Ekonomia gerraostean

  • Santi Villareal Guardia Zibila baserria erregistratzen

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, baserriko jeneroa (garia, artoa...) herrira entregatu behar izaten zen eta Guardia Zibilak kontrolatzen zuen hori. Umetan beldurra ematen zien guardia zibilek etxea erregistratzen baitzuten eta Santi sabaian ostontzen zen.

  • Santi Villareal Ardoa gutxi baina tabakorri asko

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Santik hamabost bat urte zituela hasi ziren etxean egunero ardo apur bat edaten. Kantara erdiko garrafoiarekin bialtzen zuten Zornotzara ardoa ekartzera. Tabakorria, ostera, zenbat-gura egoten zen orduan. Estankoan erosten zuten, baina gerra ostean errazionamenduan egon zen eta estraperloan erosi behar izaten zuten.

  • Teresa Aresti Umetan umezain eta gosetuta

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    11 urte inguru zituela, umezain egon zen etxeko aitita harakina zen; hala ere, beretzat ez zuten jatekorik. Baina aitita horretaz jabetu zenean oso ondo hasi zen jaten, ordura arte argalduta eta gosez egon zen-eta. Bertan bizitakoak kontatzen du. Gerraostean, ez zegoen ogirik.

  • Teresa Aresti Baserriko jeneroa emanarazi

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean miseria asko bizi izan zituzten. Baserri txikia zen beraiena eta ez zuten denentzako jatekorik. Jeneroa ere herrira entregatu behar izaten zuten: garia, baba... Etxean sobera ez izan arren udaletxera eroan behar izaten zuten.

  • Teresa Aresti Familia aberatsean ere gose

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Areetako (Getxo) hondartza ondoko txalet batean egon zen neskame. Sukaldari lanak ere egiten zituen eta jateko asko kokoz beteta izaten zuten. Nahiz eta etxekoak aberatsak izan, ez zuten nahi beste jaten.

  • Teresa Aresti Estraperlo garaian aguazilarekin kontuz

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gauza asko egoten ziren estraperloan. Eubako Felix aguazilak batzuetan bi bider ordainarazten zien baserritarrei plazako postua. Txerria hiltzerakoan ere kobratu egiten zien eta zati handi bat kentzen zien.

  • Teresa Aresti Aguazilak jeneroa kendu

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Garai batean, ezin zitekeen herri batetik bestera jeneroa pasatu. Horregatik, aguazila trabiara sartu eta Durangotik zetozenei jeneroa kentzen ibiltzen zen. Behin, amarengana ere joan zen aguazila.

  • Teresa Aresti Haizea txarra txerriarentzat

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Haizea txarra da gaztarentzat, arrakalak egiten dizkio eta. Horrelakorik pasatuz gero, saldu barik etxerako uzten zuten gaztaia. Behi-esnearekin ez zuten gaztarik egiten, eurek edateko edukitzen zuten eta. Inoiz, esnea bakarrik edanda pasatu izan du eguna Teresak.

  • Krispin Arregi Bildotsak estraperloan

    Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano

    Ardi latxak izan dituzte beti. Gerraostean, neguak Larrabetzun pasatzen zituztenean, bildotsak estraperloan saltzen zituzten. Handik Basauri aldera eramaten zituzten, musturrak eta hankak lotuta zituztela. Bizimodu gorria izan zutela dio.

  • Krispin Arregi Ogi falta, baina ez jateko falta

    Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean ogi falta zuten. Errazionamenduan ematen zizkieten tabakoa, olioa, ogia... Eubaraino joan behar izaten ziren txusko beltzaren (ogia) bila, eta behin etxera heldu orduko jan zuen eta kokotekoa jaso zuen. Hala ere, ez zuten jateko faltarik nahiz eta 10 neba-arreba izan. Tropa itzela bizi ei ziren etxean. Denek jaten zuten ontzi beretik.

