Ekonomia gerra garaian
-
Lan-baldintzak Telleria lantegian
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Sasoi oso gogorrak bizi izan dituzte beraien belaunaldikoek. Lantegian emakumezko asko zeuden. Lan-banaketa. Soldata astero kobratzen zuten. Puntuan bota dute lantegia. Lantegitik etxerako bidean sekulako beldurra pasatzen zuen.
-
Ogi-banatzaile lanetan
Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate
Gerra sasoian, aita eta bera kalean egon ziren. Aitak Pio Azkarateren okindegian egiten zuen lan orduan, eta bera ere bertan aritu zen ogia banatzen.
-
Gerra denborako miseriak
Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate
Elorrion esnea saltzen zieten milizianoei. Baina handik ekarritako dirua Arrasaten entregatu behar izan zuten. Garirik erein gabe geratu ziren, eta ganaduekin bakarrik aurrera egin behar. Elorrion denentzat zegoen errazionamendua, baina Arrasaten ez.
-
Gorrien dirua
Asuncion Leibar Kortabarria (1924) Arantxa Olabe Leibar (1947) Arrasate
Gorriei ardiak saltzen zizkieten diru truke. Miliziano gaixoak edukitzen zituzten etxean. Horietako bat, mortero-hotsa entzun orduko, "gorrien dirua" eskatzen hasi zen.
-
Eskola euskaraz
Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate
Gerran ez zuen ezeren faltarik izan, bere amak lana zuelako soldaduei arropak garbitzen. Gerraostean hasi zen eskolan. Euskaraz jaso zuen berak eskola. Apaiz bat eta Tolosako maistra bat izan zituen irakasle. Eguraldi txarra zegoenean joaten ziren eskolara, onarekin etxean beti egoten zen zer egina eta.
-
Gerra garaian Telleriarenean lanean
Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Gerra garaian, Telleriarenean hasi zen lanean, soldaduentzako gerrikoak eta bestelakoak egiten. "Guarnizioneria". Zenbat kobratzen zuten. Neska asko egon ziren lanean larru-lantegian. Bere lana zein zen (1937-39). Ondoren Soraluzera joan zen lanera. Bareño-ren larrutegia.
-
Patrizioren fabrikan egiten zituzten bonbak
Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati
Patrizio Etxeberriaren lantokian gerrarako bonbak eta antzerakoak fabrikatzen zituzten.
-
Bergarara lagunekin taxian
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
"Unión Cerrajera" militarizatua egon zen garaian, tarteka domeka arratsalderen bat libratuta, Bergarara joaten zen lagunekin taxia hartuta. Anekdota bat kontatzen du.
-
Inguruko tornuak zerrajerarako errekisatuta
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
"Unión Cerrajera"k inguruko tornu denak errekisatu zituen eta ordu luzez lan egiten zuten.
-
Zerrajera militarizatua
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
Lantegia erabat militarizatua zegoen. Jantziak militarrak ziren eta koronel alemaniar batek jarraipena egiten zien.
-
Gerratik itzulitakoak, estraperloan
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
Gerra garaian 500 lagun inguru zebiltzan lanean "Unión Cerrajera"n. Herrira bueltatuko asko estraperloan ibili behar izan ziren.
-
Langileak militar izendapenekin
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
Gerrarako proiektilak egiten zituztenean, militarizatuta zeuden erabat. Uniformedunik egunerokoan ez zen egoten.
-
Gerran gosea bai, baina gerraostean ez
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Goserik ez zuten pasa gerraostean; bai, ordea, gerra denboran. Gerra garaian nola moldatzen ziren jateko azaltzen du.
-
Bi bandoetako soldaduentzat josten
Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio
Bateko eta besteko soldaduei jostun-lanak egin zizkien. Dragoientzako brodatuak eta Francoren soldaduentzako alkandorak josten jardun zuen. Markesak eta jende handia egon omen zen herrian.
-
Gerra hasieran, Alegiatik ihesi
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Gerra hasi zenean, aita Azpeitira joan zen ihesi, errepublikazalea zelako. Amonarekin Orendainera joan ziren; eta bere amak, berriz, bi fronte pasa zituen. Aitarengana iritsi zenean, hura bezalakoei zer egiten ari ziren jakinarazi zion eta berarekin bueltan ekarri zuen. Alegiara bueltatzeari esker, ez zuen lana galdu. Garaiz itzuli ez zirenek, berriz, paper-fabrikako lana galdu omen zuten.
-
Miarritzen III: senarra ospitalerako lanean
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Gizona ospitalean zegoen lanean. Hark umea zaintzen zuen, bera lanean zen bitartean. Alpargatak egiten zituzten ospitalean, Baionara bidaltzeko. Bueltatu beharra izan zuten gero.
-
Laborden lanean ala gerran soldadu?
Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain
Laborde oso garrantzitsua izan zen Andoainen. Espainiako enpresa garrantzitsuenetarikoa zen. Lantegian zer erreminta egiten ziren aipatzen du. Gerra garaian, militarren mende egon zen lantegia; Eibar aldetik jende asko etortzen zen Labordera, horrela ez baitzuten gerrara soldadu joan beharrik. Gerra bukatu zenean, baina, ez ziren gehiago etorri.
-
Fabrikak militarizatzeak ekarritako abantailak
Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain
SAPA fabrika militarizatuta egon zen gerra garaian, eta beste hainbat lantegi ere militarizatu egin zituzten; Laborde, hala nola. Fabrika militarizatuetan sartuz gero, ez zen gerrara joan behar izaten.
-
Fabrika militarizatuetako lanaren arriskua
Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain
Andoaingo fabrika militarizatuak ez ziren arriskutsuak izaten, zati mekanikoaz arduratzen baitziren; Gasteizen arriskutsuagoa zen, ordea, han betetzen baitzituzten armak bolborarekin. 14-28 urte zituela SAPAn egin zuen lan Juan Bautistak.
-
Bizartegiaren garrantzia familiako ekonomian
Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain
Familian bizartegia zeukaten: aita bizargina zen; eta amak, ezkondu zenean, ile-apaintzaile izateko ikasi zuen. Gerran, aita kartzelan sartu zuten eta heriotza-zigorra izan zuen; garai hartan amaren ile-apaindegiko lanari esker atera zen familia aurrera. Aitak Donostian ikasi zuen lanbidea, eta hara joateko bizikleta hartzen zuen.