Gerraren eragina

  • Fermin Belamendia Soldaduak etxean, eta senideak oilaskoak lumatzen

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Soldadutzara joan aurretik, Ferminek lau hitz bakarrik zekizkien gaztelaniaz. Gerra garaian, bi bandoetako soldaduak izan zituzten etxean; eta soldadu haiekin beti euskaraz hitz egiten zuten. Soldaduak etxean zituztenean, oilaskoak lumatzen ematen zuten eguna Ferminek eta anaiak; oilasko haiek soldaduentzat izaten ziren.

  • Fermin Belamendia Soldaduek kontserbako janaria ekartzen zuten

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Gerra garaian, soldaduak izan zituzten etxean. Soldadu haiek janari asko ekartzen zuten etxera, baina gehiena kontserbakoa. Soldaduak etxean edukita, ez zuten dirurik irabazi.

  • Maria Pilar Beloki Soldaduak inguruan ziren bitartean, beraiek gordeta

    Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain

    Gerra iritsi zenean, Maria Pilarrek gogoan du hegazkinak pasatzen zirela Andoaindik, soldaduak etxe inguruan ibili zirela, kalteak eragin zizkietela... Soldaduak etxean ziren bitartean, beraiek gordeta egon ziren sukaldearen azpiko zulo ezkutu batean. Bi aste inguru egon ziren gordeta; eta, Frantziara alde egitekotan egon ziren arren, azkenean, etxean geratu ziren.

  • Maria Pilar Beloki Soldaduek etxean utzitako arrastoa

    Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain

    Soldaduak etxetik igaro zirenean, kalte handiak eragin zituzten, eta zeukatena lapurtu.

  • Maria Kristina Zinkunegi Soldaduei esnea ematen

    Maria Kristina Zinkunegi Irazusta (1936) Andoain

    Maria Kristina jaio eta berehala hasi zen gerra. Ilunabarrean, soldaduak errenkan jartzen omen ziren baserri gainaldean eta esnea partitzen zien amak. Soldaduak Belabitatik Buruntzaldera sartu ziren.

  • Antonio Sarasola Imaz Erreketeak melokotoiak ordaindu zizkionekoa

    Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta

    Antonioren etxe ondotik erreketeak pasa ziren Andazarrateko bidean. Melokotoiak nola hartu eta dirua eman zioten gogoan du. Orduan ezagutu zuen zentimoa (apaizek zirkulaziotik kendua zeukatena).

  • Jose Agustin Amonarriz Bederatzi urte zituela gerra hasi

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Bederatzi urte zituela hasi zen Gerra Zibila. Agustinen aita politika kontuetan ibiltzen zen. Orduko oroitzapenei buruz hitz egiten du. Nafarroako borrokaldia, Uzturretik behera soldaduak eta iheslariak sartu zirela... aipatzen du. Tiruak entzuten zituztenean, lurrean etzateko agindua zuten etxean.

  • Jose Agustin Amonarriz Zubipean balak bilatu

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra garaiko oroitzapenak. Zubipean zerbait ezkutatzen ikusi zuten, eta hura miatzera joan zirenean izugarrizko bala pila bilatu zuten. Balak trenbidean jartzen zituzten, eta trena pasatzen zenean lehertu egiten ziren. Trenari harriak botatzen ibiltzen ziren.

  • Jose Agustin Amonarriz Baserria miatzera

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra denboran bizimodu normala egiten zuten etxean. Baserria askotan miatzen omen zuten guardia zibilek. Koltxoiak, oheak... astintzen zizkien. Behinola, etxera miatzera joan eta Agustinen anaia bati zaplaztekoa eman omen zioten.

  • Jose Agustin Amonarriz "Ramon, etxetik ez hadi atera!"

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Agustinen aita abertzalea zen. Gau batean, Guardia Zibila aitaren bila joan omen zen etxera, baina ez zuten atxilotuta eraman. Antza, aitaren ezagunak ziren, eta etxetik ez ateratzeko esan zioten.

