Gerraren eragina

  • Esteban Etxabe Arregi Nazionalek Arrasate hartu

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Nazionalak Arrasatera nondik sartu ziren azaltzen du. Baziren soldaduak herria hartzerako ihes egindakoak. "Gerra denboran, masakrea egin zuten hemen: 45 pertsona hil zituzten" dio Estebanek. Hildakoen artean, hiru abade hil zituztela kontatzen du.

  • Esteban Etxabe Arregi Frontea etxe atarian

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Gerra denboran, egunero jaisten zen kalera esnea banatzera. Nahiko lan izaten zuen astoarekin etxetik ateratzeko: etxe aurrea, fronteko tiroen jo mugan zegoen, eta etxe atzetik buelta irten behar izaten zuen. Bildotsak gauez ateratzen zituen larrera. Denbora horretan, Estebanen anaia zaharrena Araotzen egon zen ardiekin. Muxibarren senide batzuekin egon zen Esteban.

  • Juli Bedia Iriarte Gerran ere plazara dantzara

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Gerra denboran, plazako erromeriak ez ziren eten. Bonbardaketak hasten ziren arte, jendeak dantza egiten zuen.

  • Ramona Gaztainaga Guridi Milizianoek ganadua eraman

    Ramona Gaztañaga Guridi (1922) Arrasate

    Gerra denboran, milizianoek ganadua kendu zien. Milizianoek familia guztia atera arazi zuten baserritik, baina Ramona eta ama baserrira bueltatu ziren. Iluntze horretan, bi miliziano agertu ziren baserrian, eta ea han zer egiten zuten galdetu eta komoda gaineko Jesukristoren irudia puskatu zutela kontatzen du. Abere faltan, gosea pasatu zuten.

  • Karmen Errarte Erzilla Ganadu eta ardiak, beste baserri batzuetara

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra garaian, Karmenen etxekoek baserriko ganadu eta ardiak Uribarriko eta Arrasateko bi baserritara jaitsi zituzten. Aitajauna ardiekin Uribarriko baserri batean geratu zen. Karmenen guraso eta anai-arrebak Arrasatera jaitsi ziren. Amona, berriz, auzoko Garzia baserrian geratu zen. Denbora horretan, Karmen Arabar Errioxan zegoen.

  • Karmen Errarte Erzilla Gerra denboran, familia banatu

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmenen guraso eta anai-arrebak Lete baserritik Arrasatera jaitsi ziren familiako baten etxera. Aitona, berriz, beste baserri batera joan zen. Karmen Arabar Errioxara bidali zuten.

  • Karmen Errarte Erzilla Adolfo Gomezekin Eltziegora

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmen Arabar Errioxako Eltziego herrira joan zen Adolfo Gomez musikariarekin. Gomez Karmenen amaren esne-bezeroa zen, eta beraiekin eraman zuten 15 egunerako, baina urtebete inguru egin zuen han. Eltziegon, gerrako hegazkinak pasatzen bakarrik ikusten zituzten. Herriko errepublikar batzuk hil zituztela kontatzen du.

  • Karmen Abarrategi Erana Gerra denborako giroa

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Malatesta Batailoia Udalan egon zen. Inguruko jendea errepublikanoa zen, eta harreman ona zuten haiekin. Gudariak baserrira joaten ziren, eta taloa eta esne ematen zien jateko.

  • Soledad Abarrategi Ibarretagainekora bueltatu

    Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. "Gorriek" ganaduak kendu zizkien. Garagartzatik Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean ezer gabe zeuden. Lurrak lantzeari ekin zioten. Ahal zuten tokitik lau behi inguratu zituzten, "sekula lotu gabekoak".

  • Karmen Abarrategi Erana Gerraren etorrerako bizipenak

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Gerra hasieran gudariak etorri ziren: eurenean egondako gudari batzuen izenak aipatzen ditu Karmenek. Dragoien batailoia eta Malatesta batailoia. Aita soroan lanean zebilela tiroak bota zizkien, baita baserriko atera ere. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, Garagartzara joan ziren.

  • Karmen Abarrategi Erana Behiarekin tratua eta gorrien dirua

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denboran, sei-zortzi behi zituzten baserrian. Abantzea etorri baino lehen, behi bat eraman zuten Santa Agedako ospitalekoek. Bale batekin egin zuten tratua (dirua zutenean kobratzekotan). Gorrien dirua gordeta dute oraindik etxean.

  • Karmen Abarrategi Erana Behiak saldu behar, ezinbestean

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate

    Gerra denboran, aita Elorriora joan zen hiru behirekin. Elorriotik Gernikara joan zen gero. Gernikan saldu zituen hiru behiak, ezinbestean.

  • Tere Arregi Letamendi Ama atxilotu zutenekoa

    Tere Arregi Letamendi (1932) Arrasate

    Gerra denboran, Oñatiko bizilagun batek Tereren ama salatu zuenekoa kontatzen du. Kuartelean zela, Donostian bizi ziren garaitik ezagutzen zituen militar batzuei esker aske utzi zuten ama.

  • Tere Arregi Letamendi Garbitokiko giroa

    Tere Arregi Letamendi (1932) Arrasate

    Garbitokian zer giro sortzen zen kontatzen du. Kontuz ibili behar izaten zen politika kontuez hitz egiterakoan.

  • Anjeles Garai Arregi Militarrek etxetik irteteko agindua

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Latorre jenerala auzoko Etxezarreta baserrira etorri zen. Bertako jauna zaldi gainean ibiltzen zen bere lursail zabaletan. Egun batean, Latorre jenerala Zeleta baserria ikustera joan zen; eta, hurrengo egunean, etxetik alde egin behar izan zuten. Oñatira joan ziren.

  • Anjeles Garai Arregi Lehenengo tiroketak

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Ama kaletik ihesi etorri zen orga gainean zutik. Umeak eskolatik bidali zituzten. Anporreta aldetik botatzen zituzten tiroen artean iritsi ziren etxera. Anaia bi gudariekin joan ziren.

  • Anjeles Garai Arregi Gerrak familia sakabanatu

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Gerra garaian, amandrea, gurasoak, hiru anai-arreba eta izeba soltera bat geratu ziren etxean. Beste hiru osabek hanka egin zuten, senide bat fusilatu zutenean.

  • Anjeles Garai Arregi Denbora-pasa Ipentza baserrian

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Kartetan jokatzen zuten Ipentza baserrian, Usako eta Upaingoa baserriko lagunekin. Oheak ganbaran jarri zituzten. Zeleta baserria eta inguruak oso hondatuta utzi zituzten soldaduek.

  • Pilar Bastida Irastorza Lantegiak bonbardatzen

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Gerra hasi aurretik, milizianoek lantegiak bonbardatu zituzten. Umeak babeslekura joaten ziren.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Garagartzarren artean beldurra

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerra garaian hiru hilabetez Mardonan egon ziren. Beldurra zegoen garagartzarren artean.