

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Markinan goserik ez zuten pasatu. Baserrietatik ekartzen zuten janaria. Zezina. Gosaltzeko, morokila. Mendian ibilita, beltzaran bueltatu zen etxera. Ama kezkatuta egon zen, entzun zuelako arratoiak jaten zebiltzala.

  • Joxe Goñi Gerrak izeba-osaben bizimodua irauli zuen

    Joxe Goñi Urreaga (1928) Astigarraga

    Astigarragako “Bar Mikaela” dagoen eraikinean, osaba-izebak bizi ziren. Gerran, osabak alde egin zuen, hilko ez bazuten; izan ere, Astigarragan, hainbat gizon fusilatu zituzten. Osabaren ama, osabaren lau ume txikiak hartuta, Belgikara joan zen; eta izeba Astigarragan gelditu zen, bakar-bakarrik, etxea zaintzearren; bestela, kendu egingo zioten. Gerra bukatu ostean, osaba Venezuelan egon zen, etxera itzuli ezinik. Izebari ez zioten utzi taberna irekitzen. Orduan, tabernan upel batzuk jarri zituzten, sagardoa saltzeko; baina, hala ere, ez zieten baimenik eman. Eta, azkenean, aitaren izenean ireki behar izan zuten taberna.

  • Ramon Olano Errurik gabe ihes egin behar

    Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga

    Nazionalak indarra hartzen joan zirenean, jende askok ihes egin zuen Astigarragatik. Baziren Frantzia eta Belgika aldera zabaldu zirenak ere. Batzuk itzuli ziren, baina besteak ez. Errurik gabeko jendea ibili zen ihesi; ideia desberdinak izateagatik hil zituzten mutil gazteak gogoan ditu. Askotan inbidiagatik hil zuten jendea.

  • 1020 Gerra garaiko bizipenak

    Jose Osinalde Arrizabalaga (1923) Azkoitia

    Gerra hasi zenean, Josek Azkoitiko mutilak ihesi ikusi zituen. Azkoititik Kalamua mendira joan zen jendea. Joseren aitak idiekin munizioa hartuta joan behar izan zuen Kalamura. Franco aginduan zegoen garaian, txahalak ere kendu ohi zitzaizkien baserritarrei.

  • 1079 Gerra denbora Azkoitian

    Maria Asuncion Plazaola Baztarrika (1917) Azkoitia

    Gerra-denboran, herritik jende ugarik egin behar izan zuen alde, baina Asuncion eta etxekoak karlista bati esker geratu ziren. Orduko kontuak aipatzen ditu.

  • Begona Gabilondo Bilbotik Santanderrera

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Aita Bilbon zegoen, apaiz baten etxean, eta apaizak etxe bat ipini zien. Ez zuten denbora asko egin Bilbon, baina josten ikasten ibili zen. Beste bi ahizpak erizainei laguntzen ibili ziren, ospitalean. Bilbotik Santanderrera joan ziren, eta han lurrean egin zuten lo bi egunez, etxe huts batean.

  • Begona Gabilondo Barkuan Frantziara

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Barkuan Frantziara joan ziren, Pilton barku ingelesean. Larritasuna pasatu zuten, Francoren barku bat gerturatu zitzaienean. Kargaontzi handia zen. Iritsi zirenean, ongietorria egin zieten. "Rouan"era eraman zituzten, eta kartzela izandako toki batean egon ziren lau familia. Oso ondo egon ziren. Amak-eta egiten zuten sukaldean. Zerbait erostera joan, eta ez zieten kobratzen. Herrian festa egin zuten errefuxiatuen alde.

  • Pedro Agirre Gerra hasieran, ganadua konfiskatzen

    Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia

    Santiagok ezagutu zuen gerra eta orduko oroitzapenak gogoan ditu. Tropak etorri eta txahalak eraman zizkietenekoa kontatzen du. Gordeta zeuden gizonek ihes egin zuten orduan.

  • 1634 Lehengusuen baserrira, bonben beldurrez

    Inazio Albizuri Etxaniz (1928) Azpeitia

    Bonben beldurrez, ihes egin zuten baserritik. Lehengusuen baserrian, Agiten, 15 egun pasa zituzten. Baserri hori bakartuta zegoen. Beren baserrira ez zuten bonbarik bota, baina Loiolara bai. Loiolan milizianoak egon ziren, eta bertan zuten janarien gordailua.

  • Joxe Esnaola Aita Altzagara alde eginda

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    1934an, Joxe Mariren aita Altzagara joan zen senide batzuen etxera, ezkutatzera.

  • Joxe Esnaola Baserritik ihesi

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Gerra denboran, auzoko bat arto soroan hiru egunez ezkutatuta egon zela kontatzen du. Baserritik ihes egin behar, eta Joxe Mariren aitak auzoko batzuk Ordiziara eraman zituen.

  • Joxe Esnaola Jendea ihesean eta soldaduen iritsiera

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Beasain, Elosiaga eta Errezil aldetik jende ugarik ihes egin omen zuen Azpeitia aldera. Errepidea bete soldadu nola pasatu zen gogoratzen du. Tropak nola iritsi ziren kontatzen du: soldaduek errepidea hartu omen zuten.

  • Maria Ibarguren Gerran erreketeekin izandako tratua

    Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, anaiak mendian ziren; etxera deitu zituzten eta ezkutatuta edukitzen saiatu ziren. Francoren aldeko soldadu bat etxean izan zuten behin. Etxeko oilo guztiak kendu zizkieten erreketeek.

  • Julian Arruti 2 Bi anaia gudari joan eta ama herritik bidali

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerra denborako oroitzapenak. Gerra piztu zenean, 10 urte zituen Julianek. Bere bi anaia gudari joan ziren Loiolako kuartelean izena emanda. Julianen amari isuna jarri zioten bi seme gudari joan zirelako: seme baikotzagatik 1.000 erreal. Isunaz gain, ama etxetik bota zuten. Julian etxeko txikiena izanik, amarekin joan zen. Tolosako baserri batean zortzi egun eta Etxarri Aranatzen 20 egun egin zituzten.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Batzuek ihesi egin zuten gerra hasieran

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Nafarrak sartuko zirela abisatu zutenean, batzuek ihes egin zuten; baina Demetrioren familiakoak ez ziren mugitu. Ondoko baserrikoek Tolosako senide batzuk jasota zituzten.

  • 410 Gudariei Bilbo defendatzera joateko dei egin zitzaien

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Eusko Jaurlaritzak gudariei egindako deia; Bilbo defendatzera joateko eskaera. Beasaindik ihes egindako batzuek Bilborako bidea hartu zuten. Gosea. Bilbo erori zenean, Urduñako kartzelara eraman zuten. Bitartean, ama-umeak Zerainera joan ziren bizi izatera. Ama Zeraindik Bernedoren lantegira joaten zen egunero bizikletan. Guardia Zibilek salbokonduktoa eman zioten.

  • 469 Gerra zibilean, baserritik alde egin behar

    Agapito Usabiaga Oiarbide (1930) Beasain

    Gerra Zibila Beasainen. Herriko plazan kanoia jarri zuten beraien baserri ingurura begira. Baserritik ihes egin behar izan zuten.

  • Joxe Mari Arruabarrena Otaegi Gerra hasiera Belauntzan

    Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza

    11 urte zituen Joxe Marik gerra hasi zenean. Santio egunean sartu ziren Belauntzan. Gogoan ditu egun haietako hainbat xehetasun. Gorriak Izaskun mendian zeuden, eta karlistak, berriz, Belauntzan. Gerrak zortzi egun iraun zuen herrian.

  • 284 Frontea Bergarara gerturatu ahala, familia Bilbora ihesi

    Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara

    Frontea Bergarara gerturatzen ari zela, familia guztiak Bilbora egin zuen ihes. Abertzale guztiak irten ziren Bergaratik.

  • 216 Gerra garaiko kontuak: frontea bertan izan zuten 6 hilabetez

    Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara

    Ume garaia gogorra izan zen. Gerra Zibila hasi zenean, 3 anai-arreba (bera tartean zela) beste baserri batera eraman zituzten, hobe-beharrez. Orduko kontuak. Frontea bertan gelditu zen 6 hilabetean.

  • Bittor Aperribai Abasolo Gerra hasi zenean, kalera joan ziren ihesi

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Bost behi zituzten, idiak, ardiak... Mendian zeuden ardiak, eta gerra sasoian denak desagertu ziren. Oiloak ere bai. Etxetik joan beharra izan zuten, erdian geratzen zelako. Milizianoak joan zitzaizkien etxera. Kalera joan ziren, animalia gehienak bertan utzita.

  • Bittor Aperribai Abasolo Batera eta bestera, baserriz baserri

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Osabaren etxera joan ziren lehenengo, baina ganaduarentzat tokirik ez zuten, eta etxea ere leporaino zegoen. Antzuolara joan ziren gero, Etxenagusiara hilabete eta erdirako. Soldadukora joan ziren ondoren, gari lanak egitera. Karlistak bi aldiz joan ziren aitaren bila, preso hartzeko, baina ez zuten aurkitu. Soldadukoa preso eraman zuten.

  • Migel Okina Salsamendi Baserrira ezkutatzera, gerra sasoian

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Gerra sasoian mutikoa zen, eta errekan ibiltzen zen, arrantzan. Bergaran egon zen, baina bi hilabete egin zituen baserriren batean: gerra hasi zenean, Agerremuinora joan zen amarekin eta arrebarekin eta bukaerako hilabetea Elosuko bentan eman zuen.

  • lucia farras Ihesi Bergaratik Asturiasera, Frantziara eta Kataluniara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Mojetan ikasi zuen bederatzi urte arte. Gerra irailaren 23an heldu zen Bergarara eta 21ean alde egin zuten. Bergaratik Castrora joan ziren, handik Cabezón de la Sal-era. Han amak oihal-fabrika batean egin zuen. Handik Ribadesellara; eta handik barkuz Frantziara. Frantziatik trenez Kataluniara. Bergarar askok egin zuten ibilera bera.

  • lucia farras Ama hiru umerekin mendiz muga zeharkatzen elurretan

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Gironako herri batean hartu zuten ostatu, Osor-en, apaizaren etxean, hau ihes eginda zegoen eta. Bartzelonan Francoren tropak sartzen hasi zirenean, Molló-ra, Frantziako mugara, joan ziren kamioietan. Azken zatia oinez mendian gora eta behera, elurretan. Ama hiru umerekin, maleta guztiak galduta. Bergarako jendearekin elkartu ziren. Muga zeharkatu zutenean jendarmeek arakatu egin zituzten.

  • lucia farras Fréjus-eko kontzentrazio-esparruan ia urtebetez

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Fréjus-eko kontzentrazio esparrura eraman zituzten. Gaztelu eta guztiko etxalde handi bat zen. Soldadu senegaldarrak zituzten zaintzen. Txarrak ei ziren. Ia urtebete egin zuten han.

  • lucia farras Aita Argeles-etik Gursera eta Gurs-etik Biarritzera

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Aita Argelès eta Gurs-eko kontzentrazio-esparruetan egon zen. Gero Euzko Jaurlaritzak Biarritz ondoan atondutako etxe batera eraman zuten, izeba moja bati esker. Hainbat bergarar elkartu zen han: Unzurrunzaga, Amenabar, "Baxarte", Luis Perez...

  • lucia farras Capvern-en familia elkartuta

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Biarritzetik Tarbes ondoko Capvern herrira eraman zuten. Han familia elkartuta egon zen. Aitak egunez kanpoan lan egiten zuen eta gauean etxeratzen zen. Bi bergarar ekartzen zituen domeketan bazkaltzera. Amak garbitzen zizkien arropak. Askako izotza apurtu behar izaten zuen arropak aklaratzeko. Etxetik astebeterako irteten zirelakoan eta ia lau urte egin zituzten hortik zehar. 1936an irten ziren eta 1940an itzuli.

  • lucia farras Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.

  • lucia farras Bergaratik Castrora ihesi

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Heldu zen ihes egiteko eguna. Hiru autotan sartu ziren familiakoak. Hurrengo astean itzuliko zirela esanez abiatu ziren hemezortzi lagun. Mioñon (Castro) senide batzuen etxean hartu zuten ostatu. Gizonak frontera joan ziren.

  • lucia farras Castrotik Cabezónera, oihal-fabrikan lan egitera

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Cabezónen de la Sal-en oihal-fabrika zegoen, eta ama lan horretan ibilia zenez, hara aldatu zen familia osoa. Zinean jakiten zituzten gerrako berriak. Behin aitak jende guztiaren aurrean iragarri zuen Molaren heriotza; jendea poz-pozik.

  • lucia farras Ribadesellatik Frantziara eta handik Kataluniara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Ribadesellan barkua hartu eta La Rochele-ra joan ziren. Arakatu egin zituzten portuan. Handik Kataluniara zuzenean. Aitak hango Euzko Jaurlaritzako delegazioan egin zuen lan. Eurak Gironako Osor herrian egon ziren. Euskaldunek fama ona zuten herrian, andaluziarrek txarra.

  • lucia farras Familia Frantziako Capvern-en errefuxiatuta

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Frankistak sartu zirenean, ihesi Frantziara. Frejus-en egon ziren kontzentrazio-esparruan. Handik Biarritzera, eta Biarritzetik Capvern-era. 1939ko azarora arte egon ziren han. Aitak fabrika batean egiten zuen lan.

  • lucia farras Frejus-eko kontzentrazio-esparruko bizimodua

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Kontzentrazio-esparruan kartila zuten janaria lortzeko. Ama ernegatu egiten zen abizena gaizki esaten zutelako. Bazkaria senegaldarrek gertatzen zuten. Gosea pasatu zuten orduan, baina beste lekuetan ez.

  • lucia farras Euskaldun gutxi Frejuseko kontzentrazio-esparruan

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Gaztelu handi bat, eta inguruan etxaldeak eta lurrak, hori zen Frejuseko kontzentrazio-esparrua. Penintsulako leku guztietakoak zeuden. Euskaldunak oso gutxi.

  • lucia farras Amak izandako komeriak frantsesez arrautzak eskatzeko

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Biarritzen oso pozik egon ziren. Ama zoratzen, euskarazkoa zelako meza eta apaiza. Asko sufritzen zuen hizkuntza ez ulertzearekin. Aitak idatziz jartzen zieten erosi beharrekoak. Capvern-en amak izandako komeriak dendan arrautzak eskatzeko.

  • lucia farras Pedro Garcia adiskidearen gorabeherak

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Luciaren osaba eta Pedro Garcia adiskidea Santoñan hartu zituzten preso. Gero, general baten txofer egon zen osaba eta Pedro ere haren bidez ondo kokatu zen soldadutzan. 1947an Pedrok ihes egin behar izan zuen, eta orain Grenoblen bizi da. Euren etxera etortzen zen Pedro jatera, eta sobera zuten janaria eramaten zuen etxera.

  • lucia farras Arropak eta gauzak galdu zitzaizkien ihesi zebiltzan denboran

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Etxetik eramandako arropak eta gauzak galdu egin ziren batetik bestera ihesi ibiltzean. Amak esaten zuen handik aurrera behar-beharrezko gauzak bakarrik erosiko zituela. Gerora, esandakoa ahaztu eta gauza gehiago erosten hasi zenean, adarra jotzen zion osabak. Asko pasatutakoa zen ama.

  • auribesalgo Maria Txantxote eta erbestea Belgikara

    Asuntxi Uribesalgo Bengoa (1928) Bergara

    Maria Oianguren Txantxotek goiko plazan izan zuen ikastola. Hura Belgikan egon zen, eta bere senarra ere bai. Senarraren bi anaia hantxe bizi dira.

  • miren azkarate Maria 'Txantxote' andereñoa

    Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara

    Maria 'Txantxote' andereñoaren ikastola. Eta Kontxita Maiztegiren eskola. 'Txantxote' Frantziara joan zen gerra garaian, eta handik Belgikara. Mozosen botika izandako lokalean ematen zituen eskolak. Uste du bueltan ere eman zituela eskolak. Alkortanekoei punta tailerra jartzen lagundu zien gero; bere anaia han hasi zen lanean. Aparteko emakumea zela dio. Gero beraien tailerra ipini zuten Ostetan, eta Mariak eramaten zituen kontuak (bere bi ahizpak ere han lanean).

  • Julen Madariaga Gerra irten zenean familia osoa Txilera

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Familia osoa, gurasoak eta bost anai-arreba Txilera joan ziren gerra sortu zenean. Eta eurekin batera, Donostiako lehengusuak. Tartean "Txiki" marrazkilariaren familia.

  • Julen Madariaga Bonbardaketei ihesi, lehenik Algortara, gero Iparraldera

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bonbardaketei ihesi, Algortan etxe bat hartu zuten, Villa Numancia. Baina laster ebakuatu zituzten emakumeak eta umeak. Bera "Goizeko Izarra" izeneko itsasontzi batean eraman zuten Baionara. Itsasadarretik irteteko komeriak. Gerraontzi frankistak zelatan zeuden eta ingelesek bidalitako gerraontzi bati esker egin ahal izan zuten bidea. 1937ko martxoa zen.

  • Julen Madariaga Txileko aitona frankistak ordaindu zien barkuko txartela

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Sei hilabete Angelun egin eta Txilera joan ziren, Arroxelatik irtenda. Nahiz eta familiak dirua izan bankuetan, pezeta balio gabe geratu zenez, Txileko aitona frankistak ordaindu behar izan zuen bidaia.

  • Julen Madariaga Aitak arazoak Txilen sartzeko "rojo separatista" omen zelako

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    "Oropesa" zuen barkuak izena. Gero II. Munduko Gerran erabili zuten tropa amerikarrak Europara ekartzeko. Alemanek hondoratu zuten. Aitak ez zuen bisaturik Txilen sartzeko "rojo separatista" omen zelako. Panamako Kanalean egindako tramiteak. Frankistek propaganda aparatu handia zuten. Europako erregimen faxistak eta eliza zuten alde.

  • Julen Madariaga Maristen eskolan egur asko hartutakoa

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Aitonaren etxaldean eman zuten lehen urtea. Gero, hirira aldatu ziren. Oroitzapen onak gogoan gelditzen ei dira; txarrak, desagertu. Maristetan sartu zituzten lau anaiak. Fraideak espainiarrak eta italiarrak ziren, oso eskuindarrak. Egur asko hartutakoa da eskolan. Eurak ere elementu ederrak omen ziren. Aita oso liberala eta errespetutsua zen. Herritik alde egin zutenean, negar egin zuten hurbileko guztiek.

  • Julen Madariaga Gaztelaniaz Ameriketako doinuarekin

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Ameriketara bost urterekin heldu zen. Han ikasi zuen gaztelania, hangoa eta hango doinuarekin.

  • Julen Madariaga Ameriketan bizitza teknikolorez, Bilbora heldu eta zuri-beltzean

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    13-14 urteko gazteentzat berdintsuak dira zenbait bizipen munduko parte gehienetan. Ameriketan bizitza teknikolorez ikusten zuen, Bilbora heldu eta zuri-beltzean. Hiri zikina eta abandonatua zen. Autoak han zernahi mota eta koloretakoak, hona heldu eta denak beltz edo gris, eta ttipiak. Jendearekin hitz egitean, tristura, beldurra sumatzen zen. Kulturaz eta politikaz ezin zen hitz egin. Herria etsita, burumakur.

  • Julen Madariaga Hamahiru urteko mutiko baten ametsak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Aitak Buenos Airesen argitaratzen zen Ekin bildumako liburuak erosten zituen, eta berak irakurri. Hamahiru urterekin bazuen bere helburua: Euskal Herrira itzuli behar zuen eta zerbait egin. Fededuna zen garai hartan, eta bi gauza eskatzen zizkion jainkoari: ez hiltzea Euskal Herria berriz zapaldu gabe, eta neska batekin jo gabe.

  • Julen Madariaga Hiru nazionalitate ditu Madariagak

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bi osaba guztiz españolistak zituzten Bilbon. Txiletik itzuli zirenean Jon eta biak, ondo hartu zituzten. Egunak igarotzen zituzten euren etxean. Gero Txilen alderantzizkoa gertatu zitzaien. Fresnesen greba egin ondotik Txilera bidali zuten, Orly-tik hegazkinez. Hiru nazionalitate ditu: Txiletarra, frantziarra eta espainiarra.

  • Txomin Garmendia Galarza Gerra denboran, abertzaleek gaizki pasa zuten

    Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi

    Gerra ondoren, kontu handiz hitz egiten zen. Etxean Argia aldizkaria jasotzen zuten, eta hori gaizki ikusia zegoen. Batek baino gehiagok alde egin zuten herritik. Abertzale zirenek gaizki pasa zuten. Ilea moztutakoak ezagutu zituen.

  • begona-monasterio Lutxanara ebakuatuta; bueltan, bermeotar baten salaketa

    Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo

    Abadeek euskaraz ez egiteko agindua izan zuten, beraien gainean bizi zen sasoi hartako abadea, don Juan. Hainbat abade espetxeratuak izan ziren. Lutxanara joan ziren ebakuatuta Begoña-eta; bueltan Mungiraino joan ziren oinez eta handik Mañu auzora kamioi batean. Mañutik behera zetozela, andre faxista bat aurkitu zuten eta hark salatu egin zituen, bueltatu zirela esanez. 30 ogerlekoko isuna jarri zieten.

  • Rikardo Garcia Bermeotik ebakuatuta

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Nazionalak Bermeora sartu zirenean, Bilbora joan ziren ebakuatuta, eta bertako portuan egon ziren pare bat hilabetean. Inguruko mendietan, Solluben-eta, borroka handiak egon ziren. Bilbo hartu zutenean, herrira bueltatzeko esan zieten.

  • Jesus Arkotxa Otxandiotik Bermeora Bilbo aldera joateko ebakuatuta

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Gerran Otxandioko borroka bizi ostean, etxera bueltatu zen. Jesusek ez zuen gerra aritzeko adinik eta ezin izan zuten derrigortu. Bermeora etorri eta ebakuazioa etorri zen. Bilbora aldera joan ziren orduan babes bila aitagaz batera. Ama eta bi arrebak etxean geratu ziren. Portugaletera heldu ziren itsasontzi batean eta ontzian bertan gelditzeko esan zien arrantzale bezala.

  • Jesus Arkotxa Itsasoan ebakuatuta jasandako erasoak

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Gerra Zibilean aitagaz batera joan zen ebakuatuta ontzi batean. Arrantzale bezala egoteko esan zien, baina Jesusek ez zuen horretarako baimenik eta Bilboko komandantziara joan zen paperak egitera. Bertan ere bonben erasoak izan zituzten eta ontzia metrailaz beteta izan zuten. Orduan bizi izandakoak kontatzen ditu. Azkenean Santanderrera joan behar izan zuten.

  • Koldo Torre Agirre Lehendakaria ihesi munduan zehar

    Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo

    Eusko Jaurlaritzak antolaketa ona omen zuen. Bermeoko arrantza-ontzi asko joan zen Ipar Euskal Herrira gerra denboran. Arrantzan egin eta hortik ateratzen zuten diruarekin finantzatzen zuten hainbat gauza. Agirre lehendakariak ihesi ibili behar izan zuen munduan zehar kamuflatuta; azkenean Buenos Airesen azaldu ei zen. Osaba ere berdintsu, nahiz eta eskala apalagoan. Casablancara (Maroko) egin zuen ihes, eta han geratu zen bizitzen.

  • Koldo Torre Erbestetik itzulitako iheslariak preso hartu

    Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo

    II. Mundu Gerra denboran, alemanak hurbildu zirenean, askok ihes egin zuten Frantziatik Ameriketara. Baina andreak eta umeak, batez ere, Eusko Jaurlaritzak ipinitako tren batean etorri ziren Irunera. Esana zieten ez zitzaiela ezer gertatuko, baina denak preso sartu zituzten. Gero batzuk libre utzi zituzten eta beste batzuk Larrinagako kartzelara eta abar sartu zituzten.

  • garbine-jauregizar Herritik ihesi, mairuen beldur

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Beldurrez bizi izan zuten gerraren etorrera. Gurasoak herrian geratu ziren, baina bera eta ahizpa batek alde egin zuten. Bilbora joan ziren bapore batean. Zorabiatuta eta diruak galduta heldu ziren. Senargaia zuen Garbiñek Bilbon. Mairuen (moroen) eta italiarren beldur handia zegoen. Italiar mordoa ito zen Bermeon uholdeengatik.

  • garbine-jauregizar Bilbotik Santanderrera ihesi, Santandertik Frantziara

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Ezagun baten etxean egon ziren lehendabizi Bilbon. Gero handik Santanderrera, barkuz Frantziara, eta trenez oso urrun, uste du Italiako mugara. Bartzelona hartu arte egon ziren han. Ez zuten Kataluniara pasatu izan nahi.

  • garbine-jauregizar Ondo hartu zituzten frantsesek

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Ondo hartu zituzten Frantzian, era guztietako laguntza jaso zuten jendearen aldetik. Dirurik ez, libreta bat zuten dendara janari bila joateko. Dendetan izaten zituzten komeriak hizkuntza dela eta.

  • garbine-jauregizar Herriko postaria triste alde egin zutenean

    Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo

    Postariak asko maite zituen. Eurak joanez gero, kaleak triste geratuko zirela esaten zieten. Negar egin zuen alde egin zuten egunean. Erabilitako arropak ematen zizkieten.

  • Pilar eta Begoña Arana Lehengusu ministroa erberteratua

    Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo

    Beraien lehengusu bat gerra garaian nekazaritza ministroa izan zen. Mugaz bestaldera joan behar izan zuen eta beraien etxearen eta dendaren ardurak eurek hartu zuten.

  • Julian Alegria Aita, fusilamendutik ihesi, `Gaztelutarra´ baporean

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    1937an ebakuazioa egon zen, tarteka jendea fusilatzera eramaten zutelako. Derioko hilerrira eramaten zituzten. Zulo handi bat egin eta han sartzen zituzten denak. "Fosas comunes". Bere aita milizianoa zen eta`Gaztelutarra´ baporean Kantabria aldera ihes egin behar izan zuen, beste askoren antzera.

  • Bitore Urkijo Nagusiek herritik alde egin, eta txikiak bakarrik gelditu

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Soldadu italiar asko egon ziren Bermeon, baina horiek ez ziren txarrenak. Eurak be gezur bidez ekarri zituztela dio. Bere etxekoek salbokondukto barik egin zuten alde Santanderrera eta Frantziara. Euskaldun asko egon ziren batera. Bitorek ere alde egin nahi izan zuen, baina ahizpa txikiarekin gelditu behar izan zuen etxean; aita nagusienekin joan zen.

  • Anastasia Ormaetxea Bermeoko portua ebakuatu beharra

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Sekula ez da ibili portuan, nahiz eta gurasoak armaginak izan. "Saturno" izan zen beraien baporea. Gernikako bonbardaketaren ostean, portua ebakuatu behar izan zuten beldurrez; Bilbora erriora joan zen bere aita. Bere ahizpa aitaren bila joan zen, baina azkenean Bartzelonatik zehar Frantzian bukatu zuen.

  • Inas Munitiz Gerran bapore denek egin zuten alde

    Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo

    Italiarrak Bermeora heldu orduko, baporeak Bilbo aldera joan ziren. Nazionalak Bilbora hurbildu zirenean bueltatu ziren asko etxera; baina gerrako itsasontziak zaintza egiten egon ziren, eta asko atxilotu zituzten horrela.

  • Aintzane Telleria Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.

  • Mari eta Pilar Ahizpa Frantziara ihesi eta bera etxean

    Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo

    Gerra aurretxoan (1934an) izan zen itsasoko ezbeharra. Mariren ahizpa ebakuatu egin zuten Frantziara. Berak ere maleta prest izan zuen baina ez daki zer gertatu zen, ez zen agertu eurak eraman behar zituen barkua.

  • Mari eta Pilar Almikaraino frankistei ihesi, eta etxera berriz

    Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo

    Mari-eta, frankistak herrian sartzean zeudenean, ihesi abiatu ziren, baina Almikara heldu zirenean, gizon baten esanei jaramon eginez, atzera egin zuten. Gudariek utzitako atun lata bat jan zuten etxeratutakoan. Etxean egondako hainbat gudari bisitan etorri izan dira harrezkero. "Mari la Valiente" esaten zioten.

  • Emilio eta Jazinta Gerran, baserria utzi eta zoroetxera joan behar

    Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Bermeo

    Gerra Zibilean, etxea utzi eta herri aldera joan ziren baserritik. Bermeoko ospitalean, zoroetxean, egon ziren eta bertan jaio zen bere anaia. Beste bi anaia osabarenera joan ziren Bakiora. Beraien aitak brusa zuria aldean zuela zaintzen zituen gaixoak; horrelako uniformeagaz ikusita errespetua izaten zieten gaixoek. Zortzi egunetara etxera bueltatu ahal izan ziren.

  • Inozenzio Astorkiza 17 urtegaz aitagaz trintxerak egiten

    Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo

    Eskolara kilimetro bat zuten eta oinez egiten zuten joan-etorria. Gerra Zibilak 3 urte iraun zituen eta nahiz eta gaztea izan, PNVkoekin eta eta aitagaz batera Asturiasera joan zen ihesi. Baina bertara heldu eta trintxerak egiten jarri zituzten. Asturiasen zeudela, 18 urtetik gorakoa kartzelara sartu eta besteak etxera bildali zituzten. Inoz gaixotu egin zen eta ospitalean egon zen. Etxera bueltatu eta handik gutxira Francok altxatu zituen bere belaunaldikoak.

  • Inozenzio Astorkiza Asturiasera ihesi joan eta langile-batailoietan bukatu

    Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo

    La Quinta del Biberón deitzen zioten Inozenzioren belaunaldikoei, gerra joan ziren gazteenak izan ziren-eta. Aurretik aitagaz batera etxeko ganaduak hartu eta Asturiasera joan ziren ebakuatuta PNVko jendeagaz. Baina helburua ez zuten bete langile-batailoetara eroan baitzutzen bera eta aita. Hasieran Somorrostrora joan ziren, baina lekurik ez zegoela-eta Asturiasera eraman zituzten ganaduak kendu ostean. Asturias harrapatu zutenean gazteak etxera bota zituzten; hala ere, Francok laster eroan zituen frontera gazteenak.

  • Jesus Astiazaran Bi fronteren erdian etxea utzi behar

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Bi fronteren erdian egon ziren Sollubeko bataila ezagunean. Gizon batek etxea utzi behar zutela esan zien. Ganadua hartu eta burdian joan ziren Meñakara. Meñakabarrenan 19 egun egin zituzten. Beraien aurrean hil zen bertako 16 urteko mutikoa bala galdu batek jota.

  • joaquin arizaga Aita terrorista kriminal izatetik heroi izatera

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Hendaian sortu zen: aita donostiarra zuen eta ama Getariakoa (Gipuzkoa). Hendaiako familia batean hazi zen, gurasoak Hegoaldean zeuden bitartean. Espainiako gerra zibila iritsi zenean, muga itxi zuten, eta ordutik ezin izan zituen gurasoak ikusi. 1939an aita ihesi etorri zen Bordelera eta han egon zen arreba baten etxean 1942 arte; han zegoela, erresistentzian sartu zen, baina harrapatu egin zuten salatu egin baitzuten; presondegira eraman zuten eta han jasotako torturengatik hil egin zen. Gerora jakin izan du Joakinek aita non dagoen lurperatuta eta zer gertatu zitzaion: terrorista eta kriminala izatetik, heroi izatera pasa zen.

  • Maite Rodriguez Aita lau urtez etxetik kanpo ez zezaten hil

    Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia

    Gerra Zibilean aita lau urtez Bidanian (Gipuzkoa) izan zuen hara ihesean joanda. Hainbat axpetar hil zituzten gerran eta bere aitak horregatik egin zuen hanka.

  • 1403 Frantziatik Iparraldera

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Frantzian, bakunatu egin zituzten. Dirua aldatu, afari ederra eman eta libre utzi zituzten. Geltokira joan ziren, eta handik Iparraldera trenez. Ziburun familia zuten. Donibane Lohizunera joan ziren, eta handik oinez Ziburura.

  • 1403 Buelta Donostiara

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Bi urte egin zituzten Donibane Lohizunen. Anaia bat, Sasetako komandantea, Bilboko gerrikoan hil zen; besteak aitaren baporean joan ziren Iparraldera. Han ere gerra hasi zen. Itzuli egin ziren. Aitari Calderon komandanteak lagundu zion.

  • 1403 Erbesteratutako haurrak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    5.000 haur joan ziren itsasontzian kolonietara, guraso gabe. Arreba baten seme-alabak Belgikara joan ziren. Baina miseria gerraostean etorri zen, errazionamendua. Gosea. Eskerrak aita iaioa zela arrantzan.

  • 1403 Iparraldeko giroa

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Iparraldean pasatutako urteak. Berehala ikasi zuen frantsesez, baina Iparraldeko akatsekin. Euskara ere erabiltzen zuten ingurukoekin. Bertako abertzale gutxi zegoen han. Erresistentzia nola sortu zen: Gernika batailoia.

  • 1403 Iparraldera ihesi

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Atxilotu zutenekoa, norbaitek salatuta. Nola egin zuen ihes. Iparraldera joan zen, Donostian ezkutatuta egon ondoren: hiru etxetan egon zen gordeta. Egun batean, emaztegaiarekin irten zen kalera, baina jendeak begiratu egiten zion. Iparraldera joatea erabaki zuen.

  • 1403 Emaztegaia atxilotze-arriskuan

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Iparraldean zegoela, emaztegaia Hondarribitik batelean joaten zitzaion bisitan; erdibidean elkartzen ziren. Beraiekin joan zen neska baten erruz, harrapatu egin zituzten. Emaztegaia nola libratu zen. Iparraldera joan zen hura ere.

  • 1403 Donostiara bueltatzeko paperak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.

  • 1508 Anaia preso

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Gerra garaian, anaia zaharrena kanpora joan zen: lehenengo, Azpeitira, osabaren etxera; eta, geroago, Bilbora. Emaztea eta bi haurrak Frantziara joan ziren itsasontzian, amonarekin. Anaia preso hartu zuten. Bila joan ziren Iruñera bi anaia. Loiolan zazpi fusilatu zituzten, anaiaren lagunak.

