Euskara eta politika

  • Manex Lanatua Semeak amari galdetua

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Bere amak ez zuen nazional agiririk lehen. Hori jakinik berak galdetu zion ia zer zen, frantsesa ala euskalduna, eta amak ez zekiela erantzun zion. Lehengoek ez zuten nortasunaren kontzientziarik. Egoera hortaz baliatu ziren frantsesak euren identitatea inposatzeko.

  • Manex Lanatua Kolonialismoa Frantzian eta Espainian

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Espainiolak ere kolonialistak izan dira, eta bortitzagoak. Frantsesek psikologia eta goxotasun gehiago erabili dute euren zereginerako. Alta, zenbait lekutan ere bortitza izan da, esaterako Afrikan

  • Miren Odriozola "Ya no se existen Mirenes"

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Bere neba itsasoan egon zen urte askoan, baita gerra garaian ere. Beregana Pasaiara (Gipuzkoa) joateko salbokonduktoa eskatzen joan zenean Gernikara, datu pertsonalak galdetzerakoan "Ya no se existen Mirenes" erantzun zion bertan zegoenak.

  • Pedro Arrue Aizpurua Soldadutzan analfabetoentzat eskola

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Eskolaren aldekoa argudio bat zen soldadutzan eskutitzak idatzi behar izana. Hala ere, soldadutzara analfabeto joaten zirenentzat eskola bat bazen.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain Herriko eskola eta partikularra

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Herriko eskolan ibili zen sei urtetatik 11 urtera bitartean. Neskek eta mutilek aparte ikasten zuten. Eskolak gaztelaniaz izaten ziren, eta adin ezberdinetako mutilak egoten ziren gela berean. Gerra ondorenean, eskolan sartu eta aurreneko gauza besoa altxatu eta "¡Viva España!" esan eta 'Cara al Sol' abesten zuten. Ikasteko modua: buruz eta kantuen bidez. Eskolako azken bi urteetan maisu partikular batengana bidali zuten gurasoek.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain 'Poxpolin' komiki liburua

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Juan Joxek sei urte zituela argitaratu zen Tolosan 'Poxpolin' komiki liburua. Lopez Mendizabal zen argitaratzailea. Liburuko istorioei buruzko azalpenak.

  • Luis Haranburu Altuna Kontzientzia politikoa piztu

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Urte batean Franco Alegiatik pasa behar zela eta, ume guztiak agurtzera joan zirela oroitzen du. Zigortu egin zuten Luis, Franco galiziarra zela esateagatik, gaizki ikusirik baitzegoen hura.

  • Luis Haranburu Altuna Donostiako seminarioan euskal kulturarekin topo

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Hamahiru urterekin Saturraranetik Donostiako seminariora joan zen. 500 pertsonatik gorako seminarioa zen hau. Euskararekin lehen kontaktua bertan izan zuen, Anton Garro apaizari esker, euskarazko literatura uzten baitzion irakurtzeko. Apaizen artean euskaltzaletasuna bizirik bazegoen ere, guztiz kontrako jendea ere bazen seminarioan.

  • Luis Haranburu Altuna Donostiako seminarioan euskara irakasten zen

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Seminarioan giro politikoa topatu zuen Donostian. Kezka sozialak ziren nagusi orduan, kristauen ikuspegitik beti ere. Hamabost bat urte zituela politikak bazuen bere lekua, alfabetizatze kanpainak. Euskara irakasten zen seminarioan bertan modu formalean.

  • Luis Haranburu Altuna Gaztelania ikasteko borondate handia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Seminarioetan lagun batzuekin euskaraz egiten zuen, eta beste batzuekin ez. Luisek, ordea, gaztelania ikasteko borondate handia zuen.

  • Luis Haranburu Altuna Hiriko eta herriko jantziak oso ezberdinak

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskara ez zegoen lehen mailan seminarioan. Kontzientziazioa geroago etorri zen. Amezketarrak eta alegitarrak zirela euskaran ez ezik, jantzietan ere nabaritzen zen. Osaba zapataria zuen eta botak egiten zizkion.

  • Luis Haranburu Altuna Parisen giro politiko bizia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Hemeretzi urterekin joan zen Donostiako seminariotik Parisera. Pariseko giroa pil-pilean zen, eta bertan ezagutu zuen, besteak beste, Mikel Azurmendi. Politika mundura hurbiltzen hasi zen orduan. Parisen euskal giroan murgildu zen, euskal etxean. Hala ere, ikasketei eskaintzen zien denbora gehiena.

  • Luis Haranburu Altuna 1968ko maiatzaren eragina eta Euskal Herriko egoera

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Unibertsitatera ere iritsi zen Parisen 68an egindako greba. Kontraste handia nabaritu zuen handik aurrera Alegiara bueltatzen zenean. Era berean, Euskal Herrian giro politika ere pil-pilean zegoen orduan, Etxebarrieta eta Pardinesen hilketak.

  • Luis Haranburu Altuna Alderdi komunistako kide

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisen Marxismoa ezagutu zuen. Alderdi komunistak ere indar handia zuen orduan. Batak bestera eraman zuen eta alderdi komunistan sartzea erabaki zuen, 1974. urtearen bueltan.

  • Luis Haranburu Altuna Lur argitaletxea ezagutu zuenekoa

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisetik etorri eta irakasleen elkartearekin jarri zen harremanetan. Euskarazko liburuak ekoizten hasi zen. Lan honetan ari zela Lur argitaletxeko lantaldearekin kontaktatu zuen eta haiekin hasi zen lanean.

  • Luis Haranburu Altuna Parisen egotetik militante izatera

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Parisetik etorritakoan euskalgintzan 'militante' izateko asmoa zuen, konszienteki ez bazen ere. 74. urtearen bueltan hasi zuen militantzia. Gabriel Arestiren bitartez sartu zen Lur argitaletxean.

  • Luis Haranburu Altuna Ez Dok Amairu Parisera eraman

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Seminarioan erderaz ikasi zuen. Parisen agureak zaintzen aritu zen eta frantsesa erabiltzen hasi zen. Han zebilela, euskal literatura irakurtzen hasi zen.

  • Luis Haranburu Altuna Lur eta euskara batuaren auzia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskara Batuaren sorreran eta euskara idatziaren auzian, Lur argitaletxearen jokabidea garrantzizkoa zen. Egiten ziren liburu guztiak saldu ohi zituzten. Anaitasuna. Zeruko Argia.

  • Luis Haranburu Altuna Salbador Garmendiak asko irakatsi

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Salbador Garmendia zaldibitarrak asko lagundu zion euskararen kontuarekin. Zeruko Argiako zuzentzailea zen bera, eta hark irakatsi zion euskara batuan idazten.

  • Luis Haranburu Altuna Triunfon argitaratutakoak

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Madrilgo Triunfo argitaletxean ere aritu zen, Gabriel Arestiren bitartez. enbait artikulu argitaratu zizkioten.