Ondasunen galera

  • Enrike Ardanza Ebakuazioan ganaduak etxetik atera behar

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Gerra sasoian, ganaduak atera zituzten etxetik aitak eta seme bik. Lehenengo Zornotzara eraman zituzten eta gero Sopuertara. Sopuertan esnea saltzen zieten soldaduei, askotan urarekin nahastuta.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Emakume abertzaleei ilea mozten zieten

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Gerra garaian abertzaleen ondasunak errekisatu egiten zituzten eta "Círculo carlista" Angulo abertzalearen txaletean jarri zuten. Anastasioren emaztearen izebari ilea zerora moztu omen zioten bertan, emakume abertzale baten etxean lanean jardun zuelako. Edurnek kontatzen du bere bi ahizpa ere ilea mozteko eraman zituztela, baina azkenean libratu egin ziren.

  • joxe Malbadi Olano Emakume batzuei ilea moztu

    Joxe Malbadi Olano (1921) Albiztur

    Nazionalista bati etxea kendu zioten, kontrakoak agintzen jarri zirenean. Emakume batzuei ilea moztu zieten eta orduan ikara pasa zuten. Hura zigor handia izaten zen.

  • Pakita Artola Egiburu Gerra lehenengo egunak Alegian

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Gerra garaian izan ziren arpilatzeak (sakeoak) eta hilketak. Nazionalak sartu zirenean, bandoa jo zuten zera esanez, 48 ordutan itzultzen ez zirenen etxeak konfiskatu egingo zituztela. Alegian, bonbak bota zituzten gerra hasieran.

  • Pakita Artola Egiburu Lapurretak gerra garaian

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Nazionalistek pasa zuten okerren gerra ondoren. Izebak denda txiki bat zeukan; eta, ihes egin ondoren itzuli zenean, dena lapurtu ziotela ikusi zuen. Hala ere, isilik mantendu behar izan zuen. Kutxan zeukan dirua ere lapurtu omen zioten.

  • Pepa Bikandi Venezuelara jende asko joan zen Zornotzatik

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Zornotza erre zutenean, zornotzar askok alde egin zuten herritik. Bilbo edo inguruko herrietara joan ziren asko. Venezuelara ere jende asko joan zen. Baserritar batzuek euren baserriak berreskuratu zituzten itzuli zirenean, baina beste batzuei baserriak kendu zizkieten.

  • Pepa Bikandi Gerraren ondorenean, tuberkulosia

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Etxearekin batera, negozioa ere erre zitzaion familia bati. Familia horrek tuberkulosiaren izurria ere jasan zuen geroxeago. Tuberkulosi izurri larria izan zen orduan.

  • Tere Irazola Orue baserria; taberna-ostatua izan zuen

    Tere Irazola Etxebarri (1926) Amorebieta-Etxano

    Pasiotarren komentua dagoen tokian, Orue izeneko etxea zegoen, bere amaren jaiotetxea; eta, gerra denboran, apurtu egin zuten. Gerraostean, familia luzaroan egon zen txabola batean. Komentua egiten ziharduten langile giputzak Tereren taberna-ostatuan zeuden ostatu hartuta. Autobideak kendu zion taberna Tereri.

  • Anastasio Zamalloa Hiru behi eta astakumea kendu zizkietan hil eta jateko

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Soldaduek hiru behi eta astakumea kendu zizkien Bilbon. Kendutakoa berreskuratzen joan zenean astakumea hilda zegoela ikusi zuen, jateko hil zuten.

  • Rosario Barrena Larruzea Gerran etxea utzi behar

    Txaro Barrena Larruzea (1931) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibila Bilbon bizi izan zuen. Etxetik alde egitea egokitu zitzaien, eta Santanderreranzko bidea hartu zuten. Etxera bueltatu zirenean, teilatua zulatuta zutela-eta, beste etxe batera joan behar izan zuten konpondu arte.

