Ekonomia gerra garaian

  • 103 Soldaduentzat alkandorak dohainik egiten zituzten

    Jesus Mari Kaperotxipi Arakistain (1928) Zarautz

    Soldaduak fraideen pareko zine barruan egon ziren kanpatuta. Fiadonchako markesa etortzen zitzaien, esanez alkandorak egiteko gerran zeudenentzat; eta dohainik egin behar izaten zituzten.

  • 314 Gerratean, 10 hilabete Gernikan

    Margarita Aranberri Laskurain (1914) Pedro Laskurain Lizarralde (1912) Soraluze

    Pedroren andrearen familian, gerrate garaian, 9 senideetatik 5ek 10 hilabete Gernikan egin zituzten; gurasoak eta txikienak etxean geratu ziren. Politika zela eta, "gorriek" jarri zieten etxea Gernikan. Anaiak baserrietan miliziano zeuden, eta hari esker lortzen zuten dirua.

  • Miren Astibia Umeek gutxiago sentitu egoeraren larritasuna

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Gerra garaian, Bilbon egon ziren bitartean, aitak Alde Zaharrean egiten zuen lan. Bilbon zeudela, umeak zirenez, ez zuten hainbeste sentitzen egoeraren larritasuna. Mirenen familiako inork ez zuen gerran zuzenean parte hartu behar izan.

  • Mari Tere Paskual Gerrako zerrendan aita topatzeko beldurra

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Bilbora astean bitan joaten ziren, gerran hildakoen izenak ematen baitzituzten orduan. Bilbora joateko, tranbia hartzen zuten; aitak hilean behin ekartzen zuen gerran egoteagatik ematen zioten dirua, eta diru harekin ordaintzen zuten tranbia.

  • 322 Gerra garaian, pianoa sutarako

    Pastora Iraola Larrañaga (1916) Soraluze

    Okindegia zuten lekuan, dantzalekua jartzen zuten, pianoarentzat eszenario eta guzti. Gerra garaian, sua egiteko, pianoa puskatu behar izan zuen. Herritik alde egindakoek utzitako porruak batzen zituzten ezagun batek eta berak, jateko.

  • 356 Villapadiernako markesentzat lan egiten zuten neskameen egoera

    Santos Leunda Eizagirre (1912) Zarautz

    Beste bi arreba, Kuliskaneko alabarekin batera, Vista Alegreko markesarentzat neskame lanetan ibili ziren eta desagertuta egon ziren denbora luzean. Nagusiak Madrilen hil zituzten. Bera Teruelen zauritu zuten. Ondoren Bilbora joan ziren.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Bergarara telak erostera

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Dendetan telarik salgai ez zen egon hainbat urtetan. Bere ama brodatzaile ona omen zen. Etxeko izarak zeharo hondatuta zeudela, Bergaran bilatu zuten tela saltzen zuen dendatxo bat. Amarekin joanda erosi zuten izara berriak egiteko beste.

  • Julen Iñurrieta Goikoetxea Trubian egin zuen soldadutza

    Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Iruñeko Fuerte de San Cristobal espetxetiko ihesaldian ez zuen parte hartu, adinagatik. Upomendi itsasontzitik Zamorako Astorgako kartzelara eraman zuten. Nikanor Asturiasen soldadu zegoen, eta aita bisitatzera joan zen Astorgara. Asturiasko Trubiako arma-lantegian egin zuen lan Nikanorrek, tornularia zela esan zuelako. Honela, frontera joatetik libratu zen.

  • 707 Intendentzia elizpean, komandantzia abade-etxean

    Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar

    Gerra denboran, militarrek elizpean eduki zuten Altzolako intendentzia. Horri esker, txerri ederrak hazi zituzten Pakoren etxean. Altzolan prestatu eta kamioiez eramaten zuten jana frontera. Komandantzia abade-etxean egon zen.

