Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Gregorio Biteri Mendieta Gerrako istorio krudelak

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Gerra garaian, Elosu nolabait bi fronteren artean geratu zen. Elosuko herritar batek bere herriko 17 lagun hil zituen, tartean Gregorioren hiru senide. Komunisten "Batallón Parazagua"n zegoen herritar hori.

  • Pantxi Sangroniz Sondikako idazkaria fusilatu zuten

    Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika

    Bere neba herriko zinegotzia zen eta atxilotu egin zuten. Herriko idazkaria, Justo Ajuria, fusilatu egin zuten.

  • Inazio Arregi Berriozabal Gerran hildakoen gorpuak aurkitu zituenekoa

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Jarindo mendian artzain zebilela, handik hurbil, 1944 urte inguruan, gerran hildako batzuen gorpuak aurkitu zituen arropak, uhalak, pistolak... aldean zituztela. Ilara batean zeuden gorpu danak, fusilatutakoak zirela uste du.

  • Inazio Arregi Berriozabal Alemaniarren kanposantua

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Urbinan gerran hildakoen alemaniarren kanposantua zegoen.

  • Angel Nabea Gerrako materialarekin jolasten

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Umeak zirela, Arratzun preso hartu zuten mutiko bat fusilatu egin zuten, eta bertan lurperatu zuten. Ugerkara eramaten zituzten hildakoak eskailera batean. Gerrako materiala soldaduek bota egiten zuten askotan eta umeek horiek jaso eta jolasteko erabiltzen zituzten. Hori dela-eta, badaude oraindik gerra sasoian zauritutakoak. Bonba asko erakargarriak ei ziren, koloretakoak. Mutilak aritzen ziren horretan.

  • Kontxi Arrien Neba eta osaba bonbardaketan hil zituzten

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Sei neba-arreba izan ziren, eta neba bat bonbardaketan hil zen. Udetxearen ondoan zegoen estolda batean hil zuten; handik hogeigarren egunera uholdeak izan ziren, eta horregatik atera zen haren gorpua zegoen lekutik. Osaba bat desagertutzat eman zuten, sekula ez baitzen gorpua azaldu. Gorpuzkin asko azaltzen ziren.

  • Josefina Usatorre Aita desagertuaren zantzurik barik

    Josefina Usatorre Lejarzegi (1933) Gernika-Lumo

    Aita desagertu egin zen eta sekula ez zuten bere berririk izan. Batetik eta bestetik bere berri jasotzen zuten, baina ez ezer fidagarririk.

  • Pilar Candina 36 senitarteko eta denak onik

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    36 senitarteko egon ziren Gernikan; eta, denak kalean bizi arren, ez zuten inor galdu.

  • Maria Luisa Olaeta Bonbardaketako biktimak

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Beraiek beti egiten zuten euskaraz, baina karmeldarretan ezin zuten. Bere aitaren senitarteko batzuk hil ziren bonbardaketan.

  • Juan Oiarzabal Gerratik bizirik txiripaz ateratakoa

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Gerra garaian, bere ondo-ondoan bi pertsona hil zirenekoa kontatzen du.

  • Maritxu Arzuaga San Pedroko tiroketa

    Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia

    Mezatik bueltan, Maritxuren anaia eta beste bi auzoko San Pedrora zihoazela soldaduek tiro egin zien. Maritxuren anaia arto-soroan ezkutatu zen, beste lagun bat zauritu egin zuten eta hirugarrena, berriz, hil egin zen. Isuna jaso zuten nazionalistak izateagatik. Behin tropak Azpeitira sartu zirenean, soldadu batzuek egunak pasatu zituzten Maritxuren etxean.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro, ihesean

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu Garbiñek. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera. Handik Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro zituzten ihesean. Bilbon Nafarreteko mutiko bat hil zuten tiroz.

  • Koldo Pildain Hildako asko gerra hasi zen egunean

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Bonbaren ondoren, Koldok ez zuen ezer ulertzen, eta emakume guztiak negarrez ikusi zituen. Omega lantegia bertan zegoen, baina gerran suntsituta geratu zen. Bonbardaketa baretu zenean, jendeak San Bernabe mendira joateko deia jaso zuen. Amak eskutik oratuta joan zen hara. Koldoren osaba bat egun hartan hil zen, zauri larriengatik. Denera 50 bat lagun hil omen ziren egun hartan, familia osoak barne.

  • Koldo Pildain San Bernabetik Basaguenera

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Hildakoen artean, Otxandioko 22 urteko soldadu bat zegoen. San Bernabera iritsi baino lehenago, itzuli egin ziren; eta, autobus batean sartuta, Basagurenera joan ziren. Bertako baserri batean egon ziren 1937 urtera arte. Basagurengo etxe batean botikina zegoen, eta Koldoren arrebak zuen zauria han sendatzen zioten egunero.

  • Koldo Pildain Mañariko Urkuletan, ama zaurituak artatzen

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Frankisten erasoa Basagurenera heldu zenean, Mañariko Urkuleta baserrira joan ziren. Erasoaldietan kobazulo batean babesten ziren. Eguna iluntzear zegoenean, abertzaleek zauritutakoak ekartzen zituzten, eta Koldoren amak-eta egiten zuten erizain lana. Pago abarrez egindako andetan ekartzen zituzten zaurituak odola zeriela.

  • Koldo Pildain Osaba galdu zuen gerran

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Preso hartu zuten anaia gazteena laster itzuli zen etxera. Gerra hasi zen egunean hil zioten osaba bat, baina ez zuen beste seniderik galdu gerra denboran.

  • Pasaiako tertulia Anttoniren anaia nola hil zen gerran

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Anttoniren anaia Bilbo aldean hil zen; gudari joan zen, boluntario. Donibaneko beste mutil batzuk ere hil ziren gerran. Albistea nola jaso zuten. Gerran hildako herriko mutilak aipatzen dituzte.

  • Manoli Andonegi Osaba Isidro

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Aitaren anaia, osaba Isidro, musikaria zen. Txistua jotzen zuen, eta kanturako zaletasun handia zuen. Gerra garaian hil zen osaba. Gudarien kapitaina zen. Gernikan lurperatu zuten.

  • Nati Bedialauneta Ingalaterran zerraldoa ikurrinarekin

    Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa

    Gerra Zibilean alde egin zuten gehienak gizonezkoak izan ziren. Aita kanpoan zela, ez zuten beragaz hartu-emanik izan. Bere heriotzaren berri bertan egon zen abade bati esker izan zuten. Hileta-elizkizunean hilkutxa ikurrinarekin estali zuten, etxean dituzten argazkietan ikusten den moduan.

  • 711 Gerra denboran bala sartu zioteneko kontuak

    Joxe Lizarralde (1917) Elgoibar

    Bi aldiz zaurituta egon zen gerra denboran. Bala non sartu zitzaion azaltzen du. Hilabete eta erdi inguru egin zituen ospitalean. Honen inguruko kontuak.