Ekonomia gerra garaian

  • 292 Antzuolako industria gerra aurreko urteetan

    Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola

    Antzuolako industria: lau larru-ontze fabrika; bi zerratoki. Larru-ontze lantegietan, gizon eta emakumeak aritzen ziren lanean. Olaran, Telleria, Arbulu eta Bareño. Gerra garaian gorakada handia izan zuten; baina gerraostean, lanaren beherakada etorri zen, eta batzuek behea jo zuten.

  • Jana lortzeko komeriak gerra denboran eta ostean

    Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua

    Armadako sukaldari batzuk giputzak ziren, ezagunak zituzten; eta, mutikoak joaten zitzaizkienean, jana ematen zieten: paella, normalean. Beti ilaran janari zain. Urte gogorrak, baina zelan edo halan irten zuten aurrera.

  • Nahikoa ogi gerra denboran

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Ama eta biek okindegian egin zuten lan. Udaletxera joaten zen ogia eramatera. Soldaduekin zituen solasak. Ez zuten goserik pasatu, ogia, baba, oilategia... izaten zutelako. Oiloak baserrira eraman zituzten eta horri eskerrak salbatu ziren. Ardoa ez edateagatik argaldu ei zen jendea orduan. Santixaupe iturriko ura, ona.

  • Aitak ihesi egin nahi ez

    Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua

    Aitak ez zuen ihesi egin nahi izan frankistak herrira sartu zirenean. Zortea izan zuen, trenbideko langileak militarizatu egin zituztelako. Bestela garbitu egingo ei zuten. El Liberal eta beste egunkari batzuk irakurtzen zituen. Gizon aurrerakoia.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Gerra garaian, soldaduei esnea partitzen

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Bederatzi urte zituela, gerra ezagutu zuen. Soldaduak etxeko ukuiluan eduki zituzten. Haiekin esnea banatu ondoren gertatu zitzaiona kontatzen du.

  • Jose Mari Kruzeta Blokeo ekonomikoaren ondoren tailerrak itxi

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Sozialistak ere erresitentzia baziren ere, Francoren propaganda komunisten kontrakoa zen. 1941. urte inguruan 'Division Azul'. Blokeo ekonomikoa bukatu eta tailer txiki batzuk desagertu egin ziren.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra denboran etxerik ez

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Zaila izaten zen gerra denboran etxea topatzeko, batez ere kanpotarrek. Eztabaida handia egon zen herrian etxe gehiago sortu edo lantegi gehiago. Ermua nola handitu zen.

  • Jose Mari Kruzeta Umetako oroitzapenak: gerrako ekonomia

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Umetako kontuak. Estazioan trenbide bat zegoen Orbea lantegira joateko. Orbeatik irteten ziren obusak gogoan ditu.

  • extefana irastorza Gerla bizi duen jendearen bizitza gogorra

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Gerla zela eta, jendea beharturik egoten zen zenbait lan egitera edo ihes egitera. Mediku batek Extefanaren ezkongaiari lagundu zion, Alemaniara borrokara bidalia izan ez zedin.

  • Jose Mari Kruzeta Estankoak gerrako alargunentzat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerrako alargunei estankoa eman zitzaien, Eibarren ere bai. Margaritaren denda izaten zen Eibarren kasu honetakoa.

  • David Barandiaran Lantegiak gerran aberastu

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Laborde lantegia gerra garaian aberastu zen, jende ugarik egiten zuen bertan lan, espoletak ekoizten.

  • David Barandiaran Kanpotarrak ongi integratu al ziren?

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Bananduta egoten ziren kanpotarrak eta bertakoak, kanpotarrak Francoren aldekoak baitziren gehienak.

  • 1590 Anaiak Sopuertara joan ziren; zilarrezko ogerlekoak

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Zortzi urte zituen tifusaz gaixotu zenean. Maumako osaba bat zutenez Sopuertan, anaia biak hara joan ziren. Sopuertan ere gerra zegoen. Arreba, bitarte horretan, Mauman egon zen. Zilarrezko ogerlekoa erabiltzen zen orduan. Lapiko batean sartu, eta sats artean gordetzen zuten dirua.

  • 1590 Dirua sats artean gordeta

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Bere amaren etxean, zilarrezko ogerlekoak lapiko batean sartu eta sats artean gordetzen zituzten, dirua inork ez aurkitzeko. Lotan zeudela, burko azpian gordetzen zituela gogoratzen du, bizirik jarraituz gero, zerbait izan zezan.

  • Salvador Marzana Hegazkinen metrailadoreak eta bonbak prest edukitzea zen euren betebeharra

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Gerrak irain zuen artean, armagin moduan batetik bestera ibiltzen zituztela kontatzen du, beharraren arabera. Hegazkinek zeramatzaten metrailadore eta bonbak konpondu eta prest edukitzea zen euren betebeharra. Lan haiei buruzko azalpenak ematen ditu. Ehiza-hegazkin batek Albaceten metrailatu zitueneko anekdota dakar gogora.

  • Salvador Marzana "Comité de No Intervención" zelakoaren traizioa

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Gerra zibilaren ia amaierara bitartean irabazle irtengo zirenaren ustea zuten. Hala ere, Frantziako gobernuak Francoren alde agertu etaTxekiarrek eta Errusiarrek alde egin zutenean, babesik gabe geratu zirela kontatzen du. Francok aldiz, Italiar, Alemaniar etab. en babesarekin jarraitu zuen aurrera. "Comité de No intervención" zelakoaren traizioaren erruz galdu zutela dio Salvadorrek. 500 hegazkin zituzten Frantziako mugan erasorako prest baina, pilotu eta mekanikoak konzentrazio-esparruan preso hartu zituztela kontatzen du haiek erabilgaitz utziz.

  • Salvador Marzana Abiazioan zegoen bitartean ez zuen goserik pasa

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Hegazkintzan jardun zuen bitartean goserik ez zuela sekula pasa kontatzen du. Frantzian erbesteratuta zeuden gurasoei ere bidaltzeko adina diru irabazten zuen gainera.

  • M Pilar Galparsoro Gerran Legazpi hustu egin zen

    Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi

    Gerra garaian, Legazpin ez zen asko nabaritu gerraren eragina. Jende askok ihes egin zuen herritik. Pilarren lehengusu bat hil egin zuten gerran. Patrizioren fabrika langile gabe geratu zen; eta baserrietako mutil gazteei eman zien lana orduan.

  • Claudio Zabala Asturiarrek nahi zutena egiten zuten

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    14 urte bete orduko hasi zen Talleres Gernikan lanean; bonbentzako piezak kargatzen zituzten. Urte askoan ibili zen bertan beharrean; baserriko lanarekin uztartzen zuen. Bonbardaketaren ostean, asturiarrak sartu zirenean, nahi zutena egiten zuten: beraien aitari gabardina eskatu, Arangoiti baserrian txahalak kendu...

  • 1022 Gerra garaiak

    Manuel Iñarra Lizaratzu (1924) Inaxi Oiartzabal Etxeberria (1929) Oiartzun

    Inaxi justuan atera zen bizirik gerran. Arropak zabaltzen ari zela, Munuanditik tiro egin zioten. Zentimetro batzuengatik libratu zen. Soldaduek baserritik dena eramaten zuten. Ezin zen ezer esan. Udaletxean entregatu ere egin behar izaten zen, eta, etxean, goseak. Manuelen etxetik 16 oilasko eraman zituzten. Hainbeste lan eta penarekin, beharko igandeetan dibertitu.