Ekonomia gerra garaian
-
Gerraren ondorenak
Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun
Urteko errenta 66 duro kostatzen zitzaien maizterrei. Garai hartan ez zen batere sosik ikusten eta baserritik bakarrik ateratzeko asko zen. Portuberrin, anaiak meategietan egiten zuen lan, eta hark ekartzen zuen diru pizarra, baina gerran hil zen. Hika.
-
Etxeko janaria, tropentzat
Joxe Pagadizabal Artola (1928) Oiartzun
Gerra garaian, soldaduak etxez etxe ibiltzen ziren tropentzako janaria biltzen. Txarondokoei txekorra eramanarazi zieten hiltegira. Baleak egiten zituzten, baina gero ez zuten ordaintzen.
-
Tropek, dena libre
Joxe Pagadizabal Artola (1928) Oiartzun
Egun gutxitan txekorra eta sei zikiru eraman behar izan zituzten tropentzat. Soldaduek menditik ere nahi zutenean hartzen zuten hazienda, fusilarekin hilda.
-
Gerrara behartuak
Joxe Pagadizabal Artola (1928) Oiartzun
Txarondon inor ez zen joan gerrara. Senideak gazteegiak ziren eta aita zaharra zelako libratu zen. Gainontzean, Tornolan, etxe bakoitzetik bat eraman zuten.
-
Senarra militarrek eraman zuten
Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun
Militarrek gidak behar zituzten alde batetik bestera mugitzeko; herriko bi hartu zituzten horretarako. Kaxildaren senarra zen horietako bat. Gero ere beraientzat lan egitera behartu zuten; arotza zen eta kutxak egiten jarri zuten.
-
Lehendabizi erreketeak eta gero soldaduak
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Garmendi erreketez bete zen. Bazekiten bertakoak abertzaleak zirela, gainera. Gero, soldaduak sartu ziren. Gero bere koinatua izango zen Pascual soldadu haien artean zegoen. Kanoikada batek udaletxea harrapatu zuen; bertako gartzelan zegoen herritar bat bertan hil zen.
-
"Gerran irabazten da dirua"
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Laborde fabrika militarizatu eta diru asko irabazten hasi zen. Daviden moduan, Martin Ugalde ere bertan ibili zen lanean.
-
Eibartar asko Valentziako hainbat herritan lanean gerra garaian
Leonor Larrañaga Azurza (1913) Eibar
Gerra Zibila. Durangotik, Castro Urdiales-era joan ziren. Bonbardaketa izugarria. Tunel batean egin zuten lo. Handik Valentziara joan behar zirela esan zieten. Han 3 herritan egon ziren: Alberique; Buñol eta Alginet. Bertan egiten zuen lana zein zen azaltzen du.
-
Gerra-garaiko jatekoa
Karmele Elola Aranburu (1924) Zarautz
Gerra-garaiko ogiari "dinamita" deitzen zioten. Ez zuten hura jaten. Babarrunak eta irina lortzen zituzten eta ardia ere hazi zuten etxean. Baratzea zuten etxean. Ogia ere etxean egiten zuten.
-
Amak presoei jana eman eta anaiak zaindu egiten zituen
Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa
Gerra hasi zenean, bainuetxeko hotelean atxilotuta zeuden presoei jana eramaten zien Matilderen amak, dirua lortzeko. 17 urteko anaia fusila hartu eta bainuetxera joaten zen presoak zaintzera.
-
Erreketeen arropak garbitzen
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Saturraranen zeuden frankisten arropak garbitzen zituzten. Zorriz beteta egoten ziren arropak eta aparte garbitzen zituen amak. Dirua eta jatekoa ematen zieten.
-
Gosea ez pasatzeko baliabideak izandakoak
Raimunda Basurto Lazkano (1921) Agustina Garmendia Lazkano (1921) Jesusita Manterola Larrañaga (1922) Getaria
Goserik ez zuten pasa, bazutelako janaria nondik lortu: batzuek baratzetik, besteek mahastietatik, eta besteek itsasotik. Olioa erosi egin behar izaten zuten, eta ondo zaintzen zuten zenbat gastatzen zuten. Ogia erosteko jendea nola moldatzen zen azaltzen dute. Beraiek etxean ez zuten ogirik egiten; bai, ordea, taloak.
-
Etxea miatu zieten III
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Sei erreal zituen gordeta, eta berokia ordaindu zuen gero. Ama Birjina egunean estreinatu zuen. Iloba, berriz, negarrez, bera erreal gabe geratu zelako.
-
Aitaren gerrako istorioak
Manuel Olasagasti Arriaga (1940) Lezo
1940an jaio zenez, ez zuen gerra ezagutu. Aita batzokiko idazkaria izan zen gerra aurrean. Gerra etorri zenean, batzokiko gauza guztiak gorde behar izan zituzten. Aita ez zen gerrara joan, enpresa militarizatuetan egin zuen lan.
-
Gerratik libratu nahian
Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi
16 urte zituela, gerra iritsi zen, eta orduko oroitzapenak gogoan ditu. Patrizioren fabrika militarizatuta zegoen, eta han hasi zen lanean Genaro. Hala ere, egun batean, militarrak etorri ziren eta Genaro soldadu eraman zuten beraiekin.
-
Loiolara bizitzera
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Gerra hasi zen urtean jaio zen, Donostian. Gurasoak ez ziren inora joan. Amak janari-denda zeukan, eta ahal bezala konpondu ziren. Gero, Loiolara joan ziren bizitzera. Ama feminista zen, Emakumeetakoa. 35 urterekin ezkondu zen. Bi senide ditu, anaia eta arreba.
-
Eibarko arma-lantegiak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Eibarren egiten ziren armek ez zuten gerrarako balio. Arma motak aipatzen ditu. Eibartarren fusil-fabrika Deustura eraman zuten; eta, geroago, Valentziara. Izan ere, frontea hurbilegi zegoen hemen. Horregatik daude hainbeste bikote valentziarren eta eibartarren artean. Gertaera bat kontatzen du.
-
Ehungintzaren bilakaera Bergaran
Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara
Ehungintzaren bilakaera Bergaran. Gerra garaian, Francoren tropentzako arropa guztia Bergaran egiten zen. Bergarako uraren garrantzia... Ehungintzaren beherakada noiz hasi zen.
-
Gernikatik itzulera; etxea hutsik eta lanean hasi beharra
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Gernikatik etxera itzuli zen. Etxea hutsik aurkitu zuen. Bizimodua aurrera ateratzeko egindako lanak. Igandetan, lagunekin zinera joateko dirurik ez, eta arropa garbitzen jardun zuen hainbat etxetan. Gerora, zapata-lantegi batean hasi zen lanean. Telleriarenean, armadarentzako kartutxo-gerrikoak egiten zituzten, besteak beste. Berak egiten zuen lana azaltzen du.
-
Telleriarenean kartutxo-gerrikoak nola egiten zituzten
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Telleriarenean egiten zen lana. Kaleko zapatak eta soldaduendako zapatak egiten zituzten. Kartutxo-gerrikoak ere egiten ziren bertan. Nola egiten zituen azaltzen du.