Ekonomia gerra garaian
-
Baratzea eta oiloak
Gloria Agirrebeña Lizarazu (1912) Bergara
Gerra denboran, inor ez zen baratzean ibiltzen. Porruak, azak, lekak... Landareak, koadroak. Oiloak ere bazituzten, txabola batean.
-
Soldaduek ganaduak eraman
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.
-
Josten ikasten
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Bilbon ikasi zuen josten, eta gero militarren arropa josten ipini zituzten. Herrian jostun batengana joan zen, Julianarengana, eta gero bere kasa hasi zen. Umetatik gustatzen zitzaion jostea. Panpinei soinekoak egiten zizkion.
-
Munizioa trintxeretara gauez eramaten
Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar
Milizianoek baserritarrei kentzen zizkieten jana eta ganaduak. Eurei, esaterako, asto bat kendu zieten. Euren osaba gauetan munizioa trintxeretara eramaten ibiltzen zen idiekin. Behin, etxera heltzen zegoela, idia hil zioten tiroa botata.
-
Aita inguruko ferratzaile bakarra gerra sasoian
Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein
Familia handia eduki du Julianek, hamabi neba-arreba. Bera jaio zenerako, batzuk neskame joanda zeuden. Aita ferratzailea eta errementaria zen. Gerra sasoian, inguruan geratu zen ferratzaile bakarra izan zen eta inguruko herrietara joan behar izaten zuen.
-
Astean birritan Ondarroara
Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein
Gerra sasoian, astean birritan Ondarroara joan behar izaten zuten ganadua ferratzera, bertako komandanteak aginduta. Iruzubietako esnedunarekin joaten ziren goizean Ondarroara eta iluntzean motor-gidari batekin bueltatzen ziren. Orduan Markinan taxi bi baino ez zegoen. Geroago jarri zituzten autobusak eta trena.
-
Ama, Orbean hasi
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Inesen ama militar baten etxean neskame zegoen Bergaran. Amak militarrari eskatu zion gutun bat idazteko Eibarko Orbea lantegian lanerako har zezaten. Gerrako metraila egiten zuten Orbean. Jaurtigailuak ("proyektilak") hori-gorriz margotzea zen Inesen amaren egitekoa.
-
Herritarren arteko elkartasuna
Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo
Baserritarrekin beti izan dute hartu-eman ona. Arropak ere baserritarrei ematen zizkieten. Arrautzak-eta baserritarrei erosten zieten. Goserik ez zuten pasa. Abade batek oinutsik aurkitzen zituen umeak beti eroaten zituen beraien zapata-dendara. Zapatak askotan zorretan ematen ziren.
-
Bala-zorroak kiloka saltzen zituzten
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Sollube lubakiz (trintxeraz) beteta egon zen. Bala-zorroak (kaskilloak) asko egoten ziren eta kiloka saltzen zuten. Diru asko ateratzen zuten.
-
Milizianoak baserrietara jeneroa erostera
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Gerra sasoian diru zuria erabiltzen zuten, baina milizianoek diru zaharra ere erabiltzen zuten. Milizianoak baserrietara jaisten ziren arrautzak-eta erostera. Barinagan egon zen armadaren burua eta bertan ez zuten sekula bonbarik bota. Eibarko industria gunea ere ez zuten bonbardatu eta bertan beharrean zeudenak ez zituzten gerrara eraman.
-
Ganadua hiltegira eraman behar komunisten aginduz
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Garia entregatu egin behar izaten zuten gerra sasoian. Eurak, hala ere, almazeneko jabearen lagunak ziren eta gari zakukadak ematen zizkien etxerako. Sasoi batean, ganaduak ikuskatzera pasatzen ziren komunistak eta eurek agintzen zutenean hiltegira eraman behar izaten zituzten. Eurak txahal bi ezkutatu zituzten komunistak korta ikuskatzera etorri zirenean.
-
Milizianoek ganaduak erosi
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Aitak idiekin joan behar izaten zuen Kalamuako frontera. Frontea pasatu zenean idi bikotea eta txahal bat kendu zizkieten. Diru zuria eman zieten trukean, baina hura ezin zuten inon erabili. Askok etxetik irten behar izan zuten. Itzuli zirenean behar itzela eduki zuten etxea garbitzen.
-
Durangon hondakinak garbitzen
Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria
Gerra garaian, azken behiarekin Izurtzatik Durangora joan ziren. Nazionalek Durango hartu eta handik hilabetera hartu zuten Mañaria. Durangon, gerrako hondakinak garbitzen egon zen Anastasio, hondakinok gurdian garraiatzen. Nazionalek Mañaria hartu zutenean, etxera itzuli ziren.
-
Karlistenean bazkaldu eta lotara Abadiñora
Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria
Beraien etxeko nagusia karlista zen eta eurak ere halakoak omen zirelako eman zieten Durango garbitzeko lana. Anastasiok ez zuen gorpurik ikusi lanek iraun zuten bitartean. Círculo Carlistan bazkaltzen zuten; eta, lo egitera, Abadiñoko izeba baten etxera joaten ziren, hurrengo egunean Durangora bueltatu eta garbitzen jarraitzeko.
-
Ebakuazioan Karrantzako etxe batean
Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano
Ebakuazioan kamioi batean joan ziren Karrantzara, dendako gauzak ere bertan sartuta. Karrantzan, etxe batean egon ziren eta bertako ugazabari dendako jeneroa ematen zioten baserriko produktuen truke.
-
Miarritzen II: etxez etxe, gero eta hobeto
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Alargun baten etxera joan ziren. Saiatu zen neskame joaten ere, baina ez zuen lortu. Toki bakoitzeko esperientzia kontatzen du. Etxeetako bat nolakoa zen. Oiloak mutikoari txupetea kendu zionekoa. Venezuelara joan ziren batzuk. Interina hasi zen.
-
Milizianoak jana erostera
Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio
Arrautzak, oiloak eta horrelakoak erostera etortzen ziren etxera soldadu errepublikanoak.
-
Kanoikadak Mandubitik
Inazio Barandiaran Aldasoro (1931) Beasain
Gerra hasi zenean, aitona eta amonarekin Astigarretara joan zen. Erreketeak; nafarrak. Toponimia. CAF lantegian gerrarako munizioa egiten zuten. Mandubitik kanoikadak botatzen zituzten CAFera.
-
Soldadu italiarren arropa garbitzen
Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo
Pilarren amak-eta soldadu italiarren arropa garbitzen jardun zuten denboralditxo batez janari truke. Herriko jendeak salatu egin zituzten nazionalistak zirelako. Ondo portatu ei ziren italiarrak.
-
Urre zuriak eta urre gorriak bakarrik balio zuten
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra denboran, "nazionalak" sartuta gero, diruarekin izandako arazoak. "Euzkadiko diruak" ez zuen jada balio, "urre zurixak" (zilarrezko txanpona) eta "urre gorrixak" (urrezko txanponak) bakarrik.