Ekonomia gerraostean

  • Lucas Lasa Burumendi Gosea eta errazionamendua

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Errazionamenduko ogi beltza. Olioa eta xaboia txekorraren gantzarekin (seboarekin) egiten zen. Dendetara eta ekonomatoetara kartilarekin joan behar izaten zen jakiak eskuratzeko.

  • Lucas Lasa Burumendi Estraperloa eta ogia

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Alegian ogiaren estraperloa egiten zen. Garai hartan bi ogi klase zeuden: "papera bezalako ogi zuria" eta beltza. Aste guztirako egiten zen ogia. "Seiko ogia" esaten zitzaion hiru kiloko ogiari.

  • Lucas Lasa Burumendi Kaleko bizimodua, gose denboran

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Gerra ondorengo bizimoduaz hitz egiten du. Baserrietan ez zen dirurik, baina ez zen jatekorik falta izaten: taloa, esnea, ogia, patata... edukitzen zuten beti. Kaleko jendeak, ordea, ez zuen "ez dirurik ez jatekorik". Igandetan, Lucasen aita batera edo bestera joan izan zen lanera kilo bat irin eta jan truke. Etxean 12 lagun ziren. Jatorduetan zer jan ohi zuten aipatzen du: sardina zaharrak, taloa, sagar errea, esnegaina...

  • Lucas Lasa Burumendi Txerriak eta oiloak nola hazi

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Kaleko etxabe ("bajera") askotan hazten ziren txerriak. Txerriak kalean bertan hiltzen ziren. Txerriak eta oiloak nola hazten zituzten azaltzen du: elikadura, hazteko zenbat denbora behar izaten zen...

  • Lucas Lasa Burumendi Taberna giroa eta emakumeak

    Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia

    Garai batean, jendeak porroi ardoa hartu eta eserita kontuak esaten egoten zen tabernan, ez zen txikiteorik egiten: "gero hasi zen hori". Herriko bi tabernatan jaten ematen zuten, "baina jateko korrientea". Gose garaian, taberna horietako batera kalean harrapatutako katuak eramaten zituzten, eta han modu onean prestatzen zizkien jateko. Emakumeak ez ziren tabernara sartzen. Zigarroa erretzen ere ez zen emakumerik ikusten. Koinaka, anisa eta ardoa izaten ziren tabernako ohiko kontsumizioak.

  • Luis Haranburu Altuna Gerraostean jaiotakoa

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Errazionamenduaz eta kartillez gogoratzen da. Ekonomia arazoak ere gogoan ditu, baina aitaren ogibidea zela eta (tratularia) denetarik izan zuten etxean. Alegian soldaduen presentziaz gogoratzen da.

  • Antonio Zubeldia Errotara gauez, estraperloan

    Antonio Zubeldia Olano (1930) Altzaga

    Errota Araman eta Zaldibian zeuden. Gauez joaten ziren, estraperloan. Asto gainean joaten ziren. Ez zituzten sekulan harrapatu.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Gerra ondoren errotara jende asko etortzen zitzaien

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Urruzola baserriak garai batean bi bizitza zituen. Zortzi senideak, gurasoak eta aiton amonak bizi ziren etxean. Joxe Ramonen aita basoan ibiltzen zen eta gerra denboran errota jarri zuten. Errotan lana handia egin zuten estraperloaren garaian. Errezil eta Azpeititik ere etortzen zitzaizkien irina bila. Guardia Zibilak etortzen zirenean amak jana ematen zien eta horrela ez zioten errotari kasurik egiten. Errota gau eta egun, jai eta aste irekita zeukaten.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Mutil koskorra zenean Irurara joaten zen gauez irina eramatera

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Anaiarekin gauez Irurara joaten ziren irina eramatera. Enkargua egin ondoren etxera itzultzen ziren. Iruran Tapia familiakoei eramaten zien irina. Ez zuten beldurrik pasatzen. Oso maiz egiten zuten bidaia hori. Mutil koskorra zenean, egunez makilak egiten ibiltzen zen, gauean irina eramatera joaten zirenean babesteko.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Txerria partitzerakoan "odolkiak ordainetan"

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    "Odolkiak ordainetan" esamoldea etxe guztietan erabiltzen zuten. Txerria hildakoan gehiena partitzeko izaten zen. Txerria non hiltzen zuten gogoratzen du. Lan horretarako harakina etortzen zen. Guardia Zibilek beraien etxea maite zuten bertan janaria ematen zitzaielako.

