Gerraren hasiera
-
Gerran Altzagara ihesi
Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia
Gerra hasi zenean, Loiolako baserri guztiak hartu zituzten eta handik bidali zituzten. Auzokoek zaldi-gurdietan eraman zituzten etxeko gauza gutxi batzuek eta beraiek ere horrelako gurdi batean joan ziren. Astigarragako dolare batean egin zuten lo auzoko guztiek, hurrengo egunean Altzagara joan ziren etxekoak. Joxe eta aita denbora askoan egon ziren bertan, ama lehenago bueltatu baitzen.
-
Gerran ezin itsasoratu eta Getariara autoz
Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia
Gerrak oso gutxi iraun zuen Donostian. Almirante Cervera ontzia itsasoan guardia egiten ibiltzen zen eta beraiek Frantziara joatekoak ziren. Goizeko lauretan jaiki ziren itsasontzia hartzeko, baina ezin izan ziren itsasora atera eta etxera bueltatu ziren. Azkenean, tropak sartu ziren egun berean hiru familietako haurrak Getariara joan ziren autoz. Astebetez egon ziren bertan. Han, helduek paparrean Espainiako bandera eraman behar zuten kalera irteterakoan.
-
Gerra hasierako oroitzapenak
Manuel Etxezarreta Sudupe (1931) Zumarraga
Gerra hasi zenean, Manuelek bost urte zituen. Gogoan du soldaduak menditik etorri zirenekoa. Beste batean, tiro egin zieten beraiei, soroan lanean ari zirela. Manuelen osaba gazteek ihes egin zuten, soldadu joan behar ez izateko.
-
Tropak Lizartzara heldu zirenekoa
Mahai-ingurua Lizartzan () Lizartza
Gerraren hasiera gogoan dute laurek. Luxiak etxetik nola atera zituzten kontatzen du: aita aguazila zuen eta honek eman zien gertu zeudenaren berri. Mariak ondo gogoan dauka Santiago eguna zela eta meza entzun behar izan zutela aurretik. Bazkaltzen ari zirela, apaiza ikusi zuten maindire zuriarekin ermitan behera bazetozela esanez. Denbora gutxi egin omen zuten Lizartzan. Ez pasatzeko, ikatz zakuekin parapetoak egin zituzten eta baita zulo handiak ere. Leaburu eta Txaraman kalte handiagoak eragin omen zituzten.
-
Gerra zibila hasi zeneko eguna
Feliziana Arenaza Lasagabaster (1916) Aretxabaleta
Gerra Zibila. Abertzaleak. 18-19 urte inguru zituen berak orduan. Gari-ebaten zeudela jaso zuten abisua. Otxandio aldean tiroak entzuten zituzten.
-
Gerra Zibila irten zeneko eguna
Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga
Gerra Zibila irten zeneko eguna.


