Gerraren eragina

  • Aurora Baskaran Gerran gaixo

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Gerra Zibila hasi ondoren, Bartzelonan zeudela Aurora elgorriaz gaixotu eta ospitalean egon behar izan zen bakarrik, kutsakorra zenez eta gerra garaia izanik Concepcion ere ezin zitekeen gaixoarekin egon.

  • Asun Anguera Illarramendi Bizimodu aldaketa

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerraostean hasieran bizimodua ez zen asko aldatu, goseteaz gain bizimodua antzera mantendu zen. Hala ere, gerra egun batetik bestera eztanda egin zuenez aldaketa bat batekoa izan zela azaltzen dute Jose eta Asunek.

  • 561 Gerrak animali bihurrarazten du

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gerrak animali bihurrarazten du. Eibarren hitzaldiak, filmak eta zikloak antolatzeko asmoa zeukan Candidok, gerra hasita zegoela, baina kulturarik ez zela behar erabaki zuten agintari militarrek. Gerran soldaduek, bereziki agintariek, dibertitu, ondo jan eta emakumeez gozatzeko filosofia zabaldu zen.

  • 561 Gerra garaian gutxirekin konpontzen zen

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Candidok erabaki zuen gerra garaian ahalik eta gauza gutxienekin pasatzea, gerrak ahalegina eskatzen zuela uste zuelako. Etxekoek eskaerak egiten zizkioten komisarioa zelako eta bere aurrezkiak eman zizkien.

  • Antonio Sarasua Gisasola, Eibar Gerran pianoa eta argazkiak salbatu zituen

    Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar

    Gerran pianoa eta argazkiak salbatzea lortu zuen Antoniok. Kamioi batean sartu zituen eta Durangora eraman zituen; gero, handik Bilbora, Madina soraluzetarraren biltegi batera. Argazkiak, Gallartako alkatearen etxean gordeta utzi zituen. Gerraostean bila joan ziren.

  • Enrike Ardanza Eskolan, 'Cara al Sol' abesten

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Gerraostean, Cara al Sol abestu behar izaten zuten eskolan. Bikoteka jarrita egiten zuten, eskuak altxatuta, eta ondoren eskolara sartzen ziren. Gerraosteko lehenengo urteetan, Abadiñotik beste maistra batzuk etortzen zitzaizkien eskolara.

  • Alfonso Pagonabarraga eta Fidela Mendiolea Eskolan gutxi ikasi zuten

    Fidela Mendiolea Arrazola (1928) Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928) Abadiño

    Umetan beti zuten baserrian lan egin beharra. Eskolari ez zitzaion garrantzirik ematen. Denak joaten ziren eskola berera, neskak eta mutilak banatuta. Zazpi urterekin hasten ziren eta 14 urtera arte joaten ziren. Fidelak dio gerraren ondorioz, maistrak sarri aldatzen zizkietela eta gutxi ikasi zutela. Alfonsok maisua euskararen arerio zela dio eta erdaraz egin behar zutela. Alfonso fraidetzara nahi izan zuten bideratu. Abadiñoko udaletxea dagoen tokian zegoen orduko eskola.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Benediktaren etxea gerran erre

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Mendiolako Larringan baserrian jaio zen Bendikta, hiru etxe dira. Horietako bat haize-errota da; nortzuk bizi ziren bertan aipatzen dute. Benedikta eta bere etxekoak ere bizi ziren etxe horretan gerraostean, gerra garaian etxea erre zitzaien-eta. Pinu-egurragaz jaso zuten etxe berria, arineketan.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Durangoko bonbardaketa hil zen Mariren ahizpa

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Gerra garaian Aramaiora eta Arratiaraino joaten ziren Benediktaren senideak errotara. Marik kontatzen du bere aitak anaia nola eraman zuen medikuarengana gauez bizkarrean Aramaioraino. Mariren ahizpa Durangoko bonbardaketan hil zen, esnea banatzera joanda. Bonbardaketako oroitzapenak.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Etxea erreta, batetik bestera ibili behar

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Etxea milizianoz beteta egon zela entzun izan du Marik. Benediktaren etxea erre egin zuten. Benedikta senideekin Tellerian egon zen eta erreketeak joan ziren behin. Mendiola libre zegoela esan zietenean, aita etxea garbitzera joan zen baina hurrengo egunean, etxea erreta zegoen. Nondik nora ibili ziren kontatzen du. Etxe-errea batzen bere anaia ibili zela uste du Benediktak, baserria erre zitzaielako.

