Euskara eta politika

  • Jose Agustin Amonarriz Ezkutuan "Gora Euzkadi" abesten

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraosteko euskal giroa. "Gora Euzkadi bizi bedi..." kanta abesten zuten ezkutuan. Abestiaren letra. Errepublikanoek beste kanta batzuk zituzten. Zerbait mugitu zen, baina Tolosa oso erdaldunduta zegoen. Kosta zitzaion buelta ematea, baina ikastolari esker lortu zen.

  • Jose Agustin Amonarriz Lantegietan hartu zuen indarra euskarak

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraosteko helburua: euskara berreskuratzea. Lantegietan hartu zuen indarra euskarak. Lantegi gehienetako nagusiak euskaldunak ziren eta lanera etorritako asko ere euskaldunak, inguruetako baserritarrak.

  • 396 Baserriko eta kaleko umeak eskolan

    Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Baserriko eta kaleko umeak eskolan. Gerraosteko egoera.

  • 396 Zigorrak eskolan

    Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Zigorrak eskolan. Euskararen inguruko debekuak. Cara al Sol.

  • 1337 Eskolako eta kongregazioko zigorrak

    Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola

    Isuna ekiditeko, batak besteari egiten zizkion gaiztakeriak azaltzen dizkigu. Hijas de María kongregazioko kide izan zen Begoña. Mutilekin dantza lotuta egitea debekatuta zuten.

  • 1338 Eskola erdaraz

    Julian Garitano Alberdi (1931) Antzuola

    Eskola handira pasatu zen gero, herriko eskolara. Eskolak erdaraz, eta maisuak ere erdaldunak. Guillermo Jimenez maisua. Maristetan ere ibili zen; han zigorrak jartzen zituzten euskaraz egiteagatik.

  • 1339 Eskola egunez eta gauez

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Eskolan sei urterekin hasi zen, nazionaletan. Erdaldunak ziren maisuak. 12 urte arte ibili zen. Cara al Sol kantatzen zuten, eta Koroso aldera joan, eta gerrara jolasten zuten maisuekin. Gaueko eskolan ibili zen, maisuarekin, 14-15 urterekin.

  • 1339 Gaueko eskolak

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Gaueko eskolara baserriko jende asko joaten zen. Eskola partikularrak. Lehenengo eskolan doktrina, gimnasia eta instrukzioa. Irakurtzen ere bai, baina idazten gero ikasi zuen gehiago. Neguan bakarrik izaten ziren, iluntzean ordu pare bat.

  • 1339 Instrukzioa eskolan

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Soldadu zihoazen mutilei instrukzioa erakusten zien maisuak, pilotalekuan. Instrukzioa erakusten zieten eskolan ere, Cara al Sol kantatu eta desfilea ere egiten zuten.

  • Asunzion Kortabarria Gabilondo Eskolan euskaraz egiten zuenari kordoia

    Asunzion Kortabarria Gabilondo (1932) Antzuola

    Maistrak dena egiten zien erdaraz, galarazita zegoen euskaraz egitea. Kordoi bat jartzen zien lepotik zintzilik eta aste bukaeran hori zuenak zertxobait ordaindu behar ziaten zuen. Kaletarrak eurak baino azkarragoak ei ziren, eta euskaraz eginarazten zien nahita.

  • Antzuolako tertulia Txapela erantsi beharra; eskolan euskararik ez

    Mahai-ingurua Antzuolan 1 () Antzuola

    Abade baten aurretik pasatzerakoan txapela erantsi eta "Ave María Purísima" esan behar izaten zen. Albaitariaren eta medikuaren aurrean ere erantsi behar izaten zen txapela. Eskolan zein maristetan euskaraz egiteagatik arazoak.

  • Edurne Galartza Falangea eta ikuskatzaileak eskolan

    Edurne Galartza (1914) Antzuola

    Behin falangekoak Antzuolako eskolara bisita egiten zioten umeek dagokiena ikasi zuten ziurtatzeko. Gerora inspekziokoak pasatzen ziren.

  • Edurne Galartza Antzuolako lehenengo euskara-irakaslea

    Edurne Galartza (1914) Antzuola

    Antzuolan jende askorentzat Edurne izan da lehenengo euskara-irakaslea. Edurnek bere kontura ikasi zuen euskaraz idazten eta irakurtzen, Donostian bizi zela.

  • Karmen Irizar Eskolara gutxitan, kaletarrak baxuagotzat hartu

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Karmen noizean behin joaten zen eskolara, lehenengo baserriko lanak ziren. Eskolan erdaraz egin behar izaten zutela dio Genarok, eta gaizki eginez gero, zigorra. Baserritarrak baxuago ikustearena hortik ere etor daitekeela dio Genarok.

  • Jose Ramon Jauregi Eskolan erdaraz ikasi behar

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Erdaraz egiten zuten eskolan. Bost urterekin eskolan hasi eta ez zekiten erdaraz, eta irakasleak ere ez euskaraz, baina zigortu egiten zituen. Jose Ramonek, batzuetan, alde egiten zuen eskolatik ulertzen ez zuenean.

  • Mila Etxezarreta Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola

    Joxe Marirentzat oso gogorra izan zen eskolan hastea, erdaraz ez zekiten eta. Besteek egindakoagatik zigor bera jasotzen zuenez, bera ere okerkerietan ibiltzen zen. Mutilak zigortu egiten zituzten nesken gelan. Mila bost urterekin hasi zen eskolan, bidea ikasteko. "Idiota" izan zen erdaraz ikasi zuen lehen hitza. Edurne zuten maistra eta ez zituen zigortzen euskaraz egiteagatik. Eskolari gorrotoa eta beldurra zion Joxe Marik.

  • Patxi Elejalde Plazaola Instrukzio militarra eskolan

    Patxi Elejalde Plazaola (1930) Aramaio

    Azkoaga auzoko eskolan gerraostean hasi zen, Valladolideko maisu batekin. Astean birritan, instrukzio-saioak izaten zituzten eskola ordutan. Gau-eskolara ere joan zen auzoko abadea, don Felipe Tolosa, maisu zela.

  • Rufina Astola Nafarrate Neska-mutilak aparte eskolan

    Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio

    Eskolara joaterik ez zuenean, gauez etxean jasotzen zuen ordubeteko eskola-partikularra. Neska-mutilek aparte ikasten zuten eskolan. Jolas-orduak ere ezberdinak zituzten. Maisu-maistrak senar-emazteak ziren.

  • 1369 Jazbana herriko plazan

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Euskal dantzaria izan zen Domeke gaztetan. Aramaiotik kanpo ere joaten ziren dantza taldekoak dantzatzera. Gogoan dauka omenaldi batean Bedoñara eta Alderdi Egun batean Gasteizera joan zela talde osoa dantzara. 12-14 urte izango zituen orduan. Egun seinalatuetan jazbanak jotzen zuen herriko plazan. Soinu-jotzailea igandero egoten zen.

  • Felix Elorza Loidi Lurren ustiaketa

    Felix Elorza Loidi (1936) Aramaio

    Soroan garia jaso eta gero "artaria" eta trailuarekin landu eta arbia ereiten zuten. Batzuetan ez zuten izaten nahiko sats, eta arbia ez zen ondo hazten. Baserriko lurrak bi zatitan banatzen zituzten, txandaka artoa eta garia ereiteko. Lurrak larregi ustiatzen zituzten, eta emateko zuten ia guztia xurgatzen zioten. Ez omen zuten nahikoa sats etxeko soroentzako, baina urteetako ohiturari jarraituz, nola edo hala terreno guztiak ereiten zituzten.