Euskara eta politika

  • Mari Karmen Garmendia Magisteritzan musikako irakaslearekin gertatua; Maritxu Zabalbeaskoa

    Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi

    Magisteritzan musikako bi irakasle zituzten: Maria Dolores Jauregi, titularra, erregimenekoa, eta Maritxu Zabalbeaskoa laguntzailea. Hirugarren urtean, abesbatza antolatu behar zuela eta Itziar Korta eta bera aukeratu zituen bakarlari gisa. Ikasturte amaieran biei ez gainditua jarri zien. Orduan, Maritxu Zabalbeaskoak bere etxera joan eta berak prestatuko zituela esan zien. Etxean aipatu zuenean konturatu ziren Plazido Domingoren amarekin (Pepita Enbilekin) Eusko Abesbatzan ibilitako Zabalbeaskoatarren familiakoa zela. Familia abertzalekoa eta euskalduna zen. Hari esker gainditu zuten ikasgaia.

  • Jose Garate Guardia Zibila gogor euskararen aurka

    Jose Garate Garate (1940) Otxandio

    Trinidad izeneko maistra izan zuena oraindik bizi da, 98 urterekin. Eskolak erdaraz izaten ziren, eta Josek ez zekien erdaraz berba egiten. Guardia Zibilek bere amandreari euskaraz ez egiteko nola esaten zioten gogoratzen du. Euskaraz egitearren eskolan ez zituzten zigortzen. Josek zortzi urterekin ez zekien erdara zer zen ere. Otxandio aldea oso euskalduna zen.

  • Juan Padilla Euskara galarazi arren egiten zen

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Francok euskara erabiltzea galarazi zuen. Elizan ere umeei izen euskaldunak jartzeko arazoak zeuden. Ez zuten uzten berba egiten; hala ere, Otxandion beti egin da. Legution, ostera, ez. Gutxik egiten zuten erdaraz.

  • Amaia Lasuen Txillardegi Kapanagaren D mailako azterketa zaintzen

    Amaia Lasuen (1958) Otxandio

    Hurrengo urtean Euskaltzaindiko D titulura aurkeztu zen, eta suspenditu egin zuen. Orduan, lagunduko ziola esan zion Bittorrek. Haren sukaldera joaten zen, liburutegi kaotiko bat, azterketa prestatzera. Biak batera aurkeztu ziren Durangoko ikastolan egin zen azterketara. Txillardegi zegoen zaintzen. Amaiak Bittorri kopiatu zion sinonimoen atala, eta aprobatu egin zuen.

  • Maria Jesus-Ramoni "Hik sekula ezin den esan espainola haizenik!"

    Maria Jesus Legorburu Etxebeste (1923) Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra ondoren, eskolak erdaraz izaten ziren. Galarazita zegoen euskaraz egitea. Etxean, ordea, euskaraz egiten zuten. Ramonik kontatzen du Juan Joxe anaiak zera esaten ziola: "Hik sekula ezin den esan espainola haizenik!". Legorburutarrak ez ziren politikan mugitzen, baina joera abertzalea zuten.

  • Elena Etxebeste Euskara defendatzeko beldurrik ez

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Euskara etxean egiten zuten, baina kalean ez, guardia zibilen beldur. Gerora Elenak ez du beldurrik izan guardia zibilen aurrean ere euskara defendatzeko.

  • Florentino Legorburu Euskara galarazita zegoeneko garaia

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Eskolan dena erdaraz egin behar izaten zuten; euskara galarazita egon zen hainbat urtetan. Behin arazoak izan zituzten guardia zibilekin euskaraz hitz egiteagatik.

  • Elena Zurutuza Eskolara joan, eta euskara baztertu

    Elena Zurutuza San Sebastian (1935) Pasaia

    Eskolan hasi zenean, ez zekien erdaraz. Maistra euskalduna zen, baina ez zieten euskaraz hitz egiten uzten. Galiziarren seme-alabak asko ziren, eta euskaldunak bost bakarrik. Erdara ikasi, eta erdaraz bizitzen hasi ziren, tontotzat hartzen zituztelako bestela.