  • TXILARDEGI Erbestea: Paris, Landak

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    Bigarrenez, 1960an atxilotu zuten, eta gero bestaldera joan zen. Xarriton. Hazparnen egon zen, eta gero lana aurkitu zuen Parisen. Gero, Euskal Herrira. Landetara joan zen bizitzera.

  • 1511 Gerran, anaiak borrokara

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Gerra iristean, txakur txikia kendu zioten erreketeek. Donostia erdiak alde egin zuen, erbestera ere bai. Anaia zaharrenak gerran ibili ziren: bata gudari eta bestea Francoren aldekoekin. Plazaolako trenean joan zen anaia bisitatzera, kartzelara.

  • 1512 Gerra garaian Bizkaira joan ziren ihesi

    Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia

    Gerra etorri zenean, teila lantegiko kamioiak errekisatu zizkieten. Denak galdu zituzten. Nazionalak sartu zirenean, Zarautzera joan ziren eta handik Somorrostrora; Ibarrangelun egon ziren zazpi hilabetez. Nola libratu zen gerran soldadu egotetik. Bizi ziren etxea bonbek suntsitu zuten, Somorrostron.

  • 1512 Somorrostrotik Donostiara

    Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia

    Somorrostron italiarrak agertu ziren. Familia baten etxean zeuden, eta han bi seme ezkutatuta omen zeuden (beraiek artean ez zekiten); amarekin arrosarioa errezatzen zuten egunero, eta haiek nonbait, entzun. Meatzeetan egoten ziren, ezkutatuta, eta hara mutil gazte bat joan zitzaion (etxean ezkutatuta egon zenetako bat?), ihes egiteko abixua ematera. Bilbora joan ziren eta gero handik Donostiara.

  • Amale Arzelus Ikastolan umetan; gerra garaian ihesi

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    12 urtera arte bizi izan zen Hondarribia kalean, gerra hasi zen arte. Alde egin zuten, aita oso abertzalea zelako. Hiru eta zortzi urte bitartean Txurruka kaleko ikastolan ikasi zuen (Arantzazuko Ama). Neska-mutilak. Andereñoak. Jolasak. Xabiertxo liburua. Gero, mojetara.

  • Amale Arzelus Baina gerra etorri zen

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Gerra hasi zenean 12 urte zituen. Batzokiko lagunei deitu zien aitak, familiari abisua emateko, Donostiatik joateko. Zarautz, Deba, Lekeitio... Bilbon egon ziren aitarekin; Madrilen egona zen, Jaurlaritzarekin.

  • Amale Arzelus Bilbotik Iparraldera, La Habana ontzian

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Bilbon zazpi hilabete egin ostean, Iparraldera joan ziren ama eta lau anai-arrebak, La Habana itsasontzian. Azkainen bizi izan ziren. Bilboko Gran Via, sirenak eta ezkutalekuak. Janaria.

  • Amale Arzelus Azkainen eta Donibane Lohizunen

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Iparraldera joan ziren. Kanbon, Azkainen eta Donibane Lohizunen. Goserik ez. Beste familia batekin bizi ziren, Eibarko Alberditarrak; haiek ere espetxean zuten aita.

  • Amale Arzelus Aita bestaldera joan zen ihesi; ezin bisitan joan

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Espetxetik irten zenean, aita Santa Maria elizako gazteekin hasi zen lanean. Erbestera joan behar izan zuen. Zaila zen bisitan joatea. Gazte hil zen aita, handik bi urtera. Amale 1948an ezkondu zen, senarrak amnistia baliatuta. "Visado de salida". Bisitan ezin joan. Mendiz.

  • Mirentxu Agote Donostia erre zutelakoan, Oriora ihesi

    Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia

    Gerra hasi zenean oso txikia zen eta ez ditu ondo gogoratzen ordukoak. Bere aita abertzalea zen, alderdian ibilitakoa; hori dela-eta, Orioko senitarteko batzuenera joan ziren. Donostiari su emango ziela uste zuten eta bere gurasoek badaezpada ere etxeko eskriturak hartu zituztela egin zuten alde etxetik. 'Garage Moderno'ri baino ez zioten eman su. Lehenago zaintzak egiten ibili zen bere aita, ez zezaten Donostia erre. Egoera normaltasunera bueltatu zenean, Donostiara etorri ziren.

  • 1542 Donostia, Bilbo eta Zegama arteko umezaroa

    Patxi Sansinenea Azurmendi (1935) Donostia

    Parte zaharrean jaio zen, baina urte bat zuela, gerra garaian, amarekin batera Bilbora joan zen. Handik lau urtetara Grosera bueltatu ziren, baina aurretik zutena errekisatu zienez amaren herrira, Zegamara, joan behar izan zuten. Hamar urtera arte egon zen bertan, Tolosako eskolapioetara joan baitzen interno hiru urtetarako.

  • Jose Mari Urkiola Gerra garaiko giroa

    Jose Mari Urkiola Loinaz (1921) Donostia

    Gerra garaian, auzotarren erdia joan zen ihesi. Jendeak ez zuen uste gerrak hain luze joko zuenik. Orduko giro nahasia.

  • 1553 Udara Asteasun

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Franco Donostiara joaten zenean, aita Ondarretako espetxera eramaten zuten, eta hori ekiditeko Asteasun igarotzen zuten udara.

  • 1553 Bertako monja eta fraideak Ameriketara

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Bertako monja eta fraideak Ameriketara bidali zituzten, misioetara, eta Francoren aldeko espainiarrak ekarri zituzten hona.

  • 1555 Gerra garaian, Donibane Lohizunera ihes

    Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia

    Kofradian ibili zen eskolan. Gerra garaian, Iparraldera alde egin zuten. Donibane Lohizunen gurasoak saregile aritu ziren eta seme-alabak lantegian. Baporean alde egin zuten Donostiatik Baionara.

  • 1555 Donibane Lohizunen biltegi batean bizitzen

    Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia

    Erbestetik etorri, Donibane Lohizunetik, eta berehala hasi zen itsasoan. Han ez zuen baimenik itsasoan aritzeko. Biltegi batean bizi izan ziren han hasieran eta gero etxea aurkitu zuten.

  • 1559 Gerra: Zumaiara ihesi, izebarekin

    Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia

    Nazionalak Donostiara sartu aurretik Zumaiara joan ziren izeba batekin. Etxe bat alokatu zieten. Zumaian sartu zirenean, han zeuden. Beldurra pasatu zuten, mairuak zetozela eta. Gero etxera bueltatu ziren. Karlistak Nafarroatik etorri ziren.

  • 1577 Gerra garaian, familia ihesi

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Gerraren ondorioz, Goierritik alde egin behar izan zuten gurasoek, abertzaleak baitziren, eta batetik bestera ibili ziren. Bergaran anaia galdu zuen bonbardaketa batean metrailak jota. Aitak CAFen zuen lanpostua galdu zuen Ordiziara itzultzean. Pasaian Luzuriaga lantegian laborategia martxan jartzeko lanpostua hartu zuen aitak, kimikaria baitzen.

  • 1584 Lasarte apaiza, Carlos VII.aren kapillaua

    Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia

    Familian denetarik izan zuten, aitonaren anaia zenbaitek gozotegia jarri zuten Donostian bertan eta beste anaia bat, berriz, apaiz egin zen, Carlos VII.aren kapillaua izan zen. II. karlistada galdu zutenean, Parisera alde egin zuen bizitzera, "exilio dorado".

  • 1605 Getariara ihesi

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Bonba arriskuarengatik, Santa Mariara. Eta gero osabarekin Getariara joan ziren ontzian; familia zuten han. Donostiara sartu zirenean etorri ziren bueltan. 14 urte zituen.

  • 1608 Gerra garaian jaioa, Bilbon

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    1937ko maiatzean jaioa, Deustuan. Gerra garaia zen. Bartzelonara joan ziren gero, itsasontzian, eta handik Donibane Lohizunera. Aita itsasgizona zen. Ama donostiarra zen eta aita mutrikuarra.

  • 1608 Ama mugan hil zuten

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Alaba bakarra da. Ama mugaz bestaldera joaten saiatu zen, aitarengana, eta tiroz hil zuten. Aiton-amonekin bizi izan zen bera, aitak bestaldetik erreklamatu zuen arte. Hondarribira eraman zuten lehenengo. Pasai Donibanera joan zen bizitzera.

  • 1608 Muga pasatzen, umetan

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapena: golkoan eskutitza zuela pasatzen zuen muga. Adinekoek ezin zuten pasatu.

  • 1612 Gerra garaian, Bilboraino ihesi eta gero Iparraldera

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Gerra hasi zenean Zarautzera joan ziren, eta handik Lekeitiora, gaztelu handi batera. Gero Bilbon denbora pila bat egin zuten, Gran Via kalean. Bonbardaketak. Bodegan ezkutatzen ziren. Ez zuten goserik pasatu. Aita euskal gobernukoa zen. Bestaldera pasatu ziren; Habana ontzian joan ziren, eta iritsi ziren geltokian lurrean egin zuten lo. Azkaingo etxe batean egon ziren luzaroan, eta handik Donibanera joan ziren, eskolara joateko. Ez zekien ezer frantsesez, baina hamabost egunean ikasi zuen.

  • 1612 Aita kartzelan eta familia Azkainen

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Lau anai-arrebak eta amak egin zuten ihes, eta Eibarko alberditarrek ere bai. Elkarrekin bizi izan ziren bai Azkainen, Iturburua etxean, bai Donibanen. Gero Donibanetik Azkainera joan ziren bizitzera berriro, eta eskola publikora joan zen. Dena frantsesez egiten zuten. Bitartean, aita kartzelan zegoen. Madrilera joan behar zuenean gobernutik, bera joaten zen.

  • 1612 Aita Baionara ihesi

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Madrildik bueltan, lehengo lanera bueltatu zen aita, Aurrezki Kutxara. Arazoak izan zituen berriz: antzezlanak prestatzen zituen, euskaraz, eta berehala atxilotu zuten. Mugaz bestaldera egin zuen ihes, Baionara. Han egon zen hil arte. Gaixotu egin zen. 18 urte zituenean ikusi zuen azken aldiz, mendiz joanda; Poliziaren beldurrez, korrika.

  • 1613 Gerra etorri zenean, Oñatira

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Gerra hasi zenean, aita Tolosan geratu zen, eta beraiek Zarautzera joan ziren. Aita Mutrikurantz joan zen gero, eta beraiek Oñatira. Eskolan ibili zen, andereño Blancarekin. Pelaioak, instrukzioa egiten. Falangistekin sartu zuen amak, karlistak ez zituelako gustuko. Ziburun eta Saran bizi izan ziren gero.

  • 1613 Oñatitik Iparraldera, Ziburura

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Gogoratzen du txapelgorriak nola sartu ziren Oñatira, 1936ko udazkenean. Falangistak. Iparraldean 1945era arte egon ziren. Ziburun batu zen familia: osabarekin kaira joaten zen egunero, Bilbotik zetorren jendea ikustera. Santa Maria eskolan ibili zen. Bi bandotakoak zeuden han. Saran, Elbira Zipitria andereñoarekin bizi ziren. Nolakoa zen.

  • 1613 Sarako etxean, bisitari ugari

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Azkoitiko gudari bat izan zuten etxean, Saran, Prefet-enean. Errefuxiatuak Landetara joaten ziren, arbolak moztera. Orixe eta Elbira Zipitria, beti eztabaidan. Madrilgo familia bat ondoko etxean. Sarako eskolara joan zen, eta beti "punituak" egoten ziren euskaraz egiteagatik. Donibanen ikasi zuen frantsesa gero.

  • 1613 Eresoinka eta Leaburuko parrokoa

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Eresoinka elkartea sortu zen Saran; gero Parisen ibili zen. Leaburuko parrokoaren kontuak, Donibane Lohizuneraino nola joan zen. Joxe Migel Barandiaranek latinezko eskolak eman zizkion; oso zorrotza zen. Zigor fisikoak normalak ziren garai hartan.

  • 1613 Alemaniarrekin ondo konpondu ziren bai euskaldunak eta bai bretoiak

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Kimika ikasi zuen. Alemaniarrak Donibanen sartu zirenekoa. "Arraza garbia" zen euskaldunena haientzat, eta ez zuten arazorik izan. Barandiaranen indusketa batzuk ere finantzatu zituzten; Municheko unibertsitateak euskarazko katedra zeukan. Alemaniarrek Bretoiak askatu zituztenekoa.

  • 1613 Haurtzaroko oroitzapenak; juduen deportazioa

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Bere belaunaldiak zortea izan zuela dio, dena egiteko zegoela. Haurtzaro ona izan zuen, errefuxiatu zela. Orduko jolasak: uztaia, ardo botila lapurtu eta saldu... Juduak, izar horiarekin, eta deportazioa.

  • Agote2 Gerra garaian Alde Zaharra hustu egin zen

    Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia

    Gerra garaian Alde Zaharra hustu egin zen, beraiek Getariara joan ziren. Donostiatik bapore asko umez beteta eraman zituzten. Beraiek Frantziara joatekoak izan ziren, baina Almirante Cervera ontzia zelatan zebilen.

  • Agote2 Gerran ezin itsasoratu eta Getariara autoz

    Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia

    Gerrak oso gutxi iraun zuen Donostian. Almirante Cervera ontzia itsasoan guardia egiten ibiltzen zen eta beraiek Frantziara joatekoak ziren. Goizeko lauretan jaiki ziren itsasontzia hartzeko, baina ezin izan ziren itsasora atera eta etxera bueltatu ziren. Azkenean, tropak sartu ziren egun berean hiru familietako haurrak Getariara joan ziren autoz. Astebetez egon ziren bertan. Han, helduek paparrean Espainiako bandera eraman behar zuten kalera irteterakoan.

  • Otaegitarrak Gerrako haurrak

    Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928) Donostia

    Aita Bilbora joan zen, baina beraiek etxean gelditu ziren. Ezagun batzuk Errusiara bidali zituzten lau seme-alabak, eta ez zituzten gehiago ikusi.

  • Manoli Andonegi Bizkaia aldera ihesi I

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Indar gabeko bonba bat etxeko barne-patiora erori zela gogoratzen du. Gertaera horren aurrean, Manoli eta etxekoak Bizkaia aldera joan ziren amaren osaba baten etxera. Osaba hori Donostiara joan zeneko oroitzapenak ere kontatzen ditu: amaren bila azokara joan zela, arropak zapi batean bilduta ekarri zituela...

  • Manoli Andonegi Bizkaitik Santanderrera

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Hiru urte egin zituen Manoliren familiak Donostiatik kanpora bizitzen. Lehenengo, Bizkaian egon ziren, eta, gerra hara iritsi zenean, Santarrera joan ziren. Denbora horretan, Manoliren aitak Santandergo Tabakaleran egiten zuen lan. Tropak Santanderrera iritsi zirenean, Manoliren aitak Frantziara alde egin zuen itsasontzi batean; ama eta hiru seme-alaba bapore ontzi batean bueltatu ziren Pasaiara. Amak jakin ez arren, haurdun zegoen.

  • Manoli Andonegi Bizkaia aldera ihesi II

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Gerratik ihesi, Manoli eta etxekoak Donostiatik Bizkaira, Getxora, joan ziren senide batzuen etxera. Tropak Bizkaira iritsi zirenean, Santanderrea alde egin zuten trenez.

  • MirenEgana Amak oposaketak egiterakoan, gerra hasi eta Bizkaira

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere ama gerra aurretik Etxaide kaleko ikastolako andereñoa zen. Gerra etorri zenean, oposaketak egiten hasia zen, ekainean izan baitzen lehen ariketa. Hurrengo ikasturtean praktikak egin behar zituen, baina ordurako nazionalak sartu ziren Donostian, irailean sartu baitziren. Donostiako biztanleriaren zati handi batek hanka egin zuen orduan eta baita bere amaren etxekoek. Itsasoz Bilbora heldu eta Plentzian egin zituen praktikak. Gernika bonbardatzerakoan, eskolak itxi zituzten eta lan gabe gelditu zen.

  • MirenEgana Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere amak gerra hasi baino hilabete lehenago egin zituen hezkuntzarako oposaketak. Gerrak bete-betean harrapatu zuen praktiketan eta eskola itxi ostean, gerrako umeekin ebakuatuta joateko zerrendetan apuntatu zen. Habana itsasontzian 4.500 ume eta 500 irakasle joan ziren Ingalaterrara. Gorriak ikusi zituzten orduan ere, itsasontzia bonbardatzeko mehatxupean baitzeuden. Bederatzi hilabeteren ondoren, Parisera eta Donibane Lohitzunera joan zen, 1941. urtean Euskal Herrira bueltatu zen arte. Bere amaren ahizpa Parisen zegoen garai hartan, Eusko jaurlaritzaren telefonista baitzen.

  • MirenEgana Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerra garaian bere ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalarretara. Handik bueltatzerakoan, umeei ezin zien esan non zeuden beraien gurasoak, batez ere aita, erabat debekatua zuen Frankisten aldetik umeei informazio hori ematea. Bere amak Plentzian zein Ingalaterran erdaraz egin behar zien umeei, umeak eurak erdaldunak baitziren. Erresuma Batuko gobernuak ez zien batera lagundu, gizarte zibila zen lagundu ziena. Bere amak zein aitak beti kontatu zizkien orduan bizitakoak, beste askok, aldiz, isilean gorde dituzte garai hartako bizipenak.

  • MirenEgana Amak kartzela-zigorra ekidin eta osaba Venezuelara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerrako umeekin Ingalaterrara joatearren, handik bueltan hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten amari, baina ez zuen bete. Neba bat gudari zuen eta hura non zegoen jakin nahi zuten. Amaren neba hura Gernikan zegoen bonbardaketa egunean eta ikara handiz bizi izan zuten egoera, ez baitzekiten ezer. Osaba hura Venezuelara joan zen, ustez Australiara zeraman itsasontzi batean igo eta gero.

  • J Puerta Eskola amaitzean, arrantzara

    Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia

    Don Eugenio Goya izan zuen azken maisua. Zer ikasi zuen. Aitak ez zion itsasora joaten utziko, biziko balitz. Aitona arrantzalea zen. Harekin hasi, eta gero osabarekin. Itsasontzia zuten, ikatzezko galdara zuena. Getariara joan ziren hiru familia, gerra hasi zenean. Han sartu zirenean, bueltatu egin ziren.

  • J Puerta Gerra hasi zenean, Getariara ihesi

    Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia

    Getariako egonaldia, gerra hasi zenean. Nazionalak han sartu zirenean, bueltatu egin ziren. Gerra nola hasi zen. Rezolako itsasontzia. Gobernu militarretik tiroka eta gazteluan kanoia. Gasolindegiaren ondoan erori zen bonba bat. Santa Mariara joaten ziren ezkutatzera; lo ere bertan.

  • Inus Etxeberria Zortzi urterekin, arrantzan

    Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia

    Ez zen eskolara joan gerra aurretik. Zortzi urterekin aitarekin joaten zen itsasora. Arrantzalea zen, donostiarra. Aitona mutrikuarra. Ama ere donostiarra zen, kaikoa. Bost anai-arreba ziren; hiru mutil eta bi neska. Ia denek egin zuten alde gerra garaian. Bilbora joan ziren bapore baten sotoan. Gero, Castrora.

  • Inus Etxeberria Donostiatik Bilbora

    Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia

    Bilbora iritsi zirenean, izeba baten etxera joan ziren. Bonbardaketak. Gernika bonbardatu zuten egunean jaio zen anaia gazteena, Algortako ospitalean. Bi-hiru egun egin zituzten Bilbon, Deustun. Hango gabarrero batekin ezkondu zen izeba.

  • Bakeriza2 Gerra etorri zenean

    Migel Bakeriza Larrinaga (1928) Donostia

    Gerra etorri zenean, aita eta Joxe anaia Lekeitiora joan ziren ihesi. Donostiara joan zen amarekin. Amak arraina saltzen zuen han.

  • Patxi Mendizabal Gerra gasiera Herrera inguruan

    Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia

    Espainiako Gerra Zibilean, nafarrak Oiartzun aldetik, Altzibartik, hasi ziren tiroka. Hiru hilabetean bertan egon zen frontea. Herrerako jende askok alde gin zuen beraien jatorritako tokietara, batez ere Goierri aldera.

  • andres ormazabal Donostiatik Errezil aldera

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Nazionalak sartu arte, ez zuten lanik egin. Nagusiek alde egin zuten. Mendira joaten ziren, aireplanoak ikustera. Nazionalak arrimatzen hasi zirenean, Errezil aldera joan ziren anaia eta biak. Zarautzen atera zuten salbokonduktoa.

  • ramoni goikoetxea Fusilamenduak eta sirenak

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Jende asko joan zen Frantziara. Fusilamenduak. Sirena jotzen zuten, eta sotoetan ezkutatu behar.

  • joxe aranzadi Gerran Altzagara ihesi

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Gerra hasi zenean, Loiolako baserri guztiak hartu zituzten eta handik bidali zituzten. Auzokoek zaldi-gurdietan eraman zituzten etxeko gauza gutxi batzuek eta beraiek ere horrelako gurdi batean joan ziren. Astigarragako dolare batean egin zuten lo auzoko guztiek, hurrengo egunean Altzagara joan ziren etxekoak. Joxe eta aita denbora askoan egon ziren bertan, ama lehenago bueltatu baitzen.

  • Bidaurre Iraola Umeak Ingalaterrara amari abisatu gabe

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Beraien osaba bat gerran hil zitzaien eta izeba umeekin bakarrik gelditu zen. Hiru ume gazteenak itsasontziz eraman zituzten, amak nora eraman zituzten jakin gabe. Ingalaterrara eraman zituzten eta Juanita eta Veronicaren etxera, osaba-izebenera, idatzi zuten han zeudela esanez. Baina beraiek ez zekiten non zegoen beraien izeba. Handik hilabete batzuetara bueltatu zen izeba hiru alaba zaharrenekin, beste seme batzuk gerrara joanak ziren-eta, eta orduan jakin zuen non zituen seme-alaba gazteenak.

  • jose luis aiarza Amona eta izeba Bilbo aldera ihesi

    Jose Luis Aiarza Zubillaga (1935) Donostia

    Bere familiakoak ihesi joan ziren Bilbo aldera, Donostiatik. Amona Carmen eta izeba Florenekin batera arrantzako bapore batean joatekoa zen aita. Ama joan zen kaira, eta aita geldiarazi egin zuen.

  • Karmele Sistiaga Ondarretako kartzelan fusilamenduak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Ondarretako kartzela etxe parean zuten. Gerra garaiko fusilamenduak, goizaldean. Bederatzi urte zituen. "Infernuan" ere izaten zituzten presoak. Jende asko joan zen Bilbo aldera ihesi. Anaia bat Otxandion hil zen, gudari.

  • Karmele Sistiaga Parrokiako eskolan, ahizpa irakasle

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Parrokiako eskola, Matia kalean. Oso maistra zorrotza zen ahizpa. Mutilak aparte. Erdaraz ikasten zuten. Etxean euskaraz hitz egiten zuten, gerra aurretik. Ahizpa Bordelera joan zen ihesi.

  • Arantxa Gurmendi Sei urtean Frantzian errefuxiatuta

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Sei urte eta erdi Frantzian errefuxiatuta egin zituzten senarrak eta berak. Esperientzia aberatsa izan zen hura ere. Zein modu bitxian ezkondu ziren, gurasoak lasai egoteko. Frantsesa bazekien, baina hasiera gogorra.

  • Arantxa Gurmendi Gerra osteko lehen euskarazko irratsaioa, Paristik

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Parisen euskarako irakasle hasi zen senarra, unibertsitatean, Txillardegik utzi zuenean. Antzerki-talde batean hasi zen bera, Azañaren ilobarekin, eta Buenas noches, España irratsaioan parte hartzea proposatu zion, euskaraz. Pirenaica irratsaioa.

  • Bernarda Mercader Ez ziren ihesi joan; errepresioa

    Bernarda Mercader Elurburu (1916) Donostia

    Errepublika garaian libre zenez, Batzokia ireki zuten Herreran. Nazionalak sartu zirenean, itxi egin zuten. Asko joan ziren ihesi, baina beraiek ez. Nazionalak nola sartu ziren.

  • Txomin Aranbarri Karrantzara eta Torrelavegara ebakuatuta

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

    Gerra hasi zenean, etxetik atera zituzten bera eta bere familiakoak. Etxeko lau behiak, astoa eta jeneroz betetako gurdia hartuta, Durangoko tren-geltokira joan ziren. Ganadua kargatzen zeudela, obusak hasi ziren jaurtitzen Ezkurdira. Hiru arrebak, amama, osaba eta bera Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren; Karrantzako baserri batean egon ziren bi hilabete eta erdiz 80 bat lagun. Karrantza hartu zutenean Torrelavegara joan ziren. Durangora bueltatzeko trena astelehenez hartu zuten, eta eguenez (ostegunez) heldu ziren.

  • Milagros Zubillaga Karrantzan bizitako egoera

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Karrantzara ihes egin zuten, ganaduak ere trenean eramanda. Karrantzan egon ziren eraikuntzan, gela-banaketa izarak esekita egin zuten. Erratzak garoarekin egiten zituzten.

  • Milagros Zubillaga Lagun gezurtia

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Gerran Karrantzara ebakuatuta joan ostean, aurretik zeuden tokitik baserri batera joan ziren. Lagun bat jipoitu zuen gezurra esan ziolako.

  • Milagros Zubillaga Astoaren azpian, bonbardaketatik gordetzeko

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Karrantzatik Cartesera joan ziren, Torrelavega ondoko herritxo batera. Han, esnearekin zihoan batean, bonbardatzen hasi ziren. Astoa horma baten kontra jarri, eta astoaren azpian egon zen gordeta bonbardaketak iraun zuen tartean.

  • Gotzon Atutxa Zubi Esekian behiekin

    Gotzon Atutxa Estankona (1930) Durango

    Gerran, bonbek ateratzen zuten distira gogoratzen du, bera sasi artean gordeta zegoela. Zugastietara egin zuten ihes, eta handik Morgara. Gero, Portugaletetik Ortuellara; eta handik, etxera bueltatu ziren. Aita sei behirekin Bizkaiko Zubi Esekitik pasatu zen. Aita Ortuellatik frontera eraman zuten, baina gauez hanka egin eta etxera iristea lortu zuen.

  • Pascual Uribe Bonbardaketan, etxetik alde egin zuten

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Etxean neskame umezurtz bat zuten, eta bere neba militarra etorri omen zen arrebaren bila. Durango bonbardatu zutenean, Paskual Orozketara joan zen. Etxekoek gurdi birekin Maumarako bidea hartu zuten, baina buelta eman eta Mondrabasora joan behar izan zuten.

  • Tomasa Urien Donostiar asko babes bila Durangora

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Tomasaren jaiotetxean kalte handiak egon ziren gerra denboran. Erreka izkinako arbolapeetan gordetzen ziren bonbardaketetan. Donostiatik jende asko etorri omen zen babes bila Durangora. Kaleko etxeetan eta komentuetan ere hartu zuten jendea.

  • Teresa Jaio Gerran ihesi Kantabriara

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Karrantzan egon ziren hilabete batzuk, eta handik Kantabriako Cartes herrira joan ziren. Santurik gabeko eliza batean egon ziren. Esnea ematen zuen behia kendu zieten soldaduek.

  • Teresa Jaio Karrantza eta Cartesera gerratik ihesi

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Gerra hasi zenean, ganaduak tren bagoietan sartuta Karrantzara joan ziren. Handik, Kantabriako Cartes herrira joan ziren. Gerra bertara iritsi zenean, meategietara joan ziren babes bila.

  • Teresa Jaio Karrantzara eta Cortesera ere aireplanoak

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Gerra denboran, etxetik kanpo egon ziren pare bat hilabetean.

  • Luis Irazola Hutsagatik salbatu Cervera itsasontziaren erasotik

    Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango

    Gerratik ihesi, Austoan, Erletxen eta Marurin egon ondoren, Bilbora heldu ziren. Hemen hutsagatik salbatu ziren Cervera itsasontziaren kanoikada batetik. Gero, Lamiakora joan zirenean, Artxandatik tiratzen zieten.

  • Martina Gallastegi Bonbardaketatik Orozketara ihesi

    Martina Gallastegi Mendia (1921) Durango

    Bonbardaketa hasi zenean, Orozketako Etxetxu baserrira joan ziren, behiak gurdira erantsita. Hiru hilabete egin zituzten etxetik kanpo; eta, lagun bati esker, etxea ondo zainduta egon zen.

  • Maitena Belaustegigoitia Itsasontziz Frantziara ebakuatuta: Santurtzi-Bordele-Baiona

    Maitena Belaustegigoitia Ortueta (1923) Durango

    Frantziara itsasontziz joan ziren, britainiarrek eskoltatuta. Santurtzitik Bordelera joan ziren. Jone, bere ahizpa, eta bera Bordelera heldutakoan, amama eta izekorengana joan ziren. Amamak eta izekok gutunak idazten zizkieten, eta bertako helbidera hurreratu ziren. Aldean zeramatzaten traste guztiekin helbide hartara iritsi, eta Baionara joanak zirela esan zieten. Orduan, Baionarako trena hartu zuten ahizpa biek.

  • bego-erenaga Bi urtez Frantzian errefuxiatu

    Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango

    Santanderren zeudela, Frantziara joateko eskaera egin zuten Eusko Jaurlaritzan. Bere aitak ezin zuen joan, 48 urte zituen eta kintan sartzen zen; baina, hala ere, itsasontzi batean sartu zen eta denak joan ziren Frantziara. 1939ra arte egon ziren Frantzian, bertako gerra hasi arte. Venezuelara alde egitea pentsatu arren, azkenean herrira bueltatu ziren.

  • bego-erenaga Frantziako bizimodua

    Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango

    Frantziarako bidaia luzea izan zen. Toki guztiak beteta zeudenez, bueltaka ibili ziren. Bordeletik 20 kilometrora, 500 euskaldun inguru egon ziren batera; eta, han, maistra eta abadea (Tolosakoa Anatasio Mokoroa) ere bazuten. Familia bakoitzak gela bat zuen. Maistrak euskaldunak ziren; gaztelaniaz hartzen zituzten eskolak, nahiz eta beti euskaraz egin berba. Asko izan arren, oso ondo konpontzen ziren. Acción Católicak eta Euskal Gobernuak ordaintzen zizkieten gastuak. Abadeak frantsesa irakasten zien.

  • bego-erenaga Frantziako arropak onak ziren

    Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango

    Frantzian zeudela, bere aita ondoko herri bateko taberna batean aritzen zen lanean, diru apur bat lortzeko. Bertakoak oso ondo portatu ziren, arropa asko eman zieten. Frantzian arropa ona zegoen eta hango jantziak Durangora ekarri zituen. Frantzian zeuden durangar guztiak, 2 familia, logela berean egon ziren.

  • Apin Urreta Torrelavegan errefuxiatu

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Torrelavegan pabilioi batean 80 bat pertsona egon ziren. Abioiek zelan erasotzen zuten eta txiza egiteko balde bat zutela du gogoan. Ez ziren eskolara joaten eta lanik ere ez zuten egiten. Gose asko pasatu zuten, oso txarto egon baitziren bertan. Errazionamenduko jatekoa zuten.

  • Apin Urreta Emaztea errefuaxiatuta zeudela ezagutu

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Bere emaztea izango zena Torrelavegan bertan ezagutu zuen, batera egon baitziren bertan auzoko denak, 90 lagun bere emazteak dioenez.

  • Isabel Agirrebeitia Bonbardaketa osteko egunak eta ebakuazioa

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Bonbardaketa osteko egunetan, Feliren etxekoak soloan ezkutatzen ziren; eta Isabelen etxekoak, Mugarrako kobazulo batean. Handik segituan, San Roke auzoko 90 pertsona, Feli tartean zela, Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren ebakuatuta ganadu eta guzti. Isabel-eta Bilbora joan ziren.

  • Isabel Agirrebeitia Begoñatik Gernikako erasoen berri

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Durango

    Bonbardaketa ostean, Isabelen etxekoak Begoñako (Bilbo) senitarteko batzuengana joan ziren. Handik ikusi zituzten Gernika bonbardatzera joan ziren aireplanoak eta ondorengo sugarrak.

  • Isabel Agirrebeitia Hainbat eta hainbat durangar elkarrekin errefuxiatuta

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Bonbardaketa ostean, Feli eta Isabel bakoitza bere etxekoekin joan zen Begoñara eta Karrantzara. Karrantzan batu ziren gerora denak. Hainbat eta hainbat durangar egon ziren elkarrekin bertan. Egunkarietako paperak erretzen zituzten. Urez betetako balde handi batean sartzen ziren denak. Ebakuatuta zeudela, ez zuten goserik izan.

  • Isabel Agirrebeitia Karrantzako jendeagaz harremanik ez

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Karrantzan ebakuatuta zeudela, ez zuten harreman askorik izan bertako jendearekin. ez zieten ezer saltzen eta inoiz patatak ere ostu zituzten. Torrelavegara joaten ziren errazionamendu bila.

  • Isabel Agirrebeitia Karrantzan beste bonbardaketa bat

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Karrantzan ebakuatuta zeudela, bonbardaketa hasi eta Torrelavegara joan behar izan zuten. Hurre-hurretik ikusi zuten erasoa, beraien aurrean astoa hil zuten.

  • Josebe Jaio Gerran ebakuatua; aita kartzelan

    Josebe Jaio Barrenetxea (1927) Durango

    Joseberen etxekoak gerran ebakuatuta joan ziren Torrelavegara. Aita frontean izan zuten eta ama sei seme-alaben kargu egin zen. San Rokeko auzotar askok egin zuten alde, karlistak baino ez ziren gelditu bertan. Karlista ez ziren asko kartzelara sartu zituzten. Durangoko kartzelatik Portugaletera eraman zuten beraien aita. Domeketan joaten ziren aita bisitatzera, aldiko neba-arreba bat.

