Ekonomia gerraostean

  • Elias Atutxa Txerria hiltzea; diru-aldaketak

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Txerria hiltzea libre zegoen, baina hiltzeagatik zerga bat ordaindu behar izaten zen. Errepublikazaleek lehenengo, eta nazionalak gero, dirua aldatu egin zuten.

  • Elias Euba Gosearen ondorioz, hesteak izorratu

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    "Zorri berdea" izeneko gaitza zabaldu zen Reusen (Katalunia) zegoela. Gosearengatik ur gordinak jan zituen; hesteak izorratu zitzaizkion.

  • Jesusa Izagirre Errazionamendu garaiko salmentak

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Errazionamendu garaian, ogia banatzen zuten dendan. Dendako janaria saltzeko, aita baserrietara joaten zen astoarekin. Abarkak ere saltzen zituzten dendan, Azpeititik ekartzen zituzten.

  • Jesusa Izagirre Euren denda errazionamendu denda

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Euren denda errazionamendu denda izan zen. Bezeroak libretarekin joaten zitzaizkien eta handik zerbitzatzen zitzaien. Jateko gutxi zegoen banatzeko eta horregatik estraperloan ibili behar izaten zuten.

  • Jesusa Izagirre Tabakoa estraperloan saltzen zuen

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Tabakoa eta puruak ere saltzen zituzten tabernan. Tabakoa estraperloan saltzen zuten sasoi batean. Behin denuntzia jaso zuen Jesusak eta isuna ordaindu behar izan zuen.

  • Jesusa Izagirre Gerra ostean lapurreta asko

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostea gogorra izan zen, jatekoa ere eskasa zen eta. Gosea zuten askok ostu egiten zuten. Geltokian zeuden apeak ere eraman egiten zituzten etxean su egiteko. Baserrikoek hobeto egin zuten aurrera.

  • Anastasio Zamalloa Guardia zibilek errotako zorroak kendu zizkieten

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean inguruko errotak prezintatu zituzten. Zeanurin errota zabalik zegoela-eta, harako bidea hartu eta guardia zibilekin topo egin eta Areatzara bueltatu ziren. Zorroak kendu zizkieten eta hutsik bueltatu ziren etxera. Baina handik astebetera ezusteko berri bat jaso zuten eta zorroak berreskuratu ahal izan zituzten.

  • Mari Tere Areitioaurtena Gerraostean etxean zegoena jan

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Baserrian beti zeukaten zeozer jateko, baina kaletarrek oso txarto pasatu zuten gerraostea. Eurek etxekoa jaten zuten: txerria, auma, bildotsa... Ama bendejarekin ibiltzen zen. Ogi falta zen gehien nabaritzen zutena gerraostean.

  • Mari Tere Areitioaurtena Gabonetan txerriki kazola eta arraina

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Mari Tereren amak kazolak prestatzen zituen txerri belarriekin, hankekin eta muturrekin Gabonetarako. Arraina ere ez zen falta etxean, etxerik etxe ibiltzen ziren saltzaileei erosten zieten eta. Okela ere sarri edukitzen zuten etxean; gerraostean, esaterako, erbiak harrapatzen zituzten.

  • Jesus Zearreta Baserriko jeneroa entregatu; errotak zarratuta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    San Martinen hildako asko ikusi zituzten. Gerraostean, "abastos"ek baserriko jeneroa entregarazten zien: garia, artoa... Errotak itxita zeuden eta urruneko errotetara joan behar izaten zuten. Harrapatuz gero, isuna ezartzen zien.

  • Jesus Zearreta Behi lapurrak

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran Boluetan (Bilbo) ebakuatuta egon zirenean, Asturiasko senar-emaztea batzuek ganadua ostu eta haren okela saltzen zuten. Beraien behiei ez zien ezer egin.

  • Jesus Zearreta Kaletik jateko bila baserrira

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Errotara gauez joaten ziren estraperloan egunez ezin zelako. 10 ogerleko isuna ordaindu behar zen harrapatuz gero. Errazionamenduan ematen zien ogia oso-oso txarra zen. Gerraostean Bilbo aldetik arbi bila etortzen zen jendean gosearen gosez. Baserrian batutako jeneroaren erdia-edo Udalak kentzen zien. Denetarik lantzen zuten lehen; gaur egun, ostera, ezer ere ez.

  • Jesus Zearreta Olio litroa 100 pezeta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Errazionamenduan gauza gutxi jasotzen zuten. Olio-litroak 100 pezeta balio zituen eta urdai-kiloak 90 pezeta. Ohiko jornal bat 2 pezetara ere ez zen ailegatzen askotan.

  • Jesus Zearreta Eguneko jatorduak

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Goizean taloa eta esnea edo bakailao edo sardina errea, eguerdian baba eta gauean porru-salda. Arraina dendan saltzen zuten. Errazionamenduan ogi gutxi ematen zioten, txusko txikia. Ogia astean behin egiten zuten, beraienean zapatuetan.

  • Markos Gerediaga Gerraosteko miseria

    Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano

    Gerran ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu eta ez zuten zer jan eta ezta dirurik ere. Gurasoak beranduago etorri ziren. Gerora ondo maneiatu ziren, lan eginez gero gauzak lortzen dira-eta.

  • Agustin Legorburu Benetako gosea

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Benetako gosea ezagutu zuten. Bera soldadu zegoela, 1950. urtean, jarri zuten ogia salgai. Bere aita hargina zen, etxegilea, baina gerra apurtutako Ibarrako zubia konpontzen zebilela gaixotu egin zen.

  • Agustin Legorburu Gose eta jeneroa entregatu behar

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean gosea izan zuten: labrantza gutxi denentzako nahikoa ez. Nahiz eta errentadorak izan, etxeko jeneroa Etxanoko herrira entregatu behar izaten zuten Kaitanan. Orduan agintarien ganaduek asko jaten zutela dio.

  • Agustin Legorburu Etxanoko tabernak eta dendak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Errazionamendua miseria hutsa zela dio. Etxanon ez zuten non jaso errazionamendua eta Zornotzara joaten ziren. Etxanon zeuden taberna-dendak, estankoak... aipatzen ditu. Alondegia ere bazuten. Tela-dendak eta aparteko dendak Zornotzan zituzten.

  • Josean Lopez Gose garaian goserik ez zuen pasa

    Josean Lopez Lauzirika (1934) Amorebieta-Etxano

    Lehen maizter ziren etxean eta errenta nola ordaintzen zuten aipatzen du. Goserik ez du pasa izan Joseanek, beti eduki izan baitute janaria etxean. Garai hartan zer jaten zuten aipatzen du.

  • Txomin Euba Sagastigordia Txarrena etxerako, onena saltzeko

    Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano

    Garia, baba eta denetarik entregatu behar izaten zuten gerra ostean, alerik onenak gainera. Seirehun litro txakolin egiten zituzten. Martxoko ilbeheran probatzen zuten. Txarrena izaten zen etxerako, onena saltzeko.