  • Jose Agustin Amonarriz Txapel gorria jantzita herria zaintzen

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra denborako kontuak. Anoetan, ba omen zen herriko abertzaleak zigortzeko modu bat: igandetan, txandan-txandan, txapel gorria jantzi eta herria zainduarazten omen zien. Abertzaleek isunen bat ordaindu izana gogoratzen du. Gainerakoan, herrian ez omen zen arazorik izan.

  • Jose Agustin Amonarriz Soldaduak eta jatekoa

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra denborako kontuak. Soldaduak baserriz baserri ibiltzen ziren jatekoa eskatzen. Soldaduek eliza azpiko zemitarioan egiten zuten lo. Eskolara joan beharrean, soldaduak zirikatzera joaten ziren Agustin eta beste umeak.

  • Joxe Mari Iraola Gerra sasoian hitz erdi esateko beldurrez

    Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta

    Gerra sasoian ezer esateko beldurrez egoten ziren, edozein hartu, eraman eta hil egiten zuten eta. Jende asko hil zen Anoetan gerra sasoian.

  • 134 Hezkuntza gerra garaian; umeak lanera

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola

    Gerra garaian, soldaduek herriko-eskolan ipini zuten kuartela. Garai hartako umeak eskola gabe gelditu ziren. Lana sortu zenean, zuzenean lanean hasi ziren, eskolan berriz hasi gabe. Larrutegian lana nola lortu zuten. Gerrarako gauzak egiten zituzten bertan: kartutxo-uhalak...

  • 395 Gazte-gaztea zela hasi zen zapata-lantegian lanean

    Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Maristetan oso denbora gutxi egin zuen. Gazterik hasi zen lanean zapatagintzan. Garaiko zapata klaseak. 13 urteko ume baten lana zein izaten zen. Bertako zapatak inguruko herrietan saltzen zituzten. Oinetakoen konponketa. Gerrarekin batera, dena bertan behera utzi behar izan zuten. Zapata-lantegiko jabea herriko alkate zen eta ihes egin behar izan zuten.

  • 596 Herriko eskola itxita gerra garaian; uzarraga

    Isabel Jauregi Mendizabal (1926) Antzuola

    Eskolako kontuak. Baserriko umeak udaberrian hasten ziren normalean eskolan. Gerra hasi zenean, eskola amaitu zen. Uzarragako eskolara gerra garaian. Umetako bizimodua.

  • 1317 Bi etxetan, lau bizitza

    Juanita Lizarralde Eskibel (1926) Antzuola

    Bi etxetan lau bizitza zeuden. Arrandai Osaeta eta Arrandai Torre ziren baserriak, eta elkarrengandik gertu zeuden. 30 lagun ere egon ziren. Gerra inguruan lehengusuak ere joan ziren baserrira. Gerra kontuekin ez zen asko enteratu. Bi ikasturtetan eskolarik ez zuten izan. Soldaduak gertu ibili ziren. Hegazkinak ikusten zituzten, tirorik ez.

  • 124 Bi belaunaldi, maistra bat

    Purita Zabalo Zabalo (1934) Antzuola

    Antzuola inguruan bonbardaketaren bat izan zen; herri barruan, baita tiroketaren bat ere. Hala eta guztiz, ez zen txikizio handirik izan Antzuolan. Maristen eliza erre zuten. Bi urterekin hasi zen "eskola txikian". Gerra garaian, ordea, eskola eten egin zen, eta gerraostean sei urtera arte eskola berean jarraitu zuen, Maria Barrena maistrarekin. Puritaren alabarik zaharrenak ere maistra horrekin ikasi zuen urtebetez.

  • 1337 Arazorik ez militarrekin

    Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola

    Nazionalak etorri zirenean, umeak beste etxe batera bidali zituzten badaezpada, eta gurasoak geratu ziren tabernan. Ez zuten inongo arazorik izan militarrekin. Nazionalak sartu zirenean tiroketak izan ziren Antzuolan, eta norbaitek maristen eliza erre zuen.

  • 1338 Eskola, gerra sasoian

    Julian Garitano Alberdi (1931) Antzuola

    11-12 urtera arte egon zen eskolan. Partikularrera ere joan zen. Militarrak egon ziren herrian: alemaniarrak eta italiarrak. Ondarreko plazan egoten ziren soldaduak. Haiek utzitako hondarrak oiloentzat hartzen zituzten.