  • Josebe Jaio Torrelavegako bizimodua

    Josebe Jaio Barrenetxea (1927) Durango

    Torrelavegan zeudela, ez ziren eskolara joaten. Bertako bizimodua zelakoa zen kontatzen du: basora egurretan, gauetako arrosarioa, familia bat bezala auzokoekin...

  • Marisol Uriarte Aitita preso, aita herbestean

    Marisol Uriarte Agirre (1942) Ea

    Gerra garaian Larrinagan egon zen bere aitita preso eta amak eramaten zizkion jatekoa eta arropa. Aita erbesteratuta egon zen, lehenengo Errusian eta ondoren Belgikan.

  • Juan Martin Bermeosolo Zenbait etxetatik mendi aldera ihesi

    Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea

    Gerra garaian beldurra egon zen. Zenbait etxetatik jendeak ihes egin zuen mendi aldera. Kasu batzuetan okerragoa izan zen ihes egitea, gero harrapatu eta atxilotu egiten zituztelako.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Gerra sartu zeneko alkatea

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Etxebarria

    Gerra Etxebarrira iritsi zenean herrian alkatea nor zen aipatzen du Agustinek. Alkateak alde egin zuela dio: Agustin eta Maribelen tio Txominen laguna zen gizona.

  • 811 Mexikora joateko ez zieten pasaporterik eman nahi

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Senarrak hasieratik zuen gogoan Mexikora alde egitea, beldurra zuen eta. Senarrak bazuen lana Mexikon, koinatuak lehendabiziko josteko makinen fabrika zabaldu baitzuen bertan. Hasieran Juan de los Toyos-i eskatu zion Mexikora joateko biletea, baina honek ukatu. Pasaportea ere ez zieten ematen "desafecto al r�men" zela esaten zioten eta. Azkenean eman zizkieten pasaporteak eta Mexikora joan ziren.

  • 811 Galarragak jarritako fabrikara lanera Mexikora

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Galarraga zen josteko makinen fabrika jarri zuena Mexikon eta senarra bertara joan zen lanera. Hilabete egin zuten Mexikora bidaian.

  • Itziar Ajuria Garate Aita batzokiko lehendakari

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Aita batzokiko lehendakaria zen, eta Bilborako mandataria lanbidez. Gerra hasi zenean, aitaren anaiak Bizkaira joan ziren, baina bera herrian gelditu zen.

  • Pepita Unzueta Iriondo Umeak Elgoibartik Mutrikura bidali zituzten

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Frontea Elgoibarren egon zen bitartean, Pepita Mutrikun egon zen. Anaia gaztea eta biak Elgoibartik Mutrikura bakarrik joan ziren. Mutriku baketsu zegoen egun haietan.

  • Pepita Unzueta Iriondo Pepita Mutrikun artzain

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Mutrikun Arno mendiaren magalean zegoen Abeletxe baserrian egon ziren Pepita eta anaia. Handik itsasoa ikusten zen. Artzain lanean jardun zuen Pepitak bertan, eta aitajaunak txondorrak egiten zituen. Pepitaren anaia Mutrikuko maristen eskolara joaten zen.

  • JOSE GURRUTXAGA Amarekin elkartu Bilbon

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Aitarekin batera joaten zen frontera. Batailoiari jarraitzen zioten. Azkenekoz, Ubidean egon zen. Hasieran pentsatzen zuten zortzi egun barru etxean izango zirela berriz, baina ia hiru urte egin zuen kanpoan. Ama Elgoibartik bidali zuten Bilbo alderantz eta han elkartu zen semearekin.

  • JOSE GURRUTXAGA Avilesetik Frantziara ihesi

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Amarekin geratu zen Bilbon bizitzen. Baina frankistak bazetozen, eta Santander aldera (La Cavada) ihes egin zuten lehendabizi; handik Avilesera, eta gero Frantziara barkuz. Portutik Treboux-era, Mediterraneora.

  • JOSE GURRUTXAGA Treboux-eko errefuxiatu gunean

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Treboux-en, errefuxiatu-lekuan, denak euskaldunak ziren. Ondo egon ziren. Eusko Jaurlaritzaren ardurapean zeuden. Han ikasi zuen odolostea gozoarekin jaten.

  • JOSE GURRUTXAGA Bartzelonatik Frantziara ihesi

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Bartzelonatik Gironara joan ziren ihesi. Frantziara pasatu ziren gero. Han soldadu frantsesek oso tratu txarra eman zieten. Berak etxera itzuli nahi zuen.

  • Sabin Osoro Unzueta Aita gerratik ihesi

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    1936ko irailaren 15ean Sabinen aitak eta osaba batek ihes egin zuten Frantziara Mutrikuko itsasontzi batean. Aitak Paue ondoko herri txiki bateko baserri baten egin zituen hiru urte. Osaba Bizkaia aldera bueltatu zen, eta preso hartu zuten. Beste osaba bat, Angel, igeltseroa zen "baina intektuala"; mitinak ematen zituen, eta Euzkadi egunkarian idazten zuen. 1935ean omenaldia egin zioten Angel osabari.

  • Sabin Osoro Unzueta Osaba Hendaiara ihesi

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra hasi zenean, amaren aldeko osaba batek Hendaiara egin zuen ihes. Ohartu gabe muga zeharkatu zuen, eta Guardia Zibilak harrapatu eta gerrara joan egin behar izan zuen. Ebroko batailoian parte hartu omen zuen osaba horrek.

  • Sabin Osoro Unzueta Urte latzak

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Aita Frantziara ihes eginda zegoen, eta ama, berriz, 1937ko martxoaren 31ko Durango bonbardaketan hil zen. Sabin eta anai-arrebak Elgoibarko aitonaren etxera joan ziren bizitzera. 1939an aita Frantziatik bueltatu zen, eta lehengo etxera itzuli ziren. 1939a garai "eskasa" izan zen, gose eta gabezia handia zegoelako. Bi neskame eduki zituzten, baina, garaiko zailtasunak medio, biek utzi egin zuten lana. 12 urterekin arrebak hartu zuen etxearen ardura, baina meningitisa harrapatu eta hil egin zen. 1941ean, Sabinen aita eta anaia Mutrikuko aiton-amonen etxera joan ziren bizitzera. Sabin Elgoibarren bakarrik geratu zen; 19 urte zituen.

  • Joxe Arrieta Etxaniz Tropak herrian sartu ziren eguneko giroa

    Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Tropak Elgoibarren sartu ziren egunean Trenbide kalean eta herrian zer mugimendu gogoratzen dituen kontatzen du Josek. Jendeak trenean ihes egin zuen Bilbo aldera.

  • 886 Eibarren frontea zegoela, Valentziara bizitzera

    Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar

    Gerra hasi zenean, Benignak 14 urte zituen. Gogoan du eskolatik atera eta Bilbora nola joan zen; handik Valentziara joan behar izan zuten. Zortzi hilabetez egon zen frontea Eibarren. Aitak Bilbon lan egin zuen, eta gerora, handik alde egin behar izan zuten.

  • 886 Alberic-en (Valentzia) lantegia gerra garaian

    Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar

    Erefuxiatuak kontzentrazio-esparrura joaten ziren, baina Benigna eta etxekoak Alberic-era (Valentzia) joan ziren, aitak bere industria jartzeko aukera izan baitzuen. Beraien lantegian, armak egiten zituzten, eta langile gehienak eibartarrak ziren. Orduko nagusiak izendatzen ditu.

  • 886 Gerra garaian Valentziara ihesi

    Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar

    Gerra garaian Valentzian bizitzen egon zireneko bizimodua, etxejabea eta ingurua deskribatzen ditu. 15 urte zituen orduan eta lantegiko ofizinan egiten zuen lan. Nazionalek Valentzia hartu zutenean, gerra amaitu zen eta Eibarrera bueltatu ziren.

  • 907 Gerra hasi zenean

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Gerrako lehen bonbardaketak. Donostiatik zetorren jendea, babes bila. Anaiak Plaentxin (Soraluze) egiten zuen urte erdi. Barakaldora joan ziren, bizilagunarekin; anaiak urrian kartzelan egon zenean egindako lagun baten etxera joan ziren. Villaverde de Turciosera gero. 103 batailoia zegoen han. Senarraren berriak.

  • 907 Senarra preso

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Villaverde de Turciosetik Santanderrera joan ziren. Koinatak egunkarian bila ari zirela jarrita, senarraren berri jakin zuten. Torrelavegan zegoen preso; astean hirutan joaten zen bisitan.

  • 909 Gerra garaian ihesi

    Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar

    Arragueta kalean jaio zen Julita. Gerra garaian, Santanderrera eta handik Bartzelonara joan ziren. Ama lanean egon zen han, eta ahizpa bi neskame; eskolara joaten zen bera, eta katalanez ere ikasi zuen. Zazpi hilabete egin zituzten han. Bueltan, etxea errekisatuta zeukaten.

  • Agustina Askasibar Gerra sasoian Mallabira ihesi

    Agustina Askasibar Lauzirika (1929) Eibar

    Gerra sasoian, Mallabira ihes egin behar izan zuten. Otaolaerdikoa baserrikoek eraman zizkieten altzariak. Aita eta anaia Jose Maria etxea zaintzen gelditu ziren Eibarren. Anaia zauritu zuten eta orduan Mallabira joan ziren bai aita bai anaia. Ez zuela goserik pasa dio eta errazionamendua nola bizi zuten kontatzen du. Dendan gelditutakoekin trukeak egiten zituzten.

  • Begoña Zaldibar Ingalaterrara "txangoa"

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    11 urte egiteko zituen Ingalaterra bidali zutenean, bere anaiarekin eta bi lehengusurekin. Aita eta amarekin joan zen baina ez du gogoratzen nola. Gerrarengatik bidaltzen zituztela esan zioten etxean. Beraiek txango bat izango balitz bezala hartu zuten, gerra segituan bukatuko zela uste baitzuten.

  • Begoña Zaldibar Kanpamentuan ez zitzaien ezer falta

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Southamptonera iritsi zirenerako kanpamentua prest zegoen. Harrera ona egin zieten, ogi zuri eta guzti. Heldu bezain goiti-behera garbitu zituzten. Kanpin-dendetan egiten zuten lo, baina ez zitzaien ezer falta: garbitasuna,medikuak…

  • Begoña Zaldibar Bera Londresera eta anaia Liverpoolera

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Southamptoneko kanpamentura iritsi zirenean anaia eta lehengusu bat ez zituzten berriro ikusi. Southamptonetik kolegio batera eraman zuten. Begoña Londresera eraman zuten eta anaia eta lehengusua Liverpoolera. Noizbehinka lehengusuaren eskutitz bat jasotzen zuen. Gurasoek elkarrekin zeudela uste zuten.

  • Begoña Zaldibar Etxean euskaraz, kalean gaztelaniaz eta ingelesa ezer gutxi

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterran eskolara joan zen. Moja italiarren ordenakoa zen kolegioa eta gaztelaniaz ondo zekien moja bat ekarri zieten klaseak emateko. Begoñak gaztelaniaz ikasteko arazorik ez zuen izan. Bilbon ikastolan ibili arren, kaleko bizitza gaztelaniaz egiten zen. Hori bai, etxean derrigortuta euskaraz. Ez zuten uste denbora asko egongo zirenik Londresen eta ez zuten ingelesa ikasi, ezta nahi ere.

  • Begoña Zaldibar 9 hilabete bakarrik

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterran 9 hilabete bakarrik egon ziren. Gerra Zibila amaitu barik zegoen, baina gurasoak beraien eske zeuden. Etxean gertatzen ari zenaren berri bazuen, baina ez zuen eskutitz asko jaso, bat edo bi.

  • Begoña Zaldibar Jateko lehenengo "Cara al Sol"

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Etxera ere itsasontziz itzuli ziren, Hendaiara. Hendaian lo egin, eta hurrengo egunean autobusez Durangora joan ziren. Heldu zirenean "Cara al Sol" abesten bazekiten galdetu zieten. Bazekiten, baina ezetz esan zuten. Ez zuten abestu eta jan gabe geratu ziren. Durangorik Bilbora eraman zituzten eta han ama zegoen zain. Aita ordurako oso gaixo zegoen.

  • Begoña Zaldibar Neskato bizkaitarrak kolegioan

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterrako argazki bat erakusten du. Beste hiru neska daude berarekin, Bilboko 2 eta Zeanuriko 1. Ez zituen berriz ikusi.

  • Begoña Zaldibar Kolegioko neskatoak

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Kolegioko beste argazki bat. Kolegioko neska guztiak daude, bera eta lehengusua barne.

  • Begoña Zaldibar Liburua opari

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    "Premio a la señorita Begoña Zaldibar por su buena conducta durante su permanencia en el colegio de las Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús. Honor Oak- London SE 23- junio de 1937/ enero 1938"

  • Roberto Altuna Iriondo Errusiara ez, Frantziara

    Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar

    Aitak Errusiara bidali nahi izan zuen semea, baina Frantziara bidali zuten. Familiak Errusian zegoela pentsatzen zuen eta han ibili ziren bere bila. Iritsi eta gutxira familia aberats batek hartu zuen.

  • 338 Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).

  • 1155 Gerra denboran ihesean

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Gau batean, lehengusuak eta beste talde bat etxera joan eta beste baserri batera eraman zituzteneko gertakaria kontatzen du. Ondoren, Elorrioko Berrio auzoan hustutako etxe bat aurkitu eta bertan geratzea erabaki zuten. Italiar eta alemaniarren hegazkinak etxe gainetik bonbak jaurtikiz pasatzen zitzaizkien. Honen inguruko gertakizun bat kontatzen du. Durangoko bonbardaketa.

  • 1155 Kamioi batean ihesi Lezamara

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Aitak, soldaduengandik ihesi, Balmasedara egin zuen alde. Kaleetan, kontrolak egoten ziren. Jose Luis eta etxekoak Elorriotik Elgetara joaten ziren arraina erostera. Zornotzara kamioi batean ihes egin, eta handik Lezamako etxe batera joan zen bi asto hartuta, oinez.

  • 1155 Beste umezurtzekin Frantziako baserri batera

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Jose Luisen aitak, Balmasedan zegoela, egunkariko albiste batean irakurri zuen Filipinetako emakume batek 30 haur umezurtz nahi zituela. Jose Luis amarik gabekoa zen eta aitak bere izena eman zuenean, itsasontziz Frantziara eraman zuten beste ume batzuekin batera. Orduko kontuak kontatzen ditu.

  • 1155 Frantziako baserrian, inprentan lanean

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Burgostik 400 metrora egin zuten lehen geldialdia eta handik La Rosellara eraman zituzten. Frantzian baserri batean egon ziren, umezurtz, ministro eta politikoen seme-alabekin. Han zegoen denboran inprenta batean lanean aritu zen aprendiz modura.

  • 1419 Zaldibarrera gerra sasoian, Elgetako etxean guztia konfiskatuta

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Gerra hasierako bi hiletan, etxean egon ziren; gero, joan egin ziren. Bere aita tiroz zauritu zuten, eta hamaika hilabetez egon zen bala sartuta zuela. Beraiek Zaldibarrera joan ziren senide batzuengana. 29 pertsona egon ziren Zaldibarko etxe hartan. Ganadua ez zuten eraman; izan ere, joan aurretik, CNT-koek oilo eta ganadu guztia kendu zieten. Denak lapurrak ziren. Elgetan moroak zeuden eta baliodun gauza guztiak lapurtu zizkieten. Beraz, ezer barik geratu ziren.

  • Felisa Basauri Larrainaga Abadea baserrira babes bila

    Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta

    Elgetako abade bat, bere bi arrebekin, babes bila joan zitzaien Aixolara. Abadea eta bere arreben hainbat kontu azaltzen ditu Felisak.

  • Juana Arruabarrena Iheslariak babes eske

    Juana Arruabarrena Lazkano (1924) Maria Jesus Arruabarrena Lazkano (1922) Elorrio

    Ihesi zetorren Bergarako gizon-talde bat hartu zuten etxean. Bosniako gerra gogorarazi izan dio Juanitari orduan ikusitako iheslari andanak.

  • inaki-gallastegi Algortara, gerrari ihesi

    Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio

    Arreba bat Nafarroan zegoen neskame; eta, gerra irten zenean, etxera bueltatu zen. Iñaki, amarekin eta neba-arrebekin, Algortara joan zen izekoren etxera. Arreba eta aita geratu ziren etxea zaintzen.

  • Dominga Irazola Portugaleteraino oinez

    Dominga Irazola Arietaleaniz (1919) Elorrio

    Gerratik ihesi, Portugaleteraino joan ziren osaba, bera, ahizpa bat eta neba soldadua, behi, gurdi eta guzti. Esnea saltzen zuen han ere. Buelta ere oinez. Gurasoak eta ahizpa bi etxean geratu ziren.

  • Herminio Urizar Bonbardaketak Elorrion

    Herminio Urizar Suinaga (1927) Elorrio

    Plazan jaio zen, batzokiaren gainean. Gerra denboran, Durangora joan ziren bizitzera, bonben beldurrez. Aitak bizikleta-denda bat zuen han, eta bertan instalatu ziren.

  • Jose Luis Ardanza Aita Sopuertara ihesi ganaduak hartuta

    Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio

    Aita Sopuertara joan zen ihesi, etxeko ganaduak hartuta. Auzoko beste baserritarrek ere berdintsua egin zuten. Behi bat utzi zuen etxeko esnerako.

  • 954 Gerra hasiera

    Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua

    11 urte zituelarik, geltokian jolasean zebilela entzun zuen gerra irten zela. Usansolora joan ziren hasieran anai-arrebak senide batzuen etxera. Ermura itzuli. Arrosarioaren istorioa. Bonbardaketak erori bezperan. Ermutik Ibarrangelura.

  • Miren Mendarte Gerra hasi zenean, aita frontera

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Gerra hasi zenean, aita frontera eta ama etxera, zortzi seme-alabekin. Bergarara joan ziren, izebarengana. Izebak geratu ziren, bestela etxea hustuko zieten. Dena bahitu zieten, 27 etxebizitza.

  • Inaxito Albisu Gerrako une latzek markatu egin zuten Inaxito

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    Gerra etorri zenean, Errenteria ebakuatu egin zuten. Asturiastik meatzari asko etorri ziren euskaldunei dinamita nola erabiltzen zen erakustera. Behin meatzari haietako bati tiroa jo zioten buruan kanpandorrean zegoela. Orduan Inaxito umea zen eta gerrako panorama latza ikusita oso gaizki pasa zuen.

  • Mari Kruz Mendizabal Gerra hasi zenean, Beizamara

    Mari Kruz Mendizabal Etxeberria (1923) Errenteria

    Gerra etorri zenean, Beizamara egin zuten alde. Bi hilabetera bueltatu ziren. Añabitartera joan ziren, baserrira; eta handik, zapi zuriarekin, oinez Perurenaraino. Donostian lau egun, bonbak botatzen hasi zirelako; gero Beizamara kotxez.

  • Mila Otaegi Gerra hasi zeneko estutasunak

    Mila Otaegi Arrizabalaga (1926) Errenteria

    Gerra hasi zenean, Milak 10 urte zituen. Uda guztietan, Idiazabala joaten zen familiartekoen etxera, eta han zegoen gerrak eztanda egin zuenean. Gerra sortu zenean, denak mugitu ziren: Oiartzunen gizon batzuk fusilatu zituzten; ama eta familiarteko batzuk juxtu-juxtu libratu ziren fusilatzetik; eta, azkenean, Frantzian eta senide batzuen etxean eman zituzten hilabete batzuk. Bitarte horretan, Milak ez zuen ezer jakin Idiazabalen baitzegoen aitonarekin, osabarekin eta anaiarekin.

  • Joxe Luix Arzallus Gerrako kontuak

    Joxe Luix Arzallus Lizarralde (1929) Errenteria

    Zazpi urte zituen gerra hasi zenean. Kaletik beraien baserrira jendea joan zen, beldurrez. Bala soinua gogoratzen du. San Marcostik tiratzen zuten batzuek.

  • Jesus Aranburu Gerra hasiera Errenterian: ihesa eta erresistentzia

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Gerra hasieran, jende asko ihesi joan zen herritik Bilbo aldera. "Guardia de asaltoak" Errenterian sartu zirenean, ama bat eta bere bi seme hil zituzten. Errenterian erresistentzia pixkanaka antolatu zen.

  • Miren Astibia Gerra garaian Bilbora itsasontziz

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Gerra hasi zenean, Bilbora joan ziren, Fanderian bizi ziren gehienak bezalaxe. Bilbora itsasontziz joan ziren eta hondoa jo zuen; Bilbora ezin iritsi egon ziren, baina azkenean ondo iritsi ziren. Bilbon izeba baten etxean bizi izan ziren etxe eder batean; urtebete egon ziren han. Fanderiako beste gazte batzuk Bilbon zer zeregin izan zituzten aipatzen du.

  • Miren Astibia Umeek gutxiago sentitu egoeraren larritasuna

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Gerra garaian, Bilbon egon ziren bitartean, aitak Alde Zaharrean egiten zuen lan. Bilbon zeudela, umeak zirenez, ez zuten hainbeste sentitzen egoeraren larritasuna. Mirenen familiako inork ez zuen gerran zuzenean parte hartu behar izan.

  • Mari Tere Paskual Gerra garaian, Bilbon harrera paregabea

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Gerra hasi zenean, 5 urte zituen Mari Terek. Hasierako egun haietako oroitzapenak kontatzen ditu: etxetik joan behar zutenean, Mari Tere etxeko txoriaz kezkatuta zegoen. Errenteriatik jende askok egin zuen alde. Beraiek Bilbora joan ziren eta jendea oso ondo portatu zen beraiekin. Gerora ere mantendu izan dute harremana gerran harrera hain ona egin zien jendearekin.

  • Mari Tere Paskual Gerrako bizimodua Santurtzin

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Aita hilean behin etortzen zen etxera gerra garaian. Mari Tereri bere amaren lagunak eman zion titia ume zela.

  • Mari Tere Paskual Santurtzitik itsasontziz alde egiteko pasatako momentu latzak

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Gerra garaian, Santurtzitik itsasontzi handi batean sartu zituzten gauez: jendea oso larrituta zegoen, eta asko uretara erori eta ito egin ziren. Inguruko barkuetatik bonbak botatzen zizkieten, oso gogorra izan zen hura. Azkenean, Pasaian gelditu ziren eta beraiek atera egin ziren itsasontzitik. Gainerakoek Frantzia eta Errusia aldera egin zuten.

  • joseba-goni Gerran Errenteriatik alde egin beharra

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Gerra hasi baino urtebete lehenago jaio zen Joseba. Gerran etxeko leiho bat puskatu zieten bala batekin eta 30 urtean ez zuten aldatu kristal hura. Gerran etxea nola zaintzen zuten aipatzen du. Gerra bukaeran, Donostiara joan ziren amaren lehengusu baten etxera. Errenteriatik jende askok egin zuen alde gerra garaian.

  • joseba-goni Gerrako erabakien ondorioak

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Aitaren anaia bat ere Bilbora joan zen harekin, baina gero Frantziara ihes egitea erabaki zuen. Gerra ostean, ordea, erabaki hark ondorio latzak ekarri zizkion.

  • inaki-goni Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Aita fundizioan hasi zen lanean 13 urte zituela. Soldadutzara joan eta gero, ordea, Banco San Sebastianen egin zuen lan. Gerra garaian, alde egin behar izan zuen herritik nazionalista izateagatik. Aitari irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta politika munduan sartuta egon zen.

  • inaki-goni Familia osoa abertzalea eta gerran ihes egin behar

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Aitaren aldetik, familia osoa zen abertzalea. Donostian bizi zen aitaren anaia, eta gerran ihes egin behar izan zuen bere seme zaharrenarekin. Semea Ingalaterrara joan zen Bilbotik, "niños de la guerra" delakoen itsasontzian. 19 urte eman zituen han.

  • inaki-goni Gerrako tiroketak eta babeslekuak

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Gerran, erreketeak herrian sartu aurretik, aitak ihes egin zuen abertzalea izateagatik zerbait egingo zioten beldurrez. Erreketeen agintariek baserri bat hartu zuten, eta handik errepublikanoen kontrako tiroketak egin zituzten. Iñakiren etxean nola-hala babesten ziren; baina, hala ere, tiro bat sartu zitzaien etxera. Gerra garaian, sotoan egoten ziren babesteko.

  • inaki-goni Herrian fusilamendu ugari eta ihes egin zuen jende mordoa

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Erreketeek eta falangistek batzokia hartu zuten eta trantsiziora arte ez zuten utzi. Errenteriako batzokian eduki zituzten atxilotuta bi apaiz eta gero fusilatu egin zituzten. Errenterian jende askok ihes egin zuen itsasoz. Iñakiren aita Bilbora joan zen ihesi anaiarekin eta ilobarekin batera; ez zen frontean egon.

  • inaki-goni Errenteriatik Donostiara ihesi, etxean lapurtuko zieten arriskuarekin

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Iñaki eta bere senideak Donostiara joan ziren gerra garaian osabaren etxera, eta han egon ziren hilabete batzuk. Donostian, Urbieta kalean bizi ziren. Errenteriatik alde egin zuen jendearen etxeetan arpilatzeak (sakeoak) egon ziren. Apaizak (karlistak ez zirenak) kale-jantzian egoten ziren, zerbait egingo zieten beldurrez.

  • garbine-jauregi Familiako ia denak Bilbora gerra garaian

    Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria

    Gerra hasi zenean, Aretxabaletan bizi ziren. Lehenengo, aita joan zen Bilbora; eta geroago, ama eta 3 seme-alaba; 4. semeak 2 urte zituen orduan eta neskamearen baserrian utzi zuten han zain zezaten. Aretxabaletatik Elorriora joan ziren mendiz.

  • garbine-jauregi Bilbo eta Durango pasa ostean, Garagartzara buelta

    Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria

    Gerra garaian Bilbon egon zirenean, kobazulo batean babesten ziren hegazkinen bonbatatik. Bilbotik Durangora joan ziren: han etxearen zelaiko "kobazulo" txiki batean babestu ziren Durangoko bonbardaketa izan zenean. Handik Garagartzara itzuli ziren, eta senideak familiartekoen etxeen artean sakabanatu ziren; beraien etxea hustuta zegoen.

  • Juanita Getaria Gerra piztu eta Errenteriatik Bilbora

    Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria

    Juanitak ongi gogoan du gerra piztu zenekoa. Familia osoak egin zuen alde Bilbora, Pasaiako portuan ontziratuta. Aita gudari joan zitzaien eta Bilbon, etxe onean egokitzeko zortea izan zuten, "Villa Egileor" zelakoan. Handik Sopuertara joango ziren gero.

  • Joxe Gaztelumendi Gerra piztu eta herriz herri ibili behar urte eta erdiz

    Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria

    Gerra hasi eta, Joxeren aita Errenterian geratu bazen ere, Bizkaira eraman zituzten Joxe bera, anaia eta ama. Bizkaitik Laredoraino heldu ziren, eta handik, itsasontzi batean, Frantziara igaro: Baiona, Arroxela, Saint Martin de Ré... Ibilitako herri guztiak ongi gogoan ditu Joxek, bai eta urte eta erdi horretako hainbat gertaera ere: barkura igo nahian uretara jausi zenekoa, aita preso eraman zutenekoa...

  • 1342 Frontea eta granadak

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Frontea non egon zen. Gudariak non egon ziren: Asentzio mendian, besteak beste. Soldaduak herrian bertan eta Latan. San Viatorren egon ziren metrailadoreak. Tiroak. Balak topatzen ibili ziren. Gerra denboran, aitaren baserrira joan ziren; ihesi irten ziren, esan zietelako bonbardatu egin behar zutela dena. Granada bat non erori zen, eztanda egin gabe. Lurrean etzanda, granadak goitik behera. Gauez, morteroekin. Elizan babeslekua zegoen. Azken egunetan granada handiekin ibili ziren. Lagun bat besoan zauritu zuten eta andre bat sabelean.

  • 1347 Etxetik alde egin behar gerran

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    Gregoriak bi ume zituen gerra hasi zenean. Aretxabaleta aldera joan ziren eta hilabete pare bat eman zituzten Oro auzunean. Etxetik bi behi eraman ahal izan zituzten arren, hil berri zuten txerria militarrek kendu zieten.

  • Guda garaiko bizitza

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Guda garaian, bere aitak eta bere senideak marrazketa lineala zekiten. Ez zuten lur asko, baina eskolara joan ziren. Guda garaian, bere gurasoak Bizkaira joatea erabaki zuten. Arrigorriagan bizi izan ziren familia guztia. Bere aitak kiste bat zuen, operatu egin zuten, eta handik hilabete ingurura hil zen enbolia baten ondorioz. Jose Miguelek bederatzi urte zituen. Orduan, berriz bueltatu ziren baserrira.

  • 1626 Gernikako bonbardaketa ostean, Olaetatarren etxean

    Maria Dolores Basterretxea Santiago (1933) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa izan eta hurrengo egunean, ama eta biak Belendizera joan ziren, Leginetxekoen txaletera; jende asko zegoela dio. Bonbardaketa ostean, amamaren etxean, aitaren etxean eta Olaetatarren txaletean ere egon ziren. Olaetatarrak Frantzian zeudenez, beraien familiakoak egon ziren bertan, izeko-osabak... Bost urtean lau  familia ezberdineko 22 lagun egon ziren. Zabalekoak ere egon ziren bertan. Etxean bizi zirenen izenak aipatzen ditu.

  • 1626 Olaetatarrak Frantziara

    Maria Dolores Basterretxea Santiago (1933) Gernika-Lumo

    Olaetatarrek Frantziara egin zuten alde; Elai-Alai dantza-taldeko neska-mutikoak hartuta egin zuten ihes. Gernikar asko ei daude Olaetatarrekin Frantzian egondakoak. Apurka-apurka etxerantz bueltatzen hasi ziren; lehenengo ama bi alabekin, eta beranduago, Segundo bera gainerakoekin.

  • Juanita Bergara Soldaduak eta guardia zibilak

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Auzoko batek soldaduei bertako neskak gorriak zirela esan zien, soldaduak beraien bila ez ibiltzeko. Inguruko jendea asko joaten zen Arratzura eta inguruetara laguntza eske. Guardia Zibilak ikusten zituztenean, beldurtu egiten ziren.

  • Mateo Malaxetxebarria Sardina-saltzailea eta okina albiste emaile

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Sardina-saltzailea edo okina izaten ziren sarri albisteak jakinarazten zizkietenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, ihesi joan ziren apirilaren 28an. San Pedro bezperan etxeratu ziren.

  • Mateo Malaxetxebarria Errefuxiatu Derion

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Hegazkinak ezkutatutakoan, gurdia hartu eta Bilbo alderantz joan ziren. Eguna argitutakoan, behiak gordetzeko eta eguna bertan pasatzeko lekua eskatu zuten baserri batean. Esnea banatzen zuten Bilbon baserri hartakoek. Bi hilabete eta erdi eman zituzten han.

  • Mateo Malaxetxebarria Deriotik ebakuatzeko agindua

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Mateoren aita trintxerak egitera joaten zen Lemoiz ingurura. Gauez egiten zuen lan, ametrailadore-kabiak egitera. Soldaduek ebakuatzeko agindua eman zietenean, hegazkinek tirokatu zuten baserria. Oilotegian babeslekua eraikia zuten eta han ezkutatu ziren. Bizkargiko frenteko kontuak kontatzen ditu.

  • Mateo Malaxetxebarria Portugaletera bidean

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Mungiako babeslekua errekako arku baten azpian zegoen. Bonba-lantegia bonbardatzen ari zirela, baserritar bat hil zuten. Etxetik ihesi Portugaletera abiatu ziren lau gurdirekin baina zubi esekia itxita zeukaten. Zubitik gertu pasealekuan bertan egin zuten lo.

  • Mateo Malaxetxebarria Errefuxiatu Ortuellan

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Portugaleteko zubi esekia pasatutakoan, Ortuellaraino joan ziren. Aita-amak ostera Santurtziko bidetik joan ziren. Aita bila joan zitzaien. Ikatza saltzen ibiltzen zenak lagundu zien aterpea topatzen.

  • Mateo Malaxetxebarria Frentearen erdian babesturik

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Bolbora lantegi zaharrean hartu zuten aterpe. Handik etxerako bidea hartu nahi izan zutenean, frentearen erdian egon behar izan zuten. Behiak ere geldi-geldi egon ziren.

  • Mateo Malaxetxebarria Etxerako bidean, Bilboko ibaia nola zeharkatu zuten

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Etxerako bidea hartu zutenean, Cervera itsasontzia ikusi zuten. Bilboko zubi guztiak apurtuta zeuden eta soldaduei galdezka aritu ziren etxera nondik joan. Gabarrekin osatutako pasabide batetik igaro ziren eta Derioraino joan. Kainoiak gurutzatu zituzten. Eskuko bonbak topatzen zituzten bazterretan.

  • Mateo Malaxetxebarria Gerratik ihesi hiru txahal eta guzti

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Gerratik ihesi ibili ziren garaian, ez zen eskolara joan. Txahalak zituztenez, belarra batu behar izaten zuen haientzat. Ofizial batek txahaletako bat berak eramango ziela esan zien baina aitak ezetz esan zion, beraiek moldatuko zirela. Txahal handiena saldu zutenekoa kontatzen du.

  • Mateo Malaxetxebarria Txahalarentzat belarra batzen

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Iluntzean txahalentzako belarra batzera joaten ziren. Soldaduekin nola moldatzen ziren kontatzen du.

  • Mateo Malaxetxebarria Ehiza-txakurra itsasora bota zutenekoa

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Frentean soldadu zebilen gizon baten senideekin joan ziren gerratik ihesi. Ehiza-txakur bat zeramaten haiekin. Asko jaten zuenez, zubi esekitik uretara bota zuen andreak txakurra.

  • Kontxa Bikandi Gerratik ihesi, Deustura, Santanderrera eta Frantziara

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa izan zenean, Lumora bidean joan ziren zazpi senideak eta aita-amak. Milizianoek esan zieten han lubakiak zeudela eta Deustura joan ziren orduan. Han ortuan zulo bat eginda zeukaten eta hegazkinak zetozenean, zuloan sartu eta egur batzuekin tapatzen ziren. Han enbarazu egiten zutenez, ama eta zazpi umeak Santanderrera joan ziren. Aita bertan geratu zen lanean.

