Ekonomia gerraostean

  • Pilar Tolosa Amondarain Olioa, gutxi eta garesti

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Errazionamendu garaian, olioa urria eta garestia zen. Etxean bizi ziren pertsona kopuruaren arabera hainbeste olio jasotzen zuten. Olio asko zuten familiek, saldu egiten zuten. Zerriaren koipea ere erabiltzen zen sukaldean.

  • Pilar Tolosa Amondarain Gerraostean goserik ez zuten pasa

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Gerraostean, gauza askoren beharra izan zuten arren, goserik ez zuten pasa. Arrautzak karetan kontserbatzen zituztela gogoan du nahiz eta ez dakien nola egiten zen prozesu hura.

  • Pilar Tolosa Amondarain Errazionamendu garaia

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Gerraosteko errazionamenduaren funtzionamendua. Jakiak hartzeko ilara luzeak egoten ziren. Ogi beltza ematen zuten. Ogi zuria erosteko aukera egon zenean, etxean egindakoa baino askoz ere goxoagoa zela gogoratzen du.

  • Maria Luisa Zalakain Odriozola Diru gutxirekin moldatu behar

    Maria Luisa Zalakain Odriozola (1930) Amasa-Villabona

    Lehen baserrian behia, oiloak... zituzten. Aita funtzionarioa zen eta oso jornal baxua zuen. Senarrak zer soldata zeukan aipatzen du. Errazionamendu garaian, olio gutxi zegoen, baina harekin moldatu behar izaten zuten, bestela oso garestia baitzen.

  • Maria Luisa Zalakain Odriozola Gerra osteko elikadura

    Maria Luisa Zalakain Odriozola (1930) Amasa-Villabona

    Etxean 10 senide ziren, baina goserik ez zuten pasa. Gerra ostean taloak, esnea, morokilak... jaten zituzten. Morokilak nola prestatzen zituzten azaltzen du.

  • Maria Luisa Zalakain Odriozola Ikatza saltzen zuten beraiek

    Maria Luisa Zalakain Odriozola (1930) Amasa-Villabona

    Ikatza etxean zeukaten eta saldu egiten zuten: kiloka saltzen zen orduan, jendeak ez baitzuen gehiago erosteko dirurik. Ikatza Pasaiatik ekartzen zuten kamioiez.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerraosteko miseria

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Gerra ondorenean, gosea. Andoainera ezkondu, eta berehala hasi zen eskasia: ogi falta. Baina baserrian jatekoa ez zen falta, baina oliorik ez. Isilka hiltzen zituzten abereak. Kontrabandoa. Errotak itxi egin zituzten, eta artorik ezin eho. Patatak salbatu zituen.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerraostean babarruna eta patata entregatu beharra

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Babarruna eta patata errekisatu egiten zituzten. Lursailen arabera kalkulatzen zuten zenbat kendu. Isuna jartzen zuten esandako epean entregatzen ez bazuten. Baina patata eguraldi txarrarekin ateraz gero, hondatu egiten da. Entregatu, eta zkuetan usteltzen bazen, baserritarrari botatzen zioten errua.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerraosteko errazionamendua

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Errazionamendua. Boniatoak. Hiru kategoria zeuden; okerrena 'primera' zen (jan gutxien jasotzen zuena). Ogia gogorra zen. Haragia ere errazionatuta zegoen. Kartila zuten. Dendara joaten ziren janaria erostera. Kafearen ordezkoa egiten zuten, artoa edo garia labean erreta.

  • Encarna Yarza Zendoia Dirurik ez zen etxeetan

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Orain normala da arrimatzea, ezkondu gabe. Dibortziorik ez zen lehen. Emakume batzuek asko sufritu zuten. Diru gutxi zen etxeetan, eta miseria handia. Inbidia handirik ez zuten pasatzen , hala ere, denak berdin zeudelako. Bziio gutxi orduan.

  • Pilar Goiburu Beloki Eskean ibiltzen zirenak

    Pilar Garaiburu Beloki (1914) Amasa-Villabona

    Sukaldeko ateak irekita egoten zirenez, limosna eske bertaraino sartzen ziren. Inguruko herrietako jendea izaten zen eskean ibiltzen zirenak. Fraide eta mojak eskean ikustea ere ohikoa zen.

  • Pello Iribar Perurena Soldatak eta estraperloa

    Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona

    Gose garaian soldata txikiak ziren eta, mendian lanean gehiago lortzen zuten arren, estraperloan jatekoak lortzeko dirua ere behar izaten zela azaltzen du Pellok. Baserriko bizimodua errazagoa zen, nahiz eta lan asko izan.

  • Arantxa Agirre Errazionamendua

    Arantxa Agirre Zabaleta (1933) Amasa-Villabona

    Gerra ondoren errazionamenduarekin ematen zizkieten talo bezalako opilak gogoratzen ditu. Ogia jateko preziatua zen. Taloa ere jaten zuten, nahi baino gutxiagotan. Irina erosi behar izaten zuten etxean bildutakoa oiloentzako izaten zelako. Olio eskasia ere izaten zen.

  • Maite Ezkurdia Gosetea

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Gerra ondorenean, izugarrizko gosea pasatu zuten. Dirua izanagatik, elikagaien gabezia. Errazionamendua. "Ogia, oso txarra". Alkate batek bi edo hiru kamioikada patata ekarri zituen herrirako. Estraperloa.

  • Milagros Amonarriz Arkumeak

    Milagros Amonarriz Otegi (1935) Amasa-Villabona

    Garai batean ezin zen arkumerik saldu. Kontrabandoan saltzen zen.

  • Pedro Iraola Errazionamendu garaia

    Pedro Iraola Belza (1941) Amasa-Villabona

    Baserrian ez zuten jatekorik falta. Aitonak erraziomendu doblea jasotzen omen zuen. Baserriko generoa trukatzen zuten azukrea eta olioagatik. Errazionamenduko olioa.

  • Pedro Iraola Goserik ez, baina inbidia bai

    Pedro Iraola Belza (1941) Amasa-Villabona

    Beste umeei txokolatea edo txorizoa ikusitakoan inbidia pasatzen zuten. Taloak. Arrautza bat eta litro erdi esnez egindako tortila hiru lagunentzat.

  • Joxe Mari Ezeiza Errazionamendua eta ordaina

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Familia bakoitzak leku bat zeukan errazionamenduko produktuak erosteko. Artoa eta babarruna eraman behar izaten zuten baserritarrek eta diru pixka bat ematen zieten ordainetan. Kalkuluak nola egiten ziren kontatzen du.

  • Joxe Mari Ezeiza Herrian sortutako janaria, Alemaniara

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Dirua zutenek, ez zuten beti ogirik lortzen, irinik ez baitzen. Janaria Alemaniara eramaten zutela esaten zuten.

  • Joxe Mari Ezeiza Babarruna alondegira

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Baserritar bakoitzak babarruna alondegira eramaten zuen. Entregatzeko nahikoa ez bazuten, erosi egin behar izaten zuten.