Gerraren hasiera

  • Gaspar Alvarez Lucio Gerra hasieran arma bila

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    1936ko altxamendua bizi izan zuen Gasparrek. Gerra hasierako egoeraren inguruan hitz egiten du. Gerra hasi zenean Eibarren zegoen eta kalean zegoela Guardia Zibilekin izandako anekdota bat kontatzen du. Kuartelean egoten ziren armak; gerra hasi zenean jendea bertara joan zen arma bila eta Guardia Zibilekin izandako eztabaida azaltzen du.

  • Juana Zugasti Bilbao Aldatzeko mojak gerra garaian Elorriora ihesi

    Juana Zugasti Bilbao (1923) Eibar

    Gerra garaian Aldatzeko mojak Elorriora joan ziren. Eibarren moja bat bakarrik gelditu zen, Sor Matilde. Nagusiena zen eta etxea zaintzen gelditu zen. Aldatzeko jauregia koartel bihurtu zuten. Frentea Eibarren egon zen denboran, Kalamuan zeuden soldaduak (errepublikarrak) Aldatzera jaisten ziren. Sor Matildek kontatutako anekdota pare bat gogora ekartzen ditu. Aldatzen egon ziren batailoiak.

  • Alejandro Lizarriturri Barrutia 1936ko altxamendu militarra

    Alejandro Lizarriturri Barrutia (1914) Eibar

    1936an hauteskundeak egon ziren; ezkerrak irabazi zuen. Uztailaren 18an, Francoren altxamendua. Jendea berehala hasi zen mugitzen: armak lortu; etab. Hala ere dena oso bapatekoa izan zen; ez zen antolaketarik egon.

  • Alejandro Lizarriturri Barrutia Gerra zibila Eibarren: armak nondik lortu zituzten

    Alejandro Lizarriturri Barrutia (1914) Eibar

    1936ko Gerra zibila. Fabriketatik, probaderotik armak hartu zituzten. Txantoianean armak rekisatuta zeuden. Eibarko alkate, Alejandro Telleria. Nahaste handia egon zen; frontea Donostiatik gerturatzen. Errefuxiatuak.

  • Salvador Marzana Arrateko Ama Birjina santutegitik kanpora

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Frontea Eibarrera iritsi zenean, erreketeak Hirukurutzetatik Arratera kanoikadak jaurtitzen hasi zirenez, Arrateko Ama Birjina Azitainera jaitsi zuten Amuategi batailoiko kideek, Salvador tartean zela. Horregatik dio Ama Birjina Sozialisten salbatu zutela. Ez daki zenbat urte pasa zituen Ama Birjinak Arratetik kanpora; 1929. urteko azaroaren 3ko koroatze ekitaldian, (hamaika urte zituen Salvadorrek) Ama Birjina Arraten zegon eta, 1954. urteko jardunaldi eukaristikoetarako Arratetik jaitsi zutela dago jasota baina tartean ere, Santutegitik kanpora eman zuen denbora bat, antza.

  • Igerilekuan harrapatu zituen lehen bonbardaketak

    Javier Etxeberria Eguren (1927) Eibar

    Igerilekuan zeuden lehen bonbardaketa gertatu zen momentuan. Zorionez ez zen bertara bonbarik erori.

  • 383 Gerra Zibileko frontea 7 hilabetean baserri ondoan

    Euxebi Gisasola Aldazabal (1922) Eibar

    Gerra Zibila hasi zenean Euxebik 14 urte zituen. Gerra zibila nola bizi izan zuten baserrian. Milizianoak Gorostiagatik Usartzara eta handik Akondiara. Reketeak beste aldeko tontorrean. Frontea bertan egon zen 7 hilabetean.

  • 561 Gerra zibilaren hasiera; milizianoen kemena

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    II Errepublikaren amaiera Gerra Zibilarekin batera etorri zen. Hasieran animo handiarekin irten ziren gerrara. Herri askotako jendea batu zen Untzagan frontera irten aurretik. "Gero izan ziran negarrak...".

  • Jose Mari Kruzeta Gerra garaian Toledon

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, Toledon ospakizun handia egin zen. Gerra hasi zenean, milizianoak Alcasarrean sartu ziren eta ondoren frankistak sartu ziren irailaren 28an. Oso gauza gogorrak ikusi zituen. Fusilamendu asko egin zituzten.

