Euskara eta politika
-
Abertzaleak euskaraz hitz egiteko beldurrez
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Aita karlista zuen; eta amaren familia, berriz, abertzalea. Familiako bazkarietan eztabaidak sortzen ziren batzuetan. Euskaraz hitz egitea debekatuta egon zen garaian, abertzaleek ez zuten euskaraz hitz egiten, beldurragatik. Karlistek, ostera, lasaiago egiten zuten euskaraz. Emaztearen senide bat gudari gisa ibili zen eta, preso hartu ostean, heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Nola libratu zen. Emaztea ikastolan ibili zen, baina gerora euskara ahaztu egin zuen.
-
Aita euskarako irakasle Buenos Airesen
Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano (1932) Miren Izaskun Lopez-Mendizabal Olano (1928) Tolosa
Aita oso langilea izan zuten, 95 urterekin oraindik lanean jarraitzen zuen: Buenos Airesen zegoela, euskarako klaseak ematen zituen eta hara joaten zen euskara ikastera Pedro Mari Otaño bertsolariaren alaba.
-
Eskolako kontuak
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Katona izeneko liburua erabiltzen zuten eskolan. Eskolan, ez zien uzten euskaraz hitz egiten. Erdaraz gaizki hitz egiteagatik barre egiten zien, eta Pakitak nahiago izaten zuten isilik egotea.
-
Eskolako oroitzapenak
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Eskolako oroitzapenak kontatzen ditu. Andoaingo moja batekin euskaraz hitz egiten zuen: moja horrek, euskaraz hitz egite aldera, ume batzuei eginkizunak jartzen zizkien eskola orduz kanpo.
-
"Nire bihotzekoa da euskaraz egitea"
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Eskolan, euskaraz hitz egitea debekatua zegoen. Kalean ere ez zen euskaraz hitz egiten. Plazara joaten zenean, baserritarrekin euskaraz hitz egiten zuen; tratua beti euskaraz egiten zuen. Amona batek gaztelaniaz hitz egiten zion Marianiri, eta berak, berriz, gaztelaniaz jakinagatik euskaraz egiten zion; "ni abuela naiz" esaten zion.
-
Aita Frantzira alde eginda
Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa
Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.
-
Erbeste garaiko antzerkigintza I
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Hamar urteko isiltasunaren ondoren, testugintza lantzen hasi zen, itzulpenak (erbestean), Telesforo Monzonen taldea, herri txikietako antzerki taldeen berpizteak... Erbeste garaian Shakespeare eta Sofoklesen lanak ekarri ziren euskarara.
-
Erbeste garaiko antzerkigintza II
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Isiltasunaren ondoren, zentsurari aurre egiteko itzulpengintzarekin hasi ziren. Testugintza berreskuratzen hasi ziren, beti ere Iparraldean lehenengo. Eskolako, elizako antzerkiak hasten hasi ziren modu xume eta isilean.
-
Gerraosteko antzerkigintza
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Bi eredu zeuden gerraostean, gerra aurrekoaren eta gerra osteko antzerkigintza berriaren talka eman zen. Euskal antzerkigintzaren komunitatea bi hauen artean zatikatu zen.
-
Zentsura eta antzerkigintza
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Jarraik zentsura jasan zuen baina ezin da konparatu Intxixu antzerki taldeak jasandakoarekin. Entsegu orokor bat egin behar izaten zuten emanaldia eman aurretik, baita testuak zentsuraren arabera moldatu ere.
-
Zinemaren hedadura
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Gerraostean zinema indartu zen, merkeagao baitzen hau ekoiztea antzerkia baino. Antzerkiak indarra izan zuen herrietako antzokiak zinema bihurtu zituzten.
-
Kantugintzaren sorrera, erraza
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Kantugintzak euskal komunitatea bildu zuen, kanpoko mugimendu abangoardistak jarraituz. Honek indarra eman eta oso erraz zabaldu ziren abestiak gizartean. Honela, kutur jakintza herrira iritsi zen.
-
Musikak euskara aurrera begira jarri
Idoia Gereñu Odriozola (1980) Tolosa
Antzerkigintza ahuldu zenean musikagintza indartu eta abangoardismoa euskara eta euskal gizartera ekarri zuten. Honela, mundua euskaraz ulertzeko bidea ireki eta euskara iraganetik atera zute, aurrera begira jartzeko.
-
Ume-zaintzaile Donostian, euskaraz egin ezinik
Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta
14 urterekin Donostiara joan zen lanera, beste ahizpa baten etxera, etxe hartako jaioberria zaintzera. Guardiek ez zieten uzten euskaraz hitz egiten lagunen artean, nahiz eta Juanitak erdaraz jakin ez. Azkenean, nola edo hala, ikasi zuen erdaraz egiten.
-
"Bar Ongi Etorri" "Bar" soila bihurtu zenekoa
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Osaba-izebek taberna zuten, "Bar Ongi Etorri" izena, eta gerra igaro zenean Francozaleek "Ongi Etorri" ezabatu zuten euskarazkoa zelako. "Bar" geratu zen soilik. Eurei ez zieten euskaraz egitea galarazten, ez zekiten erdararik eta.
-
"Ese chapurriau" (euskara) galarazteko ahalegina soldadutzan
Ramon Urdangarin Esnal (1939) Urnieta
Ez zuen euskararen aurkako debekurik sentitu soldadutzaz aparte. Soldadutzan euskaldun kuadrilla elkartzen zen tabernan, eta "txurriano" kalamidade batek salatu egin zituen euskaraz jarduteagatik, "ese chapurriau" galarazteko eskatuz. Ofizialak ezetz erantzun zion, hizkuntza zaharrena zela-eta. Ofiziala euskal abizenekoa omen zen.
-
Militar euskaldunak erdaldunak baino okerragoak
Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta
Batzuetan militar euskaldunak erdaldunak baino gaiztoagoak izaten ziren euskaldunekin. Eta zenbat eta graduazio apalagoa, orduan eta txarragoak, Fernandoren iritziz. Behin mosketoia zikina izateagatik hurrengo egunera arte etxera etorri gabe zigortu zuten
-
Donostiako kaian andereño lanetan
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Majisteritza ikasten ari zela, bigarren urtean lan eskaintza bat egin zion Jone Forcadak, euskaraz zekien irakasle bat behar baitzuten arratsaldetan ikastolan lan egiteko.
-
Elvira Zipitriarekin lan egiteko bi baldintza
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Jone Forcadari esker Mari Karmen euskaraz irakasten hasi zen Donostiako portuko etxe batean. Hark Elvira Zipitriarengana eraman zuen Mari Karmen, eta berekin lanean aritzea eskaini zion, beti ere, majisteritza bukatutakoan eta Elvirarekin urtebeteko praktikak egindakoan. Erabaki zaila izan zen urtebetez praktikak egitea, diruz larri baitzebiltzan etxean.
-
Elvira Zipitriarena benetako irakaskuntza
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Urtebete pasa zuen Elvira Zipitriarekin praktiketan, haren metodologia ikasten. Mundu berri bat izan zen hau Mari Karmenentzat. Hamar ikasleko taldeak izaten zituzten, legez kanpoko eskolak baitziren hauek, eta eskola partikularrak zirela esaten zuten.