Euskara eta politika
-
Ikastolarako dirua lortzen
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Ikastolako dirua lortzeko, urtero Odeon-en jaialdi bat antolatzen zuten. Agustin Gorostizak, futbol partidak antolatzen zituen. Pilota partidak ere antolatzen ziren eta sarrerak saltzeko, frontoia itxi behar izaten zen.
-
Elgoibarko ikastola, herrian sakabanatuta I
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Elgoibarko ikastolan gero eta ikasle gehiago matrikulatzen zirenez, Felix `Parapan´en ideia baten bidez, bonuak saltzen hasi ziren eta horrela ikastolarako lokalak erosten hasi ziren. Bonuak zer ziren. Gure Kai S.A.
-
Elgoibarko ikastola, herrian sakabanatuta II
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Danobat eta Goiti lantegien laguntza handia izan zuen Elgoibarko ikastolak. Estatuak "Plan de Urgencias Vascongadas" planaren barruan eskola txiki biribilak eraiki zituen, haurrak hara bideratzeko. Elgoibarren, ordea, ia denak ikastolara joaten zirenez, Udalarekin adostu zen eskola biribil horiek ikastolak ere erabiliko zituela.
-
Elgoibarko ikastola, herrian sakabanatuta III
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Haurtzaindegi laborala Elgoibarren sortzeko, 3 milioi pezetako laguntza lortu zuten. Diru horrekin, gainera, Urasandi inguruan beste lokal bat erosi zuten ikastolarako. Maalako mojen eskola itxi zutenean, bertan ere haurtzaindegia sortu zuten eta 3-4 irakasle hartu zituzten.
-
Tituludun irakasle euskaldunak aurkitzeko zailtasunak
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Tituludun irakasle euskaldunak aurkitzea izan zen eragozpen handienetariko bat. Hasierako irakasleetako batzuk: Itziar Ajuria, Jone Etxabe, Mari Juli Konde, Nekane Zubiaurre…. Irakasle tituludunak, Antton Aramburu, Andrés Alberdi, Alfonso Gilló... Alfonso Guilló-ri buruz.
-
Ikastolako irakasleak tituluak lortzen
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Hasieran, andereño eta maisuek derrigorrezko ikastaro pedagogikoa egin behar zuten. Bartzelonara joaten ziren urtero. Irakasle asko titulurik ez zutenez, Ikastolen Federazioa eta Eusko Jaurlaritza adostasun batera heldu ziren eta ikastaro horiek Eskoriatzan ematen hasi ziren, Bartzelonan beharrean. Horrela, askok titulua lortu zuten. Erromatik ekarritako irakasleak.
-
Ikastolarako estatuaren diru laguntza nola lortu zuten
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Estatuak, eskola pribatuei diru laguntzak bideratzeko plan bat atera zuen. Dirua lortzeko baldintzetako bat, 8. mailara arteko ikasketak eskaintzea zen eta ez zutenez, talde bat bildu, Madrilera joan eta eskaera bertan aldatu zuten. 8. maila eskaintzen zutela adierazi zuten eskaeran, ikasle batzuk lortu zituzten martxan jartzeko gela hori, eta diru laguntza jasotzen hasi ziren.
-
Elgoibarko ikastolako eraikin berrirako lurzoru bila
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Ikastolaren legalizazio ofizialerako, gela eta lokal ezberdinetan sakabanatuta zeuden ikasleak batuko zituen eraikin berri bat behar zuten. Danobat-ek garai hartan, lurzoru bat zuen eta ikastolari eskaini zion. Luis Ulazia arkitektoak lurzoru gehiago lortzeko ideia bota zuen eta plan partzial baten bidez aurkeztu zen proiektua.
-
Elgoibarko Ikastolarako lurzoruen bila
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Ikastolarako lurzoruak erostera nola joan ziren. Erraztasun asko izan zituzten, Elgoibarren ikastola oso estimatua zelako. Marañon baserria.
-
Ikastolako eraikinarentzat dirua lortzen
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Elgoibarko ikastolaren eraikin berria eraikitzeko plan partziala aurrera atera zen baina dirua behar zuten lurzoru guzti horiek erosteko. Herritarrei dirua eskatu zieten, etxez-etxe. Etxe bakoitzaren diru-sarreren arabera, kopuru bat edo beste eskatzen zuten. Zortzi milioi pezeta bildu zituzten herritarren artean. Enpresetan beste hainbeste bildu zen.
-
Ikastola eraikitzeko baimena nola lortu zuten
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Proiektua eta dirua izanda, ikastola eraikitzeko baimena falta zitzaien. Zarautzeko ikastola egoera berdinean zegoenean, bertako zuzendaria, Joxe Juan eta bi herrietako alkateak, Donostiara joan ziren gobernadorearengana.
