Euskara eta politika

  • MKarmen Mitxelena Ezkutuko ikastoletako metodologia

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Elvira Zipitriaren metodologia eta pedagogia erabiltzen zen ezkutuko ikastoletan, praktikan oinarritutakoak.

  • MKarmen Mitxelena Eguneroko gauzak ikasmaterial gisa

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Ikasgai abstraktuak ere ahalik eta praktikoen egiten zituzten, eta horretarako, egunerokoan erabilitako gauzak erabiltzen zituzten. Kantu bidezko irakaskuntza zen Elvira Zipitriarena.

  • MKarmen Mitxelena Frantzia aldeko metodologia

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Fede gisako abestiak, pedagogikoak... Frantziatik ekarri zituen asko eta asko Elvira Zi`pitriak. Askotan berak moldatzen zituen haurrentzako modukoak izan zitezen.

  • MKarmen Mitxelena Jaunartzea euskaraz debekatuta

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Jaunartzea euskaraz irakasten zieten ikasleei, klandestinoa zen orduan Donostian. Gelako norbaiten senideren bat hiltzen zenean, kanpo santua egiten zuten, erlijioa irakaskuntzan sartzeko.

  • MKarmen Mitxelena Ia egunero polizia ate-joka

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Oso kontuz ibili behar izan ziren garai batean, polizia atzetik baitzuten ezkutuko ikastolek. Umeak ezkutatzen, atea ez zabaltzen, ikasleak ezkutzatzen... ibili behar izaten zuten. Hartara, beste familien etxean eman behar izaten zituzten eskolak. Eskolaritateko kartilla eskatzen hasi ziren mehatxu gisa. Donostiako parrokoak babesa eskaini zien eta elizaren lokalak erabili ahal izan zituzten.

  • MKarmen Mitxelena Orixe Jakintza Elkartea, ikastolaren aurrekari

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Elizaren babesa lortu zuten ezkutuko ikastolek, eta eskolak elizaren lokaletan ematen hasi ziren. Ondoren, Orixe Jakintza Elkartea sortu zuten gurasoek, ikastola legalizatzeko. Inspektoreak Mari Karmenen ikasleei azterketa sakon bat pasa zien, eta Formación del Espíritu Nacional irakatsi behar zutela esan zien.

  • MKarmen Mitxelena Paseo berriko ikurriña poz iturri

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Abertzaletasun giroan hazi eta hezi ziren ikastolako umeak.

  • MKarmen Mitxelena Elvirak ikastolen alde iluna ikusi

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Ikastolen sorrera, ETA erakundea, hezkuntza metodologia... Gizartea asko aldatu zen eta Elvira Zipitria gauza askoren kontra agertu zen.

  • jose mari soroa Kontzertuetako ohiko abestiak

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Euskaraz abestea ez zegoen debekatuta. Abestien hitzak zentsuratu egiten zituzten, baina beraiek beti kanta berak jotzen zituztenez, ez zuten arazo handirik edukitzen horregatik. Kontzertuetan zer abesti kantatzen zituzten azaltzen du.

  • Jexux Mari Errekondo Bertsopaperak eta Usurbilgo bertsolariak

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Bertsopaperak. Kale Zaharrean, Dionixiok atera zituen, eta saldu. Usurbilgo bertsolariak: Olloki, Gaztelu... Estropaden gaineko bertsoak. Bertso-saioak debekatu egin zituzten, gerra ondoren. Basarri, Uztapide, Zepai... bertsolariak aipatzen ditu.

  • Begoña Aranzadi Ikastolan ikasitako seme-alabak

    Begoña Aranzadi Manterola (1935) Usurbil

    Lasarten beti euskaraz hitz egin dute. Momentu batean euskarak indarra hartu zuen baina gaur egun asko jeitsi dela uste du. Seme-alabak ikastolara bidali zituen.

  • Mahaingurua Villabonan Lagun artean eta etxean euskaraz

    Mahai-ingurua Amasa-Villabonan () Amasa-Villabona

    Dena erdaraz egin behar izaten zuten eskolan eta doktrina ere erdaraz. Umeen artean eta etxean euskaraz egiten zuten. Jose lantokian hasi zen batez ere erdaraz egiten. Irakasleak izendatzen dituzte.

  • Arantxa Amiano La Pirenaica irratia

    Arantxa Amiano Sasianbarrena () Izaskun Amiano Sasianbarrena () Amasa-Villabona

    Ezkutuan entzuten zuten La Pirenaica irratia, familia osoa bilduta.

  • Elena Sarraua Euskara debekatuta eskolan

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Umetan dena egiten zuten erdaraz eskolan, baita doktrina bera ere. Erdararik jakin ez eta zigortu egiten zituzten eskolan euskaraz egitearren: eraztuna pasatzen zioten elkarri euskaraz egiten zutenean. Honez gain, eskolara sartu orduko Espainiako bandera atera eta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten.

  • 351 Emakumezkoak gerra-ostean erdaraz

    Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz

    Emakumezkoek gehiago hitz egiten zuten erdaraz gerra ostean, baina aurreragokoek euskaraz egiten zuten.

  • Zarautz tertulia Ikasketak euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera

    Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerra aurretik, La Sallera joaten ziren haurren gurasoei seme-alaben ikasketak euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera ematen zitzaien.

  • 352 Errepublika garaian, euskal izenak jartzen zituzten: Ander, Kepa...

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    1933an jaio zen, eta Ander izena jarri zioten. Gerora debekatu egin zuten, baina errepublika garaian lagatzen zuten. Frankismoan, berriz, izena aldatu zioten agiri ofizial guztietan. Zarautzen bazeuden euskal izena zuten beste zenbait ere (Kepa, Ander, Gotzon...). Abertzaleak denak.

  • 365 Eskolan jasotzen zuten tratu txarra

    Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz

    Eskolako "diktadoak". Hirugarren errepasoa elkarri egiten zioten ikasleek eta hutsen bat egonez gero masailekoa eman. Eskolan ematen zieten tratua. Makilarekin jotzen zituzten eskolan esku puntetan.

  • 367 Euskaraz hitz egitearren isuna

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Zaharragoek nola gogoratzen zuten gerra denbora. Bere gurasoei euskaraz hitz egitearren 60.000 pezetako isuna jarri zieten Donostian guardia zibilek. Don Leandro medikuak utzi zien dirua isuna ordaintzeko. Orduko dirua.

  • 103 Txikiteoan abeslari

    Jesus Mari Kaperotxipi Arakistain (1928) Zarautz

    Txikiteoan asko abesten zituzten euskal kantak. Debekatuta zegoen euskaraz abestea eta arazoak izaten zituzten.