  • Kontxa Bikandi Frantziatik etxera bueltan

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Frantziara iritsi zirenean, ume txikiena elgorriak jota zegoen eta ospitalera eraman zuten amarekin batera. Handik Espainiara itzuli zirenean, Francok egin zien harrera. Etxerik ez eta Lumora joan ziren amaren gurasoen etxera.

  • Kontxa Bikandi Tristea da gerra

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Goizaldean pasatu zuten Gernika eta dena sutan zegoen. Milizianoen kamioi bat geratu eta Deustura joan ziren. Gerra tristea dela dio, ezin dela azaldu dio. Jendea zoratu egiten dela aipatzen du. Gerraren ondorioz etxerik gabe geratzea oso gogorra izan zen, beti enbarazu egiten zutelako.

  • Jose Antonio Torrealdai Bonbardaketa eguna eta ondorengoak

    Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo

    Ajangiz alderantz joanda, koba moduko bat zegoen eta hantxe egon ziren gero. Jende asko batu zen bertara. Gudari batek zotzak ematen zizkien ahoan eusteko, bonben eztandarekin belarriak ez lehertzeko. Bonbardaketa bukatu zenean, etxera itzuli ziren beraien ondasunak ateratzera. Handik pasatzen zirenek ohoztu egiten zizkieten gauzak. Batetik bestera ibili ziren.

  • Jose Antonio Torrealdai Esperanza lantegiagatik, Deriora eta Markinara

    Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo

    Astra lantegiak Esperanza izena zeukan gerra garaian eta Deriora lekuz aldatua zegoen. Kruzelegi lantegi gipuzkoarra ere hantxe zegoen. Deriotik Markinara eraman zituzten lantegiok gero eta hantxe bizi izan zen hogeita hamar urte ingurura arte.

  • Juanita Bonbardaketa eguneko gaua

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eguneko gauean, trena jendea batzen zebilen jendea ebakuatzeko. Gorrien munizioak su hartu zuen. Ez zitzaion familiako eta auzoko inor hil. Hurrengo egunetan, baserriei eraso egingo zietelakoan, jendea karkabetan ezkutatu zen.

  • Juanita Gernikatik Frantziarantz

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Bere osaba Rotaetxeren gidaria zen eta harekin joan zen Frantziara ebakuatuta; Rotaetxe, sasoi hartan, aginpidea zuena zela dio. Gernikatik ezin izan zuten bide jeneraletik joan eta kanposantu aldetik irten ziren Gernikatik: Burgoa-Bizkerre-Bermeo-Algorta bidea egin zuten autoz. Itsasontzia hartu zuten bertan.

  • Juanita Frantziara itsasontziko kubiertan

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Frantziarako itsasontzia Algortan hartu zuten. Gauean, asko mareatuta ziren, eta bera lehengusina txikiarekin kubiertara joan zen. Gizon batek, ama-alabak zirelakoan, esnea eman zien. Izekori kontatu zionean, izeko haserretu egin zitzaion esnea berak behar zuela esanez. Bordelera heldu zirenean, errefuxiatuak gela batera sartu zituzten eta ogi zuria eta gazta eman zieten jaten.

  • Juanita Bordelera iristerakoan

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Itsasontziz Bordelera heldu ostean, trena hartu zuten; eta, euria hasi zuenez, gaua trenean igaro behar izan zuten. Hurrengo goizean, jendea leku ugaritara banatzen hasi ziren. Bidaia horretan gizon batekin izandako anekdota kontatzen du. Daux-eko hotel dotore batera eraman zituzten. Hotelak denetarik zuen: zinema, autoentzako tailerra... baina komunik ez.

  • Juanita Daux-en I

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Ez ziren gernikar asko egon. Bilbotar bat 3 umerekin, Portugaleteko 3 ahizpa, mutiko bat eta moja bat egon ziren. Bordeletik Daux-era joan ziren, mugatik 367 kilometrotara.

  • Juanita Daux-en II

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Daux-en zeudela, ez zen geldi egoten: neskameari laguntzen zion arropak-eta garbitzen. Irailaren 3an, etxera bueltatu ziren.

  • Pilar Candina Frantziara errefuxiatu

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Olabarrira joan ziren amaren familiarengana. Handik Bilbora joan ziren, eta itsasontziz Santanderrera eta Frantziara. Hiru hilabetez egon ziren Frantzian. Bere aita ez zen beraiekin joan; eta, gutun bidez esan zienean Landaberden zegoela, beraiek ere bueltatu egin ziren. Herrirantz zetozela, mugan plater bat jateko lortzeko, Cara al Sol ikasi eta kantatu behar zuten. Irundik, animaliak garraiatzeko tren batean etorri ziren. Beste gernikar batzuk ere egon ziren beraiekin Frantzian.

  • Pilar Candina Frantziarako bidaia eta hango egonaldia

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Olabarrira joan ziren; eta, handik gutxira, Bilboko Colón de Larreategi kalera. Handik, senitarteko batzuekin batera, Frantziara joan ziren. Itsasontziz heldu ziren Frantziara, eta gero trenez Bordelera. Bordeleko dendez gogoratzen da, Gernikan ez zegoen ezer ere, eta han denetarik. Frantzian egon ziren tokia, lehenago, kuartela izan zen. Koltxoiak arto-bizarrez eginak ziren. Bi neba eta ama ere egon ziren bertan.

  • Rafa Armendariz Gernikako babeslekuak

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurretik Forura joan ziren bera eta anaia, beldurrez. Bere ama eta arreba, ostera, Gernikan egon ziren; anbulatorio ondoko babeslekuan ezkutatu ziren. Beste babesleku batzuk ere bazeuden Artekalen eta Andra Mari kalean; azken horretan, jende asko hil zen.

  • Serafin Ruiz Gernikatik ihesi eta osaba Ibarrurin fusilatua

    Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo

    Nazionalak Ibarrurira sartu zirenean, hantxe zegoen Serafin. Bonbardaketa izan zenean, Bilbora joan zen beste batzuekin batera eta han senideengatik galdetu ziotenean, Arboledara eraman zuten. Mehatzeetan lanean zebilen osaba batekin egon zen. Handik Bilbora joanda, izeko batek Ibarrurira eraman zuten eta izeko Bilbora itzuli zen, oraindik nazionalak sartu gabe zeuden eta. Ibarrurin zegoela, osaba nazionalek eraman zuten eta Oizen fusilatu egin zuten. Eliza lehen non zegoen kontatzen du.

  • Serafin Ruiz Gernika erreta, Bilbora

    Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo

    Babeslekutik irtendakoan, dena sutan eta etxeak botata topatu zituzten. Mojen konbentuetan errepublikarrek koartela jarrita zeukaten aurretik. Serafin Bilbora joan zen, bere senideak ez. Ibarrurin nazionalak sartu ziren gero.

  • Juanita Gangoiti Gerragatik Frantziara

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Hogeita lau urterekin etorri zen Gernikara. Bonbardaketaren ostean, burdinazko gerrikoaren azpikaldean bizi zirenez, alde egitea erabaki zuten. Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren berri izan zutenean, izena eman zuten eta beste baten izenean joan zen, ordaintzen zutenen zerrendako baten ordez. Hamahiru urterekin joan zen Frantziara. Eskolara joaten zen eta irailean mahatsa batzera joan zen. Mundu Gerra irtendakoan, etxera itzuli zen.

  • Juanita Gangoiti Habana itsasontzian

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Nazionalek burdinazko hesia igaro zutenean, Santurtzin zeuden Habana barkuan Juanita eta beste asko. Cervera itsasontziak behin eta berriz eragozten zien bidea. Baionan jeitsi zen Juanita. Agirre lehendakaria beraiekin zihoala uste du. Habana barkua erre egin zuten.

  • Juanita Gangoiti Frantziako egonaldia

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Baionatik Toulousetik gertu zegoen herri batera joan zen. Itsasontzian mila lagun inguru zihoazen. Beti gidariren bat izan zuten batera edo bestera joateko. Ondo ibili zen han ere. Mahatsa biltzen lan egin zuen. Mundu Gerra hasi zenean, etxera itzuli beharra izan zuen.

  • Juanita Gangoiti Frantzian dantzalekuetan, etxean lan eta lan

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Frantzian zeudela, antzerki bat ere egin zuten. Bertako jendeak dantzalekuetara eramaten zituen. Ondo pasatu zuen. Etxera itzultzea izan zen gogorra Juanitarentzat; zortzi senide ziren eta lan asko egin beharra izaten zuen, nagusiena baitzen.

  • Juanita Gangoiti Bonbardaketa eguna

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eguna. Hegazkinak etortzen zirela dauka gogoan, aitak babeslekua egin ziela eta zuriz edo gorriz ez jazteko agindu zietela. Amamari zauria eragin zion bonba baten metrailak. Tristea izan zen. 1937ko apirilean joan zen Frantziara eta iraila-urrian itzuli. Frantsesek ondo hartu zituztela du gogoan.

  • Juanita Gangoiti Agirre lehendakaria Habanan

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Agirre lehendakaria Habana itsasontzian joan zela uste du, hala esan ziotelako. Francori buruzko iritzia ematen du.

  • Maria Luisa Olaeta Irratian entzunda alde egin zuten Gernikatik; tropak Merzeden

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Beraien aitak irratia zuen; eta, nazionalak Markinara heldu zirela entzun zutenean, Arratzuranzko bidea hartu zuten. Ez zuten pentsatu ere egin Gernika erre egingo zutenik. Beraien izeko bat Merzeden zegoen moja, eta Gipuzkoako gudari asko zeuden bertan, komentua hustu egin baitzuten tropentzat.

  • Maria Luisa Olaeta Gernikatik Belendizera, Belendiztik Kortezubira

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Belendizen (Arratzu) zeudela, Kortezubira joan behar izan zuten, Urrienera, Nabarniz aldetik zetozelako tropak. Lehenengo, Gernikako etxea utzi behar izan zuten, eta gero, baita Belendizkoa ere.

  • Maria Luisa Olaeta Soldaduei esnea eman behar

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Kortezubiko Urriene baserrira joan ziren Belendiztik. Gautegiz- Arteaga aldetik Gernikarantz joan ziren soldaduak Urrienera joaten ziren esne bila, ez zuten sekula ordaintzen. Belendizera bueltatu eta gero, Bilborako bidea hartu zuten.

  • Maria Luisa Olaeta Solorik solo kontu handiz

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Solorik solo joan ziren Arratzurantz. Bera gurasoekin joan zen, bere neba-arrebak lehenago joan ziren amamarekin. Kontu handiz joan behar izaten zen, abioetatik jendea metrailatu egiten zuten-eta.

  • Xexili Mintegia Bonbardaketa ostean, Larraurira

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Soldaduekin asko ikaratzen zen; izan ere, eskolatik etxerako bidean, juntetxe inguruan, beti egoten zen liskarren bat. Bonbardaketa egunean, bere aita Larraurin egon zen lanean eta ezin izan zuen etxera hurbildu. Gerora, familia guztia joan zen Larraurira. Aitak aldundirako jarraitu zuen lanean inguru hartan. Etxe barik gelditu zirenek denek egin zuten alde: alde batekoek, Bilbo ingururantz; eta, beste aldekoek, baserrietara.

  • Xexili Mintegia Elai-Alaikoak Santanderrera eta Iparralderantz

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Elai-Alaiko kideekin Gordexolan batu ziren. Goizaldean, handik alde egin behar izan zuten Santanderrera. Han kargaontzi batean sartu ziren Donibane-Garazirantz.

  • Xexili Mintegia Donibane-Garazitik Parisera

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideek Gernika-Lumotik irten eta Donibane Garaziraino egindako bidea gogoratzen du. Donibane-Garaziko La citadelle-n egon ziren 2.000 ume euskaldun. Segundo Olaetari ez zioten utzi pasatzen, eta beranduago heldu zen. Handik Parisera joan ziren penatuta 1937ko urrian. Baionan egin zuten dantza-saioa.

  • Xexili Mintegia Parisko bizipenak

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin Parisen zegoela, jaso zuen lehen gutuna aitarena izan zen. Militar baten bitartez heldu zitzaien gutuna. Bertan irakurritakoak dakartza gogora. Garai tristeak izan arren, bere gurasoentzat aldea zegoen etxean 4 seme-alaba izan edo 2 izan, bere ahizpa eta bera egon baitziren Parisen. Parisera heldutakoan, liluratu egin ziren hango argiekin, dendekin... Negar asko egin zuten. "Andera" bat (irakaslea) ere bazuten bertan.

  • Xexili Mintegia Parisko Verdier kardinala

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Parisen hotel batean egon ziren. Pertsona asko zirenez, hotel ugaritan egiten zuten lo eta jan. Parisen txarto ikusiak egon ziren; eta, beraien lehen dantza-saioan, bertako Verdier kardinala beraiengana hurreratu zen. Lide Olaetarekin eszenatokira igo zen eta hurrengo egunean egunkari guztietako azalean agertu zen argazkia. Asko lagundu zien Verdier kardinalak, errespetu asko zion jendeak eta eskertzekoa izan zen laguntza hori.

  • Xexili Mintegia Parisko administrariak, abadea, medikua...

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Parisen, hasieran hotel batean bizi ziren, baina gerora Paris ondoko Bry sur Marne herriko La Roselle izeneko etxea alokatu zuten. Administrari moduan getxotar batzuk izan zituzten, Agirre lehendakariaren hurbilekoak: don Bitor Lejarzegi, don Dámaso Olaburu, Justo Zabala (Getxoko alkatea) eta Ricardo Maguregi. Ostegunero medikua izaten zuten don Luis Anperio. Abadea don Juan Jose Bastegieta zen. Beraiekin zeuden neska nagusiak abesbatzakoak ziren eta bakoitzak ume baten ardura zuen. Bere arduraduna edo amabitxia Juli Zulueta izan zen.

  • Xexili Mintegia Paristik Gernikarako bidea

    Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo

    Parisen bi urte pasatu ostean, beste gerra bat heldu zelakoan-edo, bere aitak erreklamatu egin zituen Xexili eta bere ahizpa; horregatik, lehenago bueltatu ziren etxera. Poliziak lagundu zien Paristik trenez. Bere aitak lana zuen garai hartan, baina jende gehienak ez zuen lanik.

  • Andone Bidaguren Diru barik; kartzelako gutunak

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

  • Itziar Arzanegi Bonbardaketan basoan babestu ziren

    Itziar Arzanegi Uribe (1924) Gernika-Lumo

    Gerra hasi zenean, etxekoa zuen lehengusina bategaz, beraien familiako batzuen baserrira joaten ziren. Bonbardaketa egunean, beste askorekin batera, basora joan ziren eta han egon ziren. Pinu artetik landa aldera joandako andre bat zelan hil zuten ikusi zuen. Handik, lehengusinarekin batera, Sukarrietara joan zen; guztira hiru urte egin zituen bertan.

  • Josefina Usatorre Bonbardaketa ostean, Eibarrera

    Josefina Usatorre Lejarzegi (1933) Gernika-Lumo

    Gernika-Lumo erre ostean, Eibarrera joan ziren eta Josefina han egon zen 4 urtetatik 7 urtera artean. Lehen jaunartzea egiteko bueltatu zen etxera.

  • Angel Nabea Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Berak 3 bat urte zituela, Gernikara etorri ziren bizitzera, Zigerta dantzalekuaren gainera. Hiru familia bizi ziren etxe hartan. Gernikan Gipuzkoa aldetik alde egindako asko zeuden eta beraien etxean ere egon ziren. Gernika bonbardatu behar zutenaren zurrumurrua egon zen, eta bezperan, domekan, aitak Arratzura eraman zuen familia guztia. Angelek bizikleta baino ez zuen lortu ateratzea.

  • Presen Alberdi Bonbardaketa ostean, Elai-Alaikoekin Parisera

    Presen Alberdi Zubiaurre (1920) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Bilbora joan ziren eta handik Frantziara Elai-Alaiko kideekin. Hiru urtez egon zen bertan, Parisen. Hasieran, komunistak zirelakoan, bertakoek ez zituzten maite, baina gerora egoera aldatu zen.

  • Presen Alberdi Euskal kultura erakutsiz Paris inguruan

    Presen Alberdi Zubiaurre (1920) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Elaiko-Alaikoekin Parisera joan zen errefuxiatuta. Hainbat ikuskizun antolatzen zituzten euskal kultura zabalduz. Parisko Trokadero antzokian ere egin zuten bat. Frantziako beste leku batzuetan ere aritu ziren. Ekainaren 24an heldu ziren Parisera. Han ere bonben beldur ziren. II. Mundu Gerrak harrapatu zituen han, eta han ere babeslekura joan behar izaten zuten.

  • Presen Alberdi Jende asko ez zen sekula jaioterrira bueltatu

    Presen Alberdi Zubiaurre (1920) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ondorioz, Gernikatik alde egin zutenetako asko ez ziren sekula gehiago bueltatu. Gaur egun ere, edadeko oso gernikar gutxi dago.

  • Jabi Kortabitarte Bonbardaketan aita Gernikan zen

    Jabi Kortabitarte Madariaga (1925) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa hasi zenean, notaritzako etxean bertan babeslekuan egon zen aita. Ama etxean zegoen eta bonbardaketa hasi aurretik Ajangizera joan zen. Gernika dena garretan ikusten zuten goitik. Hilabete inguru egon zen Gernikatik kanpo. Inguruko herrietatik ekartzen zuten jendea herria garbitzera.

  • Jabi Kortabitarte Kortezubiko Lendan bizitzen

    Jabi Kortabitarte Madariaga (1925) Gernika-Lumo

    Ajangizetik Kortezubira joan ziren, norabait joan beharra zegoen eta. Lendan bizi izan ziren. Gernikara eskolara etortzen ziren eta etxera bidean sagarrak harrapatu eta jaten zituzten.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Etxea miliazianoek hartu eta umezainaren etxera

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, Lumo aldera joan ziren ihesi. Erasoak hasi aurretik joan ziren. Normalean kanpaiak jotzen hasten zirenean babeslekura joaten ziren, baina egun hartan ez. Ahizpa biak neskameekin joan ziren Lumo aldera; neba amagaz geratu zen. Gaur egun Garbigunea dagoen tokitik hurbil dagoen zubi baten azpian babestu ziren. Handik Ibarruriko (Muxika) Txakille baserriraino joan ziren, umezaina hangoa zen-eta. Beraien etxea, Julian hotela, milizianoek hartu zuten eta neskameagaz joan ziren ahizpa biak Ibarrurira.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Errefuxiatuta bi fronteren artean

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Ibarrurira (Muxika) joan ziren. Ondoko errota batean giputz batzuk zeudela du gogoan. Bi fronteren artean egon ziren. Gurasoek han zeudela jakin eta bila joan ziren. Gautegiz-Arteagan eta Errigoitin egon ziren gero, batetik bestera jateko eskasia nagusi zela.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Bonbardaketa ostean batetik bestera

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eta gero Ibarruriko (Muxika) baserri batean egon ostean, Gautegiz-Arteagan eta Errigoitin egon ziren, gurasoen jaiotetxeetan. Bonbardaketan, ama eta neba arto artean ezkutatu ziren Gernikako Ibarran. Ama eta etxeko zerbitzariak, hotelekoak, denak joan ziren Gautegiz-Arteagara. Handik gero Errigoitira joan ziren berriro ere herrira bueltatu baino lehen. Geltoki plazan jarri zuen atzera ere taberna beraien aitak. Bonbardaketa ostean trenean lan egiten zuen kargudun bati eskerrak zabaldu zuen aitak taberna.

  • Edurne Bengo Gerran Santanderrera ebakuatuta

    Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, Pasealekuan egon ziren jolasten. Handik elizara joan ziren babestera. Gero Santanderrera eroan zituzten. Santanderren Miren Karmele hil zitzaien, urtebeteko ahizpa txikia. Dena bukatu zenean, herrira itzuli ziren, baina ez zegoen ezer ere ez. Errenteria auzoan eta beste hainbat etxe zaharretan egon ziren.

  • Edurne Bengo Ebakuaziotik bueltan

    Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo

    Gerran ebakuatuta egon ziren Santanderren. Han, Auxilio Socialen laguntza izan zuten. Herrira bueltatu ostean, Kortezubiko Bañerara joan ziren jaioterrira bueltatu arte. Gernikan hainbat toki desberdinetan bizi izan ziren. Gernika kanpoko jendeak berreraiki zuen-

  • Iñaki eta Rosarito Lehenengo bonbekin batera, etxetik ihesi

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Hasierako bonbak bota zituztenean, etxetik irten ziren; baina aita eta aitita bertan geldi ziren gauza batzuk hartzen, eta bonbak gainera jausi arren, irtetea lortu zuten. Mimentzara joan ziren, Ajangizera, amamaren jaiotetxera. Erreka izkinan zauritutakoak ikusi zituztela du gogoan. Handik Nabarrnizera joan ziren eta bertan egon zen urrira arte. Bere osaba Nabarnizko abadea zen.

  • Kruzita eta Jesus Elai-Alaikoekin, mugaz bestaldera joan zen

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Bere auzoko Ezkurdiatarrekin "Cuatrobancos"era joan zen ezkutatzera bonbardaketan. Gurasoekin batu eta Landaberdera joan ziren; gau hartan arrautza frijitua jan zuela du gogoan. Handik, Bilbora joan ziren eta Gordexuelan batu ziren Segundo Olaetak gidatzen zuen Elai-Alaiko kideekin. Santanderren Bordelerako itsasontzia hartu zuten. Bere familiako hiru joan ziren beraiekin Frantziara. Hainbat euskaldun batu ziren ipar Euskal Herrian. Beraiek Parisera joan ziren.

  • Kruzita eta Jesus Agirre lehendakariarekin Parisen

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin batera joan zen Parisera Kruzita. Bertan ikuskizunak egiten zituzten, eta bertako trokaderoan ere egon ziren. Eusko Jaurlaritzak finantzatuta egon ziren bertan. Agirre lehendakariak Euskal Herriko jaiegunak beraienean ospatzen zituen. Agirrek izan zuen lehen semeari abestu zioten.

  • Kruzita eta Jesus Bonbardaketa ostean, Peioneko denda zabaldu zuten

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Kruzitaren etxekoak, bonbardaketa ostean, Bilboko Sombrereria kalera joan ziren. Handik, bera Frantziara joan zen eta gurasoak Aulestira, senitartekoen etxera. Beranduago, Jesusen jaiotetxea zegoen tokian, bere gurasoek txabola bat eraiki zuten: denda, ezkaratza eta gela bat jarri zuten. Handik Erdiko Kalera joan ziren eta han zabaldu zuten denda berria, "Peio". Baserrirako produktuak saltzen zituzten: abarkak, zapak...

  • Kruzita eta Jesus Hiru urteren ostean bueltatu ziren Kortezubitik Gernikara

    Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Jesusen etxekoak Kortezubiko Lendara joan ziren bizitzen; handik hiru urtera bueltatu ziren Gernikara, San Juan kaleko tejabana batera. Kortezubin bizi zirela ere, egunero etortzen ziren Gernikara, lanera zein eskolara.

  • Beatriz Lejarraga Aita eta ahizpak gerratik ihesi

    Beatriz Lejarraga Kalzakorta (1932) Gernika-Lumo

    Bere aitak udaletxean egiten zuen behar, eta bonbardaketa ostean herritik alde egin behar izan zuen Santanderrera. Bere bi ahizpa ere Frantziara joan ziren. Amagaz batera Gernikan gelditu ziren neba-arrebak izeko batzuen etxean egon ziren. Handik Gonzalez altzari-dendakoen baserrira joan ziren, oso ondo portatu zen familia hori eurekin.

  • Luzina Arriola Bonbardaketa ostean Elai-Alaikoekin mugaz beste aldera

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean bertan, goizaldeko ordu batean, Bilbo aldera joan ziren osabaren etxera. Han Elai-Alaikoen deia entzun zuten irratiz eta Gordexuelara joan ziren beraiengana. Lau hilabetez egon ziren Donibane-Garazin, Parisera joan aurretik. Hiru urtez egon ziren Parisen.

  • Luzina Arriola Parisko bizimodua

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin Parisen egon ziren 3 urteak oso ondo, gustura, igaro zituzten. Bitartean, bertako ikastetxe batean ibili ziren. Hasieran, gogorra egin zitzaion, baina gerora oso ondo. Eusko Jaurlaritzak ordaindu zien bertako egonaldia; hala ere, beraiek ere ateratzen zuten dirua.

  • Luzina Arriola Elai-Alaikoekin egindako ikuskizunak

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Segundo Olaetarekin ikuskizun asko prestatzen zituzten. Behin "Amagoia"ren papera bete zuen antzerkian. Luzinak asko abesten zuen bertan. Elai-Alaiko ikuskizunetarako baserritarren arropak ibiltzen zituzten. Tere eta Antonia jostun bilbotarrek egiten zizkieten arropak.

  • Luzina Arriola Olaetatarren eta Altuberen etxean bizitzen

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Parisen zeudela, etxekoekin gutun bidez komunikatzen ziren. Bitartean, bere gurasoak Bilbon eta Gernikan egon ziren. Arana "Arane" auzoko Olaetatarren etxean egon ziren bizitzen. Ostean, Seber Altuberen etxean egon ziren.

  • Julio Onaindia Gerra sasoian, pilotan aritzeko salbokonduktoa

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    14 urte zituela, Gerra Zibilaren sasoian, pilotan herririk herri aritzeko salbokonduktoa zuen. Agiri hori erakusten du. Behin Donostiara joan zen partidu bat jokatzera, Groseko "La Bonbonera"ra; partidu hartatik joan ziren hoteleko esku-orria ere erakusten du.

  • Julio Onaindia Gudarien egoera tamalgarria

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerra hasieran, aitagaz Mendatara ogia eroaten joan ziren batean, handik gudariak hartu zituzten autoan Gernikara ekartzeko. Guztiz errendituta zeuden, penagarria zen haien egoera. Egoera hark sortutako beldurrak eraginda, aitak ere alde egitea erabaki zuen.

  • Julio Onaindia Erreka zeharkatu ezinik

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa gauean, Nabarnizera joan ziren. Baina erreka gurutzatzeko bideak zarratuta zeudenez, bide luzea egin behar izan zuten: Muxika, Zugastieta, Urrutxu, Mendata, Ajangiz, Errenteria, Nabarniz.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketa ostean, hiru urtez Frantzian

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Saraspe plazako etxe batean jaio zen. Bonbardaketa ostean, dena utzi eta Frantziara joan ziren neba-arrebak, eta hiru urtez egon ziren bertan. Euskara baino ez zekiten, baina erdararen eraginez euskara baztertzen hasi ziren. Errusiara joateko aukera ere izan zuten, baina ez ziren joan.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketatik Frantziara joan arteko uneak

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, etxea galdu zutenez, San Juan Ibarrako kondearen etxera joan ziren. Han lau etxe zeuden. Lehen gaua bertan pasatu zuten eta afaltzeko arroz-esnea eman zieten. Hurrengo egunean, Legarreta garraiolariarekin Bilbora joan ziren. Amak abortua izan zuenez, gurasoak Busturiko baserri batean egon ziren. Han, Bilbon, umeak itsasontzi batean sartu zituzten.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa "En el barco San Mamés vinimos los niños vascos..." abestia

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Frantziarako itsasontzia hartu zuten. Orduko "En el barco San Mamés vinimos los niños vascos..." abestia kantatzen du.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Frantziako bizimodua

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Frantziara joan ziren. Han ume denak banandu zituzten: txartelaren kolorearen arabera, herrialdeka banatu zituzten. Beraiek 33 gelditu ziren eta azken txartela, kolore horiduna, egokitu zitzaien. Beraiek egon ziren denetatik ondoen. Frantziar sozialisten menpe gelditu ziren. Uda kostaldeko herri batean pasatu ostean, neguan Parisera joaten ziren. Bertako familiek lagundu egiten zieten.

  • Pilar Txopitea Kanpora alde egin beharra seme-alabak mantentzeko

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Ea, Natxitxu, eta inguruko jendeak kanpora alde egiteko joera zuen, ez zegoen dirurik seme-alaba denak mantentzeko. Gernikak ez zuen erraz bururik altxa. Diru asko bildu omen zuten Gernikara bideratzeko, baina gernikarrek ez zuten sosik ikusi.

  • Pilar Txopitea Medikurik ez Gernikan, gehienak ihesean edo kartzelan

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, sSoroetan zuloak egin, eta bertara botatzen zituzten hildakoak. Gezur asko esan ziren garai hartan. Aita bihotzekoak jota hil zen, Gernikan ez zegoen medikurik ere, ihesean edo kartzelan zeuden ia denak. Zorriak ugari, ez zeukaten beste ezer.

  • Mertxe Hidalgo Ezer barik, soinekoagaz bakarrik

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, etxea erretan zegoen bitartean denak batzea zen garrantzitsuena. Eibartik heldutako errefuxiatu bat zuten etxean eta ohean egon zen gaixorik, bere aitak atera zuen onik etxetik erretzen zegoen bitartean. Ezer barik, soinekoagaz bakarrik gelditu ziren. Handik Muruetara joan ziren amama osaba baten etxera joateko. Eurak aurrera jarraitu zuten Sollubetik Bilbora joateko.

  • Mertxe Hidalgo Gernikatik Frantziara ezer barik

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernikako herria erre ostean, Bilbotik Santanderrera eta handik Frantziara joan ziren. Ez zuten ezetakorik ere ez. Aitak esne kondentsatu pote bat zuen eta handik jaten zuten denek. Beti dago jende ona leku guztietan eta bidean ere laguntasuna izan zuten. Gero Valentziara joan ziren Bilbora joan arretik. Bilbora heldu zirenean aita atxilotu egin zuten. Bilbotik Santanderreko bidea zelan egin zuten kontatzen du.

  • Mertxe Hidalgo Errefuxiatu Bordelen eta Bretainian

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa ostean, Santanderrera joan ziren. Handik, ontzi ingeles batean Bordelera (Frantzia) joan ziren. Bordeletik Bretainiaraino joan ziren. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten.

  • Mertxe Hidalgo Velantziara, errepublikazaleen eremura errefuxiatu

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernika bonbardatu eta gero, Frantzia errefuxiatuta egon ostean, Valentziara joan ziren. Valentzia zonalde errepublikazalea zen sasoi hartan, gerraostean okupatu zuten Valentzia. Venezuelara joateko aukera ere izan zuten, baina aitak ez zuen gura izan. Aitak Euskal Herrian zuen lan bera egiten zuen han trenean, eta ondo bizi zirela dio.

  • 523 Gerra denborako gertakizuna

    Sebastian Aranguren Ulazia (1922) Paulo Argibe Uraola (1922) Getaria

    Paulok gerra denborako gertakizuna kontatzen du. Gauez Frantzia aldera alde egin zuten eta pelikuletan moduan izan omen zen. Koltxoiak jarri zituzten barkuan, tiroetatik defendatzeko.

  • Maria Iruretagoiena Asuatik josteko makina hartuta, Gernikara ihesi

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Gurasoek lana etxean eta etxetik kanpo egiten zuten. Ama jostuna zen; eta gerran, Asuatik Gernikara ihesi egin behar izan zutenean, josteko makinaren zati bat hartu zuen berekin, hura baitzen bere bizibidea.

  • Maria Iruretagoiena Gernikatik ihesi, Bordelera itsasontziz

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Gernikatik ihesi, Bordelera joan ziren itsasontziz. Itsasontzian kandelekin berotutako ogitarteko txikiak jaten zituzten. Denak emakumeak eta umeak ziren itsasontzian. Bidaian 8 egun eman zituzten.

  • Maria Iruretagoiena Bordele eta Bartzelonako bizimodua

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bordelen 6 hilabete egon ziren komentu batean. Jaten ematen zieten egunean bitan. Han egon ziren bitartean, leku berezian ematen zieten jaten. Handik Bartzelonara joan ziren, eta amak kartzelara eraman zuten hiru egun, alabari Miren izenaz deitu ziolako.

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonan bizirauten

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bordeletik Bartzelonara joan ziren, eta 13 hilabete egon ziren han. Han jakin zuten aita Gernikan fusilatu zutela. Beraiek komentu batean egoten ziren, eta jaten ematen zieten. Ume txikiak Bartzelonako familietan hartu zituzten, eta hala hartu zuten Maria ere. Gainerako senideak nola-hala moldatu ziren bizirauteko. Komentuetan ematen zieten janariari buruz hitz egiten du.

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonako familiaren etxean gustura

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bartzelonan egon zen bitartean, familia baten etxean hartu zuten. Han oso ondo egon zen, ondo zaindu zuten bai bera, bai eta bere senideak ere. Familia hartakoekin erdaraz hitz egiten zuen eta aldatu egin zioten izena: Miren izatetik, Maria izatera pasa zen. Ama kartzelan egona zen Miren izena esateagatik gerra garaian.

  • Maria Iruretagoiena Gernikatik Bordelera itsasontzian ihesi

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Gernikatik Bordelera itsasontziz joan ziren. Bilbon ontziratu ziren eta pare bat egun eman zituzten itsasontzia kargatzen. Bordelen sei hilabete egon ziren eta lehendik hustutako komentuetan bizi ziren. Han zer baldintzatan bizi ziren azaltzen du: non egiten zuten lo, zer jaten zuten...

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonako bizimodua errefuxiatu gisa

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bordeletik Bartzelonara bidali zituzten denak trenez eta han egon ziren 13 hilabete. Anaiak ozta-ozta lortu zuen beraiekin joatea, Bilbotik irtetean altuera batetik gorako mutilei ez baitzieten uzten alde egiten. Bartzelonan janaria nondik lortzen zuten azaltzen du.

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonako bikote baten etxean hartu zutenekoa

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bartzelonan bikote baten etxean egon zen Maria. Izan ere, familia dirudunek etxeetan hartzen zituzten seme-alaba asko zituzten emakume errefuxiatuen ume txikienak. Noizean behin, amak bisita egiten zion.

