Ekonomia gerraostean

  • Jose Mari Kruzeta Bizikleten osagarriak Eibartik kanpo

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Bizikletak eibarren, baina osagarriak Eibartik kanpo egiten ziren, edo bestela erosi. Torlojugintza ere asko zabaldu zen, tailer txikiek tailer handientzat lan egiten baitzuten.

  • Jose Mari Kruzeta Tailer indartsuak Eibarren

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Lorenzo Zabalak egin zituen lehenengo motorrak. Kaskoak eta Laster konpasak. Star eta Victor Sarasketa.

  • Jose Mari Kruzeta Laguntzarik gabe, industriarik ez

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Banku aldetik eta makinaria aldetik emandako maileguei esker sortu zen Eibarko industria eta garapena. Konfiantzazko tratua baitzen nagusi.

  • Jose Mari Kruzeta Makinak kontrabandoan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Blokeo ekonomikoa zela eta, ekoiztutako produktuen kopuru txiki bat bakarrik esportatzen zen. Jasotako dibisa ez zen nahikoa izaten makinak kanpoan erosteko, eta askotan kontrabandoan ekartzen zituzten makinak, zatika, ondoren Eibarren berriro montatzeko.

  • Jose Mari Kruzeta Madrilen atzerriko makinak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    1954an Parisera joan zen Jose Mari lan kontuak zirela eta. Don Emilio Caprile ezagutu zuen bertan, bisitatu zuen lantegiko nagusia, gerratik ihesi joan zena.

  • Jose Mari Kruzeta VESPA (Villaverde Estraperlea Sin Pagar Aduanas)

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Bizikletak egitetik motor-bizikletak egitera pasa ziren Eibarren. Vespa motorra egiten hasi zen Francoren suhia, Eibarren, aldiz, Lambrettak.

  • Jose Mari Kruzeta Ullastresen ekonomia plana

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    1958. urtean Opusekoak sartu ziren gobernuan, eta tailer txiki asko itxi ziren haien 'plan Ullastre' delakoaren ondorioz. Honek kalitatezko produkzioa ekarri zuen.

  • Jose Mari Kruzeta Orbea eta Gabilondo Eibartik kanpora

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibartik atera ziren lehen enpresak Orbea eta Gabilondo izan ziren. Orbearen kartutxoak Gasteizera eta Gabilondoren pistolak. Elgoibarrera joan ziren. Sozialistak grebekin hasi eta beldurrez Eibartik kanpora egin zuten salto. CIL bizikletak.

  • Jose Mari Kruzeta Industriaren garapena Eibar inguruan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibarrera etorri, eta ondoren Eibar inguruko herrietara zabaltzen hasi zen industria eta industriako langileria. Etxeak eraiki zituten Armeria eskola ondoan, populazioa handitzearen ondorioz.

  • Jose Mari Kruzeta Imperial lantegieraren gainbehera

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Patria idazteko makinak egiten zituen Imperial lantegia itxi zutenekoa, salmenta sarerik ez zuela eta.

  • 561 Gerraostean, Eibarren lanak gora

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1940 eta 1942 bitartean, Candido kartzelan zegoen. Pixkaka lana igotzen joan zen eta piezak bukatu gabe ere eramaten zituzten. Edozeinek lantegia ipintzeko aukera izaten zuen.

  • Fernando Etxeberria "Urreduna" Eibarko damaskinatuaren urte goxoak

    Fernando Echebarría Unamuno (1927) Eibar

    Beraientzat sasoi onena 1970 inguruan izan zen. Toledon gero eta lan gehiago; Eibarren, berriz, ordurako beherakada handia egina zuen. Gerra ostea garai ona izan zen; emakume ugari aritzen ziren lanean. Lan asko zegoen garai hartan Eibarren. Damaskinatzaileak zeuden Euskal herrian zehar ere.

  • Fernando Etxeberria "Urreduna" Gerra osteko urrearen kontrabandoa

    Fernando Echebarría Unamuno (1927) Eibar

    Lehenengo Mundu Gerran, urreak balio gutxi zuen; jendeak nahiago zituen zilarrezko txanponak urrea baino. Urrearen inguruko tranpak azaltzen ditu, kontrabandoari lotutakoak.

  • Justo Larrañaga Ogi klaseak: fotak. Grabadoreentzat ogi berezia

    Esteban Justo Larrañaga Argarate (1913) Eibar

    Fotak banatu behar izaten ziren goizetan. Grabadoreek ogiaren mamia erabiltzen zuten piezei distira ateratzeko. Gerra ostean gose handia egon zen. Horren inguruko kontu batzuk aipatzen ditu.

  • Niceto Marcano Muguerza Gerra ondorengo egoera: euskararen erabilera; gosea

    Niceto Marcano Muguerza (1932) Eibar

    Euskaraz-erdaraz hitz egitearen inguruko azalpenak. Kanpotik etorritako jendea. Gerra ostean, euskararen kontrako jarrerak. Errazionamendua. "Regiones Devastadas". Erreka.

  • Niceto Marcano Muguerza Eibarko industria eta Armeria Eskola

    Niceto Marcano Muguerza (1932) Eibar

    Armeria Eskola. Jendea ondo prestatuta irten izan da bertatik. Tailerrak sortzeko ilusioa. Eibarko tailer gehienak hutsetik hasitakoak. Industria Eibarren gerra osteko urteetan. Industriarako eta armagintzarako sasoi ona. Denak balio zuen, dena saltzen zen. Asmatzaileak ere baziren, Ibacetatarrak, adibidez. Helmholtz markako organoak asmatu zituzten. Telebistak ere egiten zituzten.

  • Petra Agirregomezkorta Gerra garaian zer jaten zen

    Petra Aguirregomezcorta (1926) Pedro Egiguren Larrañaga (1927) Eibar

    Umetan eta gaztetak ez zituzten dilista edo "lentejak" jaten. Gerra garaian, batata edo "boniatua" jaten zuten patataren ordez. Baba beltzak, zuriak eta gorriak jaten zituzten. Baserrietan kalean baino gose gutxiago pasatu zen. Kaleko jendia, ogia eta babarrunak jatera joaten ziren baserrietara.

  • antonio-maria-yraolagoitia-orbea Estraperloa eta kupoak; Bilbora material bila. El estraperlo y los cupones; a Bilbao a por material

    Antonio María Yraolagoitia Orbea (1925) Eibar

    Estraperloa eta kupoak; Bilbora material bila. El estraperlo y los cupones; a Bilbao a por material

  • Pedro Iriarte Gerraosteko arrazionamendua. Errotak

    Pedro Iriarte (1937) Abaurregaina

    Gerraostean ez zuten goserik pasatu. Arto-esnea jaten zuten gosaltzeko. Errotak prezintaturik. Abaurrepera eramaten zuten garia ehotzera. Errepidetik urrun dago eta ez zen arazorik izaten.

  • Pedro Iriarte Kontrabandoa

    Pedro Iriarte (1937) Abaurregaina

    Abaurregainen lehenago kontrabandorik ez. Orbaizetan, Aurizberrin eta Iaurtan (Eaurta, Jaurrieta), ostera, bai. Azkenaldian zaldi-kontrabandoa dago.