Euskara eta politika
-
Don Bonifacio abadea
Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta
Don Bonifacio maisua oso erdaltzalea zen. Ikasleak zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik. Maisuak Francoren argazkia eta Espainiako bandera jarri zituen ikasgelan. Francoren zalea eta Juan XXIII.aren aurkakoa izan zen.
-
Euskal kontzientzia piztuta, euskaraz egiteko erabakia
Jasone Gorroño Aldai (1954) Aretxabaleta
Jasonek eta lagun batzuek euskararen aldeko hautu kontzientea egin zuten gaztetan, euskal kontzientzia pizten hasi zitzaienean. Aitak Aberri Egunean ikurrina zuen postaltxo bat jartzen zuen urtero irratiaren ondoan eta sestra sortzen zen etxean. Behin lagun batek azaldu zion hura zela euskaldunen bandera. Bilerak egiten eta kontzientzia politikoa hartzen hasi ziren pixkanaka.
-
Euskarazko alfabetatze-eskolak ikastetxeetan
Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta
Ikastola publiko bihurtu zen 1994an eta ikastolako lehenengo mailetako umeak Kurtzebarri ikastetxekoekin nahastu ziren. Bi eredu zeuden artean, B eta D. Aurretik, euskarazko alfabetatze-eskolak eman ziren ikastetxeetan, eskola orduetatik kanpo. Jasone aritu zen eskolak ematen `Euskalduntzen´ liburuarekin. Aretxabaletan arazorik ez, nahiz eta zenbaitek gogoko ez izan; Eskoriatzan, berriz, gaizki ikusita zeuden eskola horiek, euskararen kontrako jarrera zuen jendea zegoelako.
-
Doktrinaren garrantzia
Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate
Eskola kontuak. Bi eskola desberdin, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. Bost-sei urterekin hasten ziren eskolan. Garrantzi gehien zuena, doktrina ikastea. Maisu-maistren inguruko gorabeherak. Eskola erdaraz eman zuten.
-
Hezkuntza gerraostean
Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate
Eskola kontuak. Eskolan bandera espainiarra zegoen eta egunean lau aldiz kutsu politiko handia zuten erdarazko kantak abestu behar izaten zituzten derrigorrez.
-
Gerra ostean eskolan abesten zituztenak
Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate
Gerra ostean, Cara al Sol, Gloria, Por Dios por la patria... ikasi zituzten. Eskua altzatuta eta zutik abestu behar izaten zituzten.
-
Eskola erdaraz; euskararen erabilera zigortua
Ana Mari Axpe Elejalde (1946) Arrasate
Eskola erdaraz ematen zuten. Jolas-orduan euskaraz eginez gero, zigorra. Irakasleak.
-
Gerraostean euskara baztertu
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gerrarekin ikastolak kendu eta eskoletan euskaraz mintzatzea debekatu zuten. Maisuak jartzen zizkien zigorrak gogoan ditu Joxek.
-
Mesedetako mojetan ikasia
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Lau-bost urte zituela hasi zen "merzedarietako" eskolan, eta 15 urtera arte ibili zen bertan. Valladolideko moja batekin ikasi zuen gaztelaniaz hitz egiten. Asko kostatu zitzaion gaztelaniaz hitz egiten ikastea; euskaldunak gutxietsi egiten zituzten. Zigortu egiten zituzten.
-
Eskolako oroitzapenak
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Eskola garaiko oroitzapen onak ditu. Lagun onak egin zituen. Ikasgelan, 40 neska inguru ziren, eta moja "pixka bat gogorra" omen zen. Historia sakratua ikasten zuten. Eskolan, moja erdalduna jarri zien erdaraz irakasteko. Elbirak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten; lezioa galdetutakoan euskaraz esanez gero, irakasleak iraindu egiten zituen.
-
Amak erdararik ez; aitak, bai
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Elbiraren amak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten. Behinola, amak militar bati euskaraz egin zionekoa kontatzen du. Aitak, berriz, bazekien gaztelaniaz. Aita osaba etxegile batekin lanean ibili zen kanpoan, eta horrela ikasi omen zuen.
-
Purificacion deitzen zioten gerraostean eskolan
Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate
Gerraostean gurasoak lanera bueltatu ziren eta bera eskolara, baina dena gazteleraz. Garbiñeri Purificicación deitzen zioten baina berak ez zuen kasorik egiten. Eskolako mojek arratsaldetan ospitalean lan egiten zuten.
-
Euskaraz egiteagatik zigortuak
Tomas Garai Marcaide (1949) Arrasate
Frankismoan, hizkuntzaren gaineko menpekotasuna. Euskal folklorea gaztelaniara itzultzen zen. Euskaraz hitz egiteagatik eskolan jasan dituen zigorrak. "Rubio" koadernoekin gaztelaniaz ikasten.
-
Xabier Quintana, alfabetatze-eskolak eta hitzaldiak
Joxe Irazu Garmendia (1951) Asteasu
Bilbon alfabetatu zen euskaraz. Xabier Quintanak eragin handia izan zuen berarengan; eragilea zela dio. Orduko bizipenak kontatzen ditu. Hizkuntzarekin batera, kulturari lotutako hitzaldiak antolatzen zituzten Quintanak eta bere kideek. Lopategi eta Landart joan zirenekoak kontatzen ditu.
-
Ume biri euskara eskolak ematen
Joxe Irazu Garmendia (1951) Asteasu
Rosa Rozadilla izeneko emakume batek lana eskaini zion; bi ume zaharrenen tutore lanak egin zituen, ikastolarako sarbidea lortu zezaten. Ondoren institutuan lan egin zuen bi urtez eta gero Bartzelonara joan zen.
-
Apaizaren zigorrak
Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun
Apaizak egunero harri kozkorren gainean jarrarazten zituen belauniko, euskaraz egiteagatik. Gogoan du eskolan zegoela, bi gizonek ikurrinari su eman ziotenekoa. Doktrina esaterakoan hanka sartu zuenez, zaplaztekoa eman zion apaizak.
-
Eskolara tarteka
Juliana Begiristain Auzmendi (1928) Ataun
Familia oso handiak ziren lehen eta ezin eskolara egunero joan, etxean lana izaten zutelako. Maistra Irene zen, Tolosakoa, erdalduna. Euskaraz eginez gero, jo egiten zituen maistrak eskuan.
-
Euskara eta euskal kultura debekatuak
Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun
Frankismoan euskara eta euskal kultura debekatua zegoen. Gaztelaniaz hitz egin behar zenez, Arabara ikastera joaten zirenak bazeuden.
-
Ataungo Ikastolaren sorrera
Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun
Ataungo Ikastolaren sorreran Jaxinto izeneko apaiz batek asko lagundu zuen. Hamabi haurrekin hasi zen ikastola, oilategi izandako eraikin batean. Dirua gurasoek ipini behar izan zuten eta ikastolak ez zuenez ofizialtasunik, haurrek ez zeukaten eskolako kartillarik. Gaur egun, herri eskola da, publikoa.
-
Euskaraz hitz egiteagatik mehatxatua eta kritikatua
Arantxa Aizpurua Gaztelu (1942) Ataun
Gasteizera joan zeneko oroitzapen txarrak ditu Arantxak, dena gaztelaniaz zelako. Euskaldunak zirenak elkarrekin egoten saiatzen ziren. Euskaraz hitz egiteagatik mehatxatu zuen bizilaguna gogoratzen du.