  • Santos Tolosa Bonbardaketak Durangon gerra garaian

    Santos Tolosa Uria (1920) Gaintza

    Durangoko jesuitetan zegoela, gerra hasi zen eta bertan egon beharra tokatu zitzaion. Asko gogoratzen ditu egun haietako bonbardaketak. Egun haietako oroitzapenak azaltzen ditu. Hirugarren egunean, Mallabiko Trabakua baserrira eraman zituzten, eta han zazpi hilabete egin zituen.

  • Kuarteletan errenkan janariaren zain

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Familia osoa Bartzelonara (Vic-era) joan zen; aita-ama eta anai-arrebak. Bartzelonan zeudela, anaia zaharrena kuarteletara joan behar izaten zen janari bila.

  • Belgikako familia baten erregina bezala

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Belgikara iritsi zirenean lehenengo Belgikara eraman zituzten. Han leku guztietako umeak zeuden. Jesusa Belgikako familia batek hartu zuen. Han erregina bat bezala egon zen, oso gustura baina ile motza eta itsasontzian hartutako hazteria ditu gogoan.

  • 12 urte zituenera bitartean Belgikan

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Bruselasen familia belga batek hartu zuen eta beraiekin egon zen gerra bukatutakoan gurasoak erreklamatu zuten arte. 5 bat urterekin joan zen eta 12 urte zituela bueltatu zen Eibarrera.

  • Anaia txikia herri berdinean

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Anaia gazteena ere berarekin joan zen Belgikara. Zaharrena soldadu zegoen kapitain baten etxean. Anaia txikia ere beste bikote belga batekin eraman zuten, herri berdinera.

  • Penarekin bueltatu zen Eibarrera.

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Belgikako familiarena errepikatzen du berriro. Eskolara joan zen eta gurasoan berririk ez zuen jaso han zegoen bitartean. 12 urte zituela gurasoak bizi zirela jakinarazi zioten eta bueltatu egin behar izan ziren. Penarekin bueltatu zen, han oso ondo zaindu baitzuten.

  • Eibarrera gosea pasatzera

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Donostiara heldu zirenean ama zain zuten eta handik Eibarrera etorri ziren, "gosea pasatzera". Anaia zaharrena Bartzelonan geratu zen.

  • Belgikako familiak ere pena hartu zuen bueltatu zenean.

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Belgikan zegoela inoiz ez zuen pentsatu Eibarrera bueltatuko zenik. Bertako familiak ere pena handia hartu zuen.

  • Belgikako familia diruduna eta katolikoa zen.

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Belgikako familia diruduna eta katolikoa zen eta egunero joaten zen elizara eta eskolara. Bera eta bere gizona ere beti izan dira oso katolikoak. Bere familiakoak ordea, sozialistak zirenez, elizara ere ez ziren joaten.

  • Arropa dotoreekin bueltatu zen Eibarrera.

    Jesusa Astigarraga Carral () Eibar

    Eibarrera heldu zenean ekarri zituen soinekoak eta oinetakoak atentzio deitu zuten. Arropa eta soineko politak ekarri zituen. Belgikako familiarekin kontaktua mantendu zuen baina laguntza gehiagorik ez zuen jaso.

  • Amak Habanan joan zitekeela uste zuen.

    José Mari Oyarzabal Landa () Eibar

    Gerra hasi zenean Lamiakon zeuden. Anai-arrebak Habana itsasontzira amarekin joan ziren. Amak beraiekin joan zitekeela uste zuen, baina ez zioten pasatzen utzi. Bere arrebak orduan 11 urte zituen.

  • Crimeako udak.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Crimean pasatu zuten bigarren uda, berriz Kiev-era bueltatu baino lehenago (1938ko edo 1939ko uda?). Goitik eta ezkerretik hasita: Alberto Santo Tomás (Donostia), Desiderio González (Barakaldo), Fidel Alonso, Amilibia (Donostia), Pilar Escalera (Barakaldo).Erdian: Antonio Lekunberri (Eibar), Feliz Ormaetxea (Eibar), Jose Luis Larrañaga (Eibar), Jose Muguruza (Eibar). Behean: Alejandro Barrera (Bilbo), Roberto Marcano (Eibar), Ignacio Ormaetxea, Ricardo Canteli (Bilbo), Vasilisa Albarran (Bilbo).

  • Neska taldea Krimeako erietxean.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Kiev-en egon ziren ume eta gazte taldea Krimeako erietxean. Argazki honetan gehienak neskak dira baina goian Alberto Santo Tomas eta Jose Luis Larrañaga ere badaude. León Oleski, itzultzaile argentinar bat erdialdean. Roberto atzealdean dagoen umetako bat omen da. 1938 edo 1939ko argazki bat.

  • "Acrosport" Kieven.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Kieven ikasitako ikasgai batzuk aipatzen ditu. Errusiarra ondo ikasi zuten, heldu zirenean erdararaz ikasten bazuten ere.

  • Oroitzapenen albuma.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    "10- julio- 1947. Décimo aniversario de la estancia de los niños españoles en la Unión Soviética". Bertan oparitutako albuma erakusten du. Bertan gordetzen ditu amak Sobietar Batasunera bidalitako eskutitzak.

  • Amuategi Batailoiaren kamioian Sestaora.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Zugaztietara Eibar bonbardatu zutenean joan ziren. Eibar bonbardatu zutenean, nazionalak 3 kilometrotara zeuden. Amuategi batailoiak kamioi bat antolatu eta Sestaora joan ziren (Zugaztietatik pasatu ondoren?). Sestaon zeudela bidali zion amak Errusiara.

  • Errusian euskara ahaztu eta gaztelera ikasi.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Errusiara joan baino lehenago euskaraz bazekien. Ondo hitz egiten zituen bai eibartarra, baita Zugaztietako euskara ere. Bertan ahaztu zitzaion eta gaztelera ikasi zuen. Oso irakasle onak izan zituen; Isaias Alvarez Etxaniz, Bilboko zinegotzi izan zena, besteak beste.

  • Habana itsasontzian Burdeosera.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Habana itsasontzian Burdeoseraino eraman zituzten umeak. Han Frantziara zihoazenak geratu ziren. Robertoren txartelean "Expedición a Rusia" ipintzen zuen, bakoitza bere zenbakiarekin (Robertorena: 1735). Errusiako umeak, Frantzian geratzen zirenei jaten ematen ziela ikusterakoan, itsasontzitik jaitsi nahi izan ziren.

  • Habanatik Sontay-ra.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Sobietar Batasunera zihoazen umeak ere Habanatik jaitsi eta Sontay izeneko eta besoa besteko arratoiak zituen ikatz kargaontzi frantses baten sartu zituzten. Kargaontzi hartako tripulazioaren gehiengoa vietnamita zen (Vietnam -Indochina- Frantziako kolonia izan zen), Gehien gogoratzen duena aluminiozko plater batzuetan ematen zieten arroz itsaskorra da. Umeek, arroza sabaira bota eta erantsita geratzen zen. Bidaiak 13 egun iraun zuen eta ez du gogoratzen zerbait jan zuen edo ez.

  • Bidaia osoa kubiertan.

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Bidaia oso txarra izan zela gogoratzen du eta umeen artean iskanbila galantak sortzen ziren. Bera beti kubiertan, oso txikia baizen: 1,16 metro neurtzen zuen eta 21 kilo zituen orduan.

  • Amatxoren eskutitzak

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Errusian egon zen lehenengo urteetan ez zuen etxeko berririk jaso. II Mundu Gerra bukatzean jaso zuen amaren lehenengo eskutitza (eskutitz guztiak album baten gordeta ditu). Eskutitz hartan bi alaba zituen alargun batekin ezkondu zela, aita fusilatu zutela, osabak bi seme izan zituela eta beste hainbat kontu esaten dizkio. Amak eskutitzak Frantziatik bidaltzen zizkion, ahizpa biki batzuen bitartez.

  • Roberto Marcano Magunacelaya/ Montes Urales/ Rusia

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Lehenengo eskutitza 45 edo 46an jaso zuen, II Mundu Gerra bukatu bezain laster. Orduan amak non zegoen ere ez zekien eta gutun-azal hartan ipintzen zuen gauza bakarra zen: Roberto Marcano Magunacelaya/ Montes Urales/ Rusia, eta hala ere, heldu egin zitzaion. Antza denez, Sobietar Batasuneko gobernuak gerrako ume guztien datuak zituzten eta horregatik heldu zitzaion eskutitza.

  • 8 urte amarekin harremanetan jartzeko

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Bigarren eskutitza xehetasun gehiagorekin iritsi zitzaion. Berak ere argazkiak bidaltzen zizkion amari, Frantziako bikien bitartez. Kontaktua berreskuratu zuenean Robertok 15 urte zituen eta amari bere neurriak eta pisua bidali zizkion. Ordutik aurrera eskutitz asko jaso zituen eta guztiak ditu gordeta.

  • Amatxorengatik etxera bueltan

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Roberto lehenengo bidaian apuntatu zen eta 56an amatxorengatik itzuli zen.

  • Balentziatik Zaragozara autobusean

    Roberto Marcano Magunacelaya () Eibar

    Errusiatik 400 pertsona baino gehiago itzuli ziren. Denak ez ziren erbesteratutako umeak, haien emazteak eta seme-alabak ere tartean zeuden. Errusiarrekin ezkondutako emakumeak ezin izan ziren itzuli. Balentziatik Zaragozara joan ziren 18 autobusetan. Zaragozan, amarekin, pentsio baten egon zen pare bat egunetan.

  • Begoña Zaldibar Ingalaterrara "txangoa"

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    11 urte egiteko zituen Ingalaterra bidali zutenean, bere anaiarekin eta bi lehengusurekin. Aita eta amarekin joan zen baina ez du gogoratzen nola. Gerrarengatik bidaltzen zituztela esan zioten etxean. Beraiek txango bat izango balitz bezala hartu zuten, gerra segituen bukatuko zela uste baitzuten.

  • Begoña Zaldibar Kanpamentuan ez zitzaien ezer falta

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Southamptonera iritsi zirenerako kanpamentua prest zegoen. Harrera ona egin zieten, ogi zuri eta guzti. Heldu bezain goiti-behera garbitu zituzten. Kanpin-dendetan egiten zuten lo, baina ez zitzaien ezer falta: garbitasuna,medikuak…

  • Begoña Zaldibar Bera Londresera eta anaia Liverpoolera

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Southamptoneko kanpamentura iritsi zirenean anaia eta lehengusu bat ez zituzten berriro ikusi. Southamptonetik kolegio batera eraman zuten. Begoña Londresera eraman zuten eta anaia eta lehengusua Liverpoolera. Noizbehinka lehengusuaren eskutitz bat jasotzen zuen. Gurasoek elkarrekin zeudela uste zuten.

  • Begoña Zaldibar 9 hilabete bakarrik

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterran 9 hilabete bakarrik egon ziren. Gerra Zibila amaitu barik zegoen, baina gurasoak beraien eske zeuden. Etxean gertatzen ari zenaren berri bazuen, baina ez zuen eskutitz asko jaso, bat edo bi.

  • Begoña Zaldibar Xurgagailua lehenengo aldiz ikusi zuenekoa

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Irlandako bi moja zeuden eta euskaldunak asko maite zituzten. Ingalaterrara heldu zenean atentzioa gehien deitu ziona xurgagailua izan zen. Holako bat ikusten zuen lehenengo aldia zen. Mojari uzteko utzi eta zorabiatu egin zen.

  • Begoña Zaldibar Batzuetan gozokiak edo jostailuak eramaten zizkieten

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ostiralero babarrun zuri handiak eta zaporegabeko arraina jaten zuten. Gosaria batez ere oso ondo. Batzuetan gozokiak edo jostailuren bat eramaten zieten.

  • Begoña Zaldibar Neskato bizkaitarrak kolegioan

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterrako argazki bat erakusten du. Beste hiru neska daude berarekin, Bilboko 2 eta Zeanuriko 1. Ez zituen berriz ikusi.

  • Begoña Zaldibar Kolegioko neskatoak

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Kolegioko beste argazki bat. Kolegioko neska guztiak daude, bera eta lehengusua barne.

  • Begoña Zaldibar Liburua opari

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    "Premio a la señorita Begoña Zaldibar por su buena conducta durante su permanencia en el colegio de las Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús. Honor Oak- London SE 23- junio de 1937/ enero 1938"

  • Begoña Zaldibar Aitaren partiduko hileko kuota

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    "Euzko- Alderdi Jeltzalia (Partido Nacionalista Vasco). Abando'ko Uri-Buru-Batzara. 215 Zaldibar tar Gergori, Autonomia, 50-5º. Goian ataturiko alderdikidiak bi laurleko ordaindu dauz ila onetako saritzat. 1937- Epala (Marzo). Lendakarija, JORALA, Txindizaña."

  • Begoña Zaldibar Aitaren txartela

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    "EUZKO- ALDERDI JELTZALIA/ PARTIDO NACIONALISTA VASCO. Zaldibar 'tar Gergori/ Abando 13 Dic. 1930"

  • Begoña Zaldibar Lehen Jaurnatzeko oroigarria

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    "JORALAREN 15'KN BEGOÑA'KO AMAREN TXADONAN LENENGOZ JAUNARTU EBEN. Zaldibar eta Oyanguren tar Miren Begoñe. IKASLIAK 1934'GKO EUZKO IKASTOLA BATZA'REN". Bestaldean: "EMOGUZU GAUR BE GEURETZAKO OGIA (…). NI NAZ GOTIK JATSI NAZAN OGI BIXIJA: OGI AU JANGO DAUNA BETIKO BIXIKO DA (Joann VI, 51, 52)"

  • Rumbo a Francia

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Tanto Francia como Inglaterra no intervinieron en la Guerra Civil, pero tuvieron el gesto de auxiliar a las familias. En el Molton fueron rumbo a Francia.

  • Recibidos con pan blanco

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Desembarcaron a 14 kilómetros de Burdeos. Del barco fueron trasladados en tren y después en autobús a un campamento. Los franceses les recibieron con barras de pan blanco.

  • Viaje frustrado a Bélgica

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    A través de una orden les anunciaron que en el campamento solo podían quedarse ancianos y niños. Los adultos, tanto hombres como mujeres, tenían que volver a España. Los niños que se quedaran iban a ser acogidos por familias belgas. A Jose Luis, Felipe y a él mismo los metieron en un autobús rumbo a Bélgica. A unos pocos kilómetros recibieron una contraorden y se suspendió el viaje.

  • Responsabilidades del hermano mayor

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Tras unos días en el campamento los padres tuvieron que marcharse a Barcelona. A ellos los trasladaron a otra colonia a 14 kilómetros de Burdeos. Allí se tuvo que ocupar de sus hermanos pequeños.

  • Emilio de los Toyos, presidente de las cooperativas españolas

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Estando en la colonia oyó por la radio que a su padre, Emilio de los Toyos, lo habían nombrado presidente de las cooperativas españolas. Poco a poco se fue normalizando la vida en la colonia. Incluso llegaron maestras de Bizkaia que les empezaron a dar lecciones en euskera.

  • El tío Juan exiliado en México

    Juan De los Toyos Garay (1923) Eibar

    Su tio Juan, exiliado en México, siempre decía que él "había entrado en México, pero que México no había entrado en él". Murió allí.

  • Gerra hasi eta familia banandu

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    Jose Antonio Gonzalez Acha Eibarren jaio zen, Isasi kalean, 1931eko otsailaren 16an. Anaia bat eta arreba bat ditu. Gerra hasi zenean denak banandu ziren: arreba eta bera Frantziara; ama, amona eta urte bateko anaia txikia hemen geratu ziren.

  • Santurtzin Habanan ontziratu

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    5 urte zituen Frantziara bidali zutenean. Ez du gogoratzen zer esan zioten, baina bai Santurtzin Habana itsasontzian ontziratu zirela. Amarekin joan ziren. Bidaia ere gogoratzen du.

  • Familia ona tokatu zitzaion

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    Frantzian lehenengo kolegio batera eraman zituzten. Gero familiatan banatu zituzten, bera familia batera eta arreba haien koinatuen etxera. Bere familia diruduna zen. Oso ondo bizi izan zen han. Eskolara ere bidali zuten eta gaztelera guztiz ahaztu zitzaion.

  • Ume baten bizitza normala

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    Frantzian eskolan 3 urte ibili zen; Eibarren batez. Hango eguneroko bizitza ume baten bizitza normala zen: eskolara joan, lagunekin jolastu

  • Pena handia itzuli behar izan zenean

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    Frantzian "tio" eta "tia"-rekin eta haien alabarekin bizi zen. Semea soldadutza egiten zegoen. Han zegoen bitartean ez zuen hemengo familiarekin kontakturik eduki, Eusko Jaurlaritzak erreklamatu zituzten arte. Negar mordoa egin zuten orduan, familiako kide bat gehiago zelako. Etxera itzuli eta ez zekien ez euskaraz eta ez gaztelaniaz, amarekin ulertzeko ere arazoak.

  • Habana itsasontzia umez beteta

    José Antonio González Acha (1931) Eibar

    Habana itsasontzian zeudela urpeko bat agertu zen eta kubiertan zeuden umeei makurtzeko eskatu zien. Azkenean ez zen ezer gertatu. Itsasontzia haurrez josita zegoen.

  • Nos recogieron en Fuenterrabía

    Armando Arizmendiarrieta (1928) Eibar

    De Francia llegaron a Fuenterrabía. Recuerda una especie de palacio con una gran verja. Fue su madre a recogerlos. Entre los hermanos hablaban en francés pero como era del agrado de sus tíos, se lo prohibieron y al final olvidaron el idioma.

  • extefana irastorza Gerra zibila lehertu zenean jendea Hondarribiatik Hendaiara ihesi

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Hamaika urte zituen Extefanak Espainiako gerra zibila lehertu zenean. Kanetako portura joan zen Extefana, eskolara joan aitzin ohitura zuen gisan, eta hara non ikusi zuen Hondarribia sutan. Barku txikiak zebiltzan joan-etorrian, Hondarribitik Hendaiara jendea ekarriz. Negarra begian egon omen zen begira. Denbora airean joan zitzaion ordea, eta etxeratzean ahizpa haserre zuen zain, eskolara joateko garaia aspaldi pasa zela eta.

  • extefana irastorza Hegoaldeko Gerra Zibileko errefuxiatuak Hendaian

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Hendaiarrek eta Hendaian lehendik ziren hegoaldekoek ere jendea hartu omen zuten haien etxeetan. Extefanaren etxean bi gazte hartu zituzten. Pilip eta Koxe. Koxe, Behobiakoa zen, errepublikarra, eta gogoan du Extefanak haren amorrua, eta nola egiten zien oihu "Viva la república!" pasatzen ziren hegazkinei.

  • eustaquia urkia Hondarribiko bizimodu errazetik Hendaiako estutasunetara

    Eustaquia Urkia Berra (1929) Hendaia

    Hondarribian bizi zirenean, ongi bizi ziren. Baina geroago, Hendaiara joan zirenean, miseria ezagutu zuten. Hasieran ez zekien frantsesez, baina zerbait ikasi zuenean, diru pixka bat irabazteko balio izan zion.

  • eustaquia urkia Hondarribitik Hendaiara itsasontziz ihesi

    Eustaquia Urkia Berra (1929) Hendaia

    1936an gerrarengatik joan ziren Hondarribitik Hendaiara itsasontziz. Itsasontzi hartan 40 lagun joan ziren. Gerora, izeba bat Hondarribira itzuli zen familiarekin; beste izeba bat Bartzelona aldera joan zen, baina Eustaquiaren familia Hendaian gelditu zen.

  • eustaquia urkia Errefuxiatua izanda, Hendaian harrera ona

    Eustaquia Urkia Berra (1929) Hendaia

    Berak ez du inoiz arazorik izan Hendaian Hondarribikoa izateagatik. 14 urtera arte ibili zen eskolan. Etxean euskaraz hitz egiten zuen, baina kanpoan ez, bere lagunek ez baitzekiten euskaraz. Berak eskolan eta lagunartean ikasi zuen frantsesez.

  • Telesforo Oiarbide Gerra garaian bazuten elkarren berri

    Telesforo Oiarbide Zabaleta (1923) Hernani

    Gerra garaian ere jakitzen zen baztarretan gertatutakoaren berri. Egunkariek ere zabaltzen zituzten berriak. Gernikatik inguruko baserri batera ihesi etorri ziren eta berak baserriko lanak egiten zizkien, morroi moduan.

  • Juanita Izagirre Latxeko nagusia gerra garaian ihesi

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Latxen ere egiten zen ikatza eta ozpina. Langile asko izaten zituen. Gerra garaian Latxeko nagusiak ihes egin zuen soldaduek eraman aurretik, norbaitek mendiz bestaldera eramanda. Nagusiarekin lan egiten zuen bat kartzelaratu egin zuten. Fusilatua izatetik nola libratu zen kontatzen du.

  • Paxkoala Kortadi Hernanitik ihesi joandakoak

    Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani

    Tiroetatik ihesi joan zirenek ez zekiten nora zihoazen ere. Asko ezagunak ziren. Batzuek urteetara bueltatu ziren. Etxeak hustu zituzten.

  • Irune eta Xatur Karrera Aita gordean

    Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930) Hernani

    Xatur eta Iruneren aita frentera joateko adinean zen oraindik gerra piztu zenean. Gordeta eduki zuten gerra bukatu arte.

  • Irune eta Xatur Karrera Arpilatze eta lapurretak

    Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930) Hernani

    Gerra garaian ihesi joandako jende gehienaren etxeak arpilatu zituzten, baita Karrera-Etxeberriatarren bizitokia ere.

  • Antonio Lizeaga Errefuxiatuak Epeleko Etxeberrin

    Antonio Lizeaga Arrieta (1932) Hernani

    Gerra ondorenean, errefuxiatuak eta denetarikoak izan zituzten Epeleko Etxeberrin.

  • Inazio Zubiarrain Preso nahi ez eta ihes

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Inazioren anaia zaharrenaren gora beherak frontean eta alemanek Gernika bonbardatu eta gero ihes eginda ibili zeneko kontaketa.

  • Josepa Goikoetxea Gerra hasi zenean, Hendaiara ihesi

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Gerra egun batzuetako kontua zela esaten zuten, baina ez. Orduan ez zuten politikaz ulertzen. Senarra 18 urterekin eraman zuten gerrara. Hendaiara joan ziren, beldurrez. Aita geratu egin zen, behia ume egiteko zegoelako. Guadalupetik ihes egindako preso bat salbatu zuen. Hilketak.

  • Josepa Goikoetxea Hendaiara joan zirenekoa

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Hendaiara joan zirenean, ondo egon ziren; aita han lanean ibilia zen aurretik, 12 urtetik 28ra arte, ardo-biltegi batean. Egun batzuk egin zituzten, eta gero buelta. Hilketak. Gurutzeko arroketara joaten ziren ezkutatzera.

  • Ebarista Imaz Herria gerratik ihesi

    Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia

    Gerran, Hondarribiko 18 mutil hil ziren, soldadu joanda. Jende askok ihes egin zuen herritik, frontera ez joatearren. Ahizpa zaharrenak eta anaia gazteak lortu zuten Iparraldera ihes egitea, eta han gelditu ziren gerra bukatu arte.

  • Juanito Altuna Hiru urterekin Hendaiara

    Juanito Altuna Arranbide (1933) Hondarribia

    Hiru urterekin San Pedro kaleko etxea utzi eta Hendaiara joan ziren. Bi urte inguru pasatu zituen han, beste familia batekin. Sei senidetan zaharrena da. Hasieran baporean bizi izan ziren Hendaian.

  • Juanito Altuna Hendaiatik Hondarribira buelta, bost urterekin

    Juanito Altuna Arranbide (1933) Hondarribia

    Hendaiako oroitzapenak. Domingo Ospital. Hendaiako kasinoaren azpian egiten zuen lo. Goserik ez zuen pasatu. Bost urterekin bueltatu zen Hondarribira. Amak bentan egiten zuen lana. Ama portuarra zen, aita Elgetan jaioa, baina arrantzalea; aitona mikeletea zen, Eskoriatzakoa berez.

  • Migel Imaz Gerra hasi zeneko kontuak

    Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia

    Bi hilabeterekin joan zen Txapelingoiara bizitzera. Bost senide ziren, eta bat gerran hil zen. Hendaiara joan ziren ihesi, izututa. Bonbak. Guadalupeko gotorlekura joan ziren. Irun sutan; hurrengo egunean joan ziren Hendaiara.

  • Migel Imaz Hondarribitik Hendaiara ihesi

    Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia

    Hendaiako oroitzapenak. Lasto artean jarri zituzten lotan, pabilioi batean. Arkakusoak zeuden.

  • Migel Imaz Hendaiatik bueltan etxera, hurrengo egunean

    Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia

    Bartzelonara bidali nahi zituzten jendarmeek, autobusean; ihes egin zuen. Batel batera igo, eta Hondarribira bueltatu zen. Emakume bat uretara erori zen. Villa batera joan ziren bueltan, ganadua hara eramana zutelako.

  • Adelaida Sorondo Bueltan, gazteak kartzelara

    Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia

    Hendaiara joan ziren gerra hasi zenean, eta hiru urteren buruan bueltatu. Gazteak Ondarretako kartzelara eramaten zituzten. Izeba Saturrarango kartzelara eraman zuten.

  • Adelaida Sorondo Hendaiako portuan bizitzen

    Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia

    Hendaian garaje batean egin zuten lo, eta gero etxebizitza batean. Amak sareak konpontzen zituen. Batelarekin joan ziren. Laugarren senidea han jaio zen; medikuak (Don Arturo) esan ziena.

  • Maria Angeles Elduaien Bueltan, aitak itsasontzia erosi zuen

    Maria Angeles Elduaien Emazabel (1936) Hondarribia

    Ziburun jaio zen. Gerra hasi zelako joan ziren hara. Bueltan, etxerik ez zuten. "Estrella del mar" arrantza-ontzia erosi zuen aitak; uretara nola bota zuten, behiekin.

  • Maria Angeles Elduaien Bueltan, etxerik ez; Ziburuko bizimodua

    Maria Angeles Elduaien Emazabel (1936) Hondarribia

    Bueltan, etxerik ez zuten eta Villa Pepitara joan ziren bizitzera, errentan. Ziburun bizi zirenean, ezinikusiak. Arraina jatetxeetan saltzen zuen amak, plazan arazoak zituelako. Iparraldeko arrantzaleak.

  • Mari Kruz Alkain Capbretonen bizi izan ziren

    Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia

    Guraso biak portuarrak ziren. Aita arrantzalea zen; zazpi senide ziren, eta bi itsasontzi zituzten. Zortzi senide ziren; gerra hasi zenean, zazpi, Ziburura joan zirenean. Donibane Lohizunen ez zieten arrantza egiten uzten, eta Capbretonera joan ziren.

  • Mari Kruz Alkain Gerra hasi zenean, iparraldera ihesi

    Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, 10 urte zituen. Aita errepublikanoa zen, zinegotzia, eta ihesi joan ziren. Amak janari-denda zuen. Dena eraman zuten. Bueltan ez zuten dendarik. Aitaren itsasontzian joan ziren. Ameriketara joateko puntuan egon ziren.

  • Mari Kruz Alkain Capbretongo eta Ziburuko bizimodua

    Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia

    Capbretonen aita arrantzara joaten zen eta amak sareak konpontzen zituen, izebarekin. Neguan, arrantzarik ezin egin, eta Baionako babeslekura joan ziren. Zer jaten zuten. Ziburun hiru osaba zituzten, baina lanik ez. Eskolara joan zen han, mojetara. Gero Capbretonen ere bai.

  • Joxe Migel Elduaien Gerra garaian, Donibane Lohizunera

    Joxe Migel Elduaien Emazabel (1934) Hondarribia

    Ama portukoa zen, arrantzaleen alaba. Gerra denboran, Donibane Lohizunera joan ziren; hantxe jaio zen arreba. Nolatan joan ziren hara.

  • Luis Iriazabal Gerra etortzean, ihesi bestaldera

    Luis Iriazabal Oronoz (1926) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, bestaldera joan ziren. Amaren lehengusu bat zegoen han, eta etxean hartu zituzten, baina ez oso gogo onez. Kalean ere gorrotoa sumatzen zen beraien kontra.

  • mertxe birto Gerra hasi zenean, Hendaiara

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, aita eta beste bi gizon guardiak egiten jarri zituzten kai zaharrean. Batelak hartu, koltxoiak eta umeak barruan sartu, eta Hendaiara joan ziren. Handik Ziburura. Ama Hendaiara joaten zen arraina saltzera. Tiro-hotsak.

  • mertxe birto Eskolan frantsesez ikasi, eta bueltan erdara jakin ez

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Eskolan ibili zen umetan; baina idazten eta irakurtzen frantsesez ikasi zuen, Ziburun. Bueltan ez zekien erdaraz. Gurutzeko mojekin ibili zen gero.

  • mertxe birto Etxean tokirik ez, eta izebarenean lotan

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Guraso biak ziren portuarrak. Jatorria. Birto abizena nondik datorren. Corellan den jauregia: Birto de Bera. Bederatzi senide izanda, lo egiteko nola konpontzen ziren. Ziburun, izebaren etxean. Bueltan, Santiago kalera joan zen beste izebaren etxera; biak ohe bakarrean. Etxera bueltatu zenean, bera etxeko lanen kargu.

  • mertxe birto Bueltan, ume denak frantsesez

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Madalen karrikan bizi izan zen urtebetez, Ziburutik bueltan. Izebarekin egiten zuen lo, ohe berean. Ume guztiak frantsesez hizketan aritzen ziren kalean, hiru familia bateratsu bueltatu zirelako. Daniela laguna.

  • mertxe birto Anaien alde otoitz egiten

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Ziburun ermita batera joaten ziren, gerran zituzten anaien alde otoitz egitera. Ziburun goserik ez zuen pasatu, umeak pozik bizi ziren. Amak bazituen hartzaileak, eta ondo saltzen zuen.

  • Joxe Ramon Goikoetxea Gerra nola hasi zen eta nola bukatu

    Joxe Ramon Goikoetxea Berra (1931) Hondarribia

    Gerra hasi zeneko kontuak. Etxetik atera zituzten. Granada erori zen etxera, eta aita airean bota zuen. Metraila puskak biltzen, jolasteko. Beste baserri batzuetara joaten ziren lotara. Hondarribia hutsik geratu zen. Nazionalak sartu zirenean, Arma plazan zeuden. Festa. Baleares ontzian hil ziren gazte asko.

  • Julian Lekuona Gerra garaian arraunean arrantzan

    Julian Lekuona Igos (1922) Hondarribia

    Arrantzale asko arraunean ibiltzen ziren arrantzan, gerra ondoan. Hendaiara joan ziren, eta hiru urte egin zituzten han. Gerra hasi zenean, sirena jo zuten. Gerra garaian ez zieten itsasora joaten uzten; iparraldean bai, txipiroitan ibiltzen zen aitarekin.

  • Julian Lekuona Hendaiara ihesi, koltxoiak hartuta

    Julian Lekuona Igos (1922) Hondarribia

    Hendaiara joan zirenean, koltxoi bila bueltatu zen, eta ama bere bila. Hondarribitar asko joan ziren ihesi.

  • carmen gonzalez Hendaian, itsasontzi batean bizitzen

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Harresian dago bere jaiotetxea. Balkoitik bonbak erortzen ikusten zituzten; behin, anaiaren lagun bat hil zen. Hendaiara joan ziren, eta handik Irun sutan ikusi zuten. Itsasontzi batean bizi izan ziren hiru familia. Frente Popularrera joaten ziren jatera. Batzuk Bartzelonara bidaltzen zituzten trenez. Milizianoek ontzia hartu nahi zuten, baina ez zuten lortu.

  • Adelaida Etxeberria Gerra hasi zenean, Hendaiara

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Etxetik inor ez zen gerrara joan. Aita Hendaian egon zen 13 hilabetean eta bueltan arazoak izan zituen: etxean preso eduki zuten eta Logroñora ere bidali zuten. Beraiek 15 egun bakarrik egin zituzten han. Aitak gehiegi kontrolatzen zituen alabak, beldurrez zegoen beti.

  • Adelaida Etxeberria Hendaiako egonaldia; Irun erreta

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Osabaren itsasontzian joan ziren Hendaiara. Lasto artean egin zuten lo. Aitak 13 pezeta ordaintzen zituen pentsio gisa. Buelta gogorra izan zen. Irun erreta ikusi zuen bueltan.

  • Dionisio Amundarain Alegria Ibarran gutxi batzuk zeuden politikan sartuta

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Baserrietako jendeak ez zuen alde egin, baina Tolosako kaleko jendeak bai: alkateak, zinegotziek eta horrelakoek. Ibarran ez zegoen politikarik. Karlistak bazeuden. Errepublikanoak bi edo hiru. Komunistarik ez zegoen. Sozialistak bi edo hiru. Gehienak karlistak ziren Ibarran.

  • Laura Arrizabalaga Zumaiarrak alboko etxean gerra garaian

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Gipuzkoatik ihes egindako zumaiar batzuk egon ziren ezkutatuta euren alboko etxean. Baina ez daki nork ekarritakoak ziren edo nola heldu ziren. Geroago ere ama joaten zen Zumaiara; beraz, jarraitu zuen harremana izaten, baina seme-alabek ez.

  • Antonia Mujika Francoren soldaduen sarrera Donostian

    Antonia Mujika Urrestarazu (1916) Idiazabal

    Irizar jatetxetik Hotel Aranara joan zen. Gerra garaian, hoteleko zerbitzari askok Bilbo aldera ihes egin zuen. Arriskutsua zen Donostia. Kalean hildakoa ikusi izan du. Soldadu frankistak ikusi zituen postontzietako bandera errepublikanoak ezabatzen.

  • Justina Iparragirre Gerrak hondatu zien tabernaren negozioa

    Justina Iparragirre Eizagirre (1913) Irun

    Auzoan portzelana lantegia egin zuten garai hartan, eta langile asko ibiltzen zen Ongi Etorri tabernan. Mahaietan ez zen zapirik jartzen. Ahizpa sukaldari ona zen. Gerra hasi zenean, miliziano asturiarrak joan ziren. Erreketeak sartu zirenean, ihesi joan ziren.