  • Florencio Ugalde Gerraostean errotara gabaz eta guardia zibilak

    Florencio Ugalde Agirre (1929) Amorebieta-Etxano

  • Florencio Ugalde Baserrian goserik ez, kalean bai

    Florencio Ugalde Agirre (1929) Amorebieta-Etxano

  • inaki-arregi Gerra ostean sagar txortenak eta laranja azalak jateko prest

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Gerra ostean janari falta zegoen eta gosea pasa zuten. Ama 30 urte ingururekin alargun gelditu zen 5 seme-alabarekin. Ez zuen inolako diru-laguntzarik izan eta zuten denda txikiarekin ateratzen ziren aurrera. Eguberrietan amonaren etxean elkartzen ziren. Konpota egiten zuen amonak, eta mutikoak zain egoten ziren sagar txortenak jateko. Txerriak jaten zituen gauzak ere jaten omen zituzten, laranja azala, esaterako.

  • inaki-arregi Gerra ostean esnearen ordez ura; "morokillua"

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Gerra ostean janari falta zegoen eta dendetan ere dena gastatu zen. Batzuetan esnerik ere ez zuten izaten eta ura erabiltzen zuten esnearen ordez. Kafea txikitzekoarekin artoa txikitu eta "morokillua" esaten zioena egiten zuten. "Pan de higo" ere izaten zuten. Antzerkiak egiten zituzten lagun artean. Behin zozketa batean untxi bat tokatu zitzaien. honen inguruko azalpenak.

  • inaki-arregi 1940-50eko gosetean 'Caritas'ekin behartsuei laguntzen

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    1940-50 bitartean gosete handia izan zen. Ordurako Caritas bazen eta bera ere laguntzen ibiltzen zen. Amerikarrek esne-hautsa eta gazta lata handiak bidaltzen omen zituzten. Esne-hautsa labadoran uretara botata egiten omen zuten esnea. Beharra zuen jendeari banatzen zioten gero jatekoa edo esnea. Sei urte inguru egin zituen boluntario gisa.

  • inaki-arregi Gose garaian katuak harrapatzen zituzten jateko

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Etxe atzealdean patioa zuten. Untxiak izaten zituzten patioan. Arratoiak ere ugari ibiltzen ziren eta batzuetan inguruetan zebiltzan katuak ere ez ziren ausartzen arratoi artera joaten, zuten tamainagatik. Beraiek gerra ostean gosea pasa zuten eta zenbaitetan katuak harrapatzen zituzten jateko. Katuak harrapatzeko nolako tranpak jartzen zituzten azaltzen du. Arratoi tranpak.

  • Patxi irizar Gose garaian gari gutxiago entregatzeko trikimailuak

    Patxi Irizar Zarautz (1928) Andoain

    Gosete handia izan zenean, garia ereiten zuten. Gero, gari hori entregatu egin behar izaten zen herrian banatzeko. Baserritarrek trikimailuak erabiltzen zituzten gari gutxiago emateko. Garia lursailen tamainaren arabera ematen zen, urte txarra tokatzen bazen ere.

  • Patxi irizar Gerraostean errotak itxita eta ezkutuan joan behar

    Patxi Irizar Zarautz (1928) Andoain

    Gerra hasi zenean, 8 urte zituen Patxik. Gerraostean, errotak itxita egon ziren eta ezkutuan joaten ziren. Miseria handia zen hura. Itsasondora ere joaten ziren errotara trenez. Garia ehotzean, taloa egiten zuten.

  • Patxi irizar Baserriko jeneroak saltzen zituztenekoa

    Patxi Irizar Zarautz (1928) Andoain

    Ogia ez zuten egiten etxean. Janari gutxi zegoen gerraostean. Baserriko jeneroa Donostian saltzen zuten. Baserriko esnea zikina zela zabaldu zen eta esne-zentralak hasi ziren orduan martxan.

  • Bitoriano ansa Errota itxita, eta estraperloko irina

    Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain

    13 senide ziren, eta jende asko etxean. Gerra ondorena gogorra izan zen. Andoainen errota prezintatu egin zuten. Estraperloko irina. Nafarroara joan zen anaia behin errotara, ingurukoak itxita zeudelako. Bidasoako trenean joan zen, Irundik Elizondo aldera. Garia ere ehotzen zuten.