Ekonomia gerraostean

  • Gaspar Alvarez Lucio Eibarrera atzerritarrak lanera

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gerraostean lan handia zegoen Eibarren. Kanpoko jende asko etorri zen garai hartan penintsulatik eta udan autobusak beteta joaten omen ziren oporretan etxera.

  • Gerra ostea baserrietan, kalean

    Eibar

    Gerra ostea baserrietan. Ogi zuria nahikoa izaten zuten, artoa, esnea, e.a. Kalean berriz, ez zegoen ezer. Gose handia. Ogiaren, olioaren prezioa, e.a.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra ondorengo urteak: gosea; estraperloa

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ondorengo urteak. Gosea. 1942-1943an hasi zen egoera hobetzen. Ordura arte estraperloa. Olioa zenbat ordaindu behar izaten zen. Amandrearekin Gasteizera joaten zen batzuetan, eta handik patatak ekartzen zituzten. Irina hartzera Bergarara joaten ziren; nola ekartzen zuten. Fideorik ere ez zen egoten.

  • Arnaldo Bolunburu Baserrira joaten ziren jatera gose garaian

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Amona baten lehengusinak baserria zuen Mekolalden. Hamabost egunean behin bertara joaten ziren jatera. Baba gorriak urdaiarekin, txorizoa, baserriko ogia... lehertu arte jaten zuten. Baserritarrek artoa, irina, eta abar entregatu egin behar izaten zituzten, baina betiere zatiren bat gordetzen zuten. Baserrietan ere estraperloa egiten zen. Baserrietakoek ez zuten goserik pasa, baina kalekoek bai.

  • Arnaldo Bolunburu Gerraostea: estraperloa; errazionamendua; salbokonduktoa

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ondorengo urteak. Errazionamendua. Olioa, tabakoa, eta abar erosteko kartilla bat egoten zen. Kartillak seilu antzekoak zituen eta dendariak erosi ahala kentzen zituen. Seiluak amaitzen zirenean beste kartilla bat behar izaten zen eta haren zain egon behar. Salbokonduktoa. "Gerria gogorra da; gerria azkena da". Garbitasun eza; zorriak. Etxeak, tabernak errekisatuta. "Zinera juan eta Cara al Sol kantau bihar lehelengo!". Elizara ilaran joaten ziren igandeetan, bestela ez zegoen notarik.

  • Aurora Baskaran Gerrasosteko industria Eibarren

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Eibarko tailerrak martxan jarri ziren gerraostean eta boom industriala eman zenean, herria oraindik berreraikitze prozesuan zegoen. Jende asko bildu zen Eibar inguruan eta Ermuan bizi ziren askok Eibarren egiten zuten bizimodua; horregatik, Aurorak "ciudad dormitorio" deitzen dio. Aurrerago enpresak herri desberdinetan edatzen joan ziren.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerraostean Eibarrera itzulera

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar

    Gerraostean Eibarrera iritsi zenean Asunek bizi izandakoa kontatzen du. Izebaren etxera joan behar izan ziren beraien etxea sutan zegoelako.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerraostean urte txarrenak

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra bukatu zenean bizi izandako gose eta momentu txarrak gogoratzen dituzte. Gerra bukatu arren normaltasunera itzultzeko urte gehiago pasa behar izan ziren. Asun jateko lapurretak eta fabrika martxan jartzeko Jose makinen bila ibili behar izan ziren. Gosea zutenez edozer jaten zutela azaltzen dute.

  • Jose Mari Kruzeta Razionamentua; estraperloa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra ostean razionamentua, ia 1948rarte. Gosea. Estraperloa. Trenez ekartzen zituzten hainbat produktu, eta Olerriaga inguruan trenetik kanpo botatzen zituzten.

  • Jose Mari Kruzeta Gosea, razionamentua

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra osteko egoera. Gosea eta razionamentua.

  • Jose Mari Kruzeta Gosea eta razionamentua gerra ostean

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Inguruko herrietatik baserritarrak Eibarko merkatu plazara etortzen zirenean kontrol handia izaten zuten. Delegación de Abastos.

  • Jose Mari Kruzeta Sagar-lapurretan Matxaria inguruan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Sagar-lapurretan kaletik gertu zeuden baserrietara joaten ziren, Matxaria ingurura. Gaztaina-batzea.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarko Kirol Elkarteko "Los Halcones de la Sierra"

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Aitak gaitasun urritua zuen, eta horrek diru-arazoak eman zizkien. Osabak olioa eta telak bidaltzen zizkien Toledotik. Eibarko Kirol Elkartean talde bat egin zuten "Los Halcones de la Sierra".

  • Jose Mari Kruzeta Egun osorako ogi zati bat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Peronek tratua egin zuen Francorekin. Ondorioz, egun osorako ematen zitzaien ogia txiki-txikia izaten zen.

  • Jose Mari Kruzeta Konpresoreen sorrera, Eibarren

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Konpresoreak Eibarren sortu omen ziren. Miguel Carrerasek sortakoa. ABC. Samur. Puska.

  • Jose Mari Kruzeta 'Patria' idazteko makinak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Idazteko makinen fabrika sortu zuten, Patria izenekoak. Imperial Española. Indibidualismoa nagusi.

  • Jose Mari Kruzeta Indibidualismoa Eibarren

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra bukatutakoan, demokrazia blokeaturik zegoenez, tailer asko sortu ziren Eibarren. Indibidualistak izan omen dira eibartarrak industrian, eta horregatik ez omen zitzaion Armeria eskolari lagundu.

  • Jose Mari Kruzeta Igerilekuen lurra Alfarentzat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Alfak 1944-48 urte bitartean garapen handia izan zuen. Lurrak behar zituela eta herriko igerilekuak erabili zituzten horretarako.

  • Jose Mari Kruzeta Industria dibertsifikatu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Alfak bezala, beste zenbait lantegik ere arrakasta izan zuten. Torloju lantegiak ere bazeuden. Berri Industriak. Eibarko industriaren dibertsifikazioa. Bizikletak, armak eta josteko makinak.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarrek lanerako espiritua

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    1944-60 urte bitartean lanerako espiritu handia omen zuen Eibarrek. Armeria eskola oinarri garrantzitsua zen horretarako.