  • Justina Iparragirre Ahizparen ibilerak, Bartzelonan

    Justina Iparragirre Eizagirre (1913) Irun

    Ahizpa Hendaiara joan zen familiarekin, taberna utzita. Handik Bartzelonara bidali zituzten. Trenbideko langile baten alarguna zenez, toki ona eman zieten bizitzeko editore baten jauregian. Bonbardaketa batean etxea txikitu zuten.

  • Justina Iparragirre Gurasoekin geratu zen, baserrian, gerra garaian

    Justina Iparragirre Eizagirre (1913) Irun

    Anaia gazteena ezkonberria zen gerra hasi zenean, baserrira. Frantziara joan zen, gurasoak utzita; ez zuen gerrara joan nahi. Bera geratu zen etxean.

  • jose antonio etxeberria Oinez toki guztietara; gerrako kontuak

    Joxe Antonio Etxeberria Txantre (1938) Irun

    Zezenarengana eramaten zituzten behiak, oinez, baita ferratokira ere. Elizara ere oinez joaten ziren, Behobiara. Doktrina. Amaren fedea. Gerra garaiko kontuak: amak egindako eskapada, bestaldetik etorrita. Etxea kiskali zieten.

  • Joxepa Setien Mimizaneko itzulera eta herri erdalduna

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Andino delakoaren gurdira igota sartu ziren Irunen Joxepa eta familiako denak, Mimizanetik trenean itzuli eta gero. Irungo kalean jende gehienak gazteleraz egiten zuenez, Joxepak uste izaten zuen euskaraz entzuten zituen guztiak familikoak zituela.

  • Joxepa Setien Mimizanetik Irunerako bidaia

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Gerra ondoren 8 urte egin zituzten Mimizanen, eta itzuleran, Hendaian egin zuten gau batez lo, Irunera iritsi baino lehen. Han ikusi zuen Joxepak bainuontzi bat, lehendabizikoz.

  • Joxepa Setien Aiako Harriarekin harrituta

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Mimizan inguruan oso mendi gutxi ikusita zeuden Joxepa eta haren bi anaiak. Irunera itzuli zirenean, Aiako Harria ikusteak harritzen zituen.

  • Joxepa Setien Mimizango egonaldia

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Mimizanen 8 urte egin zituzten Joxeparen anai biek eta gurasoek. Oso ongi egokitu ziren hango bizi-erritmora, eta egonaldi baketsua izan zuten. Amari bizilagun batek erakutsi zion frantsesez irakurtzen.

  • Joxepa Setien Aitak gaskoiz mintzatzen ikasi zuen

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Joxeparen aitak gaskoiz hitz egiten ikasi zuen Mimizanen, bertakoekin baso-lanetan aritzen baitzen.

  • Joxepa Setien Joxe Jabier eta soldadu alemanak

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Bigarren Mundu Gerrak Mimizanen harrapatu zituen. Alemaniako soldaduekin Joxeparen anaia Joxe Jabierrek izandako pasadizoa.

  • Jose Txintxurreta Lleidaraino joan ziren gobernuak ebakuatuta

    Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta

    Santa Apoloniatik Ezkurdi ostera joan ziren bizitzera, eta handik Barrenkalera. Gero gerra hasi zen. Orduan, lehenengo jaunartzeko argazkiak ateratzera Bilbora joateko ohitura zegoen. Jose, argazkiak ateratzera joateko trenaren zain zegoela, Durangon bonbak jausten hasi ziren. Karrantzara egin zuten ihes, eta handik Ribadesellara eta Lleidako Nalec herrira.

  • Jose Txintxurreta Lleidatik Bartzelonara, eta handik Frantziara

    Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta

    Lleidako Nalec herrian ama jarri zuten errefuxiatuen buru, eta Tàrregara joaten zen orgarekin elikagaiak ekartzera. Bertako oliba eta mahatsen uzta bukatzen zenean, errefuxiatuek hondarrak batzeko baimena zuten. Nalec-etik Bartzelonara bidali zituzten, eta handik "Stanmore" itsasontzian Frantziara eraman.

  • Jose Txintxurreta Frantziatik etxera bueltan

    Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta

    Frantzian eskolara joan zen Jose, eta frantsesez berba ondo egiten ikasi zuen. Aita Santoñako kartzelan preso zegoen; eta, libratu zutenean, familia ere Frantziatik etxera bueltatu zen. Barrenkaleko etxea suntsituta aurkitu zuten, eta amaren senide batzuen baserrira joan ziren bizitzera.

  • Bittori Zarrabeitia Patxikonekoak Frantziara joan ziren, eta bueltan, etxea okupatuta

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Patxikoneko baserrikoek txerria hil zuten behin eta beraien izekonera ekarri zuten, baina udaletxean entregatu beharra zegoen. Raimundita izeneko oiloa ere ekarri zuen bere izekok. Hala ere, gerora, Patxikonekoak Frantziara joan ziren, luzaro egon ziren bertan. Frantziatik bueltatu zirenean, etxea okupatuta aurkitu zuten, Errenteria auzoko batek okupatu zuen, bonbardaketan etxe barik gelditutako batek. Etxea libre geratu arte, beraien etxean egon ziren Patxikonekoak.

  • Garbriel Nogues Martikorena Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Iruñean aritu zen ikasten jostun izateko, eta oporretarako etxera etorri zenean hasi zen gerra. Gerra hasi zeneko oroitzapenak gogoan ditu: altxamenduak, erreketeak, moroak, haiei buruzko esamesak... Hemengo jendea prestatzen hasi zen moro eta erreketeen aurka egiteko, psikosia egon zen. Azkenean, jende askok alde egin zuen herritik Bizkaia aldera: Gabrielen familia Eibarko familiarteko batzuen etxera joan zen hasieran; gerora, Gorozikako baserri batera joan ziren denak batera; handik Bilbora; baina, Bilbo ebakuatu zutenean, familia guztia Frantziara joan zen eta Gabrielek Bilbon geratu behar izan zuen 17 urte zituelako. Bilbon bera bakarrik geratu zen eta nola-hala moldatu behar izan zuen aurrera egiteko. Nahita ere ezin zuen Lasartera itzuli orduan, frontea baitzegoen tartean.

  • Garbriel Nogues Martikorena Familiari Frantzian oso harrera ona egin zioten

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Gabrielen familia Bilbotik barkuz joan zen Frantziara gerra garaian. Bretainian egon ziren, etxe bat eman zien bizitzeko, diru-laguntzak... herri hartakoek elkartasun handia izan zuten Gabrielen familiarekin.

  • valentina yeregi Donostiatik Bilbora, itsasontziz

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Loiolara joan zen, eta gero ez zegoen pasatzerik. Lubakiak zeuden Hernani gainean. Salbokonduktoa. Lau urte egin zituen etxetik kanpo. Gaua kaian pasatu, eta itsasontzian Bilbora, mutil-lagunarekin. Bilbotik Ortuellara, trenez.

  • valentina yeregi Bilbotik Ortuellara; hantxe ezkondu zen

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Ortuellan udaletxera joan ziren. Beste errefuxiatuekin elkartu ziren han, koinatarekin eta. Udaletxean ematen zieten jaten. Errietan egin zieten mezetara joan zirelako, eta ez ziren joan berriro. Loiolako andre baten kontuak. Hantxe ezkondu ziren. Ezkontza zibila, arratsaldez.

  • valentina yeregi Santurtzira; Portugaleteko zubia bota zuten

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Santurtzi aldera joan zen gero senarrarekin. Portugaleteko zubia bota zutenekoa. Tankea pasatu eta senarrak kolpea hartu zuen. Ospitalera. Santander aldera oinez, gauez zakua hartuta isil-isilik. Bengalak bota zituzten, eta lurrean etzanda. Gero automobil batek hartu zituen. Senarrarekin jarraitzea nola lortu zuten.

  • valentina yeregi Santanderren, itsasontzirako izena eman

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Santanderrera iristean, laranjak jaten. Udaletxeko ilaran. Kale-garbitzaile baten etxera joan ziren; oso behartsuak ziren, armairurik ere ez zuten. Gerrako mutilatuek ez zuten ilaran zain egon beharrik jana lortzeko. Itsasontziz kanpora joateko apuntatu zuen senarrak. Pinton London itsasontzian joan ziren Frantziara; ikatza zeraman.

  • valentina yeregi Itsasontzian ezagunak topatu, eta taldea osatu zuten

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Itsasontzian sartu zenekoa. Ezagunak topatu zituen han, alkaindarrak, eta gustura. Bidean botaka, haurdun zegoen eta. Frantziara nola iritsi ziren. Ogi zuria pastela iruditu zitzaien. Bidean Cervera itsasontzia agertu zen, eta ilunpetan egon ziren. 30 laguneko kuadrilla egin zuten.

  • valentina yeregi Frantzian ondo; haurra bertan izan zuen

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Oso ondo egon ziren Frantzian. Errefuxiatuetako batek frantsesez zekien eta arduradun jarri zuten hura. Janarekin nola moldatzen ziren. Hiru zeuden haurdun eta oheak jarri zizkieten. Ama-etxea. Zaurituak, senarra barne, handik hiru hilabetera joan ziren Frantziara. Nola elkartu ziren.

  • valentina yeregi Umearen jaiotza; erizainaren oparia

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Gizona bertan zela jaio zen umea. Ospitalean oso ondo. Erizaina madrildarra zen, eta arropak eman zizkion umearentzat. Aurretik umea izan zuenari ez zioten ezer eman, emakume dotorea zelako, beharbada.

  • valentina yeregi Miarritzen I: lehengusuaren etxean

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Miarritzera, lehengusuaren etxera; zaldi-karroan joan zitzaien bila. Lau hilabete egin zituzten han. Hotza.

  • valentina yeregi Miarritzen II: etxez etxe, gero eta hobeto

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Alargun baten etxera joan ziren. Saiatu zen neskame joaten ere, baina ez zuen lortu. Toki bakoitzeko esperientzia kontatzen du. Etxeetako bat nolakoa zen. Oiloak mutikoari txupetea kendu zionekoa. Venezuelara joan ziren batzuk. Interina hasi zen.

  • valentina yeregi Miarritzen III: senarra ospitalerako lanean

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Gizona ospitalean zegoen lanean. Hark umea zaintzen zuen, bera lanean zen bitartean. Alpargatak egiten zituzten ospitalean, Baionara bidaltzeko. Bueltatu beharra izan zuten gero.

  • valentina yeregi Alpargatak josten, Miarritzen

    Valentina Yeregui Inza (1915) Lasarte-Oria

    Alpargatak josten ibili zen Miarritzen, ospitalerako. Ez ei da zaila. Hiru puntako orratza. Interina.

  • garbine-diaz-de-mendivil-viteri Gerra denborako oroitzapenak

    Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Garbiñe ez zen eskolan ibili umetan. Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera, beste anai-arrebak "kriau" zeuden.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro, ihesean

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu Garbiñek. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera. Handik Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro zituzten ihesean. Bilbon Nafarreteko mutiko bat hil zuten tiroz.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Gerraostean, etxera buelta...

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Nafarrateko errota etxe handia zen, bi bizitza zituen. Gerra denboran, etxetik ihes egin behar izan zuten. Soldaduek ganaduak kendu zizkieten. Zenbat ganadu zuten aipatzen dute: lau behor, bost behi, idi bi, 19-20 ahuntz, 10 txerri eta oiloak. Etxera bueltatu zirenean, erabat txikituta zegoen dena: ateak apurtuta, satsez betea, lastategian zorriak...

  • Gregorio Biteri Mendieta Gerratik ihesi

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Elosun hainbat herritar hil zituen gizonaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. Gregorio meza laguntzen zegoela, bonba batek elizako horma jo zuen. Nafarratetik ganadu guztiekin ihes egin eta aitaren jaiotetxean babestu ziren, Elosun. Elosutik Ubidera eta handik Zeanurira jarraitu zuten ihesi.

  • Gregorio Biteri Mendieta Bilbotik basorik baso itzuli ziren

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Lehengusuarekin faxistak nondik ote zetotzen begira zegoela "Quinta Columna"koek tiro bat bota zioten. Kalean tiro egin eta hilda utzi zuten beste mutiko bat. Bilbotik basorik baso itzuli behar izan zuten Elosura. Lehenengo gaua Bedia herrian eman zuten.

  • Jesus Astola Nafarrete Gerran etxekoak Gasteizera alde

    Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio

    Jesus eta gurasoak Gasteizera joan ziren gerratean. Ama umedun zegoen eta seigarren umea han jaio zen. Ganaduak Marietako baserri batean utzi eta txerriak gurdian hartuta joan ziren. Bi izeko bertan zeuden neskame eta haiek antolatu zuten bertara joateko dena. Bertarako bidaia ez zen batere erreza izan.

  • Jesus Astola Nafarrete Ganadua Marietan utzita eurak Gasteizen

    Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio

    Gerra Zibilean ama umedun zegoela Gasteizera joan ziren ihesi, bertan jaio zen Juantxu, beraien neba eta anaia. Ganadua Marietako baserri batean utzi zuten; hori dela-eta, aita joan-etorrian ibiltzen zen.

  • Anjel Elorza Beitia Gerra Zibilean etxetik ihesi jaiotakoa

    Anjel Elorza Beitia (1937) Legutio

    Bere etxekoak Gerra Zibilean Duranara joan ziren ihesi eta bertan jaio zen Angel. Etxera bueltatu zirenean, etxea guztiz hondatuta topatu zuten.

  • Juana Elorza Beitia Gerran Legutiotik ihesi

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerra garaian, beraien etxekoak beste auzo bateko baserri batean egon ziren. Bere aita eta beste baserrikoena alkatearengana joan ziren laguntza eske eta hark esan zien Legutiotik joatea zela onena, herria hartuta baitzegoen. Gasteizera joateko asmoa zuten. Goizeko seietan irteten zihoazela bidearen alde batean milizianoak zeuden eta bestean erreketeak. Lukura heldu eta hegazkinak ikusi zituzten; umeak estolda batean sartu ziren. Gurdiari jarraituz Erretanara heldu ziren gauez. Bi familiak bi etxe desberdinetan hartu zituzten; patatak jan zituzten eta kortan, idien atzean, egin zuten lo.

  • Juana Elorza Beitia Alkatearen laguntzaz etxea lortu zuten gerran

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerran Legutiotik ihesi joan ziren eta Erretanara heldu ziren. Handik ihesi joandako bi familietako aitak Gasteizera joan ziren, han baitzegoen Legutioko alkatea. Etxe bat eskatzera joan ziren eta gobernatzailearengana eraman zituen. Gero beste familia bat batu zitzaien eta 19 bat pertsona bizi ziren etxe hartan.

  • Juana Elorza Beitia Ebakuazioa garaian, Duranako eskolara

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerra garaian, herria utzi eta ebakuatuta joan ziren. Orduan, Duranako eskolara joaten ziren. Egunero abestu behar izaten zuten 'Cara al sol' eskua altxatuta. Eskola hartan Legutiokoan baino gehiago ikasi zuen; gero ez zen gehiago eskolara bueltatu.

  • Juana Elorza Beitia Ebakuazioan ganadua saldu behar

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerran ganadu eta guzti joan ziren ebakuatuta. Behiak-eta saldu eta ezer barik gelditu ziren, baina bizitzeko behar zuten dirua. Aita gerra garaian egin zuten aireportura joaten zen lanera

  • Juana Elorza Beitia Duranan "Los Rojos" deitzen zien

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerra garaian Duranan egon ziren ebakuatuta eta hango askok ezinikusia zieten. "Los Rojos" deitzen zien. Andra batek asko lagundu zien; gerora jakin zuten semea kartzelan zuela eta abertzaleak zirela.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Gerra hasita, Gabonak arte herrian

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Karmen eskolan hasi berritan piztu zen gerra. Gerra 1936eko uztailaren 18 hasi zen, eta Gabonak pasa arte egon ziren herrian. Gero, ihes egin behar izan zuten; herritik alde egiten azkenak izan ziren. Ordurako, ordea, etxean ostu eta ganadu gehiena galdu zuten. Tiroak eta bonbak gogoratzen ditu: Karmen leihotik atera zuten soldaduek. Etxea apurtu ondoren, herriko beste hiru etxetan egon ziren. Gabonak pasatu ostean, Durara egin zuten ihes.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Duratik Gasteizera

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Gerra denborako kontuak. Legutiotik ihesi Duran egun batzuk egin zituzten, eta, handik, Gasteizera joan ziren, "Campo de los Palacios"era. Gasteizen, aita-amak eta hiru anai-arreba egon ziren gela batean, "con derecho a cocina". Ia negu guztia egin zuten han.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Gerran, baserria erre zieten

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Sei urtetik hamabira arte ibili zen eskolan, eta gero lanean hasi zen. Gerra hasi zenean, Gasteiz ondoan dagoen Monasterioguren herrira joan ziren babes bila. Aita EAJko buruzagia zen, eta kostata egin zuen ihes. Soldaduek etxeari su eman zioten, eta nola garretatik ihes egin zuten azaltzen du Imanolek.

  • Inazio Arregi Berriozabal Hamar urtegaz artzain

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Gerra garaian Albinara joan ziren ihesi. Han ere baserriko lanetan aritu ziren. Bien bitartean Legutioko etxea hutsik egon zen eta ez zieten uzten ezta hurreratzen ere. Albinan zeudela, hamar urte zituela, Jarindo aldera joaten zen ardiekin 80-100 buruko artaldea gobernatuz.

  • 1571 Gerratik ihesi Frantziara

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra Zibileko indar nazionalak Lekeitiora sartu zirenean, beraiek ebakuatuta joan ziren Frantziara baporean. II. Mundu Gerra hasiko zelakoan bueltatu ziren handik herrira. Jende askok egin zuen ihes itsasoz. Frantziatik bueltan, Lekeitiora bueltatu aurretik, Santurtzi inguruan egon ziren. Han eta Lekeition, soldaduen arropak garbitzen zituzten.

  • 1571 Frantziara heldutakoan, mediku-azterketa

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantziarako bidean, Santanderretik Saint Nazaire-ra heldu ziren lehenengo. Familiako asko joan ziren elkarrekin; beraietako ume bat elgorriak jota egon zen. Lantegi handi batean egon ziren bizitzen; eta, heldutakoan, medikuek artatu zituzten. Medikuekin zeudela, gizonezkoek zelan begiratzen zuten gogoratzen du.

  • 1571 Sant Nazaire-ko etxeetan bizitzen

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantziako Saint Nazaire-ra heldu eta mediku-azterketa izan ostean, bakoitzari hizki bat jarri zioten paparrean. Bere ama ume gaixo batekin gelditu zen, eta gerora batu ziren berriro. Bi etxe desberdinetan banatu zituzten.

  • 1571 Frantzian elkar ezin ulertu

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra garaian, Frantziako Saint Nazaire-ra joan ziren ebakuatuta. Etxe ingurua zelakoa zen azaltzen du. Okinarekin izaten zituzten ezin ulertuak azaltzen ditu. Bertakoek ondo hartu zituzten hara joandakoak, baina ez zekiten ezer euskaldunei buruz. Guztira hiru hilabete egin zituzten han.

  • 1571 Hiru hilabeteren ostean, etxera

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantzian hiru hilabetez egon ziren ebakuatuta, baina II. Mundu Gerra hasiko zela-eta, etxera bueltatu ziren. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten. Berak ez zituen Lekeitioko erasoak ezagutu, lehenago egin baitzuten alde.

  • 1621 Salbokonduktoa

    Begoña Ansotegi Txakartegi (1928) Lekeitio

    Salbokonduktoa oraingo karneta bezala ei zen. Gordeta dauka bat etxean, paper bat da datu pertsonalekin. Herritik kanpora irteteko zen beharrezkoa.

  • Faustino Garatea Bermeora ihesi gerra denboran

    Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio

    Hiru urte zituela sortu zen gerra. Bermeora eraman zituen amak gerra denboran. Gernika ketan zegoela itzuli ei ziren; italiarrak sartu berri ziren Bermeon. Anai-arreba asko ziren.

  • Pedro Juan Akarregi Gerra Zibileko ebakuazioa: Bermeora eta Bilbora aitarekin

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Bere ama, ume guztiak hartuta, Bermeora joan zen San Roke baporean. Bermeon, Bilbora joateko agindua jaso zuten. Bere ama eta neba-arrebak Bilbotik Muskizera joan ziren; bera aitarekin gelditu zen bertan. Ama eta neba-arrebak Santanderretik Frantzia aldera joa ziren, La Rochelle-ra; gerora, haiek ere banandu ziren.

  • Pedro Juan Akarregi Santoñatik Lekeitiora bueltan; Euzkadiko dirua

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Bera aitarekin egon zen Bilbon gerra sasoian, etxeko gainerakoak Frantzian zeuden bitartean. Euzkadiko dirua zelakoa zen azaltzen du. Santoñan harrapatu zituzten eta baporeko ikatza kendu zieten.

  • Jose Eiguren Ebakuatutako jende asko

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Gerran bapore asko bete ziren ebakuatutako jendearekin. Egoera tamalgarria zela dio: askok ez zekiten nora zihoazen ere, ume asko zeuden, jendea goseak zegoen... Soldadu italiarrak kontzejupean egoten ziren; harreman ona zuten beraiekin.

  • Juan Uribarren Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak

    Juan Uribarren Atxabal (1924) Lekeitio

    Gerra heldu zenean, Juanek aitarekin batera motor txikian alde egin zuten Santoñaraino. Ebakuazioa zelan bizi izan zuten kontatzen du zehaztasun guztiz: Armintzan zeudela, aitak soldadu joan behar zuela esan zion alkateak; faxistak Bilbora sartzerakoan, Zierbenera joan ziren eta handik Algortara; Bilbo hartu zutenean, Laredora joan ziren; azkenik, Santoñara joan ziren. Toki guztietan izan zituzten bizipen interesgarriak. Santoñan faxistak lekeitiar batzuen bila joan ziren; "Aita Guria" baporean, Leturia lekeitiarra hartu eta fusilatu egin zuten.

  • Mari Tere Aboitiz Ebakuatzeko beharra

    Mari Tere Aboitiz Iriarte (1924) Lekeitio

    Nazionalak Ondarroatik Lekeitiora sartu baino lehen, nahi zuenak ebakuatzeko aukera izan zuen. Mari Tere Kalbarioko kobazuloan ezkutatu zegoela, abisatu zieten nahi izanez gero ebakuatu zitezkeela. Bere aitaren aldeko familiako asko "San Roke" baporean joan ziren Laredon zuten senitarteko batengana.

  • Gregori Goitia Bikarioaren etxeko eskola

    Gregori Goitia Izubieta (1919) Lekeitio

    Gerra Zibilean herria ebakuatu zutenean, aitak alde egin zuen eta etxeko umeak amumagaz geratu ziren. Eliza atzeko bikarioaren etxeko eskolara joaten zen domekero.

  • Bitoria Aboitiz Gerra Zibila hasi zenean

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra hasi zenean bost urte zituen Bitoriak; hala ere, ondo gogoan ditu orduan bizitakoak. Baporean sartu ziren alde egiteko asmoarekin, baina azkenean etxera bueltatu ziren. Erasoak hasten zirenean, zubiko kobazuloan ezkutatzen ziren. Jende asko batzen zen bertan. Moilan mairuak ikusi zituela gu gogoan. Beheko botika ondoan zegoen bodegoi baten antzerakoa zen Mataklan. Eta askotan umeak bertan batzen ziren gurasoak beste zeregin batzuetan zebiltzan bitartean.

  • Bitoria Aboitiz Aita bakarrik joan zen ebakuatuta

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra garaian, beste askok egiten zuten legez, bere aitak ere baporea hartu ere alde egin zuen. Ontziak 'Aberri Eguna' izena zuen eta horrek sortutako ikarak eraginda, bakarrik joan zen.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Amagaz Kataluniara ihesi eta aita kartzelan

    Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Hamalau urtera arte izan zuen eskolara joateko aukera. Tartean bi urtez ebakuatuta egon ziren Katalunian. Lekeition jende askok egin zuen ihes, Teresaren ama lau ume hartuta joan zen: Bilbora, Meruelora (Kantabria), Kataluniara eta Frantziara. Batetik bestera zebiltzala bizitakoak ondo gogoan ditu. Bitartean, beraien aita preso izan zuten.

  • Mila Mendia Umetan frantsesa oso ondo zekien

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    Gerra zibilean Hendaian egon zen eta bertako eskolara joan zen. Lekeitiora bueltatu ostean, mojen ikastetxera joan zen. Frantsesa irakasten zuen mojak baino frantses gehiago ei zekien Milak berak. Hala ere, gaur egun ia dena ahaztu du.

  • Mila Mendia Dotrina Hendaiako mojekin

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    Gerra Zibilean Hendaian egon ziren. Dotrina mojekin ikasi zuen bertan. Beraien ama nagusiaren moduko begiak zituela-eta, asko maite zuten mojek Mila. Erreka ondora jolasten eta sua egiteko egur bila joaten ziren.

  • Mila Mendia 5.000 pezetako isuna errekisatutako etxea berreskuratzeko

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    1937ko apirilaren 28an izan zen Lekeitioko ebakuazioa eta lau urtez egon ziren Hendaian. Aita errepublikazalea zen eta ezin izan zuen beraiekin joan, fitxatuta zegoen-eta. Alemaniarrak Frantzian sartu orduko bueltatu ziren berriro ere Lekeitiora. Etxea ere errekisatu zieten eta 5.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen amak etxea berreskuratu ahal izateko. Etxea zikin-zikin aurkitu zuten. Etxera bueltatu baino lehen, etxe desberdinetan sakabanatuta egon ziren etxekoak.

  • Bitoriana Artola Gerra hasi zenean, Jaizkibelera

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Gerra hasi zenean, mendira joan ziren, Jaizkibelera. Arroka Haundira. San Juanera joan ziren. Milizianoak kamioian. Jendea ihesi.

  • Mikel Salaberria Osabak gerran sufritu eta gerora zigorra koadrotan ordaindu

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Osabak gerra garaian sufritu egin zuen: Alemanian izana, ihesi ibilitakoa... Agintari ezagunak ezagutzen zituen eta haiei esker libratu zen kartzelatik; baina koadro jakin batzuk pintatzera behartu zuten horren trukean.

  • Mikel Salaberria Elias Salaberriaren ihesa gerra garaian

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Gerra garaian, osaba Madrildik Bartzelonara, Valentziara, Italiara eta Alemaniara joan zen ihesi. Alemanian zegoela, II. Mundu Gerra hasi zen. Gregorio Marañonek abisatu zion Espainian egoera hobeto zegoela eta bazeukala itzultzea. Ihesean zebilela, dirua non ezkutatzen zuen azaltzen du.

  • Nikolas Lopetegi Gerrako izugarrikerien aurrean, beldurra

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Gerra garaian, jende asko ikaratu zen; eta alde egin zuten herritik. Beraiek ozta-ozta salbatu ziren.

  • Luixita Sarasola Gerran babes bila hara eta hona

    Luixita Sarasola Zumeta (1931) Lezo

    Gerra garaia gogoan du: hegazkinak etortzen ziren, elizan babesten ziren, kanpaiak jotzen zituzten hegazkinak zetozela abisatzeko, Donostiara joan ziren Lezotik ihesi, Auxilio Socialera joan ziren, Lezora ezkutuan itzuli ziren...

  • Rita Larrea Gerrako oroitzapenak eta sufrimenduak

    Rita Larrea Lopetegi (1930) Lezo

    Gerra hasi zenean, 6 urte zituen Ritak. Orduko oroitzapen batzuk gogoan ditu. Jende askok etxetik ihes egin zuen gerra hasi zenean. Anaia bat gerran hil zen.

  • Amalia Kordero Gerrako oroitzapenak

    Amalia Cordero Corral (1925) Lezo

    Gerra hasi zenean, 11 urte zituen Amaliak. Orduko oroitzapenak aipatzen ditu. Baletatik babesteko, koltxoiak jartzen zituzten leihoetan. Jende askok herritik ihes egin zuen, baina beraiek Lezon geratu ziren. Bizilagunekin izandako harremana kontatzen du.

  • Maddi Garmendia Lopetegi Gerra hasieran, amaren gonari helduta ihesi

    Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo

    Gogoan du gerra hasieran nola joan zen Donibanera senide batzuen etxera amaren gonari helduta. Amak ez zuen nahi izan aurrera ihesi joaterik, nahiz eta aita ahalegindu. Irun aldean gerra zantzuak ikusten zituzten, sutan ageri ziren baserriak eta. Donibanen jendea dendak sakeatzen ikusi zuen.

  • Fernantxo Aitaren kartzelaldiko kontuak

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Aita nazionalista zen, eta Sarara joan zen ihesi. Ondoren Cadizen egon zen kartzelan, eta han kaiola bat egin zuen beste preso batekin. Ezkondu aurretik izan zen hori. Patxi anaia aipatzen du, musika irakaslea.

  • Juani Urkizu Gerra garaiko kontuak

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Aita nazionalista zen. Osaba exiliatuta ibili zen gerra garaian. Amak metraila zeukan besoan sartua. Memoria selektiboa dela dio, eta bera ez dela gauza askotaz gogoratzen.

  • anixeta-gerenu Errazionamendua, ogi-gosea eta gerrako ihesa

    Anixeta Gereñu Odria (1922) Legazpi

    Gerra garaian ogi-gosea izan zuten; errazionamendua zegoen. Nazionalak herrira sartu zirenean, lagun batek ihes nola egin zuen kontatzen du. Herritik jende ugarik ihes egin zuen.

  • Maria Etxeberria Gerra hasieran Legazpitik ihes egin zutenak

    Maria Etxeberria Murgiondo (1921) Legazpi

    Gerra garaia ezagutu zuen Mariak: batzuek herritik alde egin zuten, eta beste batzuk herrira sartu ziren; orduan, Mariaren gertuko hainbat gizonek ihes egin zuten Frantzia aldera. Ihesaldian, tiroketa izan zen; baina, zorionez, ez zitzaien ezer gertatu.

  • Genaro Agirre Gerra hasi eta alde egin behar izan zuen jendea

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerra hasieran, jende askok ihes egin zuen herritik. Herriko zenbait gizonek alde egin eta ezkutatuta egon zirenekoa kontatzen du.

  • Antonio Agirre Gerra lehertzean aita lorezain lanetan

    Antonio Agirre Irizar (1926) Legazpi

    Amak etxean egiten zuen lan. Aita mendian aritzen zen lanean, gerra lehertu zen arte. Gerra lehertzean jende askok alde egin zuen, ihesi, eta Patricio Etxeberria langile gabe geratu zen lantegian, aita lorezain ipini zuen enpresan.

  • Antonio Agirre Gerraren eragina Legazpin

    Antonio Agirre Irizar (1926) Legazpi

    Suhiltzaileen parketik goruntz, laurehun metro ingurura zegoen leku batean fusilatzen zuten jendea Legazpin. Egun bakarra egon ziren herrian, tiroka iritsi ziren herriko plazaraino, jendeak korrika alde egiten zuen bitartean.

  • M Pilar Galparsoro Gerran Legazpi hustu egin zen

    Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi

    Gerra garaian, Legazpin ez zen asko nabaritu gerraren eragina. Jende askok ihes egin zuen herritik. Pilarren lehengusu bat hil egin zuten gerran. Patrizioren fabrika langile gabe geratu zen; eta baserrietako mutil gazteei eman zien lana orduan.

  • Julio Zabaleta Osaba Santoñatik Madrilgo kartzelara

    Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi

    Osaba bat Santoñara joan zen gerra garaian, gudariekin, eta Madrilen kartzelaratu zuten. Donostiako osaba izeba batzuek ere alde egin zuten Donostiatik, beldurrez, jende askok egin zuen ihes gerraren beldur.

  • Santos Esnaola Gerra hasi zenean, aita gaixo eta familia etxean

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Gerra hasi zeneko garaia gogoan du: aita gaixo zegoen baserrian eta harekin gelditu ziren; gorriak zetozen eta inguruetako jendeak ihes egiten zuen apartatutako baserrietara. Aita hil zenean, elizara eraman gabe lurperatu zuten, gorriek herria hartuta zeukatelako.

  • Santos Esnaola Legorretako gazteak arma bila eta nazionalisten buruzagiak ihesi

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Baserrietara ez zen soldadurik sartu. Legorretako gazteak etxeko armak biltzen aritu ziren. Nazionalisten buruzagiek ihes egin behar izan zuten Francok indarra hartu zuenean.

  • Maria Josefa Atxega Nikolas Ormaetxea 'Orixe' maisu

    Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza

    Umea zela, Orexako eskolan zebilela Nikolas Ormaetxea Orixe izan zuen maisu. Erreketeak eskolara bila joan zitzaizkiola gogoratzen du. Orixek eskolatik nola egin zuen ihes, gordeta egon zela, Uitzira (Nafarroa) eraman zutela... kontatzen du.

  • Juana Bilbao Etxetik irten behar

    Juana Bilbao Bolunburu (1933) Lezama

    Gerra Txorierrira heldu zenean, animaliak hartu eta patronatura ihes egin zuten. Amama, berarekin, guztion atzetik zihoan furgoneta batean. Furgoneta apurtu eta Juana korrika irten zen Santo Domingorantza. Bi egunean aterpe batean gelditu ziren. Bere lehengusinak dio Santo Domingoko bidean, bidetik jarraitzeko gorpuak kendu behar zirela erditik entzunda duela.

  • 246 Eibartik Mallabira gerra garaian

    Antonia Solozabal Unamunzaga (1911) Mallabia

    Gerra garaian, Eibartik jende asko Mallabira joan zen. Bertako baserrietan pasa zuten gerra sasoia.

  • Luzia Inzunza Aita behiekin joan zen ihesi

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Bere aitak behi bi hartuta egin zuen alde Bilbora Gerra Zibilean. Aita apirila bukaeran edo maiatz hasieran joan zen etxetik eta San Juanetan bueltatu zen. Beraiek bitartean esne barik egon ziren.

