Ekonomia gerraostean

  • 353 Gerra garaiko eta osteko bizipenak

    Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz

    Gerra garaian, udaletxea bota egin zuten eta bertako paper guztiak erre. Plaza nola aldatu den. Gorriek Itziarren apaizari belarria moztu omen zioten. Alabak kontatzen du txikia zenean estraperloa pasatzeko erabiltzen zutela bera.

  • 353 Etxeko jeneroa ezkutatu beharra

    Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz

    Gerra denboran ez ziren plazara etortzen, etxeko jeneroa ere kendu egiten zieten eta. Etxea miatzera etortzen zitzaizkien eta dena ezkutatu egin behar izaten zuten. Errazionamendua. Beste gizon baten inguruko kontuak.

  • 354 Kuadrillako giroa; igandetako denbora-pasak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gerra garaian gosea pasatu zuten. Igandetan denak trajearekin janzten ziren. Txaketa poltsikoak kakahuetez bete eta zinera joaten ziren. Gerora estraperloa hasi zen. Neska kontuekin hasi zirenekoa. Kuadrillan ezkontzen zenari bazkaria ordaintzen zioten

  • 357 Gerra garaiko bizipenak

    Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz

    Soldaduak Pagoeta aldetik pasatu zirela esaten zuten. Amonak astoa ezkutatu egin omen zuen, kendu egingo ziotelakoan. Gerra denboran ez ziren janari eskean joaten baserrira, geroago bai.

  • 359 Gerraosteko gosea; gauez errotara.

    Antonio Eizagirre Uranga (1933) Pakita Uria Mancisidor (1937) Zarautz

    Gerraostean gose handia pasa zuten. Ogia asko estimatzen zen arrazionamendu garaian. Etxean egiten zituzten taloa eta ogia. Errotara joatea debekatua zegoen eta gauez joaten ziren errotara. Kalekoak okerrago egon ziren baserrikoak baino.

  • 363 Tabakoa errazionamenduan

    Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz

    Etxean inork ez zuen erretzen, baina purua erretzen zuten egun berezietan, eta gero mareatuta. Errazionamenduan tabakoa hartzen zuten eta gero saldu.

  • 367 Gerra garaia nahiko ondo pasa zuten

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Nola gogoratzen dituen gerrako egun haiek. Janari nahikoa zuten. Gerran baino okerrago pasatu zuen frankismo denboran. Osaba bat hil zieten. Aitak ez zuenez erretzen, amak tabako-orrien truke janaria lortzen zuen. Ez du oroitzapen txarrik.

  • Manoli Olaizola Errotak eta ogi egitea

    Manoli Olaizola Alkorta (1917) Zarautz

    Errotak non zeuden. Berak joan beharra izaten zuen astoarekin. Kiloko hainbeste kentzen zuten errotan. Gero garia egiten hasi ziren. Amak ogia egiten zuen etxean. Geroago ogia panaderian egiteko eskubidea ere atera zuten. Santio errekan errota asko zeuden

  • 104 Errotak itxita gerra-garaian

    Ignacio Makazaga Agirre (1925) Zarautz

    Garia nola ereiten zuten. Lurra nahiko ona zuten inguruetan. Gerra-garaian ogia etxean egiten zuten. Errota ere bazuten inguruan, baina itxita egoten zen gerratean. Gizon batek asmatutako makinatxoarekin egiten zuten irina. Dena aprobetxatzen zen.

  • 104 Errotak itxita gerraostean; guardia zibilekin gertatutakoa

    Ignacio Makazaga Agirre (1925) Zarautz

    Zarautzen baziren bi errota, behintzat: Errotaberri eta Errotazar. Bere aitak eta beste bi lagunek, gauez errotatik zetozela, Guardia Zibilekin izandako pasadizoa.

  • Jesus Mari Unanue Gerrastean, gosea

    Jesus Mari Unanue Arzelus (1927) Zarautz

    Gerraostean gosea pasa zuten. Ogirik ez, oliorik ez eta errazionamendu-liburuxkarekin erosi behar izaten zuten.

  • Pakita Eizagirre Laranja-azalak eta gutiziak

    Pakita Eizagirre Arruti (1933) Jesus Mari Unanue Arzelus (1927) Zarautz

    Gerra ostean gose handia pasa zuten. Laranjak azalik gabe etortzen ziren, azalak bolbora egiteko erabiltzen omen zituztelako. Errekondo dendari eta lehengo gutiziei buruz hitz egiten dute.

  • Adoracion Zubiaurre Gerraostean goseari aurre egin behar

    Adoracion Zubiaurre Arozena (1922) Zarautz

    Gerraostean, gosea etorri zen, II. Mundu Gerran Espainia blokeatuta egon zelako. Baserritarrek garia entregatu egin behar izaten zuten. Kokozko olioa ematen zuten errazionamenduan, baina zapore txarra izaten zuen; oliorik ez zenean, ordea, ganaduaren seboa erabiltzen saiatzen ziren.

  • Josu Alberdi Gose garaiko ohiturak barru-barruan

    Josu Alberdi Arregi (1936) Zarautz

    Gerra ostean gosea pasa zuten eta oraindik orduko sentsazioa geratu omen zaie, dena jateko.

  • Joxe Makazaga 8 urtera arte gosea ase ezinik

    Joxe Makazaga Arruabarrena (1935) Zarautz

    Gerra ostean gosea pasa zuen. Orduko anekdotak kontatzen ditu. Garai hartan morokila jaten zuten esnetan bustita; baina Joxek morokila huts-hutsik jaten zuen. Esnea egosi egiten zuten edan aurretik, eta Joxek esnegaina jaten zuen inor konturatu baino lehen.

  • Florentino Eizagirre Gose garaian arrautzak eta txerrikiak

    Florentino Eizagirre Ayerza (1941) Zarautz

    Gerra ostean ez zuten gose handirik pasa, baserrian hobeto eutsi zioten eta egoerari. Garai hartan arrautza asko jaten zuten; txerria ere jaten zuten, baina txerriaren zati onenak apaizari, medikuari... ematen zitzaizkion.

  • Maritxu Uria Gerra osteko gose garaian ondo moldatu ziren

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Gerra ostean etxean ez zuten goserik pasa, ondo moldatzen baitziren janaria lortzeko. Sagarrak, taloa, esnea, ogia... jaten zuten.

  • Maritxu Uria Potajeko zomorroak

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Umetan ez zuten arazo handirik izan jateko garaian. Potajeari zomorroak sortzen zitzaizkion, baina haiek apartatu eta potajea jan behar izaten zuten.

  • Maritxu Uria Tabakoa azukrearen truke

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Beraien etxera ekartzen zuten esnea kalitate onekoa izaten zen. Errazionamenduko tabakoa etxean ez zuten behar izaten, eta trukatu egiten zuten azukrea lortzeko.

  • Enkarna Elosegi Errazionamendu garaian lanean, kanpoan eta etxean

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Etxean ogia kontrabandoko irinarekin egiten zuten. Garai hartan ogia falta izan zen. Kooperatibako bulego-lanetan aritu zen Enkarna dozena bat urtean, errazionamenduko jeneroa kudeatzen. Azkenean, lana utzi eta etxeko lanetara dedikatu zen.