Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera

Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.

Hizlaria(k): Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926)
Herria: Zumaia (Gipuzkoa)

Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.

Informazio gehiago: Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera

Ekonomia gerraostean