Euskara eta politika

  • Felix Razkin 10 urterekin diploma eman zioten euskara jakiteagatik

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Nafarroan, Principe de Vianako agintariek diploma bana banatu zieten euskaraz egiten zuten ikasleei, 1957an. Euskara maite zuten karlistak ere bazeuden Nafarroan.

  • Felix Razkin Euskalduna izateagatik burla, Oñatin

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Gorriak ikasi zituen Oñatin, erdaraz ez zelako moldatzen. Urrestillako beste mutiko bat ere bere antzera zebilen, eta azterketa euskaraz ipini zioten behin. Gaztelaniaz irakurtzeko zaletasuna hartu zuen.

  • Felix Razkin Euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Langile mugimenduan sartu zen Gasteizen. "Apaiz langileak". Garai hartan, 1967 inguruan, euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen; lantegietara lanera joandako euskaldun asko zeudelako. Ez zuten baimenik lortu. Gitarrarekin kantatzen zuten elizan.

  • Felix Razkin Euskarazko eskolak ematen, Bar Pacon

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskarazko eskolak ematen ere hasi ziren. 20tik 8 inguru hasi ziren euskara irakasten, han eta hemen. Oñatibia apaizaren "método radiofónico) erabiltzen zuten. "Umandi"-ren gramatika ere bazegoen. 3 ikasle talde izan zituen. Manuel Iradier elkartean, Bar Pacon... behin atxilotu egin zuten.

  • Felix Razkin Euskara irakasten zuen lehen talde antolatua Gasteizen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    "Umandi" euskara irakasten ibili zen aurretik. Peli Presa ere bai... Talde antolatu moduan, beraiek izan ziren lehenengoak. 100dik gora ikasle izan zituzten. Agurainera, Elosura... ere joaten ziren. Euskara batua.

  • Felix Razkin Euskara batuaren gorabeherak

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskara batuaren kontra zeuden batzuk, eta berak ere bazituen zalantzak, baina eskoletan premia zegoen euskara bateratzeko. Bizkaiko ikastetxeetan iskanbilak izan ziren, ez zituztelako batuko formak begi onez ikusten.

  • Felix Razkin Izaskun Arrueren ibilerak: ikastola klandestinoa

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Izaskun Arrue klaseak ematen zituen bere etxean, 1963tik. Haren ibilbidea kontatzen du. Inguruan zebilen bera ere.

  • Felix Razkin Olabide ikastolan ikerlan bat egin zuen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Olabide ikastolan ibili zen, karrera egiten ari zen garaian: hitanoari buruzko ikerlana egin ondoren, ikerlan bat egin zuen Olabiden, ikasleek egiturak zein adinekin ikasten zituzten jakiteko.

  • Felix Razkin Eusebio Osa eta Olabide ikastola

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Eusebio Osa Olabide ikastolan ibili zen. Bota egin zuten, haren metodologiarekin ez zetozelako bat.

  • Felix Razkin Debaldeko euskarazko eskolak, kirol klubetan ere bai

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskarazko eskolak non ematen zituzten aipatzen du. Club Jabatos eta Club Aquinas. Joseba Azkarraga politikaria eta Enrique Knör izan zituen ikasle gisa. Ez zuten kobratzen.

  • Felix Razkin Juan Bautista Gamiz taldearen sorrera, AEK-ren aurrekaria

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Juan Bautista Gamiz taldea sortu zuten euskara irakasleek, AEK-ren aurrekaria. Metodologia bat sortu zuten. Gero eta ikasle gehiago zituzten, eta beste probintzia batzuekin batu zirenean sortu zen AEK.

  • Felix Razkin AEK-n lanean

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    AEK-ren sorreran egoteaz aparte, bertan lanean ere ibili zen. AEK eta IKAren arteko ika-mikak. Euskal Filologia ikasi ostean ere jarraitu zuen AEKn: inspektorea joaten zenean, bera zen tituludun bakarra.

  • Felix Razkin Araotzen barnetegia egin, eta denak atxilotuta

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Araotzen (Oñatiko auzo bat) barnetegi bat antolatu zuten, euskara irakasteko. Bukatu zenean, Guardia Zibila joan zitzaien atxilotzera. Bera Gasteizen atxilotu zuen Polizia Nazionalak.

  • Felix Razkin Gasteizko kartzelatik ihes egiteko prest

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Kartzelara eraman zituzten, baina ez denbora askorako. Ihes egiteko modua pentsatu zuten, eta dena prestatu. Franco joan zen Gasteizera, eta odol deliturik ez zutenak libre utzi zituzten.

  • Felix Razkin Euskararen egoera Gasteizen, 60ko hamarkadaren bukaeran

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    60ko hamarkadaren bukaeran euskararen egoera eskasa zen Gasteizen. Euskara goraka joaten ikusi dute. Euskaltegiak eta ikastolak, Euskal Filologiako fakultatea, B eta D ereduak ikastetxe publikoetan...

  • Felix Razkin Gasteizen euskaraz bizitzea gaur egun

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Gasteizen euskaraz bizitzea oraindik ez da erraza, baina berak lehen hitza euskaraz esaten du beti. Osakidetzan ere euskaraz egiten zuen. Erantzun txarrak ere jaso izan ditu, baina gero eta gutxiago dira. Euskalduntze-prozesua Osakidetzan.

  • 528 Hezkuntza gerraostean

    Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta

    Eskolan, arratsaldeko hiruretan egiten zuten otoitza. Goizean, Francoren aldeko hainbat kantu abesten zituzten.

  • Miren Gaztelu Urreta Izena berreskuratu berri

    Miren Gaztelu Urreta Zubia (1932) Aretxabaleta

    Batxilergoa hasteko jaiotza agiriaren bila joan zenean, bere jaiotza izena ezabatuta ikusi zuen erregistro zibilean. Nahasgarria suertatzen zitzaion bi izenekin bizitzea eta azkenean lortu zuen bere jatorrizko izena bazter guztietan baliatzea.

  • Miren Gaztelu Urreta Bere izen "exotikoa"

    Miren Gaztelu Urreta Zubia (1932) Aretxabaleta

    Erregistroan 1939ko otsailaren bederatziko datarekin, "tachado el nombre exótico" jartzen zuela ikusi zuen. "María del Castillo" deitzen ziotenean, sutu egiten zen. Miren Gaztelu izena duen emakume bakarra bera dela uste du.

  • 974 14 urterekin eskola bukatu

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Gerraostean eskolan aldatu zen gauza bakarra erdara hutsa erabili beharra izan zen. Eskoriatzako eskolaren oroitzapen ona gordetzen du, baina joateari utzi behar izan zion urrutiegi zegoelako oinez joateko. 14 urtera artekoa izaten zen orduko eskolatzea, normalean. Lau erregelak, Espainiako geografia eta asko gehiagorik ikasi gabe bukatzen zituzten eskolok. Mojekin eskulanak ere egiten zituzten.