Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Herria: Iurreta (Bizkaia)
Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.
Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Ihes egin beharra
-
Somorrostrotik Donostiara
Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913)
Donostia
-
Emakume abertzaleei egindako beheramenduak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916)
Urnieta
-
Donostiar asko babes bila Durangora
Tomasa Urien Intxausti (1926)
Durango
-
Eresoinka eta Leaburuko parrokoa
Ramon Labaien Sansinenea (1928)
Donostia
-
Eresoinka, euskal errefuxiatuen kultur enbaxada
Miren Garmendia Etxenike (1947)
Donostia
-
Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar
Gregorio Madariaga Lamariano (1930)
Antzuola
-
Preso nahi ez eta ihes
Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929)
Hernani
-
Eresoinka taldea eta Elbira Zipitria, Saran
Miren Gezala Sagarzazu (1912)
Lezo
-
Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera
Gregorio Madariaga Lamariano (1930)
Antzuola
-
Gerrako ebakuazioa
Leonor Izagirre Iturbe (1921)
Sukarrieta


