Ekonomia gerraostean

  • Simona Maiz Gerra ostean, ogia etxean egin behar

    Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil

    Gerra bukatu zeneko eguna ez du gogoan. Gerra ostean, garia ereiten zuten, harekin ogia egin ahal izateko. Ogiaren masa etxean egiten zuten, okindegira eramaten zuten eta okinak erakusten zien nola egin ogia. Behin garia ebakitzen istripua izan zuen. Odoljarioak gelditzeko armiarma-sarea erabiltzen zuten.

  • Simona Maiz Estraperloko jeneroaren prezioa

    Simona Maiz Labaka (1927) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Aginagan estraperlistak ibiltzen ziren eta orduan olioa zer preziotan saltzen zuten azaltzen du. Aginagara bizikletaz joaten ziren jeneroa erostera. Estraperloan aritu zirenak aberastu egin ziren.

  • Simona Maiz Baserriko lanari esker, etxean goserik ez

    Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil

    Gerra ostean beraiek ez zuten pasa goserik baserriko lanari esker. Simona "bigarren mutila" zen etxean. Olioa, xaboia eta azukrea ekarri behar izaten zuten kanpotik; gainerakoa etxean izaten zuten.

  • Kristina Bengoetxea Gerra ostean janariarekin ondo moldatzen ziren

    Kristina Bengoetxea Urruzmendi (1921) Usurbil

    Gerra ostean ez zuten goserik pasa. Taloa jaten zuten, txerriak eta oiloak zituzten... Janaria entregatu egin behar izaten zuten. Kaletik jendea baserrira joaten zen jatera tarteka. Etxean taloak nola egiten zituzten azaltzen du.

  • Justo Camino Trenean garia ez harrapatzeko egindakoak

    Justo Camino Ibargoien (1930) Usurbil

    Gerra ostean, gosea pasa zuten. Zizurkilgo errotara joaten ziren ezkutuan artoa eramatera. Trenean gariarekin ez harrapatzeko, zakua leihotik bota zutenekoa kontatzen du. Treneko txartel-zulatzaileez hitz egiten du.

  • Teodoro Aranburu Gose garaian, dirua edukiz gero, estraperlora jo

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Francoren garaian, gosea pasa zuten; dendatan ere ez zegoen janaririk. Gerora, estraperloa hasi zen; baina handik lortutako janaria erosteko, diru asko behar zen. Estraperloko prezioak aipatzen ditu. Baserriko jeneroari esker aurrera atera ziren beraiek; behin Usurbilgo markesa patata eske etorri zitzaien etxera.

  • Teodoro Aranburu Txerria ez kentzeko egin beharrekoak

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra ostean, txerria hildakoan, guardia zibilek kendu egiten zuten. Beraien etxean, behin, txerria etxe barruan erre zuten ken ez ziezaieten. Estankoko emakumeak txerria hiltzeko eta guardia zibilek ez harrapatzeko egindakoa kontatzen du.

  • Teodoro Aranburu Iltzezko botak kendu soinurik ez egiteko

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra ostean, gose garaia etorri zen. Janaria ezkutuan eraman behar izaten zuten, kendu ez ziezaieten. Mutil batek iltzezko botak kendu zituen, soinua egin ez zezan bidean. Bota haiek nolakoak ziren azaltzen du.

  • Mertxe Aizpurua Errazionamendua eta estraperloa; guardia zibilak

    Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Errazionamendua konfiterian hartzen zuten Joxek eta. Estraperloa. Lasartera joaten zen bizikletan Mertxe estraperloa erostera. Olioa garesti, hogei durotan litroa. Guardia zibilen kontrolak eta haiekin zuten harremana tabernan. Pistola atera zion Mertxeri behin batek. Hika.

  • Miren Jone Rekondo Urte latzak eta aita desterratuta

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Aita desterratu egin zuten eta 1940-41ean Madrilen bizi behar izan zuen. Urte latzak izan ziren orduan, gosete handia egon zen. Beraiek baserrian ez zuten goserik pasa. Gerra ostean, tentsioa zegoen.

  • Miren Jone Rekondo Gerra osteko kontrabandoa

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Lekunberrira joateko, trena hartzen zuten. Tren hartan kontrabandoa eramaten zen. Gerra ostean dirurik ez zen eta janaria lortzeko nola-hala moldatzen ziren.

  • Miren Jone Rekondo Garia ehotzeko osabak ekarritako makina

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Osaba Frantziatik itzuli zenean, baserrian bizi ziren; han garia ereiten hasi ziren. Osabak makina zoragarria ekarri zuen garia ehotzeko. Anaiak Andoainen aritu ziren ikasten eta gero Laborde enpresan hasi ziren lanean. Bitarte horretan, ahizpak ikasi zuen garia ehotzeko makina hura erabiltzen. Guardia zibilak zelatan egoten ziren, makina hura jartzea kontrabandoa baitzen. Behin guardia zibilak etorri ziren eta makina immobilizatu egin zuten.

  • Miren Jone Rekondo Irinaren kontrabandoa Usurbilen

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Miren JoneK berak ogia egunero egiten zuen etxean. Andatzatik egurra jaisten zuten eta kontrabandoa ere menditik barrena egiten zuten. Handik lortzen zuten irina.

  • Miren Jone Rekondo "Francoren erregimenean, tripa handirik ez"

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    "Francoren erregimenean, tripa handirik ez".

  • Felix Olasagasti Azpilikuetan egiten zituzten guardiak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Soldadutzan, Errenteriatik Elizondora eraman zuten. Han, Azpilikuetan guardia egin behar izaten zuten, kontrabandista asko baitzebilen handik; baina beraiek ez zuten arreta handirik jartzen guardia egitean. Kontrabandoan gauza ugari pasatzen ziren, eta Felix bera kontrabandoa egiten hasi zen.

  • Joxe Torregarai Kontrabandoari esker aurrera atera zen Usurbil

    Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Kontrabandoari esker, Usurbil aurrera atera zen. Kontrabandoa Valentzia aldetik ekartzen zuten. Joxeren etxean nahikoa babarrun zutenez, ez zuten goserik pasa. Errazionamenduak nola funtzionatzen zuen azaltzen du.

  • Joxe Torregarai Garia entregatu, baina banatu ez

    Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Iñaki Urkia Urdanpileta (1935) Usurbil

    Garia eta artoa egiten zuten etxean, baina zati bat entregatu egin behar izaten zuten. Garia ez banatzeagatik, alferrik galtzen zen batzuetan.

  • Joxe Torregarai Errotak itxita zeudenean, ezkutuan joan behar

    Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Errotak itxita zeudenez, ezkutuan joan behar izaten zuten garia ehotzera. Usurbildik Zizurkila garia oinez astoarekin eramaten zutenak baziren; harrapatuz gero, kendu egiten zuten jeneroa.

  • Begoña Aranzadi Kartila eta razionamendua; estraperloa

    Begoña Aranzadi Manterola (1935) Usurbil

    Izebak taberna eta denda bat zuen eta Usurbilera jaoten ziren razionamenduaren bila, auzokoei banatzeko. Guardia zibilak behin Begoñaren ama harrapatu zuen ogi zuriarekin.

  • Pilar Tolosa Amondarain Zergak saihesteko trikimailuak

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Jasotzen zen uztaren zati handi bat zerga moduan herriari eman behar izaten zioten. Zerga hauek saihesteko ezkutuan ibili behar izaten ziren. Aita gauez joaten zen errotara gari-irina egitera.