  • 1107 Aita ferratzailea eta amak soldaduekin izandako gaizkiulertua

    Maria Rosario Mujika Imaz (1934) Ordizia

    Amak gerrako kontuak kontatzen zizkion. Maria Rosarioren aita Afrikan egon zen soldadu eta han mairu asko egin zituen lagun. Aita ferratzailea zen eta etxe aurrean lantegia zuen. Gerra garaian, soldaduek hara eramaten zituzten zaldiak ferratzera. Fermin anaia jaioberria zen, eta amak haren zapiak garbitu ondoren eseki egiten zituen; parapetoan zeuden soldaduek hori ikustean, seinaleak egiten ari zitzaizkiela uste zuten eta tiroka hasten ziren.

  • Jose Zuatzubizkar Goenaga Zubiaurre lantegian, espoletagintzan

    Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Eskola amaitu eta Zubiaurre lantegian hasi zen lanean. Espoletentzako piezak egiten zituzten. 'Estarta y Ecenarro' lantegian obus txikiak egiten zituzten, eta, Zubiaurrenean haientzako piezak egiten ziren. Domeka eguerdira arte egiten zuen lan. Gerra amaitu arte aritu zen han lanean.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Lanerako argindarrik ez

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Zelestino Onaindia abadea (gerra denboran fusilatua) apopilo egon zen Julenen etxean. Haren bitartez, "Gabilondo y Cía" armagintzako lantegian hasi zen Julen lanean. Lanera joan eta argindarraren zain egoten ziren, goiz guztia lanik egin gabe batzuetan.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Gerra denboran armagintzan jardun zuen

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    "Gabilondo y Cía" lantegian, "Llama" izeneko pistola egiten zuten, besteak beste. Errebolberrak ere egiten zituzten. Gerra denboran bonbentzako ojibak egiten jardun zuten.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Soldadutza Deustun, gerrako presoekin batera

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Gerra denbora lantegian militarizatuta eman zuen, eta gero soldadutza Bilbon egin zuen. Deustuko 'Centro de recuperación de automóviles' sailean egon zen soldadu lanetan, hainbat gerrako presorekin batera.

  • Itziar Ajuria Garate Militarrentzako sukaldari

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Anaia gazteena libratu egin zen armadatik, eta "Estarta y Ecenarro" lantegian hasi zen lanean, armagintzan. Elgoibarrera militar konpainia bat etortzen zenean, elgoibartarren etxeetan banatzen zituzten jan eta lo egiteko. Itziarren etxera bost militar etortzen ziren bazkaltzera denboraldi batez.

  • Itziar Ajuria Garate Falangisten alkandorak

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Militarren "rancho"a jaten zuten batzuetan etxean. Falangeko alkandorak banatzen zituen Itziarrek, emakumeek jos zitzaten. Falangisten desfileak ikusten egoten ziren.

  • andres ormazabal Antiguako ebanisteriara berriro

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Ebanisteriara joan zen gerra ondoren. Lankide anarkistaren bila joan ziren, eta eraman egin zuten. Kartzelara sartu zuten. Asko fusilatu zituzten. Bueltan, lanik ez zuten askok. Nagusia gordeta egon zen, Luis Leviña, anarkista. Nazionalistak elizak zaintzen egon ziren.

  • 1521 Baserritik gertu, kortse-denda

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Kortse-denda 1927an egin zuten; Corso anaiena. Kortseak egiten zituzten, 50-60 bat emakumek. Gero, gerra etortzean, soldaduentzat traje militarrak egin zituzten.

  • 886 Alberic-en (Valentzia) lantegia gerra garaian

    Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar

    Erefuxiatuak kontzentrazio-esparrura joaten ziren, baina Benigna eta etxekoak Alberic-era (Valentzia) joan ziren, aitak bere industria jartzeko aukera izan baitzuen. Beraien lantegian, armak egiten zituzten, eta langile gehienak eibartarrak ziren. Orduko nagusiak izendatzen ditu.

  • 910 Gerra garaiko lanak

    Mari Carmen Agirre Berezibar (1924) Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar

    "Tragamakinas", Egurrola: gerra garaian, baimena zeukan tailerrez tailer ibiltzeko, makinak hartzen, Bilbora eramateko. Deustun egin zuen lana Julitaren aitak sasoi hartan. Gerra ostean, Estazio kalean bitxi-dendan egon zen lanean Mari Karmen; gero, harategian. Makinak nola kopiatzen zituen bere senitarteko batek, "Txapel"ek; musikaria zen. Hark loteria partizipazioekin izan zituen komeriak.