  • Elena Zurutuza Anai-arrebekin ere erdaraz; frankismoa

    Elena Zurutuza San Sebastian (1935) Pasaia

    Ama Andoaingoa zuen eta aita Arraiozkoa. Hiru neska eta mutil bat ziren. Beraien artean erdaraz hitz egin zuten umetatik. Beldurraren sasoia zen; Radio Andorra entzuten zuten ezkutuan eta eskolan bandera espainolarekin kantatu behar zuten. Falangekoak hitzaldiak ematera joaten zitzaizkien eskolara.

  • Pepita Amiano2 Anaiaren gaizki-ulertua eskolan

    Pepita Amiano Larrañaga (1921) Pasaia

    Anaiari San Pedroko eskolan gertatu zitzaiona, erdaraz ondo ez zekielako.

  • Iñaki Pascual Orokorrean, herri erdalduna

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Euskarazko mezarik ez du ezagutu. Bestela ere euskara ez zen asko entzuten kalean. Kaniketan ibiltzen ziren batzuetan. Etxean ere gaztelaniaz hitz egiten zuten, diktadurari beldurra zioten eta. Pasaia orokorrean oso erdalduna zen.

  • Iñaki Pascual Lagunekin erdaraz

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Lagunekin ez zuen sekula euskaraz hitz egiten, guraso erdaldunak baitzituzten gehienek.

  • Iñaki Pascual Euskara ikasteko hiru saio

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Hamazortzi urterekin euskara ikasten hasi zen. Lehen irakaslea emakumea izan zuen. Eskolak elizaren lokal batean jasotzen zituen. Serioski 35 urterekin hasi zen ikasten.

  • Iñaki Pascual Euskara ikasiz

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Koadrila bat ziren euskara ikasten zutenak. Ondoren batzuek amore eman zuten. Asko irakurtzen zuten.

  • Iñaki Pascual Euskara, militantzia kontua

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Hizkuntza ohiturak aldatzea oso zaila da. Ahal dena euskaraz irakurtzen du: egunkaria, aldizkariak... Irratia, telebista... Gaztelaniak dena inbaditzen duela uste du, militantzia kontua dela.

  • Xabier Oiarbide Oliden Ikastolak elizari eta EAJri esker

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Etorkinak Antxora Cáceres eta Badajozetik etorri ziren. Lehenengo Errenteriara eta ondoren Pasaiara etorri ziren. Pasaia erdalduna dela uste du, dakitenek sakrifizioz ikasia. Bere ustez elizari eta EAJri esker ikasi da euskaraz. Ikastolak haiei esker sortu zirela dio.

  • Xabier Oiarbide Oliden Ikastolen aldeko mugimenduan ibili zen

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Ikastolen aldeko mugimenduan ibili zen. Inguruko lehenengo ikastola 1965. urte inguruan sortu zen, elizak utzitako lokal batean, debekaturik baitzegoen.

  • Jabier Esnaola Antxo asko euskaldundu da

    Jabier Esnaola Akarreta (1939) Pasaia

    Lan handia egin da euskal mugimenduaren alde, ondorioz Antxo asko euskaldundu dela dio.

  • Beatriz Agirregomezkorta Aita Ondarretako kartzelan

    Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia

    Aita kartzelan egon zen. Ez zekiten non zegoen. Txalupan egin zuten ihes Mutrikutik, eta harrapatu egin zituzten. Ondarretako kartzelan zegoela jakin zuten. Bisitan joanda ahizpari "hable en cristiano" esan zioten.

  • Libe Garbizu Irazu Eskolako zigorrak eta kantu frankistak

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Eskola non zegoen azaltzen du. Eskolaren ondoan farmazia zegoen. Dena erdaraz egiten zuten; euskaraz eginez gero, jo egiten zituen irakasleak. Oso gaizki pasatu zuela eskolan dio, oso irakasle gogorrak zirelako. Eguerdian egunero "Cara al sol" abesten zuten.