-
Frontoia Elgoibarko ikastolarentzat
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Elgoibarko ikastolaren eraikin berriari jolasleku gutxi diseinatu zitzaiola konturatu ziren. 800 ikasleentzat lekua behar zuen. Arkitektoak, jatorrizko proiektua moldatu eta ikastolari frontoi bat atxikitu zitzaion.
-
Aubixako udalekua
Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil
Zarautzeko ikastolak, Aiako baserri batean udaleku bat sortu zuen eta hori entzunda, Juan Joxek Elgoibarko ikastolarako berdina egin behar zela pentsatu zuen. Behin, mendirik zioala Aubixako baserria ikusi zuen. Batzordean proiektuak aurrera egin zuen eta Aubixako konponketak auzolanez egin ziren. Begiraleak, herriko gazteak eta irakasleak izaten ziren.
-
"Gau-txori" tabernara abestera
Abelin Linazisoro Azkue (1942) Zumaia
Herritar batzuk igandean bazkalostean Gau-txori tabernara joaten ziren abestera. Herritik aparte zegoenez, han lasai abesten zituzten euskarazko kantuak (bestela karlistek kontra egiten zieten) eta ordu askoan aritzen ziren kantuan. Bixente Iskiña zen hara joaten zenetako bat; abesti ugari omen dakizki.
-
Ikastolaren alde santa eskean
Manu Garate Aizpuru (1937) Zumaia
Lanean hasi eta gerora Santa Ageda bezperak eten bat izan zuen beretzat eta inguruko askorentzat. Gerora ezkondu eta umeak ere etorri ziren. Zumaian ikastolaren sorrera pil-pilean zegoen, gurasoen bilerak eta abar. Ikastola sortu zenetik laguntzen aritzen zen talde bat santa eskean atera zen, lortutako dirua ikastolara bideratzeko. Ikastola sortu zenetik, gurasoak kantura irteten ziren Santa Ageda bezperan, seiak inguruan hasi eta berandura arte.
-
Euskararen kontrako mehatxua
Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia
'Goiko' tabernan lanean zegoela gertatutakoa: talde bat kantari ari zen eta tabernan zen frantses batek euskarazko abesti bat entzutea gustatuko litzaiokeela esan zion Maria Antoniari. Gizon batek hori entzun eta denuntziatu egingo zituela mehatxu egin zien.
-
Ikasketak eta lana
Pello Etxabe Etxabe (1946) Zumaia
Bi eskola zeuden Zumaian: herriko eskola, Arrangoletan, eta mesedeetako fraideena Ubillos jauregian. Bigarren honetan ibili zen Pello. Gerra ondoren etorritako fraideak ziren, frankismoak ezarriak. Ikasketa guztiak gazteleraz egin zituen. 13 urterekin Alondegian kokatzen zen Lanbide Eskolan hasi zituen ikasketak. Ondoren ikasketekin jarraitzeko aukera sortu zitzaion Arrasaten eta han lortu zituen industria-maisu eta peritutza industrialeko tituluak. Zumaian lehenengo eta Arrasaten ondoren ibili zen lanean erretiratu arte.
-
Frankismoa eta elizaren indarra
Pello Etxabe Etxabe (1946) Zumaia
Frankismo garaia. Urte batean Euskal Jaia bertan behera geratu zen. Elizaren indarra.
-
Eskolan 14 urtera arte
Luis Mari Goikoetxea Mujika (1949) Zumaia
Arrangoletako herri eskolara joan zen umetan. 14 urterekin Ostolaza aroztegian hasi zen lanean. Soldaduska egin ondoren Xey lantegian hasi zen. Eskolan gustuko ez zituzten gauzak egitera behartuta zeuden, Espainiako bandera jasotzea adibidez. Material gutxi erabiltzen zuten. Dena erdaraz hitz egin behar izaten zuten. Zigorrak.
-
Etxekoei esker euskara gorde
Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia
4 urterekin hasi zen eskolan eta dena gazteleraz egiten zuten han. Berak ez zekienez, isil-isilik egoten zen. Ikasi zuenean, aitak esan zion etxeko atetik barrura ez zuela erdaraz hitz egin behar. Gerora osaba batzuk emakume asturiarrekin ezkondu ziren eta Mari Pilar ez zen gai haiekin gazteleraz hitz egiteko. Aldiz, lehengusu batzuek euskara guztiz galdu zuten. Etxekoei esker gorde ahal izan zuen euskara, eskolan eta lagunekin gazteleraz egiten baitzuen. Bere lagun baten kasua.