  • Teresa eta Mari Paz Miliziano alemaniarrak

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Gerraostean milizianoak, alemaniarrak, sartu ziren etxeetara. Inguruko basoak ere hartu zituzten. Patxadazkoak izan ziren alemaniarrok, onak. Mororik ez zen egon inguruan. Gero, bertako soldaduak etorri ziren, hiru erregimentu.

  • Ana Artola Etxeberria Gerra garaian baserrian lan handia egin zuen

    Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa

    Gerra etorri zenean, anaiak soldadu joan ziren. Aitak erreuma zuen eta ahizpak eta biek jetzi behar ardiak. Gerra denboran ere lana soberan. Ahizpa segan ere ibili zen. Ama elbarrituta zegoen. Anaia bat etxean gelditu zen lana aurrera ateratzen laguntzeko.

  • Santio Garmendia Garmendia Gerra hasiera

    Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa

    Nafarrak, falangea eta erreketeak aipatzen ditu. Gerra hasi zen egunean, lagun batekin basoan zebilen harria ateratzen, eta kanoi baten tiroaren soinua entzun zuten. Gaintzatik Abaltzisketara bota zuten kanoikadak Amezketan egin zuen eztanda. Kanoiaren bigarren tiroak soroan zuloa egin zuen; eta, hura entzundakoan, behiak bildu eta etxera bueltatu ziren. Soldaduak Larraitzen egon ziren egun batzuetan, eta gero etxeetara joan ziren mutilen bila. Soldaduak pertsona garbiak zirela uste du.

  • Joxepa Elizondo Ormaetxea Soldaduak etxean eta hildakoak inguruko etxeetan

    Joxepa Elizondo Ormaetxea (1933) Aduna

    Etxean soldaduak izan zituztela gogoratzen du. Metrailadoreak etxean non gordetzen zituzten ez du ahaztu. Ondoko baserriko seme zaharrena orduan hil zuten. Oiloak harrapatzeko soldaduek trikimailuak erabiltzen zituzten. Beldur handia pasa zuten egun haietan.

  • Manex Lanatua Garazi eskualdearen aldaketa laborantxan

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Laborantxa egiteko manera aldatu egin da. Lehen naturaren errespetua zen, eta gerlatik landa Plan Marshall-aren eraginez, Ameriketako lanerako moldea etorri zen, laborantxa industriala. Horrek ere baditu alde txarrak, dena pozoindu baita. Bada orain laborantxa biologikoaz interesatua denik.

  • Joxe Mari Lertxundi Anaien arteko gerra

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Anaia zaharrenak gerrara joan ziren, bakoitza bando batera. Gerran, anaia bat preso zegoela, beste anaiari haren guardia egiten aritzea tokatu zitzaion.

  • joxe Malbadi Olano Erreketeak nagusi gerra garaian

    Joxe Malbadi Olano (1921) Albiztur

    Gerra denboran, errekete bat bazen Albizturren kapitaina izatera iritsi zena, besteen kontura. Herriko gazteek txapel gorria jarrita ibili behar izaten zuten, derrigortuta, instrukzioa ikasten. Herrian guardiak ere egiten ziren.

  • Pakita Artola Egiburu Alegiako eskolan asko ikasi zuen

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Gerra hasi zenean, 13 urte zituen. Orduan utzi zuen herriko eskola. Maistra ona zuten, Irungoa, baina dena erdaraz erakusten zien. Denbora gutxian asko ikasi zuten. Irakurtzea eta geografia zituen gustuko. Liburu bakarra zuten, gai guztiak biltzen zituena. Eskola ondoren, dotrina ikasten zuten eta asko kostata ikasi ere.

  • Pakita Artola Egiburu Bi maistra, bat gerra aurretik, bestea gerra ondoren

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Gerra ondoren, Irungo maistra bat etorri zen eta asko irakatsi zien. Gerra aurretik beste maistra bat izan zuten: bertakoa zen; baina, hala ere, gaztelaniaz erakusten zien.

  • Pakita Artola Egiburu Albizturen txapel gorria jarrita instrukzioa egiten ibiltzen ziren

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Pakita Albizturen egon zen garaian, etxeko bi ahizpak ilea moztuta zeuden. Umeak instrukzioak egiten edukitzen zituzten. Pakitak ez zuen sekulan txapel gorririk jarri. Albizturen hiru hilabete pasa zituen lehengusuen etxean.