  • Adrian Amantegi Habana itsasontzian Belgikara

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Bere jaiotetxeko izena duten abizendunak ezagutu zituen eskolan. Mañariko eskolan gerra denbora arte ibili zen. Gerra Zibilean Belgikara joan zen Habana itsasontzian. Capbretonen (Frantzia) 2 hilabete egin ostean joan ziren Belgikara, 2 urte egin zituen bertan. Hiru neba-arreba joan ziren. Bere anaia Alemanian hil zen. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituzten bertan.

  • Adrian Amantegi Belgikako bizimodua

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Gerra Zibilean, neba-arrebekin batera egon zen Belgikan. Abade euskaldun batzuekin egon ziren bertan. Ezpata-dantza ikasi zuten bertan eta herririk herri aritzen ziren. 24 ume egon ziren abade horiekin eta askok ez zekitenez euskaraz bertan ikasi zuten gaztelania. Bi urtetara bueltatu ziren. Euskadiko Gobernuak umeak ebakuatzeko baliabideak errazten zizkieten familia abertzaleei. Eskola ere abade horiekin ikasi zuten.

  • Isabel Etxanobe Gerran, amamaren etxera

    Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria

    Gerra Zibilean frontea hurbil izan zuten. Balak etxe barruraino sartzen ziren. Baserria utzi eta herri aldera joan ziren amamaren etxera; Urkuletako auzoa hustu egin ei zen. Bitartean, soldaduak-edo egon ziren beraienean, eta tximinia erre zieten.

  • Isidro Mandiola Milizianoek ganaduak erosi

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Aitak idiekin joan behar izaten zuen Kalamuako frontera. Frontea pasatu zenean idi bikotea eta txahal bat kendu zizkieten. Diru zuria eman zieten trukean, baina hura ezin zuten inon erabili. Askok etxetik irten behar izan zuten. Itzuli zirenean behar itzela eduki zuten etxea garbitzen.

  • Laurentzi Aretxabaleta Zigor gogorrak familiakoentzat gerran

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Gerrako urteetan gogor zigortu zuten Laurentziren familia. Osaba Markinako alkatea izan zen eta ihes egin behar izan zuen. Beste osaba bat fusilatu egin zuten eta aita kartzelan egon zen, San Kristobalgo fuertean. Bertan, gazte gehienak gosez eta hotzez hil ziren, baina aita bizirik irten zen.

  • Julian Maguregi Gerran Frantziara ihes egin beharra

    Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein

    Hogeita hamaseian Markinatik Deriora eraman zuten "Esperanza" fabrika, harik eta Franco pasatu arte. Julianen arrebak eta anaia Deriora joan ziren beharrean. Handik Santanderrera joan behar izan zuten eta gero Frantziara. Urte betera itzuli ziren. Itzuli ziren asko kartzelara sartu zituzten eta beste batzuei ilea moztu zieten.

  • Juan Arrieta Egunero bonbardaketa Markinan

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Dendan geratu zitzaien apurrarekin eta errazionamenduarekin egin zuten aurrera gerrako urte gogorretan. Bonbardaketak egunero egoten ziren Markinan eta koba batera joan behar izaten zuten babes bila. Francoren soldaduek Markina hartu zutenean, jende askok alde egin behar izan zuen.

  • 1714 Frankistek Santa Krutzetik buelta sartu

    Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro

    Santa Krutzeko gurdibidetik frankisten zalditeria Mendaron nola sartu zen gogoratzen du. Nafarroatik Azkoitia aldera, handik Madariagara eta Madariagatik Mendarora sartu ziren. Isidorok 9 urte zituen orduan. Herritik gazte askok ihes egin zuten Bizkaia aldera, gerrara ez joatearren.

  • Santi Madariaga Anai-arrebak kartzelan edo Frantziara ihesi

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Anaia batek zazpi urte egin zituen soldadutzan eta Langileen Batailoietan. Beste anaia bat, beldurtia oso, ihesi joan zen Frantziara; eta, itzuli zenean, bi urtez eduki zuten kartzelan. Lau arreba Frantziara joan ziren ihesi.

  • Bernardina Aldasoro Gerra hasieran, ezkutuan ibili behar

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Gerra garaian, eskolan zebilen Bernardina. Gurasoak eta ahizpa bat beste baserri batera joan ziren. Han, janaria falta zitzaien, eta Troi baserrira itzultzen ziren, errotan irina egitera. 40 egun pasa zituzten hala.

  • Bernardina Aldasoro Lehengusua Errenterian zegoen gerra garaian

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Lehengusu bat zerbitzatzen zebilen Errenterian, gerra garaian, mediku baten etxean. Medikua karlista zen, eta gorriak Errenteriara sartu zirenean, Frantziara egin zuen alde. Lehengusuari 7 duro eman zizkion ihes egin aurretik.

  • Garbine Andonegi Abertzalea izateagatik

    Garbiñe Andonegi Belaustegi (1934) Mutriku

    Garbiñeren aita abertzalea zen, eta familia Mutrikutik Bilbora joan zen. Nazionalek Bilbo okupatu zutenean, Santarderrera joan ziren ihesi. Aitak itsasontzian Bilbon jaso eta Donibane Lohizunera eraman zuen familia. Zapateroneko familia ere eurekin zen. Iparraldetik bueltan, aita atxilotu eta kartzelara eraman zuten.

  • Ines Lezea Aita, errepublikanoa

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Inesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, ordea, familiak handik alde egin zuen. Inesen aita errepublikanoa zen, eta Mutrikun itsasontzia hartu eta Donibane Lohitzunera ihes egin zuen. Han emaztearen ahizparen etxean egon zen, beste iheslari asko bezala. Inesen aita Landetan pinu lanetan aritu zen lau urtez harik eta etxera bueltatzeko zertifikatua lortu zuen arte.

  • Ines Lezea Eibartik Mutrikura, gerratik ihesi

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Inesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, aitak Donibane Lohitzunera egin zuen ihes. Eta amak lau seme-alabak Mutrikuko Ziñua baserrian utzi zituen. Bi txikienak aitaren familiarekin Berastegira eraman zituzten. Ahizpa zaharragoa Ziñuan geratu zen, eta anaia zaharrena, berriz, Beliotegi baserrira eraman zuten. Anaia eta bera asto-otarran sartuta eraman zituzteneko oroitzapena.

  • Juan Larreina Aita eta ama, Donibane Lohitzunera

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Juanen gurasoak ezkondu eta ama berehala gelditu zen haurdun. Urte hartan bertan hasi zen gerra. Amonak Juanen gurasoak itsasontzian bidali zituen Donibane Lohitzunera. Mutrikutik atera eta lau egunetara iritsi ziren Donibane Lohitzunera. Bidaiako gorabeherak kontatzen ditu. Irujo anaiak eta Telesforo Monzon barku horretan zihoazen.

  • Juan Larreina Uxoetegia etxea

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Juan jaio berria zela eta bere gurasoak osabaren etxean bizi izan ziren Donibane Lohitzunen. Kaleari buruzko azalpenak: lehen, 9 rue Courtade izena zuen; orain, Manuel Sein, dit Xanpun kalea da. Osabaren etxeak Uxoetegia izena zuen, eta etxea nolakoa zen azaltzen du.

  • Juan Larreina Jatorduak, hiru txandatan

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Mutrikutik ihes egindako askok Uxoetegiako bodegan egiten zuten jatordua. Juanek amari entzuna dionez, hiru txandatan bazkaltzen omen zuten. Gero, jendea beste etxe batzuetan "kolokatzen" hasi zen.

  • Juan Larreina Atzerrian jaio zen lehen mutrikuarra

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Bere gurasoak Donibane Lohitzunera zergatik joan ziren aipatzen du. Juan Donibanen jaio zen; bere bataioan 68 apaiz egon ziren (denak gerratik ihesi joandakoak). Handik hiru hilabetera Mutrikura bueltatu ziren.

  • 1590 Etxetik irten beharra

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Frontea etorri zenean, amagaz batera, bera eta auzoko batzuk Ariatzarantz bajatu ziren eta handik Okara joan ziren, Okako Arandian; Muxikarako bidea zarratuta zegoen. 8 bat egun egin zituzten bertan. Etxetik derrigorrean egin behar izan zuten alde; auzoko beste askok ere alde egin behar izan zuten. Etxera bueltatzerakoan, mantak eta balak baino ez zituzten aurkitu; ez zegoen ezer. gero auzoko beste etxe batean ere egon ziren.

  • 1590 Anaiak Sopuertara joan ziren; zilarrezko ogerlekoak

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Zortzi urte zituen tifusaz gaixotu zenean. Maumako osaba bat zutenez Sopuertan, anaia biak hara joan ziren. Sopuertan ere gerra zegoen. Arreba, bitarte horretan, Mauman egon zen. Zilarrezko ogerlekoa erabiltzen zen orduan. Lapiko batean sartu, eta sats artean gordetzen zuten dirua.

  • Carlos Urriolabeitia Gerran etxea utzi eta botikina jarri zuten bertan

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Gerra Zibilean, botikina egon zen beraien etxean. Auzoko etxe batean satsagaz (simaurra) egindako babeslekua zegoen. Gerra zetorrela-eta, auzotik alde egiteko agindua jaso zuten; alboko babesleku horretara joan ziren orduan. Bitarte horretan, beraien etxea botikin bezala erabili zuten. Ingurua nahiko apurtuta utzi zutela dio. Eskolak ere bertan behera gelditu ziren.

  • Jesus Barandika eta Feli Goikoetxea Gerran auzokoen etxera

    Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika

    Jesusen etxekoek beraien etxea utzi eta, ganadu eta guzti, auzoko beste batera joan ziren. Bi txerri hil zizkieten. Kontuz ibili behar zuten etxeko kea ikus ez zezaten.

  • Juanita Esturo Gerran etxetik alde egin behar

    Juanita Esturo Orue (1924) Muxika

    Gerran, etxea utzi zuten ganadu eta guzti, eta Larraskitura joan ziren aitaren lana zela-eta. Handik Gueñesera joan ziren, gau bakar baterako. Gueñesen elizan pasa zuten gaua, batailoi bateko kideekin batera. Handik Karrantzara eta Santander aldera egin zuten alde. Azken bidaia horretan, tren bagoietan animaliak bezala joan zirela dio.

  • Juanita Esturo Erreketeek abisatuta salbatu ziren

    Juanita Esturo Orue (1924) Muxika

    Gerran, Torrelavegara egin zuten alde. Erreketeek izara guztiak hartu zizkieten landetan jarri eta hegazkinei abisatzeko. Milizianoak zituztelakoan joan ziren eurengana. Erreketeek esan zien handik alde egiteko, berriro bonbardatu behar zutelako; hori dela-eta salbatu ziren.

  • Deunoro Sardui Bi urtez ebakuatuta; etxea erdi suntsituta

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    Bizkaiko frontean nazionalak sartu zirenean, etxetik alde egin behar izan zuten. Beraien etxea erreta aurkitu zuten bueltatzerakoan, ezkutuan izan zituzten koltxoi batzuk baino ez zituzten aurkitu. Bizkargiko fronteak bederatzi hilabete iraun zuen eta beraiek bi urtez egon ziren kanpoan.

  • 621 Gerratik ihesi

    Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun

    Gerra garaian, senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.

  • 808 Altzibarko fusilamenduak

    Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun

    Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.

  • 1021 Desertoreak

    Joakin Iza Artola (1911) Oiartzun

    Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamakiña saltsa bai urtia haitan!"

  • Maritxu Txintxurreta Gerratik ihesaldi luzea

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Koinatua frontera joan zenean, Maritxu Arrasatera joan zen, ahizparen etxera, laguntzera. Handik Elorriora alde egin behar izan zuten. Elorriotik Bilbora ihes egin zuten, eta gero Laredora. Han Oñatiko miliziano batzuekin elkartu ziren. Laredotik Santanderrera joan ziren. Hona anaia etorri zen bisitan.

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Santanderren harrapatu zuten

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

  • Maritxu Txintxurreta Bordelen 7 hilabete errefuxiatuta

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Avilesen itsasontzia hartu, eta ahizpa eta biak Bordelera joan ziren. Bertan Alacanteko familia batean egon ziren. Maritxu 7 hilabetez geratu zen, baina ahizpa lehenago itzuli zen etxera. Handik itzuli eta gero joan zen neskame Donostiara.

  • mARIBI aRREGI Harremana aldatu egin da

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Oñatik 8.000-9.000 biztanle zituen, baina lehengo harremana ezberdina zen. Zergatik aldatu den hori. Dirua nola gordetzen zen, kutxan. Erbestean zeuden familiei lagundu zien aitonak.

  • Tere Arrizabalaga Arropak zelan garbitzen zituzten errekan

    Tere Arrizabalaga Alegria (1936) Ondarroa

    Tere jaio eta lasterrera, gerra hasi zen. Bere gurasoak amaren jaiotetxera joan ziren ganadu eta guzti. Lehen ez zegoen garbigailurik eta kirruzko izarak zelan garbitzen zituzten azaltzen du, ereinotza botatzen zieten. Errekara joan behar izaten zuten garbitzera. Bere amak garbitokia jarri zuen.

  • Lore Egurrola Ondarrutik bidalita, Lekeitiora

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Ondarrutik alde egiterakoan, bandera zuria eraman zuten. Etxanora joan zirenean, autobusak zain izan zituzten. Kukurruku eztula zeukaten orduan. Lekeition ongi-etorria egin zieten.

  • Lore Egurrola Lekeitiotik Bilbora eta aitarekin topo

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Amaren anaia Lekeition zeukaten. Lekeitiotik Bilbora eraman zituzten autobusean. Aitarekin egon ziren han.

  • Lore Egurrola Habana barkuan Frantziara

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Bilbon beste herri batzuetakoekin batera etxe handi batean egon ziren. Habana barkuan joan zen Frantziara. Gerrako barku bi etorri zitzaizkienean, beste barku errusiar batek aurre egin zien.

  • Lore Egurrola Alemaniako mugara

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Donibane Lohitzunera heldu zirenean, sirena jo zuten eta hegazkinak zetozelakoan, beldurtu egin ziren. Amak eskatu zuen etxeko denak batera egotea eta Alemaniako muga ingurura eraman zituzten. Jatekoa Euzkadiko gobernuak ematen zien.

  • Lore Egurrola Gerra zetorrela eta, Frantziatik alde egin behar

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Arrou izeneko herrian egon ziren Frantzian. Alemaniarrak etorri zirenean, handik nora alde egin nahi zuten galdetu zieten. Ondarrura beharrean, Bartzelonara joan ziren trenez. Sichesen egon ziren. Valentziara joan ziren gero bost neba-arreba.

  • Lore Egurrola Valentzian hiru urtez

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Valentzian eskolara joaten ziren. Ia hiru urte egin zituzten han. Gurasoek jakin gabe, etxera bidali zituzten autobusean. Erdaraz berbetan etorri ziren. Aitak errietan egiteko erdara xelebrean esaten ziena kontatzen du. Naranja lapurretan ibiltzen ziren Valentzian. Bainatzera eramaten zituzten.

  • Rosario Urrusolo Ondarroatik alde egin beharra

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Ondarrutarrak bota zituztenean, mutrikuar batzuk ere etorri ziren haiekin Bilborantz joateko. Oinez abiatu eta Lekeitioraino joan ziren. Han argazkiak atera zizkieten.

  • Rosario Badiola Ondarrutik Venezuelara ihesean

    Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa

    Izeko bat Bilbora joan zen gerra garaian. Beste batzuk Frantziara, eta batzuk handik Venezuelara. Ondarrutar asko joan ziren Venezuelara.

  • Gerra garaian Santanderreraino ihesean

    Miren Zubikarai Larreategi (1933) Ondarroa

    Bi lehengusu Bilbon Itsasalde batailoira joan ziren boluntario. Aita eta aitita ere boluntario joan ziren Markinara, intendentzian jendea behar zutela eta. Jatekoaz arduratzen ziren. Intendentzia lehenbizi Mungiara eta gero Gernikara mugitu zuten. Eurak ere Gernikara joan ziren, Lekeitio berehala hartuko zutela jakin zutenean. Handik Bilbora alde egin zuten. Amari umeak barkuan atzerrira bidaltzea proposatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Ospitalean zegoen aitita jaso, umeak hartu eta ihesean Santanderreraino joan ziren. Han Euzko Jaurlaritzak ipinitako barkuetan Frantziara eraman zituzten. Han ez zituztela nahi eta trenean Bartzelonara bidali zituzten.

  • Agurtzane Osa Gerra Zibilean etxekoak bananduta

    Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa

    Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bere ama inude zegoen Zaragozan eta beraien Ziortza-Bolibarko baserri batean. Aita langile-batailoietara eroan zuten preso. Agurtzak sei urte zituen eta ama beraien bila joan zen baserrira umeak hartu eta Frantziara joateko. Baina Agurtza gaixorik zegoenez, amak bera han utzi eta bere neba-arrebak hartuta pasatu zen mugaz bestaldera.

  • Agurtzane Osa Baserrian jateko faltarik ez, baina soberan ere ez

    Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa

    Gerra garaian bera aita preso egon zen eta ama beste anai-arrebekin mugaz bestaldera joan zen, Frantzia aldera. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Ez zuten jateko askorik, baina bai nahikoa. Gogoan du behin arrautza frijitua erdibana jan zuela.

  • Agurtzane Osa Zazpi ume baserrian, giro ezin hobean

    Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa

    Gerra garaian etxekoak preso edo erbestean izan zituen. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Etxe hartan arrosarioa errezatzea nahitaezkoa zen. Beheko suko eltzean prestatzen zuten jatekoa. Zazpi ume bizi ziren eta ez ziren geldi egotekoak. Hala ere, sekula etxe hartan ez zuten ikusi aurpegi ilun bat, ez zuen entzun berba baztergarririk, dena zen bakea.

  • Agurtzane Osa Ahizpa gerrako ume

    Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa

    Agurtzaren ama, neba eta ahizpa Frantziara joan ziren Gerra Zibilean. Bere ahizpa familia batek hartu zuen; nebak, ostera, ez zuen amagandik banandu nahi eta beragaz bueltatu zen etxera. Ahizpa han gelditu zen eta gerrako ume bezala ez zen sekula etxera bueltatu. Bere amak beti pentsatu zuen alaba hura egunen baten etxera ekarri ahalko zuela bueltan. Hala ere, beti izan dute hartu-eman asko.

  • Gerra garaian Lekeitio aldera ihesi

    Elisa Uriarte Elordi (1935) Ondarroa

    Bi urte zituen gerra sasoian. Berak ez du oroitzapenik, baina tiroak botatzen zituztenei "kakati!" deiadar egiten omen zien, etxe atarira irtenda. Etxekoek ganaduen jatekoa gauez prestatzen zutela ere entzun izan du. Azkenean, alde egitea erabaki zuten. Trasteak astoan hartu eta Lekeitio aldeko baserri batera joan ziren.

  • 1108 Gerra garaian Azkoitiko baserrira

    Antonia Etxaniz (1931) Ordizia

    Lau anai-arreba ziren. Gerra garaian, amarekin autobusa hartuta, Azkoitiko baserrira joan ziren bizitzera. Baserrian, ogia egiten zuten eta ez zuten goserik pasa. Familia osoa joan zen Azkoitira.

  • 1230 Gerra garaian, Zaldibiara ihes

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Gerra Zibila hasi zenean, zazpi urte zituen. Kanoia baserritik gertu nola jarri zieten eta Zaldibiako baserri batera nola ihes egin behar izan zuten kontatzen du. Etxean ganadua utzi zutenez, aita joaten zen gauetan haiei jaten ematera.

  • Elu Gaztañaga Martinez Azpeitira ihesi gerra denboran

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Azpeitian egon ziren gerra denboran. Komunistekin auto batean joan ziren, arrisku handiak hartuz. Gero Azpeitian ondo egon ziren, aita oso ezaguna baitzen herrian.

  • Patxi Gabilondo Lasa Soldaduak Ordiziara, ordiziarrak kanpora

    Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia

    Gerra Ordiziara berehala iritsi zen Nafarroatik. Soldaduen janzkera gogoan du; baita nondik sartu ziren ere. Gudariak herria defendatzen aritu ziren. Jende askok herritik alde egin zuen, baina beraiek bertan geratu ziren.

  • 1218 Gerra sortu zenean, komitea Ormaiztegin

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Nafarrak Beasainen sartu ziren, Donostiarako bidean. Inguruko jendea ere gerturatu zen Ormaiztegira, eta komite bat sortu zen kanpotik zetozenak nola antolatu eta non gelditu erabakitzeko. Komite horretan osaba Juan Mari ibiltzen zen lanean.

  • 1218 Ormaiztegitik alde egin behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Gerra sortu zenean, bakarren bat atxilotu zuten, baina Azpeitiko hotel batean eduki zuten preso. Gerra hasieran zergatik erabaki zuten etxetik alde egitea azaltzen du. Abereak saldu zituzten, eta Aizarnazabala joan ziren lehenengo; mutilak, ordea, frontera; eta aitona beste alaba baten etxera. Beraiek, geroago, Sestaora joan ziren; eta Bilbo hartu zutenean, Santander aldera joan behar izan zuten.

  • 1218 Familia sakabanatuta

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Janaririk ez zegoenez, emakumeak, zaharrak eta umeak itsasontzian apuntatzeko eskatzen zuten. Gurasoak ezik beste guztiak han joan ziren. Bi anaiek Frantziara pasatzea lortu zuten. Beste bat, ordea, harrapatu eta "Batallón de Trabajadoresen" sartu zuten.

  • 1218 Itsasontziko estualdia

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Bi ahizpa eta osabarekin joan zen Frantziara, 17 urte zituela, beste 3.000 lagunekin batera, itsasontzian. Halako batean, "Cervera" ikusi zuten, Francoren gerrako itsasontzi bat, eta oso gaizki pasa zuten. Baina ez zen kanoikadarik egon. Izan ere, beren barkua ingelesa zen (Sarastone), eta beharbada horregatik ez zioten eraso egingo. Itsasontzian egun eta erdi inguru eman zuten, eta denak pilatuta zihoazen. Frantziako Saint-Nazaire-en porturatu ziren.

  • 1218 Arnay-le-Duc herrian finkatzen

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Frantziara iritsi zirenean, trenak eta autoak zeuden haien zain. Beraiek Suitzako mugako herri batera eraman zituzten. Eta handik, Arnay-le-Duc herrira. Eskolako pabiloian prestatu zieten lo egiteko lekua. Gerora, harraska eta sua prestatu zieten; eta arropa kaleko latsarrietan garbitzen zuten. Gauzak erosi bai, baina ez zituzten ordaindu behar izaten. Kontxak frantses gutxi zekien, eta harekin moldatzen zen.

  • 1218 Frantzian lanean

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    "Tapaculosak" (larrosaren parte gogorra) jasotzeko lana eskaini zieten. Zer komeria izaten zituzten haiek biltzeko kontatzen du. Irabazitako dirua etxera gutunak bidaltzeko erabiltzen zuten.

  • 1218 Osabak Beasainera itzuli behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

  • 1218 Familia bakarra gerra-denboran Ormaiztegi uzten

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Herrian alkateak beren kontra zeuden, baina herrikoak ez. Beraiena izan zen familia bakarra gerra garaian Ormaiztegitik irten zena. Gerrak 15 egun iraungo zuelakoan egin zuten alde.

  • 1218 Santanderren bizi izan ziren gurasoak, aitaren lankide bati esker

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Beraiek Frantzian zeuden bitartean, Santanderren egon ziren gurasoak. Aitak tren-estazioan egin zuen lan. Eta lan horretan ezagututako lagun bat Santanderrekoa zenez, haren etxera joan ziren gerra garaian.

  • Alejandra Ganzabal Lazkano Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi

    Alejandra Ganzabal Lazkano (1923) Orozko

    Gerra-hegazkinak etortzen hasi zirenean, haitz baten azpira joaten ziren ezkutatzera, Ernu esaten zitzaion lekura. Auzoko ia ume guztiak Frantziara joan ziren ihesi. Baina Aitak esan zuen Alejandra ez zela etxetik irtengo, hil behar bazuen han hilko zela.

  • Juan Padilla Bizkaia guztia hartu zuen Francok

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Otxandiarrak idiekin munizioa garraiatzen aritzen ziren. Hurrengo frontea Lemoakoa zen, fronte gogorra izan zen. Bilbo inguruko burdinazko gerrikoak ez zuela ezertarako balio izan esaten du, izan zutelako nondik sartu. Bilbo hartu ostean, abertzale asko, Eusko Jaurlaritzakoak barne, Frantzia aldera joan ziren. Bere arreba ere Gorlizko ospitaletik Ingalaterrara eraman zuten.

  • Koldo Pildain San Bernabetik Basaguenera

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Hildakoen artean, Otxandioko 22 urteko soldadu bat zegoen. San Bernabera iritsi baino lehenago, itzuli egin ziren; eta, autobus batean sartuta, Basagurenera joan ziren. Bertako baserri batean egon ziren 1937 urtera arte. Basagurengo etxe batean botikina zegoen, eta Koldoren arrebak zuen zauria han sendatzen zioten egunero.

  • Koldo Pildain Zornotzatik Bilbora

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Mañaritik Zornotzara joan ziren, mantak-eta zakutan sartuta eramanda. Izara guztiak bendak egiteko apurtu zituzten. Zornotzan aurreneko gaua kale gorrian eman zuten. Handik, ahal izan zuten moduan, Bilbora joan ziren. San Frantzisko kalean bizi izan ziren. Sirenen hotsekin Cantalojas zubi ondoko tunelera sartzen ziren babes bila.

  • Koldo Pildain Anaia bat preso eta bestea ihesi Frantzian

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Frankistek Bilbo hartu zutenean itzuli ziren Otxandiora, 1938. urtearen amaiera aldera. Koldoren anaia bat Santanderren harrapatu zuten, eta beste batek preso jausi aurretik Frantziara ihes egitea lortu zuen, beste dozena bat lagunekin. Alemanengandik ihesi muga pasatu behar izan zuten berriro, eta Langileen Batailoian sartu zituzten bizpahiru urtetarako.

  • Fabian Iparragirre Gerra hasierako ezbeharrak eta ihesak

    Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia

    Gerran gudari ibili zen Fabian. Gerra hasi zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Erreketeek baserri batean ama bat eta bere hiru seme hil zituzten. Fabianen familia Getariara eta Bilbora joan zen ihesi.

  • Emilio Olasagasti Gerran, herria hustu egin zen

    Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia

    Gerra etorri zenean, gehienek Bilbo aldera egin zuten alde. Beraiek, ordea, herrian gelditu ziren; aitak erabaki zuen ez zela handik mugituko.

  • Joxe Sagarzazu Gerran batetik bestera

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra Zibila hasi zenean, Hondarribitik Iparraldera joan ziren ihesi. Handik Kataluniara joan ziren; eta, gerra bukatu artean, han egon ziren: senide guztiak sakabanatuta egon ziren hainbat familiatan; gerra bukatu eta zenbait urte pasa ostean, Joxek lortu zuen berriro harremanetan jartzea bera hartu zuen familiarekin. Gerra garaian, soldaduekin ibiltzen zen Joxe. Behin soldaduek ilea moztu ziotenekoa gogoan du.

  • Joxean Korta Gerraren beldur, ihesi

    Joxean Korta Fachado (1930) Pasaia

    Gerra hasi zenean, sei urte zituen Joxeanek. Frantziara egin zuten ihes bapore txiki batean, eta 42 egun egon ziren han. Azkenean, Lezoko apaiza joan zen beraien bila. Pasaian baziren Errusiara joan zirenak ere gerratik ihesi.

  • Manoli Calafell Gerratik ihesi

    Manoli Calafell Trecet (1931) Pasaia

    Gerra etorri zenean, Manolik zazpi urte zituen. Manoliren aitaren barkuan jende mordoa sartu eta Getariara joan ziren. Getarian ezagunak zituzten, eta lokal handi batean egon ziren denak. Getariatik Frantziara alde egin zuen Manoliren familiak.

  • Manoli Calafell Getariatik Frantziara

    Manoli Calafell Trecet (1931) Pasaia

    Getariatik Frantziara alde egin zuen Manoliren familiak. Han ere ezagun batzuk zituzten, eta beste lokal batean egon ziren.

  • Reme Gaztelumendi Aita Pasaian, eta beraiek Ondarroan

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerra hasi zenean, Ondarroara joan ziren; aita, ordea, herrian gelditu zen, gizonei ez baitzieten joaten utzi. Hala ere, egun batean, Ondarroara joan zen beraiengana. Poz izugarria hartu zuten hura ikustean.

  • Gregorio Etxeberria Gerran Lekeitiora ihes egin behar

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    Gerra hasi zenean, 10 urte zituen, eta Lekeitiora egin zuten alde herritik; 10 hilabete egon ziren han. Aita gerrara joana zen ordurako, eta preso hartu zuten. Aita etxera itzuli bitartean, amak nola-hala moldatu behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.

  • Gregorio Etxeberria San Juandik jende askok egin zuen alde gerran

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    San Juanen gerrak zer eragin izan zuen azaltzen du: jende askok egin zuen alde. Beraiek Lekeition egon ziren; eta, han ere nazionalak sartu zirenean, ihes egin behar izan zuten.

  • Gregorio Etxeberria Gerran, etxe hutsetan lapurretak

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    Herrian jende gutxi geratu zen gerra garaian. Geratu zirenetako batzuk aipatzen ditu. Osabak zaindu zuen etxea, beraiek kanpoan egon ziren bitartean; baina hainbat etxe hutsetan lapurretak egon ziren.

  • xebe sistiaga Gerran Pasai Donibanen; ihesa; hildakoak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra nola hasi zen. Mezatik bueltan esan zien amak. Mutil batek esan zuen falangista zela, bakarra zen. Mutil asko hil zen, gudari joanda. Irailean sartu zirenean, hutsik zegoen herria. Zeintzuk geratu ziren. Bi anaia elkarren kontra ibili ziren gerran. Bere familia ez zen inora joan. Anaia eraman egin zuten. Borrokan hildako herritarrak.

  • xebe sistiaga Herria hutsik eta sakeoak; erreketeak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Herrian gutxi geratu ziren. Jendea itsasontziz joan zen Bilbo aldera. Mezara joan zirenean, kalea hutsik. Etxe asko hustu egin zituzten. Karabineroen kuartela sakeatu egin zuten. Erreketeek ogia ematen zieten esnearen truke.

  • Pasaiako tertulia Gerra hasi zenean, ihesi Frantziaraino

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gerraren hasieran, itsasontzia bonbak botatzen hasi zenean, mendira joaten zireen. Anttoniren anaia Bilbon hil zen, gudari joanda. Anttoni eta klaudiaren familiak ere ihesi joan ziren, Erandiora, eta handik Santanderrera eta gero Frantziara; Sant Nazairera. Klaudia Bordelera eraman zuten, eta handik Hendaiara.

  • Pasaiako tertulia Hiru urtean herrira itzuli gabe

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Luisa Bartzelonaraino joan zen. Hiru urtean ez ziren bueltatu. Donibanetik Bilbora joan ziren, eta handik Ondarrura. Santandertik Asturiasera, eta gero Frantziara, eta handik Bartzelonara. Gernika bonbardatu zutenean Mundakan zeuden. Kalean ere egin zuen lo. Aizkorarekin zuhaitzak mozten ere ibili zen.

  • Pasaiako tertulia Patata lapurtzen, gosearen gosez

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Pasaia

    Frantziatik pasatu bakarrik egin ziren, gero Bartzelonara joateko. Gosea pasatu zuen. Kartzelara ere sartu zuten egun baterako, patata lapurtzeagatik. Trenez bueltatu ziren.

  • Pasaiako tertulia Ihesa eta buelta

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gauza gutxiren joan ziren ihesi. Luisaren familian janari denda zuten, eta bueltan ezer ez. Errazionamendu garaian ogia txarra zen, baina artoarekin ondo moldatu ziren. Mojetan zebiltzan garaian, gaileta apurtuen bila joaten ziren Errenteriako lantegietara.

  • Pasaiako tertulia Gerratik ihesi itsasontzian; gerrako ontziak

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Itsasontzian gerratik ihesi joan zirenekoa. Itsasontziak nolakoak ziren. Pysbeko bakailao ontziak gerraontzi bihurtu zituzten. Bou Navarra.

  • 320 Gerra garaian herritik ihesi

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Gerra garaian, Bilbora egin zuten alde. Tren berezi bat jarri zen eta jende asko joan zen Soraluzetik. Itzultzean, askok etxea guztiz hondatuta aurkitu zuten. Eurak kanpoan zeudela beste batzuek euren gauzak hartzen zituzten, ez zutelako uste gehiago itzuliko zirenik.

  • 320 Herritik ihesi nora alde egin zuten; lehenengo gaua

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Gerra garaian, Iñaki Gernikara joan zen. Jaio, lehenbizi, Bilbora joan zen; eta, gerora, Zallara. Jaioren aita Otxandion egon zen. Hantxe desagertu omen zen euren ezagun bat. Trenez alde egin zutenean, lehenengo eguna nola pasatu zuten.

  • 314 Gerratean, 10 hilabete Gernikan

    Margarita Aranberri Laskurain (1914) Pedro Laskurain Lizarralde (1912) Soraluze

    Pedroren andrearen familian, gerrate garaian, 9 senideetatik 5ek 10 hilabete Gernikan egin zituzten; gurasoak eta txikienak etxean geratu ziren. Politika zela eta, "gorriek" jarri zieten etxea Gernikan. Anaiak baserrietan miliziano zeuden, eta hari esker lortzen zuten dirua.

  • 314 Gernikako bonbardaketatik ihesi; anaiak elkarren aurka

    Margarita Aranberri Laskurain (1914) Pedro Laskurain Lizarralde (1912) Soraluze

    Gernikako bonbardaketa ezagutu zuen eta haren inguruko kontuak kontatzen ditu. Ihesi joan behar izan zuten eta han ere zortea izan zuten, jesuita batzuen etxean hartu baitzituzten. Baina, hara ere, iritsi zen gerra eta anaiek talde ezberdinetan elkarren aurka aritu behar izan zuten.

