Ekonomia gerra garaian
-
Babeslekuetara lasterka sirenak entzutean
Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Bilbon amarekin zegoela (gerra denbora zen), sirena jotzen hasi eta jende guztia "alaurike" eta lasterka joan zen babeslekuetara. Barruan jende guztia errezatzen. Handik irten, Atxuriko geltokira joan eta trenez itzuli ziren Bermeora. Bazuten dirua, gerrara joan aurretik aitak txanponez betetako kafetera bat utzi zielako.
-
Aitak egiten zituen hilkutxak
Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo
Bermeotik alde egin zutenean, bere gurasoak Bermeon gelditu ziren. Aita Soltxaga jeneralaren laguna eta herriko arotz bakarra zenez, berak egiten zituen hildako militarren hilkutxak eta amak laguntzen zion.
-
Kofradiako dirua Iparraldera
Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo
Bere aitonak eta beste gizon batek, gerra heldu zenean, kofradiako dirua Iparraldera eraman zuten eta Euzkadiko gobernuaren kutxan sartu zuten. Gerra bukatu ostean, gerrara bueltatzerakoan, dirua banatu zuen. Beste aitona, aitaren aita, errepublikazalea izan zen, baina bere aita abertzalea.
-
Ama guardien arropak garbitzera behartuta
Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo
Bere aitak Burgosen egin zuen soldadutza; eta, gerora, ezkondu ostean, urte asko egin zituen etxetik kanpo: soldadu, gerran, lanean... Bitartean, bere ama guardien arropak garbitzera eta janaria prestatzera behartu zuten.
-
CAF lantegia militarizatuta gerra denboran
Bitoriano Apalategi Aranburu (1921) Jose Usabiaga Etxeberria (1923) Juan Bautista Usabiaga Etxeberria (1923) Beasain
Baserritar asko hasi ziren lantegietan lanean. Jornala zenbatekoa izaten zen. Lantegi handiak Beasainen: CAF eta Bernedo. Egoera industriala Beasainen. Errepublikaren aldarrikapena eta lantegietako egoera. Gerra garaian, CAF-en bonbak eta gerrarako munizioak egiten zituzten; militarizatu egin zuten lantegia.
-
Etxean ez zuten goserik pasatu
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Bilbon lauzpabost hilabete eman zituen preso bere aitak. Etxean ardiak zituzten, eta aurrera atera ziren goserik pasatu gabe. Herrian okerrago bizi izan zirenak egon ziren.
-
Bonbardaketa osteko lapurretak
Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo
Jende asko lapurretan hasi zen, Errenteria auzoko denda askotan ostu zuten bertakoek, aurrez aurre ikusi zituzten lapurretok. Hainbat gauza kalera atera zituzten eta beraiek "baiariñe", belarra altxatzeko tresna bat, eraman zuten etxera, baina bere aitak ordaindu egin zuen. Gero, ordea, beraiei ostu zieten.
-
Gerra garaian etxekoak nola atera ziren aurrera
Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia
Gerra hasi zenean, jendeak ez zuen Azpeititik alde egin behar izan. Bere aita gerran ibili zen kanpoan; eta, bitartean, etxean aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.
-
Aita Deustuko zubian lanean
Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio
Bilbon 3-4 hilabete eman zuten. Frankistak gerturatzean, Miraballeseko Avellanedas-era joan ziren. Denera, 50 bat iheslarik egiten zuten lo baserri bateko ganbaran. Etxeko esnea eta patatak zituzten elikagai nagusiak. Gauez teilatuan bala-hotsak entzuten ziren. Koldoren aitak Deustuko zubiaren makina-gelan jardun zuen lanean. Koldo eta arreba nagusia joaten ziren aitari bazkaria eramatera, San Frantzisko kalean bizi zirenean. Makina-gelatik aireplanoen erasoak entzuten zituzten.
-
Soraluzen, kanoi-lantegian lanean
Luxiano Juaristi Alberdi (1932) Azkoitia
Gerra hasi zenean, lau urte zituen eta gose handia pasa zutela dauka gogoan. Arrandegia utzi eta abarketak egiten aritu zen lanean, Soraluzera joan zen arte. Soraluzen kanoi-lantegi batean hasi zen ofizioa ikasteko asmotan. Gerrarako kartutxoak neurrira jartzen aritzen zen.
-
Aita Egiako teila-lantegian lanean
Boni Alberdi Jauregi (1926) Donostia
Aitaren lana: Egiako teila-lantegian, labeetako arduraduna zen. Oinez joaten zen. Gerra denboran, aita ospitaleak zaintzen egon zen, eta gero ezkutatu egin behar izan zuen. Fraisorotik ekarritako anaia. Hiru urte egin zituzten Astigarragan.
-
Loiolan baserriak bai, baina lantegirik ez
Boni Alberdi Jauregi (1926) Donostia
Loiolako dendak: janari-denda, estankoa, ile-apaindegiak... Lantegirik ez. Baserriak zeuden bakarrik. Gerra denboran itxi zuten Egiako teila-lantegia; oinez joaten zen lanera aita, erdi ezkutuan, Altzatik barrena.