  • Valeriana Zabala Goikoetxea Gerra amaiera eta ondorengo miseria

    Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo

    Gerra bukatu zenean poza hartu zuten. Ondoren miseria iritsi zen. Denda guztiak hutsik zeuden, ezer ez zegoen. Etxean zituzten janariak herrira entregatu behar izaten zituzten.

  • Pepa Bikandi Kupoarekin udaletxeak tranpa egiten zuen

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Etxean izan zuten militar sozialistaren familiak kotxea eta txoferra ere bazituen. Txoferra Ormaiztegiko Santi izeneko bat zen. Santi hil zen arte izan zuen Pepak harekin harremana. Kupoaren garaian, pisuan tranpa egin eta soberak zinegotzien artean banatzen zituzten. Errazionamenduko olioa, arroza eta azukrea gogoratzen ditu.

  • Pepa Bikandi Gose denboran estraperloa

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Goserik ez zuten pasatu, baina kalean batzuk egoera txarrean egon ziren. Baserrietara jateko eske edo lapurretan ere etortzen ziren. Bakailaoa jaten zutela gogoan du. Etxean gauzak sobera zituenak, estraperloan salten zituen. Etxeko atarietan irina saltzen zela gogoratzen du. Etxean labesua egiten zuten, baina kontu handiekin.

  • juana-lorono Gerra gogorra, baina goserik ez

    Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean uzta handia izan zuten, ordura arte, ostera, gutxi. Hala ere, ez zuten goserik pasa. Txarrena etxekoak non zeuden ez jakitea zen. Nazionalak Bilbo hartu zutenean. bere ahizpak etxera bueltatu ziren.

  • juana-lorono Baserriko jeneroa udaletxean entregatu behar

    Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano

    Artoa, garia, patata... entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Bakoitzari 3-4 anega eskatzen zizkieten. Ez zieten begiratzen familia handia bazen edo ez.

  • juana-lorono Errazionamendua eta ogia

    Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano

    Errazionamenduan azukrea, arroza... jasotzen zuten. Auzokoak ei ziren txarrenak, sekula behar egin gabeko alferrak. Labakoa sua, ogia, astean behin egiten zuten. Errazionamenduko ogia ezin zen jan.

  • juana-lorono Errotara gauez, ostenduta

    Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano

    Ogia egiteko, irina behar zuten. Garia edo artoa ehotzea galarazita zegoenez, gauez joan behar izaten zuten errotara, ostenduta. Zeanuriraino joaten ziren. Boroan ez zegoen errotarik, Larrean eta San Pedron, ostera, bai.

  • Elias Atutxa Ogi barik gosea ezin kendu

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Ogiz eskas ibili omen ziren, eta ogi barik gosea kentzea zaila dela dio Eliasek. Errotak itxita egon ziren, eta irin falta zegoen. Guardia Zibilek zaintzen zituzten errota inguruak. Oromiñoko Erdiko errotara eramaten zuten alea ehotzera.

  • Elias Atutxa Artoa Oromiñoko errotara

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Errotariak ehotze lanagatik alearen %10a kentzen zuten. Etxeko alea Eliasek eramaten zuen astoan errotara. Artoa Oromiñoko errotara eramaten zuten, baina garia Zornotza edo Durangokoetan ehotzen zuten.

  • Elias Atutxa Baserritarren ekoizpenaren zati bat udaletxera

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Etxeko gariaren eta artoaren zati bat udaletxean eman behar izaten zuten. "Abastos"ek kudeatzen zituen baserritarrek emandako kupoak.