Errepresioa

  • Jon Maia Lorca eta Lauaxeta

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu

    Lorca eta Lauaxetaren arteko lotura. Lauaxetak Lorca miresten zuen eta bere poemak euskaratu zituen. Frankismoan fusilatu zuten. Lorca berriz andaluziarra eta republikanoa zen, fusilatu egin zuten baita ere. Antzekotasunak.

  • Gaspar Alvarez Lucio Kartzelan konforme

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Kartzelan egon zenean gipuzkoarrekin egon zen. Eibartar asko zeuden beraiekin. Kartzelan ongi jaten zuela eta gustura egoten zela kontatzen du Gasparrek.

  • Gaspar Alvarez Lucio Kartzelan gerraostean

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gerra bukatu eta kartzelan sartu zuten Gasparren batailoia. Komandantea hil zuten, baina beste guztiak bizirik irten ziren. Kargu altuko gizon asko kartzelatu zituzten.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra Zibila ume baten ikuspegitik

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra Zibila. Frantziara ihes egin zuten; lehenengo Tolosara eta gero Donibane Lohizunera. Bertako txokolatinak gogoan ditu oraindik. Eibarrera etorri zenean (1940 inguruan), ogirik ere ez. Etxean egoera gogorra bizi zuten: ama egunero-egunero kuartelera joan behar izaten zen; osaba kanpoan zuten eta aita 7 urtez kartzelan egon zen. Aita Asturiasen harrapatu zuten (Aitak idatzitako bertso batzuk erakusten ditu). Bera gerra garaian umea zen eta ez zuen ezer ulertzen.

  • Aurora Baskaran Kartzelako bizimodua

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    1934ko iraultzaren ondoren Benigno Baskaran kartzelan egon zen eta alabari kontaturikoa azaltzen du. Kartzelan eibartarren artean kooperatiba antzekoa sortu eta jatekoa denen artean banatzen omen zuten. Kartzelan lasai egon zirela eta lagunartean ongi bizi izan zirela esaten zuten eibartar askok. Benignoren inguruko pertsonaia garrantzitsuez hitz egiten du Aurorak; Toribio Etxebarria, Julian Etxeberria, Madinabeitia eta Lukas Alberdi, adibidez.

  • Aurora Baskaran Kartzelatik bueltan

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Benigno Bascaran eta Eibartar sozialistak kartzelatik irten zirenean herrian egindako ongi etorria kontatzen du Aurorak.

  • Aurora Baskaran Gerraosteko errepresioa

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Sendatu eta lanean eta politikan sartu zen berriro Benigno Bascaran. 1950ean atxilotu egin zuten eta Martutenen zazpi hilabete pasa zituen. Irunera eraman zituzten lehenengo eta aitak bertan bizi izandako anekdota bat kontatzen du Aurorak.

  • Luciana Larreategi Arizaga Babak Santanderko zezen plazako presoentzat

    Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar

    Santanderren preso asko zeuden, tartean baita eibartarrak ere. Ezagunik ote zegoen begiratzera joan zen zezen plazara eta leihoetako baten bere koinatua ikusi zuen. Amak baba lapiko handi bat prestatu zuen presoentzat, baina ez zieten laga sartzen. Leihotik behera sokak bota, lapikoa lotu eta sokatik tiratuta jaso zuten.

  • Luciana Larreategi Arizaga Presoei ogitartekoak banatzen Santanderren

    Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar

    Santanderko zezen plazan zeuden presoak lekuz aldatu behar zituztela jakin zutenean, ogitartekoak prestatu zituzten txokolatearekin. Presoak ilaretan ateratzen zituzten zezen plazatik. Luzianak erdira sartu eta ogitartekoak banatzen zizkien. Presoak kartzeletara eraman zituzten.

  • Luciana Larreategi Arizaga Zaldibarko preso batek eman zion erlojua

    Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar

    Santanderko zezen plazako leihotik preso batek deitu zion. Ez daki nola, baina barrura joan zen. Zaldibarko preso batek poltsikoko erloju dotore bat eman zion gordetzeko. Etxera bidean bi soldadu etorri zitzaizkien eta erlojua eskatu zioten, fusilarekin mehatxatuta. Kapeladun gizon dotore bat etorri eta soldaduekin hitz egin zuenean, bakean laga zituzten. Urteak pasatu eta gero norbait etorri zitzaion erlojuaren bila.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra garaiko manifestazioak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra denboran Bilbo erori zenean, manifestazioak egiten ziren, presoak herrian zehar paseatuz. Desfile militarra ere izaten zen.

  • Jose Mari Kruzeta Prozesioak fusilekin eskoltatuta

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra garaian eta gerraostean prozesioak fusilekin eskoltatuta egiten ziren.

  • Jose Mari Kruzeta Francok hiri handiak hartzean, eskolan jai

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Manifestazioak egiten ziren Francok hiri handiak hartzen zituenean, eta eskolan ere jai izaten zuten umeek. Maistra eta maisu nazional guztiak kendu egin zituzten eskoletatik. Hauek eskola partikularrak ematen hasi behar izan zuten askotan, dirua irabazi ahal izateko.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarko umeak Errusiara

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra zela eta 3-4 urtez eskola gabe gelditu ziren ume asko eta asko. Eibartik ume asko joan omen ziren Errusiara. Salbokondukturik gabe ibiltzea ezinezkoa izan ohi zen. Hura lortzeko, ordea, falangista izan behar zen.

  • Jose Mari Kruzeta Euskararen inguruan idazteagatik poliziak atxilotu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Egunkari, liburu eta elikula guztiak zentsuratuta zeuden, eta oso kontrolaturik. Bi aldiz eraman zuten Jose Mari poliziarengana euskararen inguruan idazteagatik.

  • Jose Mari Kruzeta Sozialistak, zeharo beldurturik

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibar herri sozialista bazen ere, gerra garaian Francoren garaipenak ospatzen zituzten, bandera eta manifestazio eta guzti. Oso beldurturik zeuden sozialistak, askok alde egin zuten atzerrira.

  • Jose Mari Kruzeta Atxilotuak ezin herrian sartu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra garaian atxilotu eta ondoren libre geratutako sozialistek ezin zuten herrian sartu. Jose Mariren osabak berak Amorebietan bizi behar izan zuen.

  • Jose Mari Kruzeta Osaba atxilotu zutenekoa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Edorta alberdi senidea zigortu zutela konturatu ziren kontrabandoa eramaten zion emakume bati esker.

  • Jose Mari Kruzeta Karlistaldian abadea pistolarekin mezara

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Aitaren eskola garaian eraztuna zegoen, euskaraz hitz egiteagatik zigor moduan erabiltzeko. Karlistadetan, aldiz, abadeak pistola eskuan eramatzen zituen umeak elizara.

  • Jose Mari Kruzeta Eskolatik 'Formacion del espiritu Nacional' kendu zutenekoa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eskolan 'Formacion del espiritu Nacional' emango zutela jakinaraztean, ikasleek ez zuten batere ondo hartu, eta eskolatik atera egin ziren ikasleak, kontra egiteko. Zuzendariak, polemikarik nahi ez eta gaia kendu egin zuen.