  • 561 Otxabiña teniente

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Otxabiña tenientea. Irun eta Donostia galdutakoan hasi ziren gudarostea osatzen. Aurretik, sakabanatutako taldeak besterik ez ziren. Eibarren Gonzalez izeneko batek taldea osatu zuen eta izendapenak egin zituen.

  • 561 Gerra zibila: I. Prietoren hitzak; kanpoko herrialdeen laguntza eza

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gerra hasi zenean, jendeak laster amaituko zela pentsatu zuen. Indalecio Prietok lehenengo egunetan idatzitakoa irakurri zuenean (trankil hartzeko; beharbada nazioarteko gerra bat etorriko zela...) Candidok garbi zuen ez zela egun gutxiko kontua izango. Brigada Internazionalak. Kanpoko indarrak. Kanpotik ez zen beste laguntzarik etorri.

  • Secundino Loidi "Pampo" 1936ko altxamendu militarraren eguna

    Secundino Loidi Erquizia (1919) Eibar

    1932an Armeria Eskolan hasi eta 1936ko uztailan bukatu zituen han ikasketak. Uztailaren 18an ikasleen afaria egin zuten eta hantxe izan zuten altxamendu militarraren berri.

  • Cristina Garaigordobil Gerra etxean bertan

    Cristina Garaigordobil Bustinza (1920) Abadiño

    Gerra hasiera ondo gogoan du. Etxetik hurre dute Otxandion eta han asko hil zituzten bonbardaketan. Beraien etxean ez zuten zorte txarrik izan, beste asko hil edo zauritu egin ziren-eta. Etxetik alde egiteko asmoa zuten, baina ez zioten asitik eman eta etxean egon ziren gerra garaian.

  • Bittor Garaigordobil Otxandioko bonbardaketatik ihesi

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    Gerra hasi zenean Bittor Otxandion zegoen, ez seminarioan. Otxandioko bonbardaketako lekukoa da, Andikonako plazan bonbak bota zituztenekoa. Oletako basoetatik lortu zuen etxera onik bueltatzea.

  • Bittor Garaigordobil Mola Franco baino gogorragoa zen

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    1936an, gerra hasieran, bonbardatu zuten Otxandio. Neguan barealdia izan eta gero 1937an berriro hasi ziren gogor erasotzen. Bittorren anaia ere orduan hil zuten, traizio bat tarteko. Errekete nafarrak oso gogorrak ziren. Mola Franco baino gogorragoa zen, hasieran Franco ez baitzen izan gerraren buru izateko hautagaia. Mola abioi istripu batean hil zen.

  • Nieves Iturriagagoitia Gerra zelan hasi zen

    Emilio Iturriagagoitia Etxeita () Nieves Iturriagagoitia Etxeita () Abadiño

  • Maria Iruretagoiena Iturzaeta Tropak Aiara iritsi zireneko beldurra

    Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia

    Gerra aurrea ezagutu zuen, eta gogoan du nazionalak Aiara iritsi zirenekoa: kalean zen eta, soldaduen tropa iristen ikusi zuenean, beldur izugarria pasa zuen.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Gerra hasieran txirrindularitza-itzulia bertan behera

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Zortzi urte zituela, gerra hasi zen. Goizean jaiki zirenean txirrindularitza-itzulia zegoen Alegian; eta, bando baten bitartez, bertan behera gelditu zela jakinarazi zieten; mugimendua hasi omen zen. Herriko zubiari hiru zulo egin zizkioten kotxerik ez pasatzeko, bere ustez, nafarrak ez sartzeko. Gerra hasi aurretik, horrelakorik ez zuten espero.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain "Naparrak" Alegian sartu zireneko

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Gerra aurreko oroitzapenak. "Naparrak" Alegian sartu zireneko oroitzapenak. Gurasoek anaia zaharrena eta Juan Joxe amaren familiako baserrira bidali zituzten astebeterako. Tiroak eta soldaduak gogoratzen ditu. Herriko mutikoak soldaduen atzetik ibiltzen ziren.

  • Felipe Legarra Saizar Gerra hasiera Alkizan

    Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza

    Hogei urte zituela, gerrara joan zen. Txikia zenean, bi baserri zituzten: bat herrian eta bestea mendian. Gerra hasi zenean, Alkizatik jende askok egin zuen alde. Gerraren berri apaizak eman zuen, irratia zeukalako. Udaletxetik abisua eman zien eta Donostiara joan ziren.