  • Santi Villareal Gerran etxea utzi behar

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Santiren ama gerra denbora hil zen. Turtziotik Santander aldera joan ziren ebakuatuta eta bueltan ez zieten etxera sartzen utzi eta osaba baten etxean egon ziren. 1944an erosi zuen aitak Derteano "Dertia" baserria. Lemoako eskolara joan zen aitak harrobian lan egiten zuen bitartean bera han egon zelako osabarenean.

  • Teresa Aresti Milizianoek etxetik atera eta ganaduak ostu

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerratik itzuli zirenean, etxea apurtuta eta hutsik topatu zuten. Milizianoak izan ziren etxetik atera zituztenak. Agertu ziren egunean, ahuntzak zaintzen egon zen Teresa eta ahuntzak hil zizkiotela gogoratzen du. Etxeko ganaduak ere kendu zizkieten.

  • Juan Iturriondobeitia Gerran dena galdu arren aurrera egin

    Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean etxean zuten dena kendu zien, hormak baino ez zizkietela utzi dio eta aitaren erloju bat ere ateratzea lortu zuten. Gerora amak lan asko egin zuen eta ondo bizitzea lortu zuten.

  • Pedro Jauregi Gerra garaian, baserrian

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Gerra garaia. Baserrian oiloak eta txekorrak kentzen zizkieten. Ezkutalekua egin zuten. Lehengusua baserrian izan zuten; makinista zen. Kalera enkargutara joaten zen bera, trenbidetik. Gerra garaian artean goserik ez zen.

  • Pedro Jauregi Labordenean lanean

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Labordenean 16 urterekin hasi zen, eta 52 urte egin zituen. Espoletak egiten zituzten, granadentzat. Egunean 8.000 egiten ziren. Gerra garaiko kontuak. Kamioiak errekisatu zituzten, Bilbora eramateko. Labordeneko ezkutalekua.

  • Bittori Zabala Soldaduei nork esango ezetz?

    Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain

    Etxean, soldaduak izan zirenean, beldurra izan zuten hasieran. Nork esango ezetz haiei? Beste etxe batzuetan ere izan ziren soldaduak; eta, haietako batzuetan, lapurreta handiak egin zituzten. Inork ez zien aurre egin haiei, errespetua jartzen baitzuten.

  • Xalbadora Roldan Gerra: lapurretak hutsik geratutako etxeetan

    Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain

    Lapurretak etxeetan: altzariak eramaten zituzten, kamioietan. Batek eskuetan argazki bat zuen, senarra agertzen zen, eta eskatu egin zion. Fusilamenduak. Oker asko egin zituzten Andoainen.

  • Delia Huici Bueltan, altzaririk ez: errekisatuta

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Irunera eta handik Donostiara. Handik tranbian, aitonaren etxera: Karrikara. Altzariak kendu egin zizkieten; bizilagunak hainbat gauza gorde zizkien. Harreman ona zuten bizilagunarekin. Donostiako osabak errenta ordaintzen jarraitu zuen urtebetean, baina etxean beste familia bat sartu zuten nagusiek.

  • Ramon Huici Andoaina itzuli eta etxea hustuta topatu

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    Gerra garaian batetik bestera ibili ziren, eta hizkuntzekin nahasketa handia izan zuen. 8 urte zituela itzuli ziren Andoaina; aitonarekin bizitzera joan ziren orduan, beraien etxean zegoen dena lapurtu egin baitzieten. Gerora ikusitakoarekin, konturatu ziren bizilagunak izan zirela lapurrak.

  • Migel Irazusta Komuna ez eramateagatik ordaindu egin behar

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    "Bar Ignacio" taberna jarri zuten gurasoek Andoainen. Eta, gerora, batzoki bihurtu zuten. Batzokia nolakoa zen gogoan du. Gerra garaian, batzokia hustera etorri ziren soldadu batzuk; eta, komuna eraman ez zezaten, gurasoek ordaindu egin behar izan zuten.