Euskara eta politika

  • Pedro Jauregi Eskola garaian ikasi, gutxi

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Eskolan azken bi urteetan bakarrik ikasi zuen. Doktrina. Jaunartzeak. Maisuak makilarekin jotzen zien, eta ez zien ezer irakasten. Erdaraz ez zekiten. La Salleko fraideekin hasi zenean, orduan ikasi zuen zerbait.

  • Miren Zarraga Gerraosteko euskararen egoera

    Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain

    Papeletan Maria jarri behar zuen, bestela ez zuen kobratzen. Etxean gaztelaniaz hitz egiten zuten. Aitak euskaraz jakin arren, gaztelaniaz hitz egiten zuen. Amak euskara gehiago egiten zuen. Gerra denbora eta gerraostean senideak sakabanatuta egon ziren: Bilbon egon zirenek gaztelaniaz egiten zuten bizimodua.

  • Loren Navarro Euskararen garrantzia, nola eutsi dioten

    Loren Navarro Hombrados (1924) Andoain

    Euskara berarentzat zer den. Etxean euskaraz egin zu beti seme-alabekin. Lagunak harrituta beraien euskararekin. Alabak bi urte egin zituen Londresen, eta bueltan erdararekin ezinean. Euskaldun askok erdaraz egiten zieten umeei. Euskara debekatuta. Euskara ikasteko erdara baino zailagoa dela uste du. Euskara non hasten den aldatzen: Tolosan eta Irunen.

  • Xalbadora Roldan Euskara debekatuta, gerra ondoren

    Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain

    Euskararen kontrako neurriak, gerra ondoren. Gurasoekin euskaraz zebilelako poliziak kargu hartu zionekoa, tabernan. Erdaraz ere ondo zekien. Filarmonika jotzen zuten disko saltzaileak. Kalean kontuz ibili behar zen. Batzuek euskara galdu zuten. Amak Goierriko euskara zuen, eta berak ere halakoxea duela uste du. Hitz bereziak bazituen amak.

  • Delia Huici Algodonerako eskolan, erdaraz eta euskaraz

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Lantegietara lanera joaten zen jende asko, bere gurasoak ere bai. Amak Algodonerako haurtzaindegira eramaten zituen umeak. Laboreak egiten ere erakusten zieten mojek. Oheak zeuden, ume txikientzat. Bi maistra-zaintzaile egoten ziren: Emili eta Maria Cruz. Mojek zer erakusten zieten, erdaraz eta euskaraz. Gerra aurrea zen eta. Gero, Frantziatik bueltatu zirenean, erdaraz.

  • Gurutz Ganzarain Francoren garaian, euskara debekatuta

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Francoren garaian, debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea. Izenak ere ezin ziren euskaraz jarri. Orduko anekdotak kontatzen ditu Gurutzek. Eskolan, Cara al Sol abestu behar izaten zuten.

  • Gurutz Ganzarain "Habla en cristiano"

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Donostiako tren-geltokian bazen pertsona bat "habla en cristiano" esaten zuena. Donostian gaztelaniaz hitz egitea dotoreziaren seinale zen lehen. Eskolan fraideekin ibili zen La Sallen, eta han ez zituzten zigortzen euskaraz hitz egiteagatik.

  • Gurutz Ganzarain Amak euskarazko liburuak erre

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Aitonak eta amak euskarari buruzko liburu eta dokumentu asko zituzten, baina errearazi zituzten, kartzelan zen aitaren kaltetan izango ziren beldurrez.

  • Erramun Ansa Euskaraz jantzi

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Erramunek gurasoen hizkera, etxekoa jaso zuen txikitan. Gerora, euskara batua ikasten hasi zen, eta bere kontura ikasi.

  • Erramun Ansa Ikastolen Elkartean lanean

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Ikastolako idazkaritzan 6 urte inguru jardun zuen Erramun, eta Ikastolen Federazioko kide izan zen. Buruntza aldeko Ikastolen Elkarteko ordezkari izan zen 4 urtez.

  • Erramun Ansa Andoaingo ikastolaren sorrera

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Herrian barrena sakabanaturik ziren gelak batu asmoz eraiki zen Andoaingo ikastola.

  • Joxe Antonio Huici Doktrina bakarrik euskaraz

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Etxean euskaraz hitz egiten zuen gurasoekin. Eskolan, doktrina bakarrik ematen zuten euskaraz. Eskola denboran, zaila egin zitzaion erdara ikastea.

  • Joxe Antonio Huici Euskara herrian

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Joxe Antonio umea zela, euskaraz hitz egiten zuen gehiengoak Andoainen. Herriko giroa nolakoa zen azaltzen du. Eskolan, doktrina bakarrik ematen zuten euskaraz.

  • Migel Ansa Euskara eskolan eta elizan

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Mojen eskolan, erdaraz egiten zuten mojak euskaldunak izan arren. Mojek zerbait galdetu eta erdaraz ez bazekiten, "kriston egurra" jasotzen zuten. Hitz bat bera ere ezin zuten egin euskaraz. La Sallen ere maisuek ez zuten euskaraz egiten. La Salleko doktrina eta elizakoa euskaraz ikasteko aukera zegoen. 10 lagunek bakarrik egin zuten komunio handia euskaraz.

  • Migel Ansa 1966an Urbian bizitakoa

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Diktadura garaiko kontuak. Mixel Labegerieren kantak hasi ziren modan jartzen. Urriko aurreneko igandean mendizaleen eguna ospatzen zen Urbian. Euskal giroko festa. Euskal kantak abestu zituzten. Hernaniko gudari batek altxatu zuen ikurrina. Jendeak ikurrinak atera zituen.

  • Migel Irazusta "Euskotarrak gera" abestia ikasteko gorabeherak

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Txistua jotzen zuten. Txistuko irakaslea karlista ote zen susmoa du, ez zien erakutsi nahi izan "Euskotarrak gera" abestia. Azkenean, baina, beren kabuz lortu zuten abesti hura ikastea. "Euskotarrak gera" abestia kantatzen du.

  • Migel Irazusta Euskaraz hitz egitea debekatuta

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Abesti batzuk debekatuta zeuden Francoren garaian. Behin etxe inguruan jolasten zebilela, soldadu batek euskaraz hitz egitea debekatuta zegoela esan zion Migeli. La Sallen irakasle gehienek euskaraz jakin arren, baziren batzuek inoiz egingo ez zutenak.

  • Jesus Mari Otamendi Euskararekiko maitasuna eta beldurra denboran zehar

    Jesus Mari Otamendi Berasain (1944) Andoain

    Euskararekiko sentimenduaz hitz egiten du. Pena du, gaztea zela, ez euskara gehiago ikasi izanagatik. Gizonek oraindik euskara mantentzen dute; baina beldurra egon izan da euskaraz hitz egiteko.

  • Jose Agustin Amonarriz Euskara zeharo galarazita

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraostean, euskara zeharo galarazi zen. Meza, eskola eta doktrina erdaraz izaten ziren. Agustinen osaba bat apaiza zen, eta hark ere sermoia erdaraz ematen zuen nahiz eta erdaraz oso ondo jakin ez. Euskal izenak aipatzerik ere ez omen zegoen. Jendea beldurrez bizi zen.

  • Jose Agustin Amonarriz Gerraosteko "euskarazko eskola"

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra ondorenean, Tolosan sortutako "euskarazko eskolari" buruz hitz egiten du. Zumalakarregi kalean zegoen eskola, eta ezkutuan jarri omen zen martxan. Iturraldeko Maria Dolores aipatzen du.