  • 526 Gerra-garaian gurasoek baserritik alde egin zuten

    Maria Jesus Osa Alberdi (1940) Soraluze

    Miren 1934an jaiotakoa da eta Maria Jesus 1940an. Irure auzoko Eitza baserrian jaio ziren. Gurasoei entzundako gerra garaiko kontuak kontatzen dituzte. Gerra garaian, baserritik atera, ardiak eta ganadua beste baserri batzuetara eraman, eta eurak Antonio Lasartenera eraman zituzten.

  • 1321 Donostiatik Plazentziara, gero Bilbora

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Donostian ez zuten denbora asko egin gerra hasi zenean. Ama beldurtu egin zen metrailarekin, eta Plazentziara joan ziren denak. Zerbait ahaztu zitzaien, arropa edo. Osintxuko osaba-izebengana joan ziren, bisitan, eta aitaita joan zitzaien bila. Oinez. Euren zain zeuden, trenean Bilbora joateko. Bagoia bete zuten. Trenean ibiltzen ziren orduan. Plazentzian ere ez zen giro. Familiako bat karlista zen, eta aitaita harekin geratu zen. Bilbora iristean esnea eman zieten. Etxe bila ibili ziren. Zubi bazterrean geratu ziren, maletak zaintzen. Emakume nafar batek nola lagundu zien.

  • 1321 Bilbora iritsi zirenean

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Bilbon jende asko zebilen etxe bila, eta batzuk beste herri batzuetara bidali zituzten. Andre nafarrak, Natik, bere etxera eraman zituen. Bi butaka elkartu, eta hantxe egiten zuen lo. Aitak pisu bat topatu zuen; 375 eskailera igotzen zituzten, igogailua ez zebilelako. Urtebete inguru egin zuten han. Ekainaren 2an joan ziren.

  • Heraclia Maiztegi Gerra denboran ihesi

    Heraclia Maiztegi Mujika (1919) Soraluze

    Gerra denboran, Bilbora egin zuten ihes. Gerora, Laredon ikusi zituzten sartzen italiar tropak. Handik Castro Urdialesera joan ziren, eta geroago Bilbora itzuli ziren. Gerra denborako kontuak oroitzerik ez zaio gustatzen Heracliari.

  • Belen Esnal Larreategi Gerrako oroitzapenak eta kantak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.

  • Belen Esnal Larreategi Bizimodua zeharo desberdina Soraluzen edo Belgikan hazita

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Gurasoek tailerrean egiten zuten lan. Belen Osintxura joaten zen esne bila anaiarekin. Gaztetan garai gogorrak tokatu zitzaizkien, eta ahizpak Belen Belgikara eraman nahi izan zuen zer lan-baldintza zituen ikusita. 18 urterekin Belgikara joan zen Belen anai-arrebak ikustera; txundituta gelditu zen hango egoerarekin.

  • Belen Esnal Larreategi Belgikan egondako anai-arreben zoria

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Anai-arrebak Belgikan ondo bizi ziren. Belgikan neskameek familiarekin batera jaten zuten otorduetan. Belgikan ezagutu zuen jendea ona zen. Belgikan egondako anaia txikia zenez, itzuli eta Bergarako emakume batekin ezkondu zen. Belgikan egondako beste ahizpa baino bizimodu gogorragoa tokatu zitzaion.

  • Belen Esnal Larreategi Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    18 urte zituela, Belgikara joan zen anai-arrebei bisitan. Hara joandakoan, beste mundu bat iruditu zitzaion hura. Tailerreko soldatarekin ez zion aitaren botikak erosteko adina ematen. Apaizak tratu desberdina ematen zien familia batzuei eta besteei.

  • Jateko gutxi zegoen gerra sasoian

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Artoa eta esnea jaten zituzten. Mungiatik Gallartara joan ziren eta handik Belgikara joan zen. Janari falta handia zegoen orduan. Gallartan komentu batean egon zen.

  • Belgikara joan zen anai-arrebekin

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Aitak izena eman zuen Bilbon umeak Ingalaterrara bidaltzeko, baina kupoa beteta zegoela eta, Belgikara bidali zituzten. Habana itsasontzian eraman zituzten. Ume bakoitzak eta familiak zenbaki bera zeukaten. Familia ona tokatu zitzaion.

  • Bizkaira alde egin zuten

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Gerra hasi zenean, aita frontean zegoen Donostian. Amak koltxoiak hartu eta Amorebietaraino joan ziren trenez. Muxikan autobusa hartu eta Mungiara joan ziren.

  • Belgikan egon zen familia baten etxean

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Belgikan familia onean egon zen. Bere anaiak kale berean bizi izan ziren beste familia batekin. Domeketan elkarrekin ibiltzen ziren anai-arrebak.

  • Jose Antonio Amuategi Gerratik ihesi Bilbora

    Jose Antonio Amuategi Casero (1933) Soraluze

    Izen-abizenak. Jaioteguna. Eibarren jaiotakoa da. Gerra hasi zenean, Bilbora joan zen familiarekin eta zazpi urtera arte han bizi izan zen. Ortuellan ere egon ziren eta babeslekua tunel bat izaten zen. Bilbon auxilio social ematen zioten. Plazentziara hamabi urte ingururekin etorri zen Orbeaneko etxera. Hamazazpi urte inguru izan arte bizi izan zen bertan.

  • Leonor Izagirre Gerrako ebakuazioa

    Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Gerra garaian Leonor ebakuatuta joan zen herritik kanpora bere bi lehengusina lagun zituela. Agirre lehendakariaren eskolta zen bere neba bat eta hark lagundu zien. Sukarrietatik Bakiora joan ziren handik Bilbora eta Ortuellara joan aurretik. Ortuellan koinata eta haren umeekin egon zen, miñoien kuartelean. Egoera txarrean egon ziren, zubi azpian ere egin behar izan zuten lo.

  • Leonor Izagirre Neba presoaren umeak jagoten

    Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde, izan ere mairuen beldur ziren, hauek neskatila gazteak erasotzen zituztelakoan. Ortuellako miñoien kuartelean egon ziren eta han azaldu zitzaizkien gero bere ama eta izeko ere. Handik Carlton hotelera joan ziren, han egon baitzen bere neba, Eusko Jaurlaritza egoitzan. Bere nebak bi ume txiki eta emaztea ere zituen han eta ume bat beraiekin bueltatu zen etxera. Neba preso eraman zutenean Iruñeara, koinata ere Iruñeara joan zen neskame eta Leonorrek zaindu zituen bere bi ilobak.

  • Leonor Izagirre Ebakuazioan erasoen erdian kalera irten zenekoa

    Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde. Ortuellara zahiz beteriko kamioneta batean eraman zituen nebak. Ortuellan txarto pasatu zuten. Behin zeuden lekutik irten zen lehengusina batekin kanpaiak entzuterakoan. Teniente batek kalean ikusi eta zakuz beteriko babesleku batean sartu zituen. Tarte hartan, beste lehengusinak eta koinatak hilda zeudela uste zuten.

  • Martin Balerdi Gorostegi Mutrikuko Kondeak Nafarroara ihesi gerra denboran

    Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa

    Gerra sortu berrian, ardiekin mendian zebilela, galdutako bi gizon aurkitu zituen, bat zaurituta. Bedaiora zuzendu zituen. Zauritua astoan hartuta pasatu omen zuten Nafarroara. Mutrikuko Kondeak omen ziren, errepublikaren lurraldetik Francok hartutakoetara ihesi zihoazenak.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Soldadu ibilitako auzokideak

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Beldurra zela eta, Urkizuko zenbait gizon alde eginda egon ziren. Soldadu ibilitako auzokideak eta haien gorabeherak aipatzen ditu: zaurituk, hildakoak...

  • Mattin Labayen Sansinenea Sarako urte zoriontsuak

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Gerra hasi zenean, Ziburura joan ziren eta ondoren Sarara. Hiru urte egon ziren bertan. Gero, Donibanen egon ziren. Sarako oroitzapenak dira onenak, hura da bere zerua. Eresoinka abesbatza sortu zen, eta bertan Luis Mariano ezagutu zuen.

  • Mattin Labayen Sansinenea Sarako giro euskalduna

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Gerra garaian, Saran mugimendu euskaltzale handia zegoen. Giroa erabat euskalduna zen. Saran zeuden pertsonaia ezagunak gogoratzen ditu.

  • Mattin Labayen Sansinenea Frantziako erbestealdia

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Donibanen zegoela, gabezia handiak gogoratzen ditu. Irratiz dei bat jaso zuten. Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaz hitz egiten du. Estatu Batuek Francori emandako babesa aipatzen du. Frantzian espainoltzat hartzen zituzten. Errepublikanoak ere bazeuden Frantzian.

  • Mattin Labayen Sansinenea Aita deportatu egin zuten

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Erbesteratuta zeuden espainolekin harremanak bazituzten. Aita deportatu egin zuten. Amak asko sufritu zuen. Mattin txikia zenez ez zen ezertaz enteratu.

  • Mattin Labayen Sansinenea Agirre lehendakariaren ihesa eta filosofia

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Joxe Antonio Agirre Alemaniara mozorrotuta joan zen eta handik Amerikara iritsi zen. Bai Agirrek eta bai besteek barkatzen jakin zuten.

  • Ixiar Lopez-Mendizabal 15 eguneko gerra zelakoan, 3 hamarkada etxetik kanpo

    Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano (1932) Miren Izaskun Lopez-Mendizabal Olano (1928) Tolosa

    Gerra garaia nola bizi izan zuten kontatzen dute: lehenengo, Urkizura joan ziren. Amak uste zuen gerra 15 eguneko kontua izango zela, baina 30 urte gelditu ziren Argentinan.

  • Gregori Albizu Beraza Tolosako bonbetatik ihesi Uztegiko baserrira

    Gregoria Albizu Beraza (1930) Tolosa

    Aldameneko etxean gerra garaian bonba bat bota zuten, baina bertan bizi zen emakume zaharra onik atera zen. Bonbak bota zituzten garaian, Gregoriaren familiak Tolosatik alde egin zuen: Uztegira joan ziren eta 5 urte eman zituzten han; aita eta anaia, ordea, Tolosan gelditu ziren txapel-fabrikan egiten baitzuten lan.

  • mariani estanga Korneta entzutean, eskua altxatu eta gelditu beharra

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra zibila hasi zenean, Marianik hiru urte zituen. Gaueko zortzirenetan "isiltasuna" jotzen zuten. Udal artxibotik jotzen zuten korneta, eta herri guztitik entzuten zen; kalean harrapatuz gero, eskua altxatu eta gelditu egin behar izaten zen.

  • mariani estanga "Silencioak" kalean harrapatu

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra garaiko debekuei buruz hitz egiten du. Gaueko zortzietan korneta jotzen zen, eta ezin izaten zen kalean ibili. 'Silencio'-ak kalean harrapatuz gero, tokian gelditu eta eskuineko besoa altxatu behar izaten zen. Anaia gaixo zela eta, Mariani eta amari botika bila zihoazela 'silencioak' kalean harrapatu zienekoa kontatzen du.

  • mariani estanga Hustutako etxeak, gobernuarentzat

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra etorri zenean, jende askok alde egin zuen Tolosatik. Hutsik geratu ziren etxeek beretzat hartu omen zituen gobernuak. Sección Femeninako etxea gobernuak beretzat hartua izan zen.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aita Frantzira alde eginda

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aitaren bila joan zirenekoa

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Aitari abisu eman zioten bere bila joango zirela, eta ihes egin zuen: Izaskundik Berastegira, handik Doneztebera eta, han, muga zeharkatu zuen. Iluntzean, guardia zibila Xabierren aitaren bila joan zen etxera.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aitaren faltan, gogorrak ikusitakoak

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Aita ihes eginda egon zen denboran, etxekoen laguntza izan zuten. Lau anaia izanik, hiru aitonaren etxera joaten ziren bazkaltzera eta bestea osaba batenera. Xabierren ama jostuna zen, eta lan ugari egin behar izan zuen.

  • Javier Gerran etxea utzi behar

    Jabier Goenaga Aiestaran (1925) Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa

    Maria Eugeniaren etxea frontearen erdian zegoela-eta, Tolosara joan ziren bertako etxe batera. Nafarrak Tolosara sartu zirenean bueltatu ziren berriro ere. Javierren etxekoek ere bide bera egin zuten.

  • Juanita Zubimendi Ibarguren Errenteriako lehengusua etxean ezkutatuta

    Juanita Zubimendi Ibarguren (1926) Tolosa

    Gerra denboran, Errenteriako lehengusu bat eduki zuten baserrian ezkutatuta. Belar eta lasto artean ezkutatzen omen zen, ganbaran. "Nazionalak" Arroa inguruetan sartzen ikusi omen zituzten; etxe inguruko mendi batera igo zirela kontatzen du.

  • 1690 Aita Gorbeian artzain

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Aita kartzelatik irten eta gero, Gorbeiara artzain joan zen, eta Guardia Zibilak eskuak lotuta ekarri zuen Ubidera. Gerra uztailean hasi zen, eta azaroan ebakuatu zituzten Trapagaranera.

  • Juan Bautista Miner Gurasoek gerra garaian pasatakoak

    Juan Bautista Miner Irastorza (1936) Tomas Miner Irastorza (1942) Urnieta

    Amuela baserrira joan ziren gurasoak gerra garaian. Hala ere, alabaren txupetea falta zitzaienez, etxera itzuli behar izan zuten; orduan, baina, soldaduekin kontuz ibili behar izaten zuten. Gurasoei ez zitzaien gustatzen gerrako kontuez hitz egitea.

  • Praxku Urruzola Gerra hasieran eraso egin zietenekoa

    Praxku Urruzola Loinaz (1931) Urnieta

    Gerra garaiko pasadizoak gogoan ditu oraindik. Tropak sartu ziren, eta eraso egin zuten; dena txikitu zuten orduan. Etxean, bost lagun zauritu zituzten. Orduan, etxetik alde egin behar izan zuten, beraien burua babesteko. Oroitzapen tristeak.

  • Nati garmendia Gerran ere, elkartasun handia

    Nati Garmendia Ubillos (1929) Urnieta

    Gerra garaian, Aiara joan ziren, Urnietako taberna utzita. Han, etxe batean, 20 bat lagun kabitu ziren. Oso jende jatorra zen etxe hartakoa; izugarri ondo portatu ziren beraiekin. Amak sukaldean egiten zien, eta asko estimatzen zioten hori. Lehen, elkartasun handia zegoen.

  • Bixi Garmendia Emakume abertzaleei egindako beheramenduak

    Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta

    Ahizpa ezkutuan joan zen Iparraldera Telesforo Monzonekin. Herrian geldituz gero, PNVkoak zirenak zigortu egiten zituzten. Emakumeei egindako beheramenduak aipatzen ditu. Emakume haietako batzuk gogoan ditu. Bere ahizpak ihes egitea lortu zuen; Frantzian lan handia egin zuen, eta handik asko lagundu zion Bixiri.

  • Bixi Garmendia Irratia ezkutuan entzuten

    Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta

    Gerra hasi zenean, hainbat senidek kanpora alde egin behar izan zuten. Garai hartan, ezkutuan entzuten zuten irratia, argiak itzalita, irratiaren gainean zapia jarrita.

  • Bixi Garmendia Gerra garaian kanpoan egondako senideen bizipenak

    Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta

    Gerra garaia gogorra izan zen. Anaia eta bera herrian geratu ziren; baina beste 3 senideak handik eta hemendik ibili ziren errefuxiatu gisa. Kanpoan ziren bitartean, ezin izaten zuten gutunik idatzi. Ahizpa gazteenak oso gaizki pasa zuen, ikaragarriak pasa zituen.

  • Kontxita Zaldua Kanoikadak neska bat hil baserri batean

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Oialume baserrira joan ziren ihesi Urnieta bonbardatuko zuten beldurrez. Baserri batean kanoikada sartu zen: etxeko alaba bat hil eta beste bat zauritu zuen.

  • Hilario Lekuona Gerra Oiartzunen

    Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta

    Oso txikia zen, baina fresko du gerra denborako oroitzapena. Hegazkin bat ibili zen paperak botatzen, eta ume guztiak korrika haiek hartzera. Oiartzuar askok egin zuen alde; Artikutza aldera, dio Hilariok. Bi edo hiru eguneko kontua izan omen zen gerra Oiartzunen.

  • Isabel Izagirre Gerran anaiek pasatako estutasunak

    Isabel Izagirre Aiastui (1936) Urretxu

    1936ko abenduaren 28an jaio zen. Gerra garaian, etxeko anaia zaharrenek etxetik alde egin zuten. Babesteko, Bergarara joaten ziren. Orduko komeriak kontatzen ditu Isabelek.

  • Teodoro Aranburu Gerran beldurra eta ihesa

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.

  • Teodoro Aranburu Lagunaren salbokonduktoarekin aurrera

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Ibiltzeko baimenak (salbokonduktoak) zer ziren azaltzen du. Behin bi laguni ibiltzeko baimenaren ildoan gertatutako anekdota kontatzen du.

  • Miren Jone Rekondo Aita desterratuta: Madrildik Mugiro jatetxera bizitzera

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Aitaren lagunek Madrildik Elizondora etortzen lagundu zioten. Han, Mugiro jatetxean egon zen 3-4 urte eta etxekotzat hartu zuten bertan. Gipuzkoan ezin zuen sartu orduan; eta, familia ikusteko, Lekunberrin elkartzen ziren. Mugirora joaten zirenean, ogi zuria jaten zuten.

  • Miren Jone Rekondo Aitak gerran kendu zioten autoa berreskuratu zuenekoa

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Aitak, desterratuta zegoenean, ezin zuen pasa Lekunberritik aurrera. Madrilen beti hartzen zuen aldizkari ofiziala eta han ikusi zuen kendu zioten autoa Valladoliden zegoela. Hala, berreskuratu egin zuen.

  • Felix Olasagasti Gerrako beldurra, ihesa eta fusilatuak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Felixek Koxme izan zuen maisu Zubietan; gerra garaian hil egin zuten hura. Usurbilen 7 fusilatu zituzten. Gerra hasi zenean, jendeak beldurtuta ihes egin zuen edo ezkutatu egin zen.

  • Felix Olasagasti Jendea gerratik ihesi

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Donostiatik ihes egiten zuen jendea Usurbildik igarotzen zen. Hondamendia zen hura. Ezinikusiengatik hiltzen eta lapurtzen zuten jendea orduan.

  • Felix Olasagasti Ihesi zihoan ezagun bat etxean gorde zutenekoa

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Ezagun bat Donostiatik ihesi atera zen lagun batekin: laguna harrapatu egin zuten, baina berak Txara baserrira iristea lortu zuen. Bi egun eman zituen bertan ezkutatuta.

  • Felix Olasagasti Koinatuaren koinatua ihesi

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Etxean ezkutatuta zeukaten koinatuaren koinatuak aurrera egin zuen ihesarekin, eta Ameriketaraino iristea lortu zuen. Gizon hark bitxi-denda zuen eta haren bitxiak Txarako lur azpian gordeta egon ziren denbora askoan.

  • Felix Olasagasti Ihes egiteko arrazoiak eta Usurbilen fusilatu zituzten gizonak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Ameriketara itsasontziz joaten ziren. Itsasontzi haiek Frantziatik irteten ziren gehienbat. Felixen anaia ihesi joan zen Frantziara gerran, Oriotik barkua hartuta. Jendeak zergatik egiten zuen ihesi azaltzen du. Usurbilen 7 gizon fusilatu zituzten eta haien izenak aipatzen ditu.

  • Felix Olasagasti Gerrako zertzeladak: alemaniarrak, italiarrak eta koinatua

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Alemaniarrak eta italiarrak jaun eta jabe ziren hemen, herritarren artean gosea zegoela aprobetxatuta. Koinatu bat ihesi joan zen Gijonaino; eta handik Txarara bueltan oinez etorri zen.

  • Maria Luisa Zalakain Odriozola Gerra garaian, Zarautza joan ziren

    Maria Luisa Zalakain Odriozola (1930) Amasa-Villabona

    Gerra garaian, aita Villabonan gelditu zen, baina besteak Zarautz aldera joan ziren. Kanoi bat Amasan eta beste bat Fraisoron jarri zuten; bonbardaketa zenean, herrian beldurra pasatzen zuten. Zarautza ezkutuan nola joan ziren kontatzen du.

  • David Barandiaran Estolda azpian bonbardaketatik salbu

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.

  • David Barandiaran Bizkaia-Kantabria-Frantzia

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Bilbora joan ziren Mundakatik, eta ondoren Castrourdialesera.

  • David Barandiaran Frantsesak laguntzera joaten ziren

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Eskuineko jende asko zegoen Frantzian. Elizara zapia eta txanoa jantzita joaten ziren. Herrira bueltatzean, txapelgorriak ezagutu zituzten, eta falangistek euskaraz ez hitz egiteko esan zieten.

  • Pablo Sanpedro Gerra Bartzelonan erbesteratuta

    Pablo Sanpedro Landazabal (1929) Zaldibar

    Bartzelonako herri txiki batean erbesteratuta egon zen Pabloren familia gerra sasoian. Herritik irten eta Santanderrera joan ziren, bertan itsasontzia hartu eta Frantziara. Frantziatik trenetan eraman zituzten Bartzelonara. Aita Zaldibarren gelditu zen beharrean.

  • Begoña Soba Etxetik alde egin behar

    Begoña Soba Landeta (1934) Zamudio

    Milizianoak haien etxera joan ziren eta han ospitale bat egingo zutela esanez, alde egiteko eskatu zieten. Ganadua eta umeak hartu zituzten, eta Karrantza aldera jo zuten. Bidean, geltoki batean, bere neba galdu egin zen eta aitak atzera egin zuen umea bilatzeko.

  • Gerra zibilaren eraginez Zarauztik Southamptonera

    Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerra hasi zenean, frontean aurrera joan zen Iñaki Muruaren aita. Handik hiru hilabetera amak herria utzi behar izan zuen. Iñaki eta honen anaia zaharrena, amarekin batera, frontea pasa eta Gernikaraino iritsi ziren. Bonbardaketa ostean Southampton-era bidali zituzten Habana itsasontzian. Hamabi urterekin itzuli zen Zarautzera.

  • "Gerrako umeekin" Southamptonera

    Xabier Aierdi Aldasoro (1924) Zarautz

    Hamaika urte zituen gerra hasi zenean. Bilbora joan zen sendi osoa baina, 1937. urteko maiatzaren 21ean Ingalaterrara bidali zuten Habana itsasontzian beste 4.000 ume ingururekin batera."Gerrako umeak" ziren. Kanpamentu erraldoi bat izan zen lehenengo bizilekua. Southamptonen zegoen moja-etxe batean egin zuen urte bete ondoren. Frantzian elkartu zen atzera gurasoekin. Baionako eskola garaia gogoan du. Euskal Herrira itzulera zaila izan zen. Etxerik ez zutenez, herri desberdinetan sakabanatuta bizi behar izan ziren hasiera batean.

  • 354 Nondik nora ibili zen gerran; Gasteiz, Murgia

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gasteizera joan ziren. Lagun batek andregaia eta arreba zeuzkan "Hotel Fronton"en eta bisitatu egin zituzten. Handik Murgiara joan ziren. Bertako komentuan apaizak eman zien sermoia. Diru apur bat bazuen eta ogia eta sardinak jan zituen. Lurrean lo egiten zuten ilaran jarrita.

  • 367 Amaren jatorria

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Gerra Bizkaian pasa zuen, ama Mallabikoa zelako. Hizkeran antzematen zaiola komentatzen dute. Ama Mallagarai zen. Aitona oso aberatsa zen.

  • 390 Umetan amonarekin Agerreso baserrira

    Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz

    Gerra garaian, aita soldadu joan zen; eta ama, bi anaia zaharragoekin, Gernikara. Urtebete zuenean, Agerreso baserrira joan ziren bera eta amona, han senideak zituztelako. Agerreso San Pelaioko mugan zegoen.

  • 390 Gerra garaiko bizipenak

    Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz

    Aita gudari joan zen gerra garaian; eta ama, bi seme nagusiekin, Gernikara joan zen. Gernikako bonbardaketetan, udaletxe azpiko babeslekuan gordeta egon ziren. Gerora, aita Santoñako kartzelara eraman zuten: bi semeak Ingalaterrara bidali zituzten, eta ama Iparraldera joan zen.

  • Felixa Eizagirre Gerra garaian Irunera joan eta bertan geratu zen

    Felisa Eizagirre Ibarguren (1914) Zarautz

    Gerra garaian ahizpari laguntzera joan zen Irunera eta bertan geratu zen bizitzen. Lanean hasi eta hogeita zazpi urterekin ezkondu zen bertako gizon batekin haren etxera, Agerre baserrira.

  • Rosario Illarramendi Gerran alde egindakoen zoria

    Rosario Illarramendi Larrañaga (1929) Zarautz

    Gerra iritsi zenean, batzokiko jarduerak bertan behera gelditu ziren. Gerora hasi zen berriro martxan. Jende askok Zarauztik alde egin zuen gerra garaian: batzuek Venezuelara, besteek Belgikara... Haietako batzuei buruz hitz egiten du.

  • Benita Goikuria Egiluz Benitaren aita eta ama txapel gorriaz ibiltzera behartuta Ubiden

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Zeanurin, batzuek gora egin zuten ihes, nazionalek okupatutako lurretara; eta beste batzuek, behe aldera, artean errepublikazaleenak ziren lurretara. Benitari-eta moroek kafea eskaintzen zieten Barazarren egon zirenean. Amari eta aitari txapel gorriaz ibilarazten zieten Ubiden Falangekoek.

  • Benita Goikuria Egiluz Aita negarrez auzora soldaduak heldu zirenean

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Gerra denboran, aitak inoiz bera bidaltzen zuen auzora zelatatzera. Behin, auzoko baserri bateko atarian soldaduak ikusi zituen albistea ekarri zion, eta aitak negarrari eman zion. Benita beldurtuta. Berehala irten behar izan zuten etxetik ihesi.

  • Manuela Uriondo Mendiko txabola batean gerra denboran

    Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio

    Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.

  • Manuela Uriondo "Kanpokoak etxean eta bertakoak urrinago joanda"

    Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio

    Iheslariak izan zituzten etxean, Zeberioko beste etxe askotan bezala. "Kanpokoak etxean eta bertakoak urrinago joanda". Ganaduak eraman zituzten txabola batera, baina eurak etxera etortzen ziren lotara.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Etxetik alde egin behar gerra hasieran

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain

    Gerrako frontea goiko mendian zegoen; baserriak utzi eta herri ondoko etxeetara etorri ziren biak denboraldi baterako. Milagros Otatzan eta Gregori Bidarten egon ziren.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Berrogei egun etxetik kanpo

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Zerain

    40 egun egin zituzten baserritik alde eginda, herriko bi etxetan. Penaz itzuli zen Milagros etxera, primeran pasatzen baitzuen. Gregori San Roke egunean etorri zen behera.

  • 1286 Gerra garaian Pasaiako lehengusuenera ihesi

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    7 anaia eta arreba zituen, baina bi anaia gerran hil zitzaizkion. Anaiak soldadu joan zirelako etxetik bota zituzten Javier eta etxekoak eta Pasaiako lehengusu batzuen etxean egon ziren ezkutatuta. Bi anaia behiak zaintzen etxean geratu ziren.

  • 1305 Gerra garaiko kontuak

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    Gerra garaiko kontuak; elizetan meza garaian soldaduek egiten zituztenak aipatzen ditu. Aizarnan kanpotar ugari egon zen herritik ihes eginda.

  • 1310 Gerra garaian, etxetik ihesi

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Irailaren 20ko egunez, komunistak sartu ziren Akua auzotik behera; eta, baserritarrei konfiskatutako ganaduarekin, herrira jaitsi ziren. Matildek bi ahizpa zituen Eibarren, bat bertara ezkonduta eta bestea neskame; eta anaiak haiengana ihes egin behar izan zuen. "Hotel Estaciónekoek" gonbidatu; eta Matilde hara joan zen lagunengana, umeak hartuta, beldurrez. Gau hartan eta hurrengo egunean gertatuak kontatzen ditu.

  • 1310 Azkoitira eta Durangora gerratik ihesi

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerra hasi eta zazpigarren hilabetera, familian "gorriak" zituztenak etxetik bidali zituzten. Matilde eta familiakoak ere Azkoitiko senitarteko batzuengana joan ziren; eta handik, Maltzagatik zehar, kotxe blindatuetan Eibarrera eraman zituzten. Han, ospitale moduko batean pasa zuten gaua, jende gehiagorekin batera. Eibarko senideak ere ihesi joanak zirela jakin zuten, eta haiengana joan ziren Durangora.

  • 1310 Algortako errefuxiatuen etxean

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Durangon zeudela, baserri batera joan ziren; baina, tropak gerturatzen ari zirela-eta, Algortara bidali zituzten errefuxiatuen etxera. Matildek 10 urte zituen orduan eta gaixotu egin zen "sukar tifoidea" harrapatuta. Bi hilabete egin zituen ospitale batean, mairuak herrira zetozela eta bidali zuten arte.

  • 1310 Getxotik irtetean, arropak galdu zizkieten

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Mairuak zetozela-eta ospitaletik atera zirenean, Getxoko portuan barkura sartu eta Laredora eraman zituzten, soinean zuten arropa soilik utziaz.

  • 1310 Kantabrian egon zireneko bizimodua

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Laredon autobusetan sartu, eta Santanderko herrixka bateko baserri batera. Etxe hartan familia bat bizi zen, ganadu eta landare-lanetatik bizi ziren. Arreba bat beste etxe batera eraman zuten handik gertuan, eta elkar ikusten zuten.

  • 1310 Etxerako itzulera gogorra; kalean lo egin beharra

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Laredotik Riañora eraman zituzten. Atzera etxera bueltan, abiatu zirenean beraiek bezala ihesean zebiltzan milaka lagunekin elkartu ziren. Laredoko kalean lo egina da Matilde. Bidean zetozela, soldadu zegoen anaia aurkitu zuten. Gogoan du Bilbotik etxera trenez bueltatu zirela.

  • 1310 Errefuxiatu garaiak

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerratik ihesi ibili ziren garaian, errefuxiatu modura ibili ziren; jangelatan ematen zieten jaten. Zomorroz betetako babak izaten zituzten jateko.

  • Manuel Etxezarreta Gerra hasierako oroitzapenak

    Manuel Etxezarreta Sudupe (1931) Zumarraga

    Gerra hasi zenean, Manuelek bost urte zituen. Gogoan du soldaduak menditik etorri zirenekoa. Beste batean, tiro egin zieten beraiei, soroan lanean ari zirela. Manuelen osaba gazteek ihes egin zuten, soldadu joan behar ez izateko.

  • 933 Zumaiatik Frantziara; egindako bidea

    Akelino Osa Elosua (1930) Zumaia

    Gorriak zirelako, herritik kanporatu zituzten. Amak lau seme-alabarekin egin zuen alde. Frantziara iristeraino egindako ibilbideaz hitz egiten du (Lekeitio, Amorebieta, Getxo, Romo, Portugalete, Santander). Zumaiako familia ugarik egin zuen alde. Ibilbide horretan bizitako kontuak aipatzen ditu.

  • 933 Frantziara iristean, gosearen gosez, jan eta jan

    Akelino Osa Elosua (1930) Zumaia

    Frantziara iritsi, eta jan eta jan hasi zen, pasatako gosea gogoan baitzuen. Betekadaren ondorioz, dena bota zuen.

  • 1036 Zumaiako familia asko Santoñara ihesi

    Akelino Elosua Zubimendi (1913) Zumaia

    Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Donostiara joaten ziren asko. Honen inguruko kontuak. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko jende askok alde egin zuen. Ontzigintzari esker, Santoñarekin harremana zuten eta familia asko Santoñara joan ziren. Santoñan ihes egindako aberats baten etxean egon ziren zumaiarrak.

  • 1075 Familia Gernikara eta anaia soldadu

    Ana Aristondo Aizpurua (1928) Miren Azpeitia Egaña (1930) Joxe Etxabe Udabe (1926) Zumaia

    Joxeren familia Gernikara bidali zuten gerran. Anaia zaharra karlistek hartu zuten soldadu, eta beste guztiek alde egin behar izan zuten Gernikara, Foruara. Han beldur handia pasa zuten.

  • Klara Urbieta 12 urterekin, gerra hasi eta Bilbora

    Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia

    12 urterekin, gerra hasi zen eta eskola utzi eta Bilbora joan behar izan zuten. Herritik bidali zituzten, eta lagun batzuen etxean egon ziren. Tropak sartu zirenekoa eta aita preso hartu zutenekoa azaltzen ditu.

  • Maria Jesus Manterola Abertzale izateagatik, Zumaiatik kanpora

    Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia

    Gerra garaian, hainbat herritar Zumaiatik bota zituzten, abertzaleak zirelako. Kamioietan sartu eta Santanderrera eraman zituzten. Santanderren emakume baten etxean pasa zituen pare bat egun. Gero handik Frantziara bidali zituzten. Oso gustura egon ziren Frantzian.

  • Xanti eta Anjel Osa Familien egoera gerra garaian; abertzaleak herritik bota

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gerrak ez zituen harrapatu borrokarako adinean, baina hamasei urtekoak jada gerrara joaten ziren. Familiak gazte gabe geratu ziren. Frontean hil ziren auzokoak. Senarrak Bilbo aldera ihes eginda zituzten emakumeak eta umeak herritik bidali egin zituzten, gose handiagoa pasa zezaten. Zumaiarren bizipenak Gernikako bonbardaketan.

  • Adora Osa Senarra gudari eraman zuten hamabost urterekin

    Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia

    Senarra gurasoekin Bilbora joan behar izan zen ihesi, gerra garaian. Hamabost urterekin gudari moduan mendira eraman zuten borrokara. Kartzelan sartu zuten eta hamahiru hilabete pasa zituen han. Bere bizitzako zazpi urterik onenak galdu zituela esaten omen zuen: batean frontean, bestean kartzelan edo soldadutzan. Ofiziorik ikasteko betarik ez zuen izan